15.Hirigintza eta lurralde antolamendua
1.Arloa kopurutan
Hirigintza eta lurralde antolamenduaren arloan, Arartekoak gai horren inguruan egindako esku-hartzeak biltzen dira; horren ba
rruan sartzen dira hiri-antolamendua, lurzorua urbanizazioaren bidez eta ondoko eraikuntzaren bidez hirigintza aldetik eraldatzeko prozesua eta hirigintzako legezkotasunaren ba
besa.
Hirigintza eta lurralde-antolamenduaren arloan kudeatutako kexa-espedienteak 73 izan dira guztira, hau da, bideratu diren erreklamazio guztien %2,73. Eragindako administrazioen arabera, modu honetan ba
natzen dira:
– Tokiko administrazioa 62
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) 2
– Foru administrazioa 1
Azpiarloak, berriz, honakoak izan dira:
– Hirigintzako diziplina 7
– Hirigintzako informazioa eskuratzea 9
– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura 8
– Hirigintzako kudeaketa 4
– Lurraldearen antolamendua 3
– Irisgarritasuna 1
Izapidetze-egoerari eta emaitzari dagokienez:
GUZTIRA | Izapidetzen | Amaituta | Jarduera okerra | Jarduera okerrik ez | Herritarrei aholkuak eta informazioa ematea | Gerora ez dira onartu |
169 | 59 | 93 | 40 | 39 | 14 | 17 |
Ekitaldi honetan arlo horretako erreklamazio-kopurua mantendu da. Arartekoaren aurrean aurkeztutako gaiek aipatzen jarraitzen dute, besteak beste, administrazioak ez duela esku hartzen hirigintzako salaketak edo hirigintzako kudeaketatik eratorritako arazoak direla eta.
Arartekoak alor horretan duen eraginkortasun mailari dagokionez, kontuan hartu behar dugu arlo horretan Arartekoaren ebazpen kopurua handitu egin dela. 2013an zehar 12 ebazpen egin dira, gure web orriko dagokion atalean kontsulta daitezkeenak. Bertan, azaldutako arazo desberdinei buruzko gomendioak, iradokizunak eta ondorioak aurkeztu ditugu.
Espedienteen artean Arartekoaren aurrean aurkeztutako erreklamazio ba
tzuen aldeko erantzuna azpimarratu behar dugu. Hainbat toki-administraziok lizentziarik gabe egindako obrei buruzko hirigintzako legezkotasuna betearazteko aurkeztu diren salaketak izapidetu eta ebatzi dituzte. Konpondutako beste gai ba
tzuk honekin lotuta daude: udalaren esku-hartzea beharrezkoa dela jabetza publiko eta pribatuak osasungarritasuneko, higieneko eta apaingarri publikoko ba
ldintza egokietan daudela bermatzeko. Adibidez, Guardiako auzotar talde ba
t kexu zen Guardiako Udalak ez ziolako udal lurzati ba
t garbitzeko eta egokitzeko eskaerari erantzun. Informazioa eskatu eta gero, kexagileek jakinarazi digute lurzatia garbitzeari ekin diotela.
Hirigintzako espedienteen eskuragarritasunari dagokionez, herritarren elkarte ba
tek adierazi zigun zailtasunak zeudela Donostiako Udala eraikin ba
t aurri egoeran zegoela aitortzeko izapidetzen ari zen hirigintzako espedientea kontsultatzeko. Elkartea udal bulegoetara joan zen espedientea aztertzeko helburuarekin. Udalak elkarteko kideei esan zien une horretan eskaera zerbitzu teknikoak jakinarazten ari zirela. Beste une ba
tean joan zirenez eta ezin izan zutenez dokumentazioa kontsulatu, hirigintzako informazio horretarako sarbidea berariaz eskatzea erabaki zuten eta Arartekora jo zuten. Erreklamazio horren ondorioz, udalaren hirigintzako zerbitzuko teknikari arduradunekin harremanetan jarri ginen. Udalaren zerbitzuek jakinarazi digute elkartearen eskaera jaso dutela eta espedientean dagoen dokumentaziorako sarbidea ahalbidetzeko neurri egokiak hartuko dituztela berehala.
