14.Lana eta Gizarte Segurantza
1.Arloa kopurutan
Aurten arlo horretan guztira 25 kexa-espediente bideratu dira.
Hauxe da arloko estatistika-informazioa abenduaren 31n:
GUZTIRA | Izapidetzen | Amaituta | Jarduera okerra | Jarduera okerrik ez | Herritarrei aholkuak eta informazioa ematea | Gerora ez dira onartu |
22 | 6 | 13 | 5 | 6 | 2 | 3 |
2.Kexarik aipagarrienak
2.1. Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura
Jaso ditugun kexen zati ba
tek zerbitzuen funtzionamenduarekin zerikusia dauka, enplegu-eskarien kudeaketa sistemaren edo enplegu eta lanbide prestakuntza sustatu eta ba
besteko jardueraren alorrean.
Prestakuntzari dagokionez, prestakuntza ikastaroetara joateagatiko laguntzen ordainketari lotuta egon den atzerapena mahai gainean jarri da. Laguntza hori 718/2008 TAS Aginduaren 26. artikuluaren eremuan kokatu daiteke. Jasotzeko eskubidea abiapuntutzat hartuta, Lanbidek jakinarazi zigun arazoaren arrazoia izan zela laguntza eta diru-laguntza horien onuradunek gain hartu zuten betebehar motaren ondorioz nahitaezkoa zela 2013. urteari zegozkion aurrekontuek beharrezkoa zen kreditua bideratu zezaten. Dena den, arazoa konpondu egin zen.
Zenbait kexek espedienteen kudeaketari lotutako arazoak mahai gainean jarri zituzten, hala nola, aditzera eman zuten datuak ez datozela ba
t enplegu eskatzaile gisa izena eman zutenean emandako datuekin. Arazoa behin bideratuta, zaila da akats horren eta enplegu eskaintzak helarazteko deirik ezaren arteko lotura ezartzea, Lanbideren akats ba
t izan zela egiaztatu ba
da ere.
Mota horretako kexek eta beste ba
tzuek (pertsona ba
tzuek jaso duten tratu desegokiari buruzkoak besteak beste) zailtasunak eragiten dituzte modu objektiboan hartzeko edo frogak aurkezteko. Gainera, azken kasu horretan, aintzat hartu behar da geroago harremana mantenduko dela kexak hizpide duen pertsona horrekin. Aurrekoa gorabehera, saiatu behar gara saihesten kexa horiek antzu bilakatu daitezen, hortaz, zerbitzuko arduradunek horren berri eduki behar dute.
Enplegu eskaeren kudeaketari buruzko atal honetan jarduera okerrei lotutako beste kexa ba
tzuk gaineratuko ditugu, izan ere, administrazio ba
imen motari buruzko ohar okerrak dituzte, horrela agertzen ba
ita “mugaketak dituen denbora tarte iragankorrean dagoen ba
tasuneko herritarra eta mugaketak dituen denbora tarte iragankorrean dagoen ba
tasuneko herritar ba
ten senidea den ba
tasunetik kanpoko atzerritarra”. Errumaniako pertsona ba
t zen, beraz, erkidegoko herritar ba
t zen, lan egiteko eskubidea duen Errumaniako langile ba
ten senidea hain zuzen ere. Lanbidek jakinarazi zigun kexak hizpide zuen arazoa konpondu dela.
Laguntzen eremuan, kexa ba
tek ba
ino gehiagok aditzera eman dute ez dela berariaz ebatzi eta zenbait interesdunek ez daudela ados informazioa eskatu zutenean ukapenari lotuta jasotako erantzunarekin: aurrekontua agortu izana. Kultura ekintzailearen eta enpresen sorreraren aldeko abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuaren ba
rruan izapidetu diren espedienteei buruz ari gara.
Eskaera horiek ebazteko prozedurak ez zuen lehiaketarik ba
rne hartzen. Prozedura lehia jarraituan oinarritu zen, beraz, laguntzak eskaeren aurkezte dataren ordenaren arabera eman zituzten.
