Aurrekariak
Arartekoak arreta berezia eskaintzen die gero eta ugariagoa den 65 urtetik gorako pe
rtsonen talde heterogeneoari. Talde horren %80 inguruk bizitza modu autonomoan gara dezakete (gehienak 80 urtetik beherakoak dira). Gainontzeko %20k eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko laguntza behar dute (gehienetan emakumeak eta 80 urtetik gorakoak izaten dira). Pe
rtsona horien premiak batik bat beraien osasun-egoeraren (zentzu zabalean hartuta), menpekotasun-mailaren eta gaitasun ekonomikoaren araberakoak izaten dira. Familiarengandik zein gizartearengandik jasotzen duten laguntzak eta bizi diren inguruko ezaugarriek (irisgarritasuna, eta abar) eragin zuzena izango dute beren bizi-kalitatean.
Adinekoek gizarteari hainbat alorretan egindako ekarpen garrantzitsua, hala nola, ezagutza eta esperientziaren igorpena, trebakuntza, sormena, etab., baita senideak zaintzen eta laguntzen burutzen duten egiteko ukaezina ere, adineko horien parte hartzea ahalbidetzen duten eta zahartzaroa ahalmenenez edo gaitasunez beteriko bizi etapa gisa agerian jartzen duten politika publikoen garapenean jaso behar dira; gizarte aldaketarako bidea eman duten eta adinekoei merezi duten gizarte esku-hartzerako eta solaserako protagonismoa eta gaitasuna ematen dieten politikak.
Eguneroko Bizitzarako Oinarrizko Jardueretarako (EBOJ) laguntza behar duten adineko pe
rtsonen taldeak (gure zaharren arestian aipatu dugun %20a) mendetasun-egoeran dauden pe
rtsona guztien %80 egiten du. Gainerako %20a ezgaitasunen bat duten pe
rtsonek osatzen dute. Mendetasunari buruzko araudia izenaz ezagutu denak 2007an indarra hartu zuenetik modu monografikoan egin dugun analisiak justifikatzen du kapitulu honetan baterako azterketa bat egitea Arartekoak bi kolektibo horiek direla-eta egin dituen jarduketei buruz.
1.Arloa kopurutan
2013an 46 kexa berri erregistratu dira adineko pe
rtsonen arloan. Kexak izapidetzeko lana osatzeko, ekintza planari buruzko kapitulu honetako laugarren atalean azaldu ditugun jarduketak egin dira.
2.Kexarik aipagarrienak
2.1. Iaz aipatu genuenez, kezkatuta gaude administrazioak behin eta berriz jada esku artean dauzkan agiriak eskatzen dituelako, norberaren autonomia sustatzeko eta mendekotasun egoera artatzeko zerbitzuak eta prestazioak eskatzeko prozeduretan. Izan ere, jokaera horren ondorioz, administratuek administrazioaren eskuetan dauden agiriak ez aurkezteko duten eskubidea urra daiteke, prozeduran atzerapenak eragin daitezke eta hain ahula den talde horri bere eskubideak erabiltzeko asmoa ken liezaioke, gestio horiek egitea zaintzaileentzat neurriz gaineko ahalegina izan daitekeelako.
Aurten ez dugu horri buruzko kexarik erregistratu. Positiboki baloratzen dugu gaia Gizarte Zerbitzuen Zorroari buruzko Dekretuaren zirriborroan sartu izatea, erakunde honetatik Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari helarazi dizkiogun gogoetei kasu eginez.
2.2. Jasotako kexa batzuk aztertuta, ikusi dugu ezen, Bizkaiko Foru Aldundiak (BFA) mendetasunari buruz emandako balorazioen aurkako berraztertzeko errekurtsoen ebazpenak motibatze aldera, jo dela Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzuaren eta Lege Aholkularitza Zerbitzuak eginiko txosten batzuetara. Alabaina, txosten horiek ez dira erantsi, eta, horrenbestez, haien edukia ezagutzen ez duenez, interesdunak ezin du bere defentsa behar bezala taxutu. Egia da behin eskatuta, txosten horiek eskuratu egin dizkigutela edo interesdunari helarazi zaizkiola, baina haien ekarpena edo ebazpenaren edukirako dakarten erreferentzia askoz ere koherenteagoa izango litzateke Administrazioak bere ebazpenak behar bezala arrazoitzeko betebeharra betez gero. BFAren Gizarte Ekintza Sailak jakitera eman digu “aztertzen ari dela txosten horiek eransteko aukera, jakinarazpenerako informatika-prozesua hobetzearen bitartez”.
2.3. Arartekoaren 2013ko irailaren 27ko Ebazpena.
Horren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren (aurrerantzean, GFA) adinekoentzako egoitzetako ikuskaritza-zerbitzuaren arreta falta salatzeko zabaldu zen 106/2012/39 kexa-espedientearen ondoriozko jarduera amaitutzat ematen da eta zerbitzu horri zenbait neurri hartzeko iradokitzen zaio. Hartan ondorioztatzen da, egoitza pribatu batean emandako osasun-arreta eskasa izan dela ondorioztatzeko behar beste elementu badagoela, eta ikuskaritza-zerbitzuek hori kontuan hartu beharko zutela egoitzari gai horri buruz ohartarazteko eta behar ziren jarduketak abian jartzeko. Halaber, ikuskaritza-zerbitzuei iradokitzen zaie neurri batzuk hartu behar dituztela.
2.4. Nabarmen egin dute beheramendetasunaren balorazioan izandako atzerapenengatik aurkeztutako kexek. Ulertzen dugu horretan lagungarri gertatzen ari direla foru erakundeek EAEn norberaren autonomia sustatzeko eta mendetasunari arreta emateko legearen aplikazioa izeneko txosten bereziaren (hari buruz zerbait aurreratu genuen 2012ko urteko txosteneko III.11 kapituluko 4.2.4. atalean) 11.6 gomendioaren ildotik hartu dituzten neurriak.
2.5. Zenbait kexa aurkeztu dira Administrazioak erantzunik ez emateagatik, zeinak guk esku hartu ondoren konpondu baitira. Nolanahi ere komeni da azpimarratzea prozedurazko tramite batzuk egotearen eta herritarrari erantzun efektiboa ematearen bermea Espainiako Konstituziotik bertatik heldu direla (103.1 eta 105. artikuluak) eta herritarrek administrazio egokia izateko daukaten eskubidearen zati bat direla. Hain zuzen ere, eskubide hori Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutuneko 41. artikuluan jasota dago, eta Europarako Konstituzio bat ezartzen duen Itunaren bidez sartu zen.
2.6. Oraindik ere kexa batzuk erregistratu ditugu ados ez egoteari buruz mendetasuna dela-eta Arabako Foru Aldundiak(aurrerantzean, AFA) egindako balorazioen emaitzarekin eta beheranzko azterketekin.
