14. Informatzeko eta ezagutzeko teknologiak eta datuak babestea
3 Ezintasunen bat duten pertsonak
1. Gomendio orokorrak
Banakako kexen ebazpena, zalantzarik gabe, garrantzi handikoa da azaltzen diren kasu konkretuak argitzeko. Nolanahi ere, batzuetan ikusten da auzia kasu partikularraz harago doala eta modu orokorrean hel dakiokeela, herritar ugariri edo, modu estrukturalean, administrazioen jardunari eragin diezaiokeelako.
Zenbaitetan, arau aldetik hutsuneak daudela sumatzen da, edo alda
tu egin behar direla lehendik dauden arauak, bidegabekeriazko egoerarik ez gertatzeko edo eskubideak hobeto bermatuko dituzten arauak lortzeko.
Halako kasuetan, Arartekoak gomendio orokorrak egiten ditu, administrazio bati edo hainbati begira.
2014. urtean, 2 gomendio orokor egin dira, beste hainbeste gairen inguruan. Gomendio horiek osorik gure web gunean aurki daitezke (http://www.ararteko.net)
1.1. Arartekoaren 1/2014 Gomendio orokorra, urtarrilaren 20koa
Lanbidek arrazoitu egin behar ditu eskubideak mugatzen dituzten ebazpenak.
Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errenta (SBE) kudeatzeko erabiltzen duen modua dela-eta, zenbait kexa egin dizkigute, arrazoi ezberdinengatik. Horien artean ohikoenetako bat hauxe da: akatsak daudela Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politika Sailean sartuta dagoen erakunde autonomo horrek emandako ebazpenetan.
Diru-sarrerak bermatzeko errenta laguntza ekonomikoa da, eta horren zenbatekoa neurtzeko, erreferentziatzat hartzen da Lanbide arteko Gutxienezko Soldata, soldata hori jasotzeko eskubidea baitute baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsona guztiek. Esan beharrik ez dago oraingo egoeran gehitu egin dela SBE jasotzen dutenen kopurua, 62.817 pertsonatan kokatu dela. Beraz, onuradunak gehiago dira, 130.000 inguru, izan ere, laguntzaren hartzailea bizikidetza-unitatea da eta hori, sarritan, hainbat familia kidek osatzen dute. Hau da, diru-sarrerak bermatzeko errenta da Euskadiko herritarren ehuneko handi baten salbabidea. Horregatik, Arartekoak gomendio orokor bat egin du. Horren bidez, Lanbideri eskatu dio ondo arrazoituta egon daitezela SBE jasotzeko eskubideari kalte egiten dioten ebazpenak.
Legez, behar bezala arrazoitu behar dira eskubideak murrizten dituzten ebazpenak. Beraz, eragindako pertsonei bidaltzen zaizkien idazkietan, labur adierazi behar zaie zerk eragin duen erabaki hori, eta zer arau ezarri behar zaizkion kasu zehatz horri
1.2. Arartekoaren 2/2014 Gomendio orokorra, abenduaren 17koa
Hiri lurren balioaren gehikuntza arautzen duten Foru Arauak alda
tzeko beharra, ikusirik haren zerga oinarriaren zehaztapenean zer disfuntzio hauteman diren eta zerga ahalmenaren printzipioari nola eragiten dion.
Hiri lurren balioaren gaineko zergaren egungo konfigurazioak kontribuzio-ahalmenaren printzipioari eragin diezaioketen disfuntzioak agerian jarri ditu, bereziki, krisi ekonomikoaren ondorioz etxebizitzen prezioek behea jo dutenean, ez baita kontuan hartu zerga ondorioetarako ondasun higiezinen gaineko jabetza eskubidearen eskualdatzeak egiazki badaudela eta iruzurrezkoak ez direla (prezioa eskuratzeko prezioa baino txikiagoa). Horrez gain, egungo idazketak asko zailtzen du zergaren likidazioa, eskualdatzeak babes publikoko etxebizitzen gaineko azaleraren benetako eskubide bati eragiten dionean.
Aipatu egoera arintzeko asmoz, Arartekoak gomendio orokor honen bidez zenbait neurri mahaigaineratu ditu, horien artean: zerga hori erregulatzen duten foru arauak alda
tzea, ondare irabazirik izan ez dela egiazta daitekeen kasuetan, benetako eskubideen eskualdatzearen zergak ordain ez daitezen.