VII.ATALA.Arartekoaren gomendioak eta iradokizunak zenbateraino bete diren
Ararteko erakundea sortzen eta arautzen duen 3/1985 Legeak –otsailaren 27koak– 11.b) artikuluan ezarritakoaren arabera, Arartekoari dagokio: “Dagokien ihardutze-sailei, herrilanariei edo hoien lanariburuei aholkuak ematea edo legezko egitekoak gogoraraztea, legez kontrako edo bidegabekeriazko egintzak zuzentzen edo Arduralaritza-zerbitzuak hobetzea lortzen saiatzeko” (sic).
Horregatik, kexak aztertzean administrazioaren jokaera ez dela zuzena izan ondorioztatzen dugunean, gomendio edo iradokizun bat bidaltzen diogu kexak eragindako administrazioari, bere jokaera alda dezan eskatzeko.
Gomendioak ordenamendu juridikoa urratu dela, legez kontra jokatu dela edo hutsegite larria izan dela ikusten denean egiten dira eta, horien bidez, delako jarduera berrikusteko eskatzen zaio kasuan kasuko administrazioari. Formula honen pean egiten dira, orobat, legeak bete behar dela gogorarazteko oharrak.
Iradokizunak, aldiz, honelako kasuetan egiten dira: eragindako administrazioak legeei jarraiki jardunda ere, eskubideak babestearren edo administrazio egokia bermatzearren, beste era bateko jarduera behar denean. Kategoria honetan barneratzen dira, orobat, administrazio bakar bati zuzenduta dauden eta kexa-espediente jakin batekin zerikusia duten arau aldaketako proposamenak ere.
Hala ere, adierazi nahi dugu beti ez dela beharrezkoa izaten gomendioa edo iradokizuna egitea. Askotan, administrazioak bere jokaera jakin bati buruzko informazioa eskatzeko idazkia jaso eta bere jokaera legezkotasunarekin bat ez zetorrela egiaztatu ondoren, bere jokaera ez dela zuzena izan aitortzen du, luzamendutan ibili gabe, eta kexagileari urratutako eskubidea berrezartzen dio. Arazoak konpontzeko modu honen bidez, ez da beharrezkoa gomendio edo iradokizun bat beren-beregi egitea; horri esker, irregulartasunak antzeman diren administrazio-jardueretatik % 97,24 gomendio edo iradokizunik egin gabe konpondu dira.
Egindako gomendio eta iradokizunak betetzeari dagokionez, azpimarratu beharra dago 2013. urtean egindako 85etatik eta 2012ko txosteneko datuen arabera erabakitzeko zeuden beste 28etatik, 25 onartu egin direla; 38 ez direla onartu eta 50 erantzunaren edo azken erabakiaren zain daudela.
2012an bezalaxe, aurten ere egiaztatu da dezente igo dela gizarteratze arloan egindako gomendioen kopurua. Diru-sarrerak Bermatzeko Legearen ondorioz sortu ziren prestazio ekonomikoen gainean espediente asko bideratu direlako gertatu da hori. Gomendio horiek bereziki Lanbideri eragin diote.
Emaitza horiek aintzat hartzean, ezin dugu ahaztu erakunde honek egindako gomendio edo iradokizunak ez direla lotesleak eta, ondorioz, limurtzea edo pertsuasioa besterik ez dugula laguntza eskatu diguten pertsonen egoera juridikoak konpontzen saiatzeko.
Horregatik, aipatu nahi dugu erakunde honek garrantzi handia ematen diola administrazio publikoetara bidaltzen dituen erabakiak behar bezala arrazoitzeko beharrari, batez ere erabaki bat edo esku hartzeko irizpide batzuk aldatzeko eskatzen denean. Beti esan izan dugu behartzeko gaitasunik ez izateak ahalegin dialektiko handiagoak egitera behartzen gaituela, gure analisietan sakontzera, desadostasun juridikoak egiaztatzera eta gure argudioak errepikatzera, gure gomendioak eta gogorarazteko oharrak betetzeko orduan bidegabeko aitzakiak jartzen direla ikusten dugunean.
Beti onartu dugu Ararteko erakundeak administrazio jokaera bat aldatzea gomendatu edo iradokitzen duenean, administrazioak ez duela zertan onartu gomendioaren eta/edo iradokizunaren interpretazio juridiko hori, eta ados ez egoteko arrazoiak zeintzuk diren argudia dezakeela.
Batzuetan, eragindako administrazioak ez du adierazten gomendioa edo iradokizuna onartzen duen ala ez. Kasuok bestelako balorazioa merezi dute, eta halakoetan, erantzunik ezak gomendioa edo iradokizuna ez betetzeko asmoa estaltzen duela susmatzen da, eta, hortaz, administrazioari adierazten zaio erantzunik ez emateko jarrerari eusten badio, ez onartutzat joko dela gomendioa edo iradokizuna, eta zertzelada hori jakinaraziko dela Legebiltzarrari egiten zaion urteko txostenean.
Espedienteak bukatzeko beste modu desegoki bat zera da: eragindako administrazioak gomendioa ez onartzea eta bere ezezkoa oinarritzeko argudio nahikorik ez ematea.