Joan den urtean, horrelako emaitzek kasu batzuetan ekartzen dituzten ondorioak aipatzen genituen: familia inguruneko zainketetarako prestazio ekonomikoa (aurrerantzean, FIZPE) ezin eskuratzea eta behar ez bezala jasotako prestazioen kontzeptuan hartutako zenbatekoak itzuli behar izatea.
Bigarren alderdiari dagokionez, adierazi behar dugu ezen AFAk, guk gomendatutakoari men eginez (2012ko urteko txosteneko III.11 kapituluko 2.9 atala), zenbait neurri hartu dituela, aurreko balorazioaren iraungipen datak mendetasunaren aitorpen-ebazpen berriko balorazioarekin bat etor daitezen bideratuak, halako moduz non saihestuko baita behar ez bezalako kobratutako kopuruak sor daitezela. Horrek berarekin ekarri du urteko bigarren zatian horri buruzko kexarik ez izatea eta 2013ko lehenengo sei hilabeteetan nabarmen jaistea behar ez bezala sortutako kobrantzen kopuruak.
Erakunde honek gomendioa egin zuen esanez komenigarria litzatekeela kontuan izatea mailakatze berriaren ondorio negatiboak, ebazpenaren datatik aurrera, eta ez aurreko balorazioaren balioa amaitzen zeneko datatik aurrera (behar ez bezala kobratutako zenbatekoak sortzen zueneko arrazoia). Bada gomendio horri jarraituz eta segurtasun juridikoaren printzipio konstituzionala osatze aldera, BFAk araudia aldatu du eta, hartara, Diputatuen Kontseiluaren uztailaren 23ko 24/2013 Foru Dekretuko 13.4 artikuluak –dekretuak mendekotasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura arautzen du, baita ere, horrelako kasuetan, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura– ezartzen du mendekotasun graduaren berrikusketaka (...) ondorioak eragingo dituela berrikusketa horri dagokion ebazpenaren datatik aurrera”.Dekretu hori 2013ko azaroaren 1etik dago indarrean.
Alabaina, foru erakundeak ez du bete behar ez bezala jasotako prestazioen itzulketa eskatzeko egintza administratiboak ofizioz berrikusi behar izateari buruz egin genion planteamendua.
FIZPEa eskuratzeko ezintasunari buruzko gaia, pe
rtsona autonomoaren gradua edo aitorpena gutxitzen den kasuetan, eta, horrekin batera, zerbitzuarekin lotutako prestaziorako sarbidea, bai eta zerbitzurako berarako sarbidea ere, galdu den kasu berriek beraiekin ekartzen dute ezen, behin eta berriz, foru erakundeari helaraztea hori dela-eta daukagun kezka, eta gogoraraztea nolako pe
rtzepzioa dagoen –sare publikoko osasun-profesionalek adierazia, haietako batzuekin gure informazioa kontrastatzeko aukera baitugu– nekez uler daitezkeen graduazioei buruz, baloratutako pe
rtsonen laguntza-beharrizan eta –ikuskaritza direla-eta . Erakundeak alegatu zuen, nolanahi ere, zuzen aplikatzen ari zela mendetasuna baloratzeko baremo berria (otsailaren 18tik indarrean dagoen BVD agiria). Hala eta guztiz ere, aipatutako dekretuko lehenengo xedapen gehigarrian hartutako eta jasotako neurri batzuek egoera hori arin dezakete, kapitulu honetako 4.2.4 atalean azalduko dugun bezala.
Bestalde, berriz diogu ezen eskatzen duenari espediente osoaren kopia emateaz gainera, ukitutako pe
rtsonak beren defentsa taxutzeko zailtasunak ikusita, komenigarritzat jotzen dugula ebazpenarekin batera balorazio-irizpena egotea.
Aurten, beste bi aldundiek ere egindako balorazioen emaitzarekin ados ez egoteari buruzko kexak jasotzen hasi ginen. Bietan aipatzen zen arestian adierazitako baremo berriaren aplikazioa. Hartara, esate baterako, BFAk adierazten zigun ezen “egia dela baremo berriaren aplikazioak aurrekoaz beherako graduak ematen dituela emaitza gisa, baina, beste biderik finkatzen ez den bitartean, horixe dela gizarte zerbitzuen arloko baliabide eta prestazio gehienak eskuratzeko sarrerako atea”.
Kontuak, daukan garrantzia dela eta, eragin du Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gogoeta batzuk helaraztea, 4.3 atalean landuko dugun Gizarte Zerbitzuen Zorroari buruzko Dekretuaren zirriborroa lantzeko garaian.
2.7. Herritarrek eginiko kontsulta batzuek erakusten dute zein ulertezin gertatzen den lurraldeen arteko desorekak egotea autonomia pe
rtsonalaren eta mendetasun-egoeraren arretaren arloan, hain zuzen ere EAEn norberaren autonomia sustatzeko eta mendetasunari arreta emateko legearen aplikazioaizeneko txosten bereziaren
2. gomendioan aipatzen genuena. Gure ustez, Gizarte Zerbitzuen Zorroari buruzko Dekretuaren etorkizuneko onespena aukera bikaina izango da horrelako desoreken gainditzea araudian jasotzeko.
2.8. BFAk, erakunde honek planteatutakoa ikusita, zenbait neurri hartu ditu, zeinek beraiekin ekarri baitute adineko pe
rtsona bat egoitza batean sartu ahal izatea, nahiz eta hasieran sarrera hori ukatzea proposatu zen, gure ustez berrinterpretatu beharrekoak ziren inguruabar ekonomiko batzuengatik.
3.Araudi- eta gizarte-testuingurua
3.1. Erkidegoaren esparruan, araudia dela-eta gertatu diren berritasun nagusiak 4.3 atalean, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen garapenari buruzkoan, jaso ditugu.
3.2. Ondoren nabarmenduko ditugu azken urte honetan Estatu mailan argitaratu diren arauak:
3.2.1. 2013ko apirilaren 23ko Ebazpena, mendetasun egoeren prebentziorako eta autonomia pe
rtsonala sustatzeari buruzko planak egiteko irizpide, gomendio eta baldintzei buruzkoa; AMAESen informazio sistemaren oinarrizko datuak, eta gizarte zerbitzuen erreferentziako katalogoa.
3.2.2. Azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege-dekretua, ezgaitasuna duten pe
rtsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bateratua onesten duena.
3.2.3. Abenduaren 17ko SSI/2371/2013 Agindua, Autonomiaren aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren Informazio Sistema (SISAAD) arautzen duena. Agindu hori, zeinak 2014ko urtarrilaren 1ean hartuk baitu indarra, AMAESen informazio sistema berri bat arautzen du eta aurreko araua indargabetzen du, salbu eta izaera pe
rtsonaleko datuei buruzko fitxategiari dagokionean; ezartzen du autonomia erkidegoek IMSERSORI hilero alta, baja, aldaketa, berrikuspen eta leku-aldatzeen berri eman behar zaiola, aginduan erregulatzen den dokumentazio bidezko egiaztapenaren bitartez, eta, halaber, ziurtagiri bat emateko beharra ezartzen du, non islatuko baita Estatuko Aurrekontu Orokorretatik hura finantzatzeko heldu diren kredituen aplikazioa, bai eta autonomia erkidegoak xede horretarako egiten duen ekarpena ere.
