5. Justizia
1. Arloa kopurutan
Justizia arloan guztira 44 espediente berri tramitatu dira 2014an, hau da, Arartekoan urte horretan onartu dituen kexa guztien arteko %2. Jarraian, gaiaren araberako banaketa ikus daiteke:
• Justizia Administrazioaren eta
bulego judizialaren funtzionamendua 16
• Doako laguntza juridikoa 11
• Elkarguneak 5
• Beste elkargo profesional batzuk 4
• Abokatuen eta prokuradoreen elkargoak 3
• Erregistro Zibila eta Jabetza Erregistroa 3
• Notarioen eta erregistratzaileen elkargoak 1
• Beste alderdi batzuk 1
Urtean zehar tramitatutako kexei dagokienez, txosten hau ixtean duten egoera honakoa da:
Hala ere, ez dira horiek izan hiritarrek Arartekoan Justizia Administrazioaren harira planteatu dituzten kexa bakarrak. Arloan beste erreklamazio batzuk jaso dira eta, arrazoi desberdinen zioz, formalki baztertu behar izan dira:
Batzuetan partikularren arteko gatazkak zituzten hizpide. Gure jarduera, beraz, orientazioa ematea baino ez da izan, arazoa zuzenbidean konpon dadin, helburu bikoitzarekin: batetik, kexak sustatu dituztenei informazioa emanez, betiere inpartzialtasunaren printzipioa betez, planteatutako arazoarekin lotutako prozedura gaiei eta alderdi esanguratsuei buruz; bestetik, benetako gatazka, ahal zen neurrian, auzitegia barruko eta kanpoko bitartekaritza erakundeetara bideratuz.
Beste kexa batzuk Estatu zentraleko administrazio organoen jarduerei buruzkoak ziren eta estatu mailako gure homologora bideratu ditugu.
Azkenik, kexaren helburua agintaritza judizialak bere ezagutzapean jarritako gai bat ebazteko jarraitu dituen irizpideak izan direnean, kexagileei gogorarazi behar izan diegu epaileen eta auzitegien independentzia dela-eta beren epaiak goragoko auzitegi batean errekurtsoa jarrita soilik jar daitezkeela zalantzan, eta, gainera, beren funtzionamenduaren aurkako diziplina edo gobernu arloko kexak epailetza berako organoak baloratuko dituztela, legeari jarraiki.
Azken kexa horien harira, hala ere, azpimarratzekoa da kasu batzuetan babesik gabeko egoerak antzeman ahal izan ditugula, horiek planteatu dituzten pertsonei arreta ematean. Kasu horietan, bada, gure kezka jakinarazi diegu auzitegiei kudeaketa informalen bitartez, betiere izendatuta zegoen defentsa letradunarekin koordinatuta eta sub iudice legokeen edozein gaietan esku hartu gabe.
Horrelako jardueren eraginkortasuna, edonola ere, eragile juridiko desberdinetan eskumen gaiez harago aurkitzen den harreraren araberakoa da. Aurten ere, eskerrak eman beharrean gaude gure lanaren alderdi horretan epaileen eta fiskalen eskutik jaso duen babesagatik. Biekin ere komunikazio malgua eta erraza izan dugu, baita Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Aretoko Idazkaritzaren eta gure erkidegoko hiru lurraldeetako idazkaritza koordinatzaileekin ere. Horri esker, izan ere, lankidetza lanean identifikatu ahal izan ditugu hobetu zitezkeen arloak, eta, horrez gain, antzemandako disfuntzioak jorratu ditugu, azkartasun osoz. Halakorik ezean eskainitako zerbitzu publikoaren kalitatea baxuagoa izango litzateke.
2. Kexarik aipagarrienak
Jarraian aipatuko ditugun bi kasuetan Justizia arloak Arartekoan kexa aurkeztu duten herritarrei emandako laguntza islatzen dute:
2.1. Doako justizia mailegu kontratuko gehiegizko klausulak aurkaratzeko
Salatutako egoera: Andre batek Arartekoaren esku hartzea eskatu zuen, Doako Justiziaren eskaera ukatu zitzaiolako. Izan ere, banku erakunde batekin sinatuta zuen mailegu kontratuaren klausula bat deuseza aitortzeko eskatu nahi zien auzitegiei. Mailegu horren kuotak ordaintzeari utzi zion bere enplegua galtzean.
Kexagileak ez zuen zalantzan jarri ez zorra, ez berau ordaintzeko betebeharra. Bere asmoa zera zen, Justiziak gehie-
gizkoa zela, eta, beraz, deuseztasun bizioa zuela aitortu zezala 29ko berandutza interesak ezartzen zituen klausulan. Bizkaiko Doako Justiziako Batzordeak eskaera hori ukatu zuen, asmoa defenda ezina zela ulertuta. Izan ere, 1998an sinatutako mailegu bati buruz ari zirenez, ekintza preskribatuta zegoela uste zuen auzitegietara eraman ahal izateko.
