I. Eranskina. Laburpen fitxak
ADIF-RENFE
LABURPEN FITXA | Gipuzkoa A1 Linea, Irun-Brinkola | ||||
Ondorioak | Nasa-trena erlazioko irisgarritasuna da arazo nagusiena ADIFen trenbide sare osoan, Gipuzkoan. Geltokien %83tan, mugikortasun urriko pertsonek zailtasunak edukiko lituzkete ekipamenduaren hiri ingurunetik nasaraino iristeko. Egiaztatu da ekipamenduen hurbileneko oinezko inguruneak eta atondoek ez dutela gida ibilbiderik ikusmen urrituei zuzenduta. Korridoreko ia 3 geltokitik 2tan, erabiltzailea behartuta dago trenbideen gainazaletik igarotzera. Ekipamenduen %14k bakarrik ditu eraikuntza elementuak edo elementu mekanikoak bestela komunikatzeko modu gisa. Geltokien %90 baino gehiagotan, nasetako zoladurak gabeziak ageri ditu segurtasun seinaleztapenari dagokionez. Hamarretik sei geltokitan, zoladurak propietate ezin hobeak ditu joan-etorria funtzionala izateko. Informazio estatikoa ez dago kokaleku eta formatu irisgarrian. Donostian eta Irunen salbu, ez dago bestelako komunikazio sistemarik. Altzariek ez dituzte irisgarritasunaren araudiak finkatutako parametroak betetzen. |
||||
---|---|---|---|---|---|
Jarduerak gauzatzen/proiektatuta/aztertzen |
Informazio teleadierazgailuak instalatzea Donostiako Guneko geltoki guztietan. 2010-2011. Irisgarritasuna osorik hobetzeko jarduerak hauetan: ZUMARRAGA – Igogailuak instalatzea (2010-2011). Idazten ari da. En fase de redacción. BILLABONA – Idazten ari da. 2010-2011. TOLOSA – Idazten ari da. 2010-2011. Nasak luzatu eta areagotzeko jarduerak hurrengo geltokietan: ANDOAIN, ANDOAIN ERDIGUNEA, BRINKOLA, HERNANI ERDIGUNEA, HERRERA, ITSASONDO, LEGAZPI, ORMAIZTEGI, TOLOSA ERDIGUNEA, ZUMARRAGA, BEASAIN, ORDIZIA, PASAIA, IRUN BENTAK, ALEGIA, LOIOLA, HERNANI, LEGORRETA, ANOETA eta GROS. Proiektuak idazteko fasean daude; amaitzeko aurreikusi den epea 2010-2011 da. |
||||
Gomendioak | LEHENTASUNA | UT-CIVIA unitateak iristen direnerako nasak egokitzea. Pasabidea estutzen duten oztopoak ezabatzea. Geltokien ondoko oinezko inguruneak egokitzea. Trenbide-pasaguneak ezabatzea eta gaineko edo azpiko pasabideak eraikitzea (igogailuekin), eskari handieneko geltokietan. Ateak, arrapalak eta eskailerak egokitzea sarbideetan, atondoetan eta nasetan. |
|||
BEHARREZKOA | Metal-kautxuzko pasaguneak instalatzea bestelako igarobiderik ez duten geltokietan. Bestelako sistema dinamikorik gabeko geltoki guztietan, informazioaren erabateko irisgarritasuna bermatzea. ikusmen urrituentzat nasetako segurtasun seinaleztapena hobetzea. Gida ibilbideak instalatzea eskari handieneko geltokietako atondoetan. |
||||
KOMENIGARRIA | Geltokietan ageri diren altzariak egokitzea. Euskarri iskiatikoak instalatzea eskari handienekoetan. Gida plakak instalatzea eskailera eta arrapaletako eskubandetan. Jada existitzen diren komun publikoak egokitzea. Autosalmentako makinak egokitzea atenditu gabe dauden geltokietan. Zoladura egokitzea gabeziak ageri dituzten geltokietan. |
Gipuzkoa A1 Linea, Irun-Brinkola:
LABURPEN FITXA | Bizkaia A1 Linea, Bilbo-Santurtzi | ||||