2.Kexarik aipagarrienak
2.1. Lurzoru urbanizaezinean dauden eta interes publikokotzat jo diren eraikinak
Aurten aztertu dugun erreklamazio ba
tean, pertsona ba
tek adierazi digu Erriberagoitiko Udalak lurzoru urbanizaezinean dagoen lurzati ba
tean biltegi-aterpe ba
t eraikitzeko hirigintzako lizentzia ezetsi diola. Eraikin hori eraikitzeko alegatu duen arrazoia da jasaten duen patologia tratatzeko egonaldi-leku ba
t prestatzeko beharra duela. Kexagileak sentikortasun kimiko anizkoitz izenaz ezagutzen den gaixotasuna daukala egiaztatu du. Gaixotasun horrek eskatzen du leku urbanizatuetan egon ohi diren eragile kimiko eta toxikoekiko esposizioa saihestea; eragile horiek, besteak beste, konposatu organiko lurrunkorrak edo beste produktu toxiko ba
tzuk dira. Tratamendu horretarako lekurik aproposena, ingurune naturala izateagatik eta patologia horrek eskatzen dituen ingurumen-ezaugarriengatik, kexagilearen ustez, landa-lurzati hori da. Kexagileak azaldu du udal-txostenak berariaz adierazi duela posible litzatekeela ekipamendu hori ba
imentzea, betiere interes publikotzat joz gero hirigintzako arau subsidiarioek jasotzen dutenaren arabera. Nolanahi ere, kexagileak bere kexa-idazkian adierazi du erakundeek erantzun aktibo ba
t eman behar dutela berak jasaten duen egoeraren antzeko kasuetan, eta patologia hori modu egokian tratatzeko egonaldi-lekuen prestaketa zaildu edo eragozten duten egoerak saihestu behar dituztela.
Arartekoaren 2013ko otsailaren 19ko ebazpenean, azaldu dugu toki-administrazioak direla hirigintzako antolamendurako eta udal-mugarteko lurzoruaren erabilera kontrolatzeko eskumena duten organoak. Toki-administrazioek egiaztatu behar dute aurkeztutako eraikitzeko proiektua udal plangintzan jasotako zehaztapenekin eta hirigintzako legezkotasunarekin ba
teragarria dela. Lurzoru urbanizaezinaren antolamenduak lurraldea antolatzeko tresnetan jasotako xedapenak kontuan hartu behar ditu, ba
ita lurraldearen antolamendurako artezpideak eta gainerako arloko planak edo garapenerako plan partzialak ere. Aztertzen ari garen kasuan, antolatzeko tresnek, bas
oen ba
beserako eremu gisa kalifikatutako lurzoruen ba
rruan, interes publikoko jarduerei lotutako eraikinen eraikuntza ba
rne hartzen dute. Nolanahi ere, ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoak, 28.5.a) artikuluan lurzoru mota horretan zuzkidurak, ekipamenduak eta jarduerak ezartzeko aukera ematen duen prozedura xedatzen du. Xedatutakoaren arabera, dagokion lizentzia eskuratu aurretik, foru aldundiaren ebazpenak interes publikotzat jo behar du. Hala ere, aztertzen ari den kasuan, foru organoaren erabakiak ez du interes publikotzat jo eta ezespen hori hirigintzako irizpidean oinarritu du, berari ez dagokiona. Bestalde, sentikortasun kimiko anizkoitza duten pertsonen arazoa eta egoera okerragora joan ez dadin prebentziozko neurriak hartzeko beharra Espainiako Konstituzioaren 43. artikuluari jarraiki botere publikoek herritarren osasuna zaintzeko duten beharraren araberakoak dira. Era berean, Osasun Publikoari buruzko urriaren 4ko 33/2011 Lege Orokorrak zehazten du osasuna ba
besteko jarduerak eragile kimiko, fisiko eta biologikoek osasun publikoan izan ditzaketen ondorioak saihestera zuzenduta daudela. Jadanik diagnostikatutako sentikortasun kimiko anizkoitza daukan kexagileak eragile kimikoen eragin txikiagoa jasotzen duen toki ba
t behar du aldi ba
terako tratamendurako. Ingurune egoki hori nekez koka daiteke hiri-lurzoruan, produktu mota horiekin harremanetan egoteko arriskua ba
itago, beraz, landa-ingurunean lokalizatzeko eskaera justifikatuta egongo litzateke. Zentzu horretan, interes publikoko aitorpenari dagokionez, foru organoak, abiapuntu gisa, kexagileak bere eskaeran adierazitako gertakariak eta inguruabarrak hartu beharko lituzke kontuan horren inguruan egokiena iruditzen zaiona ebazteko.
