14. Informatzeko eta ezagutzeko teknologiak eta datuak babestea
3 Ezintasunen bat duten pertsonak
6. Lurralde estatistika (kexa idatzien banaketa lurraldeen arabera)
*Arartekoaren web orrian kontsulta daitezke, estatistika osoan, Arartekoaren jarduera hasi zenetik (1989) izan duen bilakaerari buruzko datuak.
Azken urteotan ohikoa denez, lurraldez lurralde aurkeztutako espediente idatziak aztertzen baditugu, herritarrei arreta emateko bulegoetako aurrez aurreko kexekin gertatu bezala, Arabako lurraldea neurriz gain ordezkatuta dago guztizko kopuruan, ziur aski bertan dagoelako Arartekoaren egoitza nagusia, baita erkidegoko erakunde komunen –besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren– egoitza ere.
Erreklamazioak lurraldez lurralde, 10.000 biztanleko
Lurralde historikoen arabera erregistratu diren erreklamazio idatzien jatorriaren konparaziozko azterketa egiteko, lurralde bakoitzetik jasotako kexen kopuru osoa lurralde horretako biztanleriarekin lotuko dugu. Hurrengo koadroan bildu ditugu lurralde bakoitzetik 10.000 biztanleko multzo bakoitzeko jaso ditugun kexei buruzko datuak.
Aurreko urteetan bezalaxe, Araba Lurralde Historikoan egin dira kexa idatzi gehienak Bizkaiarekin alderatuta –biztanle gehien dituena–, eta Gipuzkoan egindakoen bikoitza baino gehiago dira.
* Arartekoaren web orrian kontsulta daitezke, estatistika osoan, Arartekoaren jarduera hasi zenetik (1989) izan duen bilakaerari buruzko datuak.
Banaketa lurralde bakoitzean
Kexagileak lurralde historikoko hiriburuan ala beste udalerri batzuetan bizi diren, herritarren jokabidea ez dela berdina erakusten du kexa-espedienteen banaketak. Egiaz, Bizkaian eta Gipuzkoan, handiagoa da hiriburutik kanpo bizi diren kexagileen kopurua; Araban, ordea, kexetatik %84,55 Gasteizen bizi direnek egin dituzte.
8. taula.
Kexen banaketa, hiriburuko biztanleek edo lurraldeko gainerako udalerrietako biztanleek egin dituzten kontuan hartuta
Araba/Álava |
|
% |
Vitoria-Gasteiz |
478 |
84,55 |
Beste udalerri batzuk |
89 |
15,45 |
Guztira |
576 |
100 |
Bizkaia |
|
% |
Bilbao |
570 |
40,37 |
Bilbao |
570 |
40,37 |
Beste udalerri batzuk |
842 |
59,63 |
Guztira |
1.412 |
100 |
Gipuzkoa |
|
% |
Donostia-San Sebastián |
227 |
40,83 |
Beste udalerri batzuk |
329 |
59,17 |
Guztira |
556 |
100 |
Urtean zehar, beste autonomia erkidego batzuetatik eta beste estatu batzuetatik etorritako 48 kexa jaso ditugu, euskal herri-administrazioen kontrakoak.