3.2.4. Abenduaren 27ko 1050/2013 Errege-dekretua, zeinak arautzen baitu Autonomia pe
rtsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pe
rtsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legean ezarritako gutxieneko babes-maila.
3.2.5. Abenduaren 27ko 1051/2013 Errege Dekretua, zeinak arautzen baititu AMAESen prestazioak, Autonomia pe
rtsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pe
rtsonak zaintzeari buruzko Legean ezarritakoak.
3.3. Aurten Europar Batzordeak Euskadi saritu du, zahartze aktiboa dela-eta egiten duen lan integralarengatik.
3.4. Gipuzkoako Adineko Pe
rtsonen Kontseiluak Adineko Pe
rtsonen aldeko Manifestu bat onetsi du, non zenbait printzipio jasotzen baitira kolektibo horrekiko jarrera, kohesioa eta elkartasun soziala hobetzeko. Era berean, Bizkaiko Adinekoen Kontseiluak bere Manifestua argitaratu du.
3.5. Europar Batzordeak eta Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) Bizimodu on bat zahartzaroan? azterlana argitaratu dute.Horretan, besteak beste, adineko pe
rtsonen arretari buruzko araudiaren segurtasuna eta eraginkortasuna bermatzera eta sistematikoki neurtzera bideratutako tresna batzuk garatzeko beharra aztertzen du.
4.Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
4.1. Arartekoak EAE-ko haurren, nerabeen, gazteen eta helduen buruko osasunaren arretaren inguruan egindako hurbilketa: erronkak eta aukerak azterlanean emandako gomendioen jarraipena
Horren berri ematen dugu III.5 kapituluko 3.2 atalean, zeina buruko gaixotasunen bat edo buruko nahasteak dituzten pe
rtsonen arloari buruzkoa baita.
4.2.
EAEn norberaren autonomia sustatzeko eta mendetasunari arreta emateko legearen aplikazioa txosten bereziaren jarraipena
Arlo honi buruzko analisi kuantitatibo fidagarria egiteko garaian aurkitzen ditugun zailtasunek, zeinak jada aurreko urteetan ere aipatu baititugu, erakusten dute guztiz indarrean dagoela lehenengo gomendioa, informazio sistema integratu baten sorrera errazteko beharrari buruzkoa.
Horrek berriz ere zehaztasunik ez edukitzera garamatza, eta ondorioz, kasu bakoitzean fidagarrien gerta daitezkeen datuak erabili behar ditugu edo, bestela, iturri bakoitzak ematen dien tratamendua kontuan hartuta gai honen inguruan gertatzen den bilakaerari buruzko ondorioak ateratzen lagunduko digutenak.
4.2.1. Foru aldundiek emandako datuei jarraituz, 2007ko urtarrilaren 1etik 2013ko azaroaren 1era, EAEn guztira mendetasun-egoera aitortzeko 221.823 eskabide aurkeztu dira. Ondoren, datu horren banaketa erakusten dugu, lurraldeen arabera:
Araba/Álava | Bizkaia | Gipuzkoa | Guztira | |
Mendetasun-egoera aitortzeko eskabideak 2007-01-01etik 2013-11-01era | 36752 | 96299 | 88772 | 221823 |
Iturria: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiak.
2007-01-01etik 2013-11-01era mendetasun-egoeraren aitorpena eskatu duten pe
rtsonak, hil ez direnak, 55.077 izan dira Gipuzkoan eta 23.497 Araban. Bizkaiak aurten ez du datu hori. Horrek eragozten digu jakitea zenbat eskatzaile egon diren, guztira, adierazitako aldian.
Honakoa da bizirik dauden eta baloratu diren pe
rtsona horien graduazioa, 2013ko azaroaren 1ean:
Iturria: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiak.
(*)
Aurten berriz gertatzen da Bizkaiko Aldundiak emandako datuak ez datozela bat eskatutakoarekin (baloratutako pe
rtsonak); izan ere, graduen araberako balorazioei buruzko datuak dira. Horrek eragozten digu EAEri buruzko baterako azterketa egitea, ofizialki mendetasun-egoeran dauden pe
rtsonei dagokienez; halaber, eragozten digu jakitea pe
rtsona horiek euskal populazioaren guztizkoan ehuneko zenbat diren eta lurraldeen arteko alderaketa egitea.
(**)
0 gradua autonomotzat jotako pe
rtsonei dagokie.
Lurralde bakoitzeko populazioari dagokionez, Gipuzkoan mendetasun-egoera (I., II. eta III. gradua) aitortua duten pe
rtsonen 1.000 biztanle bakoitzeko 36,25eko tasa erregistratu dugu. Tasa hori Araban 31,03koa da, lurralde horretan ehuneko hori berriz jaitsi baita aurreko urtekoarekin alderatuz gero.
Mendetasun-egoeran dagoen pe
rtsonaren sexuari dagokionez, EAE osoan, emakumeen gehiengoa erregistratzen jarraitzen dugu. Gipuzkoan %63,70 dira eta Araban, berriz, %61,54.
Araban, baloratutako pe
rtsonen %33,40 autonomo deklaratzen dituzte. Gipuzkoan ehuneko hori askoz ere txikiagoa da (%20,63). Datu horrek azal lezake balorazioaren emaitzarekin ados ez egoteagatiko kexa gehienak lurralde horretatik etortzea.
Mendetasuna duten herritarren graduazioari dagokionez, adierazi beharra daukagu Gipuzkoan %30,25ek mendetasun handia (III. gradua) duela, %36,01ek mendetasun larria (II. gradua) duela eta gainerako %33,74ak mendetasun arina (I. gradua) duela. Araban, honakoak dira ehunekoak, hurrenez hurren: %27,68, %37,96 eta %34,36. Aurreko urtearekin alderatuta, ikusten dugu behera egin duela mendetasun handia dutenen proportzioak, bereziki Araban.
Bi aldagaiak, graduazioa eta sexua, gurutzatuz gero, ondorioztatzen dugu, Arabako kasuan, emakumeen taldean mendetasun handia –larritasun handieneko egoera– dutenen ehunekoa sei puntu altuagoa dela gizonezkoen taldean baino; Gipuzkoako kasuan, berriz, lau puntu altuagoa da.
4.2.2. IMSERSOk eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Sailak emandako datuek aukera ematen digute 2011ren aldean erregistratu den bilakaerari buruzko ondorio batzuk ateratzeko.
Iturria: AMAESen Informazio Sistema (IMSERSO) eta Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila.
(*) Administrazioaren pronuntziamendua, pe
rtsona eskatzailearen mendetasunaren balorazioa dela eta, edo hura autonomotzat hartuz, edo daukan mendetasun-gradua eta maila zehaztuz.
