10. Adinekoak eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak
Aurrekariak
Arartekoak arreta berezia eskaintzen die gero eta ugariagoa den 65 urtetik gorako pertsonen talde heterogeneoari. Talde horren %80 inguruk bizitza modu autonomoan gara dezakete (gehienak 80 urtetik beherakoak dira). Gainontzeko %20k eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko laguntza behar dute (gehienetan emakumeak eta 80 urtetik gorakoak izaten dira). Pertsona horien premiak batik bat beraien osasun-egoeraren (zentzu zabalean hartuta), menpekotasun-mailaren eta gaitasun ekonomikoaren araberakoak izaten dira. Familiarengandik zein gizartearengandik jasotzen duten laguntzak eta bizi diren inguruko ezaugarriek (irisgarritasuna, eta abar) eragin zuzena izango dute beren bizi-kalitatean.
Adinekoek gizarteari hainbat alorretan egindako ekarpen garrantzitsua, hala nola, ezagutza eta esperientziaren igorpena, trebakuntza, sormena, etab., baita senideak zaintzen eta laguntzen burutzen duten egiteko ukaezina ere, adineko horien parte hartzea ahalbidetzen duten eta zahartzaroa ahalmenenez edo gaitasunez beteriko bizi etapa gisa agerian jartzen duten politika publikoen garapenean jaso behar dira; gizarte alda
ketarako bidea eman duten eta adinekoei merezi duten gizarte esku-hartzerako eta solaserako protagonismoa eta gaitasuna ematen dieten politikak.
Eguneroko Bizitzarako Oinarrizko Jardueretarako (EBOJ) laguntza behar duten adineko pertsonen taldeak (gure zaharren arestian aipatu dugun %20a) mendetasun-egoeran dauden pertsona guztien %80 egiten du. Gainerako %20a ezgaitasunen bat duten pertsonek osatzen dute. Mendetasunari buruzko araudia izenaz ezagutu denak 2007an indarra hartu zuenetik modu monografikoan egin dugun analisiak justifikatzen du kapitulu honetan baterako azterketa bat egitea Arartekoak bi kolektibo horiek direla-eta egin dituen jarduketei buruz.
1. Arloa kopurutan
2014an 44 kexa berri erregistratu dira adineko pertsonen arloan. Kexak izapidetzeko lana osatzeko, ekintza planari buruzko kapitulu honetako laugarren atalean azaldu ditugun jarduketak egin dira.
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Arartekoaren 2014ko uztailaren 11ko ebazpena. Horren bidez, honako kexa-espedientean bideratutako esku-hartzea bukatutzat ematen da: administrazioaren erantzunik eza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ikuskaritza zerbitzuen jarduketa salatu zituen herritar batek, egoitza batean artaturik zegoen bere ama, adinekoa, erori ondoren gertaturiko heriotza hizpide duenean. Ebazpenaren bidez, zenbait neurri hartzea ere proposatzen zaio foru administrazioari.
Ebazpen luze bat da, eta bertan, ikuspuntu juridikotik eta sozialetik, gure Administrazioak adinekoei eskainitako arretan garrantzia duten gaiak aztertzen dira; besteak beste: herri-administrazioen ebazteko zeregina; ikuskaritza zerbitzuek lortutako emaitzei buruz informatua izateko eskubidea; 41/1998 Dekretua, martxoaren 10ekoa, adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuei buruzkoa, eguneratzeko beharra (ratioak eta eskatutako arreta-estandarrak hobetzea, beste zenbait alda
ketaren artean); Administrazioaren ikuskatzeko zeregina, zerbitzua eta erabiltzailearen arreta bilakatzeko funtsezko betekizunen analisia bereziki azpimarratuz, bai eta laguntza-jarraibideen egokitasunaren analisia ere (seigarren eta zazpigarren gogoeta), erabiltzaileen arretaren kalitatea eta eskubideen errespetua bermatzeko; ikuskatzearen inspirazio izan behar duen izaera ebaluatzailea eta pedagogikoa; murrizketa fisikoak agintzeko eta aplikatzeko zer profil profesional izan behar den; eta erabiltzaileak bere burua kaltetu, eta horren ondorioz, hiltzen denean, ikuskaritza-zerbitzuek ofizioz ikuskaritza-jarduketa bat hasteko betebeharra.
Emandako gomendioekin lotuta, herritarrek aurkeztutako eskaera, kexa edo iradokizun orori erantzuteko betebeharra bete nahi duela jakinarazi digu Bizkaiko Foru Aldundiko (BFA) Gizarte Ekintzako Sailak.
Erabiltzaileak bere burua kaltetu, eta horren ondorioz, hiltzen denean, ikuskaritza-jarduketa bat hasteko beharrari buruzko gomendioari dagokionez, sail horrek adierazi digu jada horrela jokatzen ari direla sailaren baitan, eta jokatzeko modu hori sistematizatuko duela agindu du, egoitza eta adinekoentzako eguneko zentro guztiei horren berri emanez, horrelako gertaerak izaten direnean, berehala jakinaraz diezaioten, “kasuaren datuak azkar jakiteko, eta zer-nolako baldintzetan gertatu den aztertzeko”.
Seigarren eta zazpigarren gomendioekin lotuta, hau jakinarazi digu: “ikuskaritza-ataletik langileren bat joango da zentrora, berariazko bisita bat egiteko, eta bisitan, planteatutako gaiak zenbateraino betetzen diren aztertuko du”. Ondoren, bisiten emaitzen berri eman ziguten.
Horrez gainera, jarduketa-ildo hori azpimarratzeko, zentroei informazioa emango dietela ere adierazi du, “araudi orokorra betetzea beharrezkoa dela gogoratuz, laguntza-betekizunak bereziki aintzat hartuz”.
Bestalde, zortzigarren gomendioari dagokionez –aipatutako dekretuaren edukiak eguneratzeari buruzko gomendioa da hori, eta araudi-aldaketa bidez egitea proposatzen da; alda
keta horretan, hain zuzen, banakako arretaren premietarako kalitate-betekizun eta -irizpide egokiak jaso beharko dira, bai eta zerbitzuen tipologia egokia ere; betiere, abenduaren 5eko 12/2008 Legean, Gizarte Zerbitzuei buruzkoan, eta haren arau-garapenean xedatutakoak betetzen direla–, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila, bat dator Arartekoak egin duen balorazioarekin eta jakinarazi digu bi dekretu prestatzen ari dela: bat, adinekoentzako egoitzei buruzkoa, eta bestea, berriz, adinekoentzako ostatu-zerbitzuei buruzkoa.
