Arartekoaren ebazpena, 2014ko urtarrilaren 2koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailari gomendatzen zaio erregistro zibilei laguntzeko neurriak hartzea, nazionalitatearen alorrean lan-kargaren koiunturazko handitzeari aurre egiteko.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko urtarrilaren 8koa. Horren bitartez, Osasun Sailari gomendatzen dio gaixo bati sendagai baten finantzaketaren ukatzea berrikustea.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko urtarrilaren 28koa. Honen bidez gomendatzen zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari eskola garraioko zerbitzu osagarria aitortu diezaiela muga egiten duten zonaldetako ikastetxe publikoetan eskolatutako ikasleei, bizi ziren zonaldean familiak aukeratutako ereduan hezkuntza eskaintza publikorik ez zegoenez, nahiz eta zentro kontzertatuetan egon.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko urtarrilaren 29koa. Horren bidez, Erandioko Udalari gomendatzen zaio behar diren neurriak har ditzan gazteen aisiarako lokalek sortutako eragozpenak saihesteko.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko urtarrilaren 30ekoa.Horren bidez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari gomendatzen zaio, langileak hautatzeko prozesuetan Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko kideren bat egon dadila, euskararen ezagutza baloratu behar denean.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko otsailaren 14koa.Horren bidez, Donostiako Udalari gomendatzen zaio berriz azter ditzala gai hauen gainean hartu dituen erabakiak: dedikazio bereziagatik osagarria duten lanpostuen berariazko osagarria egokitzea; lanpostuak balioztatzea eta, horren ondorioz, lanpostuen zerrenda alda
tzea, lanpostu jakin batzuetako baliagarritasun eta dedikazio eskakizunei dagokienez.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko otsailaren 17koa, Lanbiden jasotako arretarekin lotutako bi kexari buruzkoa (1000/2013/18 eta 1033/2013/18).
Arartekoaren ebazpena, 2014ko otsailaren 20koa.Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari gomendatzen zaio Ertzaintzaren jarduketa bati buruzko kexari erantzutea eta hari erakunde honen gomendioekin bat datorren tratamendua ematea.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko otsailaren 24koa.Horren bidez, bukatu du bere jarduera honako aztergaia zuen kexan: ezinduta eta mendekotasun egoeran dagoen adin txikiko baten ama ez zegoen konforme pertsonak familia barruan zaintzeko prestazio ekonomikoa kobratzeko Bizkaiko Foru Aldundiak ezarri zuen eragin-datarekin. Hori dela eta, Arartekoak zenbait neurri hartzeko gomendatu dio aldundiari.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko martxoaren 6koa.Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta baten etenaren iraupena berriro azter dezala.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko martxoaren 6koa.Horren bidez, Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultura Sailari gomendatzen zaio ez dezala baimendu hezkuntza administraziokoak ez diren laguntza-langileen presentzia sailaren mendeko hezkuntza zentroetako bi urteko ikasgeletan.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko martxoaren 7koa.Horren bidez, Bergara udalerrian atez ateko hondakin-bilketa sistemaren ezarpenari buruzko jarduketa amaitzen da.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko martxoaren 12koa.Horren bidez, Arrankudiagako Udalari gomendatzen dio salaketa bati erantzun diezaiola. Salaketa hori Arbide industrialdean hondakinak biltegiratzeko eta kudeatzeko jardueran ingurumeneko legeria betetzeari buruzkoa zen.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko martxoaren 17koa.Horren bidez, Errenteriako Udalari gomendatzen zaio kirol hastapeneko unitateetako irakaskuntza jardueretan adingabeek parte har dezaten aukerak zabaltzeko neurriak har ditzan.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko martxoaren 18koa.Horren bidez, Balmasedako Udalari gomendatu zaio lokal partikular batean intsektuak hiltzeko neurriak susta ditzala bertako osasungarritasuna bermatzeko.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko martxoaren 19koa.Horren bidez Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio beharrezko neurriak har ditzala beren ondorengoen zaintza partekatua duten bereizitako eta banandutako pertsonek babes ofizialeko etxebizitza bat txandaka gozatzeko aukera izan dezaten alokairu-araubidean.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko martxoaren 25ekoa, antolaketaz kanpoko egoeran dagoen eraikin baten hirigintzako egoera dela-eta.