ETS-RFV / EuskoTren
Bilbo-Donostia :
Elgoibar
Elgoibar
LABURPEN FITXA | 2. linea: Lasarte Oria - Hendaia | ||||
Ondorioak | Geltokien %55ek zailtasunak ageri ditu oinezko ibilbideetan, ekipamenduko hurbileneko ingurunetik nasaraino. Geltokien %83k nasen arteko joan-etorri segurua eta funtzionala bermatzen du. Geltokien %50ek gabeziak ageri ditu nasetako segurtasun seinaleztapenean. Geltokien hurbileneko ingurunean bideratzeko ukimen zerrendarik dagoenik ez da egiaztatu, ezta atondoetan ere. Instalazioen erditan ez dago sistema akustiko eta bisualik, bidaiariari informazioa emateko. Altzariek (eserlekuek, leihatilek), orokorrean, ez dituzte irisgarritasuneko araudi parametroak betetzen |
||||
---|---|---|---|---|---|
Jarduerak gauzatzen/proiektatuta/aztertzen | LASARTE ORIA-DONOSTIA TARTEA Añorga (2012): geltoki berria. Rekalde (2012): nasa nagusi berri baten eraikuntza. Loiola (2013): geltoki berria. Hiri ingurunearen. iragazkortasuna. Azpiko pasabidea igogailuarekin. Herrera (2013): geltokia berriztatzea. Gaineko pasabidea igogailuarekin.. FANDERIA-OIARTZUN-GAINTXURIZKETA TARTEA Oiartzun (2011): geltokia berriztatzea. Renteria (2014): aztertzen ari dira. Gaintxurizketa (2016): aztertzen ari dira. Belaskoenea Irun (2016): aztertzen ari dira. Irun Colón (2017): aztertzen ari dira. Aintzat hartu beharreko beste proiektu batzuk Errenteriako Fanderia eta Donostiako Intxaurrondo, Altza eta Loiolako Erriberak geltoki berrien eraikuntzak dira. |
||||
Gomendioak | LEHENTASUNA | Oraindik existitzen diren trenbide-pasaguneak egokitzea (metal-kautxuzko plataformak). Igogailuak instalatzea nasetarako sarbide unibertsala bermatzeko (Irun erdigunea). Arrapalen egokitzapena sarbideetan eta nasetan. Nasak funtzionaltasunez zabaltzea, eraiki zirenean estu egin baziren edo estutasun hori eragin bazaie (Pasaian, Errenterian). Geltokietatik hurbileneko oinezko inguruneak egokitzea. |
|||
BEHARREZKOA | Informazio akustiko eta bisualeko informazio sistemak instalatzea > 1.000 per./egun hartzen duten geltokietan. Infor. estatikoaren irisgarritasuna erabatekoa dela bermatzea, bestelako komunikazio sistemarik gabeko geltokietan. Nasen seinaleztapena ikusmen urrituentzat. Egoera eskasean dagoen zoladura egokitzea. Autosalmentako makinak egokitzea atenditu gabe dauden geltokietan. |
||||
KOMENIGARRIA | Geltoki guztietan ageri diren altzariak egokitzea. Euskarri iskiatikoak instalatzea (eskari handienekoetan). Gida plakak instalatzea eskailera eta arrapaletako eskubandetan. Jada existitzen diren komunak egokitzea. Gida zerrendak instalatzea kategoria (eskaria) handieneko geltokietako atondoetan. Makina baliogabetzaileak egokitzea bi plazako haur kotxeak igaro ahal izateko. |
Lasarte Oria - Hendaia:
LABURPEN FITXA | 3. linea: Txorierri Deustu - Lezama | ||||
Ondorioak | Egun jarduten ari diren geltokien % 60k baldintza kritikoak ageri ditu irisgarritasunaren gaian. Geltokien %90etan ez da mugikortasun autonomoa eta segurua bermatzen kaletik nasaraino. Erabateko gabezia dago IUei zuzendutako orientazio sistemen gaian, bai ekipamenduen hurbileneko ingurunean eta baita eraikinetako atondoetan bertan ere. Trenbide bikoitzeko hiru geltokietatik bakar batean bermatzen da nasen arteko joan-etorria segurua eta funtzionala izango dela. Geltokien %80k gabeziak ageri ditu segurtasuneko seinaleztapenaren gaian nasetan. Geltokien %80k ez du bidaiariari informazioa emateko sistema dinamikorik. Altzariek (eserlekuek, leihatilek), orokorrean, ez dituzte irisgarritasuneko araudi parametroak betetzen. |
||||
---|---|---|---|---|---|
Jarduerak gauzatzen/proiektatuta/aztertzen | Deustuko geltokia desagertu egingo da Bilboko Metroko 3. lineako obren ondorioz. Matiko (2012): beheragoko kotan geltoki berria eraikiko da. Sarbidea maila berdinean egingo da, nasara iristeko igogailuak edukiz. Alde Zaharra (2013): metroko 1. eta 2. lineekin lotura eratzeko birmoldatua. Ola Sondika (2015): beheragoko kotan eraikiko den geltokia, igogailuekin. Aztertzen ari dira. Lekunbiz Zamudio (2015): nasa nagusia eta igogailuak. Zamudio (2016): aztertzen ari dira. |
