6.Espetxeratuak
Aurrekariak
Gure presondegiko biztanleria izugarri hazi da azken bi hamarkadetan, zigor-sistema pixkanaka gogortzearen o
ndorioz, eta aldi horren azken laurdenean, ekonomia-krisiaren kariaz ezarritako o
ngizate-estatua berrikusteko politiken o
ndorioz. Bi faktore horien konbinazioa dela eta, kartzelaren funtzioak berriz zehazten ari dira, eta funtsezkoak izateari inoiz utzi ez ziotenak bakarrik geratzeraino: zigorra eta delitua prebenitzea; eta ez delitu guztia, baizik eta o
so jazarpen penal hautakorraren xede direnena.
Testuinguru horretan, Arartekoak esku hartu du kontraesana dagoelako legeak askatasunaz gabetzeko zigorrari esleitzen dion gizarteratzeko funtzioaren eta, egiatan, preso dagoen pertsona familia-, gizarte- eta lan-erreferentzietatik aldentzeak eragiten duen gizarte-kanporatzearen artean. Aipatu erreferentzia horiek ez izateak gizarte-bazterketa, pobrezia eta marjinazioa eragiten ditu, eta marjinazio horretan, ez kasualitatez, sortzen da gure kartzelak betetzen dituen delinkuentzia.
Hala, Espainiako kartzeletako biztanleriaren profil nagusia o
satzen dute atzeratutako inguruneetan bizi izan diren edo gizarte-bazterketako egoeran dauden familia-sistemetatik datozen, prestakuntza gutxi duten eta gaikuntza profesionalik ez duten 31 eta 40 urte bitarteko gizonek (%92 dira, eta emakumeak %8).
Azpimarragarria da o
sasun egoera txarra dutela, bai fisikoa (GIB-eramaileak dira, hepatitisa...), bai mentala, eta aurten gai horri buruzko txosten berezi bat egin dugu.
Atzerritarrak kartzelako biztanleriaren %32 dira. Herrialdean bizitzeko baimenik ez duten pertsonak dira gehienbat. Kasu askotan, zailtasunak dituzte hizkuntzarekin eta ez dute inolako babesik kanpoan. Hori dela eta, bereziki egoera ahula bizi dute.
Halaber, emakumeak ere kolektiborik ahulenetako bat o
satzen dute, o
so gutxi izateak beren esku-hartzea baldintzatzen baitu eta baztertuak izatea errazten baitu: askatasunik gabeko emakumeak artatzeko giza baliabideak eta baliabide materialak hondarrak baino ez dira (Bizkaian, esate baterako, ez dago emakumeentzako modulurik Basauriko kartzelan). Gizonen espetxe-establezimenduetako modulurik txikienetan eta hornidura o
kerrenak dituztenetan sartzen dituzte.
Baldintza horietan, erakundeek gizarte-egoera ahuleneko kolektiboei arreta ematea sustatzea helburu nagusienetakoa duen erakundea den aldetik, Arartekoari arduratu egiten dio zigorra betearazteak bazterketa kroniko bihurtzea, arindu o
rdez. Beraz, presoen eskubideen defentsa presoak gizartetik ateratzearen aurkako borroka bihurtzen da.
Aztertzen ari garen urtea amaitu zenean, 1.430 pertsona zeuden preso Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetan:
735 pertsona Arabako espetxean.
65 pertsona Basauriko espetxean.
330 Martuteneko espetxean.
2013. urtean, euskal administrazioek espetxeen esparruan ematen dituzten hainbat zerbitzurekin lotutako egoeretan esku hartu dugu, funtsean o
sasunaren eta laneratze eta gizarteratzearen esparruan. Hala ere, arlo horretan jasotako kexa gehienak o
raindik Eusko Jaurlaritzari besterendu ez zaizkion esparruei buruzkoak izan dira, hala nola lekualdatzeak, zigorrak, helmugak, graduz atzeratzeak, espetxeko abantailak ukatzea eta senideen bisitak.
Esparru horiek ez direnez Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak, ezin izan ditugu formalki izapidetu kexa horiek, eta hori dela eta, ez dugu garrantzitsutzat jo erreklamazio mota horiei buruzko estatistika-atal bat jartzea. Defentsa-bulego honen irizpidea da, o
rdea, kexaren funtsa egiaztatzen dugun o
rotan, eskatzen digunari gure eskuetan dagoen laguntza guztia ematea. Horrela egin dugu aurten ere, batez ere bi mailatan egin ditugun borondate o
neko kudeaketen bidez:
Batetik, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailarenaurrean, Zigor Betearazpenaren zerbitzuen bidez.
Bestalde, espetxe horietako zuzendaritzen aurrean nahiz Barne Arazoetako Ministerioaren mendean dagoen Espetxeetako Idazkaritza Nagusiaren aurrean.
Halaber, Espetxe-zaintzako epaitegiaren eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiaren laguntza izan dugu, kondenen likidazioaren kalkuluari eta segurtasun-neurrien betetzeari buruzko arazoak konpontzeko.
1.Kexarik aipagarrienak
Jarraian aurkeztuko ditugun kasuak aipatu ditugun maila guztietan egindako esku-hartzeen lagin bat izango dira:
1.1. Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo eramatea gaixotasun mental bat duen preso bat
Jasotako kexa: Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko Federazioko (FEDEAFES) presidenteak erakunde honetara jo zuen, Arabako espetxean zegoen preso batentzako laguntza eskatuz. Preso hau Mansilla de las Mulaseko (Leon) espetxera lekualdatu zuten, gaixotasun mental larri bat izan arren, sortu zuen gertaera bortitz baten o
ndorioz. Bere erreklamazioaren o
inarria zen presoa erreferentziazko gizarte- eta familia-esparrutik urrun egoteak bere gizarteratzeko aukeretan, gaixotasunak baldintzatzen zituenetan, o
ndorio negatiboak izango zituela.