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko martxoaren 27koa.Horren bidez, Zizurkilen hondakinak biltzeko atez atekoa deritzon sistema ezartzeari buruzko jarduketa bukatutzat eman da.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko martxoaren 27koa.Horren bidez, bukatu du bere jarduera honako aztergaia zuen kexan: Orioko eta Usurbileko bake-epaitegietan euskaraz arreta ez jasotzea.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko martxoaren 31koa.Horren bidez Sestaoko Udalari gomendatzen zaio kexagilea erroldatu dezala benetan bizi den helbidean.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko martxoaren 31koa.Horren bidez Enplegu eta Gizarte Politika Sailari gomendatzen zaio berriro berrazter dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta bat eta etxebizitzarako prestazio osagarria benetako egoitzaren betekizuna ez betetzeagatik ukatzea, egoitza ez baita galdu.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko apirilaren 1ekoa.Horren bidez diru sarrerak bermatzeko errenta ukatu izana berriz aztertzeko gomendatzen da.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko apirilaren 2koa.Horren bidez, Getxoko Udalari gomendatu zaio (...) jatetxeak eragindako eragozpenak saihesteko beharrezko neurriak har ditzan, eta jarduera horri ingurumen arloko legedia lehenbailehen bete dezan eska diezaion.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko apirilaren 3koa.Horren bidez, amaiera ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia osatzen duten erakundeetako eskala eta kidegoetara sartzeko hautaketa prozesuetan parte hartzeko adin mugen inguruan jasotako kexak direla-eta hasitako esku-hartzeari.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko apirilaren 7koa.Horren bidez, Berangoko Udalari gomendatzen zaio udalerrian egiten diren noizbehinkako azoketan eta merkatuetan salmenta-postuak eskuratzeko irizpideak eta esleitzeko prozedura zehaztu ditzala.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko apirilaren 8koa, emandako osasun laguntzarekiko desadostasuna adierazi zuen erreklamaziorako erantzun faltari buruzkoa. emandako osasun laguntzarekiko desadostasuna adierazi zuen erreklamaziorako erantzun faltari buruzkoa.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko apirilaren 9koa.Horren bidez, DBEko gastuko mugek prestazioa eman zen xedeetarako erabiltzen dela ebazteko duten zehaztugabetasunak sortutako arazoak salatzeko kexa bateko jarduketa amaitu da.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko apirilaren 10ekoa.Beraren bidez, herritar batek egindako kexan egindako jarduketari amaiera ematen dio. Herritar horrek ezintasun iraunkor osoa dauka eta Gipuzkoako Foru Aldundiak %33ko desgaitasuna automatikoki ez aitortzearekin ez zegoen ados.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko apirilaren 10ekoa.Horren bidez, Debako Udalari gomendatu zaio errekargua duen OHZ gisa igorritako likidazioa ofizioz baliogabetu dezala eta bere ordenantza fiskala alda
dezala, errekarguaren aplikazioko salbuespenak fisikoki lotuta dauden etxebizitzei eragiten diela argitzeko.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko apirilaren 15ekoa.Horren bidez, Getxoko Udalari gomendatu zaio Zientoetxe kalean dagoen taberna-jatetxeko jarduerari dagokionez hirigintzako legezkotasuna eta ingurumen-legezkotasuna betetzeko salaketei erantzuna eman diezaien.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko apirilaren 15ekoa.Horren bidez, Mungiako Udalari iradokitzen zaio udalerrian egiten diren noizbehinkako azoketan eta merkatuetan salmenta-postuak eskuratzeko irizpideak eta esleitzeko prozedura zehaztu ditzala.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko apirilaren 15ekoa.Horren bidez, Gernika-Lumoko Udalari iradokitzen zaio udalerrian egiten diren noizbehinkako azoketan eta merkatuetan salmenta-postuak eskuratzeko irizpideak eta esleitzeko prozedura zehaztu ditzala.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko apirilaren 22koa.Horren bidez, Galdamesko Udalari gomendatzen zaio, Bilbao Bizkaiko Ur Partzuergoari datuak ematean, xede horretarako beharrezkoak direnak bakarrik eman diezazkion eta auzotarrei emandako erregistroen eduki zehatzaren berri eman diezaien.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko apirilaren 22koa.Horren bidez, Sopuertako Udalari gomendatzen zaio, Bilbao
