3 Ezintasunen bat duten pertsonak
1. Araudi- eta gizarte- testuingurua
Aurreko urteetan bezalaxe, atal honetan saiatuko gara desgaitasuna duten pertsonen eskubideak aldezteko 2014ko ekitaldian planteatu dizkiguten gai guztiak aztertzen, erakunde honen jarduketa esparruei buruzko zeharkako ikuspegi batetik.
Arartekoaren erakundeak, pertsona ororen eskubideak defendatzeko duen lehentasunezko eginkizuna betez, azpimarra berezia, ahal bada, jarri izan du beti beren eskubideez baldintza- eta aukera-berdintasunean baliatzeko zailtasun handienak dituzten pertsona guztien defentsan.
Horri dagokionez, otsailaren 27ko 3/1985 Legeak, Arartekoa Erakundea Sortu eta Arautzekoak, honakoa dio: “Legebiltzarrak Konstituzioaren I Idazpuruak dakartzan eskubideak Legeak dionez bermatuz aldeztu, eta Autonomia-Estatutuaren 9. Atalak dakartzan demokraziazko oinarri irizpide orokorrak bete daitezenaz arduratzeko jarritako goi-karguduna da Arartekoa”. Horretarako, erakunde honen egitekoa da, herritarrek eskatuta edo bere ekimenez, administrazio publikoen jarduketa kexa espedienteen bitartez ikertzea, baina, baita ere, politika publikoak eta pertsonen eskubideen babes-sistema ebaluatzea, botere publikoei gomendioak zuzenduz nahiz pertsonen eskubideekiko errespetua edo haien babes-sistema errespetarazteko kultura indartzea xede duten txosten, analisi edo ideien produkzioa sustatuz.
Jarduera honetan abiarazitako kexa-izapideei eta jardunbideei dagozkien xehetasunetan sartu aurretik, Estatuko Aldizkari Ofizialean 2014ko abenduaren 23an onartutako eta argitaratutako 1056/2014 Errege Dekretua, abenduaren 12koa, aipatu beharra daukagu. Dekretu horren bidez, urritasunen bat duten pertsonentzako aparkatzeko txartela emateko eta erabiltzeko oinarrizko baldintzak arautu dira.
Azken denboretan, asko izan dira mugikortasun mugatua eduki eta urritasunen bat duten pertsonentzako aparkatzeko txartela duten pertsonek euren ibilgailua aparkatzeko dituzten zailtasunak salatzeko aurkeztutako kexak. Erreserbatutako aparkalekuak nahikoak izan ez direlako, edo erabiltzaile jakin batzuek aparkaleku horiek, are aparkatzeko txartelak ere, gaizki erabiltzen dituztelako gertatzen dira aipatu zailtasunak. Salaketak, era berean, gaiaren gaineko askotariko arautzeari buruzkoak ere izan dira; izan ere, ezberdintasun nabariak eragin baititu txartelaren eta berau emateak dakartzan eskubideen erabileran. Ondorioz, egoera bereiziak gertatu dira pertsona bizi edo mugitu den lekuaren arabera.
Aipatu 1056/2014 Errege Dekretuak, abenduaren 12koak, aparkatzeko txartela erabiltzeko berdintasunezko oinarrizko baldintzak ezartzeko xedea du, lurralde osorako berberak, nazio-lurraldeko edozein udalerritara mugitzen diren eta urritasunen bat duten pertsonentzako babes juridikoa bermatze aldera. Hori bai, dekretuak arrazoien aurkezpenean zehaztu duen bezala, autonomien eta udalerrien eskumenari erabateko errespetua erakutsiz.
Era berean, erabiltzeko moduan dauden aparkalekuen gutxiengo kopuruari dagokion betebeharra jasotzen du errege dekretuak. Mugikortasun mugatua eta urritasunen bat duten pertsonek hiri-guneetan erabiltzeko erreserbatu eta diseinatu dituzte aparkaleku horiek. Otsailaren 1eko VIV/561/2010 Aginduak 35. artikuluan jasotzen zuen jada aipatu betebeharra. Agindu horren bidez, hiri-eremu publikoen sarbiderako eta erabilerarako irisgarritasun eta ez-diskriminaziozko oinarrizko baldintzen agiri teknikoa garatu zen; betebehar mailara igaro dena, errege dekretu horretan sartu dutenean. Gure EAEn, abenduaren 4ko 20/1997 Legeak, irisgarritasunaren sustapenari buruzkoak, ezarri du aipatu eskakizuna.
