VI.ATALA.Arartekoaren berrikuntza jarduerak
Arartekoak, eskubideak bermatzeko erakunde gisa, irmoki eutsi dio 2013. urtean bere apustuari: alegia, bere ohiko funtzionamenduan eta estrategian, etengabe hobetzeko, berritzeko eta gizarteari adi entzuteko helburuak ezartzea. Bere antolaketako alderdi estrategiko horiek, bi noranzkotan dituzte ondoreak. Barruranzko ondoreak: antolaketa hobetzea, kalitateko metodologia sartzea eta eraginkortasun handiagoa lortzeko tresnez hornitzea; eta kanporanzkoak: baliabideak antolatzea, bere lanaren hartzaile diren erakunde, talde eta pertsonekin modu aktiboagoan lankidetzan ar
itzeko.
Ararteko erakundeak, halaber, berrikuntza eskaera gisa barneratu du bere lana zabaltzeko moduan teknologia eta metodologia ezberdinen bidez eta, batez ere, herritarrekiko eta erakunde sozialekiko informazio eta lankidetza tresnak burutzean, gizartearekin jarduteko bitartekoak eta formatuak birpentsatuz.
Arlo horretan Ar
artekoak 2013. urtean zehar garatu dituen proiektuak tipologia ezberdinekoak dira.
1.Lankidetza-proiektuak
Arartekoak 2012ko abenduan abiarazi zuen geografian kokatzeko eta, parte hartuz, mapak eratzeko proiektu hori, eta horretan elkarlanean ar
itu dira herritarrak, elkarteak, herri-administrazioak eta Ar
artekoa bera. Urtebete geroago, eskuragarri dago deskargatzeko eta telefono mugikorretan erabiltzeko, bai Android sistema eragilerako, bai IOSrako ere.
2014ko lehen hilabeteetan jendaurrean aurkezteko asmoa dago.
Tresna horrekin eta software askean garatutako teknologia bati esker, aukera ematen da, internet bidez (aurrerantzean, baita dispositibo mugikorren bidez ere), mapa bisual eta interaktibo batera sartzeko. Mapa horrek erabilgarritasun handiko informazioa eskaintzen du aniztasun funtzionala duten pertsonentzat garraio publikoen sistemetara fisikoki, psikikoki edo sentsorialki iristeko (Arartekoaren Txosten Berezian egindako diagnositik lortutako informazioa), Erkidegoko liburutegi publikoen inguruan (Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eskainitakoa) eta baliabide turistikoei buruzkoa (Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eskainitakoa).
Interneten ikusgai dago http://mapak.ararteko.net/ helbide publikoan, software askean egindako aplikazio informatiko baten bitartez, eta doan deskarga daiteke, informazioa eta datuak formatu irekietan dituela.
Gizarte sareak
2013. urtean Sareararteko sendotu egin da komunikatzeko barneko gizarte-sare moduan, batik bat Ar
arteko Barnetik-en bidez. Barneko informazioa antolatzeko eta dinamizatzeko aukera eskaintzen du, eta erakundearen ezagutza partekatua bultzatzen du.
Arartekoa Twitterren: Arartekoak presentzia aktiboa du Twitterren (@Ararteko). 2013 amaieran Ar
artekoak 2.655 jarraitzaile zituen eta berak 1.764 lagun, organizazio eta erakunderi jarraitzen zien.
Twitterri esker, herritarrekin elkarreragin aktiboa dago, eta Ar
artekoaren ikerketen eta ebazpenen ondoriozko funtsezko mezuak hedatzen dira.
2013an Ingurumenaren Foroaarlo honetan sortzen ar
i den informazioa hedatzeko tresna garrantzitsu gisa finkatu da, baita honi lotuta Ar
artekoak esaten dituenak hedatzeko ere, eta bereziki ingurumenaren defentsako elkarte eta erakunde erreferenteekin harremanak izateko eta elkarte eta erakunde horietara gerturatzeko; ingurumen ar
loko informazioa eskura izate eskubidearen eremuan egindako ekarpenak eta lankidetzak azpimarratzen dira.
– RAINBOW HAS proiektuaren bloga
RAINBOW HAS proiektua (2013-2014) RAINBOW proiektuaren (2011-2012) jarraipena da. Bi proiektuok Ar
arteko erakundeak koordinatu ditu eta Europako Batzordearen Justiziako Zuzendaritza Nagusiak aldi berean finantzatu ditu, “Oinarrizko eskubideak eta herritarrak” programaren esparruan.