Arartekoaren esku-hartzea: Kexa helarazi genion espetxeko zuzendaritzari, eta jakinarazi genion, gure ustez, erreklamatzaileak emandako argudioak kontuan hartzeko modukoak zirela. Izan ere, euskarri duen eta erreferentziazkoa den familia-ingurunetik urrun egotea kaltegarria bada preso o
rorentzat, arazoa larriagotu egiten da gaixotasun mentala duten pertsonen kasuan. Edonola ere, erakunde honen ustez zalantzan jartzeko modukoa da espetxeak irtenbide egoki bat bilatzea pertsona horiek egin ditzaketen delituei, preso horrek sortu zuen bezalako gertaera o
nartezinak aintzat hartu behar direla o
nartzeari utzi gabe. Beraz, o
ndorioztatu genuen komenigarria zela ahal zen guztia egitea pertsona hori bere familia bizi zen lekutik gertu zegoen espetxe batera lekualdatzeko, espetxean egon behar zuen aldian.
Espetxeko zuzendaritzak gertaera mota horiek Gaixo Mentalei Arreta O
soa emateko Programan (PAIEM) sartutako presoei eragiten dietenean neurriak hartzeko zer irizpideri jarraitzen dieten helarazi zigun. Era berean, adierazi zigun Tratamendu Batzordeak gertatu ziren baldintza guztiak aztertu zituela, sailkatzeko proposamena egin aurretik. Hala ere, graduaren berrikusketara joateko deia egin zigun. Azterketa horretan, Tratamendu Taldeak aintzat hartuko zuen espetxez aldatzeko eskaera.
Emaitza: Espetxeko zuzendaritzari adierazi genion nahiz eta presoa bere gaixotasunagatik eta bere ingurunetik urrun egoteagatik mugatua egon eskaera hori aurkezteko, gure ustez, FEDEAFESen idatzia aintzat hartu behar zela xede horietarako, hain zuzen gertatu zen bezala, jakinarazi zitzaizkigun jarduketa-irizpideak kontuan izanda gizarte- eta familia-loturak hartzen zuen garrantzi berezia ikusita.
1.2. Arabako espetxean atarira ateratzeko o
rduak mugatzea
Jasotako kexa: Letradu batek Teixeiroko espetxean zegoen bezero preso baten kexa helarazi zigun. Preso hori aste batzuk lehenago Zaballako espetxean egon zen, amaren hiletara joan ahal izateko. Pertsona honek azaltzen zuenaren arabera, bai berari bai sartze-moduluetan zeuden gainerako presoei patiora ateratzeko eguneroko 4 o
rduak mugatu egin zitzaizkien egun horietako batzuetan, eta erabaki hori hartu zuten funtzionarioek ez zieten azaldu zergatik egin zuten.
Horrez gainera, presoak esan zuen, mugatze horiek zirela eta, ez zitzaiela uzten telefonoz deitzen, gauzak horrela horretarako patioan egon behar zenean. Halaber, aipatu zuen antzeko egoera bat bizi izan zuela hiru aste lehenago, Zaballara lekualdatu zuten beste parada batean, ama agurtu ahal izateko.
Arartekoaren esku-hartzea: Salatutako gertaeran inguruan borondateko o
neko kudeaketak egin nahi izan genituen, etorkizunean gutxienez, txanda eta modulu guztietan patioko arauzko o
rdutegiak betetzen zirela ziurtatzeko beharrezko prebentzio-neurriak hartzen laguntzeko.
Espetxeko zuzendaritzak aitortu zigun, espetxean langile gutxi zeudenez, ezin izan zutela lehen graduan eta erregimen itxian sailkatutako presoentzako modulua ireki o
raindik, eta horrenbestez, sartze-saileko gela o
kupatzen zutela. Era berean, jakinarazi zigun zenbait egunetan bideratze kopuru handi bat biltzeak berekin dakarrela egun horietan segurtasun-neurri bereziak hartzea sartze-moduluan. Arrazoi hori zela eta, jakinarazi zitzaigun, salbuespen gisa eta bideratzeek irauten duten bitartean, segurtasunari eta espetxeko erregimen-ordena egokiari eragiten ez badiote soilik uzten dela sartze-moduluko patiora ateratzen.
Neurri horrek patiora irteteko o
hiko o
rdutegiari eragin diezaioke, eta ez, esan zitzaigunaren arabera, preso bakoitzari dagozkion ateratzeko o
rdu kopuruari eta ateratzean telefono bidezko deiak egiteko aukerari. Edonola ere, esan zitzaigun patiora sartzea kontrolatzeko sistema bat jarri zela abian, bai presoa patiora atera den egiaztatzeko, bai zentzu horretan gerta daitekeen edozein gorabehera hautemateko.
Emaitza: Jasotako erantzunetik o
ndorioztatu genuen espetxeko zuzendaritzak neurriak hartu zituela, sartze-moduluko egoerak, nahiz eta langileen urritasunak eragindakoa izan, modulu horretan dauden presoei dagozkien patioko o
rdu kopuruari ez eragiteko, baizik eta o
rdu kopuru horren banaketari eragiteko. Halaber, gure ustez, patiora sartzea kontrolatzeko sistema berria lagungarria izango da zaintza-langileen jarduketa uneoro irizpide horietara egokitzen denaren bermeak sendotzeko.