Arartekoaren esku hartzea
Eskatutako onura ematearen aldeko gure iritzia jakinarazi genion administrazioari, interesdunaren asmoaren bideragarritasunari buruzko azterketa juridikoan oinarrituta.
Funtsezko alderdiei zegokienez, gaia auzitegien adierazpen berrietan jasota zegoela azaldu genuen, eta, horretarako, Europar Batasunaren Justizia Auzitegi Nagusiaren 2013ko martxoaren 14ko epaia hartu genuen oinarritzat, araudi espainiarra 93/33CEE Zuzentaraura egokitzen ez dela dioena, kontratu klausula baten gehiegikerian oinarritutako aurkaratze mekanismorik ez duelako.
Ekintzaren preskripzioari zegokionez, gure ustez ez zen halakorik ematen, bi arrazoiren ondorioz:
• Gehiegizko klausulen zuzenbide osoko deusez izaera kontuan hartu beharrekoa da; horren arabera, bizio hori ez daukaten egintza edo negozio juridikoak ez dira preskribatuko denbora igarotzean, ‘quod ad initium vitiosum est non potest tractu temporis convalescere’ printzipioari jarraiki.
• Aurkaratu nahi zen kontratuak segidako traktua zuen, perfekzionatu ondoren ere betebeharrak sortzen baitzizkion kexagileari aldizkako likidazio gisa eta horiek ordaindu egin behar baitzituen denboran zehar, itundutako kuota ordainduta. Jurisprudentzia finkatuaren arabera, egintza betetzeko epearen ondoreetarako, berau deuseza bada, zenbaketaren hasierako unea ez da inoiz kontratua bete aurrekoa izango, baizik eta kontsumazioaren ondorengoa, hau da, betebehar guztiak egin arte ez da halakorik ematen.
Batzordeari gai honen gaineko gure irizpena helaraztea premiazkoa zela kontuan hartuta, gainera, urte horretan Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailarekin egindako bileran planteatu genuen gaia.
Emaitza
Sailak onartu egin zuen erakunde honek azaldutako irizpidea, eta, hala, Batzordeak ebazpen berri bat ezarri zuen, kexagileari aurrez ukatu zitzaion Doako Justiziaren onura aitortzeko.
2.2. Intimitaterako eskubidea babestea eginbide judizialetara jotzeko egiaztagirien edukiari dagokionez
Salatutako egoera
Arartekoak ofiziozko jarduera bat hasi zuen, eginbide judizialetara joan izana beren enpresan edo ikastetxeetan egiaztatu behar zuten pertsonei auzitegietan entregatzen zitzaizkien egiaztagirien edukia ikusita. Jarraian, horren gainean jaso genuen kexetako bat transkribatuko dugu:
“Nire kontra genero indarkeriagatiko eta familiako tratu txarrengatiko salaketa aurkeztu zen (bide batez esan bedi ez dela egiazkoa), eta nire abokatuaren gomendioei jarraiki, lan baimena eskatu behar izan nuen lanetik aurretik irteteko, prokuradoreari ahalordeak emate aldera. Ziurtagiria eskatu nuen irteera hori enpresan justifikatzeko eta hurrengo egunean entregatu nion nire ikuskariari, Osakidetzako ospitale batean egiten baitut lan. Bi egun beranduago, nire harridurarako ikuskariak hots egin zidan eta esan zidan zorionez nigatik ezagutzen zuela kasua, zeharo harrituta geratu baitzen egiaztagirian salatutako gertaera honakoa zela ikusi zuenean: Etxeko eta genero indarkeria. Lesioak eta tratu txarra familian. Nire harridura are handiagoa izan zen, ezin bainuen gertatutakoa sinetsi. Informazio hori ez da esanguratsua ziurtagiria eskatzen denean. Nire inguruan, hau da, osasun arloan, eskrupulu handiak egoten dira kontsulta eta diagnostiko arrazoiak tratatzeko orduan. Ez dakit ziurtagiri hau nori iritsi ahal zaion eta nork ikus dezakeen...”
Arartekoaren esku hartzea
Arazoa zera da, egiaztagirian, “salatutako gertaera” epigrafean, berariaz aipatzen dela zein delitu ikertzen ari den eta zertarako eskatu zaion pertsona horri auzitegietara joateko.
Bertaratze egiaztagiri bat, definizioz, ez da pertsona interesdunarentzat, baizik eta hirugarren batentzat, normalean bere enpresako langileen ikuskari arduraduna izan ohi denarentzat. Ondorioz, egiztatu behar den datu bakarra pertsona hori une jakin batean justizia bulegoetara joan dela da. Pertsona horrek egin behar dituen eginbideen edukia adieraztea ez da esanguratsua eta datu pertsonalak babesteko araudian ezarritakoaren kontrakoa izan liteke, are gehiago pertsona hori prozedura penal batean dagoela adierazten denean. Transkribatutako gutunean argi eta garbi adierazi da, gure iritziz, horrek eragin dezakeen kaltea pertsona horrentzat, errugabetasun presuntzioaren babespean dagoen arren, eta absolbituta gera daitekeen arren edo, kasu honetan bezala, bere kasua artxibatuta geratu arren, bere enpresan delitu larri bat egin izanaren susmagarri gisa gera baitateke.
