II. ATALA: Euskal Herriko Administrazio publikoen jarduera ikuskatzea
EAEko herritarren eskubideak babesteko ardura esleitu diote Arartekoari, EAEko herri-administrazioen irregulartasunen, akatsen, gehiegikeriaren eta jardun okerraren aurrean jardun dezan. Horretarako, oinarrizko bi lanabes erabiltzen ditu:
• Herritarrek egiten dituzten kexa-espedienteak ebaztea. Kexa jartzeko, aurrez ezarritako bide hauek erabil daitezke: Arartekoaren hiru bulegoetako batera joan, postaz baliatu, edo internetez, Arartekoaren web orriaren bidez.
• Ofiziozko jardunen bitartez (halakoetan, Arartekoak jarrera proaktiboa hartzen du), ofiziozkoa, jardun administratibo batek funtsezko eskubideren bat kaltetu dezakeela hautematen badugu, eta indarrean dagoen legeria urratu dezakeela iruditzen bazaigu.
2014. urtean era guztietako 6.310 kexa egin dituzte herritarrek. Gainera, urtean zehar ofiziozko 68 espediente hasi dira. Arloen arabera, nabarmentzekoak dira Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren ekimenez hasitakoak, baita ogasun, justizia, hIrigintza, mendeko adineko eta gizarteratzeari buruzkoak ere.
Kapitulu honetan egituratuta daude jarduera guztiak, Arartekoaren bulegoa antolatzeko dauden 17 arloen arabera multzokatuta. Arlo bakoitzean jarduerarik adierazgarrienak aztertuko ditugu, eta arlo horretan bideratu diren kexarik garrantzitsuenak azalduko ditugu, gai multzoetan bereizita. Era berean, urtean barrena gertatutako lege-aldaketak aipatuko ditugu, halakorik izan bada.
Egindako kexak zer arlorekin lotuta dauden kontuan hartuta, 2012 eta 2013ko goi-mailetan mantentzen dira 2014. urtean ere gizarte bazterketaren kontra borrokatzeko bitartekoekin zerikusia duten kexak. Bereziki gailentzen dira Lanbideren funtzionamendu-arazoei dagozkienak, baita ere erakunde horrek diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren arloan burutu dituen jarduerekin lotutakoak.
Aurten, arlo bakoitzeko lana aurrez garatutako jarduera-planaren inguruan egituratzea indartu da. Arlo guztietan lana planifikatzeko eta homogeneoagoa egiteko tresna da, 2010. urtetik aurrera ezarri duguna. Arloen plangintza estrategikoa egiteko tresna gisa erabiltzen ari da pixkanaka. Era berean, arlo bakoitzaren bukaeran, arlo horrekin lotutako herritarren eskubideak baloratzeko atala agertzen da. Horri esker, begiratu azkar batean, 2014. urtean gaikako arlo bakoitzean kontua nola dagoen ikus daiteke.
Merezi du Arartekoaren lan-mekanika aipatzea, bai Estatuko Herriaren Defendatzaileari bidalitako kexa idatziei dagokienez, bai onartzen ez diren kexei dagokienez, izan ere, horietan denetan izapide laburtua egiten da, baita bideragarritasunezko eta eskumenezko azterketa ere. Egiaz, onartu gabeko kexen estatistikan –aurreko kapituluan eman dugu hori idatziz‑, Espainiako Herriaren Defendatzailearekiko bikoiztasuna agertzen da kexa ez onartzeko arrazoi gisa haietako 5 kasutan. Beraz, kexa bakoitza banaka aztertuz, Arartekoaren jarduerarekiko bikoiztasunak ekidingo direla bermatzen da.
Horregatik, bideratzen ez diren kexetan ere dedikazio hori egiazta daiteke. Kasu askotan, horren osagarri, kexagileari aholku ematen zaio jarduteko modurik egokienaz, edo konponbide zehatzak bilatzen dira azaldutako arazo zehatzetarako −hori da Arartekoarentzat garrantzitsuena−, egin daitekeen edo egin nahi den izapidea edozein izanda ere, edo eragindako administrazioari luzatutako gomendioa alde batera utzita. Alegia, administrazio-prozeduraren aurretik, benetako konponbideak lortzea lehenesten dugu eta nolabaiteko bitartekaritza informala egiten dugu. Bitartekotza horrek oso emaitza onak izaten ditu eta kexagileak gogobetetzen ditu.
1.Hizkuntz eskubideak, kultura eta kirola
1. Arloa kopurutan
Arlo horretan guztira 26 kexa-espediente berri ireki dira 2014. urtean; hau da, Arartekoak urtean zehar izapidetzea onartutako guztien % 1,18. Jarraian, espediente horien banaketa azalduko da, arloka:
• Herritarren hizkuntz eskubideak euskal administrazioekiko harremanetan 10
• Kirol jarduerak 6
• Herritarren hizkuntz eskubideak justizia
administrazioarkiko harremanetan 3
• Administrazioaren funtzionamendua eta
prozedura administratiboa 3
• Beste alderdi batzuk 3
• Kultura, industria eta arte ondarearen babesa 1
Jaso ditugun kexarik gehienek honako hau izan dute
hizpide: gure hizkuntza ofizialetako edozein erabilita, botere publikoekin harremanak izateko orduan herritarrek dituzten zailtasunak; zehazki, Justizia, Osasuna eta Polizia administrazioekin euskaraz aritzeko.
Ez dugu kexarik jaso gaztelania ez erabiltzeagatik; alabaina, ebazpen batzuk eman ditugu zenbait pertsonek, batez ere udal-esparruan, protestatu egin zutelako, euren eskubideak gauzatu ahal izateko nahitaezkoak ziren informazioak euskara hutsean zeudelako, eta ezin zituztelako gaztelaniaz eskuratu.
Kirolaren esparruan, bai agertutako kexak, bai gure gomendioen jarraipenak adingabeek egiten dituzten kirolen gainekoak izan dira.
Azkenik, Administrazioak antolatzen dituen aisialdi-ekimenei buruz hitz egin behar dugu. Arlo horretako kexak egoki erantzun dituzte ukitutako udalek eta aldundiek, nahiz eta haien kudeaketa erakunde pribatuei egokitu.
Urtean zehar izapidetutako kexei dagokienez, txosten hau amaitzean egoera honetan daude:
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Arreta elebiduna Osakidetzako pediatria-zerbitzuetan
Salatutako egoera
Gure esku-hartzea bikoitza izan da esparru honetan. Batetik, arreta pediatrikoa jasotzeko zegokien oinarrizko eremutik alde egiteko prest zeuden familiak izan ditugu, haien xedea baitzen beren seme-alabek medikuarekin euren hizkuntzan berba egin ahal izatea. Aitzitik, aukera hori baldintza baten mende zegoen, beti betetzen ez zena: ukitutako profesionalen oniritzia. Horren aurrean, erreklamatu egiten zuten, kasu horietan ez baitzuten arreta pediatrikorik jasotzen ofiziala den beren seme-alaben ama-hizkuntzan.
Bestetik, ikerketa bat zabaldu genuen disfuntzio baten aurrean, uda hasieran udalerri euskaldunetan kezka berezia sortu zuena: espezialisten faltak eraginda, udalerri horietan pediatria-zerbitzua familia-medikuek ematen zuten, eta haiei ez zitzaien eskatzen Normalizazio Planak lanpostu horietarako esleitzen duen hizkuntza-eskakizuna. Gauza bera gertatzen zen, mediku euskaldunak izan arren, mediku horien balizko bajak betetzen zituzten profesionalek euskaraz ez zekitenean.
Arartekoaren esku-hartzea
Euskal Osasun Zerbitzuari planteatu genion arazoa. Hasiera batean eman zuen erantzunean, alor horretan Osakidetzaren II. Euskara Planak ekarritako hobekuntzari egiten zion aipamena.
Administrazioari nabarmendu genion aipatutako planean jasotzen diren neurriak zalantzarik gabe positiboak direla, bai oro har hartuta, bai beren seme-alabek (planean ezarritako datatik aurrera) pediatrarekin euskaraz jarduteko eskubidea gauzatu nahi duten familientzat. Alabaina, gaineratu genion aipatutako eskubidea data hori orduko erabili nahi izanez gero, ez zela eraginkorra izango.
Gauzak horrela, Arartekoaren 2014ko uztailaren 11ko Ebazpenaren bidez, Osakidetzari eskatu genion antolaketa-neurriak har zitzala, familia erabiltzaileei eragiten ari zitzaizkien kalteak arintzeko. Ebazpen horretan, zehazki, Osakidetzari neurriak gomendatzen zaizkio, euskaraz behar adinako arreta pediatrikorik ez dagoelako.
Emaitza
Osakidetzako Langile Zuzendaritzarekin jorratu genuen kasu hori. Planteatu genizkion egoera jakinei konponbidea emateaz gain, Zuzendaritza konforme agertu zen gomendatutako neurriekin, eta bere egin zituen kontratazio-irizpideak adostu behar dituen Sektoreko Mahaian izan beharreko jarrera begira.
2.2. Eskola-kirola: hezkuntza-irizpideek errendimendu-irizpideen gainetik egon behar dute
Salatutako egoera
Erakunde honetan espediente bat ireki zen Zarauzko zenbait gurasok hala eskatuta, zeintzuek 2003. urtean jaiotako seme-alabak zituzten. Azaltzen zutenaren arabera, Zarauzko futbol-taldean bi urtez jokatu eta gero, klubak jakinarazi omen zien beren seme-alabek ezin zutela kirol hori praktikatzen jarraitu ordura arteko euren taldekideekin. Aipatutako erabakia haien errendimendu handiagoa edo txikiagoa oinarritzat hartuta egindako hautaketan zetzan.
Gurasoek zioten egoera hori eskola-kirolak bilatzen dituen helburuen aurkakoa zela, adin horietan, irizpide egokiarekin, garrantzitsuagoa baita balio-heziketa emaitzak eta lehiakortasuna baino.
Arartekoaren esku-hartzea
Zarauzko Udalari zuzendu gintzaizkion egoera horren eta Gipuzkoako kirol-eskolak arautzen dituen 69/2008 Foru Aginduaren arteko bateraezintasuna azpimarratzeko. Aipatu Aginduko 4. artikuluaren arabera, kirol-hastapeneko unitateen irakaskuntza-jardueretan (esku artean dugun kasua) benjamin, alebin, infantil eta kadete kategoriako eskolaume orok esku hartu ahal izango du, “eta ezingo da inolako hautapen edo diskriminazio motarik ezarri inongo jardueratan”. Hori horrela izanik, Udalari eskatu genion egoera egiazta zezala, eta, beharrezkoa balitz, erabil zitzala Agindu horrek ematen dizkion funtzioak, futbol-eskolen baimentze-araubidea arautzean, bere xedapenak errespeta daitezen.
Eskertzekoak dira udal-agintariek erakunde honekiko azaldutako lankidetza eta gardentasuna, baita arazoari heltzeko erabili zuten parte-hartze dinamika ere. Berorren bidez, ukitutako instantzia guztiek (bereziki herriko futbol-taldeak) bere egin zituzten aipatutako balioak, eskola-kirolarekiko duten konpromisoaren ardatz gisa.
Emaitza
Udalak ukitutako familiekin zein futbol-taldearekin egindako kudeaketen berri emanez erantzun zigun. Kudeaketa horien ondorioz, 2014ko irailaren 23an bigarren urteko kimu guztiek entrenatzeari ekin zioten. Era berean, erakunde honi Kiroletako Udal Patronatuko zuzendariaren ebazpen bat igorri zion. Ebazpen horretan, mintzagai dugun espedientea sustatu zuten pertsonen bertsioa egiaztatu ostean, baimena ematen zitzaion Zarauzko Futbol Taldeko “Futbol Eskolari” (bigarren urteko kimuena); alabaina, aipatu baimena baldintzatuta zegoen, erakunde honek azaldutako gogoetekin bat zetozen hainbat irizpide betetzea eskatzen baitzen. Bestalde, konturatu ginen Zarautz Kirol Elkarteko Futbol Eskolak bat egin zuela filosofia horrekin, haren webgunean plazaratutako informazio-gidan ageri denez, bai helburu eta balioez hitz egitean, bai taldeak osatzeko garaian jarraituko diren irizpideak zein izango diren azaltzean.
3. Araudi eta gizarte-testuingurua
Hizkuntza arloan, Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Euskararen agenda estrategikoa 2014-2016 txostenak markatu du testuinguru arauemailea. Ekainean onartu zuen, eta bere helburua da esparru horretan erkidegoko administrazioak gauzatuko dituen jardueren hari eroale-lanak egitea, legealdi honetan zehar.
Txosten horren onarpenak denboran zehar jarraitu den euskara sustatzeko politikaren sendotzea islatzen du. Haren xedea da, 168 ekintza zehatzen bidez eta 335 milioiko aurrekontuarekin, euskarari bultzada ematea eta hura eraberritzea. Nolanahi ere, berorren azterketatik ondorioztatzen da, funtsean, txostenean bilduta daudela Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren ardurapean dagoenak) aurreko urteetan bultzatutako gidalerroak, eta gidalerro horiek indarrean dauden euskara sustatzeko hainbat plangintza eta programa sektorialekin uztartzen dituela.
Horregatik, eta agenda horrek erakusten duen arrazionalizazio-esfortzua eta bultzada modu positiboan baloratzeari utzi gabe, kontuan izan behar dugu aurreko txostenetan aipatu izan dugun kontrastea. Kontraste hori egiaztatu ahal izan dugu, batez ere esparru zehatzetan, bai gai hau dela-eta Arartekoaren aurrean planteatutako kexei buruzko ikerketaz geroztik egiaztatutako errealitateetan, bai txosten horren aurrekariak diren bi plangintza tresna handiek oinarritzat zuten koiuntura-analisian ere:
• “Euskara 21. Itun berritu baterantz” dokumentua.
• Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP), Euskararen Aholku Batzordeak 2012an onartutakoa.
Aipatu kontrastea agerian geratzen da, beste alderdi batzuen artean, jasotako kexetan ikus daitekeen euskararen ezagutzaren eta Administrazioan egiten den benetako erabileraren arteko bat ez etortzean. Egoera hori irudikatu zuen jadanik Europako Kontseiluko Adituen Batzordeak Eskualdeen edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Itunaren gainean egin zuen Espainiako egoerari buruzko azken txostenean. Batzordearen ordezkaritza bat Espainiako Estatuan egon zen urrian, eta haren presidenteak nabarmendu egin zuen gai horren gainean epe luzean mantendutako politikak daukan garrantzia, eta positiboki balioetsi zituen Euskadin dagoen politikaren emaitzak.
Aldi berean, erreferentzia egin behar diegu gai honen gainean tradizionalki herritarren nahigabea eragiten duten hiru esparruetan ikusi ditugun aurrerapausoei.
Justizia Administrazioari dagokionez, agerikoa da azken 4-5 urteetan hizkuntza-paisaiak izan duen alda
keta, auzitegietako langileek euskara gehiago erabiltzen baitute. Hala ere, oraindik ere nabarmena da euskararen presentzia oso txikia dela, gure aurreko txostenetan azaldu ditugun egiturazko arrazoiengatik.
Dena dela, gai honetan lankide izan ditugun operadore juridikoek azpimarratu egiten dute Auzia Euskaraz programak, Eusko Jaurlaritzaren Herri Administrazio eta Justizia Sailak bultzatutakoak, urtean zehar izan duen eragina. Berorren eskutik Zuzenbideko profesionalen arteko batzarrak egin dira barruti judizial orotan; gainera, era baikorrean balioetsi behar dugu batzar horiek proiektura ekarpenak egiteko asmoz planteatu zirela, bere ezarpena prozesu parte-hartzaile baten ondorioa izan dadin. Prozesu horren eraginez, lantaldeak jarri dira martxan, eta berorien bidez normalizatu egin nahi da epaitegietan ere materialak eta inprimakiak euskaraz erabiltzea. Ildo berean, 134 abokatu- eta prokuradore-bulegotan e-Toolbar informatika-tresna ezarri da (tresna horren etengabeko eguneratze-prozesuaren gainean ere lan egin da). Gainerako operadoreei dagokienez, nahiz eta oraindik kopuru txikia izan, esanguratsua da proiektua aurkezteko batzarretan, lehenengoz, 17 epailek eta 30 idazkari judizialek parte hartu izatea.
Osasunaren alorrean, hobekuntza nabaritu dugu Osakidetzaren Bigarren Euskara Planari jarraipena egiteko gure jardueraren barruan. Bi alderditan laburbiltzen dugu hobekuntza hori:
• Batetik, herritarrek planteatutako kexak konpontzeko asmoz, erakunde honekin izandako lankidetzari dagokionez; bereziki eraginkorra izanik Euskal Osasun Zerbitzuko Langileen Zuzendaritzak eskainitako elkarrizketa, arazo horiek azkar eta erraztasunez bideratzeko.
• Bestetik, erakunde honek gomendatutako irizpideak ezartzeagatik telefonozko eta zuzeneko arretan, zerbitzuen antolakuntzan eta enpresa-hornitzaileak zein behin-behineko langileak kontratatzeko irizpideetan. Azken horien gainean, Eusko Legebiltzarrak ere Osakidetzarekin adostu zuen euskararen ezagutzari lehentasuna ematea.
Azkenik, polizia-esparruan ikusitako aurrerapausoak aipatu behar ditugu. Bereziki esanguratsua da hori, poliziarena baita azken urteetako gure txostenetan hobekuntza nabarmenik islatu ez duen esparru bakarra.
Arartekoak 2012an Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailari Gomendio bat helarazi zion, gure erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan herritarrei emandako arreta hobetzeko asmoz. Honako hau eskatzen zitzaion aipatu gomendioan: txanda eta zerbitzu guztietan langile elebidunak daudela bermatzeko antolakuntza-irizpideak erabiltzea, eragile objektibo eta ebaluagarrien arabera banatuta; hala nola, testuinguru soziolinguistikoa eta dauden tokiko biztanle-kopurua, langile-kopurua edo egindako zereginaren arabera jendearekin elkarrekintza gehiago edo gutxiago izatea.
Segurtasun Sailak gomendioa onartu eta hura betearazteko neurriak hartzeko konpromisoa hartu zuen, baita erakunde honi horren guztiaren berri ematekoa ere. Aitzitik, herritarren kexek bultzaturik, Legebiltzarraren aurrean salatu behar izan genuen batetik, konpromiso horiek ez zirela betetzen, eta, bestetik, Administrazioak igortzen zizkigun erantzunek (gure gomendioari egiten genion jarraipenaren barruan) ez zutela zehaztasunik.
Aurten, ordea, Ertzaintzan Euskara Erabiltzeko Plana onartzearen kariaz, erakunde honek gomendatutako irizpideak aplikatzen dituzten neurriez hitz egin genezake. Gainera, bikoiztu egin da esparru horretan euskara sustatzera bideratzen den aurrekontua; horrela, 2015ean, 1.027.817 euroko aurrekontua izango du.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
Arlo honetan Arartekoaren jarduera zuzendu duen planaren barruan, azpimarratzekoa da gizarte zibil antolatuarekin izandako lankidetzak izan duen garrantzia:
• Kirol-klubak.
• Abokatuen elkargoetako euskara-batzordeak.
• Hizkuntz Eskubideen Behatokia, zeinarekin lankidetzan dihardugun bai administrazioekin euskaraz aritzeko zailtasunengatik jasotzen dituzten herritarren kexak direla-eta, bai eskubide hori benetan gauza dadin, politika aktiboak behar dituzten alderdiak zein diren oro har diagnostikatzeko.
Halaber, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin batu gara, eta laguntza egokia eman du erakunde honen aurrean aurkeztu diren kexa-kasuak konpontzeko, euskal administrazioekin zein estatukoekin lotutakoak.
Ildo bertsuan, aipatu beharra dago Ararteko erakundeak eta Elebide Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuak elkarlanean egindako lana, indarrean dagoen lankidetza-akordioa betez.
Atal honetan, azkenik, aipatzekoa da Osakidetzako Langileen Zuzendaritzak eskainitako laguntza. Berarekin bildu gara jasotzen diren kexei erantzuteko sistema hobetzeari begira, baita erakunde honek gomendatutako neurriak ezartzeari begira ere.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
5.1. Hizkuntza-eskubideei dagokienez, nahiz eta herritarrek aurkeztutako erreklamazioak, funtsean, polizia-, judizio- eta osasun-esparruei buruzkoak izan, nabarmendu behar dugu ukitutako botere publikoek hobeto kudeatzen dituztela kexa horiek. Zentzu horretan, txosten honek mintzagai duen urtean zehar, lankidetza gehiago egon da agertutako egoera zehatzak konpontzeko, eta plangintzarako tresna berriak hartu dira, gaiaren gainean erakunde honek defendatu izan dituenak.
Justiziaren alorrean, euskaraz auzitan aritzeko eskubidea gauzatu nahi duten pertsonek zailtasunak (denbora, berehalakotasuna eta eragozpenak) izaten jarraitzen dute sarritan. Agerikoa da oztopo horiek herritar elebidunei euskara erabiltzeko asmoa kentzen dietela, eta, horren ondorioz, ezin daiteke esan Justiziaren aurrean hizkuntza bat edo beste erabiltzeko aukera, gaur egun, aukera askea denik.
Justizia Administrazioaren, Epailetzaren, Fiskaltzaren eta Idazkaritza Judizialaren zerbitzupean lan egiten dutenen ehuneko handi batek ez du ezagutzen gure hizkuntza ofizialetako bat; horren eraginez, aztergai izan ditugun hainbat kasutan, gainontzeko esku-hartzaileek gaztelania edota itzulpen-zerbitzuak erabili behar izan dituzte.
Horregatik, elebitasuna benetakoa izan dadin eta ez dadin itzulpenean oinarrituta egon, ezinbestekoa da erabiltzaileen eta operadore juridikoen arteko lankidetza. Horren gainean, operadore juridikoek hainbat ekimen proposatu dituzte urtean zehar, administrazio-agintariekin zein agintari judizialekin lotutakoak.
Bigarrenei dagokienez, euren abiapuntua izan behar da Auzitegi Nagusiak euskararen erabileraren normalizazioaren alde adierazitako asmoa. Aipatu asmoa bat dator bai Eskualdeen edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Itunean jasotako gomendioekin, bai bertako Adituen Batzordeak aldiro ateratzen dituen txostenetako gomendioekin:
• Hizkuntza ofizial bietan jarduteko gai diren epaitegietako langilez osatutako lantaldeak sortu, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko hizkuntza-normalkuntzari buruzko 174/2010 Dekretuak, ekainaren 29koak, aurreikusten duenari jarraiki.
• Prozedurak euskaraz izapidetzeko normalizazioan aurrerapausoak eman, egoera hori lan-karga gehigarri gisa ikusi ez dadin gure epaitegietan, oraindik ere gertatzen den moduan. Xede horretarako, komenigarria dirudi protokoloak ezartzea (banaketa egiteko orduan hizkuntza-faktorea kontuan hartuko den ala ez aintzat hartu gabe) euskaraz auzitan ibiltzea eskatzen direneko kasuak talde elebidunei esleitzeko, baita fiskal euskaldunei ere, egun ezarritako mekanismoak hobetuz.
• Kexa batzuk izan dira, non epaileek eta fiskalek alderdiei eskatzen zieten gaztelaniara itzultzea aurkeztutako euskarazko dokumentazioa. Beste batzuetan gauza bera gertatu da euskal administrazioek euskaraz emandako dokumentazioarekin: besteak beste, ebazpenak, udaletako osoko bilkuretako aktak edota adingabeekin erlazionatutako gaiei buruz sare publikoko ikastetxeei eskatutako txostenak. Nahiz eta planteatu zaizkigun kasuak konpondu ahal izan ditugun (Epaitegiaren edo Fiskaltzaren aurrean egindako zuzeneko kudeaketen bidez), kasuok denboran zehar behin eta berriz errepikatzen direnez, badirudi beharrezkoa dela gogoraraztea azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legeak, Euskararen Erabilpena Arautzekoak, jasotzen dituen aurreikuspenak. Horrela, bertako 9.1. artikuluak honako hau ezartzen du: Epailaritzarekingo harremanetan, herritar guztiek aukerako hizkuntza ofizialaz baliatu ahal izango dute, inolako itzulpenik ezin eska dakiekeela.
Bukatzeko, komenigarria irizten diogu Auzia Euskaraz programaren diru-zuzkidura indartzea, zeren urtean zehar operadore juridiko euskaldunez osatutako erkidego zabal eta pluralaren zerbitzura dagoen tresna gisa sendotu da, eta haren eraginkortasuna egiaztatu ahal izan da epaileen, fiskalen, notarioen, langile judizialen, prokuradoreen, abokatuen eta unibertsitateko kolektiboaren aurrean.
5.2. Osasunaren arloan, erakunde honek egiaztatu ahal izan du Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Planak urtean zehar ekarri duen bultzada. Plan horretan aurreikusten diren neurriak aurrerapausoa dira herritar orok aukerako hizkuntza ofizialean mediku-arreta jasotzeko duen eskubidea eraginkorra izan dadila lortzeko, oraindik ez baitu erabateko eraginkortasunik.
Normalizazioaren helburua erdietsi arte, eta eraginkortasun gabezia horrek erabiltzaileei eragiten dizkien kalteak saiheste aldera, Osakidetzari honako irizpide hauek gomendatu dizkiogu, giza baliabideen eta material-baliabideen antolaketara gaineratu direnak:
• Osasun-eremu bateko pediatria-zerbitzuak ez direnean gai bertara atxikitako pazienteen hizkuntza-eskubideak bermatzeko, neurriak hartu beharko dira hala eskatzen duten familien adingabeei beste eremu batean arreta emateko, salbu eta antolaketako beharrizanek hori egitea eragozten badute. Beharrizan horiek, edozein kasutan, aztertu egin beharko dira jokoan dauden gainerako ondare juridikoekin batera.
• Ez da inolaz ere atzerapausorik emango, egitezko bidetik, pediatria-arreta zerbitzu baterako Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planak aurreikusten duen arreta elebidunaren mailan, berdin izanik zerbitzu hori pediatrian adituek zein familia-medikuek ematen badute ere. Horrek guztiak postu horien balizko ordezkapen baterako irizpideak aintzat hartzea eskatzen du: hau da, hutsune horiek bete behar dituzte plaza horientzat esleitutako hizkuntza-eskakizunari, kasu bakoitzean, dagozkion baldintzekin bat datozela bermatzen duten profesionalek.
• Erabiltzaileenganako telefonozko zein zuzeneko arretari dagokionez, ezarrita dauden protokoloek ziurtatu behar dute, hasiera batean arreta ematen ari den pertsona elebiduna ez bada, arreta euskaraz jaso nahi duen pertsona modu arin batean zerbitzuak duen langile euskaldunengana transferituko dela, gaztelania hautatu izan balu jasango lituzkeenak baino itxaronaldi zein atzerapen gehiago pairatu behar izanik gabe. Modu horretan ekidin ahalko da bakarrik, zerbitzu publikoetan euskararen normalizazio benetakoa ez den bitartean, herritarren eskubideen eraginkortasuna ez dadila baldintzatu egon arreta ematen dion pertsonaren arabera.
5.3. Polizia-esparruan, Ertzaintzan Euskara Erabiltzeko Plana argitaratzeak aurrerakada ekarri du, oraindik urrun dagoen helburua lortze aldera: euskara lan egiteko hizkuntza bihur dadila, euskal gizarteari polizia-zerbitzu elebiduna eskaini ahal izateko.
Plan horren abiapuntua da euskararen ezagutza eta erabilera oso txikia dela Ertzaintzan. Arrazoi horren kariaz herritarrek jarritako kexak izapidetzean egiaztatu ahal izan dugun errealitatea da hori. Ondorioz, Defentsa Bulego honek, bere azken txostenetan, zalantzan jarri izan du azken 15 urteetan hartutako neurrien eraginkortasuna. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari neurri errealistakstrong>, berariazkoak eta neurgarriak eskatu izan dizkio, arlo horretan teoria eta praktikaren artean dagoen aldea gainditzen lagunduko luketenak.
Modu positiboan balioetsi behar dira Planak ezartzen dituen neurriak bai agenteen prestakuntzarako, bai informatikako aplikazioetan euskararen erabilpena normalizatzeko. Azpimarratzekoa da, aldi berean, erakunde honek sarritan gomendatu dituen bi irizpide barneratzea:
• Txanda eta zerbitzu guztietan langile elebidunak daudela bermatzeko antolakuntza-irizpideak erabili, eragile objektibo eta ebaluagarrien arabera banatuta; hala nola, testuinguru soziolinguistikoa eta dauden tokiko biztanle-kopurua, langile-kopurua edo egindako zereginaren arabera jendearekin elkarrekintza gehiago edo gutxiago izatea
• Ertzaintzaren lanpostu zerrendan (LPZ) jasotako derrigortasun-datak eta euskara-mailak berrikusi, zerbitzua eskaintzen deneko lekuaren errealitate soziolinguistikoa eta herritarrekiko harremana kontuan hartuta.
Azkenik, honako honek duen garrantzia azpimarratu behar dugu: edozein jarduketa judizial egiterako orduan (argiketak, norbanakoen deklarazioak, salaketak, epaiketetan agertzea, etab.) Ertzaintzaren esku-hartzeak gure bi hizkuntza ofizialen arteko hizkuntza-normalizazioaren irizpidea barne-hartzea. Horretarako, nahitaezkoa irizten diogu berariazko neurriak hartzea; neurri horiek Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren eta Herri Administrazio eta Justizia Sailaren arteko lankidetzaren emaitza izan behar dute.
5.4. Herritarrenganako informazio- eta komunikazio-arloan jarritako kexak aztertzean, egiaztatu genuen horietako zenbaitzuk euren Udalek onartutako euskaren erabilerari buruzko Ordenantzak zituztela kausatzat. Egoera horrek aukera eman dio erakunde honi hizkuntzen koofizialtasunak udal-esparruan duen esanahiari eta dituen inplikazio praktikoei buruz iritzia adierazteko. Horren gainean ditugun irizpideak honako era honetan laburbiltzen dira:
• Udal batek herritarrei –taldeka edo banan-banan– zerbait jakinarazteko orduan hizkuntza bat baliatzea erabakitzen badu, kontuan hartu beharko du jakinarazpen horrek araututako administrazio-prozedura batekin loturarik duen edo izan dezakeen. Horrela, 30/1992 Legeak interesduna babesik gabe ez uzteko ezartzen dituen betekizunak bete behar ditu.
• Banan-banako jakinarazpenei dagokienez, besterik adierazi ezean, hasiera batean euskara erabiltzen bada ere, jakinarazpen horiek jasoko dituen herritarrak berariaz aukeratzen duen hizkuntza ofizialean bidali behar dira, kontuan hartu gabe administrazio-prozedura erregulatzen duen araudiari lotutako tramitazioaren zati bat diren ala ez. Horrela izatea defendatzen genuen Arartekoaren 2014ko ekainaren 5eko Ebazpenean.