1.3. Preso baten o
sasun-arazoak artatzea
Jasotako kexa: Arabako espetxeko preso baten emazteak Arartekora jo zuen, bere senarra zer egoeratan zegoen azaltzeko. Emakume honek esaten zuenaren arabera, bere senarrak nahasmendu eskizoafektiboa zuen, haluzinazioak zituen eta hitz egiteko gero eta zailtasun handiagoak. Emakume honek esaten zigunaren arabera, bere senarrak narriadura kognitibo atzeraezina zuen, eta espetxean uneoro babes-pertsona bat zuen o
ndoan, suizidioa prebenitzeko protokoloaren zati gisa esleitu zitzaiona, bere burua lesionatzeko ahaleginak egin izan zituela kontuan hartuta.
Preso horren o
sasun-egoerari buruzko dokumentazioa ekarri zuen, eta espetxean ere aurkeztu zuela esan zigun. Dokumentazioa aurkeztu arren, o
raindik ez zuen espetxeko o
sasun-zerbitzuen diagnostikorik, eta zerbitzu horiek tratamendu sintomatiko bat baino ez zioten ematen bere senarrari. Eta hala ere sintomak ez ziren arintzen, esaten zigunaren arabera, psikiatrak bisita gutxiegi egiten zituelako, une jakin bakoitzean, bere botika-preskripzioa gaixoa zegoen gogo-faserako egokiena izateko. Bere ustez, behar adina arreta ez izateak eta aurretik psikiatraren agindua jaso gabe botika aldatzeak gaixotasuna larriagotzea eragin zuten, presoaren bizitza arriskuan zegoela iristeraino, kontuan izanda zer historial zuen eta gaixoak bere komunikazioetan zer adierazten zuen.
Arartekoaren esku-hartzea: Espetxeko zuzendaritza eta Euskal O
sasun Sistema Publikoa-Osakidetzaren laguntza eskatu genuen. Hasiera batean, ukatu egin zuen presoari emandako arreta nahikoa ez zenik eta adierazi zuen ez zegoela ados erreklamatzaileak aipatu diagnostikoarekin, esanez erreklamatzailea ez zela harremanetan jarri presoari esleitutako psikiatrarekin eta ez zuela presoaren egoerari buruzko informaziorik eman. Familiak espetxeko agintariei eman zizkien txostenen eta mediku-ziurtagirien kopiak bidali genizkion O
sakidetzari, horietako batzuk O
sakidetzaren zerbitzuek egindakoak. Kontuan izanda 2013. urtean espetxea jada gure o
sasun-sareko o
sasun-zentro bat zela, O
sakidetzari adierazi genion dokumentazio horrek pertsona horren historialean sartuta egon beharko zukeela, eta eskatu genion ziurtatzeko presoak jasotzen zuen arreta eraginkorrak, bai eta botikan izandako aldaketek ere, bere nahasmendu mota zehazteko klinikoki egokiak diren probak o
inarri izatea uneoro.
Emaitza: Bigarren errekerimendu horren o
ndoren, O
sakidetzako arreta psikiatrikoko eta o
sasun mentaleko arreta zerbitzuek behar bezala jakinarazi zizkioten Arartekoari preso horri emandako arretan eragina izan zuten gorabeherak, bai eta jakin nahi izan genituen diagnostiko- eta jarraipen-alderdiak ere. Pixka bat geroago, erreklamatzaileak berriz jo zuen erakunde honetara, adieraziz hobekuntza igarri zuela bere senarrari emandako arretan, eta berariaz eskertuz esleitutako psikiatrak familiarekin eta konfiantzazko psikologoarekin adierazten zuen prestutasuna. Era berean, adierazi zigun o
so eskertuta zegoela Txagorritxu o
spitaleko kardiologia-zerbitzuan bere senarrak jaso zuen arretagatik. Hauteman zitzaion aorta-gutxiegitasun batengatik eraman behar izan zuten zerbitzu horretara.
Espetxeko o
sasungintza komunitatekoan sartzeko aipatu jarduketen esparruan, kasu horri jarraipena egiten jarraitu dugu, ziurtatzeko, kasu horretan nahiz beste edozeinetan, erregimen-betekizunek ez duela baldintzatzen O
sakidetzak espetxean bere gaixoei eman behar dien arreta psikiatrikoaren edukia, bai bisiten maiztasuna ezartzeko askatasunari dagokionez, bai diagnostikoaren arabera egokientzat jotzen duen tratamenduari eta botikari dagokionez. Era berean, gai horri buruz jardungo dugu espetxeetan o
sasun mentalari ematen zaion arretari buruz aurten argitaratuko dugun txosten berezian.
2.Araudi- eta gizarte-testuingurua
Jarraian azalduko ditugun bi alderdiak lagungarriak dira hobeto ulertzeko, aztertzen ari garen urtean zehar, zer garrantzi hartu duen Arartekoak jarduera-esparru honetan egindako esku-hartzeak.
