2.Arau- eta eskumen-esparrua
Haurren eta nerabeen eskubideak duela gutxi aitortu dira. Geroago hartu dira haurrak eta nerabeak eskubideak dituzten pertsonatzat, nazioarteko eskubide humanitarioak giza eskubideak aintzatestearekin eta estatuko ordenamendu juridikoetan babestearekin batera hain zuzen.
1990. urtean Espainiak Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena (HEH) berretsi zuen, 1989ko azaroaren 20an Nazio Batuen Erakundearen (NBE) batzarrak hartu zuena. HEH modu unibertsalean onartu den haurren eskubideen katalogoa da; aldi berean, estatuek errespetatzeko, bermatzeko eta betearazteko dauzkaten betebeharrak ezartzen dituena.
Konbentzioak, lehenengo bi ar
tikuluetan haurren ar
loan erakundeen ekintza guztiak bideratu behar dituzten funtsezko bi printzipioak ezarri zituen: bereizkeriarik ezaren printzipioa eta adingabearen interes gorena.
Bereizkeriarik ezaren printzipioaren arabera, haur bakar batek ere ez du bereizkeriarik jasango haurraren, gurasoen edo ordezkari legalen ar
raza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, iritzi politikoa, jatorri nazionala, etnikoa edo soziala, estatus ekonomikoa, oztopo fisikoak, jaiotza edo beste edozein baldintzaren ondorioz. Halaber, printzipio horrek nesken eta mutilen, atzerritarren eta bertakoen, ezintasunen bat duten haurren eta ez dutenen eta abarren ar
teko aukera berdintasuna ere barne hartzen du.
Adingabearen interes gorena, hitzez hitz, honela formulatu da: “Herri-administrazioek edo administrazio pribatuek, epaitegiek, administrazio aginpideek edo erakunde legegileek haurren inguruan hartzen dituzten neurri guztietan ezinbestekoa izango da adingabearen interes gorena aintzat hartzea”.
6. ar
tikulutik aurrera hiru eskubide talde handiak zerrendatu dira, HBP letren bitartez adierazi daitezkeenak: Hornidura, hau da, zenbait baliabide eta zerbitzu edukitzeko, jasotzeko edo eskuratzeko aukera edukitzeko eskubidea, haurren eta helduen ar
tean baliabideak banatzea; babesa, hau da, gurasoen eta profesionalen zainketak jasotzeko eskubidea eta ekintza eta praktika neurrigabeak jasan behar ez izatea; eta parte hartzea, hau da, gauzak egiteko eskubidea, nor bere burua aditzera emateko eta banaka zein kolektibo batean ahotsa edukitzeko eskubidea.
Horrez gain, beste bi premisa hauek kontuan hartu behar dira: eskubideen zatiezintasuna eta euren ar
teko lotura eta haur guztien ongizatea zaintzeari dagokionez gurasoen, familia ingurunearen, erakundeen eta gizartearen ar
dura partekatua.
Aukerakoak baziren ere (hautazkoak) Espainiak bi protokolo sinatu (2000) eta berretsi (2002) zituen. Protokolo horiek babesaren ar
loaren barruko bi alderdi zehatz jorratzen dituzte: HEHren Hautazko Protokoloa, gatazka ar
matuetan haurren parte hartzeari buruzkoa eta HEHren Hautazko Protokoloa, haurren salmenta, haurren prostituzioa eta pornografian haurrak erabiltzearen gainekoa. HEHren III. Hautazko Protokoloa, komunikazio prozedura baten ingurukoa da. Espainiak 2012an sinatu zuen eta 2013ko ekainaren 3an berretsi dute. Berretsi zuten datan, Espainia hori egiten zuen seigarren herrialdea zen, protokoloa sinatu zuten 36 herrialdetatik. III. Protokoloa indarrean jarriko da 2014ko apiriletik aurrera, 10. estatu kideak berretsi eta handik hiru hilabetera (Costa Rica izan da protokoloa berretsi duen 10. herrialdea, 2014ko urtarrilean hain zuzen; lehenik hori egina zuten, Albaniak, Alemaniak, Boliviak, Gabonek, Eslovakiak, Montenegrok, Portugalek, Tailandiak eta Espainiak berak).