Azaldutako arazoa Bulego Judizial zehatz baten praktikaren ondoriozkoa baino epaitegi guztietan ziurtagiriak betetzeko daukaten eredu baten edukiaren ondorio zela ulertu genuen. Euskarri informatikoa izanik, egokiena egungo eredua aldatzea eta salatutako gertaerari buruzko aipamena bertatik ezabatzea zela iruditu zitzaigun.
Kontuan hartuta Eusko Jaurlaritzari Justizia Administrazioko zerbitzurako bitartekoen arloan dagozkion funtzioak, gaia Herri Administrazio eta Justizia Sailari planteatu genion. Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiaren Gobernu Aretoan ere azaldu genuen hori, horren gainean hartu beharreko neurrietarako erakunde arteko lankidetza beharrezkoa izango zelako.
Emaitza
Justizia Sailak erantzun zuenez, gai horretan zituen eskumenak Justizia Administrazioren bitarteko materialetara mugatzen ziren eta ez ziren proiektatzen epaitegiek eman zitzaketen agiri ofizialen zehaztapenei buruzko erabakietan. Ondorioz, gai hori Justizia Auzitegi Nagusiaren eta idazkaritza judizialen eskumena zela ulertzen zen.
Hala, Justizia Auzitegi Nagusiak idazki bat bidali zigun. Horren bidez, bere Gobernu Idazkaritzak, gaia erakunde honek adierazitako eran aztertu eta onartu ondoren, zera jakinarazi zigun, gure erkidegoko epaitegi guztietako idazkariei eskatu ziela “aurrerantzean igortzen ziren egiaztagirietan ez aipatzeko erreferentzia hori, errugabetasun presuntzioaren babespean egon arren kasuan kasuko pertsonak kaltea jasan lezakeelako bere enpresan, delitu bat egin izanaren susmagarri gisa ager daitekeelako”.
3. Araudi eta gizarte-testuingurua
Txosten honetan, batez ere, ofizialki tramitatutako espedienteetan izan dugun esku hartzea azaltzen da. Hala ere, azaldu ditugun jarduera batzuen jatorria formalki baztertu diren kexak izan dira. Horietan, gorago adierazi dugun bezala, Justizia Administrazioko disfuntzioak islatzen ziren eta horiek zuzentzea, gure ustez, ezinbestekoa zen, erabiltzaileek beren legezko eskubideak edo interesak eraginkortasunez defenda zitzaten epaitegietan.
Epaitegietako zerbitzupean dauden langileek erabiltzaileei emandako tratuari dagokionez, aurten jaso ditugun kexetan errespeturik gabeko jarrera negatiboak aipatu dira pertsona interesdunei prozedura bati buruzko informazioa emateko orduan, agiriak galdu izana salatu da eta tramitazioan atzerapenak egon izanagatiko kexuak azaldu dira. Kasuistikaz harago, gai honetan, eta esperientziak beste urte batez baieztatzen digun bezala, gure esku hartzearen eraginkortasuna hiru ikuspegitik baloratu daiteke:
Hasteko, pertsonen eskubideak urratzen dituzten akats eta zabartasun puntualen zuzenketari buruz eta kexagileei azalpenak eskaini behar izateari buruz mintzatuko garaMaila honetan, eta emaitzak ikusita, gure esku hartzea arrakastatsua izan dela esan genezakeZentzu horretan eskerrak eman behar dizkiegu Epailetzako, Idazkaritza Judizialeko eta Fiskaltzako kideei, horiekin harremanetan jarri baikara gai honetan jarduteko, bai eta Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Saileko kideei ere.