Ondorioak | Nasa-trena erlazioko irisgarritasuna da arazo nagusiena ADIFen trenbide sare osoan, Bizkaian. Hiriburuko gunean salbu, gainerako geltokietan mugikortasun urriko pertsona batek zailtasunak edukiko lituzke autonomiaz eta funtzionaltasunez egiteko ekipamenduaren hiri ingurunetik nasarainoko ibilbidea. Egiaztatu da ekipamenduetako hurbileneko oinezko inguruneek eta atondoek ez dutela ikusmen urrituei zuzendutako gida ibilbiderik. Lineako hiru geltokitik bik sistema egokiak ditu nasen arteko joan-etorri unibertsala bermatzeko. Ekipamendu bakar batean ere erabiltzailea ez dago behartuta trenbideen gainetik igarotzera nasara iristeko. Geltokien %90 baino gehiagoan, nasetako zoladurak gabeziak ditu segurtasun seinaleztapenaren aldetik. Peñota-Sestao tarteko geltokietan ez zaie erabiltzaile guztiei bermatzen informaziora iritsiko direnik. Altzariek ez dituzte irisgarritasunaren araudiak finkatutako parametroak betetzen. |
||||
---|---|---|---|---|---|
Jarduerak gauzatzen/proiektatuta/aztertzen | Peñota: Igogailuen instalazioa. Irisgarritasuneko Igarobidea. Nasen egokitzapena. Idazten ari diren proiektua. 2010-2011. | ||||
Gomendioak | LEHENTASUNA | UT-CIVIA unitateak iristen direnerako nasak egokitzea. Geltokien ondoko oinezko inguruneak egokitzea. Igogailuak instalatzea nasen arteko igarotzea bermatzeko horrelakorik ez dagoen geltokietan. Ateak, arrapalak, eta eskailerak egokitzea. Megafonia eta teleadierazgailu bidezko informazio sistemak instalatzea Peñota-Sestao tartean. |
|||
BEHARREZKOA | Bestelako sistema dinamikorik gabeko geltoki guztietan, informazioaren erabateko irisgarri¬tasuna bermatzea. Ikusmen urrituentzat nasetako segurtasun seinaleztapena osorik hobetzea. Kategoria handieneko geltokietako atondoetan gida ibilbideak instalatzea. Autosalmentako makinak egokitzea atenditu gabe dauden geltokietan. |
||||
KOMENIGARRIA | Geltokietan ageri diren altzariak egokitzea eta euskarri iskiatikoak instalatzea eskari han¬dienekoetan. Gida plakak instalatzea eskailera eta arrapaletako eskubandetan. Zoladura egokitzea gabeziak ageri dituzten geltokietan. |
Bizkaia A1 Linea, Bilbo-Santurtzi:
LABURPEN FITXA | Bizkaia A2 Linea, Bilbo - Galindo - Muskiz | ||||
Ondorioak | Nasa-trena erlazioko irisgarritasuna da arazo nagusiena ADIFen trenbide sare osoan, Bizkaian. A-2 linean partekatu gabeko tarteko geltoki guztiek egoera kritikoa ageri dute irisgarritasunaren aldetik mugikortasun urriko pertsonentzat. Bakar batek ere ez du bermatzen oinezkoak kaletik nasara iritsiko direnik. Eskaria neurriz gainekoa ez bada ere, 1.000 per./eguneko neurria gainditzen da. Nasa bikoitzeko geltokiek ez dute elementu mekanikorik edota eraikuntza elementurik, horien bitartez nasen arteko joan-etorria segurua eta autonomoa izan dadin. Geltoki guztietan, nasetako zoladurak gabeziak ageri ditu segurtasun seinaleztapenari dagokionez. Askotan, bertan ageri diren irregulartasunak garrantzitsuak dira. Geltokien ezaugarria da bidaiariak behar dituen gutxieneko segurtasun, ergonomia eta funtzionaltasun baldintzak ez estaltzea. Ikusmen urrituentzat gida ibilbiderik dagoenik ez da egiaztatu, ez ekipamenduen oinezko ingurunean, ez eraikinetako atondoetan |