Protokoloaren garrantzia azpimarratzean 2012ko txostenean adierazi genuenez, protokolo horrek mekanismo bat ezarri du haurrek edota euren ordezkariek salaketa jarri ahal izan diezaioten beren eskubideak babesten espezializatutako nazioarteko batzorde bati, eskubide horiek urratuak izan direla uste badute. Beraz, modu zabalago eta indartsuagoan onartu dute haurrak eta nerabeak eskubideen subjektu direla. Gainera, horrela, haurren ahotsa zuzenean helduko zaio Haurren Eskubideei buruzko Batzordeari. Batzorde horrek eskura izango ditu informazio hori eta orain ar
te estatuen eta gizarte-erakundeen txostenen bidez heltzen zaion informazioa, “estatu parte-hartzaileen aurrerapen bikainak aztertzeko”, HEH eta horri lotutako protokoloak betetzeari dagokionez.
Genevan 2013ko maiatzaren 27tik ekainaren 14ra egin zen Haurren Eskubideen Batzordearen bilkuren 63. aldian, Batzordearen azken lau Behaketa Orokorrak onartu ziren. Dakigun bezala, Haurren Eskubideen Batzordeak Haurren Eskubideen Hitzarmenean sinatu duten estatuek hitzarmen hori eta beren eskumen-protokoloak betetzen dituzten jarraitzen dute, Haurren Eskubideen Hitzarmena ezarri behar den esparruetan egoki interpretatzeko orientabideak ematen ditu. Behaketa Orokorrek azken helburu hori dute. Haurren eskubideak sustatzeko lanaren ar
dura hartuta, gure ustez, orientazio-tresna horiek hedatzea lagungarria da eskubide horien ulermena eta hobetzea hobetzeko. Hori dela eta, tresna horiek aurkeztuko ditugu hainbat lerrotan:
14 zenbakidun Ohar Orokorra, adingabeen interes gorenaren printzipioari buruzkoa, gai hori lehentasunezkotzat jo zedin (3. ar
tikulua, 1. paragrafoa).
Ohar orokor horren helburua da bermatzea estatuek eragina ematea adingabearen interes gorenari eta hura errespetatzea. Betekizunak definitzen ditu behar bezala aintzat har daitezen, batez ere erabaki judizialetan eta administratiboetan, bai eta haurrei banaka eragiten dieten beste neurri batzuetan ere, eta oro har haurrei edo talde jakin bati buruzko legeak, politikan, estrategiak, programak, planak, aurrekontuak, lege- eta aurrekontu-ekimenak eta zuzentarauak onartzeko prozesuaren etapa guztietan. Xede orokorra da benetako jarrera-aldaketa bat sustatzea, haurrak, beren eskubideen jabe diren aldetik, erabat errespetatzea bideratuko duena.
Batzordeak nabarmentzen du adingabearen interes gorena kontzeptu hirukoitza dela:
Funtsezko eskubide bat: haurraren interes gorena lehentasunezko gaitzat hartua izateko eskubidea, ebaluatzen dena eta kontuan hartzen dena eztabaidatutako gai bati buruzko erabaki bat hartzean interes desberdinak aztertzean. Halaber, bermatu behar da eskubide hori praktikan jarriko dela, haurrari, haur talde jakin bat edo generiko bati eta haur guztiei oro har eragiten dien erabaki bat hartu behar den aldiro. 3. ar
tikuluaren 1. paragrafoan ezartzen da estatuek zuzenean aplikatu beharreko (berehalako aplikagarritasuna) berezko betebehar bat dutela, eta auzitegietan laguntza eskatu daitekeela.
Interpretaziozko oinarrizko printzipio juridiko bat: xedapen juridiko batek interpretazio bat baino gehiago egiteko aukera ematen badu, haurraren interes gorena modurik eraginkorrenean aseko duen interpretazioa hautatuko da. Hitzarmenean eta beren eskumen-protokoloetan emandako eskubideek osatzen dute interpretazio-esparrua.
Prozedura-arau bat: haur jakin bati, haur talde jakin bati edo haur guztiei oro har eragiten dien erabaki bat hartu behar duen aldiro, erabakiak hartzeko prozesuak aztertu egin beharko ditu erabakiak zer ondorio (positibo edo negatibo) izan ditzakeen haur interesdunarengan edo haur interesdunengan. Haurraren interes gorena ebaluatzeko eta zehazteko beharrezkoak dira auzibide-bermeak. Horrez gainera, erabakiak ar
razoitzean agerian geratu behar da eskubide hori esplizituki aintzat hartu dela. Ildo horretan, estatu kideek azaldu behar dute nola errespetatu duten eskubide hori erabakia hartzean; hau da, haurraren interes gorena aintzat hartzen zuela hausnartu dela, zer irizpide izan dituen oinarri erabakiak eta nola goratu diren haurraren interesak beste iritzi batzuekin alderatuta.
15 zenbakidun Ohar Orokorra, haurrak ahalik eta osasun-mailarik altuena izateko eskubidea (24. ar
tikulua).