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Hiri-irisgarritasuna eta mugikortasuna garraioan
Aurreko urteetan bezala, jarduera honetan ere azpimarratu beharra dugu eremu horretako kexak, nagusiki, instalazio berriak ezartzean edo jada badiren eraikinetan irisgarritasun araua hausteari buruzkoak direla. Batzuetan, arkitektura-oztopoek eragiten dituzte arau-hauste horiek, edota hiri-espazioaren gehiegizko erabilerak eragindako eragozpenek (gaizki aparkatutako ibilgailuek, lokalen arautu gabeko terrazek...).
Jarduera honetan, hainbat administrazio-bulegotan, osasun-zentrotan eta abarretan irisgarritasunik ez egoteagatik jaso dira zenbait kexa.
Horrela, adibide gisa, Eginaren Eginez Elkarteak jarritako salaketa berria aipatu beharra dugu; Arabako Ongizaterako Erakundeko eraikinak dauzkan irisgarritasun arazoek eragin dutena.
Ararteko erakundearen funtzionamendu urteetan zehar, kexa ugari jaso dira Gasteizko Alava Jeneralaren kaleko 10. zenbakiko eraikineko bulegoetarako sarbidetik eratorritako arazoen ondorioz; bai plataforma jasotzailea erabilgarri ez egoteak eragindakoak, edo bai, kasu honi dagokionez, igogailua martxan jartzeko arduraduna ageri ez zelako. Hurrenez hurren, eta horren ondorioz, hainbat izan dira erakunde honek bideratu dituen jardunbideak. Horietan, kasu bakoitzerako beharrezkoak ziren neurriak hartzeko estutu da Arabako Foru Aldundia, azaldutako arazoei irtenbidea emateko xedez. Hala ere, erakunde honek une oro adierazi du behin betiko konponbidea hartzeko beharrizana, urritasunen bat duten pertsonek Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko bulegoetara aukera berdintasunez jotzea ahalbidetuko duena. Horretarako, irisgarritasun unibertsaleko irizpideei egokitu beharko litzaieke; izan ere, behin-behineko neurritzat jotzen dugu plataforma jasotzailea. Dena dela, hogei urte baino gehiago igarota ere, ez da aipatu plataforma ordezkatzeko inolako neurririk hartu; nahiz eta foru erakunde horretako arduradunek instalazioak lekuz alda
tzea pentsatu izan duten zenbait alditan.
Horrek eraman gintuen Arartekoaren 2014ko azaroaren 21eko Ebazpena aurkeztera. Horren bidez, Gasteizko Alava Jeneralaren kaleko 10. zenbakiko Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko bulegoetarako sarbide duina eta pertsona guztientzako aukera berdintasunezkoa bermatzeko hartu beharreko neurriak hartzea gomendatu zitzaion Arabako Foru Aldundiko Gizarte Gaietako Sailari.
Aipatu gomendioari erantzunez, honako txostena bidali digu Gizarte Zerbitzuetako foru diputatuak:
“1.– Evidentemente, no podemos sino compartir no sólo la recomendación efectuada sino también los argumentos legales que han llevado a la misma. Ya en ocasiones anteriores hemos puesto de relieve nuestro compromiso con los derechos de las personas con discapacidad, así como con la igualdad de oportunidades y el derecho a la no discriminación. Este compromiso se ha manifestado no sólo con palabras sino también con numerosos hechos a través de las actividades promovidas y financiadas por este Instituto Foral
2.– En los últimos años el Instituto ha hecho grandes esfuerzos por garantizar la accesibilidad universal en los numerosos centros y recursos que gestiona tanto directa como indirectamente con notables resultados.
En el caso de las oficinas de la Calle General Á lava, nº 10, esos esfuerzos se han plasmado tanto en la instalación de una plataforma elevadora en su acceso principal como en las diversas tentativas de traslado a otras ubicaciones plenamente accesibles.”
En la actualidad, el traslado parece inviable, dado que nos encontramos para 2015 en un escenario de prórroga presupuestaria que impide pensar en la realización de inversiones de alto importe como la que se requeriría.
3.– No obstante lo anterior, en nuestro empeño por mejorar las condiciones de accesibilidad al edificio hemos planteado a la administración de fincas del mismo, en consonancia con la propuesta efectuada por la asociación EGINAREN EGINEZ en la reunión del Consejo Territorial de Servicios Sociales del pasado 13 de junio, la instalación de un timbre junto a la plataforma que permita avisar al portero del edificio de forma inmediata de la presencia de una persona que requiere hacer uso de ella.