||||
---|---|---|---|---|---|
Jarduerak gauzatzen/proiektatuta/aztertzen | Galindo: Igogailuen instalazioa. Nasen egokitzapena. Proiektua idazten ari da. 2010-2011. Ortuella: Geltokira iristeko arrapala. 2010. Gallarta: Geltokira iristeko arrapala. 2010. |
||||
Gomendioak | LEHENTASUNA | UT-CIVIA unitateak iristen direnerako nasak egokitzea. Geltokien ondoko oinezko inguruneak egokitzea. Igogailuak instalatzea bide bikoitzeko geltokietan, nasen arteko joan-etorria bermatzeko. Ateak, arrapalak eta eskailerak egokitzea sarbideetan, atondoetan eta nasetan. Megafonia eta teleadierazgailu bidezko informazio sistemak instalatzea eskari handieneko geltokietan. |
|||
BEHARREZKOA | Bestelako sistema dinamikorik gabeko geltoki guztietan, informazioaren erabateko irisgarri¬tasuna bermatzea. Instalazioetako segurtasun, erosotasun eta ergonomia baldintzak osorik hobetzea. Ikusmen urrituentzat nasetako segurtasun seinaleztapena hobetzea. Autosalmentako makinak egokitzea atenditu gabe dauden geltokietan. |
||||
KOMENIGARRIA | Gida plakak instalatzea eskailera eta arrapaletako eskubandetan. Zoladura egokitzea gabeziak ageri dituzten geltokietan. |
Bizkaia A2 Linea, Bilbo - Galindo - Muskiz:
LABURPEN FITXA | Bizkaia A3 Linea, Bilbo-Urduña | ||||
Ondorioak | Nasa-trena erlazioko irisgarritasuna da arazo nagusiena ADIFen trenbide sare osoan, Bizkaian. Lineako geltokien %82k ez du bermatzen oinezkoak iritsiko direnik kaletik nasara. 10 geltokitik 6tan, erabiltzaileak trenbide-pasagune bat zeharkatu behar du derrigor. 10etik 7n ez dago nasen arteko komunikazio unibertsalerako elementurik. Geltokien %90ek baino gehiagok gabeziak ageri ditu nasetako segurtasun seinaleztapenean. Zoladurak, kasu askotan, irregulartasunak ageri ditu. Geltoki ugariren ezaugarria da bidaiariak behar dituen gutxieneko segurtasun, ergonomia eta funtzionaltasun baldintzak ez betetzea. Ikusmen urrituentzat gida ibilbiderik dagoenik ez da egiaztatu, ez ekipamenduen oinezko ingurunean, ez eraikinetako atondoetan. |
||||
---|---|---|---|---|---|
Jarduerak gauzatzen/proiektatuta/aztertzen | Taulez eratutako trenbide-pasaguneak ordezkatzea 12 geltokitan, eta metal-kautxuzkoak jartzea Ollargan, Basauri, Bakiola, Arrankudiaga, Arbide, Inarratxu, Urduña, gehi egurrezko pasabideak dituzten Arabako 5ak. Arrigorriaga: Igogailuak instalatzea. Geltokia egokitzea irisgarritasun baldintzei. Proiektua idazten ari dira. 2010-2011. Arrankudiaga: Sarbideak eta nasak egokitzea. Proiektua idazten ari da. 2010-2011 |
||||
Gomendioak | LEHENTASUNA | UT-CIVIA unitateak iristen direnerako nasak egokitzea. Geltokien ondoko oinezko inguruneak egokitzea. Igogailuak instalatzea, horren bitartez nasen arteko joan-etorria bermatzeko eskari handieneko geltokietan. Ateak, arrapalak eta eskailerak egokitzea. Megafonia eta teleadierazg. bidezko informazio sistemak instalatzea eskari handieneko geltokietan. |
|||