Araudi-aldaketa horrek arreta osoa eta pertsona ardatz duen arreta oinarri izango duela jakinarazi digu. Horrez gainera, hau adierazi digu: “testuinguru horretan, erabiltzaileen eta profesionalen eskubideak aintzat hartuko dira, eta zenbait jarduketa-protokolo zehaztu eta derrigorrez erabili beharko dira, besteak beste, ihesen prebentzioarekin eta erabiltzailea lotzearekin zerikusia dutenak. Erabiltzailea ohiz kanpoko kasuetan eta egoki arrazoituta soilik lot daiteke”.
2.2. Erakunde honek planteatutakoa ikusirik, Bizkaiko Foru Aldundiak zenbait neurri hartu ditu, adineko bati egoitza batean lekua eskuratzen laguntzeko. Hasiera batean, pertsona honi egoitza horretan lekua ukatzeko asmoa zuen, zenbait baldintza ekonomiko zirela eta, baina gure ustez, baldintza horiek berriz interpretatzea ezinbestekoa zen.
2.3. Gipuzkoako Foru AldundiariArartekoaren 2013ko irailaren 27ko ebazpenean igorri genion iradokizunarekin lotuta (“Kexa honek agerian utzi du kontu bat: pertsona baten osasun-egoera dela eta egoitza bat ez bada haren premiei erantzuteko gai, familia jakinaren gainean jarri beharko luke berehala adineko pertsona beste zentro batera eraman dezan. Horrenbestez, adineko pertsonentzako egoitzetako titularrei aholkuak ematen dizkienean neurri horiek hartzeko beharra ere azpimarratu beharko luke Inbertsio, Ikuskapen eta Elkarlan Zerbitzuak, egoitzetan ematen den arreta garatu eta hobetu dadin eta horrela etorkizunean antzeko ezer gertatu ez dadin”), sail horrek hauxe adierazi digu: “Era berean, oso aintzat hartuko dugu Arartekoak gure aholkularitza-lanaren inguruan egindako gomendioa, zentroek egoiliarrei eman diezaieketen osasun-arretari dagokionez”.
2.4. Bilboko Udalari jakinarazi genion beharrezkoa zela mendetasun-egoeran zegoen adineko bati emandako etxez etxeko laguntza-zerbitzuan eguneko zentrora joateko garraiobidearen geralekura laguntzeko zerbitzu laburra sartzea. Etxean emandako zainketa pertsonalak amaitzean lagundu beharko zitzaion geralekura adineko horri.
2.5. Bizkaiko egoitza batean adineko bati emandako arretarekin lotuta, erakunde honek zenbait zantzu antzeman zituen, foru aldundiko ikuskaritza-zerbitzuek esku hartzea beharrezkoa zela objektibatzea eragin zutenak, eta horregatik, erakunde honek arreta deitu zion foru aldundiko ikuskaritza-zerbitzuei. Hori zela eta, foru aldundiko ikuskaritza-zerbitzuek beren ahala egikarituz, beharrezko jarduketak egin zituzten, zentroan garatutako irregulartasun batzuk berriro gerta ez zitezen.
2.6. Kasu jakin hori azkenean bideratu bazen ere, herritar batek kexa bat izapidetzeari esker, objektibatu zen beharrezkoa zela jatorrizko lekuan arretaren behin-behinekotasunaren epeak ezartzea, helmugan lekurik ez zegoen bitartean, bai eta egoera horretatik erator zitezkeen erakundeen arteko hitzarmenak ezartzea ere, egoitza batean lekua zuen mendeko pertsona Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan lurralde batetik bestera lekualdatzeko kasuetan, laguntzaren jarraipena bermatze aldera.
2.7. Herritarrei egindako zenbait kontsultak aditzera eman dute herritarrentzat ulertezina dela lurraldeen artean
desorekak izatea norberaren autonomia sustatzearen eta mendetasun-egoerari eman beharreko arretaren esparruan. Arartekoaren EAEn norberaren autonomia sustatzeko eta mendetasunari arreta emateko legearen aplikazioa txosten bereziaren 2. gomendioan jada eman genuen desoreka horien berri. Gure ustez, Gizarte Zerbitzuen Zorroari buruzko Dekretua onartzen denean, aukera ezin hobea izango da araudian desoreka horiek hobetu behar direla aintzat hartzeko.
3. Araudi- eta gizarte- testuingurua
3.1. 2014ko abenduaren 19an, Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoak (Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak eta
EUDEL, Euskal Udalerrien Elkartea) Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazioen eta Zerbitzuen Zorroa onartu zuen. Funtsezko hitzarmen bat izan da, 12/2008 Legean, abenduaren 5ekoan, Gizarte Zerbitzuei buruzkoan, aurreikusitako gizarte zerbitzuak eta prestazioak praktikan zehazteko.
Zorroarekin batera, Gizarte Zerbitzuen Mapa ere onartu da. Mapa horren helburua da zerbitzu horien banaketa zehaztea, geografia- eta biztanleria-irizpideen arabera. Halaber, Memoria Ekonomikoa ere onartu da, eta horrek Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazioen eta zerbitzuen benetako kostu eguneratua zenbatekoa izango den zehazten du.
Iazko txosten arruntean, aditzera eman genituen gure gai horren jarraipena egiten ari ginela eta Administrazioari dekretuaren zirriborroari buruz zer gogoeta jakinarazi genizkion.
3.2. Estatu-mailan, hauek azpimarratu genituen: 2014ko uztailaren 31ko ebazpena, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasunaren Estatuko Idazkaritzarena, Gizarte Zerbitzuen eta Autonomiarako eta Mendetasunaren Arretarako Sistemaren Lurralde Kontseiluaren Erabakia, II. eta III. graduko mendetasun-egoeran dauden pertsonentzako norberaren autonomia sustatzeko zerbitzuaren edukia zehazteko irizpideei buruzkoa, argitaratzen duena, eta 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, norberaren autonomia sustatzeko eta mendetasunari arreta ematekoa, aplikatzearen emaitzen 2013ko ekitaldiari dagokion urteko ebaluazioa argitaratzen duena; eta SSI/2371/2013 Agindua, abenduaren 17koa, Autonomiarako eta Mendekotasunari Laguntzeko Sistemaren informazio-sistema arautzen duena, indarrean sartu izana. Agindu horren edukiaren berri iaz eman genuen.