• Euskaraz bidalitako informazioak erabateko balio juridikoa izanda ere, hartzaileek informazio hori gaztelaniaz jasotzeko eskubidea dute, hala eskatuz gero, eta eskubide horrek udal-taldeek osoko bilkurako aktak hizkuntza horretan jasotzea barne hartzen du. Horrela adierazi zuen Arartekoak 2014ko urriaren 29ko Ebazpenean. Berorren bidez, azaltzen zuen horrek guztiak ez zuela zertan bateraezina izan behar udalak (berak horrela erabaki zuelako) euskara erabiltzearekin barruko lanetarako, herritarrei zerbitzuak egiteko eta administrazioekin harremanak izateko.
• Trafikoa arautzen duen araubideak baldintza bat ezartzen du herri-bideetako seinaleztatze-paneletan (edo haiekin batera) agertzen diren ohar idatzietarako zein idazkunetarako: gaztelaniaz agertuko direla eta, horrez gain, kasuan kasuko autonomia-erkidegoko hizkuntza ofizialean, baldin eta seinalea erkidego horretako lurraldean kokatuta badago. Horrenbestez, eta Arartekoaren 2014ko azaroaren 11ko Ebazpenean jasotzen denez, idazkun bat –seinaleak helarazten duen trafiko-aginduaren osagai erabakigarria izanik– euskara hutsean idatzita badago, seinalean agindutakoa urratzeak ezin du berekin ekarri araudi horrexetan xedatutako zigorra.
5.5. Kirolaren atalean, gure esku-hartzeak hiru ardatz izan ditu:
• Alde batetik, gazte atzerritarrek kirol federatua egiteko dituzten zailtasunak. Badira zenbait urte Arartekoa gai horren gainean esku hartzen ari dela, ulertzen baitu federazioaren lizentzia lortzeko atzerritar adingabeei eskatzen zaizkien egoteko eta bizilekua izateko baldintzek, Espainiako Futbol Erret Federazioak ezarritakoek, galarazi egiten dietela administrazio-egoera araugabean daudenei federazioaren lizentzia eskuratzea, eta horrek gizarteratzeari eragiten dio, baita kirolaren praktikaren bidez haur eta gazteek eskuratzen dituzten gainerako helburuei ere. Beste aldetik, Herri Administrazioek adingabearen interes gorena betetzearen alde jardun eta berdintasun-printzipioa aplikatu behar dute. Ez dago bereizketarik egiterik adingabe atzerritarra izateagatik.
Horrela helarazi genion Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari. Honek irizpen bat eman zuen Arartekoak adierazitako irizpideekin bat etorriz, eta euskal federazioei agindu zien aipatutako adingabeak federatuta egoteko beharrezkoak ziren lizentziak eman zitzatela.
• Bestalde, eskola-kirolean parte hartzen duten erakunde ororen, publikoen zein pribatuen, oinarrizko betebehar bat nabarmendu behar izan dugu: beti jardutea adin horietan kirolak sustatu behar dituen izpiritu parte-hartzailearekin eta hezitzailearekin bat eginda. Bereziki, “futbol-eskolak” deritzenen jarduerez arduratu gara, uneoro eskola-kirolaren helburuei hel dakizkien, eta betiere haur eta gazteen artean helburu-hezitzaileak erdiestea eta kirol-ohiturak sustatzea lehenetsita, lehia-arrakastaren gainetik.
• Bukatzeko, positiboa izan da 2013ko ekainaren 19ko
Ebazpenaren gainean egin dugun jarraipena. Egiaztatu ahal izan dugu bai Donostiako Udalak, bai Gipuzkoako Foru Aldundiak ebazpen horretan aipatzen ziren neurriak hartu dituztela espazio publikoetan txapelketa maskulinoak eta femeninoak berdintasun-irizpideei jarraituta joka daitezen.
2. Hezkuntza
1. Arloa kopurutan
2014an 146 kexa bideratu dira hezkuntzaren arloan.
Honako hauek izan dira kexa horiengatik eragindako administrazioak:
• Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra
(Eusko Jaurlaritza) 118
• UPV/EHU 5
• Tokiko administrazioa 2
• Foru administrazioa 1
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila da aurkeztutako kexa gehienak biltzen jarraitzen duena. Horregatik, azken urte hauetan egiten ari garen moduan, nabarmendu egin nahi dugu sail horretako arduradunek lankidetzan aritzeko izan duten jarrera. Izan ere, jarrera horrek kexa moduan jaso ditugun kontu gehienak behar bezala izapidetzeko aukera eman du.
Horien edukiari dagokionez, jasotako kexak honako azpiarlo hauei buruzkoak izan dira:
• Bekak eta bestelako laguntzak 27
• Ikasleen onarpena 20
• Eskubideak eta betebeharrak 15
• Lanbide heziketa 13
• Hezkuntza-premia bereziak 13
• Eskola-garraioa 12
• Administrazioaren funtzionamendua eta prozedura
administratiboa 9
• Eskolako tratu txarrak edo jazarpena 8
• Hizkuntzen irakaskuntza 7
• Unibertsitateko irakaskuntza 6
• Hezkuntzako plangintza/programazioa 5
• Eskola-jantokia 5
• Beste alderdi batzuk 3
• Haur hezkuntza 1
• Irakaskuntza artistikoak 1
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 1
Kexa-arrazoiak ez dira aurreko urtekoetatik bereziki aldendu. Nabarmentzekoa da bekak eta bestelako laguntzen azpiarloa sendotu egin dela arlo osoarekiko duen pisu erlatiboarekiko (% 18 inguru), baita ikasleen onarpenaren azpiarloa ere. Garrantzia esanguratsua izaten jarraitzen dute bai eskubide eta betebeharren azpiarloak, bai hezkuntza-premia berezienak ere. Azkenik, beharrezkotzat jotzen dugu azpimarratzea lanbide-heziketaren gaineko kexak hartzen ari diren presentzia.
Urte honetan zehar kudeatu diren kexen izapidetze-prozesuaren xehetasunei dagokienez, azpimarratzekoa da 2014an jasotako kexa guztiak, 2014ko urtarrilaren 1ean abian zeudenak gaineratuta, txosten hau idatzi den unean honako egoera honetan daudela:
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Ikasleen onarpena
2.1.1. 2014an izapidetu diren kexetatik marokoar neska gazte batek bideratutakoa aipatuko dugu. Hark bere bizilekua EAEra alda
tu zuen, eta haren xedea zen DBHko ikasketak A ereduan egiten jarraitzea. Hasiera batean, gazte horrek hezkuntza-agintarien aurkakotasunarekin egin zuen topo, D ereduan eskolatzea besterik ez baitzuten aurreikusten.
Erakunde honen jarduna Arartekoaren 2014ko azaroaren 24ko ebazpenean islatuta geratu da. Horren bidez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari gomendatu zaio gazte horren eskolatzea berriz aztertzeko eta Bilboko Martín de Bertendona Bigarren Hezkuntzako Institutuan A ereduko derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikasle gisa onartzea baimentzeko. Gomendioa onartu egin da.
Gomendio hori lantzean, nabarmendu nahi izan duguna da eskolatzeko lurralde batzordeek berandu etorritako ikasleekin egiten duten lana. Eusko Legebiltzarrari azkenaldian aurkeztu dizkiogun urteko txostenetan gaineratutako iruzkinei eutsi diegu. Iruzkin horietan azpimarratu izan dugu aipatu batzordeek ekarpen ukaezina egiten dutela, besteak beste, ikasleen banaketa orekatua lortzen saiatzeko. Baina, kasu honetan, ez dugu antzeman mota horretako plangintza-helburuei edo-beharrizanei lotutako elementurik, interesdunak egindako hautaketa kontuan ez hartzea justifika dezakeenik.
2.1.2. Aipatzeko modukoa da ere familia batek hala eskatuta izapidetu den kexa, bi urteko bere semeak eskolaratzea A ereduan has zezala nahi zuena.
Kasu horretan Arartekoaren 2014ko urriaren 30eko ebazpena eman dugu. Horren bidez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari gomendatu diogu bi urte baino gutxiagoko ikasle bat A hizkuntza-ereduko ikastetxe batean eskolatzeko aukerak azter ditzala eta horien berri eman dezala.
Kasu hori izapidetzean, azpimarratu nahi izan duguna da hezkuntza-arduradunek hasieran defendatzen zuten jarrera ikusita, horrek esan nahi zuela ikasleak onartzeko araudian xedatutako agindua (eskolatze-bermerik edo -konpromisorik ez dagoen etapetan ere plazak esleitzekoa) ez zela ezagutzen eta edukiz husten zela. Aipatutako hasierako jarrera horrek honako hau defendatzen zuen: hasierako inskripzio-eskaeran egindako eskolatze-eskaerei arreta eman ezin zaienean, geroko eskaera oro epe arruntetik kanpo egindako eskolatze-eskaera gisa izapidetu behar zela.
Gainera, erakunde honen esperientziagatik, jarrera hori ez zetorren bat hezkuntza-administrazio horren ohiko jarduketarekin. Izan ere, antzeko kasuetan, ez du eragozpenik jarri familiei libre zeuden plaza hutsen gaineko beharrezko informazio guztia helarazteko, bigarren eta hirugarren aukeren adjudikazioari amaiera eman ostean; hori guztia urteroko prozesu arruntaren testuinguruan, nahiz eta eskolaratzeko bermerik egon ez.
Hezkuntza-arduradunak, euren azken erantzunean, prest azaldu dira familiak hautatutako zenbait ikastetxeren ratioa zabaltzeko. Ikastetxe horiek beren hezkuntza-eredua dela-eta hautatu dituzte familiek. Horren ondorioz, gomendioa onartutzat jo dugu.
2.2. Hezkuntza-plangintza edo programazioa
2.2.1. Ikasleak onartzeko prozesuari buruz jasotako kexak zenbaitetan gai garrantzitsuagoekin lotuta egoten dira, besteak beste, hezkuntza-plangintza edo -programazio kontuekin. Oraintsu izapidetutakoen artean, aipatu dugunaren adierazle da familia batek sustatutako kexa, Bilboko Zazpi kaleak-Ibaiondo gunean bere alabaren eskolaratze-aukerengatik arduratuta zegoena.
Kexa horrek ahalbidetu digu,batetik,Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari galdetzea ea betetzen ote den Euskadiko Eskola Kontseiluak emandako gomendioa, zonalde horretan antzemandako eskaintza urriari erantzuteari buruzkoa; eta, bestetik, gomendio horren arabera hezkuntza-eskaera handitzeko egin den esfortzua egiaztatzea.
2.2.2. Bestalde, beste urte batez, Sopuerta udalerri bizkaitarrean bizi duten gatazka aipatu behar dugu. Bertan, Handitzen guraso-elkarteak honako hau eskatzen du:La Baluga haur-eskolan hezkuntza publikoko eskaintza ematea lehen hezkuntzarako.
Arduraz ikusi ditugu 2014-2015 ikasturte hasieran gertatu diren istiluak. Horregatik, errepikatu egiten dugu, inoiz baino gehiago, hezkuntza-administrazioak ezin duela baztertu hezkuntza-eskaintza baten programazioari lotuta duen ardura. Izan ere, eskaintza horrek erantzun egin behar dio Sopuertan lehen hezkuntzan ere hezkuntza publikoko eskaintza lortzea xede duen eskariari.
2.2.3. Beste zenbaitetan, hezkuntza-plangintza edo -programazio kontuei buruzko kexak beste hezkuntza-eskaera batzuekin egoten dira lotuta, hala nola, ikasleen banaketa orekatsuagoa lortzearekin, jatorri atzerritarreko ikasleen integrazioa areagotzeko asmoz. Horixe bera da, Sasoeta Zumaburu HLIHko Burunzpe Guraso-elkarteak hala eskatuta, une honetan izapidetzen ari garen kexaren kasua. Kexa horrek eskola-mapa berri bat eskatzen du Lasarte-Oria (Gipuzkoa) udalerriarentzat.
2.3.Eskubideak eta betebeharrak
2014. urtean, bi urteko bi anaia bikiren eskolaratzeari buruz sustatutako kexa nabarmendu da bere berezitasunagatik. Gure esku-hartzeari ekitean, ulertu dugu euskal eskola publikoa osatzen duten ikastetxeei ziurtatutako pedagogia-, antolaketa- eta kudeaketa-autonomia ez dela traba izan behar hezkuntza-administrazioak orientabide posibleak ager ditzan. Ikasturte hasierako ebazpenetan egiten dira orientabide horiekiko berariazko erreferentziak.
Gaur egun, behin eta berriz errepikatzen da bikiak,euren eskolaratze-garaia hastean,gela desberdinetan banantzeak ez duela inolako zehaztasun zientifikorik, eta gomendagarriena dela, ikasturtea hastearekin bat, biki bikote bakoitzaren egoera bereziak kontuan hartzea,zein gelatan jarri erabakitzeko. Aipatutako egoeraren aurrean familien papera alda
rrikatu beharra dago, beraiek baitira euren seme-alabak ondoen ezagutzen dituztenak hasierako aldi horretan. Hala ere, handik aurrera haien hezkuntza-jarraipenak zehaztuko du bikien eskolaratze-moduaren gainean zein erabaki hartu beharko den.
Hezkuntza Saila harkor agertu da erakunde onetatik iradokitako praktika onaren aurrean, hau da, gurasoek parte hartu ahal izatea bikiak gela berean edota gela desberdinetan eskolaratu ditzatela erabakitzeko prozesuan.
2.4. Hizkuntzen irakaskuntza
2.4.1. 2014. urtean, honako kexa hau azaldu da beste behin ere: EAEko Hizkuntza Eskola Ofizialetako onartze- eta matrikulazio-prozesuetan Atzerritarren Identifikazio Zenbakirik (AIZ) ez duten etorkinei jartzen zaizkien mugak. Horrez gain, zalantzan jarri da, nahiz eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ukatu, bete gabe gera litezkeen lekuak pertsona horiei esleitzeko hartu zen konpromisoa eskola jakinetan gauzatu ote den.
Horren harira, 2013ko urteko txostenean adierazi genuenari lotzen gatzaizkio.
2.4.2. Bestalde, desadostasuna egon da hizkuntza-trebetasunak egiaztatzeko ezarrita dauden irizpideekin gaitasun-agiriak lortu ez diren kasuetan. Zehazki, ez da egon adostasunik ekaineko eta iraileko deialdietan izandako jokaera desberdinak direla-eta. Izan ere, lehendabizikoan, idatzizko-proba gainditu ostean egin zitekeen bakarrik ahozko proba; bigarrenean, aldiz, posible zen egitea idatzizkoa gainditu gabe. Zegokion izapidetzea egin eta gero, honako hau izan da ondorioa: hezkuntza-administrazioak baduela arau-babes eta arrazoi nahikorik, eskura dituen aukeren artean, eta, bestalde, aukera horiek askotariko alda
ketak jasan ditzaketela.
2.5. Lanbide heziketa
Atal honetan, nabarmendu nahi dugu lanbide-heziketako hezkuntza-zentroetan arrisku erradiologikoa duten materialak erabiltzearen gainean sustatutako kexa.
Kexa hori dela-eta hasitako esku-hartzean zehar, Hezkuntza Sailetik jakinarazi digute eskakizun bat bidali dietela bai “Soldadura eta galdaragintza” erdi-mailako heziketa-zikloa, bai “Metalezko eraikuntzak” goi-mailako heziketa-zikloa ematen duten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietara toriozko elektrodoak zerio, lantano edo zirkoniozkoengatik ordezkatzeko, Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionalak landutako prebentzioko ohar teknikoari jarraiki.
2.6. Ikastetxeak
2.6.1. Bilboko Luis Briñas Santutxu HLIH ikastetxearen gainean izapidetutako kexak ahalbidetu digu egiaztatzea hezkuntza-arduradunek jarrera positiboa dutela dagoen arazoari konponbidea ematen saiatzeko. Arazoa hauxe da: haur eta lehen hezkuntzako ikasleen jolas-orduetarako espazio ireki bat sortu behar dela, baina aldi berean estalita dagoena,eta ikastetxeak babestutako eraikin izaera duela.
2.6.2. Izapidetu dugun beste kexa batek honako hau nabarmentzera eraman gaitu:itunpeko zentroetako eskola-kontseiluek badutela eskumena eskolako ordutegiarekin lotutako erabakiak hartzeko, familien iritzia eskatu gabe, familia horiek kontseiluan bertan duten ordezkapenetik haratago.
2.7. Eskola-garraioa
2.7.1. Bukatu dugu zerbitzu honen egungo antolaketaren gainean egin dugun esku-hartzea, ikasle ezgaituentzat diskriminatzailea dela uste duen familia batek hala eskatuta egindakoa, hain zuzen ere.
Berorri buruz emandako ebazpenean ondorioztatu dugu Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, ahal den neurrian, lehenetsi egin behar duela eskola-garraioen ibilbideak egokitutako autobusekin antolatzea, hezkuntza-beharrizan bereziak (ezgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialari lotutakoak) dituzten ikasleen barneratzea bultzatzeko. Aukera hori bideragarria ez bada, eta familiak behartuta badaude banan-banako diru-laguntzen deialdietan parte-hartzera, erabilitako garraio-zerbitzua ordaintzeko, uste dugu Hezkuntza Sailak zehaztu egin behar duela zenbaterainokoa izan behar den ikastetxeetako zuzendaritzen esku-hartzea, Balioespen Batzordearen geroko jardunak familiengan sorrarazitako bidezko itxaropenak zapuztu ez ditzan. Eta, hitz batez, ulertu dugu Hezkuntza Saila saiatu behar dela banan-banako diru-laguntzak deitzeko urteroko aginduak aurreratzen,horrela,ahal den heinean, eskatutako laguntzak lehenago eman ditzan.
2.7.2. Era berean, Arartekoaren 2014ko urtarrilaren 28ko ebazpenaren bidez, bukatutzat jo dugu gure esku-hartzea beste kexa batean. Kexa horretan zalantzan jartzen zen ea hezkuntza-administrazioak baduen ahalmenik bizilekutik hurbil dagoen itunpeko ikastetxe batean eskolaratzea ezartzeko, nahiz eta inguru hurbilean eskaintza publikoa izan, horren arabera utziz eskola-garraioko zerbitzu osagarria aitortzea ala ez aitortzea.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ez du emandako gomendioa onartu. Hori dela eta, alda
keta nabaria gertatu dela azpimarratu behar dugu, orain arte, eta hala dela ikusi dugu beste kexa-espediente batzuen tramitazioan, hezkuntza-administrazioak ez baitie inoiz ere ukatu eskola-garraioaren zerbitzu osagarria beste zonalde edo udalerri batzuetako zentro publikoetara joan beharra zuten ikasleei, eurak bizi ziren zonaldean edo udalerrian plaza publikorik ez zegoelako beste batera joan behar baldin bazuten, nahiz eta itunpeko zentroek hezkuntza-eskaintza izan. Honako hauek izan dira erabilitako arrazoiak: eskola-garraiorako baliabide publikoen erabilera eraginkorraren beharra eta programatutako hezkuntza-planifikazioan balizko disfuntzioak saihestea.
2.8. Eskola-jantokiak
Eskola-jantokiei dagokienez, begiraleen ratioak doitzeko aukera planteatu da,aldi baterako bazkaltiarren etorrerak gutxieneko jarraipena izango duela itxura duten kasuetarako, hala nola, gerora sortutako egoerengatik lana eta familia uztartzea behar duten gurasoak, etab.
Haatik, erakunde honetan ulertu dugu zuzeneko kudeaketa erregimenean dauden eskola-jantokien funtzionamendurako egungo aginduetan agertzen diren begiraleen ratioak doitzeko mugak erabaki objektibo eta arrazoitu baten emaitza direla (eta ez arbitrarioa). Ratio horiek hezkuntza-arduradunek erabaki dituzte, agindu horiek ezartzeko aintzatetsi zaien eskumeneko ahalmena erabilita.
2.9. Bekak eta ikasketarako bestelako laguntzak
2014. urtean, aipamen berezia merezi du bikaintasun-beken gainean (gure aurreko urteko txostenean ere aipatu genituen) izapidetutako kexak.
Gure jarduna bukatutzat eman duen ebazpenean nabarmendu dugu Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari dagokiola egokiena irizten dion unibertsitate-politika diseinatzea, irakaskuntzan zein ikerkuntzan bikaintasuna bultzatu eta sustatzeko. Horrek honako hau defendatzera eraman gaitu: aurrekontuak baldintzatzen dituzten egungo egoera ekonomiko zailak gorabehera, ezerk ez duela oztopatzen Hezkuntza Sailak bikaintasuna sustatzeari biderapen berri bat eman izana erabakitzea. Gauzak horrela, alde batera utzi ditu bikaintasun-bekak izeneko diru-laguntzak, eta haien ordez sari finalista bat sortu du, nahiz eta oraindik bikaintasun-beka horiek beken eta unibertsitate-ikasketetarako diru-laguntzen deialdi orokorraren esparru barruan dauden.
Hain zuzen ere, bikaintasun-beken azken konfigurazio horrek eragiten du eurak emateko-prozesua ezin dela baldintza ekonomiko okerren konpentsazio-printzipioa kontuan izan gabe egin, horixe baita beken eta ikasketetarako laguntzen politikan gailendu behar den printzipioa. Horrenbestez, beka hori eman ahal izateko, zenbait betekizun ekonomiko bete behar dira.
Dena dela, adierazi dugu alda
keta horiek egitean, eta administrazio onaren alde jardunda, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak argitasun eta gardentasun gehiagoz jokatu behar izango zukeela; horrela, hasiera batetik azaldu eta jakinarazi beharko zukeen bikaintasunaren sustapenarekiko bere jarrera alda
tzeko erabakia.
2.10. Unibertsitateko irakaskuntza
2.10.1. UPV/EHUko Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoak zenbait kexa izan ditu aurten.
Kexa horietako batean Arartekoaren 2014ko azaroaren 26ko ebazpena eman dugu. Horren bidez, UPV/EHUri gomendatu zaio Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko irakaskuntza-eskaintza berriz aztertzeko, Gobernu Kontseiluaren 2009ko azaroaren 19ko Erabakiaren, irakaskuntzaren plangintzarako araudia Graduko titulazioak ezartzeko prozedurara eta eremura egokitzekoaren, irizpideekin bat eginez.
Beste batean, berriz, ulertu dugu UPV/EHUko Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoan ematen diren Ingeniaritza Nautikoa eta Itsas Garraioa zein Itsas Ingeniaritza izeneko graduetako ikasketa-planek Unibertsitate Kontseiluaren oniritzia jaso dutenez, horrek ahalbidetzen duela plan horiek Itsas Jendearen Prestakuntza, Titulazioa eta Zaintzako Arauei buruzko Nazioarteko Hitzarmenean, 1995ean zuzendutakoan (STCW-78/95 Hitzarmena), ezarritako prestakuntza-baldintzak betetzen dituztela defendatzera (UPV/EHUko unibertsitate-arduradunek egiten duten legez).
2.10.2. Bukatzeko, nabarmendu nahi dugu ere UPV/EHUra sartu nahi zuen emakumezko gazte batek hala izapidetutako kexa. Gazte horrek batxilergoaren pareko ikasketa homologagarriak zituen eginda, AEBko hezkuntza-sistemaren arabera, eta UPV/EHUn ikasi nahi zuen.
2013-2014 ikasturtean, gazte horrek Unibertsitatera sartzeko proban, UPV/EHUk deitutakoan, parte hartu zuen. Parte-hartze hori baldintzatuta zegoen une horretan izapidetze-prozesuan zegoen homologazio-espedienteko emaitzarengatik, eta honako zailtasun honekin egin zuen topo: EHUk zioen bera (EHU) ez zegoela ahalbidetuta ikasketa-espedienteko bataz besteko nota kalkulatzeko. Gainera, ez zuen aintzat hartzen ere UNEDek 2012-2013 ikasturtean kalkulatutako bataz besteko nota, uste baitzuen kontsultarako emandako informazioa ez zela behar bezain frogagarria. Azkenik, eta erakunde honek egindako hainbat kudeaketaren ostean, UPV/EHUk onartu egin zuen UNEDen webguneko idazkaritza birtualetik emandako nota aintzat hartzea, eta gazte hori UPV/EHUko ikasle bihurtu zen egin nahi zituen ikasketetan.
3. Araudi eta gizarte-testuingurua
Nahiz eta Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordearen barruan 2014ko abuztuaren 29ko Akordioa lortu den, eta horren arabera konpondutzat jo diren hezkuntzaren kalitatea hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren (LOMCE) gainean azaldutako eskuduntza-desadostasunak, horrek ez du ekidin euskal Administrazioak bere burua Auzitegi Konstituzionalera jotzera behartuta ikustea, hezkuntza erreforma horri erabateko gaitzespena agertzeko. Horrez gain, eskumen-gatazka positiboa sustatu du Lehen Hezkuntzako oinarrizko curriculuma ezartzen duen otsailaren 28ko 126/2014 Errege Dekretuaren aurka.
Adierazpen publikoetan hezkuntza-arduradunek behin eta berriz azaldu dutenaren arabera, LOMCE indarrean sartu ostean, euren helburua gutxieneko beharrezko neurriak hartzea besterik ez da, euskal ikasleak babesteko xedearekin eta EAEko zenbait hezkuntza-sektorek defendatutako intsumisio-jarrerak kalterik eragin ez diezaien.
Edonola ere, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak LOMCEren aurrean errefusa modu adostuan adierazteko zuen helburuak (“Heziberri 2020” planaren bitartez eta hezkuntza-eredu pedagogiko propioa ezarrita)euskal hezkuntza-komunitateko eragile nagusien aurkakotasunarekin egin du topo, esan baitute ez daudela ados EAEko etorkizuneko curriculum gisa aurkeztu diren proiektuen edukiarekin.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
2014an, Arartekoaren 2014ko martxoaren 6ko ebazpenaren bidez, bukatutzat jo dugu hezkuntza-administraziokoak diren zentro publikoetako bi urteko ikasgeletan laguntza-langileen presentziari buruz lantzen egon garen gure esku-hartzea.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko egungo arduradunek ziotenez, irakasleak kontratatzeko sistema arruntetik kanpoko kontratazio horiek dakarten arazoa ezagutzen zuten. Baina ikastetxeetako zuzendaritzekin eta guraso-elkarteekin egin zuten esku-hartze bakarra dagoeneko existitzen ziren kontratazioak ez berriztatzeko baino ez zen izan.
Horregatik, emandako ebazpenean adierazi dugu egoera horrek aurrera egin eta denboran luza dadila uzteak esan nahi duela ikastetxe batzuek ezikusia egin ahal dietela EAEko ikastetxe guztientzat ezarri diren baliabide-esleipen irizpideei, eta irizpide horiek aplikatu beharrean hezkuntzako administrazioak kudeatzen ez dituen giza baliabideak eskuratu ahal dituztela. Horrek bi urteko ikasleak eskolatzeko baldintza-berdintasuna arriskuan jartzen du.Besterik da Hezkuntza Sailak pentsatzen badu, laguntza-langile horiek beharrezkoak direla kalitatezko hezkuntza-eskaintza bermatzeko. Hala balitz, baliabide horiek bere langileekin hornitu beharko lituzke, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeetako bi urteko gela guztietan.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak onartu egin du erakunde honek emandako gomendioa.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
2014. urtea bukatzear dagoela, erakunde honetatik kezka handiz ikusten ditugu Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila “Heziberri 2020” planaren barruan aurkezten ari den proiektuekiko EAEko hezkuntza-eragile nagusiek dituzten desadostasunak. Horiei gehitu behar zaie gure Erkidegoan gaitzespen nabarmena jaso duela hezkuntzaren kalitatea hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoa (LOMCE) indarrean jartzeak.
Gure aburuz, desiragarria litzateke gutxieneko adostasuna egotea hezkuntza-eredu propioaren gainean, egungo Euskal Eskola Publikoari buruzko Legea onartu zenean gertatu zen legez.
Adierazi beharra daukagu arduratu egiten gaituela zenbait sektoretatik sustatutako intsumisio-jarrerak, jarrera hori arriskutsua izan baitaiteke, hezkuntza-arduradun nagusiak publikoki adierazi duen moduan. Haren asmoa da nahitaez hartu beharreko neurriak hartzea soilik, EAEko ikasleak kaltetuak izan ez daitezen.
Edonola ere, uste dugu herritarrek zein zenbait hezkuntza-eragilek hala eskatuta erakunde honetan izapidetu ditugun kexen errealitatea jardunbide berriak bultzatzeko iturri edota erreferentzia gisa erabili behar dela, gure hezkuntza-sistema hobetu eta bikaintasunera eramango dutenak.
Zentzu horretan, eta errepikakorrak izateko arriskua izanagatik ere, ikasleen onarpen-prozesuari dagokion atalean honako iritzi hau dugu: lekurik ez dagoen kasuetan aplikatzen diren lehentasun-irizpideei buruzko gogoeta sakona egin behar dela, bereziki familiaren bizilekuaren hurbiltasunari buruzkoa, Erroldako datuen gehiegizko erabilera ematen baita, eta hori hezkuntza-administrazioak sobera ezagutzen duen iruzurrezko praktika da. Alabaina, ez da horren aurkako inolako neurririk hartu.
Puntu honetan, hezkuntza-administrazioak bere gain hartu dituen eskolaratze-konpromisoei erreferentzia egin nahi diegu. Berorien arabera, pentsatzen dugu hezkuntza-arduradunek familiei laguntza emateko rola bereganatu behar dutela, eskolaratze-ziurtasunik ez dagoen kasuetan ere, bi urtekoen mailan gertatzen den legez.
Aurreko urteetan bezala, goraipatu egin nahi dugu eskolatzeko lurralde batzordeek egiten duten ekarpena, gure hezkuntza-sistemara lehen aldiz sartzen diren ikasleak integra daitezen. Dena den, gailendu nahi dugu, proposamenak egiten dituztenean, batzorde horiek honakoa bermatu behar dutela: ikastetxeen finantzaketa-baldintzek eta garraiorako, jantokirako eta eskola-materialerako familiei ematen zaizkien laguntzek ahalbidetzea herritar guztiek unibertsitateaz kanpoko ikastetxe guztietarako sarbide unibertsala eduki dezatela.
Aurrekoari, aldi berean, aurten izapidetutako kexetan oinarrituta,gure gomendio hau gaineratu nahi diogu: posible den heinean, planteatutako eskolaratze-lehentasunak kontuan hartzea, programatutako plangintzan aparteko eragozpenik sortzen ez badute, behintzat.
3. Ogasuna
2014an, Ogasun arloan 106 kexa-espediente kudeatu ditugu; alegia Arartekoak guztira kudeatu dituen espedienteen % 4,81. Hona hemen espedienteak dagozkien administrazioen arabera banakatuta:
• Tokiko Administrazioa 60
• Foru Administrazioa 22
Gaiei dagokienez, espedienteak honako hauei buruzkoak izan dira:
• Tokiko zergak 32
• Tasak 26
• Administrazioaren funtzionamendua eta prozedura
administratiboa 20
• Prezio publikoak 15
• Foru zergak 13
Hona hemen kudeatutako kexen ekitaldi amaierako, hau da, 2014ko abenduko estatistikak:
Horren harian, azpimarratu behar dugu aurreko ekitaldietan herritarrek aurkeztu zituzten eta aurkeztutako ekitaldietan izapidetzez amaitu ez ziren erreklamazioak kudeatu beharrak baldintzatu egin duela 2014an jasotako kexen azterketa.