BEHARREZKOA | Metal-kautxuzko pasaguneak instalatzea bestelako igarobiderik ez duten geltokietan. Bestelako sistema dinamikorik gabeko geltoki guztietan, informazioaren erabateko irisgarri¬tasuna bermatzea. Instalazioetako segurtasun, erosotasun eta ergonomia baldintzak osorik hobetzea. Ikusmen urrituentzat nasetako segurtasun seinaleztapena hobetzea. Autosalmentako makinak egokitzea atenditu gabe dauden geltokietan |
||||
KOMENIGARRIA | Gida plakak instalatzea eskailera eta arrapaletako eskubandetan. Zoladura egokitzea gabeziak ageri dituzten geltokietan. Gida ibilbideak instalatzea eskari handieneko geltokietako atondoetan. Euskarri iskiatikoak instalatzea eskari handieneko geltokietan. |
FEVE
LABURPEN FITXA | Bilbo-Balmaseda linea | ||||
Ondorioak | Kurban kokaturiko geltokien kasuan salbu, nasa-ibilgailu irisgarritasuna konponduta dago funtzionaltasunaren aldetik. Gabeziak dituzten geltokiak daude –nahiz eta funtzionalak diren–, ibiltezinak diren beste batzuekin batera. Sorburuko geltokian bakarrik bermatzen da, alegia, Bilbo Konkordian, joan-etorri autonomia eta segurtasuna kaletik nasaraino. Erabateko gabezia dago ikusmen urrituei zuzendutako orientazio sistemei dagokienez, ekipamenduen gertueneko ingurunean eta geltokietako atondoetan. Nasa bikoitzeko ia 3 geltokitik 2tan erabiltzaileak trenbideen gainazaletik igaro behar dira derrigor. Geltokien %91k gabeziak ageri ditu nasetako segurtasun seinaleztapenean. Hiru geltokitik bik gabeziak ageri ditu erabiltzailearentzako informazio eta komunikazio sistemetan. Altzariek ez dituzte irisgarritasunerako araudiak finkatutako parametroak betetzen, eta zenbait ekipamendutan gabezia horrek joan-etorriaren erosotasunari, segurtasunari eta ergonomiari eragiten dio. |
||||
---|---|---|---|---|---|
Jarduerak gauzatzen/proiektatuta/aztertzen | Zorrotzako trenbide-pasagunea ezabatu egin behar da. Hautabideak aztertu behar dira. Trazatua udalerritik igarotzen denean lurperatzeko aukera hausnartu da. FEVE 2012 parke mugikorra berriztatzeko plana; horrek nasa-trena irisgarritasuna hobetuko du eta, aldi berean, erabiltzaile guztien beharretara egokitutako komunikazio sistemak erantsiko ditu. Trenbide trazatua bikoizteko proiektua Bilboko hiri sarean, hain zuzen ere Basurtu eta Errekalde artean. |
||||
Gomendioak | LEHENTASUNA | Geltokietatik gertuko oinezko inguruneak egokitzea. Trenbide-pasaguneak ezabatzea eskari gehieneko geltokietan. Ate, arrapala eta eskaileren egokitzapena sarbideetan, atondoetan eta nasetan. Ergonomia, segurtasun eta erosotasun baldintzak hobetzea geralekuetan. Nasako irisgarritasunaren arazoa konpontzea Ametzolako geltoki bilbotarrean. Informazio akustiko eta bisualeko sistemak instalatzea geltokietan, > 1.000 per./egun hartzen badute. |
|||
BEHARREZKOA | Metal-kautxuzko trenbide-pasaguneak instalatzea kategoria gutxiagoko (eskaria) geltokietan. Informazio estatikoaren erabateko irisgarritasuna bermatzea bestelako sistema dinamikorik ez duten geltoki guztietan. Segurtasuneko seinaleztapena osorik hobetzea nasetan, ikusmen urrituentzat. Autosalmentako makinak egokitzea atenditu gabe dauden geltokietan. |
||||