Bigarrenik, antzemandako akatsak berriz
ez gertatzeko beharrezko neurriak hartu ote diren aztertu beharko genuke. Horren harira, gure lanaren eragina erlatiboa da. Izan ere, aurten ere, arlo honetan antzeman diren disfuntzioak neurri handi batean egitura eta aurrekontu faktoreen ondorioz gertatu dira, eta, horiek, Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden bitarteko materialei nahiz giza baliabideei eragiten die:
• Bitarteko materialei dagokienez, jasotako kexetan zera aipatu zen, lokal egokiak falta zirela jendeari arreta ematean eskainitako zerbitzuan hiritarrek eskatzen dituzten intimitatearen babesa eta adeitasuna bezalako printzipioak betetzeko, are gehiago justizian sarritan jorratzen diren gai hain larri eta pertsonalak lantzera doazeneanHorren harira, salaketa eta agerraldietarako espazioetako batzuetako pribatutasun faltagatiko ohiko kexez gain, aurten berriz
ere agertu dira Orientazio Juridikoko Zerbitzuak bere lana garatzeko baliatzen dituen baldintza materialei buruzko kexak
• Giza baliabideei dagokienez, epaitegietako langileen bajak eta ordezkapenak arazo iturri dira oraindik ere. Bere garaian, agintari autonomikoek horien gaineko kudeaketa plan bat helarazi ziguten, eta, bertan, ordezkapenetarako eta errefortzuetarako langileen trebakuntza espezifikoa nahiz gure erkidegoko bulego judizial guztietarako funtzionamendu protokoloa jaso ziren. Tutoretza programa bat, batetik, zeregin eta erantzukizunen definizioa, ondoren, eta Sailak idazkari judizialekin egin beharreko lana, azkenik, aipatzen ziren alderdi guzti horiek etengabe hobetzeko bidean. Aurrekontu zailtasunek, hala ere, eragin negatiboak izan dituzte neurri horien birtualtasunean, eta, ondorioz, kasu batzuetan, egiaztatu ahal izan dugun bezala, erabiltzaileek jasotzen duten zerbitzuen kalitatean kalteak eragin dira
Adierazitako hiru ikuspegietako azkena gure esku hartzeak diziplina erantzukizunetan duen eraginkortasuna baloratzen duena izango litzateke. Gai horretan, hain zuzen ere, esperientziak diosku gure irismena nahiko eskasa dela, kontuan hartuta erantzukizunak eskatzeko ardura duten barne kontroleko mekanismoek erabiltzen dituzten irizpideak. Edonola ere, jakina da Arartekoaren esku hartzeen helburua ez dela kexan agertzen diren jardueraren errudunak zigortzea, baizik eta inplikatuta dauden eragile desberdinekin lankidetzan aritzea, akatsak zuzendu eta prebenitze aldera.
Gure jardueraren hiru dimentsio horiek elkarren artean duten harremana ikusteko, Bilboko hiritar batek aurkeztu zuen kexa aipa genezake. Emakume honek, zoritxarrez, bere bikotekidea bat-batean galdu zuen arrazoi naturalen ondorioz. Hildakoaren testamentuaren oinordeko bakarra eta hark sinatutako aseguruaren onuraduna berau izanik, kexagileak hala ezartzen zuen forentse txostena eskatu zion auzitegiari. Auzitegiak, hala ere, hainbat aldiz ukatu zuen bere eskaera, irizpen hori oraindik egiteke zegoela, eta, beraz, bere bikotekidearen heriotza argitze aldera hasitako prozedura irekita zegoela adierazita. Horrek guztiak kalte ekonomikoa eta sufrimendua eragin zizkion kexagileari eta hala jarraitu zuen, azkenean, txostena duela lau hilabetetik auzitegietako agiritegietan zegoela konturatu arte. Dirudienez, akats baten ondorioz beste espediente batean sartu zen. Berehala entregatu zitzaion txostena bere abokatuari. Kexagileari, hala ere, ez zitzaion azalpenik eman, ez eta barkamenik eskatu ere.
Kexagileak jasandako sufrimendua gorabehera, kasu honetan zerbitzu adeitsu eta eraginkor baten itxaropena (herritarren eskubidea dena) bertan behera gelditu zen, are gehiago egoera hain mingarrian. Izan ere, pertsonen akatsez harago, horiek ulergarriak baitira, garrantzitsuena zera da: lau hilabetez, eta interesdunak etengabe informazio eskaerak egin arren, epaitegiko inork ere ez zuelako gutxieneko jarduerarik egin txostenarekin zer gertatu zen ikertzeko, eta, horrek sentikortasun falta adierazten duela. Halaxe azaldu zuten Justizia Auzitegi Nagusian eta haren Gobernu Idazkaritzak informazio eginbideak hasi zituen gertaerak egiaztatzeko. Ondoren, idazkia bidali zuen Arartekora, kexagileari bakarmena eskatuz egin zuen akatsagatik. Halaber, jakinarazi zigunez, ez zen diziplina zehapenik jarriko, ez baitzen nahita izan, eta zegokion Epaitegiko Idazkaritzara bidalitako idazkariaren berri eman zigun. Bertan, honakoa gogorarazten zen: “ardura profesionala areagotzeko beharra, etorkizunean halako gertaerarik egon ez dadin, Justizia Administrazioko erabiltzaileen kalterako.”
Erregistro Zibiletan lan karga handiegia egoten da, eta, ondorioz, arlo honetan egon da kexa gehien. Hori dela eta, Justizia Sailari bere erabilgarritasun bitartekoak hobetzeko beharra planteatu diogu. Edonola ere, jakinarazi dizkiguten egoera partikularrak konpontzen saiatu gara, idazkari, epaile eta langileen aurrean kudeaketa informalak eginez.
