4.1. Bilbo Atxuri-Donostia Amara eskualde korridorea
Bilbotik Donostiara doan trazatuaren zati bat Urdaibaiko eta Lasarte Oria-Hendaiako aldirikoen zerbitzuek partekatzen dute.
Aldiriko bi linea horien irisgarritasunari buruzko berariazko diagnostikoa egiten ari garenez, eskualdeko korridorean gai honetan ageri diren gabeziak azpimarratzeko unean lehentasuna eman zaio partekatu gabeko tartearen balorazioari, hau da, Amorebieta geralekuaren eta Usurbil geltokiaren artean dagoen horren balorazioari.
Ezer baino lehen, beharrezkoa da azpimarratzea korridore honetan behin-behineko egoeran dagoen geltoki multzo bat dagoela, zenbait tartetan bikoizketa eta lurperatze jarduerak egiten ari direlako.
Esku-hartze hauek eragindako geltokiak, nagusiki, hauek dira:
– Durango
: Linea lurperatzen ari da Durango
-Traña (Abadiño) tartean.
– Ardantza Eibar: Geltoki berria eraikitzen ari dira eta San Lorentzo (Elgoibar) eta Unibertsitatearen (Eibar) artean dagoen tartea bikoizten ari dira.
– Aia-Orio: trenbide saihesbidea egiten ari dira eta geltoki berria eraikitzen ari dira.
4.1.1. Kanpoko irisgarritasuna[22]
Herrigune garrantzitsuetan ikusi ahal izan da esku-hartzeak behar dituzten oinezkoentzako inguruneak daudela. Esku-hartze horiekin ibilbidearen funtzionaltasuna eta segurtasuna hobetu behar dira, kaletik garraio ekipamenduraino. Instalazioetako batzuk oztopoak ageri dituzte kanpoko oinezkoentzako ibilbideetan, eta horiek mugikortasun urriko pertsonen joan-etorria baldintzatzen dute: arrapala malkartsuak, kale estuak, babesteko espaloirik gabeko eremuak eta argi gutxikoak, ibilgailuen trafiko biziko tokiak, eta abar. Gabeziak dituzte bereziki Ermua-Eibar tartean dauden geltokietara oinez iristeko sarbideek.
Aipatutako ekipamenduez gain, jarraian datorren udalerri zerrendak kanpoko sarbide zailak ditu ere:
– Durango
(geltokiaren ingurunea behin-behineko egoeran dago lurperatzeko obrak direla-eta).
– Zaldibar.
– Ermua.
– Eibar.
– Elgoibar.
– Usurbil.
Aipatutako gabeziek, nagusiki, irisgarritasun fisikoarekin zerikusia duten oztopoei heltzen badiete ere, modu berean aipa daiteke idatz zati honetan kanpoko oinezko ibilbideak egokitzea falta dela ikusmen urrituen taldeak dituen beharretara, izan ere, ez dute zoladuraren gainean gidatzeko elementurik (ukimen zerrendak) geltokietan orientazio izateko.
4.1.2. Barruko irisgarritasuna[23]
Idatz zati honek irisgarritasunaren hurrengo alderdien gaineko azterketa biltzen du:
– Geltokirako sarbidea.
– Nasarako sarbidea. Nasen arteko joan-etorria.
– Zoladura. Segurtasuneko seinaleztapena.
– Informazioa emateko eta txartelak saltzeko mahaiak.
– Altzariak.
– Komunak.
– Informazio eta komunikazio sistemak.
4.1.2.1. Geltokirako sarbidea (eraikinaren atondoa)
Askotan, eraikinera edo ekipamendura iristeko bide nagusia eskailera tarte baten bitartez egiten da, nahiz eta ohikoa den ia geltoki guztiek arrapalen bitartez iristeko sarbide osagarriak edukitzea.
Hala ere, arrapala hauek ez daude, orokorrean, behar bezala egokiturik. Gauzak horrela, malda desegokiak daudela ikusi da, bi aldeetan eta ibilbide osoan zehar eskubandak eduki gabe.
4.1.2.2. Nasarako sarbidea. Nasen arteko joan-etorria
Ikusi da ekipamendu askotan elementu mekanikoak eta eraikuntzakoak falta direla mugikortasun urriko pertsonak nasetara joaten direnean eta haien artean mugitzen direnean joan-etorri segurua eduki dezaten.
