1.1. Hiri zerbitzuak
Errepidetiko garraio publikoko hiri zerbitzuen titulartasuna eta administrazioa udalei dagokie.
Horien ustiapena tokiko administrazioaren mendeko diren eragile publikoen kontu edo lagapen publikoaren araubidepean jarduten duten eragile pribatuen kontu egiten da. Eragiketa, normalean, plataforma baxuko ibilgailuekin egiten da.
Erantsitako mapak errepidetiko bidaiari garraioa egiten duten hiriko zerbitzu erregularrak dituzten euskal udalerriak erakusten ditu.
Deigarria da hiri garraio publikoa duen Bizkaiko udalerri kopuru txikia, Gipuzkoako egoerarekin alderatuz gero. Horren arrazoia eremu metropolitarreko hiri arteko zerbitzuen estaldura maila da.