Bizkaiko Ur Partzuergoari datuak ematean, xede horretarako beharrezkoak direnak bakarrik eman diezazkion eta auzotarrei emandako erregistroen eduki zehatzaren berri eman diezaien.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko maiatzaren 5ekoa.Horren bidez, Zarauzko Udalari gomendatu zaio higiezina ohiko bizilekua izateari buruz emandako froga (hornikuntza-kontsumoak) azter dezala eta, hala balegokio, kexagileari errekargua duen OHZ gisa igorritako likidazioa ofizioz baliogabetu dezala.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko maiatzaren 5ekoa, Oiola urtegiko uren ingurumen-kalitateari buruzkoa. Horren bidez, Osasun Sailari eta URA Uraren Euskal Agentziari iradokitzen zaie edateko ura hartzeko erabilitako uren kalitatea kontrolatzeko prozedura bat ezartzeko, 2000/60/EE Zuzentarauko 7.2. artikuluan jasotako betekizunei jarraiki.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko maiatzaren 5ekoa,Oiola urtegiko uren ingurumen-kalitateari buruzkoa. Horren bidez, Osasun Sailari eta URA Uraren Euskal Agentziari iradokitzen zaie edateko ura hartzeko erabilitako uren kalitatea kontrolatzeko prozedura bat ezartzeko, 2000/60/EE Zuzentarauko 7.2. artikuluan jasotako betekizunei jarraiki.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko maiatzaren 6koa.Horren bidez, Bakioko Udalari egindako eskaeraren ondotik jendaurrean aurkeztutako dokumentazioaren euskarri informatikoaren kopia eman ez izanari buruzko jarduera amaitutzat jo da.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko maiatzaren 19koa.Horren bidez, Lekeitioko Udalari hau gomendatzen zaio: komunikazio-sistema orokorreko lurzorua lagatzeko gauzatu zen hitzarmenean adostutako obren egikaritze okerrari buruzko eskaera egoki izapidetzea.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko maiatzaren 23koa.Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio, diru-sarrerak bermatzeko errentaren eskaera ukatzen duen ebazpenaren arrazoiak emateko eta eskatutako dokumentazioaren erregistroa hobetzeko.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko maiatzaren 26koa.Horren bidez Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailari gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta bat eta etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarri bat eten izana berriz aztertzeko.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko maiatzaren 28koa.Beraren bidez Getxoko Udalari gomendatzen zaio trafiko araudia urratzeagatik jarritako zehapen bat indarrik gabe utz dezala (...zehapen prozedura).
Arartekoaren ebazpena, 2014ko maiatzaren 28koa.Horren bidez Errenteriako Udalari iradokitzen zaio erreklamaziogileari errekargudun OHZ kontzeptuan bidalitako likidazio ofizioa baliogabetu dezala.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko maiatzaren 29koa. Horren bidez Ensanche 21 Zabalgunea S.A. udal-sozietateari gomendatzen zaio pertsona onuradunaren oinordekoei etxebizitza birgaitzeko emandako laguntzengatik zordundutako kopurua ordain diezaiela.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko maiatzaren 29koa.Horren bidez Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailari gomendatzen zaio berriz azter dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzako prestazio osagarria iraungitzeko erabakia.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko ekainaren 2koa.Horren bidez, Mutrikuko Udalari gomendatzen zaio 2012-2013 ikasturteko matrikulari eta 2012ko iraileko, urriko eta azaroko hileko kuotei lotuta igorritako ordainagiriak indargabetu ditzala. Izan ere, Mutrikuko Udal Musika Eskolaren aurrean haren seme-alaben jarduerako baja komunikatu eta izapidetu zen 2012ko ekainaren 5ean.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko ekainaren 2koa.Horren bidez Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio berriro azter dezala benetako bizilekuaren baldintza galdu izanagatik Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta baten eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarri baten eskubidea ukatu izana.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko ekainaren 3koa.Horren bidez, Busturiako Udalari gomendatzen zaio dagozkion neurriak hartzeko, (…) tabernak eragiten dituen eragozpenak saihesteko, eta jarduera horri eskatzeko, ahalik eta lasterren, ingurumenaren arloko legedia betetzeko.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko ekainaren 5ekoa.Horren bidez, Orioko Udalari zenbait irizpide gomendatzen zaizkio, herritarrekin duen harremanean hizkuntza ofizialak erabiltzearen gainean.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko ekainaren 9koa.Horren bidez, Santurtziko Udalari gomendatzen zaio trafikoko araudia hausteagatiko zigor bat ondoriorik gabe utz dezala eta hori eragin zuen salaketaren zenbait alderdi argitu ditzala (zigortzeko espedientearen zk.: …).
