4.Estatistika alorrez alor
Kontuan hartzen badugu kexak zein ar
lo tematikorekin dauden lotuta, hauxe ikusten da: aurreko urtearen aldean, oro har, zertxobait behera egin du gizarte eremuarekin lotuta bideratu diren kexa-espedienteen kopuruak. Azken kexa horiek kategoria bakarrean bilduta agertzen ez badira ere, hainbat ar
lotan azaltzen dira, ez bakarrik gizarteratze ar
loan, baizik eta baita ere etorkinen, buru-gaixoen, haur eta nerabeen, adinekoen, etxebizitzaren, espetxeratuen, ezgaituen, eta abarren ar
loetan.
Bideratutako kexak zer ar
lori dagozkion kontuan hartuta, 2013an gutxitu egin dira gizarte bazterkeriaren aurka borrokatzeko bitartekoekin loturiko erreklamazioak: 883 izan dira (2012ko 1.010 kexen eta 2011ko 329 kexen aldean). Kexa horiek ia hirukoiztu egin dira 2 urtean. 883 kexa horietatik 860k (hau da, ia % 97k, 2012koaren antzeko kopurua, 875 izan baitziren) Lanbideren funtzionamendu txarrarekin loturiko hainbat ar
azorekin dute zerikusia, eta diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria kudeatzerakoan izandako jarduerekin.
Gizarteratze ar
loaz gain, jarduera modu esanguratsuan hazi da honako ar
lo hauetan: jarduera ekonomiaren antolamendua, ogasuna, etxebizitza, hezkuntza, herri-administrazioen ar
aubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak. Orobat hazkuntza nabarmena izan dute honako hauek: segurtasuna, herri-administrazioetako langileak eta ingurumena.
Arartekoak bideratu dituen kexa-espedienteen % 50k gizarte-eskubideekin dute lotura (hezkuntza, osasuna, gizarteratzea, etxebizitza, etab.)
Orobat, azpimarratu behar dugu kexa-espedienteetatik % 40k (gizarteratze ar
lokoek barne) zerikusia dutela pertsona guztien benetako berdintasun eraginkorra bermatzeko politika publikoekin. Politika horien xedea pertsona jakin batzuei: emakumeak, gizarte bazterkeria pairatzen duten edo pairatzeko ar
riskua duten pertsonak, adinekoak, haurrak eta nerabeak, ezintasunen bat duten pertsonak, homosexualak –gay zein lesbianak– edo transexualak, etorkinak, ijitoak, etab., eskubide hori behar bezala gauzatzeko aukera galarazten edo eragozten dieten oztopoak kentzea da.
(2. taula).Hasitako kexa-espedienteen banaketa, jarduera-arloaren ar
abera