Prestaziorako eskubidea izan eta jada prestazioren bat esleituta duten pe
rtsonen ehunekoak nabarmen egin du hobera. Hartara, prestaziorako eskubidea izan eta arreta itxaroteko zain dauden pe
rtsonak %11,51 dira 2013an (aurreko urtean, berriz, %15,47 ziren).
Gora egin du Bizkaian 1.000 biztanle bakoitzeko tramitatu diren espedienteen kopuruak (2012an 32,65 izatetik 2013an 37,66 izatera), eta behera egin du, berriz, Gipuzkoan (2012an 46,61 izatetik 2013an 43,75 izatera) eta Araban (2012an 35,37 izatetik 2013an 33,07 izatera). Hori gorabehera, Gipuzkoako lurraldea da, populazioaren proportzioan, lan-bolumen handiena erregistratzen duena.
2013an hobera egin du ebazpen-mailak (espediente-kopuruan zenbat egiten duten emandako irizpenak); izan ere, 2012an hasitako espedienteetatik %95,93 ebatzi ziren eta 2013an, berriz, %97,37.
Aurreko urtearen aldean, gora egin du prestazioak esleituta dauzkaten pe
rtsona onuradunen 1.000 biztanle bakoitzeko tasak.
EAE osoan, pertsona onuradun bakoitzeko prestazioen ratioak, zeina 2011n 1,15etik 1,19ra igo baitzen eta 2012an maila berean geratu baitzen (1,19), behera egin du pixka bat (1,18). Lurraldeen arabera, Gipuzkoak eta Arabak arinki egin dute hobera eta Bizkaiak, berriz, behera egin du.
4.2.3. Prestazio motari eta haien banaketari dagokienez, bildutako datuek kontraesan batzuk badauzkate. Soilik azpimarratuko dugu FIZPEren prebalentzia handiagoa erregistratzen jarraitzen dugula (prestazio guztien %49,99 da); egoitza-arretak (prestazioen %20,80) eta eguneko zentroetako arretak (% 11,02) ehuneko biaren inguruko igoera izan dutela 2012ko datuekin alderatuta, eta telelaguntzak prestazioen guztizkoan indarra galtzen jarraitzen duela. Gainerako balioetan (EAZ, PE
VS-zerbitzuari loturiko prestazio ekonomikoa eta PE
AP-laguntza pe
rtsonalerako prestazio ekonomikoa) aipatzeko moduko aldaketarik ez dago.
4.2.4. Aurten, txosteneko gomendio batzuen betetze mailari buruzko azterketa egiten jarraitu dugu: 6, 7, 8, 11.1, 11.2, 11.3, 11.6 y 11.7 eta 11.13. Estatu mailan atzerapen nabarmena izan duten alderdiak dira. Honako ondorio nagusiak nabarmentzen ditugu:
Gipuzkoako Aldundiak, babes-maila gehigarriak ezartzeko daukan ahalmenaz baliatuta, 2013an bermatzen jarraitu du –eta 2014an ere hala egingo du– mendetasuna baloratzeko baremoko eskalan 40 puntura iristen diren pe
rtsona guztiek sistemarako sarbidea izatea; eta ez du erabaki, ezta ere, 2012an estatu mailan zenbatekoetan proposatu zen jaitsiera aplikatzea (hori guztia zazpigarren gomendioa betez). Jakinarazi digu ezen, aurrekontu-zailtasunak gorabehera, gizarte-baliabideei eusten diela eta 2013an egoitza-zentroetan eta eguneko zentroetan 36 postu berri sortu dituela (seigarren gomendioa). Aurreko urtean aurreratu zigutena gorabehera, azkenean ez du erabaki aintzat hartzea prestazio ekonomikoak arautzen dituen dekretua aldatzeko urtarrilaren 22ko 2/2013 Foru Dekretuaren onespenaren harira eman genion zortzigarren gomendioa. 11.7 gomendioari jarraituz, ez du prestazio ekonomikoen ordainketaren atzeraeragina indargabetu eta oraindik ere eskabidea aurkezteko dataren ondorengo lehen egunetik sortuko da prestazioa. Gainera, praktikan, 11.6 gomendioaren edukia betetzen du.
Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi digu ezen, 11.6 gomendioari jarraituz, lanean ari dela administrazio-ebazpen bakarrean bateratzeko gaur egun dauden hiru ebazpenak; praktikan, balorazioa, BAParen onespena eta onuradun-izaeraren aitorpena hiru hilabete baino gutxiagoko epean egiten dela adierazi digu.Aipatzen du 2013an 79 lanpostu berri sortu direla egoitza-zentroetan eta tutoretzapeko pisuetan, eta zaintzaileei laguntzeko programa berriak jarri dituela abian (seigarren gomendioa). Uztailaren 23ko 103/2013 Foru Dekretua onetsi du. Haren bidez, laguntza pe
rtsonalerako prestazio ekonomikoa arautzen da, eta pe
rtsona onuradunen artean sartzen ditu mendetasuna baloratzek baremoan 40 puntura iristen direnak ez ezik, gutxienez ere %33ko ezgaitasuna egiaztatzen dutenak (zazpigarren gomendioa). Prestazio hori eta egoitza-zerbitzuak eta eguneko zentroko zerbitzuak bateragarri egiten ditu (zortzigarren gomendioa).2013an zehar, mendetasuna baloratzeko baremoan 40 puntura iristen direnei FIZPE jasotzea bermatu die. Aurreikusita dago 2014an horri eustea. I. graduan baloratutako pe
rtsonek ere adineko pe
rtsonentzako eta ezgaituentzako eguneko zentroetarako sarbidea badaukate.2013an bezala, ez da erabaki 2012an estatu mailan proposatutako zenbatekoen gutxitzea (zazpigarren gomendioa).Ez dio atzeraeragina aplikatzen inongo prestazioren eskaria aurkezteko momentuari, eta, horrenbestez, ez du 11.7 gomendioa betetzen.Pertsona zaintzaileei emandako arretaren gaineko kontrolari dagokionez (11.13 gomendioa), aurten BFAk II. graduko mendetasun-egoeran dauden pe
rtsonak artatzen diren .568 etxeren jarraipena egin du.Aurkitu da kasuen %8an amore emateko arrisku larria zegoela, eta, horrenbestez, bestelako baliabide edo laguntzetara bideratu dira pe
rtsona horiek.Kasu horietako bostetan, jo da presako kontua zela esku hartzea.
Arabako Foru Aldundiak, helarazi genizkion gogoetak ikusita (kapitulu honetako II.6 atala) eta mendetasuna baloratzeko baremoaren aplikazioak ekar lezakeen babesgabetasuneko agertokiaz jabetuta:
Bere Diputatuen Kontseiluaren uztailaren 23ko 24/2013 Foru Dekretu berrian, ezartzen da, I. graduan (40 puntutik gora), II. graduan edo III. graduan baloratuta egon eta, mendetasun-egoeraren azterketaren ondorio gisa I. graduko (40 puntutik beherako puntuazioarekin) aitorpena izatera pasatzen diren pe
rtsonentzat, eutsi egingo zaiola gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubideari.