3.3. Foru aldundien mailan, hau azpimarratu genuen:
3.3.1.36/2014 Foru Dekretua, Diputatuen Kontseiluarena, uztailaren 22koa,arautzen duena mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura, bai eta, baldintza horiek emanez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta prestazio ekonomikoak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere, eta haren alda
ketak (58/2014 Foru Dekretua, Diputatuen Kontseiluarena, azaroaren 11koa).
3.3.2. 39/2014 Foru Dekretua, Diputatuen Kontseiluarena, abuztuaren 1ekoa, arautzen dituena autonomiaren aldeko eta mendekotasunari arreta eskaintzeko sistemako prestazio ekonomikoak Araban: mendekoak familia barruan zaintzeko eta zaintzaile ez profesionalei laguntzeko prestazio ekonomikoa, laguntza pertsonalaren prestazio ekonomikoa eta zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa. Foru dekretu horrek jasotako alda
keten artean, hauek nabarmendu ditugu: II. graduko mendetasuna dutenentzat edo III. graduko mendetasuna dutenentzat zeuden bateragarritasunak I. graduko mendetasun egoeran dauden eta Mendetasuna Baloratzeko Baremoko 40 puntu edo gehiago dituzten pertsonengana hedatzea –baina bakarrik bi prestazio bateragarri egiteko aukerara mugatuz-; eta laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa eskuratzeko aukera hedatzea; eta ikasketak egiten edo lan egiten laguntzea, aurreko araudiak aurreikusten zuen bezala, eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko autonomia handiagoa ahalbidetzeko.
3.3.3.Bizkaiko Foru Aldundiaren 84/2014 Foru Dekretua, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez arautzen baita mendetasuna duten pertsonentzako egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko araubidea.
3.3.4.Bizkaiko Foru Aldundiaren 83/2014 Foru Dekretua, uztailaren 1ekoa; honen bidez mendetasuna duten pertsonentzako egoitzen foru zerbitzu publikoa aldi baterako egonaldian emateko prezio publikoa aplikatzea erabaki da eta horretarako arauak ezarri dira.
3.3.5. Bizkaiko Foru Aldundiaren 17/2014 Foru Dekretua, otsailaren 25koa; honen bidez, mendetasuna duten pertsonentzako egoitzen foru zerbitzu publikoan sartzeko araubidea eta zerbitzu hori egonaldi iraunkorrean emateko baldintzak arautzen dira.
Berrikuntza gisa, hauxe ezarri da: aldi baterako egonaldietarako nahiz egonaldi iraunkorretarako, 60 urtetik gorako adina izateko betekizuna bete ez arren, edozein pertsonak eskatu ahal izango du egoitzaren batean sartzea, baldin eta 41/1998 Dekretuan, martxoaren 10ekoan, adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuei buruzkoan, aurreikusitakoa betetzen duten egoitzek ase ditzaketen laguntza- eta zainketa-premiak baditu. Bi urtez luzatu da eskatzailearen ondareak izandako alda
keta aztertzeko epea.
3.4. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak EAEn adinekoei tratu txar fisikoak eta ekonomikoak ematearen alerta-seinaleak hautemateko tresna sustatu du.
4. Beste esku-hartze batzuk jarduketa- planaren eremuan
4.1. Arartekoak EAEko haurren, nerabeen, gazteen eta helduen buruko osasunaren arretaren inguruan egindako hurbilketa: erronkak eta aukerak azterlanean emandako gomendioen jarraipena
Horren berri eman genuen III.5. kapituluko 3.2. atalean, burutik gaixo dauden edo buruko nahasmenduak dituzten pertsonen arloari buruzkoan.
4.2. EAEn norberaren autonomia sustatzeko
eta mendetasunari arreta emateko
legearen aplikazioa txosten bereziaren
jarraipena
Arlohoni buruzko analisi kuantitatibo fidagarria egiteko garaian aurkitzen ditugun zailtasunek, zeinak jada aurreko urteetan ere aipatu baititugu, erakusten dute guztiz indarrean dagoela lehenengo gomendioa, informazio sistema integratu baten sorrera errazteko beharrari buruzkoa.
Horrek berriz ere zehaztasunik ez edukitzera garamatza, eta ondorioz, kasu bakoitzean fidagarrien gerta daitezkeen datuak erabili behar ditugu edo, bestela, iturri bakoitzak ematen dien tratamendua kontuan hartuta gai honen inguruan gertatzen den bilakaerari buruzko ondorioak ateratzen lagunduko digutenak.
4.2.1. Foru aldundiek emandako datuen arabera, 2007ko urtarrilaren 1etik 2014ko azaroaren 1era, EAEn mendetasun-egoera aitortzeko 248.535 eskaera egin dira guztira. Datu horren banaketa erakutsiko dugu, lurraldeen arabera:
Solicitudes de reconocimiento de la situación de dependencia desde el 01-01-2007 hasta el 01-11-2014
Araba |
Bizkaia |
Gipuzkoa |
37.720 |
111.461 |
99.354 |
Total: 248.535 |
Iturria: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiak.
2007ko urtarrilaren 1etik 2014ko azaroaren 1era, mendetasun-egoera aitortzeko eskatu zuten pertsonetatik hil ez direnen kopuruak hauek dira: 25.790 Araban, 91.722 Bizkaian eta 55.077 Gipuzkoan. Hala, adierazitako epean, EAEn guztira 172.589 eskatzaile izan dira.
2014ko azaroaren 1ean baloratutako pertsonenmailaketa, hil ez zirenena, hau da:
Araba |
|||
hombres |
mujeres |
GUZTIRA |
|
0 gradua* |
2.048 |
3.299 |
5.347 |
I gradua |
1.476 |
2.073 |
3.549 |
II gradua |
1.534 |
2.314 |
3.848 |
III gradua |
896 |
1.818 |
2.714 |
GUZTIRA |
5.954 |
9.504 |
15.458 |
Bizkaia |
|||
hombres |
mujeres |
GUZTIRA |
|
0 gradua* |
6.738 |
11.487 |
18.225 |
I gradua |
8.677 |
15.542 |
24.219 |
II gradua |
8.692 |
14.633 |
23.325 |
III gradua |
8.572 |
16.526 |
25.098 |
GUZTIRA |
32.679 |
58.188 |
90.867 |
Gipuzkoa |
|||
gizonak |
emakumeak |
GUZTIRA |
|
0 gradua* |
2.726 |
4.214 |
6.940 |
I gradua |
3.617 |
5.702 |
9.319 |
II gradua |
3.492 |
5.942 |
9.434 |
III gradua |
2.408 |
5.218 |
7.626 |
GUZTIRA |
12.243 |
21.076 |
33.319 |
Iturria: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiak.
