5. Estatistika, eragindako administrazioen arabera
Bideratutako kexa-espedienteek administrazio bakoitzari zer proportziotan eragiten dioten adierazten duten datuak aztertuta, aurreko urteetan bezala, 2014an Eusko Jaurlaritzaren kontra egin dira kexa idatzirik gehienak (%62,11), eta kexa zertxobait ugaritu dira autonomia erkidegoko udalei dagozkienak (%27,92).
Edonola ere, espedienteetan inplikatutako administrazioak ikertzeak ez du esan nahi jarduera okerrik egin dutenik, baizik eta haien jardueraren batek erreklamazioa sorrarazi duela.
Arlo eta administrazio bakoitzari zuzendutako kexen kopurua zuzen interpretatzeko era
Hasiera batean, administrazio jakin baten jarduerek kexa asko eragiten badituzte edo arlo zehatz batean kexa anitz jotzen badira, pentsa liteke horrek estua duela herritarrek administrazio horren funtzionamenduaz duten iritzi txarrarekin, zabarkeria, gehiegikeriak edo legez kontrako jarduerak egoteari dagokionez.
Hala ere, ñabardura garrantzitsuak egin behar zaizkio kexa-kopuruaren lehen pertzepzio eta interpretazio horri, ondorioak presaka ez ateratzeko, ondorio horiek okerrak eta bidegabeak izan baitaitezke eragindako administrazioei dagokienez.
Horrela, nahiz eta administrazio jakin baten jarduerak sortutako kexa-kopurua hasiera batean esanguratsua izan, are esanguratsuagoa da −eta hori da egiaz garrantzitsua− zenbat kexatan izan zituen kexagileak erakunde honetara etortzeko moduko arrazoiak, administrazio batek oker jokatu zuelako. Halaber, erakunde honen iritziz, kexa-kopuruaren datua bera baino garrantzitsuagoa da kasuan kasuko administrazioaren jokabidea, bai ezarritako epean informatzeko betebeharra betetzeko orduan, bai erreklamazioa ikertu edo aztertu ostean emandako ebazpenei dagokienez. Hau da, funtsezkoa da administrazioak gomendioak edo iradokizunak onartzen dituen ala ez egiaztatzea, administrazioak oker jokatu duela antzeman denean.
A. Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurka (Eusko Jaurlaritza) bideratu diren espedienteak
Banaketa arloka
Eusko Jaurlaritzak eskumen zabala duen arloetan (gizarte babesa eta enplegua, hezkuntza, etxebizitza, osasuna, herri-administrazioen zerbitzuko langileak eta segurtasuna) egon da kexa idatzien espediente kopururik handiena.
3. taula.
Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurka (Eusko Jaurlaritza) bideratu diren espedienteen banaketa, arloen arabera
Arloa |
|
% |
Gizarteratzea |
536 |
51,49 |
Hezkuntza |
118 |
11,33 |
Etxebizitza |
98 |
9,41 |
Osasuna |
83 |
7,97 |
Herri-administrazioen zerbitzuko langileak |
67 |
6,44 |
Segurtasuna |
35 |
3,36 |
Familiak |
18 |
1,73 |
Justizia |
15 |
1,44 |
Hizkuntz eskubideak, kultura eta kirola |
12 |
1,15 |
Jarduera ekonomikoaren antolamendua |
12 |
1,15 |
Lana eta Gizarte Segurantza |
11 |
1,06 |
Buruko gaixotasunak edo nahasmenduak dituzten pertsonak |
10 |
0,96 |
Ingurumena |
6 |
0,58 |
Herri lanak, garraioak eta azpiegiturak |
6 |
0,58 |
Herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak |
4 |
0,38 |
Gaixo kronikoak |
2 |
0,19 |
Espetxeratuak |
2 |
0,19 |
Etorkinak eta kultura aniztasuna |
2 |
0,19 |
Haurrak eta nerabeak |
1 |
0,10 |
Adinekoak eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak |
1 |
0,10 |
Animaliak babestea eta edukitzea |
1 |
0,10 |
Hirigintza eta lurralde antolamendua |
1 |
0,10 |
Sailen araberako banaketa
B. Foru administrazioen aurka bideratutako espedienteak
Banaketa lurraldeka
Foru aldundien kontrako kexen artean, nabarmentzekoa da behera egin dutela Bizkaiko Foru Aldundiaren aurka bideratutako kexa idatziek, eta, aldiz, gora egin dutela Gipuzkoako (argi eta garbi) eta Arabako Foru Aldundien aurkakoek.
Banaketa arloka
Aurreko urteetako joerari eutsiz, adinekoen eta mendeko pertsonen arloak eragin ditu foru administrazioen kontrako kexa gehienak.
4. taula.