2012ko ekainean erabaki zen 2012. urtean ez zela ba
liabiderik esleituko programa hori finantzatze aldera. Erabaki hori Lanbideko lurralde mailako bulegoei jakinarazi zien eta azaldu zien aurkeztutako eskaerak ezin izango zirela izapidetu eta informazio hori diru-laguntza horien gaineko informazioa eskatzen zuen edo diru-laguntzari lotutako eskaera aurkeztu zuen edo aurkezteko asmoa zuen pertsona orori helarazi beharko ziotela (iragarki taulan argitaratuz, ahoz azalduz...).
LANBIDEren erantzunaren arabera, zenbait inguruabarren ondorioz ez ziren berariazko ebazpenak eman: igarotako denbora, TAS/1622/2007 Aginduan xedatutako isiltasun negatiboa gauzatu zela eta deskribatutako egoera, hau da, ebazteke zeuden eskaeren kopuru altua. Erabaki horretan kontuan hartu zen informazioa eskuragarri zegoela lurralde mailako bulegoetan.
Aurrekoa gorabehera, aitortu da ezin dela alde ba
tera utzi araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan ezarritakoa, hau da, administrazioak prozedura guztietan berariazko ebazpena emateko eta jakinarazteko eginbeharra duela. Hala ere, egiaztatu ahal izan genuen geroago jarduera hori burutu zela.
Kexa horien bidez desadostasuna adierazi zuten eskaera berriak onartu zituztelako, azkenean emaitza gaitzespena izan zen arren, izan ere, aurrekontua agortua zegoen.
Alderdi horri dagokionez, kontuan hartu behar da eskaera berriak onartzea ez dela nahitaez alferrekoa, kexa jakin ba
tzuetan adierazi bezala, izan ere, azterketa a posteriori gauzatzen da, erregistratu ostean. Dirudienez, ezin da honelako mekanismorik abian jarri: aurkezte-ordenenean ba
karrik oinarrituta, interesdunei aurreikusitako aurrekontuko zuzkiduraren arabera onartuak izango diren ala ez jakinarazteko aukera ematen duena.
Prestakuntza ikastaroak egiteko aukerari dagokionez (lehengo Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko maiatzaren 8ko agindua, horren bidez, 2012ko ekitaldiko enplegurako prestakuntzarako laguntza ekonomikoak iragarri dira), EAEn bizi den pertsona ba
tek, kanpoan kokatuta dagoen enpresa ba
teko langileak, mahai gainean jarri zuen ez ziotela aukerarik eman aipatutako azken inguruabarraren ondorioz. HOBETUZ fundazioari kexaren berri eman ostean, Arabako lurralde arduradunak jakinarazi zigun, agindu arautzailearekin ba
t eginez, EAEko langile guztiek diruz lagundutako ekintzetan parte hartu ahalko dutela. Informazio hori osatze aldera, aditzera eman zuen kasua bideratzeko helburuarekin ikastaroaren ardura duen erakundearekin harremanetan jarri zirela.
Erreklamazio ba
ten erantzunik ezaren ondoriozko kexa ba
ti administrazioak emandako erantzuna lan-ikuskaritzak izan duen lan-karga islatzeko ba
liagarria izan da. Kexaren kasuan atzerapenak krisi ekonomikoaren ondorio den gizarte errealitatearen ondoriozko lehentasunekin zerikusia dauka; izan ere, hori guztia dela-eta, esleitutako espedienteak izapidetzeko jarraitzen den ordena honen araberakoa da: lehenengo izapidetzen dira legez epe ba
t ezarrita daukatenak (enplegu-erregulazioak edo justizia auzitegiek eskatutako txostenak), heriotza eragin duten edo oso larriak izan diren istripuen gainekoak eta Gizarte Segurantzaren aurkako iruzurrak hizpide dituztenak.
Izapidetu genuen kexan aipatzen zen erantzunik eza testuinguru horretan azaldu zitekeela eta ez zeukala jarduerarik ezarekin edo izapidetzea bertan behera utzi izanarekin zerikusirik. Beraz, salaketa ez zen artxibatu eta prozedura sustatu zen. Edonola ere, txostenak adierazi zuen gaiaren mamiari lotuta ikuskatzaile arduradunak bilera ba
t egin zuela interesdunarekin 2012ko azken hiruhilekoan eta, bertan, salaketak hizpide zituen gertakariak aztertzeaz gain, emaitza posibleen inguruko hurbilketa burutu zutela.