Somos conscientes de que tal medida no resuelve plenamente los problemas de accesibilidad del inmueble pero no es menos cierto que nos permite caminar en la dirección marcada por su recomendación.”
Beste kasu batzuetan, egiturazkoa izaten da arazoa, eta galarazi egiten du zenbait auzotara iristeko mugikortasun egokia, hiri-irisgarritasunerako elementu gabeziak eraginda.
Horri dagokionez, nabarmendu beharra daukagu Ararteko erakundeak azterketa sakona egiteko eskatu diela administrazio publikoei, udaletxeei bereziki, hiri-inguruetako irisgarritasun arazoak konpontzeko irtenbide teknikoak jartzeko aukerak azter ditzaten. Biztanle guztiek aukera berdintasunez erabiltzeko instalazioak lehenesteko azpimarratu dugu sarri, urritasunen bat duten pertsonen aukera berdintasunaren eta ez-diskriminazioaren printzipioak bete daitezen.
Azkenik, mugikortasun mugatua duten pertsonei bereziki eragiten dieten arazoak azpimarratu behar ditugu; izan ere, gainerako biztanleek baino egokitutako garraio askoz ere mugatuagoa daukate oraindik ere.
Euskotren enpresa publikoak 2012an tren-unitate berriak martxan jarri eta gero ikus zitezkeen irisgarritasun-arazoek hor jarraitzen dute, lehenagoko txostenetan azaldu genituenak; nahiz eta mugikortasun mugatua duten pertsonek garraioa hobeto erabiltzea ahalbidetu duten Euskal Trenbide Sareak eta Euskotrenek hartutako neurriek. Lehenengoak, hau da, Euskal Trenbide Sareak, trenbidetik nasarako distantzia txikitu du; eta, bigarrenak, Euskotrenek, bagoien diseinua alda
tu.
2.2. Hezkuntza
Beste behin ere, Euskal Gorrak elkarteak, Gorren Elkarteen Euskal Federazioak, gure kontu-hartzea eskatu du; ikasturtea hasita ere, zeinu-hizkuntzako interpreterik gabe zeudelako ikasle gorrak, nahiz eta ILSrako banakako eskaera egin zuten une berean eskatu zuten aipatu baliabidea. Urte ho netako uztailean egin zuten eskaria, formakuntza zentroen eta Euskal Gorrak elkartearen bitartez. Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzara bidali zituzten eskari guztiak.
Era berean, aipatu Ordezkaritzan 2014ko ekainaren 17an aurkeztutako idazki baten bitartez, Hezkuntza Berrikuntzari zuzendutakoan, 2013/2014 ikasturtean eskolatuta egon ez ziren ikasle gorrentzako baliabideen gaineko kezka agertu zen. Baita aurreko urteetan irtenbiderik gabe utzitako arazoen gainekoa ere, zeintzuen ondorioz, ikasleek ez zuten eskolen lehen egunetik eduki interpreterik.
Kasuaren premia dela-eta, Euskal Gobernuko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailera jo genuen, eta, ikasle gorrek aipatu baliabidea ez zutenez, komunikazio egokia eta beharrezkoa eragozten zien egoerari irtenbide azkarra emateko eskatu genuen.
Aipatu Sailak erantzun azkarra eman dio eskariari. Bertan, hobetzeko proposamenak aztertzeko beharrizana dagoela aitortu du, gorrek zeinu-hizkuntzako interpretea eduki ahal izan dezaten ikasturte hasieratik bertatik.
2.3. Ogasuna
Krisi garaian, eraginago egoten dira baliabide gutxiagoko pertsonak; zenbaitetan, kolektibo zaurgarriagoen parte ere badirenak.
Gaurko egoera ekonomikoak ez dio mesederik egiten dauden zerga-onurak zabaltzeari, inoiz baino beharrezkoagoa izan arren. Dena dela, onurak ez lirateke premiazko jardueretan soilik bildu behar; izan ere, aisialdiari lotutako jardueren sustapena ere hartu beharko lukete euren gain. Horregatik, aterpeen foru sarea erabiltzeagatiko prezio publikoak urritasunen bat duten pertsonen sustapenerako ikuspegi integratzailetik berraztertzeko iradoki dio Ararteko erakundeak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol Sailari.
