1.6. Arartekoaren 6/2013 Gomendio Orokorra, ekainaren 27koa
Berriz aztertu behar da jendearentzat zabalik dauden establezimendu pribatuetan sarrera ukatzeko eskubidea baliatzeari eta diskriminazioa debekatzeari buruzko ar
audia.
Ararteko erakundeak kexak jaso izan ditu erantzunik ezaren ondorioz edo administrazioak emandako erantzuna ez delako egokia izan. Kexek aditzera eman zuten atzerritar jakin batzuei ez dietela taberna edo diskoteka batean sartzen utzi, hau da, jendearentzat zabalik dauden establezimendu pribatuetan.
Gomendio horretan, Ar
arteko erakundeak ondorioztatu du sarrera ukatzeko eskubideari eta diskriminazioaren debekuari lotutako ar
audia hobetzea nahitaezkoa dela, bereziki, ikuskizun publiko eta aisialdirako jardueren ar
loan. Halaber, zigortzeko prozedura eta berme sistema ere hobetu beharko lirateke.