4.5. Ibilgailuen irisgarritasuna
Inolako zalantzarik gabe, hau da ETS sarean irisgarritasun unibertsala bermatzeko dagoen handicap handiena, bai Bizkaian, bai Gipuzkoan.
Nasa-trena erlazioan dagoen bereizketa zokoak ("gap"), ezberdina dena gainera aztertutako nasa gorabehera eta UTen pisuaren eta gurpilen higaduraren arabera (plataformaren garaiera), baldintzatu egiten du mugikortasun urriko pertsonen joan-etorrien eraginkortasuna.
ETS-EuskoTren lehentasunezko tratamendua ematen ari da alderdi honi.
Ibilgailuari erantsitako arrapala ezkutagarria[24] duen material mugikor berria eskuratzea eta jada badauden materialak egokitzea derrigorrezko gaiak dira garraio ibilgailuaren irisgarritasuna unibertsala izango dela bermatzeko.
EuskoTrenen parke mugikorrak, gaur egun, hurrengo aleak ditu:
– UT 200: 20 alez eratutako flota da, eta Durangaldeako, Kostaldeko eta Topoko lineetan ematen dute zerbitzua.
– UT 300: bi ibilgailuko 12 ale; jende gehien ibiltzen den garaian konbinazio bikoitzean ibiltzen dira. Gehienek Txorierriko linean ematen dute zerbitzua.
– UT 3500: merkataritza ustiategian EuskoTrenek dituen unitate zaharrenak dira. Hiru ibilgailuko 15 unitatez eratutako seriea. Zerbitzua ematen dute Kostaldeko, Eibar-Ermuako eta Urdaibaiko lineetan.
Egungo UTen irisgarritasunari dagokionez, hurrengo ezaugarriak aipatu daitezke:
Bizigarritasuna:
– Unitate guztiek dute gurpil aulkientzat egokitutako toki bat. Tren bakoitzeko ainguratzeak dituen toki bat bakarrik dagoen arren, plataforma guztiek dute behar besteko tokia bakoitzean bi gurpil aulki aparkatzeko.
– Ibilgailuen kaxa mugikorraren zabalerak (2.200 mm) eta eserlekuen konfigurazioak galarazi egiten dute gurpil aulkiek joan-etorria egitea trenen barrualdetik.
– Ez dago eserleku lehentasunik mugikortasun urriko beste pertsona talde batzuentzat: adinekoentzat, haurdun dauden emakumeentzat...
Informazioa:
– Megafonia sistemak eta teleadierazgailuak daude trenen %85etan.
– Ahoz eta bisualki informazioa ematen da loturen eta geldialdien gainean, eta informazio hori behar besteko aurrerapenarekin ematen da.
– Trena-nasa erlazioa irisgarriago den tokiari buruzko informazio espresa falta da nasetan (bereizketa zoko txikiagoa).
Hustuketa:
– Mugikortasun urriko pertsonentzat ez dago husteko bide espliziturik.
Jarraian datorren taulak EuskoTrenek egun duen flotaren ezaugarri nagusiak laburbiltzen ditu, ibilgailu barrualdeko irisgarritasun baldintzei dagokienez:
Seriea | Kopurua | Megafonia | Teleadierazg. | MUP plaza |
200 | 20 | BAI | BAI (%80) | BAI |
300 | 12 | BAI | EZ | BAI |
3500 | 15 | BAI | BAI | BAI |
EuskoTrenen konpromisoa %100 irisgarria izango den flota edukitzea da 2015. urterako. Helburu hori lortze aldera, ibilgailu parkea berriztatzen ari da pixkanaka, hain zuzen ere hurrengo jarduera egutegiari jarraiki:
– Material ibiltari berria hartzea (30 ale), oso-osorik 3500 Seriea ordezkatzeko eta 200 Seriearen ordezkapena neurri batean egiten hasteko. 2011-2013 aldirako aurreikusi da (1. fasea).
– Bigarren fase batean (2013-2015) 200 Seriea ordezkatuko da, 20 unitate gehiago sartuz.
2015erako, beraz, serie berriko 50 UT edukitzea espero da, erabat irisgarriak. Hemendik aurrera 300 Seriearen ordezkapenari ekingo zaio.
Ale mugikor berriek %100 betetzen dute irisgarritasunaren gaiko araudia, unitate barruan komun egokitua edukitzearena salbu. Araudiak bira egin ahal izateko exijitzen duen gutxieneko zabalera –1.500 mm– ezin da lortu zabalera metrikoko trenetan kutxa mugikorraren egitura-baldintzak direnak direlako. 1.200 mm-ko bira tokia eman daiteke bakarrik eta hori, egindako probak eta gero, badirudi funtzionala dela.
Serie berriko unitateen irisgarritasun ezaugarri nagusiak hauek dira:
– Arrapala integratu erdi-automatikoak sartzeko ateetan.
– Ohartarazpena kanpoaldean arrapala mugitzen ari denean.
– Ateen identifikazio kromatikoa.
– Ohartarazpen akustikoak ikusmen urrituentzat eta argi seinale distiratzailea entzumen zailtasunak dituzten pertsonentzat.
– Oztoporik gabeko diseinua bidaiarien mugikortasuna errazteko.