ADIF-RENFE
LABURPEN FITXA | Gipuzkoa A1 Linea, Irun-Brinkola | ||||
Ondorioak | Nasa-trena erlazioko irisgarritasuna da arazo nagusiena ADIFen trenbide sare osoan, Gipuzkoan. Geltokien %83tan, mugikortasun urriko pertsonek zailtasunak edukiko lituzkete ekipamenduaren hiri ingurunetik nasaraino iristeko. Egiaztatu da ekipamenduen hurbileneko oinezko inguruneak eta atondoek ez dutela gida ibilbiderik ikusmen urrituei zuzenduta. Korridoreko ia 3 geltokitik 2tan, erabiltzailea behartuta dago trenbideen gainazaletik igarotzera. Ekipamenduen %14k bakarrik ditu eraikuntza elementuak edo elementu mekanikoak bestela komunikatzeko modu gisa. Geltokien %90 baino gehiagotan, nasetako zoladurak gabeziak ageri ditu segurtasun seinaleztapenari dagokionez. Hamarretik sei geltokitan, zoladurak propietate ezin hobeak ditu joan-etorria funtzionala izateko. Informazio estatikoa ez dago kokaleku eta formatu irisgarrian. Donostian eta Irunen salbu, ez dago bestelako komunikazio sistemarik. Altzariek ez dituzte irisgarritasunaren araudiak finkatutako parametroak betetzen. |
||||
---|---|---|---|---|---|
Jarduerak gauzatzen/proiektatuta/aztertzen |
Informazio teleadierazgailuak instalatzea Donostiako Guneko geltoki guztietan. 2010-2011. Irisgarritasuna osorik hobetzeko jarduerak hauetan: ZUMARRAGA – Igogailuak instalatzea (2010-2011). Idazten ari da. En fase de redacción. BILLABONA – Idazten ari da. 2010-2011. TOLOSA – Idazten ari da. 2010-2011. Nasak luzatu eta areagotzeko jarduerak hurrengo geltokietan: ANDOAIN, ANDOAIN ERDIGUNEA, BRINKOLA, HERNANI ERDIGUNEA, HERRERA, ITSASONDO, LEGAZPI, ORMAIZTEGI, TOLOSA ERDIGUNEA, ZUMARRAGA, BEASAIN, ORDIZIA, PASAIA, IRUN BENTAK, ALEGIA, LOIOLA, HERNANI, LEGORRETA, ANOETA eta GROS. Proiektuak idazteko fasean daude; amaitzeko aurreikusi den epea 2010-2011 da. |
||||
Gomendioak | LEHENTASUNA | UT-CIVIA unitateak iristen direnerako nasak egokitzea. Pasabidea estutzen duten oztopoak ezabatzea. Geltokien ondoko oinezko inguruneak egokitzea. Trenbide-pasaguneak ezabatzea eta gaineko edo azpiko pasabideak eraikitzea (igogailuekin), eskari handieneko geltokietan. Ateak, arrapalak eta eskailerak egokitzea sarbideetan, atondoetan eta nasetan. |
|||
BEHARREZKOA | Metal-kautxuzko pasaguneak instalatzea bestelako igarobiderik ez duten geltokietan. Bestelako sistema dinamikorik gabeko geltoki guztietan, informazioaren erabateko irisgarritasuna bermatzea. ikusmen urrituentzat nasetako segurtasun seinaleztapena hobetzea. Gida ibilbideak instalatzea eskari handieneko geltokietako atondoetan. |
||||
KOMENIGARRIA | Geltokietan ageri diren altzariak egokitzea. Euskarri iskiatikoak instalatzea eskari handienekoetan. Gida plakak instalatzea eskailera eta arrapaletako eskubandetan. Jada existitzen diren komun publikoak egokitzea. Autosalmentako makinak egokitzea atenditu gabe dauden geltokietan. Zoladura egokitzea gabeziak ageri dituzten geltokietan. |
Gipuzkoa A1 Linea, Irun-Brinkola:
LABURPEN FITXA | Bizkaia A1 Linea, Bilbo-Santurtzi | ||||
