4.2. Lasarte Oria-Hendaia korridorea
Lasarte Oria-Hendaia linea, Topo gisa ezagunagoa, irisgarritasun azterketa xehatu baten xede izan zen jada 2007. urtean. Arrazoia Gipuzkoan garraioaren irisgarritasun diagnostikoaren txostena egitea izan zen (Gizloga, 2007).
Gaur egun, korridore hori berriztatze eta modernizazio prozesu batean dago; trazatua bitan zatitzera zuzendutako jarduerak gauzatzen ari dira –Fanderia-Oiartzun tartea–, geltoki berriak eraikitzen –Altzan, Intxaurrondon, Loiolako erriberetan– eta jada existitzen direnak birmoldatzen eta berriro diseinatzen –Oiartzun, Herrera, Añorga–. Horiek, inolako zalantzarik gabe, aldatu egingo dute goitik behera zerbitzuen eraginkortasunaren agertokia, aldirikoen maiztasuna eta, ondorioz, baita korridorean atenditutako herriguneetako eskaera ere, nabarmenki hobetuz.
Aldirikoen trazatua 18 geltokik eratuta dago:
– Instalazio gehienak (10 geltoki) gainazaleko instalazioak dira, hau da, geltokiko atondoaren eta nasaren artean pasagune erako erlazioarekin.
– Bi geltoki lurpekoak dira: Anoeta
eta Lugaritz, eta biak Donostian kokatzen dira.
– Gainerakoak beheratutako edo goratutako sestran kokatzen dira: Errekalde, Loiola, Herrera, Pasaia, Galtzaraborda eta Irun Kolon.
4.2.1. Kanpoko irisgarritasuna
Azpiegitura berriztatzeko prozesuan erabat murgilduta dauden honetan, geltoki berriak eta modernoagoak sortzearekin amaituko dena –%100ean irisgarri–, bereziki garrantzitsua izango da oinezkoen ibilbidearen erabateko irisgarritasuna bermatu ahal izatea kaletik garraio ekipamenduraino.
Testuinguru horretan, azpimarratzekoa da oraindik irisgarritasun gabeziak daudela instalazioen kanpoko inguruneetan. Horietako batzuk islatu ziren jada 2007ko diagnostiko Txostenean.
Esanahi berezia izateagatik, bi egoera bereziki deigarri suertatzen da:
– Irun erdiguneko geltokiko nasara iristeko dagoen bestelako ibilbide hondatua. Honen garrantzia are adierazgarriagoa da kontuan hartuz gero ez dagoela igogailurik sarrera nagusiko atondoa (Kolon pasealekua) eta nasa komunikatzeko.
– Gaintxurizketako geralekura oinez iristeko bidea arriskutsua da. Babeseko espaloirik ez duen ibilbidea da, N-I errepidearekin paraleloan igarotzen dena. Galtzada horrek ibilgailuen trafiko bizia jasaten du egunero.
Beste korridore batzuetan gertatu bezala, Lasartetik Hendaiara bitarteko geltokien gertueneko oinezko inguruneetan ez dago gida elementurik –hankaz ukitzeko zerrendak–, ikusmen urrituei garraio ekipamendua topatzea ahalbidetzeko.
4.2.2. Barruko irisgarritasuna
4.2.2.1. Geltokirako sarbidea (eraikinaren atondoa)
Egokitu gabe dauden arrapalak nahiz automatizatu gabeko ateak egotea, estuak eta mugikortasun urriko pertsonarentzat mugimenduak egitea zailtzen dutenak, dira lineako geltokietara iristerakoan gehien errepikatzen diren alderdi negatiboetako batzuk.
4.2.2.2. Nasarako sarbidea. Nasen arteko joan-etorria
Lasarte-Hendaia korridoreak beste trenbide linea batzuetako instalazioetan dauden nasarako irisgarritasun eta segurtasun arazoak errepikatzen ditu.
Lehen ere aipatu den moduan, bereziki deigarria da Irun Erdiguneko geltokiaren egoera. Linea osoan bidaiari eskari handiena duen ekipamenduetako bat da, eta bertan ez dago igogailurik mugikortasun urriko pertsonak atondotik nasara egin behar duen joan-etorria segurtasunezkoa eta autonomoa izango dela bermatzeko. Nasara iristeko eskailerak erabili behar dira, edo, bestela, pasatzeko oso egokia ez den bestelako ibilbide bat.
