5. Airetiko sistema
1. Loiu
ko aireportuari buruz planteatzen diren beharrei dagokienez, gomendatu egiten da gidatzeko ukimen zerrendak egokitzea terminalera eta atondoan dauden zerbitzu eta elementuetara iristeko ibilbideetan: fakturazioko mahaietara, mugikortasun urriko pertsonei laguntzeko tokietara, komunetara, eta abarretara iristen diren ibilbideetan hain zuzen. Halaber, uste da beharrezkoa dela terminaleko altzariak egokitzea, mugikortasun urriko pertsonentzako eserlekuak gordetzeko saiakera ere eginez, bai atondoan, bai irteera eremuetan.
2. Hondarribiko aireportuari buruz planteatzen diren beharrei dagokienez, gomendatu egiten da gidatzeko ukimen zerrendak egokitzea terminalera eta atondoan dauden zerbitzu eta elementuetara sartzeko ibilbideetan: fakturazioko mahaietara, mugikortasun urriko pertsonei laguntzeko tokietara, komunetara, eta abarretara iristen diren ibilbideetan hain zuzen. Halaber, uste da beharrezkoa dela terminaleko altzariak egokitzea, mugikortasun urriko pertsonentzako eserlekuak gordetzeko saiakera ere eginez, bai atondoan, bai irteera eremuetan.
Halaber, beharrezkoa da salmahaietan eta bidaiariari informazioa eta laguntza emateko guneetan indukzio magnetikoko begiztak instalatzea, horren bitartez entzumen urrituei komunikaziora iristea errazteko.
Azkenik, autobusen zerbitzu erregularrak terminalera berriro sartzea ahalbidetzea gomendatzen da.
3. Forondako aireportuari buruz planteatzen diren beharrei dagokienez, gomendatu egiten da terminalera eta atondoan dauden zerbitzu eta elementuetara sartzeko ibilbideetan gidatzeko ukimen zerrendak egokitzea: fakturazioko mahaietara, mugikortasun urriko pertsonei laguntzeko tokietara, komunetara, eta abarretara iristen diren ibilbideetan hain zuzen. Halaber, uste da beharrezkoa dela terminaleko altzariak egokitzea, mugikortasun urriko pertsonentzako eserlekuak gordetzeko saiakera ere eginez, bai atondoan, bai irteera eremuetan.
Ambulift erako ibilgailu bat eskuratu beharko litzateke, horren bitartez mugikortasun urrikoak diren eta gurpil aulkiak erabiltzen dituzten pertsonen ontziratzea eta hartatik irtetea segurtasunez egingo dela bermatzeko.