Elkartasunaren sektoreko adinekoentzako egoitzen eta arreta zerbitzuen federazioaren ba
rruan (LARES) elkartutako zenbait erakundetako ordezkariek kezka adierazi zuten Ararteko erakundearen aurrean adinekoen egoitzen gatazkaren ondoriozko egoeragatik.
Euren iritziz, Gipuzkoako Foru Aldundiak berari ez dagokion eremuan esku hartu du, hau da, langileen eta zerbitzuak eskaintzen dituzten zentroetako erakunde titularren arteko harremanen esparruan. Esku-hartze hori aipatzerakoan (adibidez, aipatu dute foru erakunde horrek proposamen ba
t aurkeztu zuela PRECOn) adierazi dute esku-sartzea gertatu dela bi alderdien (erakundeak eta langileak) arteko lan-harremanetan gailendu behar den autonomian.
Halaber, adierazi dute presioa sumatu dutela esku-hartze hori gauzatzek moduaren ondorioz eta horrek laneko gatazkari lotutako zenbait konturen negoziazioan bertan eragina daukala. Jakin ba
dakigu zaila dela presioari lotutako alderdi hori modu objektiboan hartzea ba
ina hala adierazi zigutenez, gogoeta hori aditzera eman genuen.
Irabazi asmorik gabeko (horixe ba
ita funtsezko ezaugarria) zentro eta zerbitzuetako titularrak diren heinean, kexatzeko beste arrazoi ba
ten berri eman ziguten: ez zeuden ados Gipuzkoako Foru Aldundiak zerbitzuak hitzartzeko ezarritako tarifarekin.
Gai horren inguruan, adierazi zuten tarifa horrek euren zentroen bideragarritasuna ba
ldintzatu dezakeela. Tarifa abenduaren 27ko 12/2012 Foru Arauaren hamargarren xedapen gehigarrian jaso den konfigurazioaren emaitza da; horren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmenen eta diru-laguntzen arloan beharrezkoak diren neurriak abian jarriko ditu irabazi-marjinan %3ko gehienezkoa ezartzeko, betiere, hori zerbitzu publikoen kudeaketa, hornidura eta zerbitzuen kontratuetan zenbatzen denean, ba
ita zerbitzuak eskaintzeko hitzarmenen kasuan ere.
Foru aldundiari alderdi horien gainean helarazi zizkiguten kezken berri eman genion.
Foru aldundiak mahai gainean jarri genituen inguruabarrei buruzko ba
lorazioa helarazi zigun: funtsean, aipatutako gatazkan izan zuen esku-hartzearen eta ezarritako tarifen alderdi ekonomikoaren ingurukoa.
Lehenengo kontuari dagokionez, aldundiak bere pertzepzioa adierazi du eta, erakundearen ikuspegitik, Batzar Nagusien Gizarte Politika Ba
tzordean emandako 2013ko otsailaren 8ko ebazpenaren bidez justifikatu du.
Aldundiari bidali genion informazio eskaeran adierazi genuen bezala, kexaren alderdi hori jorratu genuenean jakin ba
genekien zaila izango zela, izan ere, legez kontrako jarduera ba
ten ba
rruan sar daitekeen ezer ba
karrik aztertu daiteke beharrezkoak diren prozesu-bermeen bidez eta prozedura judizial ba
ten ba
itan eta horrek gure eskumenak gainditzen ditu. Gainera, aldundiaren portaera ezegokitzat jotzeko izaera horretako egoztea ba
besten duten agiri bidezko frogak beharrezkoak dira. Foru diputatuaren erantzuna ba
rne hartzen duen idazkiak dio ez dela eskumenen arloan gehiegikeriarik burutu edo portaera desegokirik antzeman.
Erantzun horrek ekarpen ekonomikoa zuen hizpide, aldundiak abenduaren 27ko 12/2012 FORU ARAUAren ba
rruan sartu duena (horren bidez, 2013. urterako Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorrak onetsi dira).