• Lehen alderdiari dagokionez, nazionalitate espedienteen arloko atzerapenen arazoaren parte gisa identifikatu genituen arazo informatikoak gainditu zirela egiaztatu genuen. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak Arartekoari emandako erantzunean iragarri legez, errefortzuak sartu dira (halaxe gomendatu genuen gure ebazpenean).
• Jasotako arretaren ziozko kexei dagokienez, astebeteren barruan Bulego Judizial Berria ezartzearen ondorioz funtzioak berrantolatu behar zirenean Gasteizko Erregistro Zibileko hainbat erabiltzailek aurkeztutakoak aipa ditzakegu. Kexa horiek konpontzeko, zuzenean jo genuen Idazkaritza Judizialera. Haren harrera onenari esker, kasu guztietan kexagileek egin behar zituzten kudeaketei bi egunetan erantzun zitzaien, Justizia Administrazioko Herritarren Eskubideen Gutunean ezartzen diren baldintzetan. Bi kasutan, gainera, interesdunei barkamena eskatu zitzaien jasotako tratuagatik.
Aurten igo egin dira Doako Justiziaren kudeaketari buruzko kexak eta hiru alderditan esku hartu behar izan du Arartekoak:
• Berau ukatu izanaren legezkotasuna kontrolatzen, aurreko epigrafean azaldutako lehen kexan ikus daitekeen bezala
• Neurriak gomendatuz, hiritarrek onura hori eskatzeko asmoz bisitatzen dituzten Orientazio Juridikoko Zerbitzuaren instalazioak hobetzeko. Horren harira, Herri Administrazio eta Justizia Sailak erantzun positiboa eman dio Gasteizko Justizia Jauregiaren harira aurkeztu genion lankidetza eskaerari
• Espedienteak tramitatuz, ebazpenen epe, gardentasun eta oinarrien arloan disfuntzioak zuzentzeko lan egin dugun eremuan
Atal hau amaitzeko ezinbestekoa zaigu aipatzea krisi ekonomikoa ez dela, edonola ere, 2014an Arartekoaren esku hartzea eragin duen faktore bakarra, Justizia Administrazioaren zerbitzuaren kalitatea defendatzeko orduan. Araudi eta jurisprudentzia mailako arazoak ere egon dira eta hiru alderdi hauetan egin da batez ere lan urtean zehar egindako jardueretan:
• Eremu penalean, gaixotasun psikikoak dituzten pertsonen senideen hainbat elkartek erakunde honetara jo zuten, Zigor Kodea erreformatzeko proiektuan beren ustez kriminalizatu egiten zelako buruko gaixotasuna eta kezkatuta zeudelakoArartekoak txostena egin zuen gaia aztertzeko, eta, horren arabera, adierazpen bat egin zuen gai horren gainean
• Askatasun publikoen arloan, urte honen amaieran Kongresuak Hiritarren Segurtasunerako Lege Organikoaren Proiektua onartu du. Lege horren aurreikuspenak erabakitzaileak izango dira arlo honetan jaso ditugun kexak zuzenbidean baloratzeko orduan. Giza Eskubideen erakundeek aho batez kritikatu dute proiektu horren edukia. Izan ere, adierazpen askatasunaren eta manifestazioaren eskubideak murriztu direla ikusi dute, gure iazko txostenean ohartarazi genuen bezala. Bereziki azpimarratzeko modukoa da Amnesty International elkarteak horren harira argitaratutako txostena
• Iazko txostenean Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren 2013ko martxoaren 14ko epaiaren eragina planteatzen genuen, hipoteka bermedun maileguak ez ordaintzeagatiko etxe uzteak babesten zituen legediaren aldaketari dagokionez. Arazo horregatik, hain zuzen ere, aurten ere jende ugari etorri da erakunde honetara. Legegileak beren eskaerak ase nahi izan zituen hipoteka zordunen babesa, zorraren berregituraketa eta gizarte alokairua babesteko neurriei buruzko maiatzaren 14ko 1/2013 Legean. Edonola ere, Lege hori erkidegoko araudiarekin eta Konstituzioarekin bat ote datorren eztabaidatu da, oraindik ere, bai gizartean, bai justizian. 2014ko uztailaren 17an, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren (1. aretoa) epai berri batean zera azpimarratu zen, Espainiako hipoteka legeak urratu egin zuela EBko Oinarrizko Eskubideen Gutuna eta etxe uzteen aurkako legea izenekoan islatutako erreformak ez zuela saihesten herritarrak finantza erakundeen aurrean babesik gabe geratzea
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
4.1. Elkarteekin egindako bilerak
Tokiko nahiz nazioarteko GKE eta elkarteen eskutik jasotako eskaerak erantzun dituguEskaera horietan adierazitakoari jarraiki, Arartekoarekin hitz egin nahi izan dute, Giza Eskubideak bermatzeko sistemak prozesu penalaren eremuan duen birtualtasunaren gainean.