Aurreikusten du aparteko izaeraz bai zerbitzu horiek, bai zerbitzuari loturiko prestazio ekonomikoa eta laguntza pe
rtsonalerako prestazio ekonomikoa (ez, ordea, FIZPEa) jaso ahal izatea, baldin eta dekretu horretako I. tituluan araututako premia egoeretan egon eta haiek eskuratzeko baldintzak betetzen ez badituzte. AFAk jakinarazi digu horrekin adimen-ezgaitasuna edo buru-gaixotasun kronikoa daukaten pe
rtsonei sarbidea eman nahi diela, baldin eta, ezgaitasuna kalifikatuta eta mendetasuna baloratuta edukita, ezin badituzte eskuratu mendetasun-egoerari lotutako zerbitzu eta prestazioak.
Babes maila gehigarriak ezartzeko daukan ahalmenaz baliatuta (zazpigarren gomendioa), eusten dio mendetasuna baloratzeko baremoan 40 puntutik gora daukaten pe
rtsonentzako arretari, bai eta I. graduan baloratuta dauden 3 urtetik beherako pe
rtsonentzako arretari ere, edozein dela ere haien puntuazioa. Gainera, zentro okupazionaletara eta eguneko zentroetara (adimen ezgaitasunerako eta buru-gaixotasunerako zentroak) joateko sarbidea ematen die 40 puntutik beherako puntuazioarekin I. graduan baloratutako 3 urtetik gorako pe
rtsonei, baldintza jakin batzuekin. Aurten, psikologiaren arloko profesional bat sartu da Mendetasuna Baloratzeko Batzordean (11.1 eta 11.3 gomendioak). 47.1 artikuluan, II. eta III. graduetarako, zortzigarren gomendioaren edukia jasotzen da. Ez du betetzen 11.7 gomendioa. Praktikan, 11.6 gomendioaren edukia betetzera hurbiltzen da. Zaintzaile ez-profesionalek ematen duten arretaren kontrol- eta jarraipen-neurriek bultzatzeari dagokionez (11.13 gomendioa), jakinarazi digute jarraipenak egiten direla, gutxienez ere urtean behin, FIZPEren titularrak izan eta gainera EAZa daukaten pe
rtsonen etxeetan; ondoren, batzuetan, beste zainketa-plan bat prestatzen da.
4.2.5. EAEko Arreta goiztiarraren eredua garatzeari buruzkoa den 12. gomendioaren jarraipenari dagokionez Haurtzaroaren Bulegoaren txostenaren berri ematen da.
4.2.6. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari adierazi genion nolako nahigabea genuen Estatuak utzi diolako finantzatzeari mendetasun-egoeran dauden pe
rtsonen zaintzaile ez-profesionalen Gizarte Segurantzaren kotizazioak –halakoetatik gehienak adin ertain eta aurreratuko emakumeak dira–, eta planteatu genion ea aukerarik ba ote zuen egoera larri hori arintzeko neurriren bat hartzeko. Erantzunean bat zetorren erakunde honekin egitate hori gizarte-babesean emandako atzerapausotzat baloratzerakoan, eta nabarmentzen zuen Euskadin garatzen den etxeko zainketen eredua arriskuan dagoela, eta hileroko kotizazio horrek, orain pe
rtsona zaintzailearen kargura dagoenak, mendetasun-egoeran dagoen pe
rtsonak jasotzen duen prestazioaren %50 hartzen duela, gutxienez ere. Gehitzen zuen ezen mendetasun-egoeran dauden adineko pe
rtsonen %62,80k zainketa ez-formal bat duela, zeina familiaren edo adiskideen elkartasunetik heldu baita, eta horixe dela haien zainketa-iturri bakarra. Hartu beharko liratekeen neurriei dagokienez, adierazten zuen ez eskumenik, ez kontu-sailik ez zuela kotizazio horiei aurre egiteko.
Gure iritziz, administrazio autonomikoak talde ahulenekiko erantzukizun- eta konpromiso-ariketa batean, Estatuko esparruan egin diren osasun-mozketa batzuen ondorioak arintzeko neurriak hartu dituen bezalaxe, beharrezkoa eta presakoa da kotizazio horiei aurre egiteko laguntza-lerroak ezartzea, mendetasuna eraginkortasunez babestu eta genero-politiketan eta enplegua sortzeko politiketan eragite aldera.
4.3.
Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen garapen normatiboaren eta inplementazioaren gaineko jarraipena
4.3.1. Ondoren, 2013an izan diren aurrerapen nagusiak nabarmenduko ditugu:
Gizarte-zerbitzuen Erregistroei buruzko uztailaren 24ko 155/2012 Dekretuak indarra hartzea. Gizarte-zerbitzuen
erregistroen berariazko araupetzea gaurkotu eta sistematizatzen du.
Maiatzaren 28ko 353/2013 Dekretua, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Fitxa Sozialari eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren gizarte-diagnostikoa egiteko tresnari buruzkoa. Gizarte Zerbitzuei buruzko Legean ezarritakoarekin bat, dekretu honek tresna tekniko komunak ezartzen ditu esku-hartzerako oinarrizko prozeduran erabiliko direnak.
Uztailaren 16ko 385/2013 Dekretua, Gizarte Bazterkeria Balioesteko Tresna onartzen duena.
Urriaren 7ko 424/2013 Dekretua, gizarte zerbitzuetako irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereseko deklaratzeari buruzkoa. Bertan, irabazi-asmorik gabeko entitateek gizarte-intereseko deklarazioa lortzeko beharkizunak eta prozedurak arautzen dira, bai eta deklarazio hori mantentzeko edo errebokatzeko baldintzak ere. Deklarazio horren eraginak, praktikan, gauzatuko dira gizarte-intereseko deklaratutako entitateek lehentasuna izatean beste entitate batzuen gainetik diru-laguntzak eta laguntzak emateko garaian.
4.3.2. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak jakinarazten digu tramitatzen ari direla Arreta Goiztiarreko Esku-hartzeari buruzko Dekretua, Ituntzeari buruzko Dekretua, Ezgaitasuna duten Pe
rtsonentzako Egoitza-zentroei buruzko Dekretua, Ezgaitasuna duten Pe
rtsonentzako Zerbitzuei eta Eguneko Zentroei eta Zentro Okupazionalei buruzko Dekretua eta Gizarte Zerbitzuen Informazio Sistemari buruzko Dekretua.