Izan ere, krisi ekonomikoa dela eta, ekitaldi horietan zergen inguruko gero eta erreklamazio gehiago jaso ditugu. 2013an izan genituen, hain zuzen ere, erreklamazio gehien.
2. Kexarik aipagarrienak
Atal honetan herritarrek Arartekoari aurkeztutako kexen gai nagusiak landuko ditugu. Zaila da, ordea, nabarmentzeko kexak aukeratzea, ugariak eta askotarikoak baitira.
Dena den, tokiko zergen inguruko erreklamazioak dira nagusi, tokiko administrazioa baita gertukoena eta herritarren zerbitzu eta premia berehalakoenei erantzuten diena.
Herritarrak ez daude ados ondasun higiezinen jabeak zergadunaren ordezko subjektu pasibotzat jotzearekin etxebizitza edo lokal horietan bizi edo lan egiten dutenen zerbitzu edo jarduerei dagozkien tasak ordaintzerakoan. Tasa horiek dira, adibidez, urarena, zaborrena eta estolderiarena.
Tasen zerga-izaeraren ondorioak ez datoz bat tarifa eta prezio pribatuekin araututako hornigaiekin; besteak beste, argiarekin, telefonoarekin, gasarekin eta abarrekin.
Higiezinen jabeak ez daude ados, ur-horniketa zerbitzua ematen dutenek haiei eskatzen dietelako errentariek ordaindu gabekoak ordaintzea, nahiz eta errentariak izan zerbitzu horren abonatuak. Higiezinen jabeek nabarmendu dute ez dutela horren berri jaso zerbitzuan alta berri bat egitea edo aurreko abonatuaren baja egitea eskatu duten arte.
Gauzak horrela, jabeentzat garrantzitsua da jakitea errentariak, alegia zerbitzuko abonatuak, tasa horiek ordaindu dituen ala ez.
Horniketa-zerbitzuek adierazi dute, ordea, higiezinen jabeei ematen zaiela egindako fakturazioen, dauden zorren eta bestelako intzidentzien berri. Horretarako, jakinarazpenak bidaltzen dizkiete, baldin eta zerbitzua kontratatutakoan jakinarazpen horiek bidaltzeko helbideren bat eman badute.
Azaldu dute, halaber, bulegoetan ere ematen dutela egindako ordainketen eta dauden zorren berri, eskatzaileak higiezinaren jabea dela egiaztatzen badu.
Tokiko zergei dagokienez, Arartekoak aholku eta iradokizun hauek egin ditu 2014an:
Aretxabaletako Udalari uztailaren 8an igorritako ebazpena, desgaitasunak dituzten pertsonen familien aldeko udalaren onura fiskalei buruzko informazio gehiago emateko, Ogasun arloko zerbitzuen jarduera Gizarte Zerbitzuekin koordinatuz.
Arartekoaren urriaren 22ko ebazpena. Horren bidez, Erandioko Udalari eskatu genion emakume bati ezgaitasunagatiko salbuespenak aplikatzeko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergen ordainagirietan. Izan ere, emakumeak betetzen zituen Foru Arauko baldintzak baina ez zuen ibilgailuaren helbidea alda
tu zirkulazioko erregistroetan, ez zekielako hori egin behar zenik.
Gipuzkoako lurralde historikoko udalerri askotan, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari (OHZ) kuota likidoaren %150eko gainordaina gehitzen diote, eta herritar batzuk ez daude horrekin ados. Gainordain hori dela eta, Zarauzko Udalari gomendio bat egin genion, maiatzaren 5eko ebazpena. Aztertu genuen kasuan, etxebizitza lagata zegoen eta lagatzailea ez zegoen etxebizitzan erroldatuta; horregatik, udalari eskatu genion higiezin hori ohiko etxebizitza zuela egiaztatzeko aurkeztutako froga (hornigaien kontsumoa) aztertzea.
Halaber, Debako Udalari, apirilaren 10ean, gomendatu genion egindako likidazioa ofizioz baliogabetzea eta zerga-ordenantza alda
tzea, argitzeko OHZko gainordaina ez ordaintzeko salbuespena fisikoki elkartuta dauden etxebizitzen kasuan aplikatu behar dela.
Orobat, Errenteriako Udalari aholkatu diogu (maiatzaren 28ko ebazpena), lan-kontuengatik lurralde historikotik kanpora bizitzera joandako familia baten kasuan, gainordainarekin egindako OHZren likidazioa ofizioz baliogabetzea.
Prezio publikoei dagokienez, Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolari azaroaren 17ko ebazpena igorri diogu, atzerrira lanera joan zelako ikasturtea hasi ezin izan zuen pertsona bati matrikulagatik ordaindu zuen zenbatekoa bueltatzeko; izan ere, ikasturtea hasi baino lehen jakinarazi zuen ezingo zuela eskoletara joan.
Mutrikuko Udalari ere bidali genion ebazpen bat ekainaren 2an, familia bati bidalitako 2012-2013 ikasturteko matrikulako eta 2012ko iraila, urria eta azaroko hileko kuotako ordainagiriak baliogabetu zitzan, 2012ko ekainaren 5ean jakinarazi baitzuten seme-alabei baja emango zietela herriko Udal Musika Eskolan.
Bilboko Udalari, urriaren 20ko ebazpenaren bitartez, aholkatu genion udalaren kirol-instalazioen hobaridun tarifak berrikustea, guraso bakarreko kide gutxiagoko familiak integratzeko.
Halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol Sailari aholkatu genion foru-ostatuen sarea erabiltzeko prezio publikoak berrikustea, desgaitasunak dituen jendea integratzeko asmoarekin; hori, joan den azaroaren 6ko
ebazpenean.
Foru-zergen arloan, zehazki Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokionez, Arabako Foru Ogasunean irizpidea alda
tu dute eta, ondorioz, seme-alaben zaintza partekatua epai bidez aintzatetsia duten zergadunek seme-alabengatiko kenkaria aplika dezakete.
3. Araudi eta gizarte-testuingurua
Ekonomia- eta finantza-krisia asko luzatu denez, Euskal Autonomia Erkidegoko familia eta enpresa asko kinka larrian daude. Gauzak horrela, ezinbestekoa da zerga-sistema berrantolatzea, aberastasuna gehiago eta hobeto banatzeko eta finantza publikoen iraunkortasuna ziurtatzeko. Hori lortzeko, batetik, gaitasun ekonomiko handiagoa dutenek ahalegin handiagoa egin behar dute; eta bestetik, zerga ezartzeko modukoak diren errentak ezkutatzea zailtzeko eta zergak ordaintzea ez saihesteko neurriak indartu behar dira.
2013. urtearen amaieran, indar politikoek lurralde historikoetan zerga-sistema alda
tzeko oinarriak adostu zituzten. Horri esker, hitzartutako zerga handiak arautzeko foru-arau berriak onartu dituzte; zerga handi horiek dira. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ), Sozietateen gaineko Zerga (SZ) eta Ondarearen gaineko Zerga (OZ). Alde horretatik, zehaztu beharra daukagu Gipuzkoako lurralde historikoan indarrean dagoela, oraindik ere, aberastasunaren eta ondasun handien gaineko zergari buruzko 10/2012 Foru Araua, abenduaren 18koa.
Zerga-sistemaren berrikuntza horren eragina 2015eko lehen hiruhilekoan nabarituko dugu, orduan hasiko baitira PFEZren likidazioak egiten, araudi berriaren arabera. Ondoren, Sozietateen gaineko Zergan nabarituko ditugu alda
ketak. Orduan jakingo dugu zeintzuk diren berrikuntza horren indargune eta ahulguneak, eta herritarrek zenbateraino onartuko duten.
2014. urtearen amaieran zergen zuzenketa tekniko eta alda
keta batzuk aurkeztu zituzten hiru lurralde historikoetako Batzar Nagusietan, zerga handi horien arauketa berrian eragina duten terminologia, argitalpen eta eguneratze arloko gai batzuk konpontze aldera.
PFEZren gaineko alda
keta nagusietako bat da, adibidez, banandutako zergadunei ohiko etxebizitzan berriz inbertitzeagatik salbuespena luzatzea, eskualdatutako etxebizitza saldu aurreko bi urteetan haien ohiko etxebizitza izan ez bada ere. Dena den, salbuespena luzatu ahal izango da baldin eta higiezina ezkontide edo izatezko bikote ohiaren eta murrizketa aplikatzeko eskubidea ematen duten ondorengoen ohiko etxebizitza bada. Eskari hori zergadun gipuzkoar batek egin zion Arartekoari, eta 2014ko urtarrilaren 1ean onartu zuten lurralde historiko horretan. Orain Arabako eta Bizkaiko lurralde historikoetan PFEZ arautzen duten Foru Arauetan sartu da.
Edozein modutan, orain gutxi onartutako abenduaren 16ko 17/2014 Foru Arauak eragin handiagoa izango duela dirudi. Foru Arau hori, zehazki, Gipuzkoako lurralde historikoko Sozietateen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauan zuzenketa teknikoak eta beste zerga egokitzapen batzuk sartzekoa da.
Azkenik, 2014ko urtarrilean, Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoak, alegia Euskal Autonomia Erkidegoaren eta estatuaren arteko zerga- eta finantza-harremanak arautzen dituen organoak, hainbat zerga-hitzarmen adostu zituen, Kontzertu Ekonomikoa eguneratze aldera. Hitzarmen horien bitartez, estatuak onartutako zerga batzuk Kontzertuaren sisteman sartu dira eta orain, ondorioz, zerga horiek ordainaraztea, kudeatzea eta biltzea foru-aldundiei dagokie. Nagusiki, hitzarmen horiek zerga hauetan izan dute eragina: kreditu-erakundeetako gordailuen gaineko zergan, energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergan, gastatutako erregai nuklearren eta energia nukleoelektrikoa sortzen denean geratzen diren hondakin erradioaktiboen gaineko zergan, eta instalazio zentralizatuetan gastatutako erregai nuklearra eta hondakin erradioaktiboak biltegiratzearen gaineko zergan.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
Ogasun arloan herritarrek planteatzen dizkiguten banako kexa eta kontsultak aztertzen eta ebazten ditugu, batik bat. Horrez gain, lan garrantzitsua da, baita ere, segimendua eta gomendio orokorrak egitea eta ofizioz jarduerak sustatzea. Hori, arauak alda
tzeko eta herritarren mesederako jardunbide administratiboak ezartze aldera. Erakundeak, gainera, zergadunen eskubideak defenditzeko, hedatzeko eta sustatzeko ekimenetan ere parte hartzen du.
Zergadunen eskubideak eta erakundearen jarduera ezagutzera emateko asmo horrekin parte hartu du Arartekoak Forum Fiscal aldizkariaren 2014ko martxoko 196. alean, non, elkarrizketa moduan, herritarrak gehien kezkatzen dituzten zerga-sistema foral eta tokikoaren inguruko hainbat gai landu ziren.
Arartekoak sustatzen dituen jardueren helburuetako bat ekonomia ahulenen gaineko zerga-kargaren eragina arintzeko neurriak hartzea da. Asmoa ez da pertsona eta familia horiek zerga-pribilegioak izatea, baizik eta etorkizunari aurre egiteko erraztasunak ematea, gizartean baztertuta gera ez daitezen.
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren oinarriaren zehaztapenean akats batzuk antzeman ditugu eta, ondorioz, Arartekoak zerga horiek arautzen dituzten Foru Arauak berritu beharra planteatu du, akats horiek, gure iritziz, kontribuzio-ahalmenaren printzipioa kaltetzen ari direlako. Proposamen hori Arartekoaren 2014ko abenduaren 17ko 2/2014 gomendio orokorrean dago jasoa.
Zehazki, lurraren balioaren murrizketako kasuetako zergaren erregulazioaren ezagutza ezaz ari gara eta toki erakundeek erabilitako bestelako metodologiaz, zerga horren zerga oinarria erabakitzeko orduan, eskualdatutako eskubidea azalerako benetako eskubidea denean. Eskualdatze horiek ohiko samarrak dira gure jarduera juridikoan, babestutako etxebizitza asko gure autonomia erkidegoan 75 urterako esleitu baitira azaleraren eskubide araubidean.
Kasu askotan, lurrak eskualdatuz gero lur horien balioa handitu egiten da, hau da, gainbalioa sortzen da. Hori gertatzen da, esaterako, higiezinen boomaren aurretik eskuratutako higiezinekin.
Ordea, sektoreko krisi ekonomiko larria dela eta, eskualdatze batzuetan hiri-lurren balioak ez du gora egiten.
Halakoetan, etxebizitzak higiezinen merkatua gora egiten ari zen une batean erosi ziren egoerarekin egokitu zela kontuan hartu behar da. Hala ere, pertsona horietako batzuk, hipotekako kredituak ordaintzeko modurik ez izatean, erositako higiezinak uzteko beharra izan dute krisiaren ondorioz, merkatuaren zurruntasun eta eskaera faltaren baldintza batzuetan, eta horrek guztiak higiezinen prezioak nabarmen jaistea eragin du. Horri titularretako bat bizi den higiezina eskualdatzeko behar handiko egoera gehitzen bazaio, eskualdatzeak izatea eragin du, eta saltzaileek higiezin horiek erostean ordaindutako prezioaren azpitik gainera.
Pertsona horiek beren harridura erakusten dute zerga bat igortzeagatik, haien kasu zehatzetan hiri lurren balioaren gehikuntza bat ez delako egon, kontrakoa baizik.
Tradizionalki, higiezinen gainbalioen gaineko tokiko zergaren helburua izan da, lursailaren titularrak edo edukitzaileak ahaleginik egin gabe, eta nork bere jarduerarik egin gabe lortutako irabaziak kargatzea. Hau da, kargatzen ziren funtsean hirigintza plangintzari eta inbertsio publikoari erantzuten zioten lursailen balioaren gehikuntzak eta, hortaz, normala zen irabazi horien zati bat komunitatera bueltatzea, udalak izan baitziren beren hirigintza jarduerarekin aberastasun hori sortu zutenak.
Zerga horren zergapeko egitatea hiri lurrek izango duten balioaren gehikuntza da, eta agerian geratzen dena haien eskualdatzearen edo haien gaineko gozameneko benetako eskubideen eratze edo eskualdatzearen ondorioz. Orain, zerga hori erregulatzen duten arauak forukoak nahiz martxoaren 5eko 2/2004 Errege Dekretu Legegileak -Toki Ogasunen Lege Arautzailearen testu bategina onartzeko denak- hiri lurren balioaren gehikuntza kalkulatzeko metodo objektibo bat ezartzen dituzte, eta handik honako hau ondorioztatzen da, hasiera batean: jabetzaren eskualdatze orok edo gozameneko benetako eskubide bat eratzeak edo eskualdatzeak balioaren gehikuntza ekarriko duela beti: gainbalio bat.
Are gehiago, edozein teknika zentzagarriren arauan aurreikuspen falta sumatzen dugu, zergaren mekanikatik bertatik ondorioztatutako gainbalio objektiboa ekidingo duena.
Ikuspegi formal batetik, ezin da zalantzan jarri zerga arautzen duten aurreikuspenen arabera igorri dela. Orain, ikuspegi material batetik, gure aburuz, zerga ordaintzeko gaitasun printzipioa eteten da, benetan gertatu ez den zerga gaitasun bat kargatzean eta, beraz, zergaren beraren mekanikatik ondorioztatzen dena.
HLBGZren egungo konfigurazioari eusteak zergak ordaintzeko gaitasun printzipioari eragin diezaiokeen disfuntzioak agerian uzten ditu, ondasun higiezinen gaineko jabetza eskubide eta jabaria mugatzeko benetako eskubideen eskualdatzeak benetan eta iruzurrik gabe existitzen diren ez baitakigu haiek erosi ziren prezioaren azpitik. Gainera, haren egungo idazketak zergaren likidazioa asko eragozten du, eskualdatzeak babes publikoaren mende dauden etxebizitzen gaineko azaleraren benetako eskubide bati eragiten dionean. Horregatik, hiri-lurren lursailen balioaren gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duten foru-arauen erreforma gehiago luzatu gabe aztertu beharko litzateke, benetako eskubideen eskualdatzea zergen ordainketaren mende gera ez dadin, inolako ondare irabazirik izan ez dela egiazta daitekeen kasuetan, kargaren xede den aldian, eta etxebizitza babestuen azalera-eskubidearen eskualdatzea erraz eta argi likidatu ahal izan dadin lurralde historikoetako udalerri guztietan.
Foru-ogasunek administrazio elektroniko barne-hartzaileari, alegia harremanetarako bide osagarriak jartzen dituen administrazio elektronikoari, eman behar diote lehentasuna; hori, herritar partikularrek gaur egun eskura dituzten bitartekoak alboratu gabe.
2014an, Gipuzkoako lurralde historikoko herritarren hainbat kontsulta jaso ditugu, non administrazioarekin bat ez datozela adierazi diguten. Azaldu digute aurten, banku-helbideratzea medio ordaindutako OHZren ordainagiria lortzeko dokumentuak.gipuzkoa.net web-orrian sartu, ordainagirien xehetasunak atalean klik egin eta sistemak eskatzen zituen datuak sartu behar zituztela: nortasun-agiria, bankuaren erreferentzia eta dokumentuaren kodea. Azken bi datu horiek banku-erakundeak emandako helbideratze-zordunketaren laburpenean zeuden.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, harekin harremanetan jarri ginen lehenbiziko aldian, adierazi zigun Aldundiak kudeatzen zituen udalerrietako OHZren ordainagiriek aurreko ekitaldietako informazio berbera zutela 2014n eta, beraz, ordainagiri horietan zehazten zela, zerga-kuotari eta subjektu pasiboari buruzko datuez gain, baita ondasun higiezinari buruzko informazio zehatza ere: katastroko balioa, zergaren tasa, hobari zehatzak eta aplikatutako gainordain zehatzak.
Hori ikusita, eragindako toki-erakundeengana jo genuen eta, haiekin batera, informazioa biltzeko ofiziozko espediente bat ireki genuen. Alde horretatik, Arartekoak azpimarratu du gure legeriaren arabera ezin dela ordainagiriak bitarteko telematiko bidez bakarrik eskuratzeko aukera eman, baldin eta subjektu pasiboak berariaz onartu ez badu. Halaber, agerian jarri dugu familiek, oro har, ez dutela bitarteko teknologiko modernorik, eta biztanleek (adin-tarte guztietakoek) ez dutela informazio-teknologia berriak erabiltzeko abilezia eta trebezia nahikoa. Horregatik, herritar guztiek egiten dituzten ordainketei buruzko informazio osoa eskuratzeko sistemak antolatu behar dira.
Jaso ditugun erantzunetan, zerga-administrazioak 2015eko ekitaldian arazo hori konpontzeko prest agertu dira, eta azpimarratu dute herritarrek izan dituzten eragozpenen iturria SEPA (Single Euro Payments Area edo Eurotan Ordaintzeko Eremu Bakarra) sistemaren ezarpena dela. Izan ere, 2014ko ekitaldian, sistema horrek ordainagirien banku-helbideratzeen bidezko ordainketan izan du eragina, besteak beste.
Alabaina, sistema horretan ordainagiriaren kontzeptua 140 karaktererekin bakarrik adieraz daiteke.
Neurri osagarri gisa, erakunde horiek dokumentuaren paperezko kopia eman diete udaletxeetara joan diren herritarrei. Hala eta guztiz ere, zerga-ordainagiriak dokumentu garrantzitsuak direnez eta zerga-informazio asko dutenez, ezin dira zerga-administrazioek herritarren on ustean hartutako erabaki eta jardueren mende utzi.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Krisi ekonomikoak eragina izan du zergadunen eskubideetan, batik bat zergak ordaintzea saihestearen inguruko kezkaren ondorioz.
Espainiako Konstituzioak honako hau dio 31.1 artikuluan: “Guztiek gastu publikoei aurre egiten lagunduko dute, bakoitzak bere ekonomia-ahalbidearen arabera; horretarako, zerga-sistema zuzena ezarriko da, berdintasun- eta progresibitate-printzipioetan oinarriturik; sistema hori ez da inoiz konfiskagarri izango”.
Zerga-administrazioak erregularizazio-prozedura zehatzak gauzatu behar ditu, betekizun konstituzional hori bene-benetan bete dadin. Zenbaitetan, ordea, ez da aintzat hartzen zerga-araudia konplexua dela eta, gainera, foru-ogasunek akats edo huts batzuk luzatu egiten dituztela.
Herritarrek PFEZren inguruko erregularizazio-prozedurak aipatzen dizkigute batik bat, amaitu gabeko ekitaldi guztietakoak. Ekitaldiak amaitzen direnean, foru-ogasunek ordaindu gabeko zenbatekoen likidazio diferentzialak igortzen dizkiete zergadunei eta, gainera, zerga-administrazioak berandutze-interesak ordaintzea eskatzen die.
Berandutze interesen ordainketak kalte-ordain izaera du eta horren bitartez administrazioari zorraren ordainketan izandako atzerapena konpentsatu nahi zaio. Dena den, errealitateak gertakizun paradoxiko bat islatzen du; izan ere, azken urteotan, diruaren legezko interesa berandutze interesa baino ehuneko bat txikiagoa izaten ari da.
Zergadunek hutsak zuzentzea onartzen duten arren, zalantzan jartzen dute foru-ogasunek egindako autolikidazioetan eta huts horien konponketak berandutzean duten erantzukizuna aintzat ez hartzea. Askotan, adierazpen horiek balio dute zergadunari gero zergaren autolikidazio-proposamenak bidaltzeko, eta, gauzak horrela, hasieran konpondu gabeko hutsek iraun egiten dute eta hurrengo zerga-ekitaldietan sartzen dira.
Kaltetutako herritarrek diote zerga-administrazioak ez duela zigorrik jasotzen egindako huts horiengatik.
Ondorioz, foru-ogasunek arreta handiz jokatu behar dute euren bulegoetan egiten diren edo zergadunen bizilekuetara autolikidaziorako proposamen gisa bidaltzen diren errenta-aitorpenak egiterakoan eta, halaber, aitorpenak aurkeztu ondoren berrikuspen-prozesuak ahal bezain laster hastea lortu behar dute.
Ezin dugu ahaztu herritar gehienek aitorpenak egiteko zerbitzuak erabiltzen dituztela, batez ere, zerga-araudia eta zerga likidatzeko mekanismoak ez dituztelako nahikoa ezagutzen. Kasu horietan, zergadunek, aitorpena edo likidazioa sinatzen dutenean edo bizilekura heltzen zaizkien likidazio-proposamenak onartzen dituztenean, administrazioan uste osoa dutela uzten dute agerian.
Hala ere, zerbitzu horiek erabiltzeak ez du alda
tzen aitortzailearen egoera juridikoa, beraz, egin daitezkeen ustezko akatsen edo balizko irregulartasunen ondorioak zergadunek pairatzen dituzte, horiek une oro euren ardurapean jardun izan balute bezala.
Gaur egungo krisi ekonomikoa dela eta, inoiz baino gehiago, zorren ordainketa luzatzeko eta zatitzeko adostasunak eskaini behar dira, bai betearazpen-bidean bai borondatezkoan, ekonomia apalak dituzten pertsonen bizitza estutasunean jartzen ez dutenak.
Horretaz guztiaz gain, nabarmendu beharra daukagu zerga-administrazioek idazki estandarrak erabiltzen dituela, maiz, herritarrekin harremanetan jartzeko. Herritarrak, ordea, ez dira teknikari juridikoak, ezta zerga-araudi eta -prozedurak ezagutzen eta ulertzen dituzten adituak, oro har. Horregatik, administrazioek zerga-jakinarazpen estandarizatu argiago eta ulergarriagoak egiteko eta hartzaileen premia zehatzetara moldatzeko ahalegina egin beharko lukete.
Herritarrentzat eta zergadunentzat oso garrantzitsuak dira, esate batera, ordainketa egiteko modua eta epea, ordainketa atzeratzea edo zatitzea eskatzeko aukerak, helegitea jartzearen ondorioak eta abar. Informazio hori guztia, ordea, ez da nabarmentzen, letra txikiarekin adierazten delako; edo ez da ulertzen, terminologia tekniko juridikoarekin azalduta dagoelako.
Prozedura horiek, antza, ulerterrazak dira adituentzat eta zerga-prozedura eta -hizkerarekin ohituta dagoen jendearentzat; baina herritarrek, oro har, nekez ulertzen dituzte. Arazoa are larriagoa izaten da zergadunak ikusmen-desgaitasunen bat edo testuak ulertzeko zailtasunen bat badu. Horrek guztiak eragina du, ezinbestean, zergadunak bere burua defenditzeko eta babes judizial eragingarria izateko legezko eskubidean; izan ere, nekez jarriko ditu, epe eta modu egokian, harentzat kaltegarriak diren egintza administratiboen kontrako helegiteak.
Zerga arloan, likidazioa aurkaratzeko epea amaitzen denean, helegitea epe horretan aurkeztu ez bada, likidazioa irmotzat eta zergadunak onartutzat jotzen da eta, beraz, ezin zaio helegiteak jartzeko bide arruntak baliatuz kontra egin.
Babes judizial eragingarria izateko eskubideari dagokionez, legezko abisuak egin behar dira, soilik, zordunaren helbidea zein den jakiteko bitarteko guztiak agortzen direnean eta administrazio organoak jakinarazpen zuzenak egiteko moduko helbidea aurkitzeko gainerako baliabideak bideragarriak edo erabilgarriak ez direnaren uste osoa duenean.
Espedientean ageri denean zergaduna ez dela ohiko bizilekuan bizi eta helbiderik utzi gabe joan dela, errolda-unitateetan interesduna non bizi den ikustea da herritarrek haiei jakinarazi gabeko ekintzek kalterik egingo ez dietenaren eskubidea bermatzeko modu bakarra.
Posta zerbitzuak edo zerbitzu horrekin elkarlanean aritzen diren erakundeek zergadun batek helbidea alda
tu duela egiaztatzen denetik igarotzen den denborak zorraren zenbatekoan eragina du, bereziki zor hori ordaintzea betearazteko bidetik agintzen denean. Izan ere, bilketa prozedurako fase horretan zorraren printzipala interes, gainordain eta, hala badagokio, kostu eta guzti ordaintzea eskatzen da.
Gaur egun, zerga-betekizunekin zerikusia duten aitorpenak bitarteko telematikoen bidez aurkeztea arrunt bilakatzen ari da. Gauzak horrela, foru-ogasunek administrazio elektroniko barne-hartzaileari, alegia harremanetarako bide osagarriak jartzen dituen administrazio elektronikoari, eman beharko liokete lehentasuna; hori, herritar partikularrek gaur egun eskura dituzten bitartekoak alboratu gabe.
Azkenik, azpimarratu behar dugu errekurtsoak ebazteko epearen barnean berariazko erantzun arrazoiturik ez eskaintzeak administrazioaren funtzionamendu zuzenaren kontrako prozeduraren patologia izaten jarraitzen duela.
4. Gizarteratzea
1. Arloa kopurutan
Arlo honetan 604 kexa jaso dira. Kexa gehienak Diru sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Legearen ondoriozko prestazio ekonomikoei buruzkoak dira, batez ere Diru sarrerak Bermatzeko Errentari (DBE) eta Etxebizitzaren Prestazio Osagarriari (EPO) buruzkoak (576). Administrazioaren funtzionamenduari eta administrazioaren prozedurari buruzko kexak datoz ondoren (13) eta, gero, gizartean baztertuta dauden pertsonentzako prestazio eta zerbitzuei buruzkoak (13). Hiritarren eskubideei buruzko kexak ere jaso dira (2).
Ukitutako administrazio publiko nagusia Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila izan da. Hala, ukitutako administrazioari erreparatzen badiogu, hona hemen sailkapena:
• Euskal Autonomia Erkidegoko
Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) 536
• Tokiko administrazioa 21
• Foru administrazioa 4
Lanbidek DBE eta EPO prestazioak kudeatzen dituenetik kexa ugari jaso ditugu, Lanbidek gutxienezko prestazioak bermatzeko garatzen duen funtzioetako batekin lotuta. Aurten, edonola ere, Lanbidek azkarrago erantzun die erakunde honek igorritako informazio eskaerei.
Hasiera batean kexen arrazoi nagusiak honakoak ziren: Lanbideren bulegoek gizartean baztertuta dauden pertsonei arreta desegokia ematen ziela eta prestazioak tramitatzeko orduan atzerapenak zeudela. Halaber, prestazioak eten eta iraungitzeko prozedura, horren arrazoiak eta iraupena ere kexa iturri ziren.
Egun, hala ere, jasotzen ditugun kexa gehienak DBE eta EPO prestazioak ukatu, eten edo iraungi izanarekin lotuta daude. Urteko azken hiruhilekoan, oker jasotako kopuruen erreklamazioa eta Lanbidek kopuru hori eskatzeko jarraitu duen prozedura hizpide zituzten kexak igo egin ziren.
Herritarrei arreta emateko bulegoetan aztertu diren arreten eta jaso diren kexen edukiari erreparatuz gero, Lanbideren funtzionamenduan aurrerapena egon dela ikus genezake, nahiz eta oraindik zerbitzu publiko honen funtsezko elementu batzuk hobetu egin behar diren.
Halaber, beste administrazio batzuei eragiten dieten kexak ere jaso ditugu, besteak beste Gizarte Larrialdietarako Laguntzen eta udalen bestelako prestazio ekonomiko batzuen ukapenari buruzkoak edo gizartean baztertuta dauden pertsonen beharrizanei arreta desegokia edo urria emateari buruzkoak.
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. DBE prestazioa etetea
2.1.1. Eteteko arrazoirik ez egotea
Lanbidek DBE eta EPO prestazioak etetea erabaki zuen, etxebizitza gastuak egiaztatzen ez ziren kasuetan. Arartekoak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari diru-sarrerak bermatzeko errenta bat eta etxebizitza gastuetarako prestazio osagarri bat eten izana berriz aztertzeko gomendatzen duen 2014ko maiatzaren 26ko
ebazpenaren bidez, bere iritzia jakinarazi zuen, hau da, 4/2011 Legearen bidez alda
tutako 18/2008 Legeko 41.2 artikuluak ez duela aurreikusten DBE eteterik etxebizitza gastuak ez egiaztatzeagatik, eta, aitzitik, EPO etetea baino ez duela aurreikusten. Lanbidek gomendio hori onartu zuen.
2.1.2. Prestaziorako eskubidea eten behar dela erabakitzeko legezko prozedura urratzea
Lanbidek, beste jakinarazpen bat bidali gabe 15 eguneko epean Lanbideren bulego egokian aurkez zedin, prestazioaren ordainketa eten zuen, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian jakinarazpena argitaratu ondoren. Era berean, prestazioa eteteko prozedura hasi zuen, legezko prozedura hasi izana jakinarazi gabe. Hori dela eta, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari Sarrerak Bermatzeko Errenta baten eskubidearen etena indargabetzeko gomendatzen dion 2014ko urriaren 28ko Arartekoaren ebazpena ezarri zen. Lanbidek gomendio hori onartu zuen.
