5.Estatistika eragindako administrazioen arabera
Bideratutako kexa-espedienteek administrazio bakoitzari zer proportziotan eragiten dioten adierazten duten datuak aztertuta, iaz bezala, 2013an Eusko Jaurlaritzaren kontra egin dira kexa idatzirik gehienak (% 62,73), eta kexa zertxobait ugaritu dira autonomia erkidegoko udalei dagozkienak (% 26,44).
Edonola ere, espedienteetan inplikatutako administrazioak ikertzeak ez du esan nahi jarduera o
kerrik egin dutenik, baizik eta haien jardueraren batek erreklamazioa sortarazi duela.
– Arlo eta administrazio bakoitzari zuzendutako kexen kopurua zuzen interpretatzeko era
Hasiera batean, administrazio jakin baten jarduerek kexa asko eragiten badituzte edo arlo zehatz batean kexa anitz jasotzen badira, pentsa liteke horrek estua duela herritarrek administrazio horren funtzionamenduaz duten iritzi txarrarekin, zabarkeria, gehiegikeriak edo legez kontrako jarduerak egoteari dagokionez.
Hala ere, ñabardura garrantzitsuak egin behar zaizkio kexa-kopuruaren lehen pertzepzio eta interpretazio horri, o
ndorioak presaka ez ateratzeko, o
ndorio horiek o
kerrak eta bidegabeak izan baitaitezke eragindako administrazioei dagokienez.
Horrela, nahiz eta administrazio jakin baten jarduerak sortutako kexa-kopurua hasiera batean esanguratsua izan, are esanguratsuagoa da −eta hori da egiaz garrantzitsua− zenbat kexatan izan zituen kexagileak erakunde honetara etortzeko moduko arrazoiak, administrazio batek o
ker jokatu zuelako. Halaber, erakunde honen iritziz, kexa-kopuruaren datua bera baino garrantzitsuagoa da kasuan kasuko administrazioaren jokabidea, bai ezarritako epean informatzeko betebeharra betetzeko o
rduan, bai erreklamazioa ikertu edo aztertu o
stean emandako ebazpenei dagokienez. Hau da, funtsezkoa da administrazioak gomendioak edo iradokizunak o
nartzen dituen ala ez egiaztatzea, administrazioak o
ker jokatu duela antzeman denean.
(7. grafikoa).Bideratutako espedienteen banaketa, eragindako administrazioen arabera
A) Autonomia Erkidegoko Administrazio O
rokorraren aurka (Eusko Jaurlaritza) bideratu diren espedienteak
– Banaketa arloka
Eusko Jaurlaritzak eskumen zabala duen arloetan (gizarte babesa eta enplegua, hezkuntza, etxebizitza, herri-administrazioen zerbitzuko langileak, o
sasuna eta herrizaingoa) egon da kexa idatzien espediente kopururik handiena.
(3. taula).Autonomia Erkidegoko Administrazio O
rokorraren aurka (Eusko Jaurlaritza) bideratu diren espedienteen banaketa, arloen arabera
– Sailen araberako banaketa
(8. grafikoa).Autonomia Erkidegoko Administrazio O
rokorraren aurka (Eusko Jaurlaritza) bideratu diren espedienteen banaketa, sailen arabera
B) Foru administrazioen aurka bideratutako espedienteak
– Banaketa lurraldeka
Foru aldundien aurka bideratutako erreklamazioen artean, nabarmentzekoa da ugaritu egin direla Arabako Foru Aldundiaren kontrakoak (% 26,53) eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurkakoak, eta zertxobait gutxitu dira Bizkaiko Foru Aldundiaren kontrakoak (% 48,30).
(9.grafikoa ).Foru administrazioen aurka bideratutako espedienteen banaketa, lurraldeen arabera
– Banaketa arloka
Ohikoa denez, gizarteratze arloak sortarazten ditu kexa gehien foru administrazioen aurka.
(4. taula).Foru administrazioen aurka bideratu diren espedienteen banaketa, arloen arabera
C) Tokiko administrazioen aurka bideratutako espedienteak
– Banaketa lurraldeka
Espediente gehienak Bizkaiko udalen aurka bideratu dira, baina kontuan hartu behar da horixe dela lurralderik jendetsuena.
(5. taula).Tokiko administrazioen aurka bideratutako espedienteen banaketa
Kop. | % | |
Bizkaiko udalak | 260 | 46,1 |
Gipuzkoako udalak | 174 | 30,85 |
Arabako udalak | 89 | 15,78 |
Arabako administrazio batzarrak | 10 | 1,77 |
Bizkaiko mankomunitateak, partzuergoak eta parkeak | 26 | 4,61 |
Gipuzkoako mankomunitateak, partzuergoak eta parkeak | 4 | 0,71 |
Arabako mankomunitateak, partzuergoak eta parkeak | 1 | 0,18 |
(6. taula).Autonomia erkidegoko udalen aurka bideratutako espedienteak
Arabako udalak | Kop. |
Vitoria-Gasteiz | 62 |
Laudio/Llodio | 5 |
IruñaOka/Iruña de Oca |
4 |
Laguardia | 4 |
Beste batzuk* | 14 |
Guztira | 89 |
Bizkaiko udalak | Kop. |
Bilbao | 79 |
Getxo | 26 |
Erandio | 14 |
Barakaldo | 12 |
Santurtzi | 11 |
Beste batzuk** | 118 |
Guztira | 260 |
Gipuzkoako udalak | Kop. |
Donostia-San Sebastián | 52 |
Zarautz | 33 |
Errenteria | 11 |
Irun | 9 |
Hernani | 5 |
Lezo | 5 |
Beste batzuk* | 59 |
Guztira | 174 |
* Zerrenda o
soa Arartekoaren web gunean kontsulta daiteke, Jarduera eta estatistikak atalean.
– Banaketa arloka
Normalean gertatzen den bezala, tokiko administrazioen jarduerek eragindako erreklamazioak modu nahiko homogeneoan banatuta daude udalek eskumen garrantzitsuak dituzten arloen artean. Honako arloak nabarmentzen dira: gizarte-bazterketa, adinekoak, haur eta nerabeak eta ezinduak.
D) Euskal Herriko Unibertsitatearen aurka bideratutako kexa-espedienteak
Euskal Herriko Unibertsitatearen aurka aurkeztutako kexei dagokienez, asko gehitu dira iaz izandakoekin alderatuz.
(7. taula).Euskal Herriko Unibertsitatearen aurka bideratutako kexa-espedienteak
Guztira | |
Hezkuntza | 10 |
Herri-administrazioen zerbitzuko langileak | 4 |
Informatzeko eta ezagutzeko teknologiak eta datuak babestea | 4 |
Guztira | 15 |