Erreklamazio horrekin lotuta, gomendio ba
t bidali genion Arabako Foru Aldundiko Hirigintza Sailari, sentikortasun kimiko anizkoitza duen pertsona ba
ten aldi ba
terako tratamendurako erabiliko den eraikin ba
t interes publikokoa den ba
lioets zezan, ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoak, 28. artikuluan zehazten duenaren arabera. Halaber, Erriberagoitiko Udalera jo genuen, Arabako Foru Aldundiak eraikinaren herri-onuraren aitorpena berriro ba
lioetsi ostean hirigintzako eta lurralde-antolamenduko legeriak jasotako moduan lizentziaren eskaera ebazteko. Era berean, egungo plangintza-arauek interes publikoko eraikuntzak lurzoru urbanizaezineko kategoria horretan kokatzeko aukera jasotzen ez dutela uste izanez gero, udal horrek irizpide hori aldatzeko aukera ba
lioetsi beharko luke eta eraikuntza horiek Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan eta EAEko Nekazaritza, Bas
ozaintza eta Landa Inguruneko Lurraldearen Arloko Planean jasotakoaren arabera gaineratu. Administrazio biek ez dituzte ebazpen horretan jasotako gaiak onartu.
2.2. Arkitektura-oztopoak dituzten egoitza-eraikin kolektiboetan irisgarritasun unibertsala bermatzeko beharra, bereziki igogailuak instalatuta
2013. urtean otsailaren 5eko 2/2013 gomendio orokorra bidali da gai horren inguruan. Gomendio horren jatorria Ba
rakaldoko auzotar ba
tek, igogailurik gabeko etxe ba
tean bizi denak, helarazitako kontsulta ba
t da. Haren bizilekuan mugikortasun-arazo ba
t duen pertsona ba
t bizi da, eta arazo hori hain larria da ezen ezin ba
ita etxetik atera. Esan digu arazoa bere jabekideen erkidegoan azaldu duela ba
ina ez dagoela arazoa konpontzeko asmorik. Nabarmendu du etxetik ateratzeko eskubidea daukala eta gaineratu du betebehar ba
t izan beharko litzatekeela etxeek igogailua edukitzea. Igogailuak instalatzea eta irisgarritasuna bermatzea betebehar ba
t da garaiera ba
t ba
ino gehiagoko eraikin guztietan, ba
i erabilera publikokoetan ba
i pribatukoetan, Euskadin. Hala ere, denok jakitun gara oraindik irisgarritasun-arazoak daudela eskakizun horiek indarrean sartu ba
ino lehen eraikitako eraikin askotan. Eustaten 2010eko datuen arabera, EAEko etxebizitzen %34k ba
ino gehiagok ez dute etxebizitzaren eta higiezineko gainerako espazio pribatiboen arteko irisgarritasun-arazoa behar bezala konponduta. Horrenbestez, biztanleriaren zati handi ba
t irisgarritasun-baldintza egokirik gabeko etxebizitzetan bizi da, eta beraz, herritar moduan dituzten eskubideak erabiltzeko arazo larriak dituzte edo izango dituzte etorkizun hurbilean. Lehendik eraikitako eraikinetan irisgarritasun unibertsala bermatuko duen legezko esparrua ezartzeko zailtasunak askotarikoak dira. Alde ba
tetik, etxebizitza-parke horretan irisgarritasun-plana ezartzeak ekar dezakeen kostu ekonomikoa dago. Beste alde ba
tetik, eraikinen forma zehatzak eragin ditzakeen zailtasun teknikoak daude. Kontuan hartu beharreko beste eragozpen ba
t jabetza horizontala taxutzeko araubidea da. Jabetza horizontalari buruzko legeriaren eskumen-esparrua Gorte Nagusiei dagokie eta behin ba
ino gehiagotan aldatu du instalazioaren alde egiteko araudia. Dena den, interes partikularren desadostasunak kasu askotan oztopo horiek ezabatzeko zailtasunak dakartza. Herritarrek azaltzen dizkiguten arazoak askotarikoak dira: etxebizitza guztietara iristea ahalbidetuko duen igogailua instalatzeko eraikineko jabe guztien adostasuna lortzeko zailtasuna, edo proiektua eraikinen segurtasunerako eta bizigarritasunerako araudiarekin ba
t etorri behar izatea. Gainera, behin erabaki ba
t hartuta, ez da beti posible izaten oztopoa eraikinean bertan edo erkidegoaren lurzati pribatuaren ba
itan kentzea. Arartekoaren gomendio horren helburua Euskadiko botere publikoen jarduera-esparrua ba
lioestea eta aztertzea da, egoitza-eraikinen ba