4.2. Erakundeetako arduradunekin eta korporatiboekin egindako bilerak
Urtean zehar lan bilerak egin ditugu Epailetzako kide ugarirekin. Erakunde honekin izan duten lankidetza ez da agerikoa soilik adierazi ditugun kudeaketa zuzenetan, baizik eta baita gure ebazpenak egiteko orduan iritziak alderatzen lagundu digutelako ere
Era berean, Euskal Autonomoa Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzarekin lanean aritu gara, baita lurralde historiko bakoitzeko Idazkaritza Koordinatzaileekin, fiskal gorenarekin eta probintzietako fiskal buruekin ere. Horiekin guztien Arartekora hurbildu diren hiritarrek planteatu dizkiguten hainbat arazo jorratu ahal izan ditugu, batez ere eremu penalean eta erregistro zibilen arloan
Korporazio profesionalei dagokienez, hiru lurralde historikoetako abokatuekin harremanetan egon gara, beren jardueraren kontra jarritako kexetako bi alderdiren gainean: batetik, doako justiziari buruzko gaiak; bestetik, prozedura bermeak lanbidearen kontrol deontologikoan. Azken gai hori, gainera, Gipuzkoako Delineatzaileen, Albaitarien eta Odontologoen Elkargoekin eta Bizkaiko Notarioen Elkargoarekin landu dugu
Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia eta Justizia Sailburuordetzako arduradunekin bildu gara, bai Helduen Justizia, bai Adingabeen Justizia jorratzeko. Beren zerbitzuak bisitatu ditugu, Justizia Administrazioarekin lankidetzan, baita Bilboko Justizia Jauregiko Orientazio Juridikoko Zerbitzuak eta Zumarragako Ibaiondo Adingabeen Zentroa ere
4.3. Inkomunikazio araubidean atxilotutako pertsonen berme sistema hobetzeko neurriei buruzko gomendioen jarraipena
Jarraipen honen esparruan hainbat bisita egin genituen Ertzaintzaren ertzain etxe desberdinetara. Bisitaldi horien emaitza txosten honetan Barne arloari eskaini zaion zatian ikus daiteke
4.4. Ekitaldietan parte hartzea, hitzaldiak ematea ea materialak prestatzea
Arartekoaren presentzia publikoa nabarmena izan da arlo honetan jorratutako alderdietan eta azpimarratzekoa da honako foro hauetan izan duen esku hartzea
• Euskal Herriko Unibertsitatea (Bizkaiko Campusa): Esku hartze penalaren esparruan dauden uneko joerei buruzko txostena, Arartekoaren Bulegoaren esperientziatik abiatuta
• Euskal Herriko Unibertsitatea (Gipuzkoako Campusa): Estupefazienteen trafikoaren errepresioari buruzko politika publikoen gaineko nazioarteko mintegia
• Oñatiko Soziologia Juridikoko Nazioarteko Institutua: Trantsizio justiziari buruzko nazioarteko mintegia
• Bilboko Justizia Jauregia: Zuzenbide Penalaren XI. Jardunaldiak José María Lidónen omenez: “Botere Judizialaren Lege Organikoaren Aurreproiektuari eta eremu publikoko ustelkeriari buruzko azterlanak”.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
5.1. Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak uztailean argitaratu zuen “Justiziari buruzko Iritziak” azterlanaren arabera, euskaldunen ehuneko 26 soilik fidatzen da justizia auzitegiekin. Datu horretan jaitsiera nabarmena ageri da aurretik jasotako iritzien aldean, hau da, 2010ean baino 4 puntu gutxiago eta 1999an baino ia 20 gutxiago antzeman ditzakegu. Era berean, datu horren arabera, euskaldunen erdiak baino gehiagok uste du justiziak irudi desegokia duela.
Gure Justizia Administrazioaren bitartekoak eta antolaketa egokiak ote diren baloratzeko asmoz, adierazitako datuen arabera nabarmentzekoa da aldaketa bat egon dela hiritarrek arlo honetan dituzten itxaropenen gainean. Izan ere, auzitegiak beren jurisdikziopean jarritako gaietan legeari jarraiki babestu behar diren eskubideak eta ondasun juridiko pertsonalak eraginkortasunez eta azkar lehenesteko gai ote diren baino gehiago dago orain justiziarekiko konfiantzaren azpian.
Jasaten ari garena bezalako krisi sistematikoaren testuinguruan, Justiziarekiko konfiantzaren araberakoa izango da honek printzipio eta bermeen ordena juridikoa defendatzeko duten gaitasuna, hiritarrek praktikan geroz eta ahulago ikusten dutena, lan baldintzen desarauketa, askatasunen gaineko atzerapena eta politika eta ekonomia arloko goi mailakoen ustelkeria eta antzeko fenomenoetan. Lehen bi kasuetan, defentsa horretarako arau mailako neurriak behar dira. Hala ere, ustelkeriaren aurkako borrokan epaile eta fiskalen zerbitzura dauden bitartekoek ezarri behar dituzte hobekuntzak, bai horien kopuruari, bai kalitateari dagokienez, Justiziak hiritarrek espero dutena eman dezan.