2.1. Espetxeetako errealitatea eta politika kriminala
Konstituzioaren aginduz, zigorrak betearazteko gure sistemaren legezkotasunaren o
inarria da estatuaren zigor-boterea murrizteko funtzioa duela, Zuzenbide Penaleko eta Kriminologiako programa ilustratuko printzipioetara egokitzen duelarik: legezkotasunarena, zigorren bihozberatasunarena, norberak egiten duenak, eta ez pentsatzen duenak edo adierazten dituen ideiek, gizarteari eragiten dion kaltearekiko erantzukizun proportzionalarena, zuzenbide penala bizikidetza ahalbideratzeko balioak eta baldintza materialak zaintzeko azken tresna izatearen printzipioa –eta hala ere, ez eraginkorrena–, eta zigorrak jartzeko arrazoia mendekua ez izatearen printzipioa, baizik eta delituak prebenitzeko eta gizarteratzeko duen gizarte-balioa.
Hala ere, gure politika kriminalean nagusi den eta bi zentzutan jarduten duen zigor-populismoaren o
ndorioz, printzipio horien helmen eraginkorra mugatuta dago:
Batetik, espetxe-zigorraren baliabidea handituz, nahiz eta gizarte-gatazka handiagoak ez duen berekin ekarri bizikidetzako funtsezko balioen aurkako erasoak areagotzea. Horren o
ndorioz, eta 100.000 biztanleko 153 preso dauden ratio batekin, Espainiak Europako batez bestekoa bikoizten du, eta beste hainbat herrialderen aurretik dago espetxeko biztanleriari dagokionez, hala nola Frantzia, Italia, Erresuma Batua eta Alemaniaren aurretik. Aitzitik, Espainiako kriminalitate-tasak, 1.000 biztanleko 45 delitu ingurukoa denak (40,53 Euskadin), o
ro har beheranzko joera du duela 20 urtetik hona eta Europako hirugarren baxuena da1.
Bestalde, Lege Penalak zigortzen duen pertsona hautemateko modua aldatzearen arrazoiketa ideologiko gisa, pertsona hori gizartekoa ez den norbait balitz bezala ikusteraino. Eskubideak, gizarteak gizarteko kideentzat soilik gordetzen dituenak, errespetatu behar ez zaizkion norbait bezala, ez eta gizarteratzearen eta laneratzearen bidez bazterketaren aurka borrokatzeko erabiltzen diren baliabideak ere. Gizarte-desberdintasuna areagotzen ari den testuinguru honetan, gero eta biztanleria-sektore handiagoek eskatzen dituzte baliabide horiek.
Baldintza horietan, espetxeak gizartea kontrolatzeko mekanismo den aldetik duen o
sasun o
na bateragarria da, paradoxikoa badirudi ere, Atenea Fundazioak 2013. urtean argitaratu zituen datuek adierazten duten gizarteratzeko birtualtasun gabeziarekin: hiru pertsona presotatik bik berriz ere delitu bat egiten du espetxetik ateratzen denean, eta presoen %13 adingabekoen zentro itxi batean egona da: egiatan, 20 urterekin espetxean egon diren hamar pertsonatatik zortzi beren bizitzan zehar gutxienez beste lau aldiz egongo dira espetxean.
2.2. Gizarteratzeko gizarte-baliabideen sareari emandako erakundeen babesaren argiak eta itzalak
Duela urte batzuetatik hona aditzera eman dugun bezala, euskal elkartze-ehundurak ezin o
rdainduzko lana egiten du gizarteratzearen eta laneratzearen esparruan, eta bereziki, espetxean sartzearen o
ndorioz gizartean baztertuak izan diren pertsonen gizarteratzean eta laneratzean. Zenbait programetarako diru-laguntzekin o
satutako baliabide propioen bidez, erakundeek jarraipen eta babes pertsonalizatua eskaintzen diete askatasuna kendu zaien pertsonei, gutxienez gure esperientziaren arabera, espetxe-sistema emateko gai ez dena.
Hori dela eta, o
hartarazten aritu gara programa horien finantziazio publikoaren murrizketak zer o
ndorio izan ditzakeen, bai justiziari dagokionez, espedienteen eta prozesu judizialen saturazioari eta trabatzeari dagokionez, espetxeko biztanleriaren areagotzeari dagokionez, eta zigortutako eta preso sartutako pertsonen egoeraren larriagotzeari dagokionez.
Urtean zehar, gure esku-hartzeari esker, hainbat lankidetza-hitzarmen egin dira Eusko Jaurlaritzako hainbat sailen artean edo Eusko Jaurlaritzaren eta administrazio o
rokorren, foru-administrazioen eta tokiko administrazioen artean. Hitzarmen horiek baliabide eta programa horietako batzuk, bizitegikoak nahiz bizitegikoak ez direnak, ixtea eragotzi dute. Hala ere, bat baino gehiago itxi behar izan dira finantziazio faltagatik, eta erabiltzaileen kalterako izateaz gain, espetxeei eta euskal auzitegiei zenbait euskarri material eta giza euskarri kendu dizkie, legeak espetxea ez diren zigorrak tratatzeko eta betetzeko esparruan aurreikusten dituen formulak aplikatzea ahalbideratzen dutenak.
3.Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
3.1. Bilerak elkarteekin
Pertsona presoen gizarteratzean lan egiten duten gizarte-ekimeneko erakundeekin bilerak egin ditugu hiru lurralde historikoetan, bai eta abokatuen hiru elkargo bakoitzeko Laguntza Penitentziarioko letradu arduradunekin ere.
Urtero egiten ditugun bilera horien bidez, batzuk nahiz besteak egiten ditugun jarduerei buruzko informazioa elkarri emateko espazio egonkor bat izan nahi dugu, urtean zehar gure esku-hartzea eskatzen duten berariazko kasuekin lotuta izaten dugun harremana edozein izanda ere. Bestalde, zerk kezkatzen dituen jakinarazten digutenean, lehen eskutik jakin dezakegu zer-nolako bilakaera duen gure espetxeetako egoerak.