Ondorioak | Nasa-trena erlazioko irisgarritasuna da arazo nagusiena ADIFen trenbide sare osoan, Bizkaian. Hiriburuko gunean salbu, gainerako geltokietan mugikortasun urriko pertsona batek zailtasunak edukiko lituzke autonomiaz eta funtzionaltasunez egiteko ekipamenduaren hiri ingurunetik nasarainoko ibilbidea. Egiaztatu da ekipamenduetako hurbileneko oinezko inguruneek eta atondoek ez dutela ikusmen urrituei zuzendutako gida ibilbiderik. Lineako hiru geltokitik bik sistema egokiak ditu nasen arteko joan-etorri unibertsala bermatzeko. Ekipamendu bakar batean ere erabiltzailea ez dago behartuta trenbideen gainetik igarotzera nasara iristeko. Geltokien %90 baino gehiagoan, nasetako zoladurak gabeziak ditu segurtasun seinaleztapenaren aldetik. Peñota-Sestao tarteko geltokietan ez zaie erabiltzaile guztiei bermatzen informaziora iritsiko direnik. Altzariek ez dituzte irisgarritasunaren araudiak finkatutako parametroak betetzen. |
||||
---|---|---|---|---|---|
Jarduerak gauzatzen/proiektatuta/aztertzen | Peñota: Igogailuen instalazioa. Irisgarritasuneko Igarobidea. Nasen egokitzapena. Idazten ari diren proiektua. 2010-2011. | ||||
Gomendioak | LEHENTASUNA | UT-CIVIA unitateak iristen direnerako nasak egokitzea. Geltokien ondoko oinezko inguruneak egokitzea. Igogailuak instalatzea nasen arteko igarotzea bermatzeko horrelakorik ez dagoen geltokietan. Ateak, arrapalak, eta eskailerak egokitzea. Megafonia eta teleadierazgailu bidezko informazio sistemak instalatzea Peñota-Sestao tartean. |
|||
BEHARREZKOA | Bestelako sistema dinamikorik gabeko geltoki guztietan, informazioaren erabateko irisgarri¬tasuna bermatzea. Ikusmen urrituentzat nasetako segurtasun seinaleztapena osorik hobetzea. Kategoria handieneko geltokietako atondoetan gida ibilbideak instalatzea. Autosalmentako makinak egokitzea atenditu gabe dauden geltokietan. |
||||
KOMENIGARRIA | Geltokietan ageri diren altzariak egokitzea eta euskarri iskiatikoak instalatzea eskari han¬dienekoetan. Gida plakak instalatzea eskailera eta arrapaletako eskubandetan. Zoladura egokitzea gabeziak ageri dituzten geltokietan. |
Bizkaia A1 Linea, Bilbo-Santurtzi:
LABURPEN FITXA | Bizkaia A2 Linea, Bilbo - Galindo - Muskiz | ||||
Ondorioak | Nasa-trena erlazioko irisgarritasuna da arazo nagusiena ADIFen trenbide sare osoan, Bizkaian. A-2 linean partekatu gabeko tarteko geltoki guztiek egoera kritikoa ageri dute irisgarritasunaren aldetik mugikortasun urriko pertsonentzat. Bakar batek ere ez du bermatzen oinezkoak kaletik nasara iritsiko direnik. Eskaria neurriz gainekoa ez bada ere, 1.000 per./eguneko neurria gainditzen da. Nasa bikoitzeko geltokiek ez dute elementu mekanikorik edota eraikuntza elementurik, horien bitartez nasen arteko joan-etorria segurua eta autonomoa izan dadin. Geltoki guztietan, nasetako zoladurak gabeziak ageri ditu segurtasun seinaleztapenari dagokionez. Askotan, bertan ageri diren irregulartasunak garrantzitsuak dira. Geltokien ezaugarria da bidaiariak behar dituen gutxieneko segurtasun, ergonomia eta funtzionaltasun baldintzak ez estaltzea. Ikusmen urrituentzat gida ibilbiderik dagoenik ez da egiaztatu, ez ekipamenduen oinezko ingurunean, ez eraikinetako atondoetan |
||||
---|---|---|---|---|---|
Jarduerak gauzatzen/proiektatuta/aztertzen | Galindo: Igogailuen instalazioa. Nasen egokitzapena. Proiektua idazten ari da. 2010-2011. Ortuella: Geltokira iristeko arrapala. 2010. Gallarta: Geltokira iristeko arrapala. 2010. |
||||
