3.Txosten bereziak
3.1. 2013an argitaratutako txostena
Gaur egun, IKTak, gure bizitzen o
sagarri edo zati bat izatetik, gure bizitzetan zeharka eta modu iraunkorrean sartzera igaro dira. Presente daude eskolan, lanean, administrazioekiko eta banku-erakundeekiko harremanetan, o
ndo pasatzeko eta komunikatzeko dugun eran... Hainbesteraino daude presente, non lan-hipotesi hau o
nartzera garamatzan: gure egungo gizartean, gizarte-bazterketa sortzen duten faktoretzat har liteke teknologia horiek ez ezagutzea eta ez erabiltzea.
Bestalde, eguneroko bizimoduak argi eta garbi erakusten digu aspaldiko formulek ez dutela emaitza o
nik ematen arazoak konpontzeko garaian. Krisi o
rokorreko eta ezinegon sozialeko testuinguru honek agerian jartzen du badirela erronka berri eta zaharrak, eta erronka horiek jarduteko modu berriak behar dituztela, eta herritarrek parte hartzea ere beharrezkoa dela.
Pertsonak ahalduntze digitalaren fase edo aldi batean edo bestean daudela kontuan hartuta, hainbat eten digital daudela esan dezakegu. Gai hori izango da txosten honen egituraren eta horren analisiaren bizkarrezurra.
Horrela, honako eten digitalak geureganatu ditugu gure txostenean:
Sarbidearen eten digitala.
Erabilera-eten digitala.
Eskuratze-eten digitala.
Partaidetza-eten digitala.
2013an argitaratu den txosten berezi horren bidez, Ararteko erakundeak euskal gizartearen eskutik gaur egungo IKTen erabilera eta eskuratze mailaren egoera ezagutarazi nahi du, bai eta gizartean eta eremu publikoan IKTen bidezko parte hartze maila ere.
Bertako 41 ondorioetatik batzuk aipatuko ditugu:
Irisgarritasunaren araberako eten digitala ezin da o
raingoz gainditutzat hartu: euskal familien % 34,2k ez du interneterako konexiorik.
IKTen erabilerari dagokionez, Euskadin egondako bilakaera jarraitua izan da, izan ere, euskal herritarren % 65,3k internet erabiltzen du.
Eskuratzeko aukeraren araberako etena baloratzen badugu, harrigarria da Euskadin internet erabiltzen duten herritarren % 13,5ak uste duela interneten edo IKTen erabilera ez diola hobekuntza zehatzik eskaini haren bizitzan.
Euskal herritarren arabera IKTen eragin positiborik handienak honakoak izan dira: erakundeak herritarrengana hurbiltzea, bizi-kalitatea hobetzea eta herritarrek erakundeetan izandako parte-hartzea handitzea.
Esparru publikoan parte hartzeko motibazioei buruz hitz egiten dugunean % 27k besterik ez du aipatzen erabakietan parte hartzea horretarako motibazio gisa; herritarren % 33,6k uste du haren parte-hartzea ez dela o
so erabilgarria.
Txostenaren azken xedea da herri-administrazioei egindako gomendioen (guztira 39) agiri bat garatzea. Egindako ikerketan o
inarritua dagoen agiri horrek, IKTen bidez, euskal gizartearen e-gizarteratzea eta gizartean zein eremu publikoan parte hartzea jorratzeko erronka eta ildo estrategiko berriak mahaigaineratuko ditu.
3.2. 2013. urtean egiten ari diren txosten bereziak
2013. urtean zehar dezente aurreratu da bi txosten bereziren prestaketa:
–
EAEn, askatasuna kendu dieten pertsonen buruko o
sasunak jasotzen duen arreta sozio-sanitarioaren egoerari buruzko txostena
Urteak dira, Euskadin preso bizi diren pertsonen buruko o
sasuna haien eskubideen alde lanean diharduten kolektiboen eta Ararteko erakundearen kezka nagusietakoa dela. Espetxeetako biztanleriari buruzko azterlan askok agerian utzi dute preso bizi diren pertsonen buruko o
sasuna nabarmenki narriatzen dela. Buruko gaitzak dituzten, droga mendetasunarekin zailtasunak edota buruko ezintasunak dituzten pertsonak ugaritzen dira. Era berean, o
sasun arreta ematen dien sistemak gabeziak dituela hauteman da.
Txostenaren helburua zera da: preso dauden pertsonen egoera ezagutzea, euren buruko o
sasunaren egoerari dagokionez; espetxe bakoitzean arreta sozio-sanitarioa emateko baliabideak ezagutzea; o
sasun arretarekin eta, espetxetik ateratzerakoan, gizarte arretarekin lankidetza hitzarmenak edo koordinazio mekanismoak eta presoen eskaera eta beharrak ezagutzea, euren buruko o
sasunean eragina duen edozein zailtasun barne.
Gainera, 2011ko uztailaren 1az geroztik, Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartu du Estatuko administrazioaren eginkizun eta zerbitzuen eskualdatzea espetxeetako o
sasunaren arloan, eta, hortaz, alderdi hori aintzat hartu beharra dago txostenean, izan ere, Euskadi da bere O
sasun Zerbitzuan espetxeetako o
sasuna o
sorik sartu duen lehenbiziko autonomia erkidegoa. Horrela, O
sakidetzak o
inarrizko arretatarako bere eskualdeetan txertatuta dituen o
sasun zentro bihurtu ditu bere o
sasun-zentroak, eta erreferentziako o
spitale bat dute, diagnosi- eta terapeutika-zerbitzu guztiekin.
Modu berean, Eusko Jaurlaritzaren Herri Administrazio eta Justizia Sailaren menpeko barneratze-zentroetan sartuta dauden adin txikikoen eskaeren eta beharren azterketa bat egingo da txostenean.
– EAEn familiak babesteko politika publikoen egoerari buruzko txostena
Familiei laguntzeko politika publiko horiek bultzatu eta indartzeko asmoz, Ararteko erakundeak azterlan bat hasi du, argitu nahi baitu arlo horretan zer politika publiko dauden, baita euskal familiek zer premia eta eskari dituzten eta zenbateraino dauden pozik o
raingo laguntza-politikekin.
Kontu honekiko hurbilpena, zentzu zabal batean, egun arte familiak babesteko bideratutako neurri publikoen azterlanaren bidez abiatu behar da.
Horretarako, familia eredu ugari daudela kontuan hartu beharra dago, amak aitak eta seme-alabek o
satutako o
hiko familia ereduan barneratu ezin daitezkeenak.
Azterlanaren bidez, halaber, euskal familiek duten babes-maila gure Europako inguruko beste erreferenteekin alderatzen da.