Batzuetan, zerga-araudiak jasotzen dituen hobariei eta salbuespenei onura ateratzeko zailtasun gehigarriak izaten dituzte urritasunen bat duten pertsonek, nahiz eta administrazioari ziurtatu diezaioketen, zerga horiek ordainarazten
dizkienari, hobaria jasotzeko foru araudiak ezarritako baldintza guztiak betetzen dituztela.
Urritasuna duen emakume baten kasua da hau. Bizilekua alda
tu zuen, Erandiotik alde eginez, eta udalerri berrian erroldatu zen. Alabaina, ezjakintasunak eraginda, ez zuen bere ibilgailuaren zerga-egoitza alda
tu Bizkaiko Probintziako Trafikoko Buruzagitzan. Hortaz, Erandioko Udalean jarraitzen zuen egoten ibilgailuaren zerga-egoitzak. Alda
keta gauzatu ez zuenez, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren ezarpen-hiria Erandiok jarraitzen zuen izaten. Dena dela, gure iritziz, herritar horren okerrak ez zuen aipatu toki-erakundea trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren salbuespena ez ezartzeko ahalbidetzen. Izan ere, eragindakoak ez baitzuen udalerri horretan erroldatuta jarraitzen, baina bai, aldiz, salbuespen horri etekina ateratzeko foru-aginduak ezarritako baldintza guztiak betetzen. Ondorioz, eragindakoari eskatutako ordainagirietan urritasunagatiko salbuespena ezartzeko, eta zegozkion zenbatekoak itzultzeko gomendatu zitzaion Erandioko Udalari.
Beste zenbaitetan, eguneratutako informaziorik ez edukitzea izaten da urritasunen bat duten pertsonek onura jakin batzuez, eurei begira sortu eta erabilgarri dituztenez, gozatzea galarazten duena. Hortaz, ezinbestekoa da koordinazio ona egotea, eta ogasun eremuaren eta gainerako udal zerbitzuen arteko transmisio egokia bermatzea; batez ere, udaleko gizarte-zerbitzuekiko harremanetan. Horren helburua, gizarte-eremutik ere bai, urritasunen bat duten pertsonaren bat duten familiei udalerrian euren eskura dauzkaten onurei buruzko informazioa ahalbidetzea da. Ezin dezakegu ahaztu toki-administrazioa dela hurbileko administrazioa. Horregatik, iradokizun bat aurkeztu zitzaion Aretxabaletako Udalari.
Horri dagokionez, azpimarratu beharra dago urritasunak ez duela berau jasaten duen pertsonaren ahalmen ekonomikoa bakarrik murrizten; hau da, bere familiarena ere murrizten duela, alegia: gurasoena, bikotekideena eta seme-alabena. Izan ere, euren eskura duten benetako errenta mugatzen duten askotariko gastu gehigarriak hartu behar dituzte euren gain, egunero-egunero. Ildo horretan, desiragarriak lirateke urritasunen bat duten pertsonek egin beharreko ahalegin ekonomikoa kontuan izango dituzten neurriak hartzea; bai gizarteratu ahal izan daitezen, bai gizartean modu normalizatuan parte-hartu ahal izan dezaten.
Ezin dezakegu alboratu botere publikoei dagokiela beharrezkoak diren neurriak hartu, eta norbanakoen zein integratzen diren taldeen berdintasuna benetakoa eta eraginkorra izateko baldintzak sustatzea.
2.4. Segurtasuna
Eremu horretan, zalantzan jarri da Bilboko Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenamenduan (TAO) ezarritako eskakizuna; urritasunen bat duten pertsonen ibilgailuen salbuespenezko erregimenari heldu ahal izateko, urritasuna duen pertsonak ibilgailuaren gidaria izan behar duela dioena (36. eta 37. artikuluak). Arartekoaren 2014ko urriaren 30eko Ebazpenean, ordenamendua alda
tzeko gomendatu diogu Bilboko Udalari; mugitzeko erabiltzen duten ibilgailua gidatzen ez dutenak ere aipatu erregimenean sartzeko, aparkatzeko txartel bakarraren titularrak badira, abenduaren 5eko 256/2000 Dekretuak arautu duena.
Iaz jakinarazi genuen kexa baten gaineko gure kontu-hartzea amaiarazi dugu 2014an. Bertan, Ondarroako Udalari gomendatu diogu luzamendurik gabe har ditzala pertsona itsu batek oinezkoentzako ibilbideetatik segurtasunez eta irisgarritasunaren legezko printzipioarekin bat eginez ibiltzeko duen eskubidea babesteko neurriak.
