1.Arloa kopurutan
2013an 9 kexa-espediente hasi dira an
imaliak babesteko arloan, alegia, erakundeak ekitaldi honetan zehar izapidetu dituen guztien %0,34.
GUZTIRA | Izapidetzen | Amaituta | Jarduera okerra | Jarduera okerrik ez | Herritarrei aholkuak eta informazioa ematea | Gerora ez dira onartu |
10 | 4 | 6 | – | 6 | – | – |
2.Kexarik aipagarrienak
Ekitaldi honetan, espazio publikoetan pertsonen eta an
imalien artean sortzen diren bizikidetza-arazoak mahai gainean jarri dituzten kexak nagusitu dira atal honetan eta, gehienbat, ustez arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak espazio publikoetan aske eta muturrekorik gabe ibiltzen direla adierazi duten salaketak gailendu dira.
Kasu horietan, salaketek zehaztu dute udal-agintaritzak espazio publikoetan kontrol nahikorik ez duela. Erakunde honetan egindako ikerketen ondorioz, egiaztatu dugu leku gehienetan udaltzaingoaren presentzia parke eta espazio publikoetan areagotuz joan dela, baita toki-erakunde desberdinetan an
imaliak edukitzea eta babestea arautzen duten udal ordenantzak ez betetzeagatik hasitako zigortzeko espedienteak ere.
Era berean, gure esku-hartzea eskatu zuen kexa jaso dugu, Meñakozeko hondartzan txakurrak zeudelako eta agintaritza-agenteek ez zutelako ezer egiten udaldian txakurrak hondartzetara sartzea mugatzen edo debekatzen duen eta aplikatu behar den araudia betetzen ez zenean.
Horri dagokionez, idazkian adierazi da azken urteotan gero eta jende gehiago etorri dela hondartza horretara eta, era berean, txakurrak dituzten pertsonen kopurua areagotu egin dela. Horren ondorioz, batzuetan dozena bat txakur aske baino gehiago zenbatu ahal izan dira. Nahiz eta azken urteotan Sopelako Udalean hainbat salaketa jarri, Meñakozeko hondartzaren zati handiena udal horri baitagokio, ez dira beharrezkoak diren neurriak hartu Sopelako Hondartzetako eta An
imalien Jabetzari buruzko Udal Ordenantza betetzen dela bermatzeko. Udal ordenantza horren bidez, hondartzetan gisa guztietako an
imalien sarrera eta bertan egotea debekatzen da guztiz maiatzaren 1etik urriaren 31ra arteko epean, biak barne, Gida-txakurren azaroaren 21eko 1997/17 Legean ezarritakoaren kalterako izan gabe.
Zentzu horretan, esan dezakegu salaketak zehazki azaltzen duela hondartzan zaintzarik ez dagoela eta txakurren jabeak mugatutako epean hondartzara joanaraziko lukeen lege-hausleak zigortzeko espedienterik hasi ez dela.
Agiri hau idazten amaitzerakoan, Sopelako Udalak helaraz diezagukeen informazioaren zain gaude.
3.Araudi- eta gizarte-testuingurua
Interesgarria iruditu zaigu atal honetan Diputatuen Kontseiluaren abuztuaren 1eko 26/2013 Foru Dekretua onartu dela aipatzea. Foru dekretu horrek arautzen du txakur abandonatu edo deslaiak jasotzeko prozedura Arabako Lurralde Historikoan, bai eta zerbitzua eskaintzeko modua hitzartzea ere, hain zuzen, udalek kudeatzeko ardura emanez. ALHAOren 95. zenbakian argitaratu zen, 2013ko abuztuaren 21ean.
Urriaren 29ko 6/1993 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko an
imaliak babestekoak, 15. artikuluan ezartzen du udalen eta foru aldundietako sail eskudunen egitekoa izango dela abandonatutako an
imaliak eta, identifikazioa eraman arren, edukitzailearen kontrolik gabe noraezean dabiltzanak hartzea, harik eta berreskuratu, jabe berri bati eman edo hiltzen dituzten arte.
Arabako lurraldean, Armentiako An
imaliak Babesteko Zentroak jasotzen zituen an
imaliak. Zentroa Gasteizko Udalaren menpe dago, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak urtero ematen duen diru-laguntza kontuan izanda. Egun, sistema hori ekonomikoki bideraezina zen, zerbitzua iraunkorra eta eskaera handikoa bihurtu zelako.
Horregatik, aipatutako dekretuaren bitartez Nekazaritza Sailak hori nahi duten eta horrela adierazten duten udalei emango dien kaleko txakurrak edo txakur abandonatuak hartu, zaindu eta mantentzeko zerbitzuaren an
tolaketa berria arautzen da. Hori dela eta, dekretuaren eranskinetan esku hartzen duten eragile guztien betebeharrak ezartzen dira, baita Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailean zerbitzuaren kudeatzeko gomendioa egitea erabakitzen duten udalen arteko harremanak zein zerbitzua An
imaliak Babesteko Zentroko baliabideen bidez emateko Nekazaritza Sailaren eta Gasteizko Udalaren arteko harremanak gauzatzeko tresnen an
tolaketa ere.
4.Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Urte hauetan zehar arlo horretan jasotako erreklamazio kopurua handia izan ez bada ere, jakitun gara gero eta gatazka gehiago sortzen ari direla pertsona eta an
imalien arteko bizikidetzan, ezin baitugu ukatu EAEko udalerrietan gero eta txakur gehiago daudela.
Udalen zeregina da pertsonei kalteak eragitea ekiditeko an
imaliak edukitzeari buruzko araudia betetzen dela ziurtatzea.
Hartara, hiriko bide eta espazio publikoetan txakurrak kontrolaturik eta loturik egon daitezen eskatu behar dugu, eta, horretarako, kateak edo uhalak erabili behar dira. Halaber, an
imalia horiek mikrotxiparekin identifikaturik, erroldaturik eta kasuan kasuko udalerriko erregistroan erregistraturik egon behar dute. Horretarako, garrantzitsua da toki-erakundeek an
imaliak identifikatzeko kanpainak egitea, txakurrak abandonatzeak, erasoek, kexek, etab. eragin ditzaketen ondorio negatiboak ekiditeko.
Hala eta guztiz ere, azpimarratu behar dugu etxeko an
imaliak dituzten pertsonen eta gainontzeko herritarren arteko bizikidetza orekatua ahalbidetzen duten bestelako konponbideak bideratzea ezinbestekoa dela.
Horri dagokionez, aurreko txostenetan proposatu ziren eta an
imaliak babesten dituzten hainbat elkartek bermatu zituzten neurri batzuen garrantzia nabarmendu nahi dugu berriro ere.
1. Beharrezkotzat jotzen da an
imalientzako aisialdirako eremu zehatzak prestatzea, izan ere, an
imaliak etengabe uhalekin daudenean eta, zenbaitetan, baita muturrekoekin ere, jarrera erasotzaileak eduki ditzakete.
2. Hiriko bitarteko nahikoak egotea an
imalien edukitzaileek txakurren eginkariak jaso ahal izateko.
3. Informazio kanpainak egitea herritarrak eskuarki eta zehazki an
imaliak dituztenak an
imaliak edukitzearen inguruko kontuei buruz kontzientziatzeko eta hezteko, euren betebeharrei eta horiek ez betetzearen ondorioei buruzko informazio nahikoa izan dezaten.