Egoera horrek kezkatzen gaituenez gero, berriz ere adierazi beharra daukagu horrelako jokaerek urratu egiten dutela Eusko Legebiltzarreko erakunde ordezkari gisa eman dizkiguten eginkizunak onartzea. Era berean, gure iritziz, jokaera horiek begirunerik eza erakusten dute Zuzenbideko Estatuak arazoak konpontzeko eman duen tresnetako bat erabiliz beren eskubideak aitor diezazkieten eta legeria bete dadin erakunde honetara babes eske etorri diren herritarrekiko. Ildo horretan, gogorarazi behar da onartu gabeko gomendio edo iradokizun bakoitzak, erakunde honen bermatze lanerako oztopoa izateaz gain, batez ere legea ez betetzen edo herritarren eskubideak urratzen jarraitzea dakarrela berekin, herritarrei legez dituzten eskubideak berrezartzea galaraziz.
Ohi bezala, atal honetan aipatuko dugu zein egoeratan dauden 2013an egin ditugun gomendio eta iradokizunak, baita 2012ko abenduaren 31n azken erantzunaren zain zeudenak ere. Aipamen hori hiru kategoriatan banakatutako gomendioen azaleko deskribapena baino ez da izango. Hiru kategoriak honako hauek dira: 1) Administrazioak onartu dituenak; 2) Administrazioak onartu ez dituenak, 3) txosten hau amaitutakoan, administrazioaren behin betiko erabakiaren zain daudenak.
Ebazpen guztiak, oso-osorik, gure web orrialdean kontsulta daitezke.
1.Onartutako gomendioak eta iradokizunak
A) EUSKO JAURLARITZA
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 29koa.
Horren bitartez gomendatzen zaio dagozkion neurriak har ditzan behar bereziak dituen adingabeak hezkuntzako laguntzaile espezialista baliabidea edukiko duela bermatze aldera. Adingabe horri bere familiaren etxebizitzatik gertu dagoen ikastetxe hitzarmendunean matrikulatzeko baimena eman diote.
893/2012/20 espedientea
Arartekoaren 2013ko apirilaren 4ko ebazpena. Horren bidez gomendatzen zaio Eskola 2.0 hezkuntza programara sartzeko baldintzak berrikus ditzan eta programa hori garatzeko irrati-maiztasunen igorpen-mailak murrizteko aukera eskaintzen duten neurriak ezar ditzan.
1100/2011/23 espedientea
Arartekoaren 2013ko urriaren 28ko ebazpena.Horren bidez gomendatzen zaio berrazter dezan eskaera honi buruz hartutako erabakia: 2013-2014 ikasturterako ikasleen onarpen-prozesuan aurkeztutako onarpen-eskaera.
1820/2013/QC espedientea
Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
Arartekoaren ebazpena, 2012ko abenduaren 4koa. Horren bidez gomendatzen zaio, 2013rako gizarte larrialdietarako laguntzetan jasotako gastu espezifiko bakoitzerako gehienezko zenbatekoak ezartzen dituen aginduaren onespenari dagokionez, 2011ko abenduaren 28ko Aginduan ezarritako irizpideak berrikus ditzan.
14/2012/43O espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2013ko urtarrilaren 14koa. Horren bitartez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errentaren ukapen bat berriro azter dezala, motibazioan akats larria egon baita.
1222/2012/43 espedientea
Arartekoaren, 2013ko martxoaren 1eko ebazpena.Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak “Etxebizitza Hutsaren Programa” (Bizigune) delakoan gaineratutako etxebizitzak, horien errentamendua amaitu ondoren, euren jabeei itzultzean etxebizitzek izan behar duten egoera zehazten da.
851/2011/34 espedientea
Arartekoaren 2013ko irailaren 9ko ebazpena.Horren bidez gomendatu zaio aplikagarriak diren arauetan jasotako baldintza guztiak betetzen dituen eskatzaile bati diru-sarrerak bermatzeko errenta eman diezaion.
2434/2012/46 espedientea
Osasun Saila
Osakidetza
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 23koa. Horren bidez gomendatzen zaio nortasun nahasmendu larriak dituzten pertsonei arreta emateari lotutako neurri orokor batzuk eta eragindako gazte baten arretaren gaineko beste neurri berezi batzuk har ditzan.
1063/2012/39 espedientea
Segurtasun Saila
Arartekoaren ebazpena, 2012ko irailaren 28koa.
Horren bidez gomendatzen zaizkio espetxez kanpoko ospitaleko arreta jasotzen duten presoen zaintzari dagokionez irizpideak, intimitaterako euren eskubidea zaintze aldera.
1142/2012/32 espedientea
B) FORU ADMINISTRAZIOA
ARABAKO FORU ALDUNDIA
Gizarte Zerbitzuen Saila
Arartekoaren 2013ko irailaren 19ko ebazpena.Horren bidez (…) adingabearen legezko tutorea denez, tutore izateak eta osoko arreta eskaintzeak berekin dituen betebeharrak bete ditzala inolako salbuespenik gabe, erregulazio administratiboa lortzekoak barne.
1999/2013/QC espedientea
Arartekoaren 2013ko irailaren 19ko ebazpena.Horren bidez (…) adingabearen legezko tutorea denez, Arabako Probintzia Fiskaltzan premiamenduzko kontsulta egin dezala fiskaltzaren dekretuan adierazitako adina eta Kamerunek Madrilen duen Enbaxadan ondoren emandako pasaportean ageri den jaioteguna ez baitatoz bat.