4.3.3. 2013an, gizarte zerbitzuen zorroa arautuko duen dekretuaren beste bertsio bat egin da. Bertan jasoko dira herritarrek nolako zerbitzuetarako eskubidea duen, zerbitzu horiek zein ezaugarri dituzten eta haiek eskuratzeko baldintzak, eta zein den eskumen-esparrua. Agiri horren garrantzia dela eta, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari zirriborroa dela-eta egindako iruzkin, zalantza eta gogoeta batzuk, Arartekoak, herritarren kexak tramitatzerakoan, ebazterakoan, gomendioak egiterakoan eta urteko txostenak eta txosten bereziak egiterakoan, aurrez adierazitako posizionamenduekin zerikusia zuten gaietan.
Sailak gogoeta horietako batzuk kontuan izan ditu. Horien artean honakoak nabarmentzen ditugu: testua EAEn norberaren autonomia sustatzeko eta mendetasunari arreta emateko legearen aplikazioa txosten bereziko 11.11 gomendioarenedukiaren arabera egokitzea –txostena mendetasun-egoeran dauden pe
rtsonen autonomia eta arreta sustatzeko eskubidearen titulartasunari buruzkoa da–; testuan jasotzea APPa lantzerakoan arreta egin behar izatea beste arreta sistema batzuen esparrukoak izan eta kasuko pe
rtsonarekin bidean dauden beste plan batzuei, sistema sozialaren eta sanitarioaren arteko koordinazioa bultzatzeko beharrarekin bat, txosteneko 4. gomendioan jaso bezala; ukitutako administrazioetan ezinbestekoa den erakunde-arteko koordinazioa bultzatzeari buruzko den 3. gomendioan ezarritakoarekin bat, erkidegoko administrazioak edo foru administrazioak emandako ebazpena jakitera eman behar izatea; testuan berariaz jasotzea pe
rtsona orok eskubidea duela entzute-tramitean entzuna izateko zerbitzu eta prestazio ekonomikoetarako eskubidea kendu edo azkentzeari buruzko prozedura guztietan; eta kontsigna sartzea eguneko arreta-zerbitzuen osagarriak diren prestazio osagarrien artean.
Beste gogoeta batzuk –gure ustez, garrantzi handikoak– ez dira aintzat hartu:
Mendetasunaren arriskua baloratzeko geure baliabideak eskuratzea (aurreikuspen hori Gizarte Zerbitzuei buruzko Legeko 20. artikuluan jasota dago), edo, bestela, arrisku hori mendetasuna baloratzeko baremoko 23-24 puntutik oso behera kokatzea, gaur egun maila horretan baitago.
Testua mendetasun-egoera aitortzeko eta zerbitzuak eta prestazioak esleitzeko prozedurari buruzkoa den 11.6 gomendioaren edukiaren arabera egokitzea, bai eta txosteneko 8. gomendioaren arabera ere –prestazio ekonomikoen bateragarritasunari buruzkoa da gomendioa–, are gehiago foru aldundiek bide horretan urrats batzuk egin dituztenean.
Laguntzaren jarraitutasuna bermatzea mendetasun-egoeran dagoen pe
rtsona eta egoitza-postu baten onuraduna dena EAE barruan lekuz aldatzen denean; horretarako, arreta dela-eta behin-behinekotasun epe batzuk ezarriko dira jatorrizko lekuaren arretari dagokionean, destinoko lekuan posturik ez dagoenean; erakundeen artean horren araberako behar diren akordioak egingo dira.
AMAESa arautzen duen Estatuko araudian ezarritakoa kontuan hartu beharko da ezin igaro daitekeen gutxieneko muga baten gisara; hori, halere, ez da eragozpena izango babes-maila gehigarri batzuk ezartzeko. Foru erakundeek barneratua duten gai bat da hori, jada aplikatu izan dutena zenbait alderdiri dagokionean: kopuruak, ahaidetasun eta bizikidetasun baldintzen arloko salbuespen kasuak, zerbitzuen eta prestazioen bateragarritasuna, prestazioetarako eskubidearen eraginkortasuna eta abar. Ezin da onartu alderdi horietan guztietan atzera egitea.
Desadostasuna erroldatze-epe gehigarriak eskatzearekin, zenbait baliabide eskuratu ahal izateko baldintza gisa.
2014an, gogoeta horiek eta haiek aintzat hartzearen garrantzia azpimarratzen jarraitu beharko da, gure administrazio publikoek babes sozial eraginkorra eman dezatela bermatze aldera.
4.4.
Arreta soziosanitarioa: esparru kontzeptuala eta nazioarteko autonomietako aurrerapausoak. Hurbilketa txosten bereziaren jarraipena
Aurreko urteetan bezala, gaiari buruzko azterketaIII.4 kapituluko 3.2. atalean egiten da; kapitulu hori, izan ere, gaixotasun kronikoak dituzten pe
rtsonei buruzkoa da. Hartan, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak 2011ko otsailaren 28an onetsi zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Soziosanitarioaren Ildoak Prestatzeko Esparru-dokumentua gauzatzearen arloan egindako aurrerapauso nagusiak aipatzen dira.
4.5. Elkarteekiko bilkurak
Aurten lankidetza dinamiko bat hasi dugu HELDUAK ADI!Pertsona Nagusien Parte-hartze Plan Integral bat egitearen aldeko Sare Soziala elkartearekin. Elkarte horrek, banaka elkartekide egin diren pe
rtsonez gainera, hiru lurraldeetan presentzia duten sei elkarte biltzen ditu: Elkarte horrek hiru lurraldeetako kolektiboak biltzen ditu bere baitan: Gasteizko Forum 50-70, Gipuzkoako Goierri-Urola Garaiko Gueske, Bizkaiko Hartu Emanak, Donostialdeko Helduen Hitza, Gipuzkoako Secot eta autonomia eremuko SSI (Servicios Sociales Integrados).
Horren jatorria Hartu Emanak elkarteak Pertsona helduen PYMAen (elkarte txiki eta ertainen) Liburu Berdealana egiten 2006an izan zuen parte-hartzean dago. Lan hori lehenengo urratsa izan zen Hartu Emanak, Gueske eta Acex-Eske elkarteekin egindako Adineko Pe
rtsonen Partaidetzarako Plan Integral baterantz eta Euskal Autonomia Erkidegoko adineko pe
rtsonen partaidetza sozialari buruzko diagnosia (Sintesia) lanerako. Azken hori 2008an argitaratu zuen Eusko Jaurlaritzak.2009an, akordio batzuk finkatu ziren Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Partaidetzarako Zuzendaritzarekin baterako lan-estrategia bat abian jartzeko.
2011tik aurrera, Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso du UPV-EHUko uda ikastaroak antolatzearekin lotutako proiektuetan lan egiteko honako arlo hauetan: adineko pe
rtsonekin lotutako estereotipoak deuseztatzea; erretirorako prestatzea (hiru lurraldeetan ikastaroak eginez); adineko pe
rtsonei egokitutako sare sozialen prestaketa; Urola Kostako etxeetako esperientziak zabaltzea; adineko pe
rtsonen elkarteentzako kudeaketa-eredua; EPA programarekiko lankidetza, hura adineko pe
rtsonen ikaskuntzari egokitzeko; Parte Hartuz-en partaidetzarako belaunaldien arteko eskola sortzeko lankidetza eta ekarpena (UPV-EHU).