Gomendioak | LEHENTASUNA | UT-CIVIA unitateak iristen direnerako nasak egokitzea. Geltokien ondoko oinezko inguruneak egokitzea. Igogailuak instalatzea bide bikoitzeko geltokietan, nasen arteko joan-etorria bermatzeko. Ateak, arrapalak eta eskailerak egokitzea sarbideetan, atondoetan eta nasetan. Megafonia eta teleadierazgailu bidezko informazio sistemak instalatzea eskari handieneko geltokietan. |
|||
BEHARREZKOA | Bestelako sistema dinamikorik gabeko geltoki guztietan, informazioaren erabateko irisgarri¬tasuna bermatzea. Instalazioetako segurtasun, erosotasun eta ergonomia baldintzak osorik hobetzea. Ikusmen urrituentzat nasetako segurtasun seinaleztapena hobetzea. Autosalmentako makinak egokitzea atenditu gabe dauden geltokietan. |
||||
KOMENIGARRIA | Gida plakak instalatzea eskailera eta arrapaletako eskubandetan. Zoladura egokitzea gabeziak ageri dituzten geltokietan. |
Bizkaia A2 Linea, Bilbo - Galindo - Muskiz:
LABURPEN FITXA | Bizkaia A3 Linea, Bilbo-Urduña | ||||
Ondorioak | Nasa-trena erlazioko irisgarritasuna da arazo nagusiena ADIFen trenbide sare osoan, Bizkaian. Lineako geltokien %82k ez du bermatzen oinezkoak iritsiko direnik kaletik nasara. 10 geltokitik 6tan, erabiltzaileak trenbide-pasagune bat zeharkatu behar du derrigor. 10etik 7n ez dago nasen arteko komunikazio unibertsalerako elementurik. Geltokien %90ek baino gehiagok gabeziak ageri ditu nasetako segurtasun seinaleztapenean. Zoladurak, kasu askotan, irregulartasunak ageri ditu. Geltoki ugariren ezaugarria da bidaiariak behar dituen gutxieneko segurtasun, ergonomia eta funtzionaltasun baldintzak ez betetzea. Ikusmen urrituentzat gida ibilbiderik dagoenik ez da egiaztatu, ez ekipamenduen oinezko ingurunean, ez eraikinetako atondoetan. |
||||
---|---|---|---|---|---|
Jarduerak gauzatzen/proiektatuta/aztertzen | Taulez eratutako trenbide-pasaguneak ordezkatzea 12 geltokitan, eta metal-kautxuzkoak jartzea Ollargan, Basauri, Bakiola, Arrankudiaga, Arbide, Inarratxu, Urduña, gehi egurrezko pasabideak dituzten Arabako 5ak. Arrigorriaga: Igogailuak instalatzea. Geltokia egokitzea irisgarritasun baldintzei. Proiektua idazten ari dira. 2010-2011. Arrankudiaga: Sarbideak eta nasak egokitzea. Proiektua idazten ari da. 2010-2011 |
||||
Gomendioak | LEHENTASUNA | UT-CIVIA unitateak iristen direnerako nasak egokitzea. Geltokien ondoko oinezko inguruneak egokitzea. Igogailuak instalatzea, horren bitartez nasen arteko joan-etorria bermatzeko eskari handieneko geltokietan. Ateak, arrapalak eta eskailerak egokitzea. Megafonia eta teleadierazg. bidezko informazio sistemak instalatzea eskari handieneko geltokietan. |
|||
BEHARREZKOA | Metal-kautxuzko pasaguneak instalatzea bestelako igarobiderik ez duten geltokietan. Bestelako sistema dinamikorik gabeko geltoki guztietan, informazioaren erabateko irisgarri¬tasuna bermatzea. Instalazioetako segurtasun, erosotasun eta ergonomia baldintzak osorik hobetzea. Ikusmen urrituentzat nasetako segurtasun seinaleztapena hobetzea. Autosalmentako makinak egokitzea atenditu gabe dauden geltokietan |
||||
KOMENIGARRIA | Gida plakak instalatzea eskailera eta arrapaletako eskubandetan. Zoladura egokitzea gabeziak ageri dituzten geltokietan. Gida ibilbideak instalatzea eskari handieneko geltokietako atondoetan. Euskarri iskiatikoak instalatzea eskari handieneko geltokietan. |