Ohar orokor horren helburua da estatu kideei eta beste babes-instantzia batzuei orientazioa eta babesa ematea, ahalik eta osasun-mailarik altuena izateko haurraren eskubidea errespetatzen, babesten eta eraginkor egiten laguntzeko. Batzordearen ustez, osasunerako eskubidea eskubide inklusibo bat da, beharrezko prebentzio egoki batez, eta osasunaren eta zerbitzu ar
ingarrien, sendaketa-zerbitzuen eta errehabilitazio-zerbitzuen sustapenaz ar
duratzeaz gain, hazteko eskubidea, eta bere aukerak ahalik eta gehien garatzeko eta ahalik eta osasun-mailarik altuena izateko aukera emango dioten baldintzetan bizitzeko eskubidea ere baitan hartzen dituena, osasuna baldintzatzen duten azpiko faktoreei erreparatzen dieten programak egitearen bidez.
Oharrak Haurraren Eskubideen Hitzarmenaren 24. ar
tikuluaren edukia aitzinatzen du, batez ere 1. eta 2. paragrafoetakoa, interpretazioa bideratuz eta hura ezartzeko formulak proposatuz, kontuan izanda osasun-arazo berriei eta osasunaren ar
loko lehentasun aldakorrei emandako ar
reta, haurren heriotza, gaixotasuna eta desgaitasuna ar
eagotzen laguntzen duten faktoreak (besteak beste, egiturazko faktore erabakigarriak, klima-aldaketaren eta urbanizazio azkarraren ondorioak) hobeto ulertzen direla, teknologia berriak garatu direla (txertoak eta produktu farmazeutikoak), oinarri enpirikoa sendoagoa dela eta hazkuntzaren ar
loan kultura-praktika batzuk haurrentzat positiboak izatea frogatu dela.
16 zenbakidun Ohar Orokorra, enpresa-sektoreak haurren eskubideetan duen eraginarekin lotutako estatuaren betebeharrei buruzkoa.
Gaur egun, ez dago nazioarteko tresna juridikorik enpresa-sektoreak giza eskubideekin lotuta dituen erantzukizunen gainean jokatzen duena. Hala ere, Batzordearen ustez, haurren eskubideak errespetatzeko betebeharrak eta ar
durak praktikan estatuaren zerbitzuez eta erakundeez eta estatuak kontrolatutakoez haratago doaz, eta eragile pribatuei eta enpresei ere aplikatu behar zaizkie. Beraz, enpresa guztiek bete behar dituzte haurren eskubideekin lotutako ar
dura, eta estatuek eskubide horiek betetzen dituztela zaindu behar dute.
Estatuak enpresa-jarduerei dagokionez dituen betebeharren eta Haurren Eskubideen Hitzarmeneko printzipio orokorren ar
tean dagoen lotura aztertzen du ohar orokorrak. Ondoren, haurren eskubideei eta enpresa-sektoreei dagokienez estatuaren betebeharren izaera orokorra eta helmena zehazten da. Ondoren, aztertzen du zer helmen duten betebeharrek enpresa-jardueren eta –eragiketen eragina haurren eskubideetan garrantzitsuagoa den testuinguruetan, esate baterako, enpresak zerbitzuen hornitzaileak direnean, haurrek ekonomia informalean lan egiten dute, estatuek nazioarteko erakundeekin batera lan egiten dute eta enpresek atzerrian operatzen dute haurren eskubideen estatuko babesa nahikoa ez den eskualdeetan. Bukatzeko, oharra aplikatzeko eta hedatzeko modu bat zirriborratzen du.
17 zenbakidun Ohar Orokorra, atsedenerako, aisiarako, jolaserako, jolas-jardueretarako, kultura-bizitzarako eta ar
teetarako haurren eskubideei buruzkoa (31. ar
tikulua).
Batzordea kezkatuta ageri da, estatuek ez baitituzte behar adina aitortzen 31. ar
tikulu horretan jasotako eskubideak. Hau da, ez dute inbertsiorik egiten xedapen egokietan eta babes-legediak ahulak dira edo ez daude. Oro har, inbertsio bat egiten denean, inbertsioa jarduera egituratuak eta antolatuak egiteko erabiltzen da, baina hori bezain garrantzitsua da haurrek naturaltasunez jolastu, ondo pasa eta sortzeko denbora eta espazio bat sortzea, eta jarduera hori babestuko duten gizarte-jarrerak sustatzea. Horrez gainera, munduan gertatzen ar
i diren aldaketak eragin handia izaten ar
i dira haurrek 31. ar
tikuluko eskubideak erabiltzeko dituzten aukeretan. Herrialde aberatsetako nahiz pobreetako haur askoren kasuan, haurren lanak, etxeko lanek edo hezkuntzak gero eta eskakizun gehiago egiteak eskubide horiez gozatzeko denbora nabarmen murrizten dute.