Foru administrazioen aurka bideratu diren espedienteen banaketa, arloen arabera
Área |
ARABA |
<BIZKAIA |
GIPUZKOA |
CAPV |
% |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
||
Adinekoak eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak |
9 |
10 |
10 |
29 |
22,66 |
Ogasuna |
6 |
12 |
4 |
22 |
17,19 |
Haurrak eta nerabeak |
4 |
3 |
15 |
<
22 |
17,19 |
Herri lanak, garraioak eta azpiegiturak |
1 |
4 |
6 |
<
11 |
8,59 |
Herri-administrazioen zerbitzuko langileak |
5 |
2 |
2 |
<
9 |
7,03 |
Ezintasunen bat duten pertsonak |
1 |
5 |
2 |
<
8 |
6,25 |
Herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak |
5 |
- |
1 |
<
6 |
4,69 |
Jarduera ekonomikoaren antolamendua |
1 |
2 |
2 |
<
5 |
3,91 |
Gizarteratzea |
- |
3 |
1 |
<
4 |
3,13 |
Lana eta Gizarte Segurantza |
1 |
1 |
- |
<
2 |
1,56 |
Hizkuntza eskubideak, kultura eta kirola |
2 |
- |
- |
<
2 |
1,56 |
Ingurumena |
1 |
- |
1 |
<
2 |
0,78 |
Hezkuntza |
- |
1 |
- |
<
1 |
<
0,78 |
Familiak |
- |
1 |
- |
<
1 |
<
0,78 |
Emakumeen berdintasuna eta osotasuna |
- |
- |
1 |
<
1 |
<
0,78 |
Justizia |
- |
- |
1 |
<
1 |
<
0,78 |
Buruko gaixotasunak edo nahasmenduak dituzten pertsonak |
1 |
- |
- |
<
1 |
<
0,78 |
Gaixo kronikoak |
- |
1 |
- |
<
1 |
<
0,78 |
C. Tokiko administrazioen aurka bideratutako espedienteak
Banaketa lurraldeka
Espediente gehienak Bizkaiko udalen aurka bideratu dira, baina kontuan hartu behar da horixe dela lurralderik jendetsuena.
5. taula.
Tokiko administrazioen aurka bideratutako espedienteen banaketa
|
% |
|
Bizkaiko udalak |
223 |
47,65 |
Gipuzkoako udalak |
131 |
27,99 |
Arabako udalak |
81 |
17,31 |
Arabako administrazio batzarrak |
4 |
0,85 |
Bizkaiko mankomunitateak, partzuergoak eta parkeak |
22 |
4,70 |
Gipuzkoako mankomunitateak, partzuergoak |
5 |
1,07 |
Arabako mankomunitateak, partzuergoak eta parkeak |
2 |
0,43 |
6. taula.
Autonomia erkidegoko udalen eta administrazio batzarren aurka bideratutako espedienteak
Arabako udalak |
|
Vitoria-Gasteiz |
54 |
Laudio/Llodio |
4 |
Laguardia |
3 |
Alegría-Dulantzi |
2 |
Elciego |
2 |
Iruña Oka/Iruña de Oca |
2 |
Labastida/Bastida |
2 |
Beste batzuk* |
12 |
Guztira |
81 |
Bizkaiko udalak |
|
Bilbao |
59 |
Erandio |
18 |
Sestao |
11 |
Barakaldo |
10 |
Santurtzi |
10 |
Beste batzuk* |
115 |
Guztira |
223 |
Gipuzkoako udalak |
|
Donostia-San Sebastián |
43 |
Hondarribia |
12 |
Lasarte-Oria |
7 |
Irun |
6 |
Beste batzuk* |
63 |
Guztira |
131 |
* Zerrenda osoa Arartekoaren web orrian kontsulta daitezke
estatistika osoan.
Banaketa arloka
Normalean gertatzen den bezala, tokiko administrazioen jarduerek eragindako erreklamazioak modu nahiko homogeneoan banatuta daude udalek eskumen garrantzitsuak dituzten arloen artean. Honako arloak nabarmentzen dira: araubide-juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak, ogasuna, ingurumena, hirigintza eta lurralde antolamendua eta segurtasuna
D. Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio batzuen aurka bideratutako kexa-espedienteak
Euskal Herriko Unibertsitatearen aurka egindako kexei dagokienez, dezente gutxitu dira iazkoen aldean (15).
7. taula.
Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio batzuen kontra bideratutako kexa-espedienteak
|
|
Euskal Herriko Unibertsitatea |
7 |
URA – Ur agentzia |
4 |
Gipuzkoako Odontologo eta Estomatologoen Elkartea |
2 |
Arabako Abokatuen Elkarte Ohoretsua |
1 |
Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsua |
1 |
Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestua |
1 |
Gipuzkoako Delineatzaileen Elkargo Ofiziala |
1 |
Gipuzkoako Albaitarien Elkargoa |
1 |
Haurreskolak |
1 |
Guztira |
19 |