Arartekoaren ebazpena, 2014ko ekainaren 12koa.Horren bidez, EITBri iradoki zaio programazio ekoizleei zuzendutako jarduteko protokolo jakin batzuk abiarazteko aukera azter dezala. Horren xedea, animalien kontrako arazorik eza eta ongizatea bermatzen duten kontrol-neurriak ezartzea da.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko ekainaren 16koa.Horren bidez, Koartangoko Udalari gomendatzen zaio informazio-eskaera eta hirigintza-salaketa izapidetzeko eta ebazteko.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko ekainaren 17koa.Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio bidegabeki jasotako zenbateko batzuen itzulera erreklamatzeko prozedurari jarraitzeko.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko ekainaren 18koa.Horren bidez, Ondarroako Udalari gomendatzen zaio pertsona itsu batek herriko oinezkoen bideetatik seguru eta irisgarritasun printzipioari jarraiki ibiltzeko duen eskubidea babesteko beharrezko neurriak lehenbailehen har ditzan.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko uztailaren 8koa.Horren bidez, Donostiako Udalari gomendatzen zaio adingabeen babeserako espedienteek barne hartutako agiriak eta txostenak eskuratzeko aukera ukatzen duten ebazpen guztiak behar bezala eta behar adina arrazoitzeko legezko betebeharra kontuan har dezan.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko uztailaren 8koa.Horren bidez, Aretxabaletako Udalari iradoki diogu ezintasunen bat duten pertsonak barne hartzen dituzten familiek dituzten udal zerga-onuren inguruan ematen den informazioa areagotu dezala, Ogasun Arloko zerbitzuen jarduna Gizarte Zerbitzuekin koordinatuz.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko uztailaren 9koa.Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio ondorerik gabe uzteko diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioa ez berritzea erabakitzen duen ebazpen bat.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko uztailaren 11koa.Horren bidez, honako kexa-espedientean bideratutako esku-hartzea bukatutzat ematen da: administrazioaren erantzunik eza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ikuskaritza zerbitzuen jarduketa salatu zituen herritar batek, egoitza batean artaturik zegoen bere ama, adinekoa, erori ondoren gertaturiko heriotza hizpide duenean. Ebazpenaren bidez, zenbait neurri hartzea ere proposatzen zaio foru administrazioari.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko uztailaren 11koa.Horren bidez, Osakidetzari neurriak gomendatzen zaizkio euskaraz behar adinako arreta pediatrikorik ez dagoelako.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko uztailaren 14koa.Horren bidez, Oñatiko Udalari eskatzen zaio zirkulazioaren araudia urratzearen zioz hasitako zehapen-prozedura artxibatu eta kexagileari itzul diezaion zehapenaren zioz ordaindutako zenbatekoa (…zenbakidun zehapen-prozedura).