Ohikoa da nasetara iristeko bidean trenbideen gainazaletik derrigor igaro beharra dakarren pasagune bat egotea eta ondoren malda malkartsuko arrapala baten bitartez igo behar izatea –egokitzapen txarrekoa normalean–. Ibilbide hau, arriskutsua izateaz gain, zaila ere bada mugikortasun zailtasunak dituzten erabiltzaileentzat.
Hori dela eta, derrigorrezkoa da esku hartzeko berariazko plan bat garatzea, eta horren bitartez horiek deuseztatzea gaineko edo azpiko bestelako pasabideak sortuz, edo, bestela, horietako zoladura hobetzea metal-kautxuko lurzoruak jarriz eta egungo egurrezko edo hormigoizko igarobideak ezabatuz.
Gainazaleko pasabidearen zoladuraren kalitatea bereziki gatazkatsua den alderdi bat da segurtasunaren alorrean, tren guztiak gelditzen ez diren geltokietan (ibilbide luzeko trenak, merkataritzakoak).
Nasen beste ezaugarri arriskutsu bat eraiki zirenean eman zitzaien estutasuna edo ondoren eragindako estutasuna (oztopoak egoteagatik) da; horrek nabarmenki areagotzen du arriskua mugikortasun urriko pertsonaren joan-etorrian, batez ere pertsona hori gurpil aulki jakin batzuen erabiltzaile bada. Inguruabar hori errepikatu egiten da eta salaketaren xede izan da ezgaitasunen bat duten pertsonen taldeen aldetik Eibar, Errenteria eta Pasaiako geltokietan.
4.1.2.3. Geltokiko / nasako zoladura. Segurtasuneko seinaleztapena
Atondoetako eta nasetako zoladurari buruz esan daiteke, orokorrean, ezaugarri egokiak ageri dituela gogortasunari, trinkotasunari eta irristatzeen aurkako propietateei dagokienez. Alderdi honetan, jada aipatu den bezala, geltoki batzuetako trenbide-pasaguneak dira lehentasunezko esku-hartze plana behar dutenak.
Hala eta guztiz ere, egoera txarrean dagoen edo propietate eskasak dituen zoladura duten nasen adibide batzuk ematen dira.
Bestalde, irudietan ikus daitekeen bezala, nasa guztiek ez dute derrigorrezko segurtasun seinaleztapena ikusmen urrituentzat: zerrenda kromatikoa eta botoien ukimen zoladura.
4.1.2.4. Leihatilak (salmenta eta informazioa)
Erantsitako taula ikusita, egiazta daiteke Atxuri-Usurbil tarteko sei geltokitan bakarrik daudela erabiltzaileen beharrak atenditzeko langileak. Horri gehitu egiten badiogu atondo eta nasa gehienetan komunikazio interfonoak daudela, murriztu egiten da jendearentzako arreta mahaiak jartzeko beharra eta, aldi berean, horrek ezinbesteko bihurtzen du autosalmentako makinak irisgarritasun unibertsaleko parametroetara egokitu beharra.
GELTOKIA | Zerb. | USTIATZAILEAREN Tel. | ||
I.Nas. | I.Aton. | I.Igog. | ||
Atxuri | EZ | NO | BAI | EE |
Bolueta | BAI | BAI | BAI | BAI |
Etxebarri | EZ | EZ | BAI | EE |
Ariz | EZ | EZ | EE | EE |
Zuhatzu | EZ | EZ | EE | EE |
Usansolo | EZ | EZ | BAI | EE |
Bedia | EZ | EZ | EE | EE |
Lemoa | EZ | EZ | EE | EE |
Amoreb. | BAI | EZ | BAI | BAI |
Euba | EZ | EZ | EE | EE |
Durango | EZ | EZ | EZ | EE |
F.Landako | EZ | EZ | EE | EE |
Traña | EZ | EZ | EE | EE |
Berriz | EZ | EZ | EE | EE |
Zaldibar | EZ | EZ | BAI | EE |
Mallabia | EZ | EE | EE | EE |
Ermua | BAI | EZ | BAI | EE |
Errotaberri | EZ | EZ | EE | EE |
S. Lorentzo | EZ | EZ | EE | EE |
Unibertsit. | EZ | EZ | EE | EE |
Amaña | EZ | EZ | EE | EE |
Ardantza | BAI | EZ | EE | EE |
Eibar | BAI | EZ | BAI | EE |
Azitain | EZ | EZ | EE | EE |
Elgoibar | EZ | EZ | BAI | EE |
Toletxeg. | EZ | EZ | EE | EE |
Altzola | EZ | EZ | EE | EE |
Mendaro | EZ | EZ | BAI | EE |
Deba | EZ | EZ | EZ | EE |
Arroa | EZ | EZ | EE | EE |
Zumaia | BAI | EZ | BAI | EE |
Zarautz | BAI | EZ | BAI | EE |
S. Pelaio | EZ | EZ | EE | EE |
Aia-Orio | EZ | EZ | EE | EE |
Usurbil* | EZ | EZ | EE | EE |
I. Nas. - Interfonoa nasan | ||||
I. Aton. - Interfonoa atondoan | ||||
I. Igog. - Interfonoa igogailuan | ||||
EE - Ez da egokia |
Iturria: EuskoTren.