Bestalde, Bizkaian baino neurri txikiagoan bada ere, lineak gainazaleko pasagune batzuk ditu eta horiek mugikortasun urriko pertsonaren joan-etorriaren funtzionaltasuna mugatzen dute, aldi berean bere segurtasuna eta gainerako erabiltzaileena baldintzatuz.
Nasen beste ezaugarri arriskutsu bat eraiki zirenean eman zitzaien estutasuna edo ondoren eragindako estutasuna (oztopoak egoteagatik) da; horrek nabarmenki areagotzen du arriskua joan etorriak egiterakoan, batez ere pertsona gurpil aulki jakin batzuen erabiltzaile bada.
4.2.2.3. Geltokiko / nasako zoladura. Segurtasuneko seinaleztapena
Orokorrean, atondo eta nasetako zoladurak ezaugarri egokiak ditu trinkotasunari, gogortasunari eta irristatzeen aurkako gaitasunari dagokienez. Aitzitik, linea zeharkatzen duten trenbide-pasagune batzuetako zoladurak lehentasunezko eta presazko esku-hartze plan bat behar du.
Azkenik, egiaztatu ahal izan da geltoki batzuetan segurtasun seinaleztapena falta dela nasetan: hankaz ukitzeko botoiak eta zerrenda kromatikoa.
4.2.2.4. Leihatilak (salmenta eta informazioa)
GELTOKIA | Zerb. | USTIATZAILEAREN Tel. | ||
I.Nas. | I.Aton. | I.Igog. | ||
Lasarte-O | BAI | EZ | BAI | EE |
Errekalde | EZ | EZ | EE | BAI |
Añorga | EZ | EZ | EE | NP |
Lugaritz | EZ | BAI | BAI | BAI |
Amara | EZ | EZ | BAI | EE |
Anoeta | BAI | EZ | BAI | BAI |
Loiola | EZ | EZ | BAI | BAI |
Herrera | BAI | EZ | BAI | BAI |
Pasaia | EZ | EZ | BAI | BAI |
Galtzarab | BAI | EZ | BAI | BAI |
Errrenteria | BAI | EZ | BAI | EE |
Oiartzun | EZ | EZ | EE | EE |
Gaintxurizk | EZ | EZ | EE | EE |
Bentak | EZ | EZ | BAI | EE |
Belasko | EZ | EZ | BAI | EE |
Irun Kolon | BAI | EZ | BAI | EE |
N. zubia | EZ | EZ | BAI | EE |
Hendaia | BAI | EZ | BAI | EE |
I. Nas. - Interfonoa nasan | ||||
I. Aton. - Interfonoa atondoan | ||||
I. Igog. - Interfonoa igogailuan | ||||
EE - Ez da egokia |
Iturria: Eusko Tren.
"Topoaren" korridorea eratzen duten 18 geltokietatik 6 bakarrik daude langileren batek atendituta. Zerbitzatutako sei horiez gain, beste zortzik interfono bitartez komunikatzeko sistemak dituzte.
Instalazio modernoagoetan izan ezik, atenditutako ekipamenduek ez dute behar bezala egokituriko arreta mahairik, hau da, garaiera gutxiagoko tartearekin eta sakontasun egokiko zokoarekin.
Orokorrean leihatiletara iristeko bidea oztopoetatik libre badago ere, atondoetako zoladurak ez du hankarekin ukitzearen bitartez gida izango den zerrendarik eta horiek ikusmen urrituak gidatzen dituzte geltokian ematen diren eta bertan dauden zerbitzu eta elementuetara.
4.2.2.5. Altzariak (eserlekuak, baliogabetzaileak, autosalmentako makinak)
Atenditu gabeko ekipamenduetan are garrantzitsuagoa da autosalmentako makinak eta bidaiak baliogabetzeko makinak egokitzea irisgarritasun unibertsalaren parametroei jarraiki.
Garraio txartelak emateko makinen erabilera mugatzen duten ezaugarri nagusiak hauek dira:
– Adinekoek erabiltzeko konplexuak dira. Erosketa prozesuan ez dago ahozko laguntzarik.
– Ez daude egokiturik ikusmen urrituek erabiltzeko. Ez dituzte berekin goi-erliebeko ukimen sistemak, makrokaraktereak, eta abar.
– Ordainketa egiteko zirrikituak behar baino altuago daude (>1,20 m).