2.2. DBE iraungitzea
2.2.1. Prestaziorako eskubidea iraungi behar dela erabakitzeko arrazoi falta
Lanbidek prestazioak eten eta iraungi ditu, pertsona bat Euskal Autonomia Erkidegotik irten dela jakin duenean. 2014ko urtarrilean irizpide hori malgutu egin zen. Hala, kanpoan hiru hilabetetik gora ematen zirenean soilik hausten zen egoitzaren baldintza hori. Arartekoak hainbat aldiz jakinarazi du erroldan izena emanda egoteak udalerri horretan bizi izanaren testigantza ematen duela eta, ondorioz, EAEtik kanpo sei hilabete baino gutxiago emateak, helbide horretan erroldatuta jarraituz gero, ez duela hausten benetako egoitzaren jarraitasuna eta, beraz, ez duela ohiko etxebizitza alda
tu denik eragiten.
Arartekoaren iritziz, bidaia baten berri ez emateak edo bidaia batek eragin ditzakeen gastuak ez jakinarazteak DBE arautzen duen 147/2010 Dekretuko 12.1 a, f, j edo 12.2.b) artikuluko betebeharrak urratzea eragin dezake, baina, edonola ere, ez du benetako egoitza galtzea eragiten.
Lanbidek onartu egin du helarazi diogun irizpidea eta tramitatu ditugun kexetan prestazioa berrabiaraztea erabaki du. Horien artean aipatzekoa da Arartekoaren 2014ko urriaren 7ko ebazpena, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen diona berrabia dezala Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta bat eta Etxebizitzako Gastuak Osatzeko Prestazio bat.
2.3. Eskubidea ukatzea
2.3.1. Prestaziorako eskubidea ukatzeko arrazoi falta
Lanbidek DBE eskari bat ukatu du, ez zelako egiaztatu bizikidetza unitatea eskaria aurkeztu baino gutxienez urtebete lehenago eratu zenik. Interesdunak bere ohiko etxebizitza utzi behar izan zuen, aldi baterako bere ahizparen etxera lekualdatzeko. Handik denbora gutxira helbidez alda
tu zuen. Arartekoaren ustez, kexagilea 2010etik (gutxienez) bakarrik bizi bazen, beharrizan baten ondorioz aldi labur batez bere senideekin bizitzeak ez du nahitaez esan nahi 147/2010 Dekretuko 9.1 artikuluan aurreikusitako bizikidetza unitatea izateari utzi zaionik. Lanbidek, bada, onartu egin zuen Arartekoaren 2014ko abuztuaren 8ko ebazpena, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen diona diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestaziorako eskubidearen ukapena berriz aztertzeko.
2.3.2. Lanbidek ukatu egin zuen Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioa, bere ustez ez zuelako jakinarazi ezkontza harremanaren antzekoa zuela, eta, beraz, ez zuela pertsona bakarreko bizikidetza unitatea osatzen. Hala bada, “ustezko bikotekidearen” diru-sarrerak kontuan hartu beharko lirateke. Arartekoaren iritziz, Lanbidek aurretiaz entzunaldi tramitea egin behar zuen datuei buruzko zalantzak argitzeko, prestaziorako eskubidea ukatu beharrean. Prestazioaren ukapena legezko manuetan oinarrituta eta erabaki hori justifikatzen duten arrazoiekin argudiatuta egon behar da. Ez da bi irtenbideren edo gehiagoren artean aukeratzeko ahalmena eragiten duen hautazko eskumen bat; Administrazioak eman dezakeen erantzun bakarra zera da, prestazioa ematea Diru-sarrerak Bermatzeari eta Gizarteratzeari buruzko abenduaren 23ko 18/2008 Legeko 16. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badira. Lanbidek ez digu erantzun ea Arartekoaren 2014ko azaroaren 17ko ebazpena onartzen ote duen.
Ebazpen horren bidez, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta baten ukapena berriz aztertzeko.
2.3.3. Beste prozedura batean, Lanbidek DBE prestazioa ukatu du, ez delako erabili Estatuko Enplegu Publikoko Zerbitzuko langabezia prestazioak jasotzeko duen eskubidea. DBE aurkeztu zuen Lanbideren bulegoan ez zioten jakinarazi beste prestazio bat eskatzeko betebeharrari buruz.
Araudiaren arabera, Lanbidek, DBE prestazio baten eskari espedientearen tramitazioa amaitu baino lehen, dokumentazioa egiaztatu behar du eta, eskubide ekonomikoren bat duela uste badu, pertsona horri eskubide hori eskatzeko adierazi beharko dio, azaroaren 24ko 4/2011 Legearen bidez alda
tutako Diru-sarrerak bermatzeari eta gizarteratzeari buruzko 8/2008 Legeko 61.2 artikuluari jarraiki. Ondorioz, Arartekoaren 2014ko azaroaren 28ko ebazpena ezarri zen, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen diona Diru-sarrerak bermatzeko errenta baten ukoa berriz aztertzeko. Lanbidek ez dionez aurreko gomendio horri erantzun, eskari bat bidali zaio.
2.4. Oker jasotako kopuruak erreklamatzeko prozedura
Hainbat kontsulta jaso ditugu Lanbideren jardueraren gainean, prestazioen onuradunek oker jaso dituzten kopuru batzuk erreklamatu baitituzte. Lanbidek, irailean, gutun ugari (10.000 inguru) bidali zizkien Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioa edo Etxebizitza Prestazio Osagarria jasotzen egonik, erakundearen datuen arabera 2012. urtean kopuru okerrak jaso ahal izan zituzten pertsonei. Jakinarazpen horretan, Lanbidek iritzi desberdinak adierazi zituen zorra indargabetzeko. Halaber, azaldu zuenez, 2014ko urriaren 31 baino lehen ez bazen zor zen kopurua ordaintzen edo Lanbideren erreklamazioarekin lotutako jarduerarik egiten (konpentsazio eskaria nominan DBEren jasotzaileentzat edo zorra zatitzeko eskaera EPOren jasotzaileentzat), prestazioak itzultzeko prozedura hasiko zen.
Arartekoak ahalik eta lasterren ebatzi zituen kexa horiek Arartekoaren 2014ko urriaren 2ko ebazpenaren bidez. Horren bitartez, bada, 1906/201/QC kontsultari erantzuna eman zitzaion. Kontsultak diru-sarrerak bermatzeko errenta gisa bidegabeki jasotako prestazio ekonomikoak itzultzeko betebeharren komunikazioa zuen hizpide eta, ebazpen horretan, egindako jakinarazpenaren baliagarritasuna aztertzen zen. Hala, ofiziozko jarduera bat hasi zen, geroago azalduko dugun bezala. Pertsona interesdunari azaldu zitzaionez, jakinarazpenak ez zuen eragiten aipatu zorra ordaindu behar zenik. Lanbidek zor bat erreklamatu ahal izateko, izan ere, itzulketa prozedura bat jarraitu behar du, araudiak ezartzen dituen berme guztiekin, besteak beste, zorraren jatorria behar adina azalduta, entzunaldi tramitea emanda, errekurtsoa jartzeko aukera ahalbidetuta, eta abar.
Beste ofiziozko jarduera bat ere hasi zen, 4.1 atalean azalduko duguna.
2.5. Beste prestazio ekonomiko batzuk
Vitoria-Gasteizko udal prestazioen kudeaketa eredu berria dela eta hainbat kexa jaso dira. Arartekoak, bada, prestazioaren kudeaketa azaltzen zuen ebazpena egin zuen: Arartekoaren 2014ko abuztuaren 12ko ebazpena. Horren bidez, bukatutzat eman da Gasteizko Udalaren herritarren udal txartelaren bidezko janari prestazioa kudeatzeko moduaren alda
ketagatik aurkezturiko kexen inguruan Arartekoak izan duen esku-hartzea.
Ebazpen horretan aztertu genuenez, prestazioa ematea erabakitzeko modua eta haren kudeaketa, herritarren udal txartelaren bidez, udalaren antolamendu autonomiaren barruan sartzen dira, baina ez dira egokitzen Euskadin eraikitzen ari den eta Gizarte Zerbitzuen Legeak aurreikusten duen arreta eredura. Gainera, ez dator bat Vitoria-Gasteizko Udalak duela berrogei urte baino gehiagotik garatu duen gizarte politikarekin.
3. Araudi eta gizarte-testuingurua
3.1.Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak Gizarte zerbitzuen eskariaren inkesta - 2014ko behar sozialei buruzko inkesta delakoko datuak hedatu ditu eta, bertan, Pobreziaren eta Desberdintasunen Sozialen Inkestako modulu egokia aplikatu da. Inkestan antzeman ahal izan denez, biztanleriaren zati bat gizarte eskalan beherantz mugitu da eta desberdintasun egoerak igo egin dira. Gainera, DBE/EPO/GLL sistemak eragin positiboa duela azpimarratzen du, pobrezia egoera larrienak areagotzea saihesten baitu. Horren arabera, EAEko diru-sarrerak bermatzeko sistema 2014an pobrezia arriskuan dagoen biztanleriaren 72,9ra iritsi da. Laguntzak eskuratzeko aukera pobrezia erreala gainditu izanarekin lotuta dago 80.499 pertsonarengan kasuan, hau da, EAEko biztanleriaren 3,7 eta arriskuan dagoen biztanleriaren 38,7 2014an.
Pobrezia eta eskastasun egoera errealak igo egin dira, eta, hala, pobrezia eta bazterkeria adierazleak (AROPE) 2008an 17,9 izatetik 2014an 22,7 izatera pasa dira.
2008 eta 2014 urteen artean pobrezia errealaren tasa 4,8tik 5,9ra pasa da. Inkestaren arabera, klase ertainak, aurreko hamarkadaren erdialdera arte bere presentzia areagotu zuenak euskal egitura sozialean (2004an 41,1), indarra galdu zuen data horretatik aurrera eta gaur egun biztanleriaren 30,2 osatzen du.
Biztanleria talderik ahulenen artean daude adingabekoak kargura dituzten emakumeak. Azterlan horren arabera, gainera, 2012 eta 2014 urteen artean haurren arteko pobrezia gainerako biztanleria taldeetan baino azkarrago hazi da.
Bestalde, DBEren titularrak igo egin dira eta gaur egun 65.000 inguru dira. Gutxi gorabehera, 28 pentsiodunak dira, 41ek etxebizitza prestazio osagarria ere jaso zuten eta 59 emakumeak dira.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak bere memorian dioenez, Europan eta EAEn bizi baldintzen jaitsiera ez da modu uniformean garatzen ari; gehiago eragiten die talde batzuei beste batzuei baino. Azpimarratzen duenez, pertsonengan eta beren hezkuntzan inbertitu behar da, enplegu politikak hobetu egin behar dira eta gizarte babeseko sistemen eraginkortasuna areagotu, krisiari aurre egiteko eta gure gizarteko ongizate mailak areagotzeko bitarteko gisa. Diru sarrerak bermatzeko euskal sistemak adingabeak dauzkaten familien pobreziaren hedadura eta intentsitatea murrizten dituela dio.
Beste inkesta batzuek ere defendatzen dute ikuspegi bikoitz hori, besteak beste, Estatistika Institutu Nazionalaren (EIN) bizi baldintzei buruzko inkestak edo Gizarte Ikasketak eta Soziologia Aplikatua Sustatzeko Foessa Fundazioaren txostenak. Hau da, Euskal Autonomia Erkidegoaren egoera hobea da beste batzuen aldean, gizarte babeseko sistema dimentsionatuagoa delako eta horrek biztanleriaren zati bat baztertzea saihesten duelako. Hala, FOESSAk Euskadin egindako azterlanaren arabera, biztanleriaren 17 inguru dago pobrezia eta bazterkeria arrisku larrian, hots, 113.000 pertsona. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsona guztien arteko % 45 inguru gizarte ahulezian dago, edo, bestela esanda, azterlanean baloratu diren 35 pobrezia adierazleetakoren bat jasaten du, eta, ondorioz, krisia, langabezia, lan eskastasuna edo zerbitzu publikoen murrizketak luzatu egiten badira, beren egoera ere okertu egin daiteke.
Legebiltzarrak zin egin du hobetu egingo duela gizarte babeseko sistema, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren, Etxebizitza Prestazio Osagarriaren eta Gizarte Larrialdietarako Laguntzen inguruan antolatua, berau indartzeaz gain. Halaber, ebazpen bat onartu zuen, “gizarte laguntza eta prestazioen baldintzak” berrikusteko eskatuz, “kolektibo jakin batzuentzako ondorio kaltegarri posibleak” ebaluatzeko asmoz.
3.2. Aurten aipatu ditugun arau xedapenen artean Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2014ko apirilaren 9ko Agindua jaso dugu, 2014. urteko Gizarte Larrialdietarako Laguntzei (GLL) buruzkoa.
Laguntza horiek, batzuetan, diru iturri bakarra dira, nahiz eta, orokorrean, beharrizan guztiak estaltzeko nahikoak ez diren beste diru sarrera batzuen prestazio osagarria izan ohi diren.
Aurten, berrikuntza gisa, udalerri bakoitzari partidak esleitzeko irizpideak alda
tu egin dira. Irizpide berriak honakoak dira: DBEren jasotzaile kopurua eta udalerriak duen langabetu kopurua, prestazio eskubiderik gabe. Orain arte udalerri desberdinetako emakume langabetuen eta etorkinen kopurua ere kontuan hartzen zen. GLLetarako aurrekontua altuagoa izan zen 2014an 2013an baino eta 2015erako 2,11ko igoera aurreikusten da 2015. urteko partida horretan. Laguntza horiek batez ere Eusko Jaurlaritzak ordaintzen ditu, nahiz eta udalerri batzuetan kopuru garrantzitsua ematen den estali ezin izan diren eskaerei aurre egiteko.
3.3. 2014. urtearen amaieran erakunde arteko organoak (Eusko Jaurlaritza, aldundiak eta Eudel) Gizarte Zerbitzuen kartera, zentro eta plazen mapa eta memoria ekonomikoa adostu dute. Adostasun horri esker garatuko ahalko da, hain zuzen ere, Gizarte Zerbitzuei buruzko 8/2008 Legea. Konpromiso hori orain zerbitzu eta prestazioen karterari buruzko dekretua izenekoan islatu behar da eta bertan jaso beharko dira, hain zuzen ere, pertsonek eskatu ahalko dituzten zerbitzuak eta prestazioak eta bete beharreko baldintzak. Aurreikuspenen arabera, arreta orekatua izango da erkidego osoan. Etorkizunerako dekretuko eranskinak ere erabaki dira eta geografiari eta biztanleriari buruzko irizpideen mapa eratuko dute, zentroak kokatzeko eta establezimendu bakoitzaren estaldura maila eta memoria ekonomikoa ezartzeko asmoz. Adostu denez, halaber, zentroetako arreta bateragarria izan behar Euskadi osoan laguntza ekonomikoarekin eta kasu batzuetan pertsonek zerbitzuen zati bat ordaindu ahalko dute, nahiz eta ez den inor ere geratuko arretarik gabe baliabiderik ez duelako. Memoria ekonomikoaren arabera, 2017. urtean euskal administrazioek 1.101 milioi bideratu beharko dituzte Gizarte Zerbitzuetara. Finantzen Euskal Kontseiluak 2016an 10 milioiko aparteko funtsa eratuko du, eta 20 milioikoa izango da epe mugagabean 2017tik aurrera. Funts berezi horri esker, udalek sartzen diren prestazio berriak ordaindu ahalko dituzte.
Gizarte zerbitzuen eremuan garrantzitsuak diren beste gai batzuk arautzeke geratzen dira, besteak beste, koordainketa, itunak edo Gizarte Zerbitzuen informazio sistema. Datorren urtean adostuko direla espero dugu. Halaber, Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektoreari buruzko Legearen proiektua onartzeke dago.
3.4. Bigarren mailako arretako gizarte zerbitzuei dagokienez, gizarte bazterkeria larrian dauden pertsonentzako diren foru aldundien eskumeneko prozedura eta zerbitzuen araudia aipatu behar dugu.
Bizkaiak gizarte bazterkeriako egoerak aitortzeko prozedura arautu du Bizkaiko Foru Aldundiaren 85/2014 Foru Dekretuaren bidez. Dekretu horrek, izan ere, gizarteko bazterkeria aitortzeko prozedura arautzen du. Prozedura horren barruan, balorazio eta diagnostiko espezializatua egiten dira, eta, horien arabera, pertsona interesdunak, hala badagokio, Arreta Pertsonalizatuko Plan bat izango du. Bertan, beren beharrizanei erantzuteko egokitzat jotzen den bigarren mailako arreta baliabidea edo baliabide multzoa zehaztuko da.
Gipuzkoak, bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpeko gizarteratze baliabideak eskuratzeko prozedura arautu du martxoaren 4ko 5/2014 Foru Dekretuaren bidez. Dekretu horrek Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapeko bigarren mailako arretako gizarteratzeko baliabideak eskuratzeko prozedura arautzen du.
3.5. Azpimarratu beharrekoa da, eremu honetan duen garrantziagatik, legegintzarako herri ekimeneko lege proposamena, 2014ko ekainaren 26an adostua Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurak, zenbait klausula sozial kontratazio publikoan sartzeko. Klausula horien bidez, izan ere, kontratazioko gutxieneko baldintza batzuk ezartzen dira.
Bertan, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretu bidez onartutako Kontratu Publikoei buruzko Legearen testu bategineko aurreikuspenak gogoratzen dira. Eskakizun hori betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren parte diren obra kontratuak adjudikatu, obra publikoak eman eta zerbitzu publikoak edo bestelakoak kudeatzeko prozesua arautuko duten baldintza agiriak prestatuko dira.
Aipatzekoak dira, era berean, Lanbideren plan estrategikoa eta Enplegua berpizteko 2014-2016 programa. Horren helburuen artean daude, besteak beste, Euskadin dauden enpleguak finkatzea, enpresa eta ekoizpen sarearen eskutik lanpostuak sortzea eta biztanleria aktiboaren enplegugarritasuna areagotzea, pertsona kaltetuenen gizarteratzea eta laneratzea sustatuz, ekintzailetza bultzatuz edo autoenplegua indartuz.
3.6.Europar Batasunari dagokionez, Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren kontrako Plataforma Europarra aipatu behar dugu. Plataforma hori Europa 2020 estrategiako zazpi ekimenetako bat da, hazkunde iraunkor, inteligente eta integratzailerako bidean. Urtero biltzar bat egiten da eta aurtengo helburua gizarte mailako berrikuntza izan da.
3.7.Azkenik, etxerik ez duten pertsonei dagokienez, aurten urrian egin da neurketa, kasu honetan 10 udalerritan. Halaber, errealitate sozial honi buruz eztabaidatzeko jardunaldiak antolatu dira eta azterketak eta ikerketak egiten dira, EAEn gizartean baztertuta bizi diren pertsonen egoera modu sakonagoan ezagutu ahal izateko.
Kolektibo honentzat, zehazki, areagotu egiten dira plazak gizarte baliabide batzuetan, esaterako Mazarredoko aterpetxean (50 plaza), orain urte osoan zabaltzen dena. Halaber, Bizitza Berria elkartearen egoitza berria inauguratu da Vitoria-Gasteizen eta udalerri batzuetan, hiriburuez gain, etxerik gabeko pertsonei gailu bereziak eskaini zaizkie negu garaian, adibidez, Zarautzen, Irunen edo Barakaldon. Horrez gain, egoitza bazterkerian dauden pertsona kolektibo honentzako arreta duintzen duten beste gizarte inbertsio batzuk ere egin dira.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
4.1. Ofiziozko jarduerak
4.1.1. Jakinarazpenak egiteko legezko prozedura
Ofiziozko jarduera bat hasi dugu helbidean bertan jakinarazi ezin izan diren prestazio tramitazioei buruzko agiriak jakinarazteko prozedurari buruz. Lanbidek ukitutako pertsonari ohartarazpen bakarra igortzen ziola eta ondoren jakinarazpena Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian (EHAA) argitaratzen zuela antzeman genuen. Hala bada, gai honetan aurreikusitako legezko araubidea gogorarazi diogu, jakinarazteko bi saiakera egin behar direla dioena. Lehen saiakeran jasota geratu behar da inork ezin izan duela jakinarazpena jaso eta jasotze ohartarazpenean eguna eta ordua idatzita agertu behar dira. Saiakera hori berriz ere errepikatu beharko da beste ordu batean (60 minutuko aldearekin) hurrengo hiru egunetan. Lanbidek gure gogoetak onartzen dituela jakinarazi digu, eta, beraz, espedientea amaitutzat eman dugu.
EHAAn jakinarazpenaren hartzaile diren pertsonen izen zerrenda argitaratzeari buruzko hobekuntza bat ere igorri dugu, horrek dakartzan ondorio juridikoak kontuan hartuta eta iragarpenaren helburua ukitutakoak jakinaren gainean jartzea dela gogoan izanda. Interesdunen zerrenda oso luzea izan ohi da, hainbat orri okupatzen dira eta bakoitzean 31 edo 45 izen daude. Ondorioz, iragarpen bakoitzean hartzaileak asko dira. Zerrenda horren ordenak, gainera, itxuraz ez du irizpide objektiborik jarraitzen, eta, beraz, oso zaila da pertsona batek bere izena aurkitzea edo zerrenda horretan dagoen ala ez
egiaztatzea. Iragarki horietan izenak agertzeko ordenak erraz antzeman daitekeen irizpideren bat jarraitu beharko lukeela jakinarazi dugu, pertsona batek modu errazean egiaztatu dezan zerrenda horretan dagoenetz. Lanbidek ordena alfabetikoan oinarritutako irizpidea jarraituko duela adierazi digu.
4.1.2. Dokumentazioa jasotzea
Ofiziozko jarduera bat hasi dugu, dokumentazioa aurkezteko beste modu batzuk onartzeari buruz eta Lanbideren bulegoetan agiriak jaso izanaren erregistroak ezartzeari buruz. Gure iritziz, bulegoan dokumentazioa aurkezteko zailtasunak daudenean (itxarote zerrenda luzea delako, ez delako arreta jaso ahal izateko zenbakirik lortu, erregistroa ez dagoelako irekita, eta abar), Lanbideko langileek, bai zuzeneko bai telefono bidezko arreta ematen dutenenek, jakinarazi egin behar dute Zuzenean zerbitzuan eta Correosen aurkez daitekeela dokumentazioa, batez ere kontuan hartuta bulegoak goizez soilik daudela irekita (eta ez arratsaldez), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuko bosgarren xedapen gehigarrian adierazitakoaren arabera.
Lanbidek erantzun digunez, berau hobetzeko lanean ari dira, bulego guztiek izan dezaten arreta zuzeneko zerbitzua, aurretiazko hitzordurik gabe, dokumentazioa jaso ahal izateko. Era berean, 2011. urteko barne zirkularra aipatu dute. Bertan jakinarazten denez, erregistroren batean aurkezten edo jasotzen diren eskaera, idatzi edo jakinarazpen guztiak erregistratu egin behar dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluaren arabera.
Lanbideri berriz ere esan diogu, bulegora egindako bisiten ondoriozko beste ofiziozko jarduera baten harira, beharrezkoa dela eskatutako dokumentazioa erregistratzeko prozedura berrikustea, aurkezten diren agirien nortasuna bermatzeko. Halaber, proposamen bat igorri diogu, bulegoan agirien zerrenda bat izan dezaten, eskatu diren agiriak aipatzen dituena, bulegoko langileek erraz jaso dezaten ea aurkeztu diren, eta, hori jaso ondoren, jaso izanaren kopia entregatu diezaioten pertsona interesdunari. Era berean, garrantzitsua da pertsona eskatzaileei gogoraraztea agirien kopiak badakartzate, horiek alderatu ondoren, zigilatu egingo direla, eskaera bete dutela jasota gera dadin. Izan ere, Lanbidek dokumentazio entregatua erreklamatzen duela dioten kexak jasotzen ditugu oraindik ere.
Lanbidek erantzun digunez, sistema informatikoan aipatutakoaren antzeko erabilera bat ezartzeko aukera aztertuko da. Gogoratu behar horri dagokionez, Lanpostuen Zerrendak eragingo duen normalizazioaren ondoren erregistroaren funtzionamenduari buruzko informazio orriak egin ahalko direla planteatu dute.
4.1.3. Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioa ukatzea etxebizitza okupatzeko titulu juridiko balioduna egiaztatu ezin duten pertsonei
Arartekoak ofiziozko jarduera bat hasi du, Diru-sarrerak Bermatzeko Sistemak artatzen ez dituen eta Etxebizitza eta Gizarte Zerbitzuen sistemarekiko erantzun koordinatua eskatzen duten ahulezia egoerei dagokienez.
Abiapuntua zera izan zen, Lanbidek aplikatzen duen irizpidea, ezin delako DBE kobratu etxebizitza baten “okupa” baldin bazara. Legebiltzarreko Enplegu, Gizarte Politika eta Etxebizitza Batzordeak, 2014ko martxoaren 10ean, Arartekoaren agerraldia eskatu zuen, irizpide horri buruz zuen iritzia azal zezan.
Planteatu genuenez, Euskal Autonomian eman den prestazio eredua eta araudia aztertuta ondorioztatu ahal izan dugu etxebizitza bat okupatu eta gozatzeari buruzko titulu baliodun bat egiaztatu beharra dagoela, eta, beraz, berau egiaztatu ezin duten pertsonak estaldurarik gabe gelditzen direla. Horrenbestez, informazioa eskatu genuen antzemandako gabeziei aurre egiteko abiaraziko ziren neurriei buruz eta proposamen batzuk igorri genituen. Lanbidek azaldu zigunez, Etxebiden izena emateko betebeharretik salbuetsita daude horretarako baldintzak betetzen ez dituzten pertsonak (3.000 €ko gutxieneko diru-sarrerarik edo egoitza baimenik gabeko pertsonak). Gainera, hainbat bilera egiten ari diren Etxebide eta Lanbideko arduradunen artean, gizarte babeseko etxebizitza bat eskuratzeko beharra duten pertsona guztien onerako. Horri buruzko informazio gehiago eskatu dugu.
4.1.4. Espedienteak berrikustea, baliabideak baietsi ondoren
Ofiziozko jarduera bat hasi genuen, pertsona interesdunaren asmoak baiesten zituzten administrazio baliabideak betearazteko moduari buruz. Izan ere, DBE jasotzeko eskubidea duten pertsonek prestazio horren ordainketak jasotzen ez dituzten aldia behar baino gehiago luzatzen zen.
Lanbidek adierazi zuenez, baiespenaren “helburu bakarra espedientea ebazpenaren aurreko unera eramatea da”. Ondorioz, Lanbidek espedientea berrikusteko prozedura bat hasi ohi du, eta, haren ondoren, ebazpen berria igortzen du. Ofiziozko jarduera horretan, bada, Arartekoaren 2014ko uztailaren 17ko ebazpena ezarri zen, eta, horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatu zitzaion Lanbideko ebazpenen aurka aurkeztutako hautazko berraztertzeko errekurtsoen baiezpen ebazpenak errekurtsogilearen uziei buruzko erabaki bat jaso behar duela. Lanbidek gomendioa onartu du.
4.1.5. Oker jasotako diru-kopuruak erreklamatzea
Azkenik, ofiziozko jarduera bat hasi dugu, DBE eta EPO jasotzen duten pertsonei Lanbideren datuen arabera oker jasotako kopuruak erreklamatzeko igorritako jakinarazpen bati dagokionez. Lanbidek bete behar dituen bermeei buruzko (zorraren informazio zehatza, aurretiazko entzunaldia…) eta ordainketa zatitzeari buruzko garrantziaren gainean aurretiazko gogoetak egin ditugu, kontuan hartuta pertsona gehienak beren oinarrizko beharrizanei aurre egiteko zailtasunak dituzten pertsonak direla. Lanbidek ondorengo jakinarazpenetan erantzun digunez, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta arautzen duen maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuan eta Etxebizitza Prestazio Osagarria arautzen duen urtarrilaren 12ko 2/2010 Dekretuan ezarritako legezko prozedura jarraituko da, horietan alegazio epea irekitzea aurreikusten delarik.
4.2. Gomendio orokorrak
Arartekoak gomendio orokor bat egin zuen: Arartekoaren urtarrilaren 20ko gomendio orokorra: Lanbidek arrazoitu egin behar ditu eskubideak mugatzen dituzten ebazpenak. Bertan azaldutakoaren arabera, Arartekoan Lanbideren ebazpenei dagokienez egindako kexetako askotan hutsune bera agertzen da, hau da, erabakia arrazoitzeko legezko oinarriak eta gertakarien azalpena falta direla. Gabezia horrek, izan ere, babesik gabeko egoerak sortzen ditu, ukitutako pertsonek ezin baitituzte alegazio eraginkorrak aurkeztu. Gainera, administrazioaren ebazpenetan bete egin beharko lirateke gobernu onaren printzipioak. Horien arabera, hain zuzen ere, erabakiek, araudia betetzeaz gain, informazio nahikoa eduki behar dute eta hartzaileek erraz ulertzeko moduak izan behar dira.
4.3. Bisitak Lanbideko bulegoetara
Maiatzean Lanbideren hainbat bulego bisitatu genituen hiru lurralde historikoetan. Bisitaldien helburua bulegoen funtzionamendua aurrez aurre ezagutzea eta 2012ko udan egindako aurreko bisitaldietan egin genituen aurrerapenak baloratzea zen. Gure balorazioari jarraiki, antzemandako alderdietako askotan hobekuntza nabarmenak egon ziren. Jaso genuen informazioak honakoak aztertu zituen:
• Hitzorduak eta arreta Lanbideko langileen eskutik. Itxarote zerrendetan hobekuntzak egon dira, nahiz eta praktikak oso desberdinak diren bulego batetik bestera (telefono bidezko hitzordua, eguneroko tiketen banaketa, arreta zuzena…). Lanbidek arreta eredu bakarra ezartzeko asmoa duela erantzun du, eta, horretarako, garrantzitsua da Lanpostuen Zerrenda ezartzea.
• Dokumentazioaren erregistroa. 4.1 atalean ofiziozko jarduerari buruz adierazitakoa errepikatu behar da hemen.
• DBE eta EPO prestazioen kudeaketaren ondoriozko administrazio prozedurak. Eskaerak ebazteko epean aurrera pausuak egon dira (bai hasierako eskaeretan, bai berriz martxan jartzekoetan). Ebazpenak orokorrean bi hilabete baino lehen ebazten dira eta prestazioaren ordainketa eten baino lehen orokorrean entzunaldi tramitea garatzen da.
Prestazioak berrabiarazteko eskaerei dagokienez, eteteko arrazoiak desagertu diren unetik aurrera ofizioz berraktibatu behar direla ulertzen dugu (147/2010 Dekretuko 46. artikulua). Lanbidek erantzun duenez, araudiak dio une horretan egiaztatu behar direla ea prestazioa sortzeko baldintzak betetzen ote diren, eta, beraz, ezinezkoa dela ofizioz berraktibatzea. Etendura prozedurako alegazioen fasean, pertsona interesdunari prestazioa berrabiarazteko eskaera aurkez dezakeela adierazteaz gain (orain arte egiten duten bezala), fase horretatik aurrera berraktibazioa automatizatzeko tratamendu informatiko bat azter dezatela proposatu du.
Halaber, errekurtsoak ebazteko epean ere hobekuntzak egon dira, nahiz eta oraindik ere hobetu beharreko alderdiak dauden. Lanbideren esanetan, tokiko bulegoek, errekurtso bat jasotzen dutenean, aurkaratutako prozeduraren hasieraren berrikuspena gauzatu ahal izatea aurreikusi da, akatsen bat egon dela uste bada.