2005/2013/QC espedientea
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Nekazaritza Saila
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 27koa.
Horren bidez hiri kaioen populazioa kontrolatzeko plan baten hitzarmena sustatu dezan.
1751/2012/23 espedientea
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua
Arartekoaren 2013ko ekainaren 19ko ebazpena.Horren bidez gomendatzen zaio futbolean aritzeko espazio publikoetan eta, bereziki, Kontxako hondartzan, neurriak har ditzaten eta txapelketa maskulinoak eta femeninoak berdintasun irizpideei jarrai joka daitezen.
506/2013/QC espedientea
C) TOKIKO ADMINISTRAZIOA
ARABAKO UDALAK
Gasteizko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2012ko ekainaren 29koa. Horren bidez gomendatzen zaio garraioaren erabiltzaile guztiek informazio sistema baliatzen dutela bermatzeko beharrezko neurri guztiak har ditzala. Hartara, ikusmen urritasuna dutenek Gasteizko hiri garraioaren zerbitzua modu normalizatuan, autonomoan eta seguruan erabiltzea bermatuko da.
2324/2011/17 espedientea
Arartekoaren 2013ko irailaren 11ko ebazpena.Horren bidez gomendatzen zaio erantzuna eman diezaion lokal baten irisgarritasun araudiaren eta baldintza higieniko-sanitarioen betetzea ikuskatzeko egindako eskaera bati.
2396/2012/23 espedientea
BIZKAIKO UDALAK
Berangoko Udala
Arartekoaren 2013ko uztailaren 5eko ebazpena.
Horren bidez iradokitzen zaio beharrezko neurriak har ditzan, aisialdiko gazte-lokalek sortutako eragozpenak saihesteko.
1400/2012/28 espedientea
Elorrioko Udala
Arartekoaren 2013ko uztailaren 3ko ebazpena.Horren bidez gomendatzen zaio beharrezko neurriak sustatzea, lokal partikular batean kontserbazio–, higiene– eta osasungarritasun-betebeharrak betetzeko.
735/2013/QC espedientea
Erandioko Udala
Arartekoaren 2013ko maiatzaren 31ko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio har ditzala bidezko neurriak (…) pub tabernak eta herriko jaietan pubaren inguruetan ipintzen den plataformak eragozpen gehiagorik sor ez dezaten.
136/2013/QC espedientea
Plentziako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2011ko uztailaren 15ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioari jarraituz, hiri horretako Zubi Zuri deritzon zubiaren pasabidean era iraunkorrean ikusgai jarritako laminak genero ikuspegitik berrazter ditzala eta, ondorioz, hautatutako argazki eta testuak ordezka ditzala, emakumeek hiriko bilakaera sozial, kultural eta ekonomikoan izan duten presentzia esplizituki islatzen duten beste batzuk ipinita.
1271/2010/30 espedientea
GIPUZKOAKO UDALAK
Donostiako Udala
Arartekoaren 2013ko ekainaren 19ko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio futbolean aritzeko espazio publikoetan eta, bereziki, Kontxako hondartzan, neurriak har ditzaten eta txapelketa maskulinoak eta femeninoak berdintasun irizpideei jarrai joka daitezen.
1760/2013/QC espedientea
Hondarribiko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2012ko uztailaren 24koa.
Horren bidez gomendatzen zaio Jaizkibel Konpainiak 2012ko Hondarribiko Alardearen antolamenduari dagokionez egindako eskaerari esleitutako sarrera erregistroaren zenbakia zuzendu dezan erregistroan sartu zeneko errealitatera egokituz eta datorren irailaren 8ko jai-ekintzen eta ekintza horien aurretiko entseguen antolamenduan Jaizkibel Konpainiak egindako eskaera beste batzuekiko nagusituz.
100/2012/30 espedientea
Legorretako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2013ko urtarrilaren 17koa. Horren bidez gomendatzen zaio (…) tabernak eragindako kalteak saihesteko neurri egokiak har ditzan eta jarduera horri, albait lasterren, ingurumeneko legeria bete dezala eska diezaion.
656/2012/28 espedientea
Zumaiako Udala
Arartekoaren 2013ko apirilaren 15eko ebazpena.
Horren bidez gomendatu zaio industria poligono baten mugakide den urbanizazio batean zarata kontrolatzeko araudiaren betetzea egiaztatze aldera dagozkion neurriekin aurrera jarrai dezala.
1950/2011/23 espedientea
Zumarragako Udala
Arartekoaren 2013ko urriaren 1eko ebazpena.
Horren bidez etxebizitza-eraikin bateko hezetasun-arazoak konpontzeko beharrezko neurriak hartzeko gomendatzen zaio.
2696/2012/29 espedientea
D) BESTE ERAKUNDE PUBLIKO BATZUK
Bizkaiko Doako Laguntza Juridikoaren Batzordea
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 28koa.
Horren bidez gomendatzen zaio doako justiziaren eskari bat ukatu zuen erabakia ondoriorik gabe uzteko, baita beste berri bat era dezan, eskatzaile honi onura hau onartzea bideratzeko.
1561/2012/32 espedientea
2.Onartu ez diren gomendioak eta iradokizunak
A) EUSKO JAURLARITZA
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 15ekoa. Horren bidez Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko langile batek eskatutako bateraezintasunagatiko eszedentziaren adierazpen bati buruzko kexa-espedientea amaitzen da.