Arartekoaren ebazpena, 2014ko uztailaren 17koa.Horren bidez, Zaldibiako Udalari gomendatzen zaio hirigintza hitzarmenean itundutakoa betetzeko kexagileak egin duen eskaerari behar bezalako erantzuna eman diezaion.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko uztailaren 17koa.Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio, Lanbideko ebazpenen aurka aurkeztutako hautazko berraztertzeko errekurtsoen
baiezpen-ebazpenak errekurtsogilearen uziei buruzko erabaki bat jaso behar duela.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko uztailaren 23koa.Horren bidez, Alonsotegiko Udalari gomendatzen zaio, legezko eran eta eskaturikoaren arabera, kexagilearen finka baten mugaketa izapidetu dezala. Udal titularitateko beste finka baten mugakidea da finka hori.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko uztailaren 28koa.Honen bidez, bukatutzat eman du bere jarduera Arabako Foru Aldundiak ezinduentzat ematen dituen laguntza publikoak ukatu izanagatik herritar batek aurkeztu duen kexa-espedientean. Gainera, zenbait gomendio ematen zaizkio Arabako Foru Aldundiari, interesatuari laguntza horiek emateko eta araudiaren alda
keta sustatzeko.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abuztuaren 1ekoa.Horren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiari gomendatu zaio babesgabezia-egoera adierazten duten eta babesgabetasun edo babesgabezia larriko egoeran dauden adingabeei buruzko legeari jarraiki tutoretza gain hartzeko neurriak ezartzen dituzten ebazpenak era egoki eta nahikoan arrazoitu ditzala.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abuztuaren 8koa.Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestaziorako eskubidearen ukapena berriz aztertzeko.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abuztuaren 11koa.Horren bitartez, Donostiako Udalari gomendatzen zaio zabor-poltsa bat espaloian uztegatik jarri zuen zigorra indargabetzeko.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abuztuaren 12koa.Horren bidez, bukatutzat eman da Gasteizko Udalaren herritarren udal txartelaren bidezko janari prestazioa kudeatzeko moduaren alda
ketagatik aurkezturiko kexen inguruan Arartekoak izan duen esku-hartzea.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abuztuaren 14koa.Horren bidez Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari diru-sarrerak bermatzeko errenta baten azkentzea ondoriorik gabe uzteko gomendatzen zaio hura justifikatzeko ziorik ez dagoelako.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abuztuaren 18koa.Horren bitartez, Munitibarko Udalari gomendatzen zaio beharrezko izapideari jarrai diezaion, betiere zenbait obra legezkotasun urbanistikora egokitzeko aurkeztutako salaketei dagokienez.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abuztuaren 18koa.Haren bitartez, Erandioko Udalari gomendatzen zaio aurkeztutako salaketei erantzuna eman diezaien eta beharrezko izapideari jarrai diezaion, betiere lurzoru urbanizaezineko zenbait lursailetan lizentziarik gabe egindako zenbait obra eta erabilera legezkotasun urbanistikora egokitzeko.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abuztuaren 20koa.Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailari gomendatzen zaio berriro aintzat har dezan benetako bizilekua galtzearen ondotik bideratutako diru-sarrerak bermatzeko errenta baten iraungipena, baldintza hori ez baita galdu.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abuztuaren 22koa.Horren bidez, Euskal Trenbide Sareari gomendatzen zaio legeari jarraiki izapide dezan Bilboko metroaren 3. linea eraikitzearen ondotik etxebizitza batean jasandako kalteak direla-eta bideratutako ondare-erantzukizunari lotutako erreklamazioa.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abuztuaren 26koa.Horren bidez, Errenteriako Udalari gomendatu zaio kontu-hartzailearen lanpostua aldi baterako betetzeko iragarritako deialdiaren oinarriak berrikus ditzala.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko irailaren 2koa.Horren bidez, Uribarri Ganboako Administrazio Batzarrari gomendatzen zaio kontzejuko ondareondasunen errentamendu esleipena legeari jarraiki izapide dezan.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko irailaren 10ekoa.Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta baten eta etxebizitzarako prestazio osagarri baten ukapena berriro kontuan har dezan.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko irailaren 19koa.Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari Lanbideko bulegoetan agirien erregistroak antola ditzala gomendatu zaio.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko irailaren 26koa.Horren bidez, haur baten zorigaiztoko heriotzagatik eta haren familiak, Trebiñun bizi denak, 112 zerbitzuari laguntza eskatu zionean jaso zuen erantzunagatik ofizioz irekitako espedientea amaitu da.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko urriaren 2koa.Horren bidez, 1906/2014/QC kontsultari erantzuna eman zaio. Kontsultak diru-sarrerak bermatzeko errenta gisa bidegabeki jasotako prestazio ekonomikoak itzultzeko betebeharraren komunikazioa zuen hizpide.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko urriaren 7koa.Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen dio berrabia dezala Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta bat eta Etxebizitzako Gastuak Osatzeko Prestazio bat, 2014ko apirilaren 4ko eraginarekin.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko urriaren 20koa, OSA-