(*) 0 gradua autonomotzat jotako pertsonei dagokie.
(**) Aurten berriz gertatzen da Bizkaiko Aldundiak emandako datuak ez datozela bat eskatutakoarekin (baloratutako pertsonak); izan ere, graduen araberako balorazioei buruzko datuak dira. Horrek eragozten digu EAEri buruzko baterako azterketa egitea, ofizialki mendetasun-egoeran dauden pertsonei dagokienez; halaber, eragozten digu jakitea pertsona horiek euskal populazioaren guztizkoan ehuneko zenbat diren eta lurraldeen arteko alderaketa egitea.
Lurralde bakoitzeko biztanleriarekin lotuta, Gipuzkoan 1.000 biztanleko 37,22 pertsonari mendetasun-egoera aitortu zaiela (I., II. eta III. graduak) erregistratu dugu, eta tasa hori iazkoa baino handiagoa da. Araban, tasa hori 31,59 pertsonakoa da, iazkoaren oso antzekoa.
Mendetasun-egoeran dauden pertsonen sexuari dagokionez, EAE osoan gehiengoa emakumezkoa dela erregistratzen da oraindik. Gipuzkoan guztizkoaren %63,92 dira; eta Araban, %61,37.
Araban, baloratutako pertsonen %34,59 autonomotzat jotzen da. Gipuzkoan, aldiz, ehuneko hori askoz ere txikiagoa da (%20,83). Datu horrek azal dezake zergatik aurkezten diren lurralde horretan balorazioaren emaitzarekin ados ez egotearekin lotutako kexa gehienak.
Mendeko biztanleriaren mailaketari dagokionez, aipatu behar dugu Gipuzkoan banaketa alda
tu egin dela: mendeko handien ehunekoa nabarmen murriztu da: iaz, guztizkoaren %30,25 mendeko handiak ziren (III. gradua); %36,01ek mendetasun larria zuten (II. gradua); eta gainerako %33,74k, mendekotasun ertaina (I. gradua). 2014an, horien ehunekoak hauek izan ziren, hurrenez hurren: %28,91, %35,76 eta %34,33. Araban, hauek dira ehunekoak, hurrenez hurren: %26,84, %38,06 eta %35,10. Hala, aurten ere, Arabako lurraldean mendeko handien ehunekoa murriztu egin dela erregistratu dugu.
Bi alda
gaiak, mailaketa eta sexua, gurutzatzen baditugu, hau ondorioztatzen dugu: Araban, emakumeen taldean, mendeko handien -egoerarik larriena- ehunekoa sei puntu handiagoa da gizonezkoen taldean erregistratutakoa baino; eta Gipuzkoan, bost puntu handiagoa.
4.2.2.IMSERSOk emandako datuei esker, erregistratutako bilakaerari buruzko ondorio batzuk eman ditzakegu:
EAE, GUZTIRA |
EAE, GUZTIRA |
|
Expedienteak |
85.554 |
87.601 |
Irizpideak * |
83.181 |
84.847 |
Prestaziorako eskubidea duten pertsonak |
46.884 |
46.032 |
Prestazioak dauzkaten onuradunak |
41.732 |
40.622 |
Esleitutako prestazioak |
49.825 |
47.731 |
Prestazioen ratioa, onuradun bakoitzeko |
1,19 |
1,18 |
Iturria: AMAESen Informazio Sistema (IMSERSO)
* Administrazioaren pronuntziamendua, pertsona eskatzailearen mendetasunaren balorazioa dela eta, edo hura autonomotzat hartuz, edo daukan mendetasun-gradua eta maila zehaztuz.
Prestaziorako eskubidea duten eta jada prestazioren bat esleituta duten pertsonen ehunekoak okerrera egin du (2013an %89,01ekoa izan zen; eta 2014an, %88,24koa). Hala, prestaziorako eskubidea duten eta arretaren zain dauden pertsonen ehunekoa %11,96koa izan da (2013an, %10,99koa izan zen).
Izapidetutako espedienteen kopuruak gora egin du, eta ebazpen-mailak okerrera (irizpenen ehunekoa espedienteen kopuruarekiko): 2013an, hasitako espedienteen kopuruarekiko %97,22 irizpen egin ziren, eta 2014an, %96,85.
Aurreko urtearekin alderatuta, esleitutako prestazioak dituzten pertsonen kopuruak behera egin du, bai eta prestazioen kopuruak ere.
Euskal Autonomia Erkidego osoan, pertsona onuraduneko prestazioen ratioak gora egin zuen 2011. urtean, 1,15etik 1,19; 2012an eta 2013an mantendu egin zen (1,19); eta 2014an, pixka bat behera egin du (1,18).
Informazio horren lurraldekako banakatzeari buruzko datu fidagarririk ez dugunez, Euskal Autonomia Erkidego osoko jokabidea adierazi dugu.
4.2.3. Prestazioen banaketak ez du alda
keta nabarmenik izan. Ondoren, hiru foru aldundiek prestazio hauen onuradunen kopuruari buruz eman dizkiguten datuak adieraziko ditugu.