rruan arkitektura-oztopoak kentzea ahalbidetuko duten tresnak eskuratzearen inguruan. Bestalde, proposatu dugu eraikinen birgaitzea eta hiria biziberritzea arautzen dituen araudia era egokian garatzea, eraikinaren irisgarritasun osoa eraikinen kontserbazioarekin lotutako betebehar gisa berariaz gehi dezan. Araudi hori aplikatuz, Eusko Jaurlaritzak, udalekin koordinatuta, hiria biziberritzeko tresnen garapena sustatu behar du –teknikoki eta ekonomikoki–, halako guneetan non herritarren zati esanguratsu ba
t eraikin gehienek irisgarritasun-arazoak dituzten eremu ba
tean bizi den. Lehendik eraikitako eraikinetan igogailuak instalatzeari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako etxebizitza arloak eraikinetan segurtasun eta bizigarritasun egokia bermatzeko kontuan hartu beharreko gutxieneko irizpide teknikoak eta espazioak antolatzeko irizpide ba
tzuk zehazteko jarraibideak eman behar ditu. Era berean, udalek lehendik eraikitako eraikinetan igogailuak instalatzeko eta, hala ba
legokio, espazio publiko zein pribatuak betetzeko beharrezkoak diren segurtasun- eta bizigarritasun-irizpide teknikoak jaso eta moldatu beharko lituzkete euren eraikuntza-ordenantzetan.
2.3. Udalek esku hartzeko beharra Diogenesen sindromearen eta antzeko nahasmenduen ondorioz etxebizitza ba
tzuetan dagoen osasungarritasunik eza konpontzeko
Arartekoak 2013ko abenduaren 9ko ebazpena helarazi dio Bilboko Udalari, hondakin kopuru handia pilatu duen etxebizitza ba
teko osasungarritasunik ezaren ondoriozko arazoa konpontze aldera esku har dezan. Higiezin ba
ten jabekideen erkidego ba
tek etxebizitza ba
teko osasungarritasun eta higienerik eza azaldu zigun. Bertan, ustez Diogenesen sindromea izeneko gaixotasun ba
t zeukan pertsona ba
t zendu zen. Higiezin horretako auzotarrak etxebizitzan pilatzen zuen zikinkeriaren ondoriozko eragozpenen kexu ziren. Etxebizitzaren titularra hil zenez eta jaraunslerik ez zegoenez, ezin zen jabetzan esku hartzeko eskatu. Horregatik, agintaritza eskudunaren esku-hartze subsidiarioa proposatu zen, zikintasunak eragindako eragozpenak eta horrek eraikinean sor litzakeen infekzio-fokuak saihesteko. Gure eskaerari erantzunez, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak bisita ba
t egin zion etxebizitzari. Etxebizitzaren kanpoaldearen ikuskaritzan, inork ez zuen atea ireki eta ez zen osasun publikorako arriskua adierazten zuen kanpo aztarnarik antzeman. Txostenak adierazi zuenez, garbiketa etxebizitzaren jabeari zegokion, eta udalak agintaritza judizialaren berariazko aginduaz ba
ino ez du jabetza pribatuan jarduten. Kasu horretan, gertakariek etxebizitzan egon daitekeen osasungarritasunik eza ohartaraztea eragin digute. Horregatik, Bilboko Udalari etxebizitza ba
teko osasungarritasunik eza konpontzeko esku har dezan gomendatzen diogu. Izan ere, udal administrazioaren erantzun azkarra behar da etxebizitza ikuskatzeko. Jabea ez zegoenez, ezin izan zen etxebizitzaren ba
rrualdea ikuskatu, eta hori ordenamenduak aurreikusten dituen beste proba-mekanismo ba
tzuen bidez (salatzaileek aurkeztutako deklarazio eta frogak, beste erakunde ba
tzuen txostenak, gizarte zerbitzuen informazioa…) zuzendu behar da. Edonola ere, bildutako ebidentziak ikusita, uste dugu osasungarritasun publikoko betebeharrak betetzen direla bermatzeko neurriak hartu eta egokiak diren betearazpen aginduak eman behar direla. Arartekoaren gomendioak orobat proposatu du horrelako kasuetan esku hartzeko jarduteko udal protokolo ba
t egin dadila, salbuespenezko inguruabar pertsonal ba
ten ondorioz (hala nola Diogenesen sindromea edo antzeko nahasmenduak) etxebizitzetan hondakinen pilaketa gertatzen denerako. Kasu horietan, udalaren esku-hartzeak koordinazioa eskatzen du udaleko hainbat arlo eta zerbitzuren artean (osasun publikoa, hirigintza, gizarte zerbitzuak). Era berean, administrazioaren jardunak era azkarrean ebatzi behar du, jabetzatik eratorritako betebeharrak eta eskubideak zehaztuz eta konstituziozko garantiak, hala nola beharrezkoa den ba
imen judiziala lortu ondoren bizilekuan sartzea, zainduz.