Instalazioetan ageri diren eserleku modeloetatik bakar batek ere ez ditu erabat asetzen irisgarritasunaren gaian araudiak finkaturiko parametroak. Mugikortasun urriko pertsonentzat utzitako berariazko eserleku multzorik ez dago, ezta euskarri iskiatiko osagarririk ere.
Bidaia txartelak baliogabetzeko gailuek igarotzeko zabalera egokia dute mugikortasun urriko pertsonen joan-etorria errazteko. Hala eta guztiz ere, beharrezkoa da igarotze horren denbora erregulatzea, horrela mugikortasun zailtasunak dituzten pertsonen joan-etorria erraztu ahal izateko.
4.2.2.6. Komunak
Topoaren korridorean komun higienikoak dituzten geltokien zerrenda biltzen duen taula erantsi da:
GELTOKIA | WC | |
BIDAIARIAK | ET | |
Lasarte-O | BAI | BAI |
Errekalde | EZ | EZ |
Añorga | EZ | EZ |
Lugaritz | BAI | BAI |
Amara | BAI | BAI |
Anoeta | EZ | BAI |
Loiola | EZ | BAI |
Herrera | EZ | BAI |
Pasaia | EZ | BAI |
Galtzarab | EZ | BAI |
Errrenteria | EZ | BAI |
Oiartzun | EZ | BAI |
Gaintxurizk | EZ | EZ |
Bentak | EZ | BAI |
Belasko | EZ | BAI |
Irun Kolon | BAI | BAI |
N. Zubia | EZ | EZ |
Hendaia | EZ | BAI |
ET - EuskoTreneko langileentzat bakarrik |
Iturria: Eusko Tren.
18 geltokietatik 4k bakarrik du komun publikoa. Komun horien egokitzapen eta funtzionaltasun maila aldatu egiten da ekipamendu batetik bestera. Beharrezkoa da azpimarratzea, komun publikoak izanez gero, komun egokituak ohiko komunak dauden irekiera edo itxiera egoera berdinean egon behar direla.
4.2.2.7. Informazio eta komunikazio sistemak
Jarraian erantsi den taulak Lasarte-Hendaia korridoreko geltokietan dagoen komunikazio eta informazio sistemen hornidura biltzen du.
GELTOKIA | Zerb. | USTIATZAILEAREN Tel. | MEGAF. | TELEAD. | ||||
I.Nas. | I.Aton. | I.Igog. | PZ | TK | PZ | TK | ||
Lasarte-O | BAI | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | BAI |
Errekalde | EZ | EZ | EE | BAI | BAI | EZ | EZ | EZ |
Añorga | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Lugaritz | EZ | BAI | BAI | BAI | BAI | BAI | EZ | BAI |
Amara | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | BAI |
Anoeta | BAI | EZ | BAI | BAI | BAI | BAI | EZ | BAI |
Loiola | EZ | EZ | BAI | BAI | BAI | BAI | EZ | EZ |
Herrera | BAI | EZ | BAI | BAI | BAI | BAI | EZ | BAI |
Pasaia | EZ | EZ | BAI | BAI | BAI | BAI | EZ | BAI |
Galtzarab | BAI | EZ | BAI | BAI | BAI | BAI | EZ | BAI |
Errrenteria | BAI | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | BAI |
Oiartzun | EZ | EZ | NP | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Gaintxurizk | EZ | EZ | NP | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Bentak | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Belasko | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Irun Kolon | BAI | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | BAI |
N. Zubia | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Hendaia | BAI | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | BAI |
I. Nas. - Interfonoa nasan | ||||||||
I. Aton. - Interfonoa atondoan | ||||||||
I. Igog. - Interfonoa igogailuan | ||||||||
EE - Ez da egokia | ||||||||
PZ - Megafonia Postu Zentraletik | ||||||||
TK - Tokiko Kontrola | ||||||||
PZ - Teleadierazgailuak Postu Zentraletik | ||||||||
TK - Tokiko Kontrola |
Iturria: Eusko Tren.
Geltoki guztiek dute megafonia Postu Zentral (PZ) batetik, nahiz eta horrek ez duen berez esan nahi trenen iritsiera eta irteera iragartzen denik. Teleadierazgailuei dagokienez, esan egin behar da horiek herrigune garrantzitsuenak atenditzen dituzten geltokietan instalaturik daudela.
Ondorioz, informazio dinamikoko sistemarik ez dagoen geltoki horietan, azpimarratu egin behar da garrantzitsua dela informazio estatikoa erabiltzaile guztientzat irisgarriak eta irakurgarriak izango diren formatuetan ematea.