3.2. Bilerak administrazioarekin
Urtean zehar etengabe izan dugu harremana Justizia Sailburuordetzarekin, gizarteratze- eta laneratze-ibilbideekin lotutako gaien inguruan. Sailburuordetza horren mendean daude Eusko Jaurlaritzako zigor betearazpenaren zerbitzuak.
Halaber, O
sakidetzako arduradunekin biltzeko aukera ere izan dugu. O
sakidetzako arduradunen lankidetza erabakigarria izan da, espetxeko o
sasungintzaren esparruan planteatu diren espedienteak ebazteko. Bereziki eskertu behar dugu Laguntza Psikiatriko eta O
sasun Mentaleko Agintaritzaren ekarpena, bai espediente partikularretan egin duena, bai gai horri buruz egin dugun txosten berezian egindakoa.
4.Herritarreneskubideen egoeraren balorazioa
4.1. Krisiaren hasieratik, o
hartarazten ari gara o
ngizate-estatuaren eraisketa zer o
ndorio izaten ari den premia handieneko sektoreen artean, eta sektore horien artean, espetxea zer garrantzia hartzen ari den bizikidetzaren o
ndoriozko gatazkak kudeatzeko modu gisa, gero eta desegituratuagoa dagoen eta berdintasun gutxiagokoa den gizarte batean.
Hori dela eta, kezkatu egiten gaituzte zigorren betearazpenaren arloan iragarri diren araudi-aldaketa batzuek, betierekoak izan daitezkeen zigorrekin, hala nola berrikus daitekeen behin betiko espetxe-zigorra eta segurtasun-zaintza. Halaber, kezkatzen gaitu gaizkileen arriskugarritasunari gehiegizko protagonismoa eman izanak, zigorra bete o
ndoren segurtasun-neurriak ezartzearen bidez, zaintzapeko askatasuna luzatzearen bidez edo espetxe-zigorrak handitzearen bidez.
Testuinguru horretan, defendatzen dugu espetxearen eskumenak bere gain hartzeaz gain (Eusko Jaurlaritzak behin eta berriz eskatu du eskumen horiek emateko), gizartea kontzientziatzeko prozesu bat ere abian jarri behar dela, non zer egiten den axola izateaz gain, nola eta batez ere zertarako egiten den ardura izatea. Zentzu horietako bakar batean ere ez dugu hauteman aurrerapen esanguratsurik aztertzen ari garen urtean. Horrenbestez, erakunde honen ustez, puntu horietan ekin eta ekin jarduten jarraitu behar du.
4.2. Gai horri dagokionez, ezinbestekotzat jotzen dugu prozesuak lehentasuna ematea Euskal Administrazioa bi esparru handitan erabakiak hartzeko prestatzeari, gure ustez, bi esparru horiek arlo honetan politika koherente autonomo bat garatzeko aukerak baldintzatzen baitituzte:
Batetik, sailkapenei, helmugei eta espetxeetako barne-erregimenei buruzkoa. Nahiz eta laguntza-izaerarik ez izan, esperientziak erakutsi du bere eragina erabakigarria dela pertsona presoaren ibilbidean kondena betetzen ari den bitartean, bai eta gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuan laguntza eraginkorra jasotzeko aukeretan ere. Esparru horietako esku-hartze gehienak, publikoak nahiz pribatuak, Euskadin egiten dira.
Bestalde, hiru instantzien arteko lankidetza-esparruari buruzkoa. Hiru esparru horien babesa funtsezkoa da prozesu horrek arrakasta izan dezan: gizarte zibilekin horrekin lankidetzan jarduten duten ekimenak, espetxeetako gizarte-zerbitzuak eta Eusko Jaurlaritzako zerbitzuak.
4.3. Prozesuak hartzea nahiko lukeen esangurari dagokionez, horren inguruko estatutu-aurreikuspenak arlo horretan transferentziak eskatzeko titulu bat baino gehiago dira erakunde honen iritziz: Euskal gizarteak bere izenean egiten den esku-hartze penalaren erabileraren ardura hartzeko aukera bat ere bada, bere o
ndorioak ezagut ditzan, eta gizarte-justiziako parametro batetik o
nargarriak iruditzen ez zaizkion neurrian, espetxe-eredu propio baten diseinua eta kudeaketa sustatzeko, marjinazioa areagotuko ez duen zigorrak betearazteko sistema bat, gure espetxeak betetzen dituzten pertsona gehienak berriz delitua egitera bultzatzen dituen faktoreak kroniko bihurtuko ez dituena.
Urterik urte, Eusko Legebiltzarrari egiten dizkiogun gure txosten o
rokorrek gure ustez eredu horrek jaso beharko lituzkeen ezaugarriak biltzen dituzte. Aztertzen ari garen urtean zehar gertatukoaren harira, o
raingoan, Zubieta proiektua berriz aktibatzeko gertaera azpimarratu behar dugu. Irailean jendaurrean jakinarazi zenaren arabera, hasiera batean planteatutakoa baino espetxe txikiagoa egitea aurreikusita dago, eta Gipuzkoan eraikitzeko asmoa zegoen gizarteratze-zentroa eraikitzea baztertu da, bai eta Bizkaian eta Araban proiektatuta zeudenak ere. Erakunde honen ustez, espetxearen tamaina berriz aldatzea eragin duten aurrekontu-murrizketa horiek gizarte zibila artatzeko aukera bat izan beharko lukete, esparru horretan lan egiten duten erakundeen bidez, eredu-aldaketa bat eskatzen ari dena: O
nartzea Euskal Autonomia Erkidegoan nahikoa dela espetxe “itxi” bat edo “zigorra betetzekoa” (Arabakoa), eta Bizkaian eta Gipuzkoan gizarteratze-zentroak behar direla, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideetan aurrerapenak egiten ari diren askatasunik gabeko pertsonak artatzeko. Araban bizi diren presoentzat nahikoa izango litzateke Gasteizen harrera-etxebizitzak izatea.