KIDETZARI iradokitzen diona adinaren irizpidea egokitu dezala itxaronaldi luzeko egoera jakin batzuetan.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko urriaren 20koa.Horren bidez, Bilboko Udalari iradokitzen zaio udalaren kirol-instalazioetan ordaindutako tarifak berrikusteko, senide gutxiago dituzten guraso bakarreko familien sustapenaren ikuspuntu integratzailea aintzat hartuta.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko urriaren 22koa.Horren bidez, Erandioko Udalari gomendatzen zaio ezgaitasunagatiko salbuespenak aplikatzeko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergen erreklamatutako ordainagirietan, eta kaltetuari dagozkion zenbatekoak itzultzeko.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko urriaren 22koa.Horren bidez, Bakioko Udalari gomendatzen zaio eskatzen duten partikularrei osoko bilkurak grabatzeko baimena ematea.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko urriaren 23koa.Horren bidez, Abadiñoko Udalari gomendatu zaio zenbait baserriren saneamendu desegokiak eragindako osasungarritasunik ezaren aurrean bidezkoak diren egikaritze-aginduak eman ditzan.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko urriaren 28koa,Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzeko Sarrerak Bermatzeko Errenta baten eskubidearen etena indargabetzeko.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko urriaren 29koa.Horren bidez, Bakioko Udalari gomendatzen zaio udal taldeei eskura diezazkiela, beraiek aukeratutako hizkuntza ofiziale(t)an, beren eginkizunak betetzeko bidaltzen zaizkien agiriak.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko urriaren 30ekoa.Horren bidez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari gomendatu zaio bi urte baino gutxiagoko ikasle bat A hizkuntza-ereduko ikastetxe bat eskolatzeko aukerak azter ditzala eta horien berri eman dezala.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko urriaren 30ekoa. Horren bidez Bilboko Udalari gomendatzen zaio Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenamendua (TAO) alda
tzeko, aparkatzeko txartel bakarraren titular izanik joan-etorriak egiteko erabiltzen duten ibilgailua gidatzen ez duten pertsona ezinduak aparkatzeko salbuespenezko erregimenaren barruan sartzeko.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko azaroaren 5ekoa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari diru-sarrerak bermatzeko errenta baten iraungipenaz berriro hausnartu dezala gomendatzen zaio.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko azaroaren 6koa. Horren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuari iradokitzen zaio foru aterpetxeen sarearen erabileragatiko prezio publikoak ezgaitasunen bat duten pertsonen sustapenaren ikuspegi integratzailetik berrikus ditzan.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko azaroaren 10ekoa. Horren bidez, babesturiko etxebizitzen erosleen eskubideak bermatzeko beharrezko neurriak hartzea gomendatzen zaio Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari, bankuek finantzaziorik ez emateagatik esleituriko etxebizitza eskuratzeari nahitaez uko egin behar dioten pertsonei dagozkienak.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko azaroaren 11koa. Horren bidez, Bermeoko Udalari gomendatzen zaio baliorik gabe utz dezala trafiko isun bat, euskara hutsean seinaleztatuta zegoen aparkatzeko debeku bat ez betetzeagatik jarritakoa.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko azaroaren 17koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta baten ukapena berriz aztertzea.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko azaroaren 17koa. Horren bidez, URA Uraren Euskal Agentziari gomendatzen zaio Iurritako errotaren egoeraren gaineko espedientearen egoeraren berri eman dezan eta ingurumen informazioari buruzko eskaera bati erantzun diezaion.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko azaroaren 17koa. Horren bidez, Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolari gomendatzen zaio ukitutakoari matrikula gisa ordaindutako diru-kopuruak itzultzea.