• Enplegu politika aktiboak izenekoen barruan garatutako jarduerak Jarduera horien eta lanbide prestakuntzako programa eraginkorragoen garrantzia adierazi zen. Lanbidek jakinarazi digunez, urte osoan irekita egon den dekretu batean lanean ari dira, prestakuntza hilero planifikatu ahal dadin.
• Aplikazio informatikoen funtzionamendua. Lanbidek egungo mugak eta zailtasunak hobetzeko asmoa duela adierazi digu.
Era berean, hainbat alderdi jakinarazi zizkigun langileen prestakuntzari buruz; zerbitzu zentralekiko eta gizarte zerbitzuekiko nahiz hirugarren sektoreko erakundeekiko harremana.
Azken puntu horren harira, premiazkoa iruditu zitzaigun Lanbideren egungo ereduari buruz hausnartzea, hirugarren sektoreko erakundeen eta gizarte zerbitzuen partaidetza eta inplikazioa aurreikusita. Lanbidek azaldu zigunez, lanean ari dira, bai Lanbide bulegoaz besteko arreta prozedura bat definitzeko enpleagarriak ez diren erabiltzaileentzat (pentsiodunak edo bestelakoak), bai enpleagarriak diren baina beren ezaugarri pertsonalen ondorioz beharrizan bereziak dituzten pertsonei arreta osagarria emateko orduan. Prozedura horietan hirugarren sektoreko erakunde eta antolakundeek formalki parte hartu beharko luketela aurreikusten da, kolektibo horiekiko konpainiaren arloan lotura handiagoa sustatuz. Gaineratu denez, 251 udalerrietatik 124 atxiki ziren erabiltzaileen bideratze eta koordinaziorako lankidetza protokolora eta aplikazio informatiko bat garatu da.
4.4. Bilerak
Hainbat bilera izan ditugu Lanbiderekin eta egoera jakin batzuetan aplikatzen diren irizpideei buruz eztabaidatu dugu. Hala, Arartekoaren iritzia jakinarazi diegu. Horren harira, aurrera egin dugu honako gai hauetan, bermeen gainean: balio urriko higiezina jabetzan (ohiko etxebizitza ez dena); gastuen justifikazioa; etxebizitza uztera behartuta dagoen pertsona bakar batek eskaera aurkezteko epea; bizimodu independenteko urtebetea egiaztatzeko baldintzaren betearazpena; prestazioaren berraktibazioa helbidean bizi ez denean eta helbide baten erroldan izena oker emateagatiko salaketa aurkezten denean; sarrera urriak dituzten langile autonomoen kasuan, laneko errenta osagarria eskatzeko aukerari buruzko informazioa hedatzearen garrantzia; dohaintza bat antzematen den kasuetan, diru sarrera atipikoei buruzko aurreikuspenaren aplikazioa; prestazioaren iraungitzea bi etendura egon direlako bizikidetza unitateko kide desberdinen betebeharrak urratu izanagatik; jakinarazitako ez egoteen iraupena, familiaren lanaren ziozko sarrerak daudenean; enplegu bat baztertzeagatik DBE iraungitzen den kasuetan enplegua jakinarazteko modua; errekurtso baten baiezpen ebazpenaren ondorioak,; bizikidetza unitate bereziaren iraupena hainbat ahulezia egoeratan daudenetan, esaterako, genero indarkeriaren biktima direnean eta seme-alabak dauzkatenean beren kargura; EAEtik kanporako lekualdaketak eta aldi baterako ez egoteak; benetako egoitzadun epearen egiaztagiriak erroldan hutsune bat dagoenean; oker jasotako kopuruen erreklamazioa, eta abar.
4.5. Txosten berezien jarraipena
Aurten, Gizarte Laneko elkargoekin batera, Arartekoaren txosten berezi baten jarraipen jardunaldi teknikoa egin dugu, “EAEko oinarrizko gizarte zerbitzuen egoera” txostenari buruz ari gara.Elkargoetako ordezkariekin Arartekoaren honako gomendioei buruz eztabaidatu zen: Oinarrizko gizarte zerbitzuak Gizarte Zerbitzuen sistemaren erdialdean kokatzea, erakunde arteko koordinazioa hobetzeko beharrizana, Gizarte Zerbitzuen Legea garatzeko atzerapena, erkidegoko gizarte lanaren indartzea eta zaintzaile profesionalentzako arreta psikosozialerako eta konpainia profesionalerako programen beharrizana.
4.6.Aipatu genuen beste jarduera bat Arartekoak martxoaren 10ean Eusko Legebiltzarreko Enplegu, Gizarte Politika eta Etxebizitza Batzordean egindako agerraldia da. Bertan, lehen aipatutako Arartekoaren Gomendio Orokorra eztabaidatu zen, Lanbidek eskubideak mugatzen dituen ebazpenak arrazoitzeari buruzkoa eta Lanbidek aplikatzen duen irizpideari buruzkoa, etxebizitza baten “okupa” gisa egonik DBE kobratu ezin delako. Izan ere, gai horren ondoriozko ofiziozko jarduera bat garatu genuen, goian azaldu dugun bezala.
Azkenik, herriaren defentsa erakundeen koordinazio jardunaldietan parte hartu dugu. Horietan, zehazki, baliabide pertsonal, sozial eta ekonomikoak falta dituzten familien egoera landu dugu eta ondorioak EHUko udako ikastaroetan hedatu ziren, 2014ko irailaren 14an antolatutako jardunaldi batean. Horrez gain, “Etxerik gabeko pertsonen kontrako delituen azterketarako eta behaketarako sektore arteko sareko” aholkularitza batzordeko kide gisa parte hartu dugu. Hatento behatokia, izan ere, etxerik gabeko pertsonen arretan lan egiten duten gizarte erakundeek sustatzen dute. Proiektuaren helburua etxerik gabeko pertsonen kontrako gorroto delituei arreta emango dien sare bat sustatzea da.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Atal honetan arlo honetan egindako lanari buruzko ondorio eta hausnarketa batzuk azpimarratu ditugu.
5.1. Diru sarrerak bermatzeko sistema funtsezko tresna gisa finkatu da gure gizartean bizi diren pertsonen duintasuna eta gizarte kohesioa bermatzeko orduan. Gizarte orekak aberastasun gehiago sortzen du gizarte desberdintasunak baino. Gizarte babesa aberastasun iturri egiaztatua da eta ezin diogu horri uko egin.
Aurten, berrikuntza gisa, gizarte babeseko euskal sistema publikoa eztabaidatu da. Pertsonen jatorri nazionalari buruzko informazioa azpimarratu da bestelako informazio batzuen aldean, besteak beste, ahulezia egoeraren edo enplegua aurkitzeko zailtasunen aldean. Halaber, prestazio horiek iruzurrarekin lotzen dituen iritzi publikoa sortu da, inolako zehaztasunik gabe.
Prestazioak ukatu, eten edo iraungitzeko arrazoiak ez daude lotuta iruzurra egotearekin, tramitatu ditugun kexetan eta horien azterketan ondorioztatzen den bezala (eta hemen islatu dugun bezala). Komunikabideetan agertu diren kasuak bakanak dira eta ez dute islatzen prestazio horiek eskatzen dituzten pertsonen errealitatea, ez eta beren pobrezia egoera ere. Arartekoan kexa aurkeztu duten pertsona gehienek ez dute diru sarrera nahikorik beharrizan oinarrikoenei aurre egiteko.
Aitzitik, kasu batzuetan pertsona batzuek ez dituzte Lanbidek eskatzen dituen betebeharrak edo baldintzak bete.
Horregatik, bada, garrantzitsua iruditzen zaigu prestazio horiek ematean hainbat baldintza eta betebehar bete behar direla jakinaraztea. Araudia konplexua da eta kasuistika oso anitza. Gure esperientziari jarraiki, Lanbideren bulegoek dokumentazio zehatza aurkezteko eskatzen diete prestazio hauek eskatzen dituzten pertsona guztiei eta, aldian-aldian, espedienteak berrikusi egiten dira.
5.2. 2013. urteko txostenean ere adierazi genuen bezala, Lanbidek DBE eta EPO prestazioen kudeaketako alderdi batzuk hobetu ditu. Geroz eta azkarrago ebazten dira eskaerak eta errekurtsoak ebazteko orduan dagoen atzerapena urriagoa da. Ebazpenen arrazoiak hobetzeko orduan ere aurrera pausuak egon dira.
Garrantzitsua iruditzen zaigu aurreikusitako prozedura bermeak betetzea, bai diru sarrerak bermatzeko araudi zehatzean aurreikusitakoak, bai Herri Administrazioetako Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen ondoriozko araudi orokorrean aurreikusitakoak. Aurrera egin da bermeak betetzeko orduan, esaterako eskubideak mugatzen dituzten ebazpenen aurretik entzunaldiak eginez, baina, edonola ere, beharrezkoa da herritarrei beren espedienteko alderdiei buruzko informazioa emateko orduan hobekuntzak egotea. Halaber, bulego guztietan agiri eta eskaerak berehala eta era pertsonalizatuan erregistratzeko orduan eta besteak beste eraginkortasunaren eta herritarren zerbitzuaren printzipioak beteko dituen arreta eredu bakarra ezartzeko orduan aurrera egin behar da.
Prestazioaren zenbatekoa alda
tzeko eta prestazioak itzultzeko prozedurak ahalik eta lasterren hasi beharko lirateke. Informazio zehatza eman beharko litzaieke pertsonei edozein kopuru erreklamatzeko arrazoiei buruz eta kontuan hartu beharko lirateke pertsonek aurkezten dituzten alegazioak, zorraren zenbatekoa zehazteari eta ordainketa zatitzeari buruz, berau itzuli ahal izateko.
5.3.Organo desberdinek (Lanbideren bulegoek) araudia aplikatu dutenez eta dekretu arauemaileak diru sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko 18/2008 Legearen alda
ketara (4/2011 Legearen bidez ) egokitu ez direnez, interpretazio irizpideen agiri bat egin behar izan da. Barne zirkular itxura hartu du agiriak eta irizpideak arau testu berri batean jaso beharko lirateke. Garrantzitsua litzateke, gainera, egun segurtasun juridikoa bermatzeko aurreikusi ez diren alderdiak arautzea.
Halaber, garrantzitsua litzateke arau hauste eta isunen araubide egokia arautzea, eta, bertan, zehatz-mehatz tipifikatzea jarrerak, arau haustea mailakatzea eta preskripzio araubide bat aurreikustea, kontuan hartuta, besteak beste, zigor eskubidearen eta proportzionaltasunaren printzipioak.
Prestaziorako eskubidea etetea erabakiko da, soilik baldin eta baldintzak behin-behinean galtzen badira, eta, edonola ere, prestaziorako eskubidea eten edo iraungita ikusten duen pertsona horrek bere oinarrizko beharrizanei aurre egiteko diru sarrerak dauzkala bermatu beharko da. Gainerako arau hausteak zigortu egin beharko dira. Bestalde, betebehar baten arau hauste arinagatik prestazioa etetean, batzuetan sortzen den kaltea gehiegizkoa izaten da jarrera horren larritasunaren aldean. Bestetik, zehapen araubidea aplikatuta informazio zehatzagoa eduki ahalko litzateke pertsonen jarrerei buruz, eta, hala, prestazioaren iraungitze eta eteteei buruzko informazio desegokia erabiltzea saihestuko litzateke. Halaber, prestazio hauek estigmatizatzea ere saihestuko litzateke.
Lanbidek hartzen dituen erabaki guztietan adingabearen interes gorena aintzat hartu beharko da. Hori, izan ere, eskubide subjektiboa da, hau da, printzipio bat eta prozedura arau bat, nahitaez bete behar dena, haurren eskubideen hitzarmena gure antolamendu juridikoaren parte baita. Ondorioz, adingabeak kargura dituzten familiei prestazioak ukatu, eten edo iraungitzen dizkieten ebazpenetan, adingabearen interes gorenerako eskubidea errespetatu dela argudiatu beharko da.
Gizarte bazterkeria larrian dauden kolektiboei edo genero indarkeriaren biktima diren emakumeei eragiten dieten erabakiak, adibidez prestazio ukapenak, etenak edo iraungitzeak, gizarte zerbitzu eskudunen partaidetzarekin hartu beharko lirateke beti.
5.4. Oraindik ere DBE eta EPO sistemak erantzun ez dituen ahulezia egoerak daude. Baldintza jakin batzuk bete behar izateak, adibidez etxebizitza bat gozatzeko titulu juridiko balioduna egiaztatzea eta dokumentazio ugari aurkeztea (batzuetan eskuratzeko zaila dena), kanpoan uzten ditu eskastasun handiko egoera batzuk, aztertu eta hobetu egin beharko liratekeenak.
5.5.Zailtasunak daude oraindik ere enplegua aurkitzeko, eta, beraz, DBE eta EPO jasotzen duten pertsonen kopuruak gorantz jarraitu du. Lanbidek orain arte lortutako lan bitartekaritza baxua dela aitortu da. Izan ere, kudeaketa eta tramitazio alda
ketaren ondorioz, organismo honek ahalegin handia egin behar izan du eta, gainera, ez da eskaintza nahikoa egon prestazioak jasotzen dituzten profilentzako. Enplegu falta da pertsonen kezka nagusia eta neurri handienean gizarte ongizatea zailtzen duena. Horrenbestez, arreta berezia jarri behar da enpleguaren sustapenean eta lanaren aktibazioan.
5.6. Gizarte politiketako eta diru sarreren berme politiketako aurrekontuak oraindik ere euskal administrazio publikoen lehentasuna dira, eta, hala, ahalegin handia egiten ari dira horiei eusteko, nahiz eta ahalegin horrek ez dituen estaltzen beharrizan egoera guztiak, krisiaren ondorioz areagotu egin direnak.
5.7.Geroz eta ikerketa gehiagok aztertzen dituzte etxerik gabeko pertsonen egoera eta egoitza bazterkeriaren fenomenoa. Azterketa horiek, bada, beren bizitza duintzeko eta beren gizarteratzearen alde lan egiteko politika publiko egokiak diseinatzeko erabili behar dira. Gizarte zerbitzuen erakunde arteko organoaren erabaki berria, zerbitzu eta prestazioen karterari, mapari eta memoria ekonomikoari buruzkoa, aurrera pausua izan da eta etxerik gabeko pertsonen prestazio eta zerbitzuak hobetuko dituela eta hiritarrei gizarte arreta emateko lurralde oreka erraztuko diela espero dugu.
5.8. Azkenik, garrantzitsua da gizarte bazterkeriaren arloan lan egiten duten gizarte erakundeek egiten duten lana babesten jarraitzea eta horien finantziazioa egonkortzeko urratsak ematea, esaerako, hirugarren sektoreari edo itunei buruzko araudia onartuz.
5. Justizia
1. Arloa kopurutan
Justizia arloan guztira 44 espediente berri tramitatu dira 2014an, hau da, Arartekoan urte horretan onartu dituen kexa guztien arteko %2. Jarraian, gaiaren araberako banaketa ikus daiteke:
• Justizia Administrazioaren eta
bulego judizialaren funtzionamendua 16
• Doako laguntza juridikoa 11
• Elkarguneak 5
• Beste elkargo profesional batzuk 4
• Abokatuen eta prokuradoreen elkargoak 3
• Erregistro Zibila eta Jabetza Erregistroa 3
• Notarioen eta erregistratzaileen elkargoak 1
• Beste alderdi batzuk 1
Urtean zehar tramitatutako kexei dagokienez, txosten hau ixtean duten egoera honakoa da:
Hala ere, ez dira horiek izan hiritarrek Arartekoan Justizia Administrazioaren harira planteatu dituzten kexa bakarrak. Arloan beste erreklamazio batzuk jaso dira eta, arrazoi desberdinen zioz, formalki baztertu behar izan dira:
Batzuetan partikularren arteko gatazkak zituzten hizpide. Gure jarduera, beraz, orientazioa ematea baino ez da izan, arazoa zuzenbidean konpon dadin, helburu bikoitzarekin: batetik, kexak sustatu dituztenei informazioa emanez, betiere inpartzialtasunaren printzipioa betez, planteatutako arazoarekin lotutako prozedura gaiei eta alderdi esanguratsuei buruz; bestetik, benetako gatazka, ahal zen neurrian, auzitegia barruko eta kanpoko bitartekaritza erakundeetara bideratuz.
Beste kexa batzuk Estatu zentraleko administrazio organoen jarduerei buruzkoak ziren eta estatu mailako gure homologora bideratu ditugu.
Azkenik, kexaren helburua agintaritza judizialak bere ezagutzapean jarritako gai bat ebazteko jarraitu dituen irizpideak izan direnean, kexagileei gogorarazi behar izan diegu epaileen eta auzitegien independentzia dela-eta beren epaiak goragoko auzitegi batean errekurtsoa jarrita soilik jar daitezkeela zalantzan, eta, gainera, beren funtzionamenduaren aurkako diziplina edo gobernu arloko kexak epailetza berako organoak baloratuko dituztela, legeari jarraiki.
Azken kexa horien harira, hala ere, azpimarratzekoa da kasu batzuetan babesik gabeko egoerak antzeman ahal izan ditugula, horiek planteatu dituzten pertsonei arreta ematean. Kasu horietan, bada, gure kezka jakinarazi diegu auzitegiei kudeaketa informalen bitartez, betiere izendatuta zegoen defentsa letradunarekin koordinatuta eta sub iudice legokeen edozein gaietan esku hartu gabe.
Horrelako jardueren eraginkortasuna, edonola ere, eragile juridiko desberdinetan eskumen gaiez harago aurkitzen den harreraren araberakoa da. Aurten ere, eskerrak eman beharrean gaude gure lanaren alderdi horretan epaileen eta fiskalen eskutik jaso duen babesagatik. Biekin ere komunikazio malgua eta erraza izan dugu, baita Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Aretoko Idazkaritzaren eta gure erkidegoko hiru lurraldeetako idazkaritza koordinatzaileekin ere. Horri esker, izan ere, lankidetza lanean identifikatu ahal izan ditugu hobetu zitezkeen arloak, eta, horrez gain, antzemandako disfuntzioak jorratu ditugu, azkartasun osoz. Halakorik ezean eskainitako zerbitzu publikoaren kalitatea baxuagoa izango litzateke.
2. Kexarik aipagarrienak
Jarraian aipatuko ditugun bi kasuetan Justizia arloak Arartekoan kexa aurkeztu duten herritarrei emandako laguntza islatzen dute:
2.1. Doako justizia mailegu kontratuko gehiegizko klausulak aurkaratzeko
Salatutako egoera: Andre batek Arartekoaren esku hartzea eskatu zuen, Doako Justiziaren eskaera ukatu zitzaiolako. Izan ere, banku erakunde batekin sinatuta zuen mailegu kontratuaren klausula bat deuseza aitortzeko eskatu nahi zien auzitegiei. Mailegu horren kuotak ordaintzeari utzi zion bere enplegua galtzean.
Kexagileak ez zuen zalantzan jarri ez zorra, ez berau ordaintzeko betebeharra. Bere asmoa zera zen, Justiziak gehie-
gizkoa zela, eta, beraz, deuseztasun bizioa zuela aitortu zezala 29ko berandutza interesak ezartzen zituen klausulan. Bizkaiko Doako Justiziako Batzordeak eskaera hori ukatu zuen, asmoa defenda ezina zela ulertuta. Izan ere, 1998an sinatutako mailegu bati buruz ari zirenez, ekintza preskribatuta zegoela uste zuen auzitegietara eraman ahal izateko.
Arartekoaren esku hartzea
Eskatutako onura ematearen aldeko gure iritzia jakinarazi genion administrazioari, interesdunaren asmoaren bideragarritasunari buruzko azterketa juridikoan oinarrituta.
Funtsezko alderdiei zegokienez, gaia auzitegien adierazpen berrietan jasota zegoela azaldu genuen, eta, horretarako, Europar Batasunaren Justizia Auzitegi Nagusiaren 2013ko martxoaren 14ko epaia hartu genuen oinarritzat, araudi espainiarra 93/33CEE Zuzentaraura egokitzen ez dela dioena, kontratu klausula baten gehiegikerian oinarritutako aurkaratze mekanismorik ez duelako.
Ekintzaren preskripzioari zegokionez, gure ustez ez zen halakorik ematen, bi arrazoiren ondorioz:
• Gehiegizko klausulen zuzenbide osoko deusez izaera kontuan hartu beharrekoa da; horren arabera, bizio hori ez daukaten egintza edo negozio juridikoak ez dira preskribatuko denbora igarotzean, ‘quod ad initium vitiosum est non potest tractu temporis convalescere’ printzipioari jarraiki.
• Aurkaratu nahi zen kontratuak segidako traktua zuen, perfekzionatu ondoren ere betebeharrak sortzen baitzizkion kexagileari aldizkako likidazio gisa eta horiek ordaindu egin behar baitzituen denboran zehar, itundutako kuota ordainduta. Jurisprudentzia finkatuaren arabera, egintza betetzeko epearen ondoreetarako, berau deuseza bada, zenbaketaren hasierako unea ez da inoiz kontratua bete aurrekoa izango, baizik eta kontsumazioaren ondorengoa, hau da, betebehar guztiak egin arte ez da halakorik ematen.
Batzordeari gai honen gaineko gure irizpena helaraztea premiazkoa zela kontuan hartuta, gainera, urte horretan Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailarekin egindako bileran planteatu genuen gaia.
Emaitza
Sailak onartu egin zuen erakunde honek azaldutako irizpidea, eta, hala, Batzordeak ebazpen berri bat ezarri zuen, kexagileari aurrez ukatu zitzaion Doako Justiziaren onura aitortzeko.
2.2. Intimitaterako eskubidea babestea eginbide judizialetara jotzeko egiaztagirien edukiari dagokionez
Salatutako egoera
Arartekoak ofiziozko jarduera bat hasi zuen, eginbide judizialetara joan izana beren enpresan edo ikastetxeetan egiaztatu behar zuten pertsonei auzitegietan entregatzen zitzaizkien egiaztagirien edukia ikusita. Jarraian, horren gainean jaso genuen kexetako bat transkribatuko dugu:
“Nire kontra genero indarkeriagatiko eta familiako tratu txarrengatiko salaketa aurkeztu zen (bide batez esan bedi ez dela egiazkoa), eta nire abokatuaren gomendioei jarraiki, lan baimena eskatu behar izan nuen lanetik aurretik irteteko, prokuradoreari ahalordeak emate aldera. Ziurtagiria eskatu nuen irteera hori enpresan justifikatzeko eta hurrengo egunean entregatu nion nire ikuskariari, Osakidetzako ospitale batean egiten baitut lan. Bi egun beranduago, nire harridurarako ikuskariak hots egin zidan eta esan zidan zorionez nigatik ezagutzen zuela kasua, zeharo harrituta geratu baitzen egiaztagirian salatutako gertaera honakoa zela ikusi zuenean: Etxeko eta genero indarkeria. Lesioak eta tratu txarra familian. Nire harridura are handiagoa izan zen, ezin bainuen gertatutakoa sinetsi. Informazio hori ez da esanguratsua ziurtagiria eskatzen denean. Nire inguruan, hau da, osasun arloan, eskrupulu handiak egoten dira kontsulta eta diagnostiko arrazoiak tratatzeko orduan. Ez dakit ziurtagiri hau nori iritsi ahal zaion eta nork ikus dezakeen...”
Arartekoaren esku hartzea
Arazoa zera da, egiaztagirian, “salatutako gertaera” epigrafean, berariaz aipatzen dela zein delitu ikertzen ari den eta zertarako eskatu zaion pertsona horri auzitegietara joateko.
Bertaratze egiaztagiri bat, definizioz, ez da pertsona interesdunarentzat, baizik eta hirugarren batentzat, normalean bere enpresako langileen ikuskari arduraduna izan ohi denarentzat. Ondorioz, egiztatu behar den datu bakarra pertsona hori une jakin batean justizia bulegoetara joan dela da. Pertsona horrek egin behar dituen eginbideen edukia adieraztea ez da esanguratsua eta datu pertsonalak babesteko araudian ezarritakoaren kontrakoa izan liteke, are gehiago pertsona hori prozedura penal batean dagoela adierazten denean. Transkribatutako gutunean argi eta garbi adierazi da, gure iritziz, horrek eragin dezakeen kaltea pertsona horrentzat, errugabetasun presuntzioaren babespean dagoen arren, eta absolbituta gera daitekeen arren edo, kasu honetan bezala, bere kasua artxibatuta geratu arren, bere enpresan delitu larri bat egin izanaren susmagarri gisa gera baitateke.
Azaldutako arazoa Bulego Judizial zehatz baten praktikaren ondoriozkoa baino epaitegi guztietan ziurtagiriak betetzeko daukaten eredu baten edukiaren ondorio zela ulertu genuen. Euskarri informatikoa izanik, egokiena egungo eredua alda
tzea eta salatutako gertaerari buruzko aipamena bertatik ezabatzea zela iruditu zitzaigun.
Kontuan hartuta Eusko Jaurlaritzari Justizia Administrazioko zerbitzurako bitartekoen arloan dagozkion funtzioak, gaia Herri Administrazio eta Justizia Sailari planteatu genion. Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiaren Gobernu Aretoan ere azaldu genuen hori, horren gainean hartu beharreko neurrietarako erakunde arteko lankidetza beharrezkoa izango zelako.
Emaitza
Justizia Sailak erantzun zuenez, gai horretan zituen eskumenak Justizia Administrazioren bitarteko materialetara mugatzen ziren eta ez ziren proiektatzen epaitegiek eman zitzaketen agiri ofizialen zehaztapenei buruzko erabakietan. Ondorioz, gai hori Justizia Auzitegi Nagusiaren eta idazkaritza judizialen eskumena zela ulertzen zen.
Hala, Justizia Auzitegi Nagusiak idazki bat bidali zigun. Horren bidez, bere Gobernu Idazkaritzak, gaia erakunde honek adierazitako eran aztertu eta onartu ondoren, zera jakinarazi zigun, gure erkidegoko epaitegi guztietako idazkariei eskatu ziela “aurrerantzean igortzen ziren egiaztagirietan ez aipatzeko erreferentzia hori, errugabetasun presuntzioaren babespean egon arren kasuan kasuko pertsonak kaltea jasan lezakeelako bere enpresan, delitu bat egin izanaren susmagarri gisa ager daitekeelako”.
3. Araudi eta gizarte-testuingurua
Txosten honetan, batez ere, ofizialki tramitatutako espedienteetan izan dugun esku hartzea azaltzen da. Hala ere, azaldu ditugun jarduera batzuen jatorria formalki baztertu diren kexak izan dira. Horietan, gorago adierazi dugun bezala, Justizia Administrazioko disfuntzioak islatzen ziren eta horiek zuzentzea, gure ustez, ezinbestekoa zen, erabiltzaileek beren legezko eskubideak edo interesak eraginkortasunez defenda zitzaten epaitegietan.
Epaitegietako zerbitzupean dauden langileek erabiltzaileei emandako tratuari dagokionez, aurten jaso ditugun kexetan errespeturik gabeko jarrera negatiboak aipatu dira pertsona interesdunei prozedura bati buruzko informazioa emateko orduan, agiriak galdu izana salatu da eta tramitazioan atzerapenak egon izanagatiko kexuak azaldu dira. Kasuistikaz harago, gai honetan, eta esperientziak beste urte batez baieztatzen digun bezala, gure esku hartzearen eraginkortasuna hiru ikuspegitik baloratu daiteke:
Hasteko, pertsonen eskubideak urratzen dituzten akats eta zabartasun puntualen zuzenketari buruz eta kexagileei azalpenak eskaini behar izateari buruz mintzatuko garaMaila honetan, eta emaitzak ikusita, gure esku hartzea arrakastatsua izan dela esan genezakeZentzu horretan eskerrak eman behar dizkiegu Epailetzako, Idazkaritza Judizialeko eta Fiskaltzako kideei, horiekin harremanetan jarri baikara gai honetan jarduteko, bai eta Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Saileko kideei ere.
Bigarrenik, antzemandako akatsak berriz ez gertatzeko beharrezko neurriak hartu ote diren aztertu beharko genuke. Horren harira, gure lanaren eragina erlatiboa da. Izan ere, aurten ere, arlo honetan antzeman diren disfuntzioak neurri handi batean egitura eta aurrekontu faktoreen ondorioz gertatu dira, eta, horiek, Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden bitarteko materialei nahiz giza baliabideei eragiten die:
• Bitarteko materialei dagokienez, jasotako kexetan zera aipatu zen, lokal egokiak falta zirela jendeari arreta ematean eskainitako zerbitzuan hiritarrek eskatzen dituzten intimitatearen babesa eta adeitasuna bezalako printzipioak betetzeko, are gehiago justizian sarritan jorratzen diren gai hain larri eta pertsonalak lantzera doazeneanHorren harira, salaketa eta agerraldietarako espazioetako batzuetako pribatutasun faltagatiko ohiko kexez gain, aurten berriz ere agertu dira Orientazio Juridikoko Zerbitzuak bere lana garatzeko baliatzen dituen baldintza materialei buruzko kexak
• Giza baliabideei dagokienez, epaitegietako langileen bajak eta ordezkapenak arazo iturri dira oraindik ere. Bere garaian, agintari autonomikoek horien gaineko kudeaketa plan bat helarazi ziguten, eta, bertan, ordezkapenetarako eta errefortzuetarako langileen trebakuntza espezifikoa nahiz gure erkidegoko bulego judizial guztietarako funtzionamendu protokoloa jaso ziren. Tutoretza programa bat, batetik, zeregin eta erantzukizunen definizioa, ondoren, eta Sailak idazkari judizialekin egin beharreko lana, azkenik, aipatzen ziren alderdi guzti horiek etengabe hobetzeko bidean. Aurrekontu zailtasunek, hala ere, eragin negatiboak izan dituzte neurri horien birtualtasunean, eta, ondorioz, kasu batzuetan, egiaztatu ahal izan dugun bezala, erabiltzaileek jasotzen duten zerbitzuen kalitatean kalteak eragin dira
Adierazitako hiru ikuspegietako azkena gure esku hartzeak diziplina erantzukizunetan duen eraginkortasuna baloratzen duena izango litzateke. Gai horretan, hain zuzen ere, esperientziak diosku gure irismena nahiko eskasa dela, kontuan hartuta erantzukizunak eskatzeko ardura duten barne kontroleko mekanismoek erabiltzen dituzten irizpideak. Edonola ere, jakina da Arartekoaren esku hartzeen helburua ez dela kexan agertzen diren jardueraren errudunak zigortzea, baizik eta inplikatuta dauden eragile desberdinekin lankidetzan aritzea, akatsak zuzendu eta prebenitze aldera.