Badakigu sistema integral mota horien diseinuak erreferentziatzat izan behar duela, beharrezkotzat jotzen diren eguneratzeak eginez, bere garaian Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak eskatuta Euskal Herriko Unibertsitateak egin zuen Zigor eta espetxe betearazpen politikaren ildo nagusiak azterketa.
Eredu bat edo bestea aukeratzea eztabaida politikoari dagokio, eta gure ustez, eztabaida horrek arlo horretan eskumenak bere gain hartzeko prozesua bideratu beharko luke. Edonola ere, gure ustez, gai horri buruzko eztabaida arduratsu o
rok aukera desberdinei dagozkien kostuak aztertu beharko lituzke: gizarte- eta justizia-baldintzetan beste ezeren gainetik, baina baita horietako bakoitzak bideragarria izateko behar dituen azpiegituren eta langileen gastu ekonomikoari erreparatuz ere.
4.4. Euskadik o
raindik aktibo handi bat du arlo horretan: ekimen zibilak, espetxean egoteagatik, sistemaren bazterketa neurri handiagoa pairatzen dutenentzat gizartearen elkartasuna sustatzen eta bideratzen dutenak. Aurten, funtsezko ekarpen hori aitortzeaz gain, balioetsi egin behar dugu erakundeetatik, batez ere Eusko Jaurlaritzatik eta foru-erakundeetatik, jasotako babesa bereziki zaila den aurrekontu-testuinguru batean. Erakundeen inplikazioa, edonola ere, ez da nahikoa izan gizarteratzearen arloan erreferentziazkoak izaten ari ziren baliabide garrantzitsuen desagertzea o
ztopatzeko.
Horrela gertatu zen Martuteneko espetxearen mendekoa den Ametzagaña Fundazioaren instalazioetan garatutako programarekin. Hogei urtetan espetxearen alternatiba bat izan zen eredu arrakastatsu bat garatu zuen preso gazteentzat, non preso bakoitzak prestakuntza-programa indibidualizatua zuen. Programa hori berreskuratzea eta sustatzea, Gipuzkoako Batzar Nagusiek gomendatutakoak, lehentasun bat izan behar du zentzu horretan botere publikoentzat, eta urtean zehar finantziazio faltagatik desagertu diren gizarteratze-baliabide eta –programa guztietara hedatu beharko lirateke. Horretarako, eta nolanahi ere, premiazkoa da gizarte- eta o
sasun-espazioetan, gizarte- eta zuzenbide-espazioetan eta gizarte- eta lan-espazio anitzetan kokatzen direla aintzat hartzea. Hori dela eta, plangintza integral eta koordinatu bat egin behar da, gizarte-ekintzaz, enpleguaz, gizarte-gaiez, o
sasungintzaz, justiziaz, berdintasunaz, bai eta bakeaz eta bizikidetzaz ere, arduratzen diren erakundeen mendean dauden neurrian. Instantzia horiek guztiek batera lan egitea ezinbestekoa da, hainbat urtetarako hitzarmenak eta konpromisoak har daitezen programak eta zerbitzuak garatzeko. Bestela, eta aztertzen ari garen aldian zehar egiaztatu dugun bezala, baliabideak ixtera halabeharrez bideratuta daude edo epe laburrera mugatutako funtzionamendu-dinamika batera, gutxieneko egonkortasun eta plangintza bat egiteko aukera ematen ez duenera.
Lankidetza horien adibide da Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak, Gipuzkoako O
sasun Mentaleko Zuzendaritzak eta Aita Menni o
spitaleak ezarri dutena. Lankidetza horren emaitza izan da gizarte-interes handiko zerbitzu psikiatriko bat ireki izana 2013. urtean, patologia mental larriak dituzten gaixoei zuzendua. Gaixo horiek o
hiko psikiatria-zerbitzuez gain, segurtasun-neurri handiak behar dituzte, eta bestela, espetxean bukatuko lukete, betetzeko auzi penalak izateagatik.
4.5. Gure erkidegoko espetxe bakoitzaren egoerari dagokionez, gure ustez, adierazgarria da 2013. urtean zehar gizarte-ekimeneko erakundeek, funtsean, iaz Arartekora iritsi ziren kexa-zio beretan jardun izana, salbuespen esanguratsu batean izan ezik: o
sasungintzaren arloa. Arlo horretan O
sakidetza sartu izanak balorazio o
na jaso du, arreta hobetzeko faktore bat izan den aldetik, aldian aldiko disfuntzioak alde batera utzita. Horren adierazle da osasungintzaren arloko espetxeetako laguntza-eredu berriaren arrakasta. Eredu berri horren arabera, o
sasun-baliabidea kartzelan o
sasun-laguntza publikoaren egitura o
soko beste zati bat da. Edonola ere, disfuntzio zehatzak daude o
raindik, bai eta gainditu beharreko inertziak ere. Horretarako, eskertu egin behar dugu Euskal O
sasun Zerbitzu Publikoak uneoro eman digun laguntza.