“Jubilatuta” baina gizartean aktibo dauden pe
rtsonen talde gisa, gizarte zuzenagoa, ez hain baztertzailea eta parte-hartzaileagoa eraikitzen lagundu nahi dute. Hartara, beraien helburuen artean, honako hauek nabarmentzen dira:
Adinekoek erakundeekin eta gizarte-eragileekin Parte Hartzeko Osoko Plana egin eta ezartzeko prozesua garatzea.
Arlo guztietan herritar aktiboen printzipioa bultzatzea, gizartea eraldatzeko elementutzat.
Kide diren elkarteen esperientziak eta jarduerak koordinatzea, honako hauek sustatuz: sareko lana eta elkarrekin proiektuak egitea, elkarrizketa kolektiboa erakunde publiko eta pribatuekin, beste elkarte batzuekin, gizarte-sarrekin eta gizartearekin, oro har.
Gazteek eta emakumeek gaur egun daukaten erakunde-laguntzaren parekoa lortu nahi dute, eta Adinekoen Institutu edo Erakundea sortu nahi dute, erdietsi nahi duten osoko plan hori sustatu, gauzatu eta ebaluatzea bere gain har dezan. Aipatzen dute “adinaren ikuspegia” txertatu behar dela politika publikoak taxutzerakoan eta haien eraginaren azterketan, “generoaren ikuspegiarekin” egiten ari den bezala. Uste dute beren iritzia kontuan hartu beharra dagoela gizarte zerbitzuen iraunkortasunari buruzko eztabaidan eta pe
ntsioetan eragina duten erabakietan.
Nabarmentzen dute Gasteizko Udalak adineko pe
rtsonentzat bultzatu dituen kultur etxeek pe
rtsona horien ahalduntzea errazten dutela. “Jubilatuen etxearen” kontzeptu berri bat da, non kultur prestakuntzako eta jardueren eskaintza interesgarria dagoen, gainerako lurraldeetara zabaltzea komeniko litzatekeena.
Ikaskuntza kooperatiboaren aldeko apustua egiten dute (banakakoaren eta lehiakorraren aurrean) eta eskatzen dute ikaskuntza-ekimenetan egonkortasun handiagoa lortzea (esperientziaren gelak, prestakuntza jarraitua eta abar).
Uste dute sakondu beharko litzatekeela toki nahiz foru esparruko adinekoen kontseiluen kontsulta-izaeran, bai eta entitate sozialek kontseilu horietan partaidetza erreal eta eraginkorrean ere.
Azkenik, positibotzat jotzen dute orain arte harremana izan duten administrazioen jarrera.
Arartekoak elkarteari ezagutzera eman dizkio adineko pe
rtsonen kolektiboa dela-eta E-inklusioa eta Euskadin herritarrek ikten bitartez gizartean eta eremu publikoan parte hartzea txosten berezian emandako ondorio eta gomendioak.
Halaber, Ararteko Mapakbaliabidea aurkeztu die. Haren helburua da haien lankidetza erraztea, pe
rtsona erabiltzaileak diren aldetik, irisgarritasuna dela-eta proiektuan intereseko informazioa ematearen bidez.
5.Herritarren eskubideen egoerari buruzko balorazioa
5.1. Adineko pe
rtsonen kolektiboa oso heterogeneoa da eta pe
rtsona autonomoen %80 eta mendetasun-egoeran dauden pe
rtsonen %20 inguru biltzen ditu. Gizarteari egiten dioten ekarpena zalantzagabea da, eta dauden estereotipoen aurka, zainketa-emaileak dira ahalmenez betetako bizi-etapa batean. Mendetasuna duen populazioaren %80 65 urtetik gorakoa da; gainerako %20a ezgaitasunen bat duten pe
rtsonak dira.
5.2. Zahartze aktiboaren paradigmak, adineko pe
rtsonen giza eskubideen aitorpenean eta zenbait printzipiotan (independentzia, partaidetza, duintasuna, laguntza eta auto-errealizazioa) oinarrituta dagoenak, jarraitu behar du politika publikoen taxutzea bultzatzen. Azken helburua pe
rtsona orok ongizate fisiko, sozial eta psikoafektiborako duen ahalmena bere bizi ziklo osoan gauzatzea, eta gizartean bere premien, desiren eta gaitasunen arabera parte hartzea da, behar duenean, babesa, segurtasuna eta zaintza egokiak jasoz.
Euskal herri-administrazioek sakondu behar dute bai adineko pe
rtsonen prestakuntza, informazioa eta partaidetza bermatzera zuzendutako ekintzen bultzadan, bai nahi duten pe
rtsonei beren ezagutza, esperientzia eta lankidetzaren ekarpena egitera bideratutako jarduketen bultzadan ere.
5.3. Estatuaren esparruan, 2013an jarraitzen dugu ikusten nola atzerapen nabarmena egiten ari den autonomia pe
rtsonala sustatzeko eta mendetasun-egoerari arreta emateko politiken garapenean. Haren berri ematen genuen jada joan den urteko txostenean, aurrekontu-egonkortasuna eta lehiakortasunaren sustapena bermatzeko hartutako neurriak aipatzen genituenean. Horrekin batera, gainera, Estatuko gastu publikoa izugarri jaitsi da arlo honetan, eta horrek berarekin ekarri du nabarmen gutxitzea Estatuko administrazio publikoak babes-maila gutxienekorako ematen duen ekarpena. Horrek guztiak galera ekonomiko handia eragin die autonomia-erkidegoei.
Euskal herri-administrazioek erantzukizunez hartu behar dute beren gain horrek guztiak dakarren erronka, autonomia pe
rtsonala sustatzeko eta mendetasuna babesteko eskubide subjektiboa gauzatze aldera, bere politika guztietan lehenetsiz bereziki ahula den kolektibo horrentzako arreta.
Horretarako, gakoa da, batetik, egun daukaten ahalmena betetzen jarraitzea, Autonomia pe
rtsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pe
rtsonak zaintzeari buruzko Legeko 7. eta 11.2 artikuluen arabera, ukitutako kolektiborako babes-maila gehigarriak ezartzeari dagokionez, eta, bestetik, Gizarte Zerbitzuen Zorroari buruzko Dekretuaren onarpenak dakarren aukera bikainaz baliatzea adierazitako atzeratzea arintzeko eta Euskadiko Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen egiazko ezarpena bermatzeko, gure erkidegoak esleituta daukan gizarte zerbitzuen arloko eskumen esklusiboaren adierazpen argi gisa. Bigarren alderdi horri dagokionez, antzeman ditugun inboluzio-arriskuak gainditu beharko lirateke.