Araba/Álava |
|
Egoitza-arreta adinekoentzat |
989 |
Egoitza-arreta ezgaitasunen bat duten pertsonentzat |
276 |
Egoitza-arreta burutik gaixo dauden pertsonentzat |
113 |
Eguneko zentroa adinekoentzat |
464 |
Eguneko zentroa ezgaitasunen bat duten pertsonentzat |
138 |
Eguneko zentroa burutik gaixo dauden pertsonentzat |
15 |
Etxez etxeko laguntza-zerbitzua |
1.367 |
Familia-ingurunean zainketak emateko prestazio ekonomikoa (PECEF) |
3.972 |
Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa (PEVS) |
732 |
Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa (PEAP) |
1 |
Bizkaia |
|
Egoitza-arreta adinekoentzat |
5.239 |
Egoitza-arreta ezgaitasunen bat duten pertsonentzat |
1.135 |
Egoitza-arreta burutik gaixo dauden pertsonentzat |
226 |
Eguneko zentroa adinekoentzat |
1.349 |
Eguneko zentroa ezgaitasunen bat duten pertsonentzat |
1.011 |
Eguneko zentroa burutik gaixo dauden pertsonentzat |
413 |
Etxez etxeko laguntza-zerbitzua |
(ez du daturik) |
Familia-ingurunean zainketak emateko prestazio ekonomikoa (PECEF) |
11.649 |
Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa (PEVS) |
540 |
Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa (PEAP) |
40 |
Gipuzkoa |
|
Egoitza-arreta adinekoentzat |
4.315 |
Egoitza-arreta ezgaitasunen bat duten pertsonentzat |
733 |
Egoitza-arreta burutik gaixo dauden pertsonentzat |
184 |
Eguneko zentroa adinekoentzat |
1361 |
Eguneko zentroa ezgaitasunen bat duten pertsonentzat |
608 |
Eguneko zentroa burutik gaixo dauden pertsonentzat |
219 |
Etxez etxeko laguntza-zerbitzua |
2.445 |
Familia-ingurunean zainketak emateko prestazio ekonomikoa (PECEF) |
9.090 |
Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa (PEVS) |
156 |
Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa (PEAP) |
2.433 |
Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, telelaguntzan eskumena duenak, jakinarazi digu azaroaren 1ean Euskal Autonomia Erkidegoan guztira 33.756 pertsonak ateratzen ziotela onura zerbitzu horri (Bizkaian %57,53k, Gipuzkoan %29,73k, eta Araban %12,74k). Mendetasun-egoeran dauden pertsonek (une honetan ez dugu datu hori), bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonek, mendekotasun-egoeran egoteko arriskuan dauden 65 urtetik gorako pertsonek eta gizartean bakartuta geratzeko arriskuan dauden pertsonek osatzen dute kopuru hori. Onuradunen %64,52 emakumeak dira, 80 urtetik gorakoak. Azken 3 urteetan, onuradunen kopurua %40,40 igo da. Zerbitzu hori Euskal Autonomia Erkidegoko 251 udalerritan dago eskuragarri (Arabako 51 udalerritan, Bizkaiko 112tan eta Gipuzkoako 88tan).
4.2.4. Aurten, txosteneko gomendio batzuk zenbateraino bete diren aztertzen jarraitu dugu: 6, 7, 8, 11.1, 11.2, 11.3, 11.6 eta 11.7 eta 11.13. Alderdi horiek estatu-mailan atzerakada nabarmena izan dute. Ondorio nagusiak nabarmenduko ditugu:
II. eta III. graduko pertsonentzat zeuden zerbitzuen eta prestazioen arteko bateragarritasuna Mendetasuna Baloratzeko Baremoan 40 puntu edo gehiago dituzten I. graduko pertsonei hedatu zaie, baina gehienez 2 zerbitzu eta/edo prestazio soilik bateratu ahal izango dituzte, telelaguntzaz gain. II. eta III. graduan dauden pertsonei gehienez 3 zerbitzu bateratuko zaizkie. Salbuespen-egoeretan gehiengo horiek gainditzeko aukera aztertu da, bai eta aldi baterako egonaldi-zerbitzuekin bateratzekoa ere. Aurreikusita dago familia-ingurunean zainketak emateko prestazio ekonomikoa nahiz laguntza pertsonalerako prestazio osagarria bateragarriak izatea zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoarekin, baldin eta azken hori aurrekoekin bateragarria den zerbitzu batekin lotzen bada, 8.2. gomendioa betez.
Ikasketak egiten edo lanean hasten laguntzeaz gain (jada jasota zegoen bezala), laguntza pertsonalerako prestazioaren jarraibideak ematea ere aurreikusita dago, eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiten autonomia handiagoa izatea ahalbideratzeko. Horri esker, familia-ingurunean zainketak emateko prestazio ekonomikoa eskuratzeko behar diren baldintzak (esaterako, bakarrik bizitzeagatik edo adinekoen bikote bat izateagatik, biak mendekoak) betetzen ez dituzten mendeko pertsonek laguntza jarraitua izango dute etxean bertan.
Babes-maila osagarriak ezartzeko (zazpigarren gomendioa) ahalmena egikarituz, Mendetasuna Baloratzeko Baremoan 40tik gorako puntuazioa duten pertsonei emateko arreta mantentzen da, bai eta 3 urtetik behera dituzten eta I. gradua baloratu zaien pertsonei eman beharrekoa ere, edozein puntuazio izanda ere. Mendetasun-egoera berrikustearen ondorioz, I. gradua (40 puntutik gora), II. gradua edo III. gradua baloratu zitzaien eta 40 puntu baino gutxiagorekin I. gradua aitortua izatera igaro direnei prestazio horiek eskuratzeko eskubidea mantendu zaie. Lurraldean hiru urtetik gora erroldatuta daramaten pertsonei prestazioen zenbatekoa handitu zaie.
2014. urtean, egoitzetan 100 leku sortu dira, eta eguneko zentroetan, 60 (Administrazioak dioenez, eguneko zentroko leku berri horiei esker, Araban ez dago itxaro-zerrendarik baliabide horretarako).
Administrazioaren esanetan, batez bestean, hasierako eskaera egiten denetik 5 hilabeteko epean eman edo aitortzen da zerbitzurako edo prestaziorako eskubidea, nahiz eta zerbitzua edo prestazioa izapidetzeko epea luzeagoa izan.
Ez du 11.7. gomendioa betetzen. 11.13. gomendioari dagokionez, adierazi du dekretu berriak xehetasun handiagoz zehazten dituela zaintzaileari eskatutako betekizunak, eta hori lagungarria dela arreta egoki bat bermatze aldera.
Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa egoitzako eta eguneko zentroko arretarekin bateragarri egin da. Baietsi du, praktikan, ezgaitasunen bat duten pertsonak eguneko zentrora eta okupazio-lantegietara joan daitezkeela, egoitza batean egon arren.
Babes-maila osagarriak ezartzeko (zazpigarren gomendioa) ahalmena egikarituz, beste lurralde batzuetan bezala, Mendetasuna Baloratzeko Baremoan 40 puntu eta 49 puntu artean lortu dituzten I. graduko pertsonak familia-ingurunean zainketak emateko prestazio ekonomikoaren onuradunak izan daitezke. Araban eta Gipuzkoan ez bezala, pertsona horiek ezin dute eskuratu zerbitzuari lotutako prestaziorik Bizkaian. Hala ere, 25 eta 39 puntu artean ematen dizkietenek ere laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa eskuratzeko aukera izan dezakete, gutxienez, %33ko ezgaitasun-gradua badute. I. graduko balorazioa eman zaien pertsonek adinekoen eta ezgaitasuna duten pertsonen eguneko zentroetan sartzeko aukera dute oraindik, bai eta ezgaitasuna duten pertsonentzako egoitzetan sartzekoa ere.