1285/2011/33 espedientea
Arartekoaren 2013ko azaroaren 27ko ebazpena.
Horren bidez, kexa aurkeztu duenak, Zeinu Lengoaiaren Interpreteak ordezkatzeko izangaia denak, administrazioan eginiko erreklamazioari emandako tratamendua berrikustea gomendatzen zaio, baita deirik jaso ez izanagatik egin ez zuen zerbitzu-aldiari dagokion puntuazioa aintzatetsi diezaiola ere.
788/2013/QC espedientea
HABE
Arartekoaren 2013ko martxoaren 18ko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio hizkuntza proben espedienteetan bideak ireki ditzan agiriak eskuratzeko eskubidea bitarteko elektronikoen bidez egin ahal izateko.
1543/2012/18 espedientea
Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 12koa. Horren bidez gomendatzen zaio 2010eko azaroaren 3ko agindua baino lehenagoko araudiaren bidez erregulatutako alokairu publikoen prezioak modulatu daitezen arrazoizkoagoak izan daitezen, errentaren urteroko eguneratzean mekanismo zuzentzaile egokiak ezarriz.
1120/2011/34 espedientea
Arartekoaren, 2013ko otsailaren 18ko ebazpena.Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak “Etxebizitza Hutsaren Programa” (Bizigune) delakoan gaineratutako etxebizitzak, horien errentamendua amaitu ondoren, euren jabeei itzultzean etxebizitzek izan behar duten egoera zehazten da.
884/2011/34 espedientea
Arartekoaren 2013ko maiatzaren 7ko ebazpena.
Horren bitartez gomendatzen zaio berriro aintzat har dezan arrazoi faltagatik bideratutako diru-sarrerak bermatzeko errentaren iraungitzea.
1868/2012/43 espedientea
Osasun Saila
Arartekoaren 2013ko irailaren 25eko ebazpena. Horren bidez gomendatzen zaio paziente bati sendagai baten finantzazioari begira emandako ukoa berrikusteko; izan ere, gaixo honen benetako beharrizan eta premia bestelako patologia batean kontuan hartu den berbera da eta azken hori finantzatu egiten da.
2161/2013/QC espedientea
B) FORU ADMINISTRAZIOA
ARABAKO FORU ALDUNDIA
Ingurumen eta Hirigintza Saila
Arartekoaren ebazpena, 2013ko otsailaren 19koa.
Horren bidez, Arabako Foru Aldundiaren Ingurumen Sailari gomendatzen zaio balora dezala urbanizaezin gisa sailkatutako lurzoruan eraikin bat jasotzeak duen interes publikoa, Sentikortasn Kimiko Anizkoitzaren sindromea duen pertsona bat han aldi batean tratatzeko.
1522/2012/23 espedientea
Gizarte Zerbitzuetako Saila
Arartekoaren ebazpena, 2011ko azaroaren 14koa. Horren bidez gomendatzen zaio hainbat agiri onar ditzala benetako egoitzaren baldintza betetzearen egiaztagiri gisa.
888/2011/43 espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 30ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio eraginik gabe uzteko pertsona bati diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazio ekonomikoen ordainketa eten eta zorra eskatzen dion ebazpena eta pertsona horri aitortzeko etenaldian jaso ez duen zenbatekoa kobratzeko eskubidea.
1577/2011/31 espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 30ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio eraginik gabe uzteko pertsona bati diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria jasotzeko eskubidearen etetea eta jaso ez dituen zenbatekoak kobratzeko eskubidea onar diezaion.
2093/2011/31 espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2012ko ekainaren 4koa.
Horren bidez gomendatzen zaio pertsona bati diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestaziorako eskubidea ukatu zion ebazpena ondoriorik gabe utz dezan.
2269/2011/31 espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2012ko urriaren 17koa.Horren bidez gomendatzen zaio hainbat agiri onar ditzala benetako egoitzaren baldintza betetzearen egiaztagiri gisa.
1153/2012/43 espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 27koa.
Horren bidez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errentaren eskatzailearen etxebizitzan prestazioa jasotzen zuen titular bakarreko bizikidetza unitate bakarra zegoela kontuan hartzea. Ondorioz, laguntza ukatzen duen ebazpena ondoriorik gabe utz dezan eta prestaziorako eskubidea onar diezaion, gainontzeko baldintzak betetzen baditu.
1920/2012/01 espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2012ko abenduaren 10ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio baliorik gabe utz ditzala gizarte-prestazioen etendura bat eta oker jasotako kopuruengatik sortutako zor bat, formazko akats larriak direla-eta.
1165/2012/43 espedientea
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Gizarte Ekintza Saila
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 28koa. Horren bidez gomendatzen zaio, gutxienez hamabi hilabetetan zehar, beste hamabiz luzatzeko aukerarekin, diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioa manten diezaion berezitako bizikidetza unitate bati.
2219/2011/46 espedientea
Arartekoaren 2013ko martxoaren 13ko ebazpena. Horren bidez gomendatzen dio pertsona batek ohiko etxebizitza eskuratzeko jaso duen dohaintza ekonomikoa errentatzat edo diru-sarreratzat har ez dadila, ordaindutakoaren araberakoa ez den pentsioaren ondorioetarako.
610/2012/01 espedientea
C) TOKIKO ADMINISTRAZIOA
ARABAKO UDALAK
Artziniegako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2013ko martxoaren 8koa.