RAINBOW HAS proiektuak blog bat dauka Ar
artekoaren web orrian eta, horren bidez, sakon aztertu nahi da haur eta nerabeek hezkuntza ar
loan sexu-aniztasunerako dituzten eskubideen egoera, berori hobetzeko asmoz.
2.Izaera estrategikoa eta antolakuntzazkoa
– Arartekoaren plan estrategikoa burutzea
2013ko lehen seihilekoan, batez ere parte hartzeko hausnarketa estrategikoa egiten jarri du ar
reta Ar
arteko erakundeak. Horri esker, bere eginkizuna, ikuspegia, balioak, ildo eta helburu estrategikoak adostu ahal izan dira, osoko aginte-mahaia lortu ar
te. Bertan laburtuta daude 2013 eta 2014rako programatutako ekintza guztiak (eskuragarri dago Ar
artekoaren webean).
– Arartekoari ar
dura zaizkion taldeen pertzepzioa aztertu da
Arartekoaren lanak duen eraginaren ebaluazioa ar
datz nagusitzat hartuta, azterlan sistematiko bat garatu du, jakin nahi baitu Ar
artekoaren ar
durako taldeek (administrazioa eta gizarte-erakundeak) zer pertzepzio duten ingurumen ar
loan eta Haurren Bulegoarenean, Ar
artekoarekin izan duten harreman-esperientziari dagokionez. Azterlan hori erabilgarri dago Ar
artekoaren web orrian eta horri esker zehaztu ahal izan dira Ar
artekoaren indarguneak, oro har egin den balorazio ona, baita hobetu beharreko ar
loak ere. Azken horiek berariazko ekintza-plan batean gauzatu dira.
3.Izaera teknologikoa
– Ekintza-planak egiteko prozesua ezarri da Ar
artekoaren lan-prozesuak kudeatzeko tresnan
Ekintza-planak (Arartekoaren lan-arlo bakoitzerako berariaz garatu dira txosten honen II. eta III. kapituluetan) plangintza eta barruko koordinazioa egiteko tresna baliotsua bilakatu dira. Prozedura berriz diseinatu eta gero, prozesu hori iaz ezarri zen. Ar
lo bakoitzean egindako jarduera guztiak ezagutzeko aukera ematen du eta kexen, kontsulten eta ofiziozko jardueren prozesuan sartuta dago.
4.Etengabeko hobekuntza/kalitatea/berritzea
– Arartekoaren zerbitzu karta aldatu da
Arartekoa bat dator Europako Kontseiluak Agiri Publikoak Eskuratu ahal izateaz sinatu zuen hitzarmeneko ikuskerarekin. Bere ustez, erakunde guztiek gardentasun handieneko irizpideak ezarri behar dituzte beren kudeaketa-lanean, eta herritarrei informazioa eman behar diete.
Printzipio horiek eta gardentasun– nahiz informazio-jarduera horiek ezartzeko asmoz, indarreko legeriak berekin dakartzan betekizunez harago joanda, Ar
artekoak hauxe erabaki du joan den urriaren 10ean emandako ebazpen batean: proaktibotasun goreneko irizpide gisa onartzea Ar
artekoaren web orrian informazio publikoa ematea, eta, horrez gain, zerbitzu karta berritzea, bertan sartu nahi baitu herritarrek informazioa eskuratzeko duten eskubidea eta hori baliatzeko modua.
Arartekoak, legez eman dizkioten eginkizunak betetzeko orduan, erakunde honetara laguntza eske etortzen direnen datu pertsonalak biltzen eta tratatzen ditu. Tratamendu hori indarreko legerian ezarritako jarraibideen ar
abera egiten da eta datu horiek dauzkaten fitxategiak Datuak Babesteko Euskal Bulegoan adierazita daude.
ARCO eskubideak izenekoak (Datuetan Sartzeko, Zuzentzeko, Ezerezteko eta Aurka egiteko eskubideak) ar
autzen dira ar
audi horretan. Horien bitartez, pertsona fisiko eta juridikoei bermatzen zaie beren datu pertsonalak kontrolatu ahal izango dituztela eta beren ohorea eta intimitatea nahiz beren familiarena babestu ahal izango dutela. Eskubideok Arartekoaren webaren bitartez balia daitezke, edo beste edozein bide erabiliz.
– Hobetzeko beste proiektu batzuk:
gomendio orokorrak egitea,
ikuskapen-bisitak, bilerak kudeatzea, administrazioekin eta gizarte-erakundeekin elkarlanean ar
itzea, e.a.
Ararteko erakundeak 2013an garatu dituen barruko nahiz kanpoko hausnarketa-prozesuen ondorioz, oinarrizko lan-prozesu guztiak berraztertu eta hobetu dira, kexa– eta kontsulta-prozesuak izan ezik, horiek iaz egin baitziren.
