14. Informatzeko eta ezagutzeko teknologiak eta datuak babestea
3 Ezintasunen bat duten pertsonak
4. Estatistika alorrez alor
Kontuan hartzen badugu kexa idatziak zein arlo tematikorekin dauden lotuta, hauxe ikusten da: aurreko urtearen aldean, oro har, behera egin du gizarte eremuarekin lotuta bideratu diren kexa idatzien espedienteen kopuruak. Azken kexa horiek kategoria bakarrean bilduta agertzen ez badira ere, hainbat arlotan azaltzen dira, ez bakarrik gizarteratze arloan, baizik eta baita ere etorkinen, buru-gaixoen, haur eta nerabeen, adinekoen, etxebizitzaren, espetxeratuen, ezgaituen, eta abarren arloetan.
Bideratutako kexak zer arlori dagozkion kontuan hartuta, 2014an gutxitu egin dira gizarte bazterkeriaren aurka borrokatzeko bitartekoekin loturiko erreklamazioak: 604 izan dira (2013ko 883 kexen eta 2012ko 1.100 kexen aldean). 604 kexa idatzi horietatik 576k (hau da, ia %96k) Lanbideren jarduera txarrarekin loturiko hainbat arazorekin dute zerikusia, eta diru-sarrerak bermatzeko errenta (BE) eta etxebizitzarako prestazio osagarria (EPO) kudeatzerakoan izandako jarduerekin.
Gizarteratze arloan ez ezik, jarduera bizia nabari da arlo hauetan: herri-administrazioetako langileak, hezkuntza, araubide juridikoa, herri-administrazioen ondasunak eta zerbitzuak, etxebizitza eta ogasuna. Era berean, 2014an kudeatutako kexa idatzien artean, ugariak dira arreta publikoa behar duten taldeei dagozkienak.
Arartekoak bideratu dituen kexa-espedienteetatik ia %50ek eskubide sozialekin dute lotura (hezkuntza, osasuna, gizarteratzea, etxebizitza, e.a.).
Orobat, azpimarratu behar dugu kexa-espedienteetatik %38k gutxi gorabehera (gizarteratze arlokoek barne) zerikusia dutela pertsona guztien benetako berdintasun eraginkorra bermatzeko politika publikoekin. Politika horien xedea pertsona jakin batzuei: emakumeak, gizarte bazterkeria pairatzen duten edo pairatzeko arriskua duten pertsonak, adinekoak, haurrak eta nerabeak, ezintasunen bat duten pertsonak, homosexualak -gay zein lesbianak- edo transexualak, etorkinak eta kultura aniztasuna, ijitoak, etab., eskubide hori behar bezala gauzatzeko aukera galarazten edo eragozten dieten oztopoak kentzea da.
2. taula.
Hasitako kexa-espedienteen banaketa, jarduera-arloaren arabera*
Arloa |
|
% |
Gizarteratzea |
604 |
27,42 |
Herri-administrazioen zerbitzuko langileak |
422 |
19,16 |
Hezkuntza |
146 |
6,63 |
Herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak |
130 |
5,90 |
Etxebizitza |
123 |
5,58 |
Ogasuna |
106 |
4,81 |
Arreta publikoa behar duten taldeak: ezinduak, adinekoak, berdintasuna, etorkinak eta kultura aniztasuna, espetxeratuak, e.a. |
103 |
4,67 |
Osasuna |
90 |
4,09 |
Ingurumena |
75 |
3,40 |
Hirigintza eta lurralde antolamendua |
66 |
3,00 |
Trafikoa |
62 |
2,81 |
Herri lanak, garraioak eta azpiegiturak |
47 |
2,13 |
Justizia |
44 |
2,00 |
Jarduera ekonomikoaren antolamendua |
42 |
1,91 |
Haurrak eta nerabeak |
38 |
1,72 |
Segurtasuna |
33 |
1,50 |
Hizuntz eskubideak, kultura eta kirola |
26 |
1,18 |
Familiak |
23 |
1,04 |
Lana eta Gizarte Segurantza |
16 |
0,73 |
Animaliak babestea eta edukitzea |
7 |
0,32 |
|
2.203 |
100 |
* Azpiarloen arabera xehatutako datuak Arartekoaren web orrian
kontsulta daitezke, estatistika osoan.