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko azaroaren 21ekoa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Gaietako Sailari gomendatzen zaio Gasteizko Alaba Jeneralaren kaleko 10. zenbakian kokatutako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen bulegoetan pertsona guztietarako sarbide duina eta baldintza berak bermatzeko beharrezkoak diren neurriak har ditzala.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko azaroaren 24koa. Horren bidez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari gomendatzen zaio XXX gaztearen eskolatzea berriz aztertzeko eta Bilboko Martín de Bertendona Bigarren Hezkuntzako Institutuan A ereduko derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikasle gisa onartzea baimentzeko.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko azaroaren 26koa. Horren bidez, UPV/EHUri gomendatzen zaio Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko irakaskuntza-eskaintza berriz aztertzeko, Gobernu Kontseiluaren 2009ko azaroaren 19ko Erabakiaren, irakaskuntzaren plangintzarako araudia Graduko titulazioak ezartzeko prozedurara eta eremura egokitzekoaren, irizpideekin bat eginez.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko azaroaren 28koa.Horren bidez, OSAKIDETZAri gomendatu zaio arreta espezializatua jasotzeko eskubidea duten pertsonen eskaerei erantzun diezaien, behin-behinean lekualdatuak dauden edo ez alde batera utzita.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko azaroaren 28koa.Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta baten ukoa berriz aztertzeko.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abenduaren 1ekoa. Horren bidez, telefonia mugikorreko deien banaguneko hainbat instalaziok eragindako eremu elektromagnetikoek eskola batean dituzten inmisio mailen administrazio-kontrola jorratu da.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abenduaren 5ekoa, Sestao eta Trapagaran arteko industrialdean dagoen Babcock Power S.A. enpresaren industria nabeak desegiteari buruzkoa.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abenduaren 10ekoa. Horren bidez, Bizkaiko Petronor S.A. enpresak petrolioa fintzeko egiten duen industri jardueraren gainean euskal administrazio publikoek daramaten kontrola jorratzen da.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abenduaren 10ekoa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaion, lan- eta familia-bizitza bateragarri egiteko familientzako diru-laguntzen unibertsaltasuna eta maila ekonomikoa mantentzea, unean uneko beharrizanei erantzuteko kontziliazio-laguntzen programara bideratutako aurrekontu-partidak egokitzea eta diru-laguntzen banaketa bidezkoagoa ahalbidetzen duten irizpideak txertatzea.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abenduaren 10ekoa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailari gomendatzen zaio neurriak hartzea Ertzaintzan arraza profilen garapena prebenitzeko eta kontrolatzeko.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abenduaren 15ekoa; horren bidez, jaiotzetiko metabolismo-gaixotasunak dituzten pertsonei ematen zaien arretaren analisiari dagokionez 2011tik egindako jarraipena jaso eta azterketa horren gaineko zenbait ondorio ematen ditu.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abenduaren 18koa. Horren bidez, hauxe gomendatzen zaio Arabako Foru Aldundiari: baldin eta, adin txikikoak babesteko espedienteetan dauden agiriak ikusteko eskubidea baliatu ahal izateko, edozein murrizketa berri proposatzen bada, murrizketa hori behar bezala arrazoitu dadila eta babes handiagoa merezi duten beste eskubide edo interes batzuekin lotu dadila. Horretarako, Adingabeen eta Familiaren Arloan esku hartzen duten arduradunen eginkizun hertsiki neutral eta profesionalak ezin du izan indar nahikorik eskatutako informazioa emateari uko egin izana justifikatzeko.
Arartekoaren 2014ko abenduaren 18ko ebazpena; horren bidez, linfidema primarioa eta sekundarioa dituzten pertsonei ematen zaien arretaren analisiari dagokionez 2010etik egindako jarraipena jaso eta azterketa horren gaineko zenbait ondorio ematen ditu.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abenduaren 18koa. Horren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren zainpean dagoen Iturriotz-Azpi babesgabeko haurtzaroko egoitza-zentroan ikuskapen-bisitaren ondoren egindako jarduerari amaiera ematen zaio.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abenduaren 29koa. Horren bidez, Irungo Udalari gomendatzen zaio Berdintasunaren aldeko Planean beharrezko neurriak har ditzala Alardean gizonezko eta emakumezkoen partaidetza parekideari buruzko arazo konpongabeari heltzeko, betiere plana prestatzeko garatutako partaidetza prozesuan proposatzen zen bezala.