Beraz, prozesu horiek metodologia homogeneoaz hornitu dira, indartu egin dira administrazioekin eta gizarte-erakundeekin ditugun harremanak eta, aldi berean, barruko lankidetza erraztu da.
– Ingurumena hobetzeko sistema
Arartekoaren eguneroko jardunak –gizakiaren edozein jardunek bezalaxe– inguruan eragiten du, eta alderantziz, eta ingurumen-inpaktuak sortzen ditu;horretaz jabetuta, 2011. urtean, Ingurumena Kudeatzeko Sistema ezartzea erabaki genuen, Ekoscan ar
auari jarraiki. Kudeaketa-sistema horren bitartez, urteotan kutsadura prebenitzea barneratu dugu pixkanaka, gure erakundearen beste kudeaketa-faktore bat bezalaxe eta, horri esker, ingurumenarekin dugun portaera hobetu dugu egunetik egunera.
Ingurumena kudeatzeko sistema hori kanpoko erakunde ziurtagiri-egile batek ikuskatu du abenduan. Horren ondoren, IHOBE Eusko Jaurlaritzaren Ingurumenaren Elkarte Publikoaren ziurtagiria lortu dugu, zeinak ziurtatzen baitu Ingurumena Kudeatzeko gure Sistema bat datorrela erakunde honek sustaturiko Ekoscan ar
auarekin.
Gure erakundeak ingurumenaren kudeaketa hobetzeaz harago, honako hauek dira ingurumenaren ar
loan orain ar
te lortu ditugun lorpen nagusiak:
Gutxitu egin dugu paperezko ar
gitalpenen kopurua, aleak zentzuz banatuz eta ar
gitaratzeko baliabide digitalak gehiago erabiliz. Ohiko txostenetan erabili den paperaren kopurua % 96 murriztu da.
Kontsumitzen dugun paperaren % 100k Europako ekoetiketa du, eta FSC iturri mistoen etiketa; horrek esan nahi du paperaren jatorrian eta ekoizketan kontuan hartu direla ingurumen ar
loko betekizunak.
Erabili eta botatzeko plastikozko edalontzien kontsumoan 3.800 ale murriztu ditugu eta botilaratutako uraren kontsumorik gehienaren ordez, txorrotako ura erabiltzen dugu.
Garbitasun eta ar
gitalpen zerbitzuak kontratatzerakoan ere ingurumenari lotutako irizpideak sartzen hasi gara.
2014. urteari begira, ingurumenaren kudeaketa-sistema horren testuinguruan, jarduera berrien plangintza egin dugu dagoeneko, bai materialen, bai energiaren kontsumoan. Horri esker, gure ingurua zaintzen laguntzen jarraituko dugu.
– Arartekoaren ar
gitalpenak hobetzea
Arartekoak formatu elektronikoarekin lan egitearen alde egin du apustu, bere ar
gitalpen guztiak hedatzeko formatu onena eta erreferentea hori delakoan. Hala eginez gero, nabigagarria izango da atal guztietan, eta bilatzaile baten laguntzarekin nahi den informazioa aurkitu ahalko da, esteka bidezko sarrerekin, pasahitza edo administrazioak, ar
audia eta halako erreferentziak sartuta. Horrek bide ematen du webguneko ar
lo jakin batzuk beste web gune batzuekin, beste erakunde batzuekin eta abarrekin lotzeko.
Web guneari erantsitako formatu elektroniko berri hori hainbat euskarritan kontsulta eta deskarga daiteke: pdf-n, eta baita formatu irekietan ere: html, xml, csv; horiei esker, errazago erabil daiteke web orrialdeko datu irekien ataletik abiatuta, eta, modu horretan, herritarrek libreki berrerabili ahal izango dituzte.
Hain zuzen ere, berrerabiltzeko aukera horren informazioa emateko, creative commons lizentzia erantsi da Ar
artekoaren ondoz ondoko edizio eta ar
gitalpenetan. Lizentzia horrekin, txosten horiek berrerabiltzeko aukera ematen da.
Paperezko formatua kendu egin da ar
gitalpen guztietan (ohiko txostenean izan ezik; horrentzat, oso ale-kopuru mugatua mantentzen da, erakusgarri gisa).
Erabaki horiek Ar
artekoak orain duen filosofian biltzen dira, hau da, bere onurarako zein beste erakundeen onurarako informazioa berriz erabiltzea erraztea eta baliabideak herritarrekin partekatzea.