1.4. Errepidetiko sistema
1.4.1. Zerbitzu erregularrak (autobusa)
2012. urtea inflexio puntua izan behar da EAEn hiri ar
teko eta ibilbide luzeko zerbitzuen irisgarritasuna sustatzeko, hain zuzen ere hiri zerbitzuentzat plataforma baxuko autobusa sartzea izan zen bezala.
Zerbitzuen emakida mapa osorik berritzeak piztu egin behar du iraganarekin eteten dela, eta sarrerako atea izan behar da errepidetiko garraioaren garai berri batentzat. Garai berri horretan, kalitatea, modernotasuna eta zerbitzuen erabateko irisgarritasuna izango dira konpainia eragileen lehiakortasunak oinarri izango dituen zutabeak.
Horrekin batera, pixkanaka autobus geltoki eta geralekuak egokitu behar dira, horietara iristeko oinezko ibilbideak atondu, eta gidarien prestakuntza eta sentsibilizazio planak programatu eta burutu mugikortasun urriko pertsona taldeek dituzten behar berezien gainean.
Ibilbide luzeko zerbitzuak (eskualde ar
tekoak)
– Ibilbide luzeko terminalek gabezia adierazgarriak ageri dituzte irisgarritasunaren, erosotasunaren eta ergonomiaren gaietan.
– Bilboko terminaleko instalazio eta zerbitzuek maila egokiagoa ageri dute Donostiako eta Vitoria-Gasteizko geltokiek ageri dutena baino. Azken horien egoera aurreikusitako geltoki intermodalen proiektuen baldintzapean daude.
– Bilboko autobus terminalean izan ezik, EAEko gainerako geltokietan gabezia adierazgarriak ikusi dira komunikazioen alorreko irisgarritasunaren gaian.
– Ibilbidean zehar zerbitzuak ematen dituzten ibilgailuen ezaugarria da irisgarriak ez izatea, izan ere, ez daude behar bezala egokituta mugikortasun urriko pertsonek erabil ditzaten.
Hiri ar
teko zerbitzuak (EAE barruan)
– Foru aldundiek emandako datuak gorabehera, Bizkaian autobus flotaren %91 da irisgarria, Gipuzkoan %78 eta Ar
aban %43.
– Irisgarriak ez diren oin altuko ibilgailuak daudela ikusi da, nahiz eta horiek, lehen ere esan dugun bezala, beren jardunaren mugan dauden. Hala eta guztiz ere, linea guztiek dute beren flotan oin altuko autobus irisgarriren bat, eta hori mugikortasun urriko pertsonen eskura jartzen da zerbitzua aldez aurretik eskatzen denean. Autobus hauek plataforma elektrohidraulikoa eduki behar dute, aparkatzen den nasaren edo kanpoko galtzadaren eta autobusaren zoruaren barrualdearen ar
tean dagoen maila gainditzea posible izan dadin. Beharrezkoa da hura behar bezala erabiltzea; bestela, ar
riskutsua izan daiteke erabiltzailearentzat.
– Ar
rapala matxuraturik duten oin baxuko ibilgailuak zerbitzuan daudela ikusi da.
– Geralekuetara iristea da oztopo nagusienetako bat hiri ar
teko zerbitzuak normaltasunez erabili nahi direnean.
– Komunikazioko irisgarritasunari buruzko alderdietan gabezia garrantzitsuak daudela ikusi da, bai geralekuetan, bai ibilgailuetan, eta hiru lurralde historikoetan.
– Ar
abako lurralde zerbitzuak dira maila desegokiena ageri dutenak.
Hiri zerbitzuak
– Geralekuetara iristea da oraindik oztopo nagusienetako bat hiri ar
teko zerbitzuak normaltasunez erabili nahi direnean.
– Hiru lurraldeetako hiriburuetako markesina modeloak funtzionaltasun egokia ageri du mugikortasun urriko pertsonek erabiltzeko.
– Espaloiaren eta ibilgailuaren ar
teko erlazioa pixkanaka hobetzen doala ikusi da, espaloi aurrerabideko plataformak jartzeari esker. Horiek aukera ematen dute ontziratzea eta hartatik irtetea segurtasun handiagokoa izateko mugikortasun urriko pertsonentzat.
– Hiri floten ibilgailuak oin baxukoak dira funtsean, eta irisgarriak dira erabat beren sarbide ar
rapalen bitartez.
– Gabezia batzuk antzeman dira komunikazioko irisgarritasunari dagokionez, bai geltokietan, bai ibilgailuetan, Vitoria-Gasteiz eta Donostian.
1.4.2. Taxi egokituaren zerbitzua
Egiaztatu da EAEko udalerri ugarik, hirigune garrantzitsuak zenbait kasutan, ez dituela betetzen taxi egokituaren zerbitzuak lortu beharreko biztanle estalduraren parametroak. Parametro horiek indarrean dagoen ar
audiak finkaturikoak dira.