5.2. Botere Judizialaren Kontseilu Orokorreko buruak adierazi zuenez, 2015ean indarrean jarriko dira ustelkeria eta delinkuentzia ekonomikoaren ziozko prozedurak tramitatzen dituzten epaitegi eta auzitegi guztien funtzionamendua eta antolaketa hobetzeko neurriak. Funtsean, epaileei prestakuntza, antolaketa eta nazioarteko tramitazio mailan babesa emateko neurriak izango dira. 2014. urtearen amaieran, Euskal Fiskaltza Gorenak hainbat izapide egin ditu Euskadin ustelkeriaren aurkako fiskal bat egon dadin. Eskaera horrek Eusko Legebiltzarraren babesa izan zuen eta irailean Kontseilu Fiskalaren oniritzia jaso zuen. Era berean, jakina da Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailak ahalegin handia egin duela horren harira, Arabako Fiskaltzan bitarteko informatiko berriak jarri dituela eta 2015ean erkidego honetako gainerako tokietara hedatuko dituela.
Hala eta guztiz, neurri horien arrakasta oraindik ebazteke dauden hiru alderdiren araberakoa izango da. Hiru alderdi horiek funtsezkoak dira eremu honetan Fiskaltzarentzat berarentzat ere: batetik, baja bat estaltzen ez den bakoitzean prozeduretan egoten den moteldura saihestea, batzuetan prozedura eten ere egiten baita; bestetik, ustelkeriaren aurkako fiskaltzari langile eta babes espezializatuko egiturak ematea; eta, azkenik, benetako polizia judiziala egotea, epaileen eta fiskalen menpe soilik egongo diren delitu ekonomikoen gaineko espezializatuak barne. Bestela, ikerketa batzuen konplexutasunaren ondorioz eta ikertu behar diren erakunde eta organismoen lankidetza mugatzen duten erreakzio korporatibo batzuen ondorioz, horrelako gaietako eginbideak betikotu egiten dira eta Fiskaltzan, praktikan, lehenetsi egiten dira kausa indibidualak, interes orokorrei eragiten dietenen aldean (esate baterako, ustelkeria arrazoiak). Halaxe adierazi dute aurten eragile juridiko guztiek. Hori guztia dela eta, erakunde honek diagnostiko horretan adierazitako hobekuntza eskaria defendatu nahi du.
5.3. Doako justiziaren zerbitzura dauden baliabideak ez dira inola ere nahikoak egungo egoera sozioekonomikoaren ondorioz dagoen eskari mailari era egokian erantzuteko. Urtean zehar jasotako kexak aztertuta, bada, hiru dira arlo honetan kezka pizten duten gaiak:
• Egungo lege proiektuaren edukia gorabehera (Abokatutzaren Kontseilu Orokorraren iritziz eskubideetan atzera pausu bat egon delarik abokatuentzat eta orokorrean hiritarrentzat), oraindik konpondu barik dago finantzazioaren arazoa. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak baztertu egin zuen Justizia Ministeriotik proposatutako sistema, berau aplikatuta Euskadin tasa judizialen bidez bildutakoaren zati txiki bat baino jasoko ez zuela ulertuta.
• Orientazio Juridikoko Zerbitzuak lan egiten duen espazio fisikoari dagokionez, eta Eusko Jaurlaritzak berau egokitzeko egindako ahalegina gorabehera, oraindik ere ikusten ditugu Bilboko justizia jauregian bizitakoak bezalako egoerak. Bertan, izan ere, erabiltzaileek zerbitzu horretako instalazioetatik kanpo itxaron behar izaten zioten beren txandari eta langileak irten behar izaten ziren kanpora pertsona bakoitzari galdetzeko ea zergatik eskatzen zuten doako justizia. Ondorioz, langileez gain, itxarote ilara luze horietan zeudenek ere entzuten zituzten kasuan kasu auzitegietara jo behar zuen pertsonen egoera ekonomikoen zehaztasunak eta egoera pertsonalak, batzuetan oso pertsonalak -adibidez, senar baten kartzelaratzea, seme-alabentzako pentsio falta,, adopzio eta aitatasun gaiak-.
•Kasu batzuetan, ebazpenen atzerapena ikusita, Doako Justiziaren Batzordeak, aztertu behar dituen gai kopuruari aurre egiteko bitarteko nahikorik ez duenez, ez ditu erregistratzen Orientazio Juridikoko Zerbitzuan baztertu diren eskaerak aurkeztu dituzten pertsonen alegazioak.