Gure jardueraren hiru dimentsio horiek elkarren artean duten harremana ikusteko, Bilboko hiritar batek aurkeztu zuen kexa aipa genezake. Emakume honek, zoritxarrez, bere bikotekidea bat-batean galdu zuen arrazoi naturalen ondorioz. Hildakoaren testamentuaren oinordeko bakarra eta hark sinatutako aseguruaren onuraduna berau izanik, kexagileak hala ezartzen zuen forentse txostena eskatu zion auzitegiari. Auzitegiak, hala ere, hainbat aldiz ukatu zuen bere eskaera, irizpen hori oraindik egiteke zegoela, eta, beraz, bere bikotekidearen heriotza argitze aldera hasitako prozedura irekita zegoela adierazita. Horrek guztiak kalte ekonomikoa eta sufrimendua eragin zizkion kexagileari eta hala jarraitu zuen, azkenean, txostena duela lau hilabetetik auzitegietako agiritegietan zegoela konturatu arte. Dirudienez, akats baten ondorioz beste espediente batean sartu zen. Berehala entregatu zitzaion txostena bere abokatuari. Kexagileari, hala ere, ez zitzaion azalpenik eman, ez eta barkamenik eskatu ere.
Kexagileak jasandako sufrimendua gorabehera, kasu honetan zerbitzu adeitsu eta eraginkor baten itxaropena (herritarren eskubidea dena) bertan behera gelditu zen, are gehiago egoera hain mingarrian. Izan ere, pertsonen akatsez harago, horiek ulergarriak baitira, garrantzitsuena zera da: lau hilabetez, eta interesdunak etengabe informazio eskaerak egin arren, epaitegiko inork ere ez zuelako gutxieneko jarduerarik egin txostenarekin zer gertatu zen ikertzeko, eta, horrek sentikortasun falta adierazten duela. Halaxe azaldu zuten Justizia Auzitegi Nagusian eta haren Gobernu Idazkaritzak informazio eginbideak hasi zituen gertaerak egiaztatzeko. Ondoren, idazkia bidali zuen Arartekora, kexagileari bakarmena eskatuz egin zuen akatsagatik. Halaber, jakinarazi zigunez, ez zen diziplina zehapenik jarriko, ez baitzen nahita izan, eta zegokion Epaitegiko Idazkaritzara bidalitako idazkariaren berri eman zigun. Bertan, honakoa gogorarazten zen: “ardura profesionala areagotzeko beharra, etorkizunean halako gertaerarik egon ez dadin, Justizia Administrazioko erabiltzaileen kalterako.”
Erregistro Zibiletan lan karga handiegia egoten da, eta, ondorioz, arlo honetan egon da kexa gehien. Hori dela eta, Justizia Sailari bere erabilgarritasun bitartekoak hobetzeko beharra planteatu diogu. Edonola ere, jakinarazi dizkiguten egoera partikularrak konpontzen saiatu gara, idazkari, epaile eta langileen aurrean kudeaketa informalak eginez.
• Lehen alderdiari dagokionez, nazionalitate espedienteen arloko atzerapenen arazoaren parte gisa identifikatu genituen arazo informatikoak gainditu zirela egiaztatu genuen. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak Arartekoari emandako erantzunean iragarri legez, errefortzuak sartu dira (halaxe gomendatu genuen gure ebazpenean).
• Jasotako arretaren ziozko kexei dagokienez, astebeteren barruan Bulego Judizial Berria ezartzearen ondorioz funtzioak berrantolatu behar zirenean Gasteizko Erregistro Zibileko hainbat erabiltzailek aurkeztutakoak aipa ditzakegu. Kexa horiek konpontzeko, zuzenean jo genuen Idazkaritza Judizialera. Haren harrera onenari esker, kasu guztietan kexagileek egin behar zituzten kudeaketei bi egunetan erantzun zitzaien, Justizia Administrazioko Herritarren Eskubideen Gutunean ezartzen diren baldintzetan. Bi kasutan, gainera, interesdunei barkamena eskatu zitzaien jasotako tratuagatik.
Aurten igo egin dira Doako Justiziaren kudeaketari buruzko kexak eta hiru alderditan esku hartu behar izan du Arartekoak:
• Berau ukatu izanaren legezkotasuna kontrolatzen, aurreko epigrafean azaldutako lehen kexan ikus daitekeen bezala
• Neurriak gomendatuz, hiritarrek onura hori eskatzeko asmoz bisitatzen dituzten Orientazio Juridikoko Zerbitzuaren instalazioak hobetzeko. Horren harira, Herri Administrazio eta Justizia Sailak erantzun positiboa eman dio Gasteizko Justizia Jauregiaren harira aurkeztu genion lankidetza eskaerari
• Espedienteak tramitatuz, ebazpenen epe, gardentasun eta oinarrien arloan disfuntzioak zuzentzeko lan egin dugun eremuan
Atal hau amaitzeko ezinbestekoa zaigu aipatzea krisi ekonomikoa ez dela, edonola ere, 2014an Arartekoaren esku hartzea eragin duen faktore bakarra, Justizia Administrazioaren zerbitzuaren kalitatea defendatzeko orduan. Araudi eta jurisprudentzia mailako arazoak ere egon dira eta hiru alderdi hauetan egin da batez ere lan urtean zehar egindako jardueretan:
• Eremu penalean, gaixotasun psikikoak dituzten pertsonen senideen hainbat elkartek erakunde honetara jo zuten, Zigor Kodea erreformatzeko proiektuan beren ustez kriminalizatu egiten zelako buruko gaixotasuna eta kezkatuta zeudelakoArartekoak txostena egin zuen gaia aztertzeko, eta, horren arabera, adierazpen bat egin zuen gai horren gainean
• Askatasun publikoen arloan, urte honen amaieran Kongresuak Hiritarren Segurtasunerako Lege Organikoaren Proiektua onartu du. Lege horren aurreikuspenak erabakitzaileak izango dira arlo honetan jaso ditugun kexak zuzenbidean baloratzeko orduan. Giza Eskubideen erakundeek aho batez kritikatu dute proiektu horren edukia. Izan ere, adierazpen askatasunaren eta manifestazioaren eskubideak murriztu direla ikusi dute, gure iazko txostenean ohartarazi genuen bezala. Bereziki azpimarratzeko modukoa da Amnesty International elkarteak horren harira argitaratutako txostena
• Iazko txostenean Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren 2013ko martxoaren 14ko epaiaren eragina planteatzen genuen, hipoteka bermedun maileguak ez ordaintzeagatiko etxe uzteak babesten zituen legediaren alda
ketari dagokionez. Arazo horregatik, hain zuzen ere, aurten ere jende ugari etorri da erakunde honetara. Legegileak beren eskaerak ase nahi izan zituen hipoteka zordunen babesa, zorraren berregituraketa eta gizarte alokairua babesteko neurriei buruzko maiatzaren 14ko 1/2013 Legean. Edonola ere, Lege hori erkidegoko araudiarekin eta Konstituzioarekin bat ote datorren eztabaidatu da, oraindik ere, bai gizartean, bai justizian. 2014ko uztailaren 17an, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren (1. aretoa) epai berri batean zera azpimarratu zen, Espainiako hipoteka legeak urratu egin zuela EBko Oinarrizko Eskubideen Gutuna eta etxe uzteen aurkako legea izenekoan islatutako erreformak ez zuela saihesten herritarrak finantza erakundeen aurrean babesik gabe geratzea
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
4.1. Elkarteekin egindako bilerak
Tokiko nahiz nazioarteko GKE eta elkarteen eskutik jasotako eskaerak erantzun dituguEskaera horietan adierazitakoari jarraiki, Arartekoarekin hitz egin nahi izan dute, Giza Eskubideak bermatzeko sistemak prozesu penalaren eremuan duen birtualtasunaren gainean.
4.2. Erakundeetako arduradunekin eta korporatiboekin egindako bilerak
Urtean zehar lan bilerak egin ditugu Epailetzako kide ugarirekin. Erakunde honekin izan duten lankidetza ez da agerikoa soilik adierazi ditugun kudeaketa zuzenetan, baizik eta baita gure ebazpenak egiteko orduan iritziak alderatzen lagundu digutelako ere
Era berean, Euskal Autonomoa Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzarekin lanean aritu gara, baita lurralde historiko bakoitzeko Idazkaritza Koordinatzaileekin, fiskal gorenarekin eta probintzietako fiskal buruekin ere. Horiekin guztien Arartekora hurbildu diren hiritarrek planteatu dizkiguten hainbat arazo jorratu ahal izan ditugu, batez ere eremu penalean eta erregistro zibilen arloan
Korporazio profesionalei dagokienez, hiru lurralde historikoetako abokatuekin harremanetan egon gara, beren jardueraren kontra jarritako kexetako bi alderdiren gainean: batetik, doako justiziari buruzko gaiak; bestetik, prozedura bermeak lanbidearen kontrol deontologikoan. Azken gai hori, gainera, Gipuzkoako Delineatzaileen, Albaitarien eta Odontologoen Elkargoekin eta Bizkaiko Notarioen Elkargoarekin landu dugu
Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia eta Justizia Sailburuordetzako arduradunekin bildu gara, bai Helduen Justizia, bai Adingabeen Justizia jorratzeko. Beren zerbitzuak bisitatu ditugu, Justizia Administrazioarekin lankidetzan, baita Bilboko Justizia Jauregiko Orientazio Juridikoko Zerbitzuak eta Zumarragako Ibaiondo Adingabeen Zentroa ere
4.3. Inkomunikazio araubidean atxilotutako pertsonen berme sistema hobetzeko neurriei buruzko gomendioen jarraipena
Jarraipen honen esparruan hainbat bisita egin genituen Ertzaintzaren ertzain etxe desberdinetara. Bisitaldi horien emaitza txosten honetan Barne arloari eskaini zaion zatian ikus daiteke
4.4. Ekitaldietan parte hartzea, hitzaldiak ematea ea materialak prestatzea
Arartekoaren presentzia publikoa nabarmena izan da arlo honetan jorratutako alderdietan eta azpimarratzekoa da honako foro hauetan izan duen esku hartzea
• Euskal Herriko Unibertsitatea (Bizkaiko Campusa): Esku hartze penalaren esparruan dauden uneko joerei buruzko txostena, Arartekoaren Bulegoaren esperientziatik abiatuta
• Euskal Herriko Unibertsitatea (Gipuzkoako Campusa): Estupefazienteen trafikoaren errepresioari buruzko politika publikoen gaineko nazioarteko mintegia
• Oñatiko Soziologia Juridikoko Nazioarteko Institutua: Trantsizio justiziari buruzko nazioarteko mintegia
• Bilboko Justizia Jauregia: Zuzenbide Penalaren XI. Jardunaldiak José María Lidónen omenez: “Botere Judizialaren Lege Organikoaren Aurreproiektuari eta eremu publikoko ustelkeriari buruzko azterlanak”.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
5.1. Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak uztailean argitaratu zuen “Justiziari buruzko Iritziak” azterlanaren arabera, euskaldunen ehuneko 26 soilik fidatzen da justizia auzitegiekin. Datu horretan jaitsiera nabarmena ageri da aurretik jasotako iritzien aldean, hau da, 2010ean baino 4 puntu gutxiago eta 1999an baino ia 20 gutxiago antzeman ditzakegu. Era berean, datu horren arabera, euskaldunen erdiak baino gehiagok uste du justiziak irudi desegokia duela.
Gure Justizia Administrazioaren bitartekoak eta antolaketa egokiak ote diren baloratzeko asmoz, adierazitako datuen arabera nabarmentzekoa da alda
keta bat egon dela hiritarrek arlo honetan dituzten itxaropenen gainean. Izan ere, auzitegiak beren jurisdikziopean jarritako gaietan legeari jarraiki babestu behar diren eskubideak eta ondasun juridiko pertsonalak eraginkortasunez eta azkar lehenesteko gai ote diren baino gehiago dago orain justiziarekiko konfiantzaren azpian.
Jasaten ari garena bezalako krisi sistematikoaren testuinguruan, Justiziarekiko konfiantzaren araberakoa izango da honek printzipio eta bermeen ordena juridikoa defendatzeko duten gaitasuna, hiritarrek praktikan geroz eta ahulago ikusten dutena, lan baldintzen desarauketa, askatasunen gaineko atzerapena eta politika eta ekonomia arloko goi mailakoen ustelkeria eta antzeko fenomenoetan. Lehen bi kasuetan, defentsa horretarako arau mailako neurriak behar dira. Hala ere, ustelkeriaren aurkako borrokan epaile eta fiskalen zerbitzura dauden bitartekoek ezarri behar dituzte hobekuntzak, bai horien kopuruari, bai kalitateari dagokienez, Justiziak hiritarrek espero dutena eman dezan.
5.2. Botere Judizialaren Kontseilu Orokorreko buruak adierazi zuenez, 2015ean indarrean jarriko dira ustelkeria eta delinkuentzia ekonomikoaren ziozko prozedurak tramitatzen dituzten epaitegi eta auzitegi guztien funtzionamendua eta antolaketa hobetzeko neurriak. Funtsean, epaileei prestakuntza, antolaketa eta nazioarteko tramitazio mailan babesa emateko neurriak izango dira. 2014. urtearen amaieran, Euskal Fiskaltza Gorenak hainbat izapide egin ditu Euskadin ustelkeriaren aurkako fiskal bat egon dadin. Eskaera horrek Eusko Legebiltzarraren babesa izan zuen eta irailean Kontseilu Fiskalaren oniritzia jaso zuen. Era berean, jakina da Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailak ahalegin handia egin duela horren harira, Arabako Fiskaltzan bitarteko informatiko berriak jarri dituela eta 2015ean erkidego honetako gainerako tokietara hedatuko dituela.
Hala eta guztiz, neurri horien arrakasta oraindik ebazteke dauden hiru alderdiren araberakoa izango da. Hiru alderdi horiek funtsezkoak dira eremu honetan Fiskaltzarentzat berarentzat ere: batetik, baja bat estaltzen ez den bakoitzean prozeduretan egoten den moteldura saihestea, batzuetan prozedura eten ere egiten baita; bestetik, ustelkeriaren aurkako fiskaltzari langile eta babes espezializatuko egiturak ematea; eta, azkenik, benetako polizia judiziala egotea, epaileen eta fiskalen menpe soilik egongo diren delitu ekonomikoen gaineko espezializatuak barne. Bestela, ikerketa batzuen konplexutasunaren ondorioz eta ikertu behar diren erakunde eta organismoen lankidetza mugatzen duten erreakzio korporatibo batzuen ondorioz, horrelako gaietako eginbideak betikotu egiten dira eta Fiskaltzan, praktikan, lehenetsi egiten dira kausa indibidualak, interes orokorrei eragiten dietenen aldean (esate baterako, ustelkeria arrazoiak). Halaxe adierazi dute aurten eragile juridiko guztiek. Hori guztia dela eta, erakunde honek diagnostiko horretan adierazitako hobekuntza eskaria defendatu nahi du.
5.3. Doako justiziaren zerbitzura dauden baliabideak ez dira inola ere nahikoak egungo egoera sozioekonomikoaren ondorioz dagoen eskari mailari era egokian erantzuteko. Urtean zehar jasotako kexak aztertuta, bada, hiru dira arlo honetan kezka pizten duten gaiak:
• Egungo lege proiektuaren edukia gorabehera (Abokatutzaren Kontseilu Orokorraren iritziz eskubideetan atzera pausu bat egon delarik abokatuentzat eta orokorrean hiritarrentzat), oraindik konpondu barik dago finantzazioaren arazoa. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak baztertu egin zuen Justizia Ministeriotik proposatutako sistema, berau aplikatuta Euskadin tasa judizialen bidez bildutakoaren zati txiki bat baino jasoko ez zuela ulertuta.
• Orientazio Juridikoko Zerbitzuak lan egiten duen espazio fisikoari dagokionez, eta Eusko Jaurlaritzak berau egokitzeko egindako ahalegina gorabehera, oraindik ere ikusten ditugu Bilboko justizia jauregian bizitakoak bezalako egoerak. Bertan, izan ere, erabiltzaileek zerbitzu horretako instalazioetatik kanpo itxaron behar izaten zioten beren txandari eta langileak irten behar izaten ziren kanpora pertsona bakoitzari galdetzeko ea zergatik eskatzen zuten doako justizia. Ondorioz, langileez gain, itxarote ilara luze horietan zeudenek ere entzuten zituzten kasuan kasu auzitegietara jo behar zuen pertsonen egoera ekonomikoen zehaztasunak eta egoera pertsonalak, batzuetan oso pertsonalak -adibidez, senar baten kartzelaratzea, seme-alabentzako pentsio falta,, adopzio eta aitatasun gaiak-.
•Kasu batzuetan, ebazpenen atzerapena ikusita, Doako Justiziaren Batzordeak, aztertu behar dituen gai kopuruari aurre egiteko bitarteko nahikorik ez duenez, ez ditu erregistratzen Orientazio Juridikoko Zerbitzuan baztertu diren eskaerak aurkeztu dituzten pertsonen alegazioak.
Hala, nahiz ea Batzordeak alegazio horien edukia aztertuko duen horren gaineko behin betiko ebazpena ezartzeko orduan, ez da kontuan hartzen noiz aurkeztu den, hala beharko lukeen arren, Doako Justiziaren Doako Laguntza Juridikoari buruzko ekainaren 19ko 110/2012 Dekretuko 23. artikuluan aurreikusitako ondoreetarako, Batzordeak berariazko ebazpena eman gabe hogeita hamar egun baino gehiago pasatzen direnerako (ez da gutxitan gertatzen).
5.4. Protesta publikoa kultura politiko demokratikoan errotuta dago bete-betean. Hori dela eta, antolamenduan nahitaez islatu behar da hiritarrek kalean erkidegoari eragiten dioten gaiei buruzko euren iritzia adierazi ahal izateko eskatzen duten askatasun mailaren eta hiritarrek horren legegileari, hauteslea den aldetik, jarri nahi dioten mugaren artean dagoen tentsioa, ordena publikoa arautzean aztertu behar diren beste ondasun juridiko batzuk babeste aldera.
Erakunde honen askatasun publikoei buruzko adierazpenetan sarritan agertzen den gaia da eta poliziaren jarduera eta praktiketako berme sistemari buruzko urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorreko gogoetak hartu dira oinarritzat.
Gaia, beraz, azpimarratu beharrekoa da. Izan ere, txosten honetan aztertu den aldian zehar, eta Giza Eskubideak defendatzen dituzten erakunde desberdinek helarazi diguten iritziaren arabera, eremu honetan prozesu kezkagarri bat dugu. Aurten, urte amaieran, Kongresuak Hiritarren Segurtasunerako Legearen proiektua onartu du horren isla. Edonola ere, lege horrek, onartu zen bezala jarraitzen badu, negatiboki baldintzatu dezake biltzeko (eta manifestatzeko) eskubide konstituzionala. Auzitegi Konstituzionalean lege proiektu honen aurkako errekurtsoa jarriko dela espero dugu. Hala, auzitegi konstituzionalaren ardura izango da aipatu eskubide konstituzionala guztiz betetzen dela zaintzea.
Edonola ere, Defentsa Bulego honen erantzukizuna da euskal botere publikoei gogoraraztea gizarte mobilizazioko une bereziki asaldatu honetan, eta araudi horrek indarrean jarraitzen duen bitartean, haren arabera dagozkien funtzioak bete behar dituztela, betiere kontuan hartuta adierazpen publiko askerako legezko bitartekoak herrialde baten osasun demokratikoaren funtsezko adierazle direla.
5.5. Bitartekaritza arloa Justizia mailan albiste positibo gehien sortzen duen eremuetako bat da eta aurten azpimarratu beharreko hiru puntuak honakoak dira:
• Bitartekaritzaren birtualtasuna Gazteen Justizian: Eusko Jaurlaritzak eman dituen datuen arabera, bitartekaritza prozesuen % 88,10ek, adingabeek EAEn egindako delitu eta arau hausteengatik garatutako prozedura judizialetatik kanpo, emaitza positiboa izan du. Ondorioz, norabide horretan lanean jarraitzeko beharra bistakoa da.
• 2014. Urtean, Euskadin indar berezia hartu du desadostasunak eta eskariak negoziazioaren bidez ebazteko modalitate berritzaileak. Hala, epaitegietara jotzea saihesten da. Lankidetza bidezko eskubidea da, hau da, gatazkak konpontzeko bestelako metodo bat, defentsa juridikoa ulertzeko modu bat. Hala, mentalitate alda
keta sustatzen du Zuzenbideko profesionalen eta Justiziako erabiltzaileen artean. Bada, bide horren metodologia eta birtualtasuna ezagutzeko aukera izan ondoren, positiboki baloratu behar dugu ezarpen horrek Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren eskutik jaso duen babes sendoa.
• Euskadi oraindik ere aitzindaria da justizia konponarazlea aplikatzeko orduan. Eredu horren tresna ezagunenetakoa, hain zuzen ere, bitartekaritza da. Horren harira, gure Justizia Administrazioa bereziki aktibo agertu da, Bitartekaritzaren aldeko Magistratuen Europako Taldeko Euskadiko Atalaren eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Zuzendaritzaren laguntzarekin, 2012ko urriaren 25ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012/29/UE Zuzentarauko eskaeretara egokitzeko orduan. Zuzentarau hori gure araudira 2015eko azaroaren 16rako sartu beharko da eta ordurako beharrezkoa izango da, ez soilik beharrezko bitartekoak izatea, horretarako egonik auzitegi barruko bitartekaritza zerbitzua, baizik eta baita eragile juridiko guztiek jakitea zer den justizia konponarazlea eta berau zuzenean aplikatzeko moduan egotea, zuzentarau hori aplikatu eta berehala.
6. Ingurumena
1. Arloa kopurutan
Ingurumen arloan sartzen dira, besteak beste, lurzoruari, aireari, urari, florari eta faunari eragiten dieten kutsadura kategoria desberdinen ziozko eraginen erreklamazioak. Guztira, izapidetu diren kexa espedienteak 75 izan dira. Kexak azpi arloetan banatzen dira, salatutako ingurumen eraginaren araberako irizpide materialari jarraiki, kutsadura akustikoa, atmosferikoa, urarena eta lurzoruarena eta bestelako agente kutsatzaileena izan den kontuan hartuta. Era berean, ingurumen kontrolari eta ingurumenaren arloko partaidetza eta informaziorako eskubideei buruzko erreklamazioak ere bereizten dira.
Azpi arloen araberako banaketari erreparatuz gero, bada, sailkapena honako hau da:
• Kutsadura akustikoa 57
• Administrazioaren funtzionamendua eta administrazioaren prozedura 6
• Ingurumenaren kontrola 4
• Lurzoruaren eta uraren kutsadura 2
• Kutsadura elektromagnetikoa 2
• Ingurumeneko beste kutsadura batzuk 2
• Hondakinak eta isurketak 1
• Airearen kutsadura 1
Ukitutako administrazioei jarraiki, kexak honela bana ditzakegu:
• Tokiko administrazioa 55
• Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) 6
• Foru administrazioa 2
Kexek arlo honetan duten tramitazio egoerari eta emaitzari erreparatuz gero:
Jasotako erreklamazioen kasuan, jarduera gehienetan administrazioaren esku hartze falta salatzen da, bai etxeetako bizi kalitate egokia ziurtatzeko orduan, bai zarata kontrolatzeko orduan. Zarataren jatorria, zehazki, aisialdirako edo industriako jardueren edo azpiegituren ondorio izaten da gehienetan. Biztanleek arnasten duten airearen kalitateak eta industrian sortutako kutsadurak kezka handia pizten diete industrialdeen inguruan bizi diren hiritarrei. Aztertutako beste kutsadura iturri batzuk kutsadura elektromagnetikoan eta lindanoaren ziozko ur kutsaduran sortutakoak dira. Ingurumen arloaren barruan, era berean, berariaz baloratu ditugu politika energetikoko hainbat erabakik beren inguruan duten eragina eta aukerarik iraunkorrenak aintzat hartzeko beharrizana.
Arartekoaren lanak ingurumenaren gaineko kontrolean duen eraginari dagokionez, 2014. urtean zehar gazteen lokalen gaineko administrazio kontrolari buruz garatu dugun jarduera azpimarratuko dugu. Gai honen gainean, izan ere, oinarri agiri bat burutu dugu. Berau egiteko informazio ugari bildu dugu eta hainbat proposamen jaso ditugu, administrazioek gazteen lokaletan esku hartze egokia izan dezaten.
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Ingurumenaren informazioa eta parta-hartzea
Arartekoak dokumentazio publikoa eskuratzeko eskubidearen aplikazio zuzenarekin lotutako erreklamazioak jaso ditu. Hona hemen Arartekoak gai horren harira egin berri duen gomendio bat. Arartekoaren 2014ko azaroaren 17ko
ebazpenean, URA-Uraren Euskal Agentziari berariaz gomendatu genion Iurrita errotako emakida hidraulikoaren iraungitasun espedientearen tramitazio egoerari buruzko informazioa eman ziezaiola elkarte ekologista bati eta ingurumari buruzko informazio eskariari erantzun ziezaiola. Hori guztia, ingurumen gaietan informazioa eskuratu, publikoki parte hartu eta auzitegietara joateko eskubideak arautzen dituen uztailaren 18ko 27/2006 Legean aurreikusitakoaren arabera.
2.2. Ingurumenaren kontrola
Atal honetan plan, proiektu eta jardueren ingurumen eragina ebaluatzeko jarraitutako administrazio prozedurak aipatu dira. Horien barruan sartzen dira, besteak beste, ingurumenaren eraginaren ebaluazioa, ingurumen baimen integratua eta jarduera sailkatuen edo jarduera komunikatuen lizentziak.
Petronor, S.A. petrolio finketarako lantegiaren funtzionamenduak kexa ugari jaso ditu Arartekoan 2013an eta 2014an zehar. Kexa aurkeztu duten elkarte eta pertsonek Arartekora jotzen dute, euskal administrazio publikoek ez omen dituztelako beren esku dauden neurri guztiak hartu ingurumen eskubide horiek era egokian aitortzen direla bermatzeko. Hori horrela, erreklamazioaren helburua industria jarduera honek duen funtzionamendua era egokian zaindu eta kontrolatzea da, bai bere ohiko lanean, baimenetan jasotako ingurumen betebeharrak betez, bai intentsitate desberdineko kutsaduradun gertaera eta pasarteetan, azken bi urteetan petrolio finketako lantegi honetan gertatu direnak bezalakoetan. Bestalde, salatu egin dute industria jarduera honek ingurumenean eta osasunean duen eraginari buruzko informazioa emateko orduan euskal administrazioak atzeratu egin direla eta ingurumena kontrolatzeko prozesu horietan modu zuzenagoan parte hartzeko mekanismoak falta direla. Aurkeztutako erreklamazioak aztertu eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak igorriko digun informazioa baloratu ondoren, 2014ko abenduaren 10eko Arartekoaren ebazpena burutu dugu, Bizkaiko Petronor S.A. enpresak petrolioa fintzeko egiten duen industri jardueraren gainean euskal administrazio publikoek daramaten kontrolari buruzkoa. Ebazpen honetan hainbat alderdi azaldu ditugu:
Ingurumena ikuskatzeko sistema. Ondorioetako batek ingurumena ikuskatzeko sistema hobetzeko eta berau industria isurien araudira egokitzeko planteatzen du. Horretarako, ingurumen administrazioak bitarteko teknikoak eta giza baliabideak izan behar ditu, zarata, usain eta kutsadura atmosferikoaren zuzenketa neurri horiek hausteagatiko salaketen aurrean ingurumena kontrolatzeko lan horiei erantzun egokia eman ahal izateko. Gehiegizko zaratagatik jarritako salaketen kasuan, in situ neurketak egin behar dira, Petronorren ingurumen baimen integratuan (IBI) ezarritako neurriak betetzen ote diren egiaztatzeko. Ingurumen salaketa larrien kasuan, administrazioak, ikuskapena egin eta informazio egokia bildu ondoren, administrazio ebazpen bat ezarri beharko du, instalazioak ingurumen baimen integratuko baldintzak bete ote dituen eta eraginak murrizteko zuzenketa neurri osagarriren bat aplikatu behar den ondorioztatuta. IBIn jasotako baldintzak urratu izanaren zantzurik balego, adibidez, gertaerak edo gorabeherak ez direnean jazo eta berehala jakinarazi, ingurumen organoak zehazpen espedientea ireki beharko luke, aurreikusitako prozeduraren arabera, ingurumenaren gaineko araudia hausteagatik edozein zehazpen erantzukizun zehaztu ahal izateko. Edonola ere, ingurumeneko ekintza publikoaz baliatuz, salaketen harira jarraitutako tramiteak alderdi interesdunei jakinarazteko betebeharra izango dute. Elkarte salatzaileek edo interesdunek informazioa eduki behar dute dagozkien tramiteei buruz, eta, bereziki, Petronor jardueraren funtzionamendu baldintzen urteko egiaztapen agiriari buruz (ingurumen administrazioak egina bera).
Usainen eta KOLen esposizioen ziozko gertaerak. Konposatu organiko lurrunkorren (adibidez, bentzenoa edo toluenoa) esposizio altuaren ziozko gertaerak eta usain bortitzen ziozkozkoak ere azaltzen dira salaketetan. Arartekoak behin eta berriz adierazi du euskal administrazio publikoak arau mailako neurri egokiak sustatu ahalko lituzkeela, KOLen esposizio altua saihestu, eta, hala badagokio, murrizteko, airearen kalitate helburu berriak ezarriz edo petrolioa fintzeko jardueretarako muga balioak edo baldintza teknikoak sartuz. Usainen arazoak jarraituko balu, gure ustez IBIn jasotzen den usainen kontrako ekintza planeko baldintzak berrikusi, eta, hala badagokio, eguneratu edo zehaztu egin beharko lirateke. Plan horretan, gainera, usaina zaintzeko protokolo bat jaso beharko litzateke, baita identifikatutako usain gertaerei erantzuteko protokolo bat ere. Bada, protokolo horietan era aktiboan parte hartu beharko lukete petrolioa fintzeko lantegiaren inguruko biztanleek. Hala, programa honen barruan aplikatu behar diren ekintza guztien betearazpen egutegia eta plana aldizka eguneratzeko berrikuspen programa aurreikusi behar dira.
Ingurumenari buruzko informazioa eskuratzea. Ingurumenari buruzko informazioa azkar eta lehentasunez eskuratu behar da. Hori dela eta, administrazio publikoek beharrezko bitarteko guztiak jarri behar dituzte ingurumenari buruzko informazio zerbitzua eskaintzeko, erantzuna emateko baldintzen barruan.
Elkarrizketa mahaia sortzea, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak eskatuta. Era positiboan baloratu behar ditugu Muskizko Udalak eta Petronor enpresak eskatuta sortu diren partaidetza mekanismoak, informazioa trukatzeko balio izan baitute. Edonola ere, Arartekoak berriz ere errepikatu nahi du garrantzitsua dela Petronorren jardueraren ingurumen kontrolari buruzko jarraipena egingo duen mahai bat eratzea, ingurumen administrazioak sustatuta, hau da, kasu honetan, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, erakunde industrialaren ordezkariekin eta auzo elkarteen edo erakunde ekologisten ordezkariekin, batez ere inguruan sortu edo kokatzen direnekin. Alderdi interesdunek parte hartuko duten elkarrizketa mahaia eratzea ingurumenari buruzko informazioa hedatzeko tresna izango da, eta, aldi berean, ingurumenaren gaineko legedia ezarri eta betearazteko proposamenak, salaketak eta bestelako alda
rrikapenak aurkezteko bidea izango da.