||||
Gomendioak | LEHENTASUNA | Geltokietatik hurbil kokatzen diren oinezkoen inguruneak egokitzea. Oraindik existitzen diren eta oinez igaro beharreko trenbide-pasaguneak eta bidekoak ezabatzea. Arrapalen egokitzapena sarbideetan eta nasetan. Informazio akustiko eta bisualeko sistemak instalatzea > 1.000 per./egun. hartzen dituzten geltokietan. Autosalmentako makinak egokitzea atenditu gabeko geltokietan. |
|||
BEHARREZKOA | Infor. estatikoaren irisgarritasuna erabatekoa dela bermatzea, bestelako komunikazio sistemarik gabeko geltokietan. Segurtasun seinaleztapena nasetan ikusmen urrituentzat. Geltokietan ageri diren altzariak egokitzea. Egoera eskasean dagoen zoladura egokitzea. |
||||
KOMENIGARRIA | Euskarri iskiatikoak instalatzea kategoria (eskaria) handieneko geltokietan. Gida plakak instalatzea eskailera eta arrapaletako eskubandetan. Gida ibilbideak instalatzea kategoria handieneko geltokietako atondoetan. Makina baliogabetzaileak egokitzea bi plazako haur kotxeak igaro ahal izateko. |
Txorierri Deustu - Lezama:
LABURPEN FITXA | 4. linea: Urdaibai Bilbo-Amorebieta-Bermeo | ||||
Ondorioak | Geltokien %55ek gabezia adierazgarriak ditu irisgarritasunaren gaian. Bereziki, ekipamendu horiek lineak partekatzen ez dituen tartean aurki daitezke. Lau geltokitik hiruk zailtasunak ageri ditu oinezko ibilbidean, ekipamenduaren hurbileneko ingurunetik nasaraino. Trenbide bikoitzeko geltokien %58ren kasuan, nasen arteko joan-etorria trenbideak gainazaletik zeharkatuz egiten da. Geltokien %60k gabeziak ageri ditu nasetako segurtasun seinaleztapenean. Geltokien hurbileneko ingurunean bideratzeko ukimen zerrendarik dagoenik ez da egiaztatu, ezta barruko atondoetan dagoenik ere. 4 geltokitik 1ek bakarrik ditu bidaiariari informazioa emateko sistema dinamikoak. Altzariek (eserlekuek, leihatilek), orokorrean, ez dituzte irisgarritasuneko araudi parametroak betetzen. |
||||
---|---|---|---|---|---|
Jarduerak gauzatzen/proiektatuta/aztertzen | Bermeo (2014): geltokia berriztatzea eta instalazioetara iristeko irisgarritasuna osorik hobetzea. Mundaka (2014): trenbide-pasagunea ezabatzea. Gaineko pasabidea eraikitzea eta igogailuak instalatzea. Muxika (2014): trenbide saihesbide berria, sei trenbide-pasagune ezabatzea ahalbidetuko duena. Itsaspegi-Sukarrieta (2013): geltokia osorik berriztatzea. Instalazioetara iristeko irisgarritasuna hobetzea. Trenbide-pasaguneak ezabatzea, gaineko pasabidea eraikitzea eta igogailuak instalatzea Aztertzen ari diren beste berriztatze jarduera batzuk hauek dira: - Gernika Institutua (2016) - Amorebieta geralekua (2018) - Lurgorri Gernika (2020) |
||||
Gomendioak | LEHENTASUNA | Geltokietatik hurbil kokatzen diren oinezkoen inguruneak egokitzea. Oraindik existitzen diren eta oinez igaro beharreko trenbide-pasaguneak eta bidekoak ezabatzea. Arrapalen egokitzapena sarbideetan eta nasetan. Informazio akustiko eta bisualeko sistemak instalatzea > 1.000 per./egun hartzen dituzten geltokietan. Autosalmentako makinak egokitzea atenditu gabeko geltokietan. |
|||
BEHARREZKOA | Infor. estatikoaren irisgarritasuna erabatekoa dela bermatzea, bestelako komunikazio sistemarik gabeko geltokietan. Segurtasun seinaleztapena nasetan ikusmen urrituentzat. Egoera eskasean dagoen zoladura egokitzea. Geltoki guztietan ageri diren altzariak egokitzea. |
||||
KOMENIGARRIA | Euskarri iskiatikoak instalatzea eskari handieneko geltokietan. Gida plakak instalatzea eskailera eta arrapaletako eskubandetan. Gida ibilbideak instalatzea kategoria handieneko geltokietako atondoetan. Makina baliogabetzaileak egokitzea bi plazako haur kotxeak igaro ahal izateko. |
Urdaibai Bilbo-Amorebieta-Bermeo:
Eranskin honetako fitxa batzuk eguneratu egin dira, Euskal Trenbide Sareak 2014ko ekainean ArartekoMapak proiekturako emandako informazioarekin.