Beraz, kezka horiei heltzeko xedeaz egin da ohar orokorra, estatuetan atsedenaren, aisiaren, jolasaren, jolas-jardueren, kultura-bizitzaren eta ar
teen funtsezko garrantziaren ikuspena, kontzientzia eta ulermena ar
eagotzeko. Jolasak eta olgetak haurraren garapen pertsonalerako eta gizarte-garapenerako zeregin ordezkaezina betetzen dutela gogora ekarri ondoren, eskubide horiez gozatzeko ingurune egokia zehazten duten faktoreak aztertzen dira, bai eta 31. ar
tikulua praktikan jartzeko zer ar
azo gainditu behar diren ere. Hauek dira ar
azo horiek, labur-labur azalduta: jolasaren eta olgetaren garrantzia ez aitortzea (alferrik galdutako denboratzat hartzen da, jarduera ez-emankorrak egiteko erabiltzen dena eta berezko baliorik ez duena); ingurune osasungaitzak eta ar
riskutsuak; haurrentzako espazioak erabiltzeari erresistentzia; izan ditzaketen ar
risku fisikoengatiko eta giza ar
riskuengatiko beldurrak; naturan ibiltzeko aukera-eza; ikastetxean ar
rakasta izateko betekizunak; gehiegi egituratutako eta programatutako ordutegiak; haurrentzako kultura- eta ar
te-aukeretan inbertsiorik ez egitea; baliabide elektronikoek gero eta presentzia handiagoa izatea (aukera handi gisa sortu dira, baina ar
risku handiak dakartzate haurren garapenerako); eta jolasaren merkataritza-sustapena eta merkaturatzea. Horiek horrela eta ar
azo horiei erreparatuz, jarraibide batzuk ematen dira, estatu kideek haurrek, inolako bereizketarik gabe, ar
tikulu horretan aitortzen zaizkien eskubideez gozatu ahal izatea berma dezaten.
Nazioartean, lehen haurren eta nerabeen eskubideak defendatzeko marko unibertsala den Nazio Batuen Hitzarmena aipatu da, baina komeni da jakitea badaudela Espainiak berretsi dituen adingabeei eragiten dieten gai sektorialei buruzko zenbait nazioarteko itun –hainbat nazioarteko erakundek sustatu dituzte itun horiek, hala nola Nazio Batuak, Nazioarteko Lan Erakundea, Europako Kontseilua, Hagako Nazioarteko Zuzenbide Pribatuaren Konferentzia: Haurren lana, adingabekoak ostea, sexu-esplotazioa, nazioarteko adopzioa eta abar. Gainera, Espainiako Estatuak gai horri dagozkion nazioarteko foroekiko duen lotura eta konpromisoaren adierazle gisa azpimarratu behar da Nazio Batuen Haurrei buruzko Biltzar Berezian (2002ko maiatzean egin zen) parte hartu zuela eta “Un mundo apropiado para los Niños y Niñas” izeneko dokumentuan jasotako Adierazpena eta Ekintza-plana onartu zituela.
Europar Batasunaren markoan ere berariaz haurren eskubideak aipatzen dituzten ar
auak daude. Ar
au horien ar
tean nabarmenduko dugu Europako Parlamentuaren 1992ko uztailaren 8ko A-3.0172/92 Ebazpena, Haurren Eskubidearen Europako Gutuna onartzen duena. Ebazpen horrek hauek proposatzen ditu: haurren eskubideen defentsariaren figura, estatu-mailan nahiz Europa mailan. Defentsari horrek eskaerak eta kexak jaso beharko ditu, haurrei babesa ematen dieten legeak aplikatzen direla zaindu, eta botere publikoen jarduna haurren eskubideen alde bideratu. Halaber, haurren eskubideen erkidegoko gutun bat egin beharko litzateke, proposatzen den gutxieneko edukia duena.