Beste gatazka ba
ti dagokionez, unibertsitatekoa ez den hitzartutako irakaskuntza hain zuzen ere, kexa ba
ten bidez desadostasuna adierazi zen hezkuntzako arloan funtsezko zerbitzua mantentzeko gutxieneko zerbitzuen aurrean. Enplegu Sailera jo zuela aditzera eman zuen eta, dirudienez, bertan arreta eskaini zion pertsonak jakinarazi zion ez zeukala jarduteko aukerarik estatuak ezartzen ba
ititu.
Ahoz emandako informazioari buruz ari zenez, gure iritzia helaraztea erabaki genuen, hau da, autonomia erkidegoko administrazioaren eskumena dela. Horrez gain, azaldu genuen zerbitzuak ezarri dituen 2013ko urriaren 16ko aginduak berak adierazi duela zein den eskumena duen organoa (Eusko Jaurlaritza) unibertsitatekoa ez den hezkuntzaren arloan zerbitzu horien edukia ezartze aldera, funtsezko zerbitzutzat jo dena hain zuzen ere.
Zerbitzuen nazioz gaindiko eskaintzaren ba
itan Espainiara lekualdatu diren langileen kontratazioak ere kexa ba
t eragin du. Azaroaren 29ko 45/1999 Legeak jaso duen egoera ba
t da. Lege horrek zerbitzuen nazioz gaindiko eskaintzaren ba
itan lekualdatzen diren langileen gaia jorratu du.
Lege horrek, zioen azalpenean, aditzera eman du kide den estatu ba
tek ezin diola kide den beste estatu ba
tean ezarrita dagoen zerbitzu-emaile ba
ti lurralde osotik bere langileekin modu librean lekualdatzeko aukera debekatu. Dena den, gogora ekarri du ba
tasuneko zuzenbidea ez dela honen aurkakoa: kide diren estatuek euren legeria edo gizarte hizketakideek egindako lan hitzarmen kolektiboak zabaldu ditzaten eta bere lurraldean lana norbere kontura egiten duen langile oro ba
rne har dezaten, behin-behinean ba
da ere, enpresaria zein herrialdetan ezarrita dagoen alde ba
tera utzita.
Kexak legeak enpresentzat ezarri dituen ba
ldintzen ez betetzea zuen hizpide, izan ere, egoera horietan esku-hartzea beharrezkoa da.
Esku-hartze hori Laneko Ikuskaritzaren arloaren ba
rruan egongo litzateke (aipatutako 45/1999 Legearen 8. artikuluak jaso du, Laneko Ikuskaritza eta Gizarte Segurantza agintzen duen azaroaren 14ko 42/1997 Legeak xedatutako funtzioak betez) ba
ina, eremu horretako laneko ikuskaritzarekin egiaztatu ostean, esan dezakegu gaia ikertzeko kexan jasotakoak ba
ino datu zehatzagoak beharrezkoak direla. Horregatik, interesdunei esan genien enpresek ez-betetzeak burutu dituztela jakinez gero, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailaren Laneko Ikuskaritzarekin harremanetan jarri beharko liratekeela.
Kexen atalean aipatu dugu horietako askok zerbitzuen funtzionamenduarekin zerikusia izan dutela. Ezin dugu ba
ieztatu kexak funtzionamenduaren erradiografia ba
t direnik ba
ina jaso dugun horiek ez dute zehaztasunik ematen beste arlo ba
tzuetan gertatzen denaren inguruan; horrez gain, ez da erantzunik eza edo kexagileek jaso duten tratua hizpide duen kexarik jaso.
Adinekoen egoitzen eremuan egon den gatazkak Arartekoaren kezka piztu du, gai horren ondorioz betidanik kezkatuta egon den arren; izan ere, egoera horrek pertsona askoren lan ba
ldintzetan eragina edukitzeaz gain, zerbitzuaren kalitatean ere eragina dauka. Espero dugu, finantzazio arazoak izan dituzten zentro hitzartuen kasuan gertatu den bezala, gatazkaren arrazoia bideratzeko aukera egotea.