9.Estatistika soziologikoa Kexagileen tipologia eta kexen formatua
Gure zerbitzuetara jotzen duten pertsonei harrera egiteko modu naturalak Arartekoaren esku hartzea eskatzen duten pertsonen ezaugarriak eta baldintzak ezagutzearekin zuzeneko zerikusia dauka.
– Kexagileen ezaugarriak
2013. urtean egindako kexen analisi soziologikoak ez du aldaketa esanguratsurik erakusten aurreko urtearen aldean. Hala ere, zehatzago aztertuta, hauxe ikusi dugu: gizartean baztertuta dauden pertsonen arloan (horrek hartzen du iaz egindako kexen zati handi bat) gizonek kexa gehiago egin dituztela emakumeek baino.
(14.grafikoa ).Jasotako kexen banaketa, kexagileen ezaugarrien arabera
– Kexa idazteko erabilitako hizkuntza
Gaur egun gaztelania da kexak idazteko gehien erabiltzen den hizkuntza. Euskaraz eta bi hizkuntzetan aurkeztutakoek gorakada txiki bat izan dute. Halere, Arartekoaren erakundean herritarrei bi hizkuntza ofizialetan arreta emateko gai diren pertsonak daude.
Ararteko erakundeak erreklamazioak herritarrak aukeratutako hizkuntzan izapidetzen ditu, irizpide modura. Arartekoa kexa eragindako administrazioekin harremanetan jartzean, eta ofiziozko espedienteren bat abiatzen duenean, komunikazioa EAEko bi hizkuntza ofizialetan egiten da.
(15. grafikoa).Kexen banaketa, erabilitako hizkuntzaren arabera
– Kexak egiteko era
Kexak aurkezteko moduari buruzko datuek erakusten digute azken urteotan joera aldatu egin dela, izan ere, kexetatik ia % 86 aurrez aurre egin dira, Arartekoaren herritarren arretarako hiru bulegoetan. Ehuneko hori dezente areagotu da aurreko urtekoen aldean. Krisiaren ondorioekin eta eskubide sozialekin lotutako kexak gehitu direlako gertatu da hori.
(16. grafikoa).Kexen banaketa, herritarrek erabili duten bidearen arabera
– Arreta zuzeneko bulegoetara bertaratutako pertsonen ezaugarriak
(17. grafikoa).Arreta zuzeneko bulegoetan kexak egin dituzten pertsonen ezaugarriak
Ikusten denez, zuzeneko arretarako bulegoetara kexak
aurrez aurre egitera joaten diren pertsonen ezaugarriak ez dira asko aldatzen EAEn kexak egin dituzten pertsona guztien ezaugarriekin konparatuta, eta kexagileen artean gizonezkoen presentziaren ehunekoa aldatzen dute, zertxobait beherantz, aurreko urteen aldean.
2013an gure bulegoetara etorri diren pertsonen artean, ia % 46k lehendik ere izan zuen harremana Ararteko erakundearekin.