Horren bidez gomendatzen zaio La Dehesako bide publikoa delakoari lotutako espedientea prestutasunez izapidetu dezala.
748/2012/29 espedientea
Iruña Okako Udala
Arartekoaren 2013ko apirilaren 11ko ebazpena. Horren bidez salgai arriskutsuen tangen barneko garbiketako jardueran ingurumen araudia urratu izanagatiko salaketari erantzun diezaiola gomendatu zaio.
1590/2011/23 espedientea
Guardiako Udala
Arartekoaren 2013ko ekainaren 26ko ebazpena.
Horren bidez etxebizitza mugakide batean eguzki-energia atzitzeko sistema bat instalatu izanagatiko salaketa bati erantzun diezaiola gomendatu zaio.
1784/2012/23 espedientea
Laudioko Udala
Arartekoaren 2013ko irailaren 23ko ebazpena. Horren bidez gomendatzen zaio jabetza pribatu baten sestra gaineko erabilera publikoaren ondoriozko betebeharrak beregain har ditzala.
928/2011/29 espedientea
Erriberagoitiako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2013ko otsailaren 19koa.
Horren bidez iradokitzen zaio eraikin bat erabilera publikotzat jotzeko adierazpena baloratu ondoren, lizentzia-eskaera ebatz dezala eta, hala badagokio, udalerrian lurzorua erreserbatzea susta dezala, Sentikortasun Kimiko Anizkoitzaren sindromea duen kolektiboarentzako laguntza-ekipamenduak bertan kokatzeko.
618/2013/QC espedientea
Urkabustaizko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 22koa. Horren bidez gomendatzen zaio eta gogorarazten zaio bere titularrari isilpeko jarduera baten legalizazioa eskatu behar diola eta eragindako auzotarren babeserako kautelazko neurriak hartu behar dituela.
588/2008/28 espedientea
Gasteizko Udala
Arartekoaren 2013ko abuztuaren 30eko ebazpena.Horren bidez gomendatzen zaio sinatutako kontratua bete dezala eta “….” erakusketaren katalogoa argitaratu dezala.
2381/2012/29 espedientea
BIZKAIKO UDALAK
Barakaldoko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 27koa.
Horren bidez iradokitzen zaie hiri kaioen populazioa kontrolatzeko plan baten hitzarmena sustatu dezan.
2644/2012/23 espedientea
Elorrioko Udala
Arartekoaren 2013ko uztailaren 5eko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio hirigintza-araudia urratzeagatiko isun bat ondorerik gabe uztea.
144/2013/QC espedientea
Gamiz-Fikako Udala
Arartekoaren 2013ko martxoaren 14ko ebazpena.
Honen bidez gomendioa egiten zaio udal-talde bati eskuordetutako udal-zeregina garatu ahal izateko beharrezkoa duen informazioa eman diezaion eta konfiantzazko langileen izendapena berrazter dezan.
2250/2012/29 espedientea
Gatikako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2013ko martxoaren 6koa.
Horren bidez gomendatzen zaio partikularrei osoko bilkurak grabatzeko baimena eman diezaien.
2446/2012/29 espedientea
Sestaoko Udala
Arartekoaren 2013ko maiatzaren 15eko ebazpena. Horren bidez gomendatzen zaio barne dekoratzaile eta diseinatzaileek hainbat proiektu idatzi eta zuzentzeko duten eskumena aitor dezan.
1766/2012/29 espedientea
Arartekoaren 2013ko irailaren 6ko ebazpena.Horren
bidez gomendatzen zaio erroldari lotutako hainbat praktika legezkotasunera egoki ditzan.
182/2013/QC espedientea
GIPUZKOAKO UDALAK
Astigarragako Udala
Arartekoaren 2013ko apirilaren 5eko ebazpena. Horren bidez gomendatzen zaio Ergobia auzoan kokatuta dagoen (…) jardueraren sustatzaileari ingurumeneko legeria bete dezala eska diezaion.
2099/2011/23 espedientea
Azpeitiko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2012ko otsailaren 7koa.
Horren bidez gomendatzen zaio (…) tabernak eragindako kalteak saihesteko neurri egokiak har ditzan eta jarduera horri ingurumen legezkotasuna betetzea eska diezaion.
1347/2011/28 espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2012ko apirilaren 23koa.
Horren bidez gomendatzen zaio (…) tabernak eragindako kalteak saihesteko neurri egokiak har ditzan eta jarduera horri ingurumen legezkotasuna betetzeko eska diezaion.
773/2011/28 espedientea
Lazkaoko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2013ko martxoaren 25ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio ofizioz baliogabetu ditzala kexagileari bi ibilgailuren gainean bidali zizkioten 2009, 2010, 2011 eta 2012ko ekitaldietako TMIZen ordainagiriak, izan ere, ekitaldi horietan, ibilgailu horien zirkulazio-baimenetan ez zen agertzen Lazkao udalerria titularraren bizileku gisa.
2332/2012/22 espedientea
Mutrikuko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2012ko urtarrilaren 16koa.
Horren bidez gomendatzen zaio eta gogorarazten zaio bere titularrari isilpeko jarduera baten legalizazioa eskatu behar diola eta eragindako herritarren babeserako kautelazko neurriak hartu behar dituela.