2.4. Hirigintzako arau-hausteen eta zigorren araubidea
Arartekoak nabarmendu du aintzat hartu behar dela administrazio-ahalak –ikuskaritza, hirigintzako legezkotasunaren ba
besa, urratutako ordena berrezartzea eta arau-hausteak zigortzea– era xedaezinean eta utziezinean gauzatu behar direla.
Edozelan ere, jurisprudentziak administrazioaren ahal horien gauzatzea mugatu du. Administrazioaren jarduera prozeduran oinarritu behar da guztiz eta, herritarrekin dituen harremanetan, objektibotasun- eta proportzionaltasun-printzipioak aintzat hartu behar ditu. Prozedura administratiboari esker, herritarrek erabakiak haien ba
nakako eskubideak errespetatuz hartzen direlako bermea daukate. Objektibotasuna zentzu honetan: ahala legezkotasuna berrezartzean datzan xede publikoa lortzeko gauzatu behar da. Proportzionaltasuna zentzu honetan: administrazioak erabiltzen dituen bitartekoak, helburuari dagokionez, egokiak izan behar dira eta ez dira gehiegizkoak izan behar. Zentzu horretan zehaztu behar dugu, hirigintzako legeriak ezarritakoarekin ba
t eginez, dagokion lizentziarik gabe egindako obren eta erabileren aurrean udalak hirigintzako legezkotasuna berrezartzeko eskatu behar duela ba
i eta, hala ba
legokio, zigortzeko espedienteari hasiera eman ere.
Utziezinak diren ahal horiei hasiera eman ahal izateko, udalak epeei, preskripzioari eta herritarraren bermeei dagokienez hirigintzako legerian tasatutako prozedura jarraitu behar du. Aipatu behar da ahal horiek guztiak epe ba
tzuen menpe daudela. Hirigintzako antolamendua berrezartzeari dagokionez, antolamendutik kanpo egindako obrak amaitu eta gero lau urte igaro ba
dira, administrazioak ezin izango du eraisteko agindu. Zigortzeko ahalari dagokionez, preskripzio-epeak ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoak, 229. artikuluan ezartzen dituenak dira.
Printzipio horren arabera, Arartekoaren 2013ko otsailaren 26ko ebazpenaren bitartez, Zumarragako Udalari gomendatu zaio lursail ba
ten gehiegizko aprobetxamenduagatik igorritako ba
lorazioa eta ondorengo likidazioak bertan behera utz ditzala.
Hirigintzako arloan zigortzeko ahala egikaritzeari dagokionez, Elorrioko Udalari Arartekoaren 2013ko uztailaren 5eko ebazpena helarazi diogu. Horren bitartez gomendatu zaio hirigintza-araudia urratzeagatiko isun ba
t ondorerik gabe uztea. Kasu horretan, isuna bas
erri ba
ten birgaitze-obretako zuzendari teknikoei ezarri zieten, udal lizentzian aintzat hartu gabeko egokitzapeneko obra ba
tzuk egiteagatik. Kexaren sustatzaileek adierazi dute ez direla obra osagarriak egitearen errudunak eta, horrenbestez, lizentziak bermatutako obra nagusiko zuzendari teknikoei ez zaiela automatikoki hedatu behar zigortzeko erantzukizuna. 2/2006 Legeak 228. artikuluan ezartzen du hirigintzako arau-hausteen erantzukizuna zenbait subjekturi dagokiola modu independentean; kasu honetan, erabileren sustatzaileei eta higiezinen jabeei. Hala ere, erantzukizuna zenbait subjekturi esleitu behar izateak ez du salbuesten dagokion zigortzeko espedientean erantzuleari gertaerak behar bezala egotzi behar izatetik. Aipatu isunaren ba
koizte printzipioaren arabera, derrigorrezkoa da behar adina proba eskatzea zuzendari teknikoek obra osagarrietan egindako zuzendaritza-lanetan erruduntasunik izan duten frogatzeko.