2.5. Etxebizitza
Arlo horretan, bi kontu-hartze nabarmendu nahi ditugu; izan ere, alokairu-erregimeneko bi etxebizitza babesturen onuradunak ziren bi pertsonek etxebizitzaz duintasunez eta egokiro gozatzen lagundu baitute.
Lehenengo kasuan, kexagileak, laurogei urteko pertsonak, gure bitartekaritza eskatu zuen, helezina baitzitzaion bere udal etxebizitzan jarri zioten leiho berrien zabaltze-sistema. Bilboko udal etxebizitzak erakundearekin hainbat kudeaketa egin eta gero, maizterra eta udal erakundea akordio batera iritsi zirela jakin genuen, eta maizterraren eskariari arreta egokia eman ziotela. Horretarako, bere beharrizanekin bat zetorren zabaltze-sistema irisgarria jarri zieten etxeko bi leihori.
Bigarren kasuan, urritasun fisikoa duen eta mendekotasun handiko egoeran dagoen pertsona batek gure esku-hartzea eskatu zuen, babes ofizialeko bere etxebizitzaren errenta handitu izanagatik.
Kexagileak, bere kexa-idazkian, errentaren zenbatekoa handitzeak arroparen eta elikaduraren oinarrizko gastuei aurre egin ahal izateko sarrerarik gabe uzten zuela ia adierazi zuen. Izan ere, urritasun egoeran egonik, alboratu ezin zitzakeen laguntza eta tratamenduak behar baitzituen bere egunerokotasunean, eta gastu handia zekarkion aipatu beharrizanak (etxeko laguntza, pertsonen autonomiarako zentroko laguntza eta abar).
Enplegu eta Gizarte Politika Sailarekin eta Alokabide elkarte publikoarekin edukitako harremanetan, kexagilearen diru-sarrera mota aztertzeko proposatu genien, izan ere, jasotzen zuen prestazioetako batek helburu argia zuela ikusi baikenuen (% 65etik gorako urritasuna daukan pertsona izatearekin lotuta egoteagatik) eta, ondorioz, aipatu prestazioa ez zela babestutako etxebizitzaren errentaren zenbatekoa zehazteko kontuan hartu behar iritzi.
Azkenean, alokatutako babes ofizialeko etxebizitzaren errentaren murrizketa onartu dutela komunikatu diola Alokabidek jakinarazi digu kexagileak. Tratamenduak eta berariazko laguntzak ordaintzen jarraitzea ahalbidetuko dio horrek, bere autonomia handitzera zuzenduta daudenez, egunerokotasunean behar dituen laguntzak izaki.
Amaitzeko, etxebizitza baten irisgarritasun baldintzei buruzko ziurtagiria eskuratzeko ezintasunari zegokion gure kontu-hartzea amaiarazi dugu jarduera honetan. Egokitutako etxebizitza babesturako sarbiderako eskatzen dute aipatu ziurtagiria. Herritarren bi kexa jaso genituen arartekoaren esku-hartzea eskatuz, egokitutako etxebizitza babestu baterako sarbiderako eskatzen duten ziurtagiria, euren etxebizitzetako irisgarritasun baldintzei buruzkoa, eskuratzeko ezintasuna dela-eta.
Bi kexagileek adierazi zuten euren etxeek ez zituztela beharrezko irisgarritasun baldintzak betetzen, eta horregatik eskatu zutela babes ofizialeko etxebizitzen kooperatiba batek bultzatutako etxebizitzen zozketa batean parte-hartzea. Aipatu kooperatibak, 2008ko apirilaren 16ko Aginduarekin bat etorriz, etxebizitzaren beharrizan egoerari buruzkoa berau, ziurtagiri tekniko bat aurkezteko eskatu zien, euren etxebizitzek ez zituztela irisgarritasun eta tresna jasotzaileei dagozkien beharrezko baldintzak betetzen ziurtatuko zuena. Aipatu ziurtagiria eskatzean, Bizkaiko Foru Aldundiak ezezkoa eman zien, Bilboko Udalari eskatzean errepikatu egin zena. Berehalakoa izanik eskatutako dokumentazioa aurkezteko epearen amaiera, eragindako familiek Ararteko erakundera jo zuten, jasaten ari ziren nahasmen eta babesgabetasun egoera salatzeko.