1853/2011/28 espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 20koa. Horren bidez gomendatzen zaio establezimendu batek eragindako kalteak saihesteko neurri egokiak har ditzan eta jarduera horri ingurumen legezkotasuna bete dezala eska diezaion.
1515/2009/28 espedientea
Tolosako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2012ko ekainaren 18koa. Horren bidez gomendatzen zaio (…) sozietate gastronomikoak eragindako kalteak saihesteko neurri egokiak har ditzan eta jarduera horri ingurumen arloko legezkotasuna betetzeko eska diezaion.
358/2012/28 espedientea
Zumarragako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2013ko otsailaren 26koa.
Horren bitartez gomendatzen zaio lursail baten gehiegizko aprobetxamenduagatik igorritako balorazioa eta ondorengo likidazioak bertan behera utz ditzala.
1194/2012/23 espedientea
3.Erabaki gabe dauden gomendioak eta iradokizunak
A) EUSKO JAURLARITZA
Herri Administrazio eta Justizia Saila
Arartekoaren 2013ko azaroaren 29ko ebazpena.
Horren bidez Justizia Administrazioaren erabiltzaileei arreta hobea eskaintzeko hainbat neurri hartzea gomendatzen dio.
1916/2013/QC espedientea
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasun Saila
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 19koa, euskal herri administrazioek Gran Enara aztarnategian apurketa hidraulikoaren sistemaren bidez hidrokarburoak esploratzeko eta ondoren erauzteko proiektuan izandako esku-hartzeari buruzkoa.
74/2011/23O espedientea
Arartekoaren 2013ko irailaren 17ko ebazpena.Horren bidez iradokitzen zaio salgai arriskutsuen zisternak barrutik garbitzeko jardueraren kontrolarekin jarraitzeko.
1086/2013/QC espedientea
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
Arartekoaren 2013ko maiatzaren 28ko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio berriro azter dezala “Vitoria-Gasteiz” Arte eta Goi Mailako Diseinuko Eskolako irakasle batzuen egoera.
2684/2012/20 espedientea
Arartekoaren 2013ko azaroaren 27ko ebazpena.Horren bidez, gomendioa egin zaio Euskadiko Kirol Erakundeen Erregistroaren jarduketa bati buruz.
2299/2013/QC espedientea
Arartekoaren 2013ko abenduaren 19ko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio Donostiako Arte Ederren eraikina kultur ondasun izendatzeko espedientea has dezan.
2805/2013/QC espedientea
Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
Arartekoaren 2013ko urtarrilaren 10eko ebazpena.
Horren bitartez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errentaren ukapen bat berriro azter dezala, motibazioan akats bat egon baita.
1894/2012/43 espedientea
Arartekoaren 2013ko otsailaren 20ko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta jakin bat berriro abian jar dezala eta Lanbidek zor dituen zenbatekoak ordaindu ditzala.
2228/2012/43 espedientea
Arartekoaren 2013ko otsailaren 27ko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio berriro aintzat har dezan arrazoi faltagatik bideratutako diru-sarrerak bermatzeko errentaren etete bat.
1064/2012/43 espedientea
Arartekoaren 2013ko apirilaren 16ko ebazpena.Horren bidez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errentaren ukapen bat berriro aintzat har dezan.
2333/2012/43 espedientea
Arartekoaren 2013ko apirilaren 30eko ebazpena. Horren bidez Lanbideri gomendatu zaio berariaz ebatz dezala enplegu autonomoa sustatzeko diru-laguntza eskaera bat.
889/2013/QC espedientea
Arartekoaren 2013ko ekainaren 13ko ebazpena.
Gomendio bat egiten diona, diru-sarrerak bermatzeko errenta bat eta etxebizitzarako prestazio osagarri bat kentzeko ebazpena, egitate-bidetik hartua, ondoriorik gabe utz dezan.
2887/2012/43 espedientea
Arartekoaren 2013ko uztailaren 4ko ebazpena.Horren bidez gomendatzen zaio Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta baten suntsiarazpena ondoriorik gabe utz dezala.
2209/2012/43 espedientea
Arartekoaren 2013ko uztailaren 30eko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio ondoriorik gabe utz dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta baten eta etxebizitzarako prestazio osagarriaren ukapena, horretarako ziorik ez dagoelako.
2537/2012/43 espedientea
Arartekoaren 2013ko abuztuaren 23ko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio ondoriorik gabe utz dezan diru-sarrerak bermatzeko errenta baten iraungipena babesik gabeko egoera eragin duten forma-akats larriak jazo baitira.
544/2013/QC espedientea
Arartekoaren 2013ko abuztuaren 27ko ebazpena.Horren bidez hauxe gomendatzen: betebehar bat ustez urratu zen egunera eraman dezala diru-sarrerak bermatzeko errentari eta etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriari buruzko espediente bat, alegazioak egin ahal izateko, izan ere, akatsak egon dira motibazioan eta ez dira behar bezala bete prozedura-arauak.
162/2013/QC espedientea
Arartekoaren 2013ko abuztuaren 27ko ebazpena.Horren bidez gomendatzen zaio kautelaz etendako diru-sarrerak bermatzeko errenta berrabiaraz dezan eta kautelazko neurri horiek jakinaraz ditzan.
