Bakarrik dauden adingabe/gazte etorkinen arretarako bermeak.
Arartekoak eskatzen du Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Sailak koordina dezala Euskal Autonomia Erkidego o
soan jarduteko baterako protokolo baten prestakuntzaren bukaera. Protokolo horretan parte hartu beharko dute Fiskaltzak, Gobernuaren Azpiordezkaritzek, polizia kidegoek, Segurtasun Sailak, Herri Administrazio eta Justizia Sailak eta O
sasun Sailak, baita foru aldundien adin txikikoak babesteko zerbitzuek ere, eta horien guztien eginkizunak eta jarduerak argitu beharko dira.
Orobat, Arartekoak nabarmendu du o
so garrantzitsua dela gizarte-laguntza edota bideratze egokia izatea adin txikiko eta gazte horiek babes-baliabideetatik irteten direnean.