1. Sarrera, titulartasuna, kudeaketa eta ustiapena
EAEko trenbide sistemak hiru sare funtzionaleko multzoa hartzen du, eta horien titulartasuna, kudeaketa eta ustiapena administrazio eta erakunde eskudun ezberdinen eskuetan dago. Zentzu horretan, erantsitako taulak EAEren lurralde eremutik igarotzen diren trenbide sareen ezaugarriak xehatzen ditu, eta bereziki adierazten dira azpiegituraren titular diren administrazioak eta erakunde kudeatzaileak, eta haien enpresa eragileak.
EAE-KO TRENBIDE SISTEMA | |||
SAREA | TITULARRA | ERAK. PUBL. KUDEATZAILEA | ERAGILEA |
Zabalera iberikoa | Estatuto Adm. - Sustapen Ministeritza | ADIF | RENFE |
Zabal. Metrikoa | Estatuto Adm. - Sustapen Ministeritza | FEVE | FEVE |
Zabal. Metrikoa | Eusko Jaurlaritza - Garraio Saila | EUSKAL TRENBIDE SAREA (ETS) | EUSKOTREN |
Agente eskumendunengan islatu den banaketa Trenbideen Sektorearen 39/2003 Legea (TSL hemendik aurrera) indarrean jartzearen ondotik sortzen da. Horren bitartez, ordenamendu juridiko espainiarrera barneratu zen trenbideen alorreko legedi europarra, hain zuzen ere "trenbide paketeak" bezala ezagutzen zen hori. Araudia Estatuko legedira barneratzearekin, estatuko trenbideen merkatua lehiari ireki zitzaion eta baita eragile berrien iritsierari ere, lehenik eta behin salgaien eremuan eta ondoren bidaiarienean.
Horretarako, TSLk botere publikoei eskatzen zien (EAO[15]-Sustapen Ministerioa) erakundeen aldetik bereizteko trenbide azpiegituraren kudeaketa eta administrazioa material mugikorraren eragiketatik. Horrela, erakunde publiko berri bat sortu zen, ADIF (Trenbide Azpiegituren Administratzailea), eskumenduna izango zena Interes Orokorreko Trenbide Sareen (IOTS) administrazioan eta ekipamenduen kudeaketan (geltokiak, terminalak). Bestalde, Renfe zaharra Renfe Operadora izena izatera igaro zen, eta haren egitekoa merkatu liberalizatu batean lehiatzekoa izango zen, bidaiariei eta salgaiei zerbitzuak eskainiz.
Zabalera iberikoko ohiko trenbide sarearentzat nahiz UIC (nazioarteko zabalera) sarearentzat gauzatu den banaketa funtzional horrek ez du islarik eduki interes orokorreko sare metrikoan, izan ere, bertan FEVE erakunde publikoak mantentzen du administratzaile eta eragile izatearen izaera bikoitza.
Euskadin, Autonomia Estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoari ematen dio eskumen esklusiboa trenbideen eta garraio modu horren bitartez egindako garraioaren gaian (3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa).
Ondorioz, TSL aldarrikatu eta indarrean jartzearekin, Euskal Gobernuak bere titulartasunpeko trenbideen sektorearen berrantolamendua sustatu zuen ETS (Euskal Trenbide Sarea) sozietate publiko berria sortzearen bitartez. Entitate hori sarearen kudeaketaz arduratuko zen, eta EuskoTrenbideak (EuskoTren) Gipuzkoa eta Bizkaiko sare metrikoan trenbidez egindako garraio zerbitzuak ustiatzeko ardura edukiko zuen enpresa publiko gisa geratu zen.
Ondorioz, EAEko trenbide sistemaren irisgarritasun diagnostikoan nagusi izan behar da erakunde eta eskumen banaketa hau, eta trenbide azpiegituraren gaineko azterketa nahiz material mugikorraren gainekoa hartu behar ditu sare operatibo hauetako bakoitzean. Ondorioz, azterketaren txostenean zehar behin eta berriro eta elkarrekin aipatuko dugu azpiegituraren kudeatzailea eta material mugikorraren eragilea.