KOMENIGARRIA | Geltokietan ageri diren altzariak egokitzea. Euskarri iskiatikoak instalatzea eskari handienekoetan. Gidatzeko plakak instalatzea eskailera eta arrapaletako eskubandetan. Gidatzeko ibilbideak instalatzea eskari handieneko geltokietako atondoetan. Informazio dinamikoko sistemak instalatzea eskari gutxieneko geltokietan (< 1.000 per./egun). Jada existitzen diren komun publikoak egokitzea. |
Bilbo-Balmaseda linea :
Bilbo-Santander eskualde korridorea:
ETS-RFV / EuskoTren
LABURPEN FITXA | 1. linea: Bilbo-Donostia | ||||
Ondorioak | Bilbo-Donostia korridoreko geltokien erdiak gabeziak ageri ditu irisgarritasunari eta segurtasunari dagokienez. Ekipamenduen %82tan ez da bermatzen joan-etorri seguru eta autonomorik kaletik nasaraino. Bide bikoitzeko lau geltokitik hiruk ez du joan-etorri segurua eta funtzionala bermatzen nasen artean. %50etan beharrezkoa da trenbideak gainazaletik igarotzea. Geltokien %63k gabeziak ageri ditu segurtasun seinaleztapenaren gaian nasetan. Ekipamenduen %31k irregulartasunak ditu zoladuran. Geltokien hurbileneko ingurunean bideratzeko ukimen zerrendarik dagoenik ez da egiaztatu, ezta eraikinetako atondoetan ere. Instalazioen %77k ez du sistema akustikorik edota bisualik, bidaiariari informazioa emateko. Altzariek (eserlekuek, leihatilek), orokorrean, ez dituzte irisgarritasuneko araudi parametroak betetzen. |
||||
---|---|---|---|---|---|
Jarduerak gauzatzen/proiektatuta/aztertzen | DURANGO-ABADIÑO-ZALDIBAR TARTEA Durango (2011): linea lurperatzea udalerritik igarotzerakoan. San Fausteko geralekua ezabatzea. Trenbide-pasaguneak ezabatzea. Igogailuak instalatzea lurpeko nasara iristeko. Traña (2011): geltoki berria. Sarbidea maila berean. Igogailua / gaineko pasabidea nasen arteko joan-etorrirako. Zaldibar (2016): Lurpeko geltokia. Igogailuak nasara iristeko. Berriz (2016): geltokia berriztatzea. ERMUA-EIBAR-ELGOIBAR TARTEA Ermua (2015): trazatua bitan zatitzea. Igogailuak instalatzea nasen arteko joan-etorrirako. Ardantza (2011): geltoki berria nasa nagusi batekin. Nasarako sarbidea igogailu baten eta eskaileren bitartez egingo da. Atondoa kalearen mailan dago. Eibar (2012): berriztatzea eta trenbide-pasagunea ezabatzea. Igogailuak gaineko pasabidea duten nasen arteko joan-etorrirako. Azitain (2012): bidea bitan zatitzea eta geltokia tokiz aldatzea. Irisgarritasunaren hobekuntza osoa. Igogailuak instalatzea. Elgoibar (2016): maila berdinean dagoen sarbidea. Nasa nagusia. Igogailua. Toletxegain (2013): nasa nagusiko geraleku berria. Nasara sartzeko igogailua eta eskailerak. Altzola (2013): egungo geralekua ordezkatzeko eta arrapalak instalatzeko informazio azterlana. MENDARO-ZARAUTZ TARTEA Arroa (2012): eraikuntza proiektua idazketa fasean dago. Trenbide-pasaguneak ezabatzea. Arrapalak instalatzea. Zarautz (2018): aztertzen ari da. Trenbide trazatua lurperatzea Zarautzen, eta geltoki berria eraikitzea. ORIO-USURBIL TARTEA Aia-Orio (2011): nasa nagusiko geltoki goratu berria. Igogailuen instalazioa. Usurbil (2013): igogailuen instalazioa nasen arteko gaineko pasabidean. |
||||