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzarekin zenbait kudeaketa telefonoz egin ondoren, egokitutako etxebizitza babestua eskatu duten bi familien zinpeko deklarazioaren aurkezpena aldi baterako onartzea onetsi du; salerosketa kontratua ikus-onetsi behar den unera arte, hain zuzen ere.
Erakunde honek bideratutako bi herritarren eskariaren izapidean, Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren arteko koordinazio gabezia nabarmendu zen, egokitutako etxebizitza babestua behar duten pertsonek behar duten zerbitzua emateari dagokionean. Egoki erantzun dio Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak Arartekoak eskatutako lankidetzari, irisgarritasun gaiari dagokion organo aholku-emaile eta parte-hartzekoaren esku utzi baitu kontua. Herritarren kexa horiek eragin dituen bezalako kasuak saihesteko, eta Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluaren ebazpenik ez dagoenez, babes ofizialeko etxebizitzak emateko prozedurak erregulatzeko araudiak eskatzen dituen ziurtagiri teknikoak bidaltzeko lana hartu du bere gain sailak, aldi baterako.
3. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
3.1. 2012ko abenduan, herritarren esku utzi zuen Arartekoak web-orri bat, Mapak izena duena. Horren funtzioa EAEko zenbait turismo, garraio publiko eta liburutegi baliabideren irisgarritasunari buruzko informazioa erraztea da. Igaro den denbora horretan, hobetu egin da lanabesa, eta egoki iritzi zaio bai bere erabilera bai informazio horretarako sarbidea errazteko garapen berriak sartzeari; edozein lekutatik, are kaletik oinez ibiltzean ere, bertarako sarbidea izan dezan jendeak.
Hortik etorri da telefonoetarako eta bestelako mugikorretarako aplikazioa sortzeko ideia. Horren bitartez, gure geografiako edozein puntutatik sartu ahal izango da irisgarritasun-mapetan jasotako informaziora. Elkarlanean egindako proiektua da, dinamikoa, etengabe haziz doana, eta ezinbestekoa duena herritarrek parte-hartzea. Hainbat erakunde publikok eman dute askotariko baliabideei buruzko oinarrizko informazioa; baina herritarrei zabalduko zaie datu osagarriak sartzeko aukera, edota informazioa eguneratu eta kontrastatzekoa.
Hortaz, aplikazio horren helburua ez da hainbat baliabideren irisgarritasunari buruzko informazioa ematea soilik, herritarren parte-hartzeari laguntzea ere badelako xedea. Beraz, herritarren esku ere badago Euskadiko irisgarritasunari buruzko informazioa elkarlanean eraikitzea; bai argazkiak, bai iruzkinak, bai urritasunen bat duten pertsonek berme guztiekin moldatzea ahalbidetuko dien informazioa eduki dezaten balio duen edozein datu erantsita.
Gure web-orrian argitaratu genuen aplikazio berria martxan jarri genuela esateko prentsa-oharra, komunikabide guztiei ere bidali zitzaiena, 2014ko martxoaren 24an. Era berean, urte honetan zehar, urritasunen bat dutenen EAEko hainbat elkarterekin elkartu gara, lanabesaren funtzionamendua bertatik bertara ezagut dezaten. Horrela, FEKOOR, EUSKAL GORRAK, AGI, ELKARTU, EGINAREN EGINEZ eta Gipuzkoako muineko Lesiodunen Elkartearekin egon ahal izan ginen. Bilera horietan, elkarteek aplikazioan laguntzeko moduak ezarri ahal izan genituen, lanabesari baliabide berriak sartu ahal izateko.
Bestalde, urritasunen bat dutenen kolektibo gisa eragiten dieten gaiei buruz hitz egiteko ere balio izan digute aipatu bilerek, euren kasuari dagozkion kexak eta erreklamazioak bideratzen saiatzeko. Beti pentsatu izan dugu gure eginbeharra aberasten duela erakunde horiek betetzen duten lanak, izan ere, kolektiboaren errealitatearen antena-igorle gisa jarduten baitute. Hortaz, nahitaezkoa zaigu erakunde honekiko erakutsi duten etengabeko elkarlana eskertzea.