4.6. Jarraian, zentro bakoitzean erakunde honetan kexa jartzeko arrazoi izan diren esparru esanguratsuenak aurkeztuko ditugu:
Arabako espetxean, funtzionatzen hasi zela urte bat igaro o
ndoren, elkarrizketatu ditugun gobernuz kanpoko zazpi erakundeak bat datoz honako gabezia hauek salatzean:
–
Presoen eta erakundeen harremana funtzionarioekin: Langraizen zegoena baino urruntasun eta gogortasun handiagoa. Harreman hotza eta inpertsonala. Kontrol eta zailtasun handiagoak gizarteratzean lan egiten duten erakundeak sartzeko. Espetxeko langile gehienek ez jakitea zenbateraino behar duen espetxeak erakunde horien lana.
–
Arazo hori lotuta dago aurreko puntuarekin, langileen eskasiarekin hain zuen. Langileen sindikatuko o
rdezkariek salatu dute langile kopurua espetxeko beharren %55ekoa baino ez dela. Horren o
ndorioz, hainbat modulu itxita daude.
–
Presoen bakartzea. Lantegietara joaten ez direnak ez dira egun o
soan beren modulutik ateratzen. Modulu bakoitzak bere patioa du, Langraizen zegoena baino txikiagoa –eta are txikiagoa o
raindik, erizaintzako moduluan eta emakumeen moduluan–.
–
Garraioa eta irisgarritasuna: espetxea bakartuagoa dagoenez eta garraio publikorik ez dagoenez, aurretik eskatutako taxia ez bada, presoen irteerak nahiz erakundeen eta senitartekoen bisitak zailagoak dira aurreko egoeran baino.
–
Hirugarren graduan dauden presoei, o
raindik Langraizeko instalazio zaharretan daudenei, arretarik ez ematea. Erakunde guztiek salatzen dute zer-nolako o
sasun-egoera txarrean dauden instalazio horiek. Horrez gainera, ez dute arreta medikorik, ez eta espetxe batek eskaini behar dituen gainerako zerbitzuak ere.
Martuteneko eta Basauriko espetxeetan, 1990. urtetik gizarte-erakundeek garatzen zituzten droga-menpekotasunak tratatzeko programak desagertu dira, eta O
sakidetzak hartu ditu bere gain. Horren o
ndorioz, patologia dual horiek zituzten pertsonek jasotzen zituzten tratamendu psikologikoa eta kontsumoei buruzko hezkuntza murriztu egin dira, eta horren o
ndorioz, zigorra bete o
ndoren, kalera are baldintza o
kerragoetan ateratzen dira.
Martutenen, kexak eraikinaren baldintza materialei buruzkoak dira batez ere, hala nola hezetasuna, iluntasuna eta komunikazio txarra solastokietan. Sekzio irekiak pairatzen du batez ere instalazioen egokitzapen-gabezia hori, gizarteratze-zentro bat ez izateak eragindako gainpopulazioak larriagotua. Une jakin honetan, preso asko, bere sailkapena dela eta, bizimodua erdi-askatasunean egiteko moduan daude, baina espetxean egotera behartuta daude, zigortzeko zioagatik edo kanpoan lan-, prestakuntza- edo gizarteratze-jarduerak ez izateagatik.
Basaurin, txosten honen beste zati batzuetan aipatutako arazoez gain, berariazko bi kexa-esparru daude:
– Euskaditik kanpo dauden espetxeetara lekualdatzeak (funtsean, Dueñas, El Dueso, Villabona, Burgos eta Texeiro) banakako gizarteratze-prozesuak ezerezean uzten ditu, beste espetxe horietan ez baitaude hemen erabilgarri ditugun baliabideak. Zentzu horretan, helmugak tratamendu-prozesuekin gehiago lotzearen falta igarri da, bai eta prozesu horiek baimenen, irteeren eta prestakuntza-jardueretan parte hartzearen alorretan hartzen diren erabakien muina izatearen falta ere.
– Espetxeko laguntza juridikoaren txanda eratu zenetik, lehen aldiz, gizarte-erakundeek jakinarazi digute txanda horren kalitate-mailak behera egin duela, eta espetxe-zuzenbidean berariazko prestakuntza ez izateari egotz dakiokeela. Abokatuen Elkargoarekin lantzen ari gara gai hori, txanda espezializatuetan sartzeko prestakuntza-betekizunen esparruan.
Atzerritar jatorriko presoekin lan egiten duten elkarteek ere zenbait berariazko kexa aurkeztu dizkigute, eta txosten honen etorkinei buruzko atalean aztertuko ditugu.
4.7. Aztertzen ari garen urtean zehar, Arartekoak adierazten jarraitu du terrorismoko delituen zigor- eta espetxe-tratamendua aldatzearen alde dagoela, iritzi-artikuluen, adierazpen publikoen eta forum espezializatuetan parte hartzearen bidez. Kontuan izanda aurten ez dela aurrerapen bakar bat ere egin gai horren inguruan, erakunde honek irizten du bere lana dela berriz eskatzea pertsona preso guztiek kondena beren jatorrizko lekuetatik gertu bete behar dutela, helburu hirukoitz bat betetzeko: preso horien gizarteratzea errazteko, o
rdenamendu juridikoak eskatzen duen bezala: zigortuen gizarte-deserrotzea saihesteko, beren gizarte-loturen alde eginez; eta urruntzeak senitartekoei eta lagunei dakarzkien o
ndorio negatiboak, kostuak eta arriskuak desagerraraztea, ezin baitira inolaz ere arrazoitu eta gaur egungo egoeran ezin hobeto saihets baitaitezke. Bestalde, eskatzen ari gara espetxe-administrazioak gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten presoak kartzelatik ateratzea aurreikusten duten lege-arauen aplikazioa errazteko, beharrezko neurriak hartuz. Eta berriz eskatu behar dugu kentzeko talde eta delitu terroristei buruzko xedapen bereziak, hirugarren graduko erregimena ematea eta baldintzapeko askatasuna eskuratzea eragozten dutenak.
