4.6. Ondorioen laburpena
Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Legea aldarrikatu eta indarrean jarri zenetik, irisgarritasunaren hobekuntza mantsoa baina pixkanaka aurrerantz doana dela ikusi da ETS geltokietan.
EuskoTren XXI Plan Estrategikoa onesteak asmo handiko ekintza plana martxan jartzea eragin du hobekuntza jarduerak gauzatzeko eta Gipuzkoako eta Bizkaiko trenbide korridoreetako azpiegituraren eta material mugikorraren erabateko modernizazioa ekartzeko.
4.6.1. Gipuzkoa
Gipuzkoako egoerari arreta emanez gero, adierazi egin behar da egin diren eta egiten ari diren inbertsio garrantzitsuak eginda ere, oraindik oztopo fisiko eta komunikazioko garrantzitsuak daudela sareko geltokietan, eta horietako batzuk esku hartzeko prestazio plana behar dute.
Ibilgailu-nasa erlazioan espazio uniformetasuna falta da eta sare osoko irisgarritasun oztopo handi bezala azaltzen jarraitzen du horrek. Unitate mugikor berriak sartzeak, jada badagoen materiala pixkanaka egokitzearekin batera (atzeratzen den arrapala instalatzea), bermatu egin behar du etorkizunean ibilgailuaren irisgarritasuna unibertsala dela.
Joan-etorriak jatorritik destinora duen arrakastarentzat ez da bakarrik beharrezkoa ekipamenduan eta garraio ibilgailuan erabateko irisgarritasuna bermatzea; horrez gain, beharrezkoa da ere oinezkoen ibilbidea bermatu eta egokitzea bizitokitik azpiegiturara → irisgarritasun katea.
Hori dela eta, ezinbestekoa da Bilbo-Donostia eta Lasarte-Hendaia trenbide korridoreetako prestazioak osorik hobetzearekin batera, lineak hartzen dituzten udalerrietako udalak paraleloan jardutea gabeziak dituzten, segurtasunik ez duten eta oso ibilgarriak ez diren oinezko sarbideak egokitzeko, izan ere, oraindik ere badira horrelakoak.
Irisgarritasunaren gaian topatutako gainerako gabeziak hurrengoetan zehazten dira nagusiki:
– Gainazaleko pasagune ugari dago bi korridoreetan, eta horrek segurtasun falta handiko egoerak sortzen dizkio edozein erabiltzaileri. Zenbait kasutan, pasagune horiek kontserbazio egoera tamalgarrian daude, zoladura oso hondaturik edukiz.
– Beharrezkoa da eraikin batzuetako sarbideak egokitzea, ate automatizatuak instalatuz eta kaletik iristeko arrapalak egokituz (arrapala luzatzea eta garaiera bikoitzean jarritako eskubandak ibilbide osoan zehar).
– Ikusmen urrituentzako ez dago seinaleztapenik, ez sarbideetan, ez atondoetan, ezta nasetan ere. Hori are arazo larriagoa da eraikuntzaren aldetik estuak diren edo estutasun hori oztopoak jartzeagatik eragin zaien nasetan.
– Informazio estatikoaren kokalekua desegokia da eta hura eskaintzeko erabiltzen diren formatuak ez dira irisgarriak erabiltzaile guztientzat. Informazio sistemen hornidura nahikoa ez dela egiaztatu da.
– Altzariak ez daudela egokituta ikusi da, nagusiki eserlekuak eta autosalmentako makinak. Mugikortasun urriko pertsonentzat utzitako berariazko eserlekurik ez dago, ezta euskarri iskiatiko osagarririk ere.
4.6.2. Bizkaia
Bizkaiko zonaldeko egoerari buruz, aipatu egin behar dugu bai Txorierriko lineak, bai Urdaibaikoak heterogeneotasun handia ageri dutela beren instalazioetako irisgarritasun mailan, eta hori eredu diren geltokiak –berriztatu berriak– oinarrizko elementu funtzionalik (ergonomia) gabeko geralekuekin batera agertzearen ezaugarria da.
Inguruabar hori bereziki islatzen da Urdaibaiko korridorean, trazatua kostako udalerrietara hurbildu ahala. Geralekuak zaharkituta daudela ikusten da eta ez direla oso funtzionalak bidaiarientzako zerbitzuei dagokienez, eta hori uda garaiko eskaria altuagoa izaten bada ere.
Urdaibaiko korridorea:
Txorierriko korridorea:
Geltoki eta geralekuen inguruko oinezkoentzako tokiak kalteturik daude hainbatetan. Iristeko ibilbideak trenbide-pasaguneak eta trafiko biziko galtzadak igaro behar ditu, eta hori guztia kanpoko ibilbidean gutxieneko segurtasuna emateko elementurik gabe egiten da (espaloia, zebra-bideak, gaineko pasabideak / lurpekoak).
Bi lineetako geltoki eta geralekuak gainazaleko hainbat igarobidek zeharkatzen ditu, eta bereziki arriskutsua da nasara iristeko edo geltokira sartu edota hartatik irteteko dagoen oinezko ibilbideak horiek gurutzatzera behartzen duenean. Gainera, ikusi ahal izan da askotan trenbide-pasagune horietako zoladura kontserbazio egoera kaskarrean dagoela.
Gertaera horren ondotik eraikuntza elementuen edo elementu mekanikoen falta azpimarratu behar dugu, horien bitartez erabiltzaileari nasetara joatean edo haien artean mugitzen denean joan-etorri autonomoa eta segurtasunekoa bermatzeko.
Bestela, gainerako gabeziak hurrengo alderdietan zehazten dira nagusiki:
– Ikusmen urrituak gidatzeko eta haien segurtasunerako dagoen seinaleztapena ez da nahikoa, ez sarbideetan, ez atondoetan, ezta nasetan ere.
– Egokitu gabeko altzariak: autosalmentako makinak ez dira irisgarriak erabat. Mugikortasun urriko pertsonentzat utzitako berariazko eserleku multzorik ez dago, ezta euskarri iskiatiko osagarririk ere.