7.Prozedurari buruzko estatistika (Kexa-espedienteen egoera)
Jarraian, 2013an bideratutako espedienteak tramitazioaren zein fasetan dauden aztertuko dugu.
2013. urtean 1.534 ebazpen eman dira.
Arartekoak 2013an emandako ebazpenen arabera, 803 kasutan, eragindako administrazioak jarduera o
kerren bat burutu zuen, hau da, kasu guztietatik % 56,20tan; portzentaje hori iazkoa baino handiagoa. Hala ere, ez da jarduera o
kerrik antzeman aztertu ditugun espedienteetatik % 43,80tan.
Izapidetzen ari ziren espediente batzuetan, kexa aztertzen hasi o
ndoren, azterketa jarraitzea eragozten duten hainbat inguruabar agertu dira: beste defendatzaile batzuekiko bikoiztasuna, epailearen ebazpenaren zain dauden auziak, epai irmoa dutenak, epai bideari ekin diotenak eta abar. Espediente horiek Gerora ez dira o
nartu izenpean jaso dira o
ndoko grafikoetan.
(12. grafikoa).2013an bukatu diren espedienteak
– Kexen egoera: euskal administrazio publikoen jarduera zuzenak eta o
kerrak
(13. grafikoa).Kexa-espedienteen egoera
Aurreko datuetatik o
ndorioztatzen denez, Arartekoak 2013. urtean sakonki aztertu dituen erreklamazio guztietatik 803 kasutan, hau da, % 56,20etan o
ndorioztatu da jarduera o
kerren bat egin dela.