Azkenik, azaldu beharra dugu Enplegu eta Gizarte Politikako kontseilariarekin eduki genuen bilerari esker eduki genuela aplikazioa irisgarritasuna sustatzeko Euskal Kontseiluan aurkezteko aukera, 2014ko irailaren 29an egin zena. Aipatu organo aholku-emaile eta parte-hartzekoan daude ordezkatuta Euskal Administrazio Publikoak, urritasunen bat duten pertsonen eskubideen defentsan adierazgarrienak diren elkarteak, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen erakundeak eta eraikuntza eremuko elkarte adierazgarrienak.
Bi gako dauzka lanabes horren sendotze eta etorkizunak: datuak eguneratzea, eta mugikortasun arazoak dituzten pertsona guztien bizitza autonomoa bermatzeko informazioa edukitzea ahalbidetuko duten baliabide berriak sartzea etengabe. Horretarako, beharrezkoa izango da Euskal Gobernuaren baitan ere jarduera koordinatuak garatzea, izan ere, eraikin publikoen, ikastetxeen, osasun-zentroen eta abarren irisgarritasun-egoerari buruzko informazio oso baliotsua baitu bere sail desberdinetan.
3.2. EAEko garraio publikoaren irisgarritasun-sistemari buruzko xosten berezia
2011n, Garraio publikoaren sistema sarearen irisgarritasun diagnostiko-ikerketa egin zuen erakunde honek; hiru lurralde historikotan egin ere, eta ohiko maiztasuna, erabilera orokorra eta jatorria zein helburua EAEn duen garraioa aztertu zen. Azterketan, trenbideei buruzko hamabost lerro daude; martxan dauden bi tranbia-sistemak ere aztertu ziren (Bilbokoa eta Gasteizkoa); eta baita Bilboko metropoli-sistema; hiriko, hiriarteko eta ibilbide luzeko lineak hartzen dituen errepide-sistema, eta hiru euskal aireportuak ere. Ondorengo gaiei zuzenduta zeuden txostenaren helburu osagarriak:
• Gaiari buruzko araudi osoaren ikuspegi orokorra ematea, bai nazioarteko eremuan, bai estatukoan, bai autonomikoan.
• Garraio-sistema bakoitzarentzako lehentasunezko jarduera-plana ezartzea, berau abiarazteko eskudun aldeak eta oztopoak adieraziz.
• Erakunde eta enpresari arduradunei erabaki egokiak hartzea ahalbidetuko dien egoeraren irudia eta agertoki ob-
jektiboa ematea.
• Erakunde, enpresari eta gizarte-kontzientziazioa bultzatzea, neurriak hartzeko beharrizanari buruzkoa, emaitzen zabalkunde publikoko kanpaina bat abiaraziz.
• Gaiari dagozkion erakundeei zuzendutako gomendio proposamena egitea.
2013an, Euskal Trenbide Sareak EAEko trenbide sarean behatutako gabeziak konpontzeko abiarazitako jarduerak aztertu genituen. Jarduera honetan, metropoli-sisteman egin diren esku-hartzeak ezagutu nahi izan ditugu.
Bilboko metro sistemak kalifikazio altua lortu du, irisgarritasunari dagokionean. Hala ere, badira hobetzea behar duten alderdiak, eta hobetzeko beharrezkoak diren jarduerak abiarazi beharko lirateke. Hobetzeko alderdi horiek, batez ere, metrorako sarbidea errazteari daude zuzenduta, ikusmen eta entzumen urritasuna duten pertsonek autonomoki erabili ahal izan dezaten metroa. Zentzu horretan adieraz dezakegu, instalazioak eta oinezkoentzako inguruak mugikortasun mugatua duten pertsonentzat erabilgarriak badira ere, ondoren zehaztuko ditugun zenbait oztopo dauzkatela komunikazioan:
• Oinezkoentzako eremuan, ikusmen-urritasuna duten pertsonek zoladuran gidatzeko ukipen-seinaleztapenik ez dagoela ikusi dugu; igogailuetara, alda
petara eta atarira bideratuko dituena.
• Igogailutik barne atariko interesdun zerbitzu eta elementuetarako ibilbideetan ere gidatzeko ukipen-seinaleztapenik ez dagoela behatu dugu.
• Nasarako eskaileretan eta alda
petan ere gidatzeko ukipen-seinaleztapenik ez dagoela egiaztatu dugu (braillean eta goi-erliebean dauden plakak), ikusmen-urritasuna duten pertsonak zuzendu nahi duten norabidean orientatzeko.
• Nasan gidatzeko zerrendak falta dira, unitate higikorraren sarbide-ateetarantz zuzendu ditzaten ikusmen-urritasuna duten pertsonak (muturreko ateak). Arazo gehiago sor ditzake horrek unitate higikor laburragoetan.