Halaber, Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutuna (Lisboako Itunaren zatia) ere aipatzekoa da. Gutun horrek, adingabeei dagokienez, adingabeen entzunak izateko eskubidea, adingabearen interes gorena kontuan hartzea eta gurasoekin harremana izateko eskubidea ospetsu egiten ditu. Garapenean, bi gertaera gogoangarri: lehenbizikoa, «Haurren Eskubideen gaineko Europar Batasuneko Estrategiarantz» izeneko jakinarazpena, Europako Batzordearena (2006), zeinak hainbat egitura ezarri baititu EBko erakundeek haurren eskubideei lotutako ar
azoei aurre egiteko duten ahalmena indartzeko, eta egintzetan oinarritutako politiken zimenduak finkatu baititu, interesdunekiko elkarrekintza ar
intzeko asmoz; eta, bigarrena, Haurren Eskubideen Aldeko EBko Agenda (2011), zeinak batez ere eremu jakin batzuetan jartzen duen ar
reta, EBk eremu horietan benetako balio gehigarria ekar dezakeelako, adibidez, haurrentzako justizia eskuragarri egiteko ar
loan, egoera zaurgarrietan dauden umeak babestuz eta Europar Batasunaren barruan zein kanpoan haurrengan eragina daukan indarkeriaren kontra borrokatuz. Agenda horretatik eratorritako ekintza batzuk txosten honen beste puntu batzuetan agertuko dira, erakunde honek parte hartu duen topaketa, foro edo dispositiboak baitira.
Edonola ere, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren printzipioak goian azaldutakoak jada Espainiako Estatuko ordenamendu juridikoaren zati dira, Adingabearen babes juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoan sartu ziren heinean (lege horren bidez partzialki aldatu ziren Kode Zibila eta Prozedura Zibilaren Legea. Lege hori botere publiko guztiak, berariaz haurrekin lotutako erakundeak, gurasoak eta senideak, eta biztanleria oro har lotzen dituen babeserako marko juridikoa da estatu-mailan. Lege horretan jasotzen dira nazioarteko ar
audiaren legearen eta haurren eskubideen aplikazio-esparrua, eta bereziki aipatzen da Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena. Herri-administrazioen jardunaren printzipio gidariak ezartzen dira, eta haurraren babes gabeko egoeretan zer egin zehazten da, bai eta haurrak babesteko erakundeak ere.
Argitaratu zenetik igaro diren 18 urte luzeetan, gizartean aldaketa handiak gertatu dira, adingabeen egoeran eragina dutenak, eta hainbat organismok hartutako erabakiek eta egindako gomendioek (Haurren Eskubideen Batzordea, Ar
artekoa, Estatuko Fiskaltza Nagusia eta Senatuko Batzorde Berezia nazioarteko adopzioa eta beste antzeko gai batzuk aztertzeko) aholkatzen zuten ar
aua aldatzea, errealitate berrietara egokitzeko. Behar horri jaramon eginez, azken bi urteetako bulego honetako txostenetan iragartzen zen bezala, Espainiako haurren babesari buruzko legedia osoa aldatzeko anbizio handiko ekimen bat abian da jada. Hauek izango dira berrikuntza nagusiak:
Adingabearen interes gorenaren printzipioaren edukia garatzea, aurreko paragrafoetan azaldu berri dugun Haurraren Eskubideen Batzordearen 14 zenbakidun Ohar Orokorrean jasotakoari jarraiki.
Entzuna izateko haurraren eskubidea zehaztasun handiagoz garatzea.
Administrazio-jarduketaren printzipioak egokitzea eta zenbait eskubide behar berrietara egokitzea, hala nola bakarrik dauden adingabe etorkinek edo haurren aurkako indarkeriak dituzten beharrak.
Haurrak babesteko sistemako erakundeak sakon aldatzea:
Printzipio gidariak: lehentasuna ematea neurri egonkorrei aldi baterako neurriei baino lehen, familiako neurriei erakundeenei baino lehen, adostutako neurriei ezarritakoei baino lehen, nazioko neurriei nazioartekoei baino lehen.
Arriskuko eta babes gabeko egoerak ar
autzea; eta babes gabeko ar
risku-egoerak zehazteko garapena eta prozedura.
Familiako harrera ar
autzea: harrera legezko egitea, pertsona abegi-emaileen egokitasuna zehazteko irizpideak, abegi-familien eta harreran hartutako haurren eskubideak eta zereginak.
Jarreraren nahasmenduak dituzten adingabeentzako harrera-baliabideak ar
autzea.
Nahiz eta ar
audi horren zati handi batek berekin dakarren lehen aipatutako 1/1996 Lege Organikoa aldatzea, haurren babesari buruzko legedia eguneratzeko aurreproiektuek ere aldaketa nabarmenak egiten dituzten Kode Zibilean, nazioarteko adopzioari buruzko 54/2007 Legean, auzipetze zibilari buruzko Legean eta genero-indarkeriaren aurka erabat babesteko abenduaren