Banakako kexen ebazpena, zalantzarik gabe, garrantzi handikoa da azaltzen diren kasu konkretuak argitzeko. Nolanahi ere, batzuetan ikusten da auzia kasu partikularraz harago doala eta modu o
rokorrean hel dakiokeela, herritar ugariri edo, modu estrukturalean, administrazioen jardunari eragin diezaiokeelako.
Zenbaitetan, arau aldetik hutsuneak daudela sumatzen da, edo aldatu egin behar direla lehendik dauden arauak, bidegabekeriazko egoerarik ez gertatzeko edo eskubideak hobeto bermatuko dituzten arauak lortzeko.
Halako kasuetan, Arartekoak gomendio o
rokorrak egiten ditu, administrazio bati edo hainbati begira.
2013. urtean, 9 gomendio o
rokor egin dira, beste hainbeste gairen inguruan. Gomendio horiek o
sorik gure web gunean aurki daitezke (www.ararteko.net).
Deribazio judizialaren bidez familia elkarguneen erregulazioa eta funtzionamendua.
Arartekoak familia elkarguneez duen kezka o
rain urte batzuk sortu bazen ere, gomendio o
rokor hau 2011 eta 2012. urteen bitartean bertatik bertara egin den ikerlan baten o
ndorioa da. Ikerlan horren bidez aztertu nahi zen zenbateraino betetzen den Euskal Autonomia Erkidegoan deribazio judizialaren bidezko familia elkarguneak erregulatzeko araudia.
Gomendio o
rokor horretan Arartekoak hainbat neurri proposatu ditu, batez ere epaitegiekin lankidetzan aritzearen eta koordinatzearen arloan.
Arkitektura-oztopoak dituzten egoitza-eraikin kolektiboetan irisgarritasun unibertsala bermatzeko beharra, bereziki igogailuak instalatuta.
Arartekoaren gomendio honen bitartez baloratu eta aztertu nahi dugu euskal botere publikoek zer-nolako jarduera-eremua duten bizitzeko eraikinetan arkitektura-oztopoak kendu ahal izateko tresnak bereganatzeko.
Buruko o
sasun arazoak dituzten pertsonak borondatearen kontrako o
spitaleratze egoeran daudenean dituzten eskubideen aitortze eraginkorra bermatzen dituzten neurriak hartzeko beharra.
Gomendio horretan, Ararteko erakundeak neurri batzuk proposatzen ditu, adibidez, pazienteari informazioa emateko idazki bat eskura izatea eta bertan argi eta erraz azaltzea haren eskubideak; eta bide bat abiaraztea, neurriak eragindako pertsonari eskubide horiek irakurri dizkiotela eta haien edukia behar bezala ulertu duela idatziz jaso ahal izateko.
Orobat, pazientearen historia klinikoan dagoen informazioa eta nahi gabeko barneratzearen gainekoa eskuratzea mugatzeari dagokionez, bidezkoa iruditzen zaio o
sasun-administrazioak hartutako murrizketa-neurriek behar bezala bermatzea babestu egingo direla hain kontuzkoak diren datu horiek.
Etorkizunari begira, azpimarratu dugu behar-beharrezkoa iruditzen zaigula Nahi Gabeko Barneratzeari buruzko Protokoloa betetzera bideratutako neurri gehiago hartzea.
Aldi baterako kontratazio-burtsak erregulatzen dituzten arauetan, diskriminazio positiborako neurriak ezar daitezela, ezgaituak euren ezaugarrietarako egokiak diren lanpostuetara iritsi ahal izatea errazteko.
Arartekoak gomendatzen die, batik bat o
raindik neurririk hartu ez duten administrazioei, enplegu publikorako sarbidea eraendu behar duten printzipioak bermatuz, diskriminazio positiboko neurriak ezar ditzatela aldi baterako kontratuetarako beren lan-poltsak erregulatzeko arauetan, ezinduek beren ezaugarrietara egokitutako lanpostuak errazago eskura ditzaten.