• Igogailuei dagokienean, erabilpen-lehentasunen sistema ezartzeko eta arautzeko beharrizana dagoela ikusi da. Era berean, geltoki berrietan eskaria egoki artatzeko kopurua eta edukiera ziurtatu behar dira.
Txosten honen idazketa amaitzen ari delarik, zain jarraitzen dugu, instalazioak eska daitezkeen irisgarritasun baldintzetara egokitzeko jarraitutako jardunbideen inguruan eskatu dugun informazioa bidal diezaguten.
4. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
4.1. Beharrezkoa da botere publikoek irisgarritasun unibertsala kontzeptua beraiena egitea, herritarren beharrizan anitzei erantzungo dien ingurua sortzeko. Hori bermatzeko, beharrezkoa da konkurrentzia publikodun eraikin, establezimendu eta instalazioetan beharrezkoak diren neurriak hartzea; hala nola, lurraldearen ordenamendu baliabideak, hirigintza-planak eta urbanizazio-proiektuak.
Irisgarritasun unibertsal hori lortzeko, garrantzitsua da herri-administrazioek sentsibilizazio, sustapen eta formakuntza jarduerak abiaraztea, gizarte osoaren eraldatze kulturalari zuzendutakoak. Aukera berdintasunean eta ez-diskriminazioan egon behar dute oinarrituta aipatu jarduerek, eta errealitate horren ezagutza handitu behar dute, baita bere arrazoi eta ondorioena ere.
Administrazioen krisi-egoerak ez luke oztopoak ezabatzeari bideratutako finantzaketa publikoa baliogabetzea ekarri beharko. Beraz, komeni da herri-administrazioek eginkizun horretarako ahalegin ekonomikoa egitea, kontuan hartuta gaurko atzeraldi-egoera baino lehenago hasi eta amaitu beharko zuketela egokitze-lanek.
4.2. Horri dagokionez, azpimarratu beharra dago urritasunak ez duela berau jasaten duen pertsonaren ahalmen ekonomikoa bakarrik murrizten; hau da, bere familiarena ere murrizten duela, alegia: gurasoena, bikotekideena eta seme-alabena. Izan ere, euren eskura duten benetako errenta mugatzen duten askotariko gastu gehigarriak hartu behar dituzte euren gain, egunero-egunero. Ildo horretan, desiragarriak lirateke urritasunen bat duten pertsonek egin beharreko ahalegin ekonomikoa kontuan izango dituzten neurriak hartzea; bai gizarteratu ahal izan daitezen, bai gizartean modu normalizatuan parte-hartu ahal izan dezaten.
Ezin dezakegu alboratu botere publikoei dagokiela beharrezkoak diren neurriak hartu, eta norbanakoen zein integratzen diren taldeen berdintasuna benetakoa eta eraginkorra izateko baldintzak sustatzea.
4.3. Bestalde, urritasunen bat duten pertsonen autonomia erraztera egon behar dute bideratuta gizarte politikek; baina ez horiek konpentsaziotzat hartuta, parekidetasuna lortzeko lantzat jota baizik. Urritasunen bat duten pertsonek beraien bizi-eredua eraiki edo ezarri ahal izateko beharrezko dituzten baliabideak eta bitartekoak eduki behar dituzte.
4.4. Amaitzeko, ezin aipatu gabe utzi, beste behin ere, kolektiboaren elkarteei zuzendutako diru-laguntzen gizarte politiketan azken urteetan gauzatzen ari diren murrizketa handiak. Egitate horrek eragina du elkarteek euren erabiltzaileei ematen dizkieten zerbitzuetan, eta badirudi herri-administrazioek ez dituztela euren gain hartuko. Beharrezkoa da adieraztea erakunde horiek orientazio eta laguntza-lanak egiten dituztela, bana-banako lana eginez. Aipatu lanak funtsezkoak dira urritasunen bat duten pertsonentzat; izan ere, komunitate-baliabideei eta berariazko baliabideei buruzko dokumentazio eta informazio iturri aparta dira. Era berean, kolektiboaren ikusgarritasuna gizarteko hainbat eremutan bermatzeko balio dute. Horri dagokionean, azpimarratu eta babestu beharra dugu krisi garaietan inoiz baino gehiago gidatu behar dutela botere publikoek euren jarduera giza eskubideetan oinarrituta, politika publikoak diseinatzen dituztenean.