Hala, nahiz ea Batzordeak alegazio horien edukia aztertuko duen horren gaineko behin betiko ebazpena ezartzeko orduan, ez da kontuan hartzen noiz aurkeztu den, hala beharko lukeen arren, Doako Justiziaren Doako Laguntza Juridikoari buruzko ekainaren 19ko 110/2012 Dekretuko 23. artikuluan aurreikusitako ondoreetarako, Batzordeak berariazko ebazpena eman gabe hogeita hamar egun baino gehiago pasatzen direnerako (ez da gutxitan gertatzen).
5.4. Protesta publikoa kultura politiko demokratikoan errotuta dago bete-betean. Hori dela eta, antolamenduan nahitaez islatu behar da hiritarrek kalean erkidegoari eragiten dioten gaiei buruzko euren iritzia adierazi ahal izateko eskatzen duten askatasun mailaren eta hiritarrek horren legegileari, hauteslea den aldetik, jarri nahi dioten mugaren artean dagoen tentsioa, ordena publikoa arautzean aztertu behar diren beste ondasun juridiko batzuk babeste aldera.
Erakunde honen askatasun publikoei buruzko adierazpenetan sarritan agertzen den gaia da eta poliziaren jarduera eta praktiketako berme sistemari buruzko urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorreko gogoetak hartu dira oinarritzat.
Gaia, beraz, azpimarratu beharrekoa da. Izan ere, txosten honetan aztertu den aldian zehar, eta Giza Eskubideak defendatzen dituzten erakunde desberdinek helarazi diguten iritziaren arabera, eremu honetan prozesu kezkagarri bat dugu. Aurten, urte amaieran, Kongresuak Hiritarren Segurtasunerako Legearen proiektua onartu du horren isla. Edonola ere, lege horrek, onartu zen bezala jarraitzen badu, negatiboki baldintzatu dezake biltzeko (eta manifestatzeko) eskubide konstituzionala. Auzitegi Konstituzionalean lege proiektu honen aurkako errekurtsoa jarriko dela espero dugu. Hala, auzitegi konstituzionalaren ardura izango da aipatu eskubide konstituzionala guztiz betetzen dela zaintzea.
Edonola ere, Defentsa Bulego honen erantzukizuna da euskal botere publikoei gogoraraztea gizarte mobilizazioko une bereziki asaldatu honetan, eta araudi horrek indarrean jarraitzen duen bitartean, haren arabera dagozkien funtzioak bete behar dituztela, betiere kontuan hartuta adierazpen publiko askerako legezko bitartekoak herrialde baten osasun demokratikoaren funtsezko adierazle direla.
5.5. Bitartekaritza arloa Justizia mailan albiste positibo gehien sortzen duen eremuetako bat da eta aurten azpimarratu beharreko hiru puntuak honakoak dira:
• Bitartekaritzaren birtualtasuna Gazteen Justizian: Eusko Jaurlaritzak eman dituen datuen arabera, bitartekaritza prozesuen % 88,10ek, adingabeek EAEn egindako delitu eta arau hausteengatik garatutako prozedura judizialetatik kanpo, emaitza positiboa izan du. Ondorioz, norabide horretan lanean jarraitzeko beharra bistakoa da.
• 2014. Urtean, Euskadin indar berezia hartu du desadostasunak eta eskariak negoziazioaren bidez ebazteko modalitate berritzaileak. Hala, epaitegietara jotzea saihesten da. Lankidetza bidezko eskubidea da, hau da, gatazkak konpontzeko bestelako metodo bat, defentsa juridikoa ulertzeko modu bat. Hala, mentalitate aldaketa sustatzen du Zuzenbideko profesionalen eta Justiziako erabiltzaileen artean. Bada, bide horren metodologia eta birtualtasuna ezagutzeko aukera izan ondoren, positiboki baloratu behar dugu ezarpen horrek Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren eskutik jaso duen babes sendoa.
• Euskadi oraindik ere aitzindaria da justizia konponarazlea aplikatzeko orduan. Eredu horren tresna ezagunenetakoa, hain zuzen ere, bitartekaritza da. Horren harira, gure Justizia Administrazioa bereziki aktibo agertu da, Bitartekaritzaren aldeko Magistratuen Europako Taldeko Euskadiko Atalaren eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Zuzendaritzaren laguntzarekin, 2012ko urriaren 25ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012/29/UE Zuzentarauko eskaeretara egokitzeko orduan. Zuzentarau hori gure araudira 2015eko azaroaren 16rako sartu beharko da eta ordurako beharrezkoa izango da, ez soilik beharrezko bitartekoak izatea, horretarako egonik auzitegi barruko bitartekaritza zerbitzua, baizik eta baita eragile juridiko guztiek jakitea zer den justizia konponarazlea eta berau zuzenean aplikatzeko moduan egotea, zuzentarau hori aplikatu eta berehala.