Gomendioak | LEHENTASUNA | Trenbide-pasaguneak ezabatzea eta Gaineko pasabideak edo azpikoak erai¬kitzea nasen artean, eta igogailuak instalatzea (eskari handieneko gelto¬kietan). Arrapalak egokitzea sarbideetan eta nasetan. Nasak funtzionaltasunez zabaltzea, eraiki zirenean estu egin baziren edo estutasun hori eragin bazaie. Sarrerako eta barruko ateak automa¬tizatzea. Geltokietatik gertuko oinezko inguruneak egokitzea. |
|||
BEHARREZKOA | Arrapalak instalatzea egungo UTetan. Metal-kautxuzko igarobideak instalatzea bestelako pasagunerik gabeko geltokietan. IInformazio akustiko eta bisualeko sistemak instalatzea > 1.000 per./egun duten geltokietan. Infor. estatikoaren irisgarritasuna erabatekoa dela bermatzea bestelako komunikazio sistemarik gabeko geltokietan. Ikusmen urrituentzat nasetan seinaleztapena jartzea: zerrenda kromatikoa, ukimen botoiak, bagoiaren ateranzko ibilbidea (Unitatearen hasiera eta amaiera). Zoladura egokitzea gabeziak dituzten geltokietan. Saltzeko makinak egokitzea (zerbitzatu gabeko geltokietan). |
||||
KOMENIGARRIA | Altzariak egokitzea geltoki guztietan. Euskarri iskiatikoak instalatzea (eskari handienekoetan). Sistema akustiko eta bisualak instala¬tzea geltoki guztietan. Gida plakak instalatzea eskailera eta arrapaletako eskubandetan. Jada existitzen diren komun publikoak egokitzea. Gida zerrendak instalatzea kategoria handieneko atondoetan. |
Bilbo-Donostia :
LABURPEN FITXA | 2. linea: Lasarte Oria - Hendaia | ||||
Ondorioak | Geltokien %55ek zailtasunak ageri ditu oinezko ibilbideetan, ekipamenduko hurbileneko ingurunetik nasaraino. Geltokien %83k nasen arteko joan-etorri segurua eta funtzionala bermatzen du. Geltokien %50ek gabeziak ageri ditu nasetako segurtasun seinaleztapenean. Geltokien hurbileneko ingurunean bideratzeko ukimen zerrendarik dagoenik ez da egiaztatu, ezta atondoetan ere. Instalazioen erditan ez dago sistema akustiko eta bisualik, bidaiariari informazioa emateko. Altzariek (eserlekuek, leihatilek), orokorrean, ez dituzte irisgarritasuneko araudi parametroak betetzen |
||||
---|---|---|---|---|---|
Jarduerak gauzatzen/proiektatuta/aztertzen | LASARTE ORIA-DONOSTIA TARTEA Añorga (2012): geltoki berria. Rekalde (2012): nasa nagusi berri baten eraikuntza. Loiola (2013): geltoki berria. Hiri ingurunearen. iragazkortasuna. Azpiko pasabidea igogailuarekin. Herrera (2013): geltokia berriztatzea. Gaineko pasabidea igogailuarekin.. FANDERIA-OIARTZUN-GAINTXURIZKETA TARTEA Oiartzun (2011): geltokia berriztatzea. Renteria (2014): aztertzen ari dira. Gaintxurizketa (2016): aztertzen ari dira. Belaskoenea Irun (2016): aztertzen ari dira. Irun Colón (2017): aztertzen ari dira. Aintzat hartu beharreko beste proiektu batzuk Errenteriako Fanderia eta Donostiako Intxaurrondo, Altza eta Loiolako Erriberak geltoki berrien eraikuntzak dira. |
||||
Gomendioak | LEHENTASUNA | Oraindik existitzen diren trenbide-pasaguneak egokitzea (metal-kautxuzko plataformak). Igogailuak instalatzea nasetarako sarbide unibertsala bermatzeko (Irun erdigunea). Arrapalen egokitzapena sarbideetan eta nasetan. Nasak funtzionaltasunez zabaltzea, eraiki zirenean estu egin baziren edo estutasun hori eragin bazaie (Pasaian, Errenterian). Geltokietatik hurbileneko oinezko inguruneak egokitzea. |