Seigarren gomendioarekin lotuta, 2014.urtean, 38 leku sortu dira eguneko zentroetan, eta 22 egoitza-arretan.
Zaintzaileek emandako arreta kontrolatzearekin (11.13. gomendioa) lotuta, etxean familia-ingurunean zainketak emateko prestazio ekonomikoa bideratzean, aholkatzen da oinarrizko gizarte zerbitzura joatea komenigarria dela, zaintzaileei laguntzeko programei (ZAINDUZ) buruzko informazioa eskatzeko eta programa horietan parte hartzeko. Programa horiek zainketaren eta pertsona zaintzailearen egoeraren jarraipena egiteko modu bat dira. Aurreko urteetan egindako jarraipenak egiten jarraitze aldera, hiru urtetan Bizkaian familia-ingurunean zainketak emateko prestazio ekonomikoa jasotzen duten 11.000 pertsonen egoera soziosanitarioaren jarraipena egitea planteatu da (3.500 pertsona urtero, ausaz hautatuta), zainketen kalitatea, mendetasun-egoeran dagoen pertsonaren osasun-bilakaera, “bai eta zaintzaileen egoera eta zainketa horiei aurre egiteko modua ere” ebaluatzeko.
Babes-maila osagarriak ezartzeko ahalmena egikarituz, Mendetasuna Baloratzeko Baremoan 40 puntu izatea lortzen duten pertsona guztiei sisteman sartzeko aukera bermatzen jarraitu du (zazpigarren gomendioa).
Egoitzetan beste 29 leku hitzartu dira, eta eguneko zentroan bi leku sortu dira.
Adierazi duenaren arabera, foru erakundeko langileek mendetasunaren balorazioak egiteko prozesua guztiz ezagutzen eta kontrolatzen dutela (11.4. gomendioa) egiaztatu du, eskaeren analisiaren aurretiko fasean nahiz kanpoko enpresak egindako balorazio-galdeketen gainbegiratuaren azken fasean esku hartzearen bidez, eta kanpoko enpresarekin koordinazio handiagoa izateari esker.
11.7. gomendioarekin bat, ez du indargabetu atzeraeragina prestazio ekonomikoen ordainketan, eta prestazioaren eskaera aurkeztu eta hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik aurrera sortzen da oraindik. Horrez gainera, praktikan, 11.6. gomendioko edukiarekin betetzen du.
6.1. gomendioarekin lotuta, hirugarren sektorearekin zituen hitzarmenei eutsi die, zerbitzu hauek bermatzeko: gaikuntza eta terapia okupazionala; estimulazio kognitiboa; autonomia funtzionala sustatu, mantendu eta berreskuratzekoa; gaikuntza psikosoziala buruko gaixotasuna duten pertsonentzat eta ezgaitasun intelektuala dutenentzat. Horrez gainera, ETXETEK programa sendotu du. Laguntza goiztiarrean artatutako adingabeen kopurua %20 igo dela erregistratu du.
6.5. gomendioari dagokienez, Euskadiko Pertsona Itsu-gorren Elkarteari (ASOCIDE) lagundu dio, itsu-gorren arreta osoko zerbitzuak mantentzen eta pertsona horiek gizarteratzeko esku-hartze proiektu bat bultzatzen.
Zaintzaileei laguntzeko programen sarea indartu du, zenbait modalitatetan (prestakuntza, laguntza, atsedenaldia, tresnez eta abileziez hornitzea) -6.6. gomendioa-, mendetasunaren esparruan lan egiten duten erakundeekin sinatutako hitzarmenen bidez nahiz zuzenean SENDIAN programaren bidez. Programa hori adin guztietara hedatu da, jada ez da adineko pertsonengana mugatzen.
Bi udalerritan, familia-ingurunean zainketak emateko prestazio ekonomikoaren onuradunen egoera aztertu da. Gainerako udalerrietan gauza bera egiteko asmoa du (11.13. gomendioa).
4.3. Arreta soziosanitarioa: esparru kontzeptuala eta nazioarteko eta
autonomietako aurrerapausoak.
Hurbilketa txosten bereziaren
jarraipena
Aurreko urteetan bezala, gai hori III.4. kapituluko 3.2. atalean aztertzen da, gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen arretari buruzkoan. Arreta Soziosanitarioaren Euskal Kontseiluak 2011ko otsailaren 28an onartutako EAE Arreta Soziosanitarioko Ildoak egiteko Esparru Dokumentua eta EAEko arreta soziosaniotarioko bost ildo estrategikoak gauzatzeko egin diren aurrerapen nagusien berri ematen da bertan.
Hauek azpimarratu daitezke: Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak egindako erakundeen arteko hitzarmena, Osakidetzaren historia klinikoa adinekoen egoitzen eta egoitza-unitate soziosanitarioen esparruan elkarrekin erabiltzeko EAEn; Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Arabako Lurralde Historikoan egoitza-unitate soziosanitario baten sorrera elkarrekin finantzatzeko aurreikuspena (25 leku); Uribe Eskualdeko Lankidetza Soziosanitarioko Protokoloa, Osakidetzak, 27 udalerrik eta Bizkaiko Foru Aldundiak sinatutakoa, sustatzea (protokolo horren xedea da etxean adinekoen arreta soziosanitarioa hobetzea, oinarrizko arreta soziosanitarioko taldean lan eginez); Gipuzkoan Lurralde Plan Operatibo Soziosanitario bat izatea, guztira 11 jarduketa-ildo bere baitan hartzen dituena (gaur egun bi sistemek batera lantzen dituzte ildo horiek).
4.4. Bilerak elkarteekin
Aurten, HELDUAK ADI! Pertsona Helduen Partaidetzaren aldeko Sare Sozialarekin lankidetzan jarraitu dugu. Lan-bilera batean, administrazioekin harremanetan egoteko dauzkaten eskubideen dekalogoa, Ararteko mapak proiektua eta E-inklusioan eta Euskadin herritarrek IKTen bitartez gizartean eta eremu publikoan parte hartzea izeneko txosten bereziaren ondorioak aurkeztu zaizkie, adinekoei buruzko alderdiei buruz hitz eginez. Dinamika horri buruzko informazio zehatzagoa dago txosten horren II. kapituluko IKTen eta datu-babesaren inguruko atalean.