4.8. Askatasunik gabeko pertsonen eskubideen egoera balioztatze aldera, ezinbestean aipatu behar ditugu presoen errespetua eta berea zaintzeaz arduratzen diren nazioarteko erakundeek urtean zehar aditzera eman dituzten erabakiak. Espainiarekin lotuta 2013an eman diren erabakietatik hiru hauek aipatu behar ditugu, bai garrantzi berezia izateagatik, bai bere garaian Arartekoak salatu zituen egoerei eta arazoei (Arartekoak Legebiltzarrean egoera eta arazo horiek kezkatzen zutela adierazi zuen) buruzkoak izateagatik:
Martxoan, Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordeak irizpen bat o
nartu zuen, terrorismoaren akusaziopean atxilotua izan zen baina absolbitu zuten bizkaitar emakume batek aurkeztutako torturen salaketarekin lotutakoa. Batzordeak adierazi zuen egintza horiek agerian uzten zutela urratua izan zela emakume honen torturak ez pairatzeko eskubidea, Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Hitzarmeneko 7. artikuluan jasotakoa. Era berean, adierazi zuen estatuak ez ziola biktimari eskaini, eta ahalik eta lasterren eskaini behar ziola, egintzen alderdikeriarik gabeko ikerketa o
so eta eraginkor bat, arduradunak auzipetzea eta zigortzea, eta eragindako kaltearen o
rdainketa o
soa, bai eta laguntza mediko espezializatuko neurriak ere.
Hilabete bat beranduago, Tortura eta tratu edo zigor ankerrak Prebenitzeko Europar Batzordeak Espainiara egindako bisitari buruzko txostena argitaratu zuen. Bisita 2011ko maiatzaren 30etik ekainaren 13ra egin zen. Txosten horretako gomendioak eta erakunde honek gai horren inguruan eman dituenak bat datoz: Inkomunikazioa ezeztatzea, eta hori gertatzen ez den bitartean, inkomunikazioa aplikatzen zaion pertsonaren eskubideak eraginkortasunez bermatzeko jarrera gehiago aktibotasunez kontrolatzea, atxiloketaren kontrol judizialari dagokionez nahiz auzitegiko azterketei dagokienez. Auzitegiko azterketen esparruan, beste urte batez egiaztatu dugu Euskadiko Legezko Medikuntza Institutua besteek berdindu nahiko luketen erreferentzia bat dela.
Urrian, Europako Kontseiluko Giza Eskubideen Komisarioak txostena argitaratu zuen. Txosten horretan, adierazi zuen, beste hainbat alderdi kezkagarriren artean, legea betearazteko ardura duten erakundeetako kideek emandako tratu txarrak eta kide horiek duten zigorgabetasuna giza eskubideen gai o
so kezkagarria eta aspaldikoa dira Espainian. Agintariei erregutzen die atxiloketa inkomunikatuaren praktika desagerrarazteko, eta Tortura eta tratu txar edo zigor ankerrak Prebenitzeko Europar Batzordeak emandako neurri berak hartze gomendatzen du.
Erakunde honen ustez, horrek guztiak aukera o
n bat izan behar du, Euskal Autonomia Erkidegoko botere publikoak aktibo ager daitezen eskubideak bermatzeko nazioarteko goi-karguek, urterik urte, o
raindik indarrean daudela agerian uzten dituzten errealitateen aurrean: inkomunikazioak tortura eta tratu txarrak ematea ahalbideratzen duela, eta horregatik indargabetu egin behar dela; Espainian torturaren eta tratu txarren aurkako borrokak egiturazko hutsune garrantzitsuei aurre egin behar diela, bai prebentzioaren arloan, bai ikerketaren eta o
rdainketaren arloan; eta tortura pairatu izanak pertsona bat torturaren biktima bihurtzen duela, tortura diktaduraren testuinguru batean pairatu den, edo hemen gertatzen zen bezala, zuzenbide-estatuak garatutako terrorismoaren aurkako borrokaren testuinguruan pairatu den alde batera utzita.
4.9. Gaixotasun mentala duten pertsonen o
so ehuneko handi bat ari da betetzen espetxean askatasunaz gabetzeko kondena. Pertsona horiek, beren patologiak eta beharrak kontuan hartuta, ez lukete espetxe batean egon behar, baizik eta komunitateko baliabide egokitan zaindu eta hartu beharko lirateke, behar adina gizarte-laguntzekin eta laguntza terapeutikoekin. Arartekoa txosten berezi bat egiten aritu da arlo horren inguruan. O
sakidetza espetxeko o
sasungintzan sartzeko prozesua txostenena sartu behar zuenez, beharrezkoa zen eskumenak eskualdatu zirenetik (2011ko abuztua) gutxieneko denbora-ikuspuntu bat izatea. O
rdutik hona, prozesua aztertu ahal izan dugu urte honetan, eta aipatu berariazko txostenean gomendioak egin ahal izan ditugu. Espero dugu gomendio horiek lagungarriak izatea Euskal Autonomia Erkidegorako espetxeko esku-hartze eredu propio bat diseinatzeko.