|||
BEHARREZKOA | Informazio akustiko eta bisualeko informazio sistemak instalatzea > 1.000 per./egun hartzen duten geltokietan. Infor. estatikoaren irisgarritasuna erabatekoa dela bermatzea, bestelako komunikazio sistemarik gabeko geltokietan. Nasen seinaleztapena ikusmen urrituentzat. Egoera eskasean dagoen zoladura egokitzea. Autosalmentako makinak egokitzea atenditu gabe dauden geltokietan. |
||||
KOMENIGARRIA | Geltoki guztietan ageri diren altzariak egokitzea. Euskarri iskiatikoak instalatzea (eskari handienekoetan). Gida plakak instalatzea eskailera eta arrapaletako eskubandetan. Jada existitzen diren komunak egokitzea. Gida zerrendak instalatzea kategoria (eskaria) handieneko geltokietako atondoetan. Makina baliogabetzaileak egokitzea bi plazako haur kotxeak igaro ahal izateko. |
Lasarte Oria - Hendaia:
LABURPEN FITXA | 3. linea: Txorierri Deustu - Lezama | ||||
Ondorioak | Egun jarduten ari diren geltokien % 60k baldintza kritikoak ageri ditu irisgarritasunaren gaian. Geltokien %90etan ez da mugikortasun autonomoa eta segurua bermatzen kaletik nasaraino. Erabateko gabezia dago IUei zuzendutako orientazio sistemen gaian, bai ekipamenduen hurbileneko ingurunean eta baita eraikinetako atondoetan bertan ere. Trenbide bikoitzeko hiru geltokietatik bakar batean bermatzen da nasen arteko joan-etorria segurua eta funtzionala izango dela. Geltokien %80k gabeziak ageri ditu segurtasuneko seinaleztapenaren gaian nasetan. Geltokien %80k ez du bidaiariari informazioa emateko sistema dinamikorik. Altzariek (eserlekuek, leihatilek), orokorrean, ez dituzte irisgarritasuneko araudi parametroak betetzen. |
||||
---|---|---|---|---|---|
Jarduerak gauzatzen/proiektatuta/aztertzen | Deustuko geltokia desagertu egingo da Bilboko Metroko 3. lineako obren ondorioz. Matiko (2012): beheragoko kotan geltoki berria eraikiko da. Sarbidea maila berdinean egingo da, nasara iristeko igogailuak edukiz. Alde Zaharra (2013): metroko 1. eta 2. lineekin lotura eratzeko birmoldatua. Ola Sondika (2015): beheragoko kotan eraikiko den geltokia, igogailuekin. Aztertzen ari dira. Lekunbiz Zamudio (2015): nasa nagusia eta igogailuak. Zamudio (2016): aztertzen ari dira. |
||||
Gomendioak | LEHENTASUNA | Geltokietatik hurbil kokatzen diren oinezkoen inguruneak egokitzea. Oraindik existitzen diren eta oinez igaro beharreko trenbide-pasaguneak eta bidekoak ezabatzea. Arrapalen egokitzapena sarbideetan eta nasetan. Informazio akustiko eta bisualeko sistemak instalatzea > 1.000 per./egun. hartzen dituzten geltokietan. Autosalmentako makinak egokitzea atenditu gabeko geltokietan. |
|||
BEHARREZKOA | Infor. estatikoaren irisgarritasuna erabatekoa dela bermatzea, bestelako komunikazio sistemarik gabeko geltokietan. Segurtasun seinaleztapena nasetan ikusmen urrituentzat. Geltokietan ageri diren altzariak egokitzea. Egoera eskasean dagoen zoladura egokitzea. |
||||