Hala eta guztiz ere, jarduera printzipio gisa, beharrezkoa da arreta mahaiak egokitzea enpresa eragileko langileek atenditutako geltokietan.
Bestalde, adierazi daiteke orokorrean leihatiletara iristeko bidea oztopoetatik libre dagoela. Aitzitik, atondoko zoladurak ez du hankaz ukitzeko zerrendarik geltokian ematen diren zerbitzuetarantz eta han dauden elementuetarantz gidatzeko.
4.1.2.5. Altzariak (eserlekuak, baliogabetzaileak, autosalmentako makinak)
Jarraian, aztertutako korridoreko altzari elementu nagusien irisgarritasun ezaugarriak xehatzen dira:
a) Eserleku modelo anitzak, irisgarritasuneko parametroak betetzea bermatzen ez dutenak: zenbait kasutan ez dute bizkarrik, ezta beso-euskarririk ere, eta, besteak beste, haien kokalekua desegokia da –baxuegi daude–. Ondorioz, pertsonak horietara iristeko egin behar duen mugimendua handiegia da.
b) Mugikortasun urriko pertsonentzat utzitako berariazko eserlekurik ez dago, ezta euskarri iskiatiko osagarririk ere.
c) Bidaia baliogabetzeko gailuek igarotzeko zabalera egokia dute mugikortasun urriko pertsonen joan-etorria errazteko. Itxitako geltoki guztiek dute, gutxienez, mugikortasun urriko pertsonentzako 800 mm-ko igarobidea. Geltoki berri guztietan daude mugikortasun urriko pertsonentzako bi igarobide eta azkenekoak 900 mm-koak dira. Hala eta guztiz ere, makina baliogabetzailetik igarotzeko denbora muga kontrolatzea beharrezkoa da, izan ere, arazoak eragin ditzake mugikortasun urriko pertsonen igarotzean.
d) Autosalmentako makinak: bi modelo dago, baina ez dira erabat irisgarriak erabiltzaile guztientzat. Batetik, esan daiteke ordainketa egiteko zirrikituak garaiera desegokian daudela (>1,20 m), eta horrek ez du erosketa autonomoa errazten. Bestetik, erosketarako eta ordainketarako prozedura operatiboak ez daude ikusmen urrituentzat egokiturik.
4.1.2.6. Komunak
Komun higienikoen kasuan, "komuna den kabinaren" modeloa da azkenaldian ETSren geltokietan instalatzen ari direna. Nahiko modelo funtzionala da; eragozpen nagusitzat du erabilera denbora, 15 minutura mugaturik dagoena. Hori eskasa izan daiteke mugikortasun urriko pertsonentzat, batez ere gurpil aulkiak erabiltzen dituztenak badira.
Jarraian, korridoreko geltokiak gorabehera xehatzen da komun higienikoen zerrenda:
GELTOKIA | WC | |
BIDAIARIAK | ET | |
Atxuri | BAI | BAI |
Bolueta | BAI | BAI |
Etxebarri | EZ | BAI |
Ariz | EZ | BAI |
Zuhatzu | EZ | BAI |
Usansolo | EZ | BAI |
Bedia | EZ | EZ |
Lemoa | EZ | BAI |
Amoreb. | EZ | BAI |
Euba | EZ | BAI |
Durango | BAI | BAI |
F. Landako | EZ | EZ |
Traña | EZ | EZ |
Berriz | BAI | BAI |
Zaldibar | EZ | EZ |
Mallabia | EZ | EZ |
Ermua | BAI | BAI |
Errotaberri | EZ | EZ |
S. Lorentzo | EZ | EZ |
Unibertsit. | EZ | EZ |
Amaña | EZ | EZ |
Ardantza | EZ | BAI |
Eibar | BAI | BAI |
Azitain | EZ | EZ |
Elgoibar | EZ | BAI |
Toletxeg. | EZ | EZ |
Altzola | EZ | EZ |
Mendaro | EZ | BAI |
Deba | BAI | BAI |
Arroa | EZ | EZ |
Zumaia | EZ | BAI |
Zarautz | BAI | BAI |
S. PelaIo | EZ | EZ |
Aia-Orio | EZ | BAI |
Usurbil* | BAI | BAI |
ET - EuskoTreneko langileentzat bakarrik |
Iturria: Eusko Tren.