3.Araudi- eta gizarte-testuingurua
Aipatu behar da ekainaren 26ko 8/2013 Legea, birgaitzeari eta hiri-berroneratze eta –berrikuntzari buruzkoa, onartu dela. Lege horrek eraikinak birgaitzeko eta hiri-inguruneak berroneratzeko eta berritzeko jardueren ba
ldintzak arautzen ditu. Haren helburua bizi-kalitatea eta etxebizitza duin eta egoki ba
t edukitzeko eskubidearen eraginkortasuna hobetzea da.
Bestalde, azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege-Dekretuak, ezgaitasunen ba
t duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko lege orokorraren testu ba
tegina onartzen duenak, hainbat xedapen orokor jasotzen ditu gune publiko urbanizatuen eta eraikuntzaren arloko irisgarritasunaren eta bereizkeriarik ezaren oinarrizko ba
ldintzei buruz.
4.Ekintza-planaren esparruko bestelako jarduerak
Ekintza-plan honetan jasotako proposamenek lotura zuzena dute ingurumen arloko planean sartutakoekin, bereziki ingurumenaren eremuan jarduten diren elkarteekin ba
tera aurreikusitako jardunei dagokienez.
4.1. Gomendio orokorra
2013. urtean otsailaren 5eko 2/2013 gomendio orokorra egin da. Horren bitartez adierazi da arkitektura-oztopoak dituzten egoitza-eraikin kolektiboetan irisgarritasun unibertsala bermatzeko beharra, bereziki igogailuak instalatuta.
Gomendio horrek Eusko Legebiltzarrean maiatzaren 17ko 81/2013 ez-legezko Proposamena, gune publiko eta pribatuen irisgarritasun unibertsala bermatzeari buruzkoa, egiteko aukera eman du. Proposamen horrek Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bederatzi hilabeteko epean prestatu dezala eraikinen birgaitze eta berrikuntzarako laguntzei buruzko araudiaren aldaketa, irisgarritasuna hobetzeko beharrezkoak diren lanak gehituta, laguntza horiek eskuratzeko bete beharreko ba
ldintza gisa. Orobat jasotzen du igogailuak ipintzea ahalbidetuko duten neurri legal, tekniko eta ekonomikoak sustatzea.
Hirigintzaren arloan, hiria biziberritzeko eta eraikinak birgaitzeko egoitza-eraikinen ba
rruan arkitektura-oztopoak ezabatzea ahalbidetzen duten tresna bizkorrak behar dira. Horretarako, eraikinen birgaitzea eta hiria biziberritzea arautzen dituen araudia garatu behar da, eraikinaren irisgarritasun osoa eraikinen kontserbazioarekin lotutako betebehar gisa berariaz gehi dezan. Hori egiteko, Eusko Jaurlaritzak, udalekin koordinatuta, hiria biziberritzeko tresnen garapena sustatzen jarraitu behar du, halako guneetan non herritarren zati esanguratsu ba
t eraikin gehienek irisgarritasun-arazoak dituzten eremu ba
tean bizi den.
Lehendik eraikitako eraikinetan igogailuak instalatzeari dagokionez, gune publiko eta pribatuen antolamenduan eta eraikinetan segurtasun eta bizigarritasun egokia bermatzeko kontuan hartu beharreko gutxieneko irizpide teknikoak eman behar dira.
Toki-administrazioek modu egokian erantzun behar diete aurkeztutako salaketei, eraikin eta lurzati pribatuen jabeek kontserbatzeko eta birgaitzeko betebeharrak betetzen dituztela bermatzeko. Modu horretan, udalek salbuespeneko kasuetan, esaterako patologia ba
ten ondorioz (hala nola Diogenesen sindromea edo antzeko nahasmenduak) etxebizitzetan hondakinak pilatzen direnean, esku hartzeko protokoloak eduki behar dituzte. Kasu horietan, udalaren esku-hartzeak koordinazioa eskatzen du udaleko hainbat arlo eta zerbitzuren artean (osasun publikoa, hirigintza, gizarte zerbitzuak). Era berean, administrazioaren jardunak era azkarrean ebatzi behar du, jabetzatik eratorritako betebeharrak eta eskubideak zehaztuz eta konstituziozko garantiak, hala nola beharrezkoa den ba
imen judiziala lortu ondoren bizilekuan sartzea, zainduz.