Arartekoaren 2014ko martxoaren 12ko ebazpena ere aipatzekoa da, sailkatutako jarduera lizentziaren peko jarduerak kontrolatzeko gomendatzen baitio Arrankudiagako Udalari. Salaketa hori Arbide industrialdean hondakinak biltegiratzeko eta kudeatzeko jardueran ingurumeneko legeria betetzeari buruzkoa zen.
2.3. Usain kutsadura
Jatorri antropogenikoetatik datozen usain txarren ondoriozko kutsadurak ere kexak eta eragozpenak sortu ditu isuri guneen inguruan bizi diren pertsonen artean. Industria jardueren kasuan, petrolioa finkatzeko lantegia kasu, usain txar horien isuri guneak hondakin uren araztegian edo jarduera horrek eragiten dituen KOLen isuri nahasietan aurki daitezke. Usainaren eta antzemandako eragozpenen arteko harremana, hala ere, definitzeko zaila da. Faktore fisiko eta kimiko zenbagarriak dauden arren, ebaluatzeko zailagoak diren beste adierazle subjektibo batzuk ere ematen dira. Zehaztu beharra dago usain kutsaduraren eragina oso desberdina izan daitekeela kausan kasu. Hasiera batean usain horiek osasunean eragin zuzenik ez dutela pentsa daitekeen arren, toxiko izaera ez duten baina beren intentsitateagatik edo tonu hedonikoagatik jasaten dituzten biztanleei eragozpenak eta nolabaiteko arazo fisiko edo psikikoak sortu ahal dizkieten osagaien usain txarrak etengabe jasatearen arriskuak ebaluatu beharko lirateke. Bestalde, oraindik kutsadura atmosferikoaren araudian araututako isuri balioen azpitik dauden substantzia toxiko jakin batzuek osasunean izan ditzaketen eraginak ere aztertu beharko lirateke. Lehen aipatutako KOLak adibidez. Bentzenoaren usain maila,
esate baterako, kutsadura atmosferikoaren araudian jasotzen diren urteko batez besteko balioen azpitik dago.
Gai hori gure inguruko beste herrialde batzuetan arautu egin da, besteak beste, Herbeheretan, Alemanian edo Erresuma Batuan. Hala ere, Espainian orain arte ez da horren gaineko berariazko araudirik ezarri. Autonomia erkidego eta udalerri batzuk legedi zehatzak garatzen ari dira, usainaren gaineko administrazio kontrol eta jarduera esparru bat ezartzeko asmoz. Euskal Autonomia Erkidegoan, gaur egun, oraindik ez dago araudirik usainen isuri guneak ebaluatzeko, edo, hala badagokio, orokorrean etxebizitzetan edo hiriguneetan usain isurien gehieneko mailak zehazteko jarduera araubiderik ezartzen duenik. Edonola ere, badakigu ingurumen administrazioko arduradun batzuek gaia baloratu dutela egungo 3/1998 Legearen alda
keta proposamenen batean. Kutsadura honen ondorioak arintzeko zuzenketa neurriak gaur arte, eta kasuz kasu, IBI egokia edo jarduera lizentzia bezalako elementuen barruan jaso dira.
Hori dela eta, erakunde honek Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari honi buruzko gomendio berri batzuetan (Arartekoaren 2014ko abenduaren 10eko ebazpena, Bizkaiko Petronor S.A. enpresak petrolioa fintzeko egiten duen industri jardueraren gainean euskal administrazio publikoek daramaten kontrolari buruzkoa) jakinarazi dionez, usainen ezaugarri objektiboak eta kalitate mailak zehaztuko dituen araudi esparrua sustatu beharko litzateke, berau betetzen ote den ebaluatzeko.
2.4. Kutsadura akustikoa
Zarata, toki publikoetatik. Toki publiko irekietan sortutako gehiegizko zarata mailarekin lotutako kexa espedienteak areagotu egin dira. Zarata horien iturrien artean daude, besteak beste, gure udalerrietako kaleetan egiten diren kontzertu, jarduera kultural eta jaiak. Auzokideek azaldu dutenez, horrelako ekitaldiak egiten direnean ingurumenaren gaineko kontrola falta da. Horren harira, kontuan hartu behar da kutsadura akustikoari buruzko 212/2012 Dekretuko 35 bis artikuluaren arabera, organo publiko eskudunek behin-behinean baimendu ahalko dutela proiekzio sozial, politiko, kultural, kiroleko, erlijioso edo antzeko ekitaldietarako aurreikusitako kalitate helburuen betearazpena aldi batez eteteko. Edonola ere, administrazioak beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartu beharko ditu, ukitutako biztanleriari eragindako eragozpenak ahalik eta gehien murrizteko eta, horrez gain, ukitutakoei jakinarazteko etenaldi horrek zenbat iraungo duen eta berau arrazoitzen duten inguruabarrak zeintzuk diren. Era berean, supermerkatuen kanpoaldean garbiketa edo zamalanak egiten dituzten makinek sortzen duten eragin akustikoaren ziozko erreklamazioak ere jaso dira. Halaber, ostalaritza establezimenduen kanpoaldean instalatutako terraza eta mahaien funtzionamendu irregularrak sortzen dituen eragozpenen eta horien itxiera ordutegien gaineko arau hausteen ziozko kexak ere hainbat izan dira. Eliza baten kanpaiek sortutako arazoak edo tranbiaren pasabideak sortutakoak ere aipatu dira. Kasu horietan, soinu sistemaren bolumena kalitate akustikoko arauen barruan onartzen diren mailetara egokitzeko saiakera egin da.
Hona hemen Getxon saskibaloi kantxa batzuen ondorioz sortutako gertaera akustiko bati buruzko kasua. Herritar batek zera salatu zuen, udalak ez zuela esku hartu futbol eta saskibaloi kantxa batzuetan sortutako eragozpen ugarien aurrean, bere bizileku zen eraikinaren ondoan. Parkea birmoldatu zenean kirol kantxa horiek instalatu omen ziren. Instalazioak erdi itxita dauden arren, egunean zehar eta, batez ere, gauean izaten duten zarata maila gehiegizkoa da eta erkidegoaren eguneroko bizikidetzari eragiten dio. Hainbat kudeaketa egin ondoren, Getxoko Udalak honakoa jakinarazi digu: zarata gehiena kantxako ateen itxiera paneletan sortzen dela egiaztatu denez, zarata saihesten duten elementu xurgatzaileago batzuk jarri dira. Udalak, halaber, beharrezko neurri guztiak hartuko omen ditu, egunean zehar baimendutako gehieneko soinu mailak errespetatzen direla bermatzeko. Gainera, parkean informazio panel bat jarri da, instalazioak gauez ezin direla erabili adierazten duena.
Jolas jardueretan sortutako zarata. Aisia, oraindik ere, pertsonen atseden eskubidean eragiten duen faktore sozialetako bat da. Hainbat gomendio egin ditugu eta udalei gogorazi egin dizkiegu prebentziorako dauden legezko mekanismoak, zuzenketa neurrien eta horien kontrolaren bidez. Arartekoaren 2014ko ekainaren 3ko ebazpenak Busturiako Udalari gomendatzen dio dagozkion neurriak har ditzala, tabernak eragiten dituen eragozpenak saihesteko, eta jarduera horri eska diezaiola, ahalik eta lasterren, ingurumenaren arloko legedia betetzeko Horren harira, aipatzekoak dira Getxoko Udalari egindako ebazpenak; Arartekoaren 2014ko apirilaren 15eko ebazpena eta 2014ko apirilaren 2ko, salaketei erantzuteko gomendatzen duena, ostalaritza jardueraren gainean hirigintza eta ingurumen legezkotasuna betetzeko.
Gazteen aisiarako lokalak. 2014. urtean zehar hainbat jarduera egin dira. Oro har, gaiari buruzko agiri bat egin dugu, fenomeno hau euskal administrazio publikoak kontrolatzeko dugun zereginetik aztertuta. Azken urteetan, izan ere, Euskadin aisialdirako aukera berri bat sortu da, batez ere gazteen artean ematen dena, 15-29 urte bitartekoengan: egoitza eraikinetan dauden merkataritza lokalak egokitu eta erabilera soziala eta aisialdikoa emateari buruz ari gara. Gazteen Euskal Behatokiak “Gazteen lonjak eta lokalak EAEn” txostenean dioenez, adin tarte honetan sartzen den biztanleriaren % 20k (hau da, 62.000 gazte inguruk) gazte lokal edo lonja bat dauka Euskadin. Tradizionalki beren denbora toki eta lokal publikoetan pasa duten gazte taldeen arteko gizarteratze eta topaketa gune berriak edukitzeko beharrizanaren aurrean sortu da errealitate hau. Kasu gehienetan, fenomeno hau positiboa eta baketsua izan da. Hala ere, zenbait kasutan, lokal hauek arazoak sortu dituzte dagokion jabe erkidegoaren barruan, gauez erabiltzen direlako, erabiltzaileek zaratak egiten dituztelako edo erabilera komuneko espazioak okupatzen dituztelako. Halaber, lokal batzuetan, jolas erabilera horretarako berariazko egokitzapenik ez dagoenez, segurtasun eta osasungarritasun baldintza egokiak falta dira eta horrek ere kezka pizten du biztanleen artean. Arazo urri horien ondorioz, aisialdirako beste lokal mota batzuek askoz gatazka gehiago sortzen baitituzte (tabernek edo diskotekek, esaterako) administrazioak jarduera hori kontrolatzeko egin behar duen esku hartzea mugatuagoa da. Gehienetan tokiko administrazioek gazte arlotik esku hartu dute geroz eta nabarmenagoa den gizarte errealitate hori jorratu, gazteengana hurbildu eta fenomeno hori ezagutzeko. Udalaren esku hartzeko proposamenen ondorioz, lokalen bizigarritasun eta segurtasun baldintzak hobetu egin dira eta higiezineko auzokideen arteko topaketa puntuak sustatu. Kasu zehatz batzuetan eta auzokideek aurkeztutako etengabeko salaketen ondorioz soilik esku hartu dute udalek ingurumen diziplinaren arlotik, arazo gehien sortzen dituzten lokalak kontrolatzeko. Hala ere, aspaldi honetan honako lokalak nabarmen igo dira eta administrazioaren kontrol erregimen garbia falta denez, ingurumen arazo gehiago sortu dira, batez ere jarduera honek gauez sortzen duen zaratagatik. Era berean, lokalen baten segurtasun baldintza okerrak direla eta gorabehera batzuk egon dira, suteak eragin baitituzte, eta, kasu zehatz batean, erabiltzaileetako baten heriotza.
Hori guztia kontuan hartuta, oinarri agiri bat aurkeztu dugu, gazteen lokalei buruz hausnartzeko, Arartekoak azken urteetan egin dituen jarduerak abiapuntutzat hartuta. Eudelekin batera antolatutako lan jardunaldian Euskadiko hainbat udalekin egindako lankidetza ere izan da oinarria, udalek gai honetan jarduteko dituzten modu desberdinak ezagutu ahal izan baititugu. Helburua zera da, hainbat proposamen eta gomendio ezartzea, administrazio publikoek modu homogeneoan jardun dezaten premisa bikoitzaren barruan: ingurumenerako eraginen bat sor dezaketen jarduerak arautzen dituen araudi esparrua betez eta gazte lokal egokiak, seguruak eta inguru sozialean integratuak sustatuz, geroz eta nabarmenagoa den fenomeno honetan esku hartzen duten gainerako eragileekin bat eginik.
Ondorio gisa, bada, ebazpen bat egin dugu eta hainbat neurri proposatu ditugu, gazteen aisialdirako lokal hauek irekitzean antzemandako arazoei erantzun egokia emateko asmoz. Horien artean sartzen dira udalen eskutik gazte lokalak ikuskatzeko plana, ingurumen kontrol eta jarduerarako programa, eskatutako zuzenketa neurriak bete ote diren egiaztatzeko ondorengo kontrola, udal ordenantzen bidezko udal araudia eta Eudelen eskutik udal jardunbide onen hedapena.
Bestalde, jaso ditugun erreklamazioei erantzuteko, Arartekoaren 2014ko urtarrilaren 29ko ebazpena egin dugu, Erandioko Udalari gomendatzen diona behar diren neurriak har ditzala gazteen aisiarako lokalek sortutako eragozpenak saihesteko.
Zarata, partikularren artean. Etxeko jardueren ondorioz sortutako zarata eragozpen larriekin lotutako kontsulta eta kexak berriz ere errepikatu dira. Hori dela eta, geroz eta udal gehiagok erabaki dute kontrolatzea eta ikertzea ea udal araudian ezarritako gehiengo mugak gainditu diren, eta, hala badagokio, gatazkak ebazteko mekanismoak sustatzea.
2.5. Uraren kutsadura
Barakaldoko Ezpitsua plataforma ekologistak 2014ko otsailean kutsadura gertaera baten berri eman zigun: Bizkaiko Oiola urtegiko uren ingurumen kalitateari buruzko gertaera, hain zuzen ere. Urtegi hori Barakaldoko biztanleentzako edateko ura hornitzen duen sarera bideratzen da. Gai honen gainean Arartekoaren 2014ko maiatzaren 5eko ebazpena egin dugu, Oiola urtegiko uren ingurumen kalitateari buruzkoa. Horren bidez, Osasun Sailari eta URA Uraren Euskal Agentziari iradokitzen zaie edateko ura hartzeko erabilitako uren kalitatea kontrolatzeko prozedura bat ezar dezatela, 2000/60/EE Zuzentarauko 7.2. artikuluan jasotako betekizunei jarraiki.
2.6. Kutsadura elektromagnetikoa
Guraso talde batek bere kezka adierazi digu, ikastetxe horretako instalazioen barruan ikasleek eremu elektromagnetikoen esposizio maila altua dutelako, inguruan dagoen telefonia geltoki baten instalazioaren ondorioz. Gai horri erantzuteko, bada, Arartekoaren 2014ko abenduaren 1eko ebazpena egin dugu, eremu elektromagnetikoek eskola batean dituzten inmisio mailen administrazio kontrola jorratu duena.
Kasu horietan, estatuak isuri erradioelektrikoen aurrean osasun babeseko neurriak hartzeko duen eskumena bazter utzita, administrazio publikoek era aktiboan esku hartu behar dute, herritarrei erantzun bat emanez gai honen egoeraren inguruan, erantzun argia eta benetakoa, gainera. Euskal administrazioek, beren jarduera eremuaren barruan, eta arduraren printzipioari jarraiki, ikastetxeen osasun arretaren pertzepzioari buruzko erantzun justifikatua eman behar dute. Informazioko, eta, hala badagokio, prebentzioko neurri horietan kontuan hartu behar dira proportzionaltasuna, bereizkeriarik eza, dagoeneko onartutako antzeko beste neurri batzuekiko koherentzia, erabakiaren abantailen eta desabantailen azterketa eta bilakaera zientifikoaren ikerketa. Edonola ere, administrazioen erantzuna antzekoa izan beharko litzateke horrelako erradiazio mailak jasaten dituzten ikastetxe guztietan. Informazio neurrien eremuan garrantzitsua da Osasun Sailak lanean jarraitzea biztanleriak jasaten dituen eremu elektromagnetikoen osasun arriskuak aztertu eta ebaluatzen, batez ere adinagatik, osasunagatik edo esposizio mailagatik informazio gehiago behar duten taldeen kasuan. Eremu elektromagnetikoen egoerari buruzko informazio eta hedapen lan horretan neurri zehatzak jaso behar dira kexa sustatzen duten pertsona eta kolektiboek egiten dituzten gizarte eskaerei erantzuna emateko; esaterako, informazio bilerak, liburuxkak edo dibulgazio egunak ikastetxeetan.
3. Araudi eta gizarte-testuingurua
Eusko Jaurlaritzak 2020ko VI. Ingurumen Esparru Plana onartu du. Plangintza tresna hori Ingurumenaren arlorako Batasunaren 2020rako VII. Ekintza Programa Nagusian sartzen da, “Ondo bizi, gure planetako mugak errespetatuz” delakoan.
Ingurumen politikaren programak sei helburu estrategiko dauzka, hona hemen: ingurumena kontserbatu eta hobetzea; ekonomia lehiakorra, berritzailea, karbono baxukoa eta baliabideen erabileran eraginkorra; osasuna eta ongizatea; lurraldearen iraunkortasuna; politika publikoen koherentzia iraunkortasunarekin, eta nazioarteko erantzukizuna sustatzea. Horretarako, 75 jarduera aurreikusi ditu eta aldian-aldian ebaluatu beharko dira. Ekintza horien barruan, zehazki, ingurumen politikak proiektu gakoak azpimarratu ditu, besteak beste, ingurumen administrazio eredugarria, lurralde osasungarria, ingurumen arloko fiskalitatea, ekoizpen berdea, elikadura zirkularra edo azpiegitura berri berdeak gune kaltetuetan.
Araudiari dagokionez, ekainaren 3ko 90/2014 Dekretua aipatu behar dugu, Euskal Autonomia Erkidegoko antolamenduan paisaia babestu, kudeatu eta antolatzeari buruzkoa. Arau horrek, lurraldearen antolamenduari jarraiki, tresna egokiak ezartzen ditu paisaia babestu, kudeatu eta antolatzeko, baita neurri aproposak ere, paisaiari buruzko sustapen, sentsibilizazio, prestakuntza eta ikerketa lanak egiteko. Arauan azaltzen diren tresnak honakoak lirateke: paisaiaren katalogoak, paisaiaren zehaztapenak, paisaiaren ekintza planak eta paisaia integratzeko azterlanak.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
4.1. Ofiziozko jarduerak
Ofiziozko jarduera bat hasi du erakunde honek, Gure Energia plataformak bildutako informazioari jarraiki. Elkarte hori, hain zuzen ere, eredu energetiko berriaren aldeko plataformaren Euskadiko nodoa da. Hiritarren plataforma horretan hogeita hamar elkarte eta partikular talde baino gehiago daude eta Euskadin oraintsu eratu da, aurrezkian, eraginkortasun energetikoan eta energia iturri berriztagarrietan oinarritutako eredu energetiko berriari buruzko eztabaida sustatzeko gizarte mailan.
Plataforma horrek, hain zuzen ere, hainbat gai planteatu
dizkigu: sektore turistikoa erreformatzeko beharrizanetik hasita (elektrizitatearen tarifaren eta prezioaren defizita arazoari erantzuteko neurriak, kostuak ikuskatzeko proposamenak edo energia berriztagarrien sektorean segurtasun juridikoa bermatzeko beharra), eredu energetiko berriari buruzko eztabaidarako mahai berria eratzeraino. Plangintza horretan energia era deszentralizatuan eskuratzen dela bermatu beharra jasotzen da, eta, horretarako, autokontsumoa sustatzen duten eta talderik ahulenen egoera kontuan hartzen duten neurriak proposatzen dira. Zeharkako beste neurri batzuk ere azaldu dira, energiaren eskariaren kudeaketa hobetu, aurrezki eta eraginkortasun energetikoko neurriak ezarri eta energia berriztagarriak sustatze aldera.
Gure Energiaren proposamen zabal horri erantzuteko, bada, Euskadin egungo eredu energetikoari buruz hausnartzeko oinarriak ezartzeko aukera egokia izan daitekeela uste dugu. Hala, eredu energetiko iraunkorragora eta hipokarbonikora hurbiltzeko aurreikusitako eta gomendatutako jarraibideak zeintzuk izango liratekeen ere eztabaidatu beharko litzateke.
4.2. Elkarteekin egindako bilerak
Aurten ere Euskadin ingurumenarekin lotutako elkarteekin harremanak indartzeko helburuari eutsi diogu. Lankidetza esparru hori erreklamazio zehatzak aurkeztuz, aldizkako bilerak edo dibulgazio lanak eginez edo teknologia berriak erabiliz (esaterako, Arartekoaren ingurumen foroa) garatu da
Harremanen esparru horretan nolabaiteko harremana izan dugu honako auzo elkarte eta talde ekologistekin: Greenpeace, Ekologistak Martxan, Ezpitsua, Txipio Bai, Eguzki, Zain Dezagun Urdaibai eta Anti Coke Koordinatzailearen parte den elkarteren bat.
Harreman horien barruan nabarmentzekoa da Gure Energia Plataformako ordezkari batzuekin izandako topaketa, berau izanik eredu energetiko berriaren aldeko plataformaren Euskadiko nodoa. Hiritarren plataforma horretan hogeita hamar elkarte eta partikular talde baino gehiago daude eta Euskadin oraintsu eratu da, aurrezkian, eraginkortasun energetikoan eta energia iturri berriztagarrietan oinarritutako eredu energetiko berriari buruzko eztabaida sustatzeko gizarte mailan.
Ingurumen Arloak daukan beste komunikazio tresna bat Arartekoaren ingurumen foroa da. 2014. urtean zehar Arartekoaren ingurumenari buruzko blogak martxan jarraitu du 14 elkarterekin. Martxan jarri zenetik 90 sarrera baino gehiago eta 16.000 bisita baino gehiago jaso ditu.
4.3. Administrazioekin eta zerbitzuekinegindako bilerak
Aurten hainbat bilera egin ditugu udal administrazioekin, ostalaritzaren jarduerak sortzen dituzten kutsadura akustikoko arazoei buruz. Gai honen gainean hainbat topaketa egin ditugu Hernaniko Udaleko, Azpeitiko Udaleko eta Alegria-Dulantziko Udaleko ingurumen arloko arduradunekin.
Halaber, harremanetan egon gara URA Uraren Euskal Agentziarekin eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritzarekin, uren kalitatea kontrolatzearekin lotutako gaiei buruz mintzatuz, Oiola urtegian HCHren kutsadura antzeman ondoren.
2014ko irailean, Eusko Legebiltzarreko Osasun eta Kontsumo Batzordeak gure esku hartzea eskatu zuen, gazteen lokalak arautu, antolatu eta horietan jarduteko legezko mekanismoak azaltze aldera.
2014ko irailean, halaber, Arabako Biltzar Nagusietan eratutako bilera legegilera bertaratu ginen, Foru Administrazioaren gardentasunari, partaidetzari eta informazio sarbideari buruzko foru arauaren proposamenaz mintzatzeko. Agerraldi horretan gaiaren arloan egin ditugun jarduerak eta proposamenak azaldu genituen, ingurumen arloetan eragin nabarmena izan baitute.
4.4. Iritzi artikuluak eta erakundeadierazpenak
Ingurumenaren Munduko Eguna ospatzeko, Arartekoak aitorpen instituzional bat egin zuen. Kasu horretan, honakoa izan zen aukeratutako leloa. “Energia eredu berri baten paradigma”.
Aitorpen horretan energiak gure gizartearen ongizate eta aurrerapenaren iturri gisa duen garrantzia azaldu genuen. Hornidura energetiko unibertsal, seguru eta eskuragarririk gabe, gizadiaren lorpen handiak zalantzan jartzeko arriskuan erortzen gara. Energia nola eta zein baldintzatan lortzen den zehazteak berebiziko garrantzia dauka, ez soilik ekonomiaren ikuspegitik, baizik eta baita ingurumen eta gizarte mailan ere. Neurri gabeko kontsumoak gure baliabideak suntsitzea eta planeta apurka-apurka kutsatzea dakar. Aurrerapena eta ongizatea, beraz, ezin dira oinarritu iturri fosiletatik (batez ere) elikatzen den eredu energetiko batean. Eredu energetiko horren aurrean beste aukera batzuk daude eta horiek ezartzeko lan egin beharra dugu.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
• Herritarren artean geroz eta kezka handiagoa pizten duten ingurumen erronken aurrean, esaterako kutsadura atmosferikoa, usaintsua eta elektromagnetikoa, hainbat aukera proposamen jaso ditugu.
- Euskal administrazio publikoak arau neurri egokiak sustatu behar ditu, KOLen esposizio altua saihestu, eta, hala badagokio, murrizteko, airearen kalitate helburu berriak ezarriz edo petrolioa fintzeko jardueretarako muga balioak edo baldintza teknikoak sartuz.
- Usain kutsaduraren kasuan, usainen eta kalitate mailen ezaugarri objektiboak ezarriko dituen araudi esparru bat proposatzen dugu, araudi hori betetzen ote den ebaluatu ahal izateko.
- Isuri erradioelektrikoen aurreko osasun babeserako neurriei dagokienez, administrazio publikoek era aktiboan esku hartu behar dute, eta, hala, herritarrei gai honen egoerari buruzko erantzun argia eta benetakoa eman beharko diete. Euskal administrazioek, beren jarduera eremuaren barruan, eta arduraren printzipioari jarraiki, herritarrek duten osasun arriskuaren pertzepzioari buruzko erantzun justifikatua eman behar dute, batez ere ikastetxeak bezalako inguru sentikorretan. Informazio neurrien eremuan garrantzitsua da Osasun Sailak lanean jarraitzea biztanleriak jasaten dituen eremu elektromagnetikoen osasun arriskuak aztertu eta ebaluatzen, batez ere adin, osasun edo esposizio mailagatik informazio gehiago behar duten taldeen kasuan.
• Herritarren osasun egoera eta ongizatea sustatu eta babesteko, administrazio eskudunei neurri egokiak onartzeko proposatu diegu, Uraren Zuzentarau Esparruari jarraiki, kontsumo uraren ekoizpenerako uren ingurumen egoera egokia bermatze aldera.
• Gizarte zibilarekin elkarrizketan eta partaidetzan aritzeko guneak sustatzeko helburu estrategikoaren arabera, Arartekoak hainbat neurri proposatu ditu, hiritarren partaidetza sustatzeko. Hala, industria jardueren ingurumen kontrolaren kasuan, zehazki, Petronorri buruzko mahaia bat eratu behar zela azpimarratu genuen, ingurumenaren arloko informazioa eta partaidetza sustatzeko asmoz. Mahai horretan, administrazio-organo eskudunez gain, erakunde industrialaren ordezkari bat eta auzokideen edo ekologisten elkarteko ordezkari bat egon behar dira, batez ere ingurumen prozesu baten harira sortu diren elkarteen kasuan. Prozedura horietan topaketa mahai bat eratu eta bertan alderdi interesdunek parte hartzen badute, ingurumenari buruzko informazioa hedatuko da eta proposamenak, salaketa edo bestelako alda
rrikapenak aurkezteko bide egokia izango da.
Ingurumenari buruzko informazioa eskuratzeko eskubideari dagokionez, Arartekoak behin eta berriz adierazi du ingurumenari buruzko informazio eskaerak azkar, lehentasunez eta uztailaren 18ko 27/2006 Legean (ingurumen-gaietan informazioa eskuratu, publikoki parte hartu eta auzitegietara joateko eskubideak arautzen dituen horretan) aurreikusitako hilabeteko epean tramitatu eta erantzun behar direla. Epe hori bete ahal izateko, erabaki publikoetako partaidetza bezalako eskubideez baliatzeko beharrezkoa dena, euskal administrazio publikoek bitarteko tekniko eta elektroniko nahikoak eduki behar dituzte.
• Azkenik, karbono gutxiko ekonomia garatuko duen eta baliabideak eraginkortasunez eta iraunkortasunez erabiliko dituen gizarte eredu iraunkorrago bat sustatzeko helburuari dagokionez, gure agiri proposamena aipatu behar dugu, oinarri batzuk ezartzen baititu Euskadin egungo eredu energetikoari buruz hausnartzeko.
Azken hamarkadetan eredu berri bat finkatu da, eraginkortasuna, aurrezkia, energia iturri berriztagarrien bultzada eta atmosferarako karbono isurien murrizketa lehenesten dituena. Eredu horretara hurbiltzeko, bada, administrazio, gizarte agente eta hiritarren plataforma ugarien arteko eztabaida energetikoa bultzatu behar da. Era berean, ingurumenaren ikuspegia sartu behar da estrategia energetikoa prestatzeko orduan. Horrenbestez, planetaren etorkizunarekin eta gure egungo ongizate estatuarekin iraunkorra den adostasun irtenbide bat lortzeko egin beharko dugu lan.
7. Herri lanak, garraioak eta azpiegiturak
1. Arloa kopurutan
Arlo honetan 47 kexa-espediente kudeatu ditugu aurten. Hona hemen espedienteak dagozkien administrazioen arabera banakatuta:
• Tokiko administrazioa 19
• Foru administrazioa 11
• Euskal Autonomia Erkidegoko
• Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) 6
• Azpi-arloen arabera, espedienteak honela daude sailkatuta:
• Garraioak 21
• Herri lanak eta azpiegiturak 13
• Administrazioaren funtzionamendua eta prozedura administratiboa 4
• Kontratazio-araubidea, ondarea eta administrazio erantzukizuna 4
• Obrak egitea 3
• Nahitaezko desjabetzea 1
• Beste alderdi batzuk 1
Hona hemen ekitaldiaren amaierako arlo horretako estatistikak:
Aurreko ekitaldian garraioen inguruko kexek gora egin zuten. Aurten, berriz, arlo honetan kexa gutxiago jaso ditugu, garraio publikoaren azpi-arloan bideratutako espedienteen kopurua erdira jaitsi delako.
Beste kexa-multzo nagusi bat herri-lanek, martxan dauden bitartean, eragin zuzena duten eremuetan pertsonei eta ondasunei sortzen dizkieten kalteen ingurukoak dira: batetik, eraikuntza-lanek irauten duten bitartean eragozpenak sortzen dituzte; eta bestetik, kexagileen ondarean zehar-kalteak eragiten dituzte. Zehar-kalte horiei dagokienez, herritarrek batzuetan ez dute ordain egokia jasotzen, haien iritziz, eta, beste batzuetan, kexak atzera botatzen dituzte, ziurtagiririk ez dutelako.
Azkenik, desjabetzeei dagokienez, ahalmen handiko linea elektrikoen bide-tarteen handitzea dela eta jasotako kexa eta kontsultak dira nabarmenak; izan ere, araudi berriaren arabera, bide-tarte horietako landaretza kendu egin behar da, seguruak direla ziurtatzeko.
2. Kexarik aipagarrienak
Atal honetan, bideratu ditugun kexa guztietatik gure iritziz azpimarratzeko moduko eduki formal edo materiala zutenak zehaztuko ditugu.
2.1. Administrazioaren funtzionamendua eta prozedura administratiboa
Bideratu ditugun kexetan, arazo nagusia aurreko ekitaldietako berbera da: administrazio publikoek ez dituzte erantzuten herritarrek aurkeztutako eskaerak.
Arlo honetan, herritarrek administrazioari egiten dizkioten eskariak, zenbaitetan, konplexuak izaten dira, ondare publikoetan egindako jardueren edo zerbitzu zehatz baten prestazioaren edo hobekuntzaren ingurukoak izaten direlako. Izan ere, kasu horietan, egin beharrekoa behar bezala planifikatu behar da eta diru-hornidura berria behar izaten da; eta diru-kutxa publikoetan ez da izaten behar adina diru, batzuetan. Alde horretatik, herritarren eskaria bidezkoa denean eta administrazioak borondate politikoa duenean ere, hainbat izapide egin behar dira eta konponbideak luze jotzen du. Horregatik, dagokion administrazioak informazioa egoki kudeatu eta daukan planteamenduaren edo emango dituen pausoen berri behar bezala eman beharko luke. Eta, eskatutakoa bete ezin duenean, are arrazoi handiagoarekin erantzun beharko luke.