Bakarrik dauden adingabe/gazte etorkinen arretarako bermeak.
Arartekoak eskatzen du Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Sailak koordina dezala Euskal Autonomia Erkidego o
soan jarduteko baterako protokolo baten prestakuntzaren bukaera. Protokolo horretan parte hartu beharko dute Fiskaltzak, Gobernuaren Azpiordezkaritzek, polizia kidegoek, Segurtasun Sailak, Herri Administrazio eta Justizia Sailak eta O
sasun Sailak, baita foru aldundien adin txikikoak babesteko zerbitzuek ere, eta horien guztien eginkizunak eta jarduerak argitu beharko dira.
Orobat, Arartekoak nabarmendu du o
so garrantzitsua dela gizarte-laguntza edota bideratze egokia izatea adin txikiko eta gazte horiek babes-baliabideetatik irteten direnean.
Berriz aztertu behar da jendearentzat zabalik dauden establezimendu pribatuetan sarrera ukatzeko eskubidea baliatzeari eta diskriminazioa debekatzeari buruzko araudia.
Ararteko erakundeak kexak jaso izan ditu erantzunik ezaren o
ndorioz edo administrazioak emandako erantzuna ez delako egokia izan. Kexek aditzera eman zuten atzerritar jakin batzuei ez dietela taberna edo diskoteka batean sartzen utzi, hau da, jendearentzat zabalik dauden establezimendu pribatuetan.
Gomendio horretan, Ararteko erakundeak o
ndorioztatu du sarrera ukatzeko eskubideari eta diskriminazioaren debekuari lotutako araudia hobetzea nahitaezkoa dela, bereziki, ikuskizun publiko eta aisialdirako jardueren arloan. Halaber, zigortzeko prozedura eta berme sistema ere hobetu beharko lirateke.
Abokatu elkargoetako o
rientazio juridikoko zerbitzuek eta doako laguntza juridikoko lurralde batzordeek doako justiziaren o
nuraren eskatzaileen datu fiskalak eskuratu ahal izatea.
Arartekoak hiru Foru Aldundiei eta Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailari eskatzen die neurriak har ditzaten eta beharrezko lankidetza-hitzarmenak sina ditzaten O
rientazio Juridikoko Zerbitzuek eta Doako Laguntza Juridikoaren Probintzia Batzordeek beharrezko zerga informazioa izan dezaten doako justizia erregulatzen duen araudiak esleitzen dizkien funtzioak aurrera eramateko. Era berean, gogorarazi du Datu pertsonalak babesten dituen lege o
rganikoari jarraiki, informazioa o
ndorio horietarako bakarrik eman beharko dela eta, edozelan ere, aurretik eskatzailearen berariazko baimena izanda.
Osasun Sistema Nazionalean asegururik ez duten pertsonei o
sasun-arreta jasotzeko o
rduan aldez aurretiko erroldak eragiten dizkien mugak.
Arartekoak honako gomendio hau egin dio Eusko Jaurlaritzako O
sasun Sailari: berrikus dezala ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuak ezartzen duen urtebetez erroldatuta egon izanaren eskakizuna, O
sasun-sistema Nazionalean asegurudunak zein o
nuradunak ez diren pertsonek benetan o
sasun-arreta jasotzeko aukera izan dezaten.
Dokumentazio klinikoa eskuratzeko eskabideak ebazterakoan o
inarritzat hartzen diren irizpideak egokitzea.
Arartekoak, besteak beste, honako gomendio hauek helarazi nahi dizkio O
sakidetza-Euskal O
sasun Zerbitzuari:
ostean. Ezin da arrazoi horiek aplikagarriak direla dioen alegazio
orokor baten bitartez dokumentazio kliniko jakin bat ikusteko eskaera ukatu.
ote zuen egiaztatu behar da.