4.5. Txosten bereziak
Aurten, erakunde honek Familiei laguntzeko politikak Euskadin: azterketa eta proposamenak txosten berezia argitaratu du.
Txosten horretan, mendeko pertsonak dituzten familiei laguntzeko neurriak aztertzen dira (V. kapituluko 5. atala), eta esparru honetan EAEn dauden baliabideei buruzko balorazioa egiten da (VI. kapitulua). Hamabigarren gomendioak neurri horiek hobetu eta areagotu behar direla aipatzen du, eta tartean sartuta dauden administrazioei zenbait jarduketa bultzatzeko eskatzen die.
Kapitulu horretako familien atalean, txostenak, oro har, jorratzen dituen gai nagusiak deskribatzen dira.
4.6. Beste jarduera batzuk
4.6.1.Irailaren 9an eta 10ean XXXIII. Uda Ikastaroak eta Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako XXIX. Jardunaldiak izan ziren, Familiak eta beraien beharrak eta erronkak oraingo gizarte- eta ekonomia-egoeran: botere publikoen erantzuna izenburupean.
Jardunaldi horietan, Herriaren defentsa erakundeen adierazpena irakurri zen, aurretik bi lantegitan egindako lanean adostutakoa. Lantegietako batean, Sevillan egindakoan, Familia zaurgarriak: politikak eta baliabideak gaia izan zen hizpide. Gizarte-bazterketako egoeran dauden edo gizartean baztertuak izateko arriskuan dauden familien, zaurgarritasun-egoeran dauden edo zaurgarritasun-egoeran egoteko arriskuan dauden adingabeak dituzten familien eta mendeko pertsonak dituzten familien arazoa jorratu zen. Lantegi horietako eduki guztiak gure web-orrian daude.
4.6.2.Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Laneko ikastetxeekin batera Arartekoaren Euskal Autonomia Erkidegoko oinarrizko gizarte zerbitzuen egoera txosten bereziaren jarraipena egiteko jardunaldi tekniko bat garatu zen.
4.6.3.Ekainaren 15ean, Zahartzaroko Abusu eta Tratu Txarrez Kontzientziatzeko Munduko Egunean, Arartekoak, Erakunde adierazpen baten bidez, tinko gaitzetsi eta arbuiatu zituen ekintza horiek, eta enpatia eta elkartasuna adierazi zien horrelakoak nozitzen dituzten adineko guztiei. Kaltetuei, herritarrei eta profesionalei eskatu zien gizarteko gaitz horren kontra salatzeko jarrera proaktiboa hartzeko.
4.6.4.Abenduaren 11n, Arrasaten, XI. ARINDUZ Jardunaldiaaurkeztu zuen Arartekoak, zainketa aringarriei buruzkoa. Esku-hartze batek Gaixoen eskubideak bizitzaren amaiera izenburua izan zuen.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
5.1. Adineko pertsonen kolektiboa oso heterogeneoa da eta pertsona autonomoen %80 eta mendetasun-egoeran dauden pertsonen %20 inguru biltzen ditu. Gizarteari egiten dioten ekarpena zalantzagabea da, eta dauden estereotipoen aurka, zainketa-emaileak dira ahalmenez betetako bizi-etapa batean. Mendetasuna duen populazioaren %80 65 urtetik gorakoa da; gainerako %20a ezgaitasunen bat duten pertsonak dira.
5.2. Zahartze aktiboaren paradigmak, adineko pertsonen giza eskubideen aitorpenean eta zenbait printzipiotan (independentzia, partaidetza, duintasuna, laguntza eta auto-errealizazioa) oinarrituta dagoenak, jarraitu behar du politika publikoen taxutzea bultzatzen. Azken helburua pertsona orok ongizate fisiko, sozial eta psikoafektiborako duen ahalmena bere bizi ziklo osoan gauzatzea, eta gizartean bere premien, desiren eta gaitasunen arabera parte hartzea da, behar duenean, babesa, segurtasuna eta zaintza egokiak jasoz.
Euskal herri-administrazioek sakondu behar dute bai adineko pertsonen prestakuntza, informazioa eta partaidetza bermatzera zuzendutako ekintzen bultzadan, bai nahi duten pertsonei beren ezagutza, esperientzia eta lankidetzaren ekarpena egitera bideratutako jarduketen bultzadan ere.
5.3. Estatuak norberaren autonomia sustatzearen eta mendetasun-egoerari eman beharreko arretaren esparruan gastu publikoa izugarri murriztu badu ere, eta horren ondorioz, Estatuko Administrazio Orokorrak autonomia-erkidegoei eman beharreko ekarpena txikitu badu ere, gure foru erakundeek beren baliabideak erabiliz konpentsatu dute murrizketa hori, eta horri balorazio positiboa eman behar diogu. Estatu-mailan politika horien garapenean atzera egiten ari dira, eta autonomia-erkidegoek kaltetutako taldeari babes-maila osagarriak ezartzeko duten ahalmena egikarituz arindu da atzerakada hori, eta hori, gure ustez, funtsezkoa da. Oro har, erakunde honek esparru horri buruz emandako gomendio batzuk betetzen aurrerapen nabarmenak izan direla erreparatu dugu.
Hala ere, 2014ko estatistika-datu batzuek ohartarazi digute Euskal Autonomia Erkidego osoan egoerak okerrera egin duela: prestaziorako eskubidea duten eta arretaren zain dauden pertsonen ehunekoa handitu egin da aurreko urtearekin alderatuta; ebazpen-mailak okerrera egin du (irizpenen ehunekoa espedienteen kopuruarekiko); esleitutako prestazioa duten pertsonen kopuruak behera egin du, bai eta prestazioen kopuruak ere; eta onuraduneko prestazio-ratioa txikitu egin da.
Hori dela eta, beharrezkoa da euskal herri-administrazioek ahalegin handiagoa egitea eta beren gain hartzea norberaren autonomia sustatzeko eta mendetasuna babesteko eskubide subjektiboaren erronkaren ardura, politika guztietan, bereziki zaurgarria den talde horren arretari lehentasuna emanez. Gizarte Zerbitzuen Zorroari buruz lortu den hitzarmenak aukera ezin hobea emango du aipatu atzerakada arintzeko eta 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuei buruzkoa, gure autonomia-erkidegoari gizarte-laguntzako esparruan esklusiboki esleitutako eskumenaren adierazpen garbia, eraginkortasunez ezartzen dela bermatzeko, eta ezinbestekoa da aukera hortaz baliatzea.
