3. Tranbia sistema
1. Vitoria-Gasteiz eta Bilboko udalei gomendatu egiten zaie geralekuetara iristeko oinezko inguruneak egoki ditzatela, zoladuran gida izango diren hankaz ukitzeko zerrendak instalatzearen bitartez.
Zentzu horretan, erakunde eta entitate eskumendunei eskatu egiten zaie teknologia berrietan oinarritutako gida sistemak ezartzeko a
ukera a
zter dezatela –kokaleku magnetikoa, irrati-frekuentzia edo bluetooth gida–, horien bitartez ikusmen urrituen irisgarritasuna eta mugikortasuna nabarmen hobetu dadin.
2. Euskal Trenbide Sareari gomendatu egiten zaio jarraian xehatuko diren neurriak har ditzala, Bilboko tranbian irisgarritasun unibertsala edukitzen saiatzeko:
– Txartelak saltzeko makinetan eta geralekuan bidaia baliogabetzeko dauden gailuetan irisgarritasuna bermatu behar da.
– Geralekuko informazioa erabat irisgarria izateko saiakera egin behar da.
– A
tearen kokalekuaren berri ematen duten sistema a
kustikoak instalatu behar dira.
– "T Moduko" informazio sistemak instalatu behar dira tranbien barrualdean.
3. Euskal Trenbide Sareari gomendatu egiten zaio, Vitoria-Gasteizko tranbiari dagokionez, a
zter ditzala egon daitezkeen konponbideak, gurpil a
ulkiaren erabiltzailearen erabateko segurtasuna bermatzeko markesinaren eta espaloiaren a
rteko oinezko joan-etorrian.