1291/2013/QC espedientea
Arartekoaren 2013ko irailaren 9ko ebazpena.Horren bidez gomendatzen zaio ondoriorik gabe utz dezan diru-sarrerak bermatzeko errenta baten eta etxebizitzarako prestazio osagarri baten iraungipena ez baitago hala jarduteko arrazoirik.
1112/2013/QC espedientea
Arartekoaren 2013ko irailaren 12ko ebazpena.Horren bidez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta bat berrabiaraz dezan, ofiziozko berraztertze prozedura bat hasi dela alde batera utzita.
1318/2013/QC espedientea
Arartekoaren 2013ko urriaren 10eko ebazpena. Horren bidez diru-sarrerak bermatzeko errenta baten etenaldia bertan behera uzteko gomendatzen zaio hura justifikatzen duen ziorik ez dagoelako.
2707/2012/43 espedientea
Arartekoaren 2013ko urriaren 14ko ebazpena.Horren bidez gomendatzen zaio sarrerak bermatzeko errenta baten azkentzea ondoriorik gabe utz dezala, motibazioan erroreak daudelako.
1450/2013/QC espedientea
Arartekoaren 2013ko urriaren 15eko ebazpena.Horren bidez gomendatzen zaio berriro azter dezala benetako bizilekuaren baldintza galdu izanagatik Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta bat suntsiaraztea.
2835/2012/43 espedientea
Arartekoaren 2013ko urriaren 31ko ebazpena.Horren bidez, prestazioak ukatzeko ebazpen bat bertan behera uzteko, jarduera interesdunak agiriak aurkeztu zituen unera atzera eramateko eta dagozkion atzerakinak ordaintzeko gomendatzen da.
1999/2012/39 espedientea
Arartekoaren 2013ko azaroaren 26ko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio berrikus dezan kexagileari Eskatzaileen Erregistroan baja emateko ebazpena, ez delako egiaztaturik geratu esleitu zitzaion babes ofizialeko etxebizitzari uko egin zionik.
2159/2012/34 espedientea
Arartekoaren 2013ko abenduaren 5eko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio ondoriorik gabe utz dezan diru-sarrerak bermatzeko errenta baten horri dagokion Etxebizitzarako Prestazio Osagarriaren etetea, arrazoirik gabea izateagatik eta prozedura-arauak bete ez izanagatik.
2038/2013/QC espedientea
Arartekoaren 2013ko abenduaren 10eko ebazpena. Horren bitartez, espedientea diru-sarrerak bermatzeko errenta ukatu zen unera atzera eramateko eskatu zaio Lanbideri.
2115/2013/QC espedientea
Ingurumen eta Lurralde Politikako Saila
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 19koa, euskal herri administrazioek Gran Enara aztarnategian apurketa hidraulikoaren sistemaren bidez hidrokarburoak esploratzeko eta ondoren erauzteko proiektuan izandako esku-hartzeari buruzkoa.
74/2011/23O espedientea
Arartekoaren 2013ko irailaren 23ko ebazpena.Horren bidez, Ingurumen Sailak ingurumen-informazioaren eskaera bati emandako erantzuna agerian jartzen da.
1943/2013/QC espedientea
Osasun Saila
Arartekoaren 2013ko ekainaren 11ko ebazpena.Horren bidez, Gurutzetako Laguntza Psikosozialeko Moduluaren Elkarteak eta hiru erabiltzailek hasitako kexari buruzko jarduera bukatzen da, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari zenbait hobekuntza neurri bultzatzeko gomendatuz; izan ere, kexa hori egin zen osasun administrazioak elkarte horrekin izenpetutako lankidetza hitzarmena berritzeko asmorik ez zegoelako eta horrek moduluaren itxiera ekar zezakeelako.
1436/2012/39 espedientea
Osakidetza
Arartekoaren 2013ko urriaren 16ko ebazpena.
Horren bidez 1541/2012/39 kexa espedientean egindako jarduketari amaiera ematen dio eta osasun administrazioaren neurri jakin batzuk hartzeko gomendatzen dio. Espediente honetan, herritar batek salatu zuen bere eskubideak urratu zizkiotela Santiagoko Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuan (Vitoria-Gasteiz) bere borondatearen aurka sartu zutelako.
1541/2012/39 espedientea
Arartekoaren 2013ko azaroaren 5eko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio berriz azter ditzala hildako pertsona baten dokumentazio klinikoa eskuratzeko eskaera ebazterakoan oinarritzat hartu diren irizpideak.
513/2013/QC espedientea
Arartekoaren 2013ko azaroaren 5eko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio berriz azter ditzala hildako pertsona baten dokumentazio klinikoa eskuratzeko eskaera ebazterakoan oinarritzat hartu diren irizpideak.
1056/2013/QC espedientea
Arartekoaren 2013ko abenduaren 10eko ebazpena. Horren bidez, aseguratutako gaixo bati egindako faktura berrikus dadin gomendatzen da.
2415/2013/QC espedientea
B) FORU ADMINISTRAZIOA
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Gizarte Ekintza Saila
Arartekoaren 2013ko ekainaren 10eko ebazpena.
Horren bidez Bizkaiko Foru Aldundiari, (…) adingabekoaren legezko tutorea den aldetik, hura defendatzea gomendatzen zaio, egoitza-baimena berriztatzearen ezespenaren aurrean administrazioarekiko auzi errekurtsoa eginez.