KOMENIGARRIA | Euskarri iskiatikoak instalatzea kategoria (eskaria) handieneko geltokietan. Gida plakak instalatzea eskailera eta arrapaletako eskubandetan. Gida ibilbideak instalatzea kategoria handieneko geltokietako atondoetan. Makina baliogabetzaileak egokitzea bi plazako haur kotxeak igaro ahal izateko. |
Txorierri Deustu - Lezama:
LABURPEN FITXA | 4. linea: Urdaibai Bilbo-Amorebieta-Bermeo | ||||
Ondorioak | Geltokien %55ek gabezia adierazgarriak ditu irisgarritasunaren gaian. Bereziki, ekipamendu horiek lineak partekatzen ez dituen tartean aurki daitezke. Lau geltokitik hiruk zailtasunak ageri ditu oinezko ibilbidean, ekipamenduaren hurbileneko ingurunetik nasaraino. Trenbide bikoitzeko geltokien %58ren kasuan, nasen arteko joan-etorria trenbideak gainazaletik zeharkatuz egiten da. Geltokien %60k gabeziak ageri ditu nasetako segurtasun seinaleztapenean. Geltokien hurbileneko ingurunean bideratzeko ukimen zerrendarik dagoenik ez da egiaztatu, ezta barruko atondoetan dagoenik ere. 4 geltokitik 1ek bakarrik ditu bidaiariari informazioa emateko sistema dinamikoak. Altzariek (eserlekuek, leihatilek), orokorrean, ez dituzte irisgarritasuneko araudi parametroak betetzen. |
||||
---|---|---|---|---|---|
Jarduerak gauzatzen/proiektatuta/aztertzen | Bermeo (2014): geltokia berriztatzea eta instalazioetara iristeko irisgarritasuna osorik hobetzea. Mundaka (2014): trenbide-pasagunea ezabatzea. Gaineko pasabidea eraikitzea eta igogailuak instalatzea. Muxika (2014): trenbide saihesbide berria, sei trenbide-pasagune ezabatzea ahalbidetuko duena. Itsaspegi-Sukarrieta (2013): geltokia osorik berriztatzea. Instalazioetara iristeko irisgarritasuna hobetzea. Trenbide-pasaguneak ezabatzea, gaineko pasabidea eraikitzea eta igogailuak instalatzea Aztertzen ari diren beste berriztatze jarduera batzuk hauek dira: - Gernika Institutua (2016) - Amorebieta geralekua (2018) - Lurgorri Gernika (2020) |
||||
Gomendioak | LEHENTASUNA | Geltokietatik hurbil kokatzen diren oinezkoen inguruneak egokitzea. Oraindik existitzen diren eta oinez igaro beharreko trenbide-pasaguneak eta bidekoak ezabatzea. Arrapalen egokitzapena sarbideetan eta nasetan. Informazio akustiko eta bisualeko sistemak instalatzea > 1.000 per./egun hartzen dituzten geltokietan. Autosalmentako makinak egokitzea atenditu gabeko geltokietan. |
|||
BEHARREZKOA | Infor. estatikoaren irisgarritasuna erabatekoa dela bermatzea, bestelako komunikazio sistemarik gabeko geltokietan. Segurtasun seinaleztapena nasetan ikusmen urrituentzat. Egoera eskasean dagoen zoladura egokitzea. Geltoki guztietan ageri diren altzariak egokitzea. |
||||
KOMENIGARRIA | Euskarri iskiatikoak instalatzea eskari handieneko geltokietan. Gida plakak instalatzea eskailera eta arrapaletako eskubandetan. Gida ibilbideak instalatzea kategoria handieneko geltokietako atondoetan. Makina baliogabetzaileak egokitzea bi plazako haur kotxeak igaro ahal izateko. |
Urdaibai Bilbo-Amorebieta-Bermeo:
Eranskin honetako fitxa batzuk eguneratu egin dira, Euskal Trenbide Sareak 2014ko ekainean ArartekoMapak proiekturako emandako informazioarekin.
Errepidetiko sistema
Airetiko sistema