Erantsitako taula ikusita, egiazta daiteke lineako geltokietatik bederatzik komun higienikoak dituela. Komun horien egokitzapen eta funtzionaltasun maila aldatu egiten da ekipamendu batetik bestera.
Hauek dira "egokitutzat" jotako komun batzuk agerian dituzten gabezietako batzuk:
– Konketen garaiera.
– Barra finkoak edukitzea (eta ez jaitsi daitezkeenak).
– Ateak barrualdera irekitzea.
– Funtzionaltasun gutxiko krisketak.
– Maniobrak egitea errazten ez duen toki eskasa barruan.
– Komunak itxirik egotea ohikoak irekita daudenean. Komun publikoak irekita egon behar dira talde guztientzat.
4.1.2.7. Informazio eta komunikazio sistemak
Jarraian datorren taulak Bilbo-Usurbil korridoreko geltokietan dagoen komunikazio eta informazio sistemen hornidura biltzen du.
GELTOKIA | Zerb. | USTIATZAILEAREN Tel. | MEGAF. | TELEADI. | ||||
I.Nas. | I.Aton. | I.Igog. | PZ | TK | PZ | TK | ||
Atxuri | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | BAI |
Bolueta | BAI | BAI | BAI | BAI | BAI | BAI | EZ | BAI |
Etxebarri | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Ariz | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Zuhatzu | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Usansolo | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Bedia | EZ | EZ | EE | EE | EZ | EZ | EZ | EZ |
Lemoa | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | BAI | BAI |
Amoreb. | BAI | EZ | BAI | BAI | BAI | BAI | EZ | EZ |
Euba | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | BAI | BAI |
Durango | EZ | EZ | EZ | EE | BAI | BAI | EZ | BAI |
F.Landako | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Traña | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Berriz | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Zaldibar | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Mallabia | EZ | EE | EE | EE | EZ | EZ | ||
Ermua | BAI | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | BAI |
Errotaberri | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
S. Lorentzo | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Unibertsit. | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Amaña | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Ardantza | BAI | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Eibar | BAI | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | BAI |
Azitain | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Elgoibar | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Toletxeg. | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Altzola | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Mendaro | EZ | EZ | BAI | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Deba | EZ | EZ | EZ | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Arroa | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Zumaia | BAI | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Zarautz | BAI | EZ | BAI | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
S. Pelayo | EZ | EZ | EE | EE | BAI | EZ | EZ | EZ |
Aia-Orio | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
Usurbil* | EZ | EZ | EE | EE | BAI | BAI | EZ | EZ |
I. Nas. - Interfonoa nasan | ||||||||
I. Aton. - Interfonoa atondoan | ||||||||
I. Igog. - Interfonoa igogailuan | ||||||||
EE - Ez da egokia | ||||||||
PZ - Megafonia Postu Zentraletik | ||||||||
TK - Tokiko Kontrola | ||||||||
PZ - Teleadierazgailuak Postu Zentraletik | ||||||||
TK - Tokiko Kontrola |
Iturria: Eusko Tren.
Informazio estatikoari dagokionez, beharrezkoa da adieraztea honek garrantzi handiagoa duela informazio dinamikoko sistemarik ez duten instalazioetan. Kasu askotan, egiaztatu ahal izan da informazioaren kokalekuak, irakurketaren plano bisualak eta edukien tamainak ez dutela bermatzen instalazioaren erabiltzaile guztiak hartara iritsiko direnik eta irakurri ahal izango dutenik.
[22] Eskumen oharra: kaletik garraio ekipamenduraino dagoen oinezko ibilbidearen irisgarritasuna udal administrazioaren eskumena da (udalena, alegia).
[23] Eskumen oharra: ETS garraio ibilgailurako sarbidean irisgarritasun unibertsala egongo dela bermatzeaz arduratzen den erakunde publikoa da, eta horretarako azpiegiturak egokitzen ditu (sarbideak, igarobideak, eraikinak, nasak). Bestalde, EuskoTren erakunde eskumenduna da instalazioetan ematen diren zerbitzuen eta dauden elementuen erabilera funtzionaltasunaren alorrean (altzariak, leihatilak, autosalmentako makinak...).