5.4. Zaintzaile ez-profesionalen Gizarte Segurantzaren kotizaziorako Estatuaren finantzaketa kentzea neurri izugarri kaltegarria izan da, gizarte-bazterketa eta mendetasunaren babes gabezia eragiten dituena; arriskuan jartzen du arretarako eredu komunitarioa eta larriki kaltetzen du familiak eta inguru hurbilak –gehienetan, emakumeek– egiten duten zainketa-lana, hain zuzen ere FIZPEk bideratzen zuena. Gainera, berarekin dakar aukera bat galtzea enplegua sortzeko gai den sektore batean inbertitzeko, horrek dakartzan itzulkin eskergarriak, alde batetik zergetan eta bestetik osasun-gastuan eta langabeziarengatiko prestazioetan induzitutako aurrezkietan.
Autonomia-erkidegoko administrazioak, gizarte-egoera ahuleneko taldeekiko erantzukizuna eta konpromisoa egikarituz, zenbait neurri hartu ditu, estatu-mailan egindako osasun-murrizketa batzuen ondorioak arintzeko. Gure ustez, autonomia-erkidegoko administrazioak egin duen bezala, beharrezkoa eta premiazkoa da Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak kotizazio horiei aurre egiteko laguntza-ildoak ezartzea, mendetasuna eraginkortasunez babesten dela bermatzeko, eta genero-politika eta enplegua sortzeko politika egokiak azpimarratzeko.
5.5. Egiaztatutako egitate bat da adineko pertsonek nahiago izaten dutela mendetasunari beren etxean aurre egin. Herritarren kexek behin eta berriz ohartarazten digute pertsonak bere etxean mantentzera bideratutako neurri guztiak indartu behar direla: FIZPE eskuratzea –bere prebalentzia areagotzen jarraitzen duen prestazioa–, etxeko arreta, laguntza-produktuak, etxebizitza egokitzea, eguneko zentroak, zentro okupazionalak, aldi baterako egonaldiak eta asteburukoak egoitzetan eta eguneko zentroetan, zaintzaileei laguntzeko programak, norberaren autonomia sustatzeko zerbitzuak eta abar. Horrek guztiak eskatzen du botere publikoek berma dezatela haien funtzionamendu egokia, zainketa horien kalitatea eta egokitasuna, sarbideko baldintzen malgutzea eta bi sexuen baterako erantzukizuna.
Oro har, egokia dirudi informazioari, jarraipenaren balorazioari, etxeko arretari, arreta pertsonalari eta gizarte-laguntzari buruzko prestazioek etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren edukia eratzea, erabiltzaile bakoitzarentzat aurreikusitako zerbitzuaren intentsitatearen esparruan. Horretarako, beharrezkoa da kasu jakin bakoitzean baten edo bestearen egokitasuna baloratzea, bai eta hainbat prestazio eta zerbitzuren metaketa ere, haien artean bateraezintasunik gertatu gabe. Beharrezkoa da erakunde horien finantza-buruaskitasuna bermatzea, zerbitzua egokia eman ahal izateko. Laguntza-zerbitzua eguneko zentroaren zerbitzua eraginkortasunez emateko beharrezko bidea den neurrian, foru aldundiaren eta udalen esparruek elkarrekin heldu behar diote arazo horri.
Balorazio positiboa ematen diogu telelaguntzako zerbitzuaren onuradunen kopuruak izandako igoera nabarmenari, bai eta autonomia-erkidegoko administrazioak zerbitzu hori lurralde osoan ezartzeko duen helburuari ere. Izan ere, oinarrizko zerbitzu bat da, bateragarria da gainerako zerbitzuekin eta prestazioekin, eta oso eraginkorra da adineko pertsonak beren etxean mantentzeko.
Mendetasun-egoeran dagoen pertsona bakoitzaren eguneroko bizitzako jardueretan laguntza-premia guztiak betetzeko zeregina erronka bat da, eta sarritan, zaila da zerbitzu bakar bat edo prestazio bakar bat esleituz hori lortzea. Zerbitzuak eta prestazio ekonomikoak aldi berean erabiltzeari esker, mendetasun-egoeran dagoen pertsona bakoitzaren premietara hobeto egoki daitekeenez, ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoan egungo bateragarritasun-araubideak hobetzea, nahiz eta estatu-mailakoak baino nabarmen hobeak izan.
5.6. Egoitzako arreta dela eta ikusi diren akats batzuen aurrean, gure erakundeetan aurrera egin behar dugu pertsonak erdigunean jartzen dituen arreta gerontologikoaren eredua ezartzen, zerbitzuen adineko erabiltzaileen autodeterminazioari eginkizun nagusia eman dielako. Pertsona bakoitza eta haren bizi proiektua arretaren eta, beraz, erakundearen eta laguntza prozesuen erdigunea dira. Izaki bakarra den aldetik pertsonaren duintasuna, haren eskubideak, haren lehentasunak errespetatzea eta norberaren ongizatea bilatzea funtsezko balioak dira arreta eredu horretan, baita adimenaren andeatze larriko egoeretan ere. Printzipio horiek ezartzeko sentsibilizazioa eta prestakuntza behar dira, eta rol profesional berriak pentsatu behar dira, antolakuntza sistema batzuk berrikusi eta eredu berri horren araberako esku-hartzeak diseinatu. Aurrerapen horiek lortzeko, funtsezkoak dira administrazioaren ikuskatze-lana eta lan horren oinarri izan behar duen jarrera ebaluatzaile eta pedagogikoa.
5.7. Funtsezkotzat jotzen dugu gure foru administrazioek mendetasun-egoera baloratzeko taldeak osatzen dituzten profesionalen prestakuntza espezializatua sustatzen jarraitzea, bereziki berariazko taldeek dituzten arazoen inguruan, hala nola adingabeek, ezgaitasun intelektuala duten pertsonek, burutik gaixo dauden pertsonek eta komunikatzeko zailtasunak dituzten pertsonek dituzten arazoen inguruan.
5.8. Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoei tratu txar fisikoak eta ekonomikoak ematearen alerta-seinaleak hautemateko tresna, duela gutxi abian jarri dena, urrats berri bat da, eta zenbait zerbitzuk parte hartzea eta elkarren artean koordinatzea eskatzen du, gizarteko gaitz hori errotik kentzen eraginkorra izango dela bermatzeko.