1389/2013/QC espedientea
Arartekoaren 2013ko azaroaren 18ko ebazpena. Horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiari gomendatzen zaio bete ditzala araudian exijitutako baldintza material eta funtzionalak babesik gabeko haurrentzako El Vivero zentroan, eta baztertzaileak ez diren laguntza- eta emantzipazio-programak ezar ditzala, zentroko gazteak gizarteratzeko eta lanerako gaitzeko.
2384/2013/QC espedientea
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua
Arartekoaren 2013ko apirilaren 22ko ebazpena. Horren bidez hainbat neurri gomendatzen zaizkio Eskola Kirola Programan kimu-kategoriako kirolarientzat “errendimenduko” emakumezkoen ligarik ez dagoelako.
2606/2012/32 espedientea
Gizarte Politikako Departamentua
Arartekoaren 2013ko irailaren 27ko ebazpena.Horren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren adinekoentzako egoitzetako ikuskaritza-zerbitzuaren arreta falta salatzeko zabaldu zen 106/2012/39 kexa-espedientearen ondoriozko jarduera amaitutzat ematen da eta zerbitzu horri zenbait neurri hartzeko iradokitzen zaio.
106/2012/39 espedientea
C) TOKIKO ADMINISTRAZIOA
ARABAKO ADMINISTRAZIO BATZARRAK
Menagarai-Beotegiko administrazio Batzarra
Arartekoaren 2013ko irailaren 25eko ebazpena.Horren bidez Menagarai-Beotegiko Administrazio Batzordeari Kontzejuko herritar baten sinaduraren gainean egindako azterlan grafologikoaren txostena emateko gomendatzen diona.
2702/2012/29 espedientea
BIZKAIKO UDALAK
Zornotzako Udala
Arartekoaren 2013ko martxoaren 5eko ebazpena.
Horren bitartez gomendatzen zaio udalerrian egindako obra batzuen harira udalaren kontrola eskatzen duten zenbait idazkiri erantzun diezaien.
558/2013/QC espedientea
Areatzako Udala
Arartekoaren 2013ko apirilaren 8ko ebazpena.Horren bidez gomendatzen zaio furgoneta baten titularrari Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergarengatik (TMIZ) igorritako hainbat ordainagiri berrikus ditzan eta zerga hori arautzen duen udaleko zerga-ordenantzaren 6.2.a) artikuluan jasotako xedapena baliogabetu dezan.
1836/2011/22 espedientea
Bilboko Udala
Arartekoaren 2013ko abenduaren 9ko ebazpena.
Honen bitartez gomendatzen zaio etxebizitza batean esku hartzeko, haren osasungarritasunik eza dela eta.
2707/2013/QC espedientea
Arartekoaren 2013ko abenduaren 11ko ebazpena.
Horren bidez, Bilboko Udaltzaingoak abandonatuta dauden eraikin batzuetan lo egiten zuten etxerik gabeko atzerritar batzuk aterarazteari buruzko kexa baten ondoriozko jarduna amaitu da.
141/2013/QC espedientea
Erandioko Udala
Arartekoaren 2013ko apirilaren 18ko ebazpena.Horren bidez gomendatzen zaio lurzoru ez urbanizagarrian egindako obren udalaren kontrola eskatzeko aurkeztutako salaketak izapidetu ditzan.
1133/2013/QC espedientea
Santurtziko Udala
Arartekoaren 2013ko azaroaren 19ko ebazpena.
Horren bidez, derrigorreko baimena ez duen terraza bat kentzea gomendatzen zaio.
2053/2012/29 espedientea
Sestaoko Udala
Arartekoaren 2013ko azaroaren 21eko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio kexagilea eta haren familia bizi diren helbidean errolda ditzan.
2202/2013/QC espedientea
GIPUZKOAKO UDALAK
Azkoitiko Udala
Arartekoaren 2013ko azaroaren 11ko ebazpena.
Horren bidez gomendatzen zaio ofizioz baliogabetu ditzala kexagileari igorritako likidazioak hilerriaren 01.a) tasaren ondorioz eta tasa hori ordenantzatik kendu dezala.
2095/2012/22 espedientea
Debako Udala
Arartekoaren 2013ko abenduaren 9ko ebazpena.
Horren bidez, gomendatzen zaio gai honengatik aurkeztutako hirigintza-salaketa izapidetu eta ebatz dezan: eraikin bateko lehen solairuan egindako obrak eta hirigintza-erabilerak.
2118/2013/QC espedientea
Errenteriako Udala
Arartekoaren 2013ko abenduaren 5eko ebazpena.
Horren bitartez bide pribatu bat ixteko hirigintzako lizentziari ezarritako baldintza berrikusteko gomendatzen zaio.
1406/2013/QC espedientea
Lasarte-Oriako Udala
Arartekoaren 2013ko azaroaren 13ko ebazpena.
Horren bidez, gomendatzen zaio irisgarritasun-neurriak har ditzan udal-kiroldegian.
1102/2013/QC espedientea
D)
BESTE ERAKUNDE PUBLIKO BATZUK
UPV/EHU
Arartekoaren 2013ko azaroaren 29ko ebazpena.Horren bidez gomendatu zaio Euskal Herriko Unibertsitateko lan kontratudun irakasle eta ikertzaileen II. hitzarmen kolektiboaren 32.4. artikuluaren aldaketa sustatu dezala.
621/2013/QC espedientea