Foru aldundiek arestian adierazitako ahalmenez baliatzeak aukera eman du, neurri batean, Estatuan hartutako neurri murriztaileen eragina arintzeko. Alabaina, adierazi beharra daukagu ahaleginak are handiagoa izan behar duela, arreta faltako agertokiak saiheste aldera. Hartara, bada, ezin saihestuzkoa da gure herri-administrazioek gizarte zerbitzuen arloan egiten jardun duten apustuarekin jarraitzea eta saihestea arreta eta hobekuntza jarraituak handitzen joateko ibilbide hori eragotz dadila.
5.4. 2012ko otsailean mendetasuna baloratzeko baremo berriak indarra hartu zuenetik –otsailaren 11ko 174/2011 Errege-dekretuaz onetsi zen–, nabarmen egin dute gora aitortutako mendetasun-graduarekiko desadostasuna dela-eta erregistratutako kexak, eta egoera horrek 2013an ere bere horretan jarraitzen du. Hirugarren Sektoreko entitateek ere beren kezka helarazi digute. Baremo horren aplikazioa berarekin ekartzen ari da balorazio-azterketetan gradu txikiagoak ematea eta balorazio berriekin antzeko egoeretarako aurreko baremoa aplikatuz lortzen ziren graduak baino gradu apalagoak aitortzea. Askotan, horrek eragotzi du zaintzaileei laguntza emateko funtsezkoak ziren prestazio ekonomikoak lortzea, eta, kasuren batean, zerbitzuak lortzea, eta hori oso ere larria iruditzen zaigu.
Bereziki kezkagarria iruditzen zaigu ezen herritarrek balorazio horiek direla-eta erakutsitako desadostasunarekin batera, antzeman izan dela –gure informazioa alderatzek aukera izan dugun sare publikoko osasunaren nahiz gizarte-lanaren arloko profesionalek adierazi digutenaren arabera– nekez uler daitezken graduazio batzuk eman direla, baloratutako pe
rtsonen laguntza- eta gainbegiratze-beharrak ikusita. Arazo horrek eragin berezia dauka buru-osasuneko arazoak dauzkaten pe
rtsonen kolektiboan.
Gure iritziz, beharrezkoa litzateke, Gizarte Zerbitzuen Zorroari buruzko dekretuaren onarpenaz baliatuta, geure buruari baliabide bereki bat ematea mendetasun-arriskuaren baloraziorako (Gizarte Zerbitzuei buruzko Legeko 20. artikuluan jasotako aurreikuspena da hori) edo, bestela, arrisku hori mendetasuna baloratzeko baremoko 23-24 puntutik oso behera kokatzea, gaur egun maila horretan baitago, bai eta mendetasun-arriskuan dauden pe
rtsonentzako arreta erraztea ere, sistemara sarbidea izateko baldintzak malgutzearen bidetik.
5.5. Zaintzaile ez-profesionalen Gizarte Segurantzaren kotizaziorako Estatuaren finantzaketa kentzea neurri izugarri kaltegarria izan da, gizarte-bazterketa eta mendetasunaren babes gabezia eragiten dituena; arriskuan jartzen du arretarako eredu komunitarioa eta larriki kaltetzen du familiak eta inguru hurbilak –gehienetan, emakumeek– egiten duten zainketa-lana, hain zuzen ere FIZPEk bideratzen zuena. Gainera, berarekin dakar aukera bat galtzea enplegua sortzeko gai den sektore batean inbertitzeko, horrek dakartzan itzulkin eskergarriak, alde batetik zergetan eta bestetik osasun-gastuan eta langabeziarengatiko prestazioetan induzitutako aurrezkietan.
Hori guztia dela eta, beharrekoa eta premiazkoa da Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak laguntza-linea bat ezar dezala kotizazio horiei aurre egiteko.
5.6. Egiaztatutako egitate bat da adineko pe
rtsonek nahiago izaten dutela mendetasunari beren etxean aurre egin. Herritarren kexek behin eta berriz ohartarazten digute pertsonak bere etxean mantentzera bideratutako neurri guztiak indartu behar direla: FIZPE eskuratzea –bere prebalentzia areagotzen jarraitzen duen prestazioa–, etxeko arreta, laguntza-produktuak, etxebizitza egokitzea, eguneko zentroak, zentro okupazionalak, aldi baterako egonaldiak eta asteburukoak egoitzetan eta eguneko zentroetan, zaintzaileei laguntzeko programak, norberaren autonomia sustatzeko zerbitzuak eta abar. Horrek guztiak eskatzen du botere publikoek berma dezatela haien funtzionamendu egokia, zainketa horien kalitatea eta egokitasuna, sarbideko baldintzen malgutzea eta bi sexuen baterako erantzukizuna.
5.7. Egoitza-arretan defizit batzuk erregistratzen jarraitzen dugu. Nabarmen gelditu da komenigarria dela ezen egoitza-zentroan artatutako pe
rtsonaren osasun-egoerak zentro horretako arreta-ahalmenak gainditzen dituenean, inguruabar hori berehala jakinarazi behar zaiola familiari, adineko pe
rtsona lekuz aldatzeari ekin dakion. Ikuskaritza-zerbitzuek neurri horiek hartzeko beharrean ahalegindu behar dira, adineko pe
rtsonen egoitza-zerbitzuen titularrak diren entitateei aholkua emateko beren eginkizunean, ematen duten arreta garatzeko eta hobetzeko.
Gure erakundeetan aurrera egin behar da pertsonak erdigunean jartzen dituen arreta gerontologikoaren eredua ezartzen, zerbitzuen adineko erabiltzaileen autodeterminazioari eginkizun nagusia eman dielako. Pe
rtsona bakoitza eta haren bizi proiektua arretaren eta, beraz, erakundearen eta laguntza prozesuen erdigunea dira. Izaki bakarra den aldetik pe
rtsonaren duintasuna, haren eskubideak, haren lehentasunak errespetatzea eta norberaren ongizatea bilatzea funtsezko balioak dira arreta eredu horretan, baita adimenaren andeatze larriko egoeretan ere. Printzipio horiek ezartzeko sentsibilizazioa eta prestakuntza behar dira, eta rol profesional berriak pe
ntsatu behar dira, antolakuntza sistema batzuk berrikusi eta eredu berri horren araberako esku-hartzeak diseinatu.
5.8. Adineko pe
rtsonentzako egoitza-zentroen erabiltzaileen kolektiboak zentroetako greba eta lan-gatazkako egoeretan duten ahuldade berezia dela eta, gehienetan mendetasun handia duten pe
rtsonak baitira, ezinbestekoa da gure administrazioek, zerbitzuaren prestazio egokiaren bermatzaileak diren aldetik, behar diren jarraipenak egin ditzatela eta behar diren neurriak har ditzatela langileen grebarako eskubide legitimoaren eta mendetasun-egoeran dauden adineko pe
rtsonek arreta egokia jasotzeko duten eskubidearen arteko oreka zuzenari euts dakion.