Oro har, Arartekoak beti azpimarratu du ebazpen administratiboetan arrazoi nahikoa eman behar direla, nahiz eta ezin dugun ahaztu administrazioak, jarduera-eremu zabaletan, eskumeneko botereak dituela erabakiak hartzeko. Horrek esan nahi du proiektu bat onartzen duenean ez duela egiaztatu behar hartutako konponbidea onena edo har litekeen bakarra dela, baizik eta zentzuzkoa dela soilik. Interesdunak proiektu edo obra batean onartutako konponbideekin ados ez egotea bidezkoa da, baina administrazioak jarduteko aukera zabala du, besteak beste, bere eskumenekoak diren zerbitzuak antolatzeko eta planifikatzeko ahalmenetan. Hori ezin da aitzakiatzat hartu, ordea, administrazio publikoek zerbitzu berrien erabiltzaileen iritzia eta partaidetza aintzat ez hartzeko.
Ordea, batzuetan zaila izaten da proiektu edo antolamendu berri batek eragiten dien pertsonen interesak eta interes orokorreko beste helburu batzuk elkartzea, erabiltzaile batzuen interesak gailentzen direlako beste batzuenen aldean. Horixe gertatzen da, esate batera, hiri-guneetako zirkulazioa berrantolatzeko udal batzuk adostutako erabakietan, gidarien eta oinezkoen interesak kontrakoak izan baitaitezke; izan ere, oinezkoak erosoago ibiltzeko alda
ketak egin nahi direnean, adibidez, ibilgailuak hiri-guneetan sartzea eragozten da. Hurrengo ataletan kexa horiek zorrotzago aztertuko ditugu.
2.2. Herri lanak eta azpiegiturak
Gaur egun, administrazio publikoek aurrekontuak moldatzeko arazoak dauzkate, diru gutxiago biltzen dutelako eta zorpetzeko mugak dauzkatelako. Gauzak horrela, erabiltzaileak ondasun publikoen mantentzeaz eta zaintzaz kexu dira. Horren harian, ikasle batzuen gurasoek zubi baten alboetako babesen egoera txarra zela eta aurkeztutako kexa bat konpondu dugu. Azaldu ziguten 2011. urtean hasi zirela arazoa konpon zezatela eskatzen, oso kezkatuta zeudelako. Izan ere, haien seme-alabek egunero igaro behar dute zubitik, eskolara joateko, eta zubiak ez zuen segurtasun- eta babes-neurri egokirik. Hala, Arabako Foru Aldundiaren Herrilan eta Garraio Sailak zubian metalezko hesiak jarri zituen, bide-segurtasuna hobetzeko eta inork erortzeko arriskua izan ez zezan.
Halaber, Saratxoko Administrazio Batzordeak aurkeztutako kexa bat ere bideratu dugu. Batzordea ez zegoen ados Arabako Foru Aldundiko Herri-lan eta Garraio Sailak A-265 errepidea egokitzeko proiektuan egindakoarekin. Batzordeak azaldu zuen, batetik, foru-erakundeak ez zituela aintzat hartu haiek egindako alegazioak; eta bestetik, errepidea egokitu beharra zegoela uste zuten arren, proiekturako proposatutako diseinuak benetako premiak gainditzen zituela eta, krisi garaian, proiektuko gastua eta konpondu nahi zen arazoa ez zirela proportzionalak.
Funtzionamenduari buruzko epigrafean azaldu bezala, ezin dugu egokiera-kontuak eztabaidatzen hasi, gai horiek eskumena duten foru-organoen berezko ahalmenen esparruan daudelako eta ezin direlako berrikusi komenigarritasuna edo egokiera argudiotzat hartuta. Administrazioaren ahalmen hori dela-eta, aukeratutako irizpidea ezin da ordezkatu, salbu boterea desbideratu dela, hautamenez jokatu dela edo onartutako irizpideak justifikaziorik ez duela baloratutako kasuetan.
Aurten, herritarrei nabarmen eragin diete ibilgailuen zirkulazioaren antolamendu berrien inguruko gaiek eta zirkulazioaren norabidea eta/edo aparkalekuak berrantolatzeko neurriak hartu beharrak, besteak beste. Hala, Hondarribiko bizilagun batzuk kexa bat aurkeztu zuten, Hondarribiko Udalak ez zielako haien eskariari erantzun eta ez zuelako auzoan bide-segurtasuna ziurtatzeko neurririk hartu; herritar horien iritziz, azken urteetan egoera larritu egin da. Gauzak horrela, bizilagunei erantzun arrazoitua helarazi ondoren,
hiri-lurzoruko bideen zabalerari buruzko araudiaren berri eman genien; izan ere, araudi hori aintzat hartuta dago udal-plangintzan, orokorrean zein garapenekoan. Azkenik, ondorioztatu genuen errepideak eraikitzeko arau teknikoak ez zirela haiek azaldutako kasuan aplikatu behar.
Aiako biztanle batek egindako kexa ere aipatzeko modukoa da: salatu zuen haren baserrirako sarbidean esku hartu beharra zegoela, edukiera handiko kamioiak pasatzen zirelako, abiadura handian, eta hori oso arriskutsua zelako. Kexa zen, zehazki, administrazioekin harremanetan jarri zela (tokikoarekin, foralarekin eta erkidegokoarekin) eta ez ziotela segurtasun-arazo hori konpontzeko biderik eman. Foru-errepidea denez, Ertzaintzak zaindu eta kontrolatu behar du, eta dagokion mugaketaren edo Zirkulazioko Lurralde Unitatearen bitartez jarduten du. Behar diren seinale horizontal eta bertikalak jartzea errepidearen titularrari dagokio, kasu honetan Gipuzkoako Foru Aldundiari. Berez, foru-erakundeak, udalarekin adostuta, zeuden seinaleak berrikusi zituen, errepidearen ezaugarriak eta zirkulazioa kontuan hartuta.
http://www.gipuzkoa.eus/eu/hasiera
Amaitzeko, Arartekoaren 2014ko maiatzaren 19ko Ebazpena aipatuko dugu. Ebazpen horren bidez, Lekeitioko Udalari hau gomendatzen zaio: “komunikazio-sistema orokorreko lurzorua lagatzeko gauzatu zen hitzarmenean adostutako obren egikaritze okerrari buruzko eskaera egoki izapidetzea”. Alderdiak ez zeuden ados hitzarmenaren egikaritzearekin eta, ondorioz, Arartekoak gomendatu zuen aldebiko espedientea bideratzea eta, horretarako, salatutako gai zehatzei buruzko txosten teknikoak aurkeztea eta interesdunari horren guztiaren berri ematea, erabaki administratiboa hartu baino lehen.
2.3. Ondare erantzukizuna
Oro har, azpiegitura proiektu handiak gauzatzeko, administrazioak eta enpresa esleipendunek ondasun partikularren egoera zertan den jakiteko neurriak hartzen dituzte, egikaritze-lanek eragin ditzaketen kalteak zehaztasunez ebaluatu ahal izateko. Ordea, herritarrek kalteak eragin dizkiela-eta jarritako erreklamazioei ez diete erantzuten edo, erantzuten badiete, ez dute arrazoirik ematen; esate batera, honako hauetan: adituaren kontrako txostenak herritarrek argudiatutako kalteak ezeztatzen dituenean, argudiatutako kalteak aztertzeko bisitan eta abar.
Beste batzuetan, obrek edo ondasun publikoek eragindako kalteak egiaztatzerakoan sortzen da arazoa. Kaltetuak, batetik, kalteak eragin dizkiotela egiaztatu behar du; bestetik, kalteen zenbatekoa datu zehatzekin frogatu behar du; eta, azkenik, ziurtatu behar du eragindako kalteak zerikusia duela zerbitzu publikoen funtzionamendu edo jarduerarekin. Hori guztia, printzipio orokor honen arabera: froga aurkeztea gertakaria salatzen duenari dagokio. Horretarako, adibidez, aditu kualifikatuak kontratatu behar dira, eta, zenbaitetan, ezin izaten da ziurtatu kaltea administrazioak eragin duela, zuzenean; gainera, gastuak kexagileak ordaindu behar ditu. Kaltetuen iritziz, egoera hori bidegabea da; izan ere, administrazioak ondare-erantzukizuna bere gain hartzen badu ere, txostenak egiteko eta frogak aurkezteko jarritako dirua ezin izaten dute berreskuratu.
2.4. Ondarea
Ondare publikoaren babesari dagokionez, ibai baten ibilgua, jabari publikoko ondasun gisa, zer administraziok zaindu behar duen zehazteko arazoa dela-eta interesgarria den jarduera bat aipatuko dugu. Bideratu genuen kexa zen, hain zuzen ere, administrazioak ez ziola erantzun Barakaldoko Castaños ibaiaren ibilgua garbitzeko eskariari.
Gai hori erregulatzen duen arau sektoriala uztailaren 28ko 22/2011 Legea, hondakinei eta kutsatutako lurzoruei buruzkoa da. Eta legeko 12.5 artikuluak dio tokiko erakundeei dagokiela etxebizitza, denda eta zerbitzuetan sortutako hondakinak biltzea, garraiatzea eta tratatzea, eta kudeatzeko zailak diren hondakinak sortzen edo dauzkaten herritarrak hondakin horiek modu eta toki egokian uztera behartu ditzaketela.
Ikuspegi hori aintzat hartuz gero, badirudi udalari dagokiola hondakinak biltzea, baina hondakin horiek dauzkaten edo sortzen dituzten herritarrek udalak esandako lekuan eta moduan utzi behar dituztela, udal-ordenantzan zehaztutakoaren arabera. Hori horrela izanik ere, uren jabari publikoaren inguruko gai hori erregulatzen duen arau sektoriala ere kontuan hartu beharra dago. Horri dagokionez, Auzitegi Gorenak, 2014ko ekainaren 10eko epaian, Estatuko Plan Hidrologikoari buruzko, uztailaren 5eko 10/2001 Legearen 28. artikulua oinarri hartuta, honako hau dio: hiri-eremuetan, ibaien ibilgua garbitzea ez dagokio ur-konfederazioari. Finean, azpimarratzen du arlo berean administrazio batek baino gehiagok esku hartzen badu, konponbideak kudeatzeko elkarlana eta koordinazioa ezinbestekoak direla. Kasu honetan, administrazioak dira, batetik, URA-Uraren Euskal Agentzia, jabari publiko hidraulikoan eskumenak dituelako; eta bestetik, tokiko erakundeak, etxeko hondakinak biltzeaz arduratzen direnak.
Lur-azaleko eremu publikoen zaintzari buruzko gaiak ere planteatzen jarraitzen dute, lur-azpian irabazi asmoko aprobetxamenduren bat dagoen kasuetan (normalean garaje pribatuak). Hala, Debako Udalarekin kexa bat bideratu dugu. Izan ere, plaza publiko baten azpian dauden garajeetan itoginak dituzte, eta udalak ez du plaza publikoa iragazgaiztu, ezta iragazgaizteko eskariari erantzun ere. Azkenean, udala kexagileekin harremanetan jarri zen, bi alderdiek zuten dokumentazioa alderatzeko eta, hala bazegokien, bi eremuen arteko harremana arautu behar duen eskubide eta betebeharren erregimen juridikoa zehazteko; bi eremu horiek dira, hain zuzen ere, lur-azpian irabazi-asmoko aprobetxamendua duen eremu pribatua eta azaleko aprobetxamendu publikoa.
2.5. Desjabetzea
Hasieran esan dugun moduan, aurten martxan dauden aireko linea elektrikoen bide-tarteen handitzearen inguruko kexak eta kontsultak jaso ditugu. Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean zuhaitz inguruetan dauden goi-tentsioko aireko linea elektrikoek bete behar dituzten baldintzak daude jasota. Erabaki horren arabera, tarte batzuetan zuhaitzak moztu egin behar dira, lineak babesteko. Pertsona bat gurekin harremanetan jarri zen, ez ziotelako lurrik desjabetu eta ez zegoelako horrekin ados. Haren iritziz, elektrizitate-enpresak ez zuen legea bete, aurrena desjabetu egingo zutela jakinarazi ziotelako eta, azkenean, enpresak desjabetze-espedientea atzera bota zuelako. Ordea, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Industria eta Energia Administrazioko koordinatzaileak egindako txostenaren arabera, arauak dio bigarren eta hirugarren mailako goi-tentsioko aireko lineen kasuan (hau da, tentsioa 66 KV-koa edo txikiagoa denean), ahal beste hazitako zuhaitzek lineako eroaletik bi metro baino gutxiagora egon behar dutela, bide-tartea nahitaez handitzeko; eta kexagilearen jabetzan ez zen baldintza hori betetzen. Horregatik, ondorioztatu genuen eskumena zuen sailak ezin zuela betekizun legal berrietara moldatu behar zuen elektrizitate-enpresa tarte hori desjabetzera behartu.
Alderantzizko kexa bat ere jaso dugu, hau da, desjabetzeespedientea bideratu gabe lurra zuzenean hartu dutelako. Administrazioek onartzen zuten legez kanpo jardun zutela, baina, hainbat arrazoirengatik, ez zuten arazoa behar bezala konpontzen, alegia lurra hartzeko hitzarmen edo akta formalizatuz eta jabeari zegokion balio justua ordainduz. Azkenean, eskumena zuten administrazioek onartu eta konpondu dute salatutako egoera.
2.6. Obrak egitea
Herri-lanen egikaritzeak kalte eta mesede egiten dieten herritarren arteko desakordioen inguruko kexak jasotzen jarraitu dugu. Nagusiki, urbanizazio zaharrak hobetzeko lanekin daude desgogara: herritarren iritziz, gauzatu dituzten
proiektuak ez dituzte onuradunekin alderatu edo proiektua onartzeko egindako izapideak zalantzagarriak dira. Horri dagokionez, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen arabera, urbanizazio-proiektuetan, alegia urbanizazio-lanetan, herritarrei proiektuaren berri emateko izapidea bete behar da, baina herri-lanetako proiektuetan eta hiritartze-lan osagarrietan ez (194. artikulutik 196. artikulura). Edozein modutan, Arartekoan betidanik iritzi diogu jardunbide egokiena dela administrazio publikoek gauzatu nahi dituzten udal-proiektuek eragingo dieten herritarren iradokizunak jasotzea, proiektua jendaurrean jarriz edo interesdunei proiektuaren berri emateko beste formula batzuk baliatuz, betiere proiektuen hasierako zehaztapen-fasean.
2.7. Garraioak
Aurten garraioen inguruan bideratu ditugu kexen portzentajea asko gutxitu da. Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetan garraio publikoa ukipen-txartelen bidez erabiltzeko sistemak finkatzen joan diren heinean (MUGI Gipuzkoan, BAT Gasteizen eta BARIK Bizkaian), sistema horiek ezartzen hasi zireneko arazoak gutxitu egin dira.
Oro har, gai hauei buruzko kexak jaso ditugu (baita esku-hartzeak amaitu ere): txartela alda
tuz gero saldoa ez bueltatzea, txartel pertsonalizatua egiteko informazio gehiegi eskatzea, hobariak dauzkaten kolektibo berezietan sartzeko aplikatzen diren irizpideak zalantzan jartzea, eskaintzen diren garraio-zerbitzuak nahikoa ez izatea (zenbait lekutara ez heltzea, linea nahikoa ez izatea eta abar).
Horren harian, Uribe-Kostako eskualdeko udalerri batzuetatik (zehazki, Sopela, Gorliz, Berango, Plentzia, Urduliz eta Barrikatik) heldu zaigun kexa bat nabarmenduko dugu; izan ere, azaldu dute garraio publikoko sisteman Uribe-Kosta eta Leioako Campusean ez daudela zuzenean lotuta. Hain zuzen ere, salatu dute, batetik, ibilbide hori egiteko garraiobide bat baino gehiago erabili beharrak kostu ekonomiko handia duela; eta bestetik, ibilbide hori egiteko denbora asko behar dutela, erabili behar dituzten zerbitzuen ordutegiak bat ez datozelako: 40 minutu eta bi ordu arteko tartea behar izaten dute ibilbidea egiteko, nahiz eta ibilgailu pribatuarekin 25 minutuan egin daitekeen.
EAEko 2020rako Garraio Iraunkorraren gaineko Gidaplanaren arabera, hiri-inguruetan dauden ospitale eta unibertsitateetara joateko jendeak ibilgailuren bat hartzen du, gehienetan pribatua, garraio publikoa erabiliz gero heltzeko denbora gehiago behar delako eta, daukan kostuagatik, ez duelako merezi. Alde horretatik, plan horren helburu estrategikoetako bat da mugikortasun iraunkorreko politiketan ibilgailu pribatuaren mende ez dagoen mugikortasun sistema bat antolatzeko neurriak sustatzea, batik bat hiriarteko garraiobideetan, eta garraio publikoaren aldeko apustua egitea.
Gauzak horrela, gai horren inguruan hausnartu eta Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu genion, linea berriak jartzerakoan eta hiriarteko garraiobideen emakida berrietan, Uribe-Kosta eta Leioako unibertsitate-campusa zuzenean lotzeko aukera aintzat hartzea. Izan ere, lotura horrek ziurtatuko luke joan-etorriak denbora gutxiagoan egin ahal izatea eta kostua gutxitzea; eta horrek, aldi berean, garraio publikoa gehiago erabiltzea eragingo luke. Gainera, lotura zuzen horrek baliabide mugatuak dauzkaten gazteei egingo lieke mesede, batik bat.
Halaber, Donostiako Udalak Ulia goialdean mikrobus-linea bat jartzeko eskariari erantzun ez ziolako kexa bat ere jaso genuen. Udalak erantzun zigun zerbitzu hori emateko bi aukera aztertu dituztela, baina azpimarratu dute, konpainiaren egoera ekonomikoa dela-eta, ez dutela linea berriak jartzeko edo gaur egun eskaintzen dituzten zerbitzuak hobetzeko aukerarik ikusten. Gaiari buruz hausnartu eta udalari gure iritzia helarazi genion: egokia litzateke udalerriko garraio publikoko politikan garraio publikoko zerbitzua ahalik eta erabiltzaile gehienentzat hobetzeko jarduerak gauzatzea ahalbidetzea eta, horretarako, ahal den heinean, garraiobide horien efikazia eta efizientzia hobetzeaz gain, lurralde-orekako irizpideak ere aplikatzea, hiri-guneetatik urrun dauden erabiltzaileen premiei ere erantzuteko.
Horiez gain, Gasteizko tranbiako ikuskatzaileak adingabe batekin txartela baliozkotu ez zuelako izan zuen jokaera ustez desegokia dela-eta jasotako kexa ere aipatu beharra daukagu. Adingabeak txartel baliozkoturik ez zuenez, ikuskatzaileak tranbiatik jaisteko agindu eta Gasteizko Udaltzaingoari deitu zion, identifika zezaten. Kexagileak salatu zuen, hain zuzen ere, adingabeak tratu desegoki eta neurrigabea izan zuela, gurasoei gertatutakoaren berri emateko aukerarik eman gabe ikuskatzaileak Udaltzaingoari deitu ziolako.
Gauzak horrela, Euskotreni ohar hau egin genion: indarrean dagoen araudiaren arabera arauak hautsi dituzten bidaiariak identifikatu behar diren kasuetan, bidaiariak adingabeak badira, egokia litzateke haien tutore edo gurasoekin harremanetan jarri ahal izatea, poliziari bertaratzea eskatu baino lehen, egoera horretan adingabea ez larritzeko.
Azkenik, patinetearekin herriko autobusetara igotzeko debekuarekin ados ez zegoen herritar baten kexa aipatuko dugu. Horren harian, TUVISAk jakinarazi zigun Gasteizen bidaiarientzako hiri garraio kolektiboaren zerbitzua emateko araudiaren 75. artikuluak honako hau adierazten duela: “Erabiltzaileak ezingo dira ibilgailuan sartu baldin eta: 1. Fardelik edo gauzarik badaramate eta horiek -neurria, mota, forma edo kalitatea dela eta- beste bidaiari batzuei igarotzeko edo egoteko behar duten lekua kentzen badiete, eta bereziki, besteei enbarazu egiten badiete edo ibilgailua zikintzen badute edo usain txarra badute…”
Arartekoan jaso dugun txostenaren arabera, erakundeak irizten dio patineteek, zabalduta egonez gero, eragozpenak sortzeaz gain, erabiltzaileentzat arriskutsuak izan daitezkeela. Hori dela eta, eskatzen dute patineteak, izatekotan, autobusean bilduta eramatea, balaztadaren bat-edo gertatuz gero bidaiariei kalterik ez egiteko.
3. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Salatutako arazoen arrazoi nagusia da, aurreko urteetan bezala, administrazio publikoek dagozkien eskumenen arloan sustatzen dituzten jardueren gaineko informaziorik ez duela ematen eta eskariei ez diela erantzuten. Herritarrek gero eta informazio gehiago eta hobea eskatzen die administrazioei. Batzuetan, administrazio publikoek ez dute informazio zehatza ematen, eredu estandarrak erabiltzen dituzte eta ez dute terminologia moldatzen, ezaupide bereziturik ez duten herritarren jakintza-mailaren arabera. Kexagileek jaso dituzten eta aztertu ditugun ebazpen batzuen edukia nekez ulertzen da. Alde horretatik, administrazioek bidaltzen dituzten komunikazioak hobetzeko ahalegina egin behar dute: hatzen dituzten erabakien azalpen argiagoak eta arrazoi sendoagoak eman behar dituzte.
Jasotzen ditugun kexa batzuk berehala konponduko lirateke, baldin eta interesdunek erantzunen bat jasoko balute, hau da, administrazio-isiltasuna baliatzeari utziko baliote. Herritarren asmoak beteko lirateke, baita ere, administrazioek hartutako erabakien zentzuzko arrazoien berri emango balute. Izan ere, herritarrek, erantzunik jasotzen ez badute, administrazioak nahierara jokatzen duenaren susmoa izaten dute. Eskaria onartzen ez denetan, erabaki eta akordioen oinarriak are kontu handiagoarekin azaldu behar dira, ez bakarrik legez horrela egin behar delako (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroren 26ko 30/1992 Legearen 54. artikuluan dago hori zehaztua), baita hartzen diren erabakiak gardenak izan behar dutelako ere. Komunikatzeko ahalegin horri esker, betekizun formal bat betetzeaz gain, herritarrek zerbitzu publikoen gaineko iritzi hobea izango dute eta erabakia hartu duen administrazioarekin gusturago egongo dira.
Aurreko gaiarekin eta komunikatzeko ahaleginarekin loturik, azpimarratu behar dugu, beste behin, herri-lanen proiektuak prestatzeko hasierako faseetan herritarrek gehiago parte hartu beharko luketela. Hori era guztietako proiektuetan egin beharko litzateke, oro har, baina are beharrezkoagoa da tokiko proiektuetan, erabiltzaile eta onuradunek gauzatuko den proiektuari buruzko haien ikuspegia adierazteko aukera handiagoa izan dezaketelako. Azken finean, administrazio publikoek, nahitaezko eta gutxieneko betekizun legalak betetzeaz gain, 19/2013, Azaroaren 9ko 19/2013 Legean jasota dauden gardentasunari, informazioa eskuratzeari eta gobernamendu egokiari buruzko printzipioak ere sakondu behar dituzte.
Ondare-erantzukizunari buruzko erreklamazioei dagokienez, administrazio publikoek prozeduraren amaiera ituntzeko bidea baliatu beharko lukete gehiago, betiere hitzarmena edo akordioa ordenamendu juridikoaren kontrakoa ez bada; bide hori HAAJAPELeko 88. artikuluan dago zehaztua. Espediente horiek izapidetzerakoan, administrazioak justifikatu behar ditu, batetik, jarduera bera; eta bestetik, zerbitzuaren funtzionamendu normal edo ohiz kanpokoak partikularrei eragindako kalteak. Alegatutako gertakariak behar bezala frogatuta daudenean, ordea, komeni da prozedurak kalteak ordaintzeko akordioarekin amaitzea (Herri administrazioek ondare erantzukizunaren arloan erabiltzen dituzten prozedurei buruzko araudia onartzen duen martxoaren 26ko 429/1993 Errege Dekretuko 8. artikulua). Izan ere, espedientea itun bidez amaituz gero, izapide gutxiago egin behar dira eta, gainera, administrazioak eta kaltetuek kudeaketa-gastu gutxiago ordaindu behar dituzte.
Garraio publikoari dagokionez, iaz adierazi genuen ezinbestekoa zela arlo horretan eskumena duten administrazioek tarifa-sistemak bateratzeko aurrerapausoak ematea, garraio publiko bateratuko sistema antolatzeko. Horren harian, azaldu genuen Euskadiko Garraio Agintaritzak zerbitzuak eta tarifak koordinatzeko indarrak batzen jarraitu behar zuela, baita garraio publikoko eskaintza handitzeko ere, konponbideak gainerako administrazio publikoekin uztartuz eta adostuz. Halaber, EAEko garraiobide guztietan txartel berbera erabili ahal izateko sistema ezartzeko premia aipatu genuen.
Gauzak horrela, aurten txartel bakarra erabiltzeko proba pilotu bat jarri dute martxan, garraiobide publiko bakoitzak bere txartela edukitzeak eragiten dituen arazoak konpontzeko; arazo horiek dira, esate batera: txartel guztietan dirua jartzea, txartela baliozkotzea, saldoa kontsultatzea, intzidentziak konpontzea, ikuskatzea, txartela blokeatzea eta lurralde bakoitzeko agintarien artean bidaiak konpentsatzea. Daukagun informazioaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren asmoa da, autonomia erkidegoan dauden txartel guztien ordezko txartel bakarra sortu beharrean, lurralde historikoetako hiru txartelak bateragarriak izan daitezen lortzea.
Amaitzeko, garraio publikoen elkarreragingarritasuna hobetzen joateko hartu dituzten neurrietako bat nabarmenduko dugu. Izan ere, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak jakinarazi du Gipuzkoako lurralde historikoko bidaiarien garraio publiko kolektiboa araudi bakar batean erregulatu duela, eta araudi horretan MUGI sistemako kide diren emakidadun guztiak sartuko dituztela. Araudi horren asmoa da, hain zuzen ere, gai hauei erantzun bateratua ematea: desgaitasunak dituen jendearen eskuragarritasun unibertsala; etxeko animalien, bizikleten eta beste objektu batzuen garraioa; adingabeen garraio-erregimena; eta gidariaren arduradun-irudia indartzea, ibilgailuan sortzen diren arazoak konpontzeko. Zerbitzuen erabiltzaileentzako mesedegarria izango da, zalantzarik gabe, sistema horretan parte hartzen duten garraiobide guztietarako araudi bateratua izatea.
8. Jarduera ekonomikoaren antolamendua
1. Arloa kopurutan
2014. urtean arlo honetan 42 kexa jaso dira, hau da, erakunde honek ekitaldian zehar jaso dituen kexa guztien arteko 1,91.
Ukitutako administrazioei erreparatuz gero, honela sailka genitzake kexak:
• Autonomia Erkidegoko administrazio orokorra (Eusko Jaurlaritza) 12
• Foru administrazioa 5
Azpi arloei erreparatzen badiegu:
• Finantza-erakundeak eta aseguru-etxeak 16
• Merkataritza, turismoa eta kontsumoa 10
• Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta industria 6
• Administrazioaren funtzionamendua eta administrazioaren prozedura 4
• Telefonia zerbitzuak 4
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta industria
Ekitaldi honetan, eta azpi arlo honi dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoan Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sustatzeko Sailak angula arrantzeko lizentzia berriak eman ez dituelako jaso ditugun kexak azpimarratu behar dira.
Ildo horretatik, 2002. urtean aingirari buruzko Itsasoa Aztertzeko Nazioarteko Kontseiluak irizpide zientifiko bat ezarri zuen, eta, haren arabera, aintziraren populazioa segurtasun muga biologikoetatik at dago eta egiten den arrantza ez da iraunkorra.
Hori dela eta, 2007. urtean Ministroen Kontseilu Europarrak aingira populazioa berreskuratzeko neurri batzuk ezarri zituen 1100/2007 Araudian (Europako Kontseilua).
Araudi horrek estatu kide guztiak behartzen ditu aingira berreskuratzeko beren kudeaketa planak egitera, eskualde eta tokiko inguruabarren arabera.
Horren harira, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako Foru Aldundiekin batera, aingira arrantzaleen eta zientifiko adituen lankidetza izanik, Euskal Autonomia Erkidegoan aingira europarra berreskuratzeko kudeaketa plana idatzi du, 2008ko abenduan.
Plan horretan, espezie honen egoerari buruzko azterlan eta diagnostiko zehatza egin ondoren, hainbat neurri ezarri dira aingiraren arrantza kudeatzeari buruz. Hona hemen:
“• Lizentziak igortzeko kontrol zorrotza: aurreko arrantza garaian lizentzia eduki duten eta berau berritzeko eskatzen duten arrantzaleei lizentzia berria eman ahalko zaie, soilik baldin eta aurreko lizentzia eta harrapakinen koadernoa entregatu badituzte, behar bezala beteta eta epe barruan.
• Arrantzaleko eta eguneko 2 kg aingirako muga ezartzea bi arrantza modalitateetan (lurretik eta itsasontzitik) eta arro guztietarako.
• Arrantza garaia azaroaren 15etik urtarrilaren 31ra mugatzea.
• Barbadun, Urumea eta Oiartzun erreken arroa aingiren erreserba etengabe aitortzea, baita Iñurritza (Oria) erreka, sarreratik hondartzari kalterik eragin gabe, eta Andrakas erreka (Butroe) ere, ubide osoan zehar ezingo delarik aingira eta angularik harrapatu.”
Azkenik, proiektu honetan jarraipen eta ikerketa plan bat ere badago, eta, bertan, proposatutako kudeaketa neurrien eraginkortasuna eta neurri horiek helburuak betetzeko orduan ematen duten laguntza zehaztu eta ebaluatuko dira.
2.2. Merkataritza, turismoa eta kontsumoa
Hainbat kontsulta jaso ditugu konpainia pribatuek ematen dituzten zerbitzuen jardueraren zioz. Pertsonentzako oso garrantzitsuak diren zerbitzu orokor eta publikoei buruz ari gara, adibidez, energia hornidura, gas hornidura eta telefonia zerbitzua, denak ere enpresa pribatuen kudeaketa sistema desberdinen bidez ematen direnak. Izaera pribatua dutenez ezin dugu gai honetan esku hartu, baina, edonola ere, erakunde honen ustez kudeaketa horrek ez luke eragin behar prestazio hori ematean oinarrizko eskubideak galtzerik edo urratzerik.
Horrenbestez, pertsona interesdunei kasuan kasu planteatutako gaiari buruzko informazio interesgarria eman diegu, eta, horrez gain, jakinarazi diegu Kontsumitzailearentzako Informazioko Udal Bulegoak eta Kontsumobide direla honelako kexak tramitatu behar dituztenak. Izan ere, legez, gaur egun, jarduerak antolamendu juridikora egokitzen ote diren aztertu baino ezin dugu egin.
Izapidetutako kexei dagokienez, aurreko urteetan bezala, helburua, funtsean, honakoa izan da: pertsona interesdunen desadostasuna adieraztea, Eusko Jaurlaritzan kontsumo eta
turismo arloetan jorratzen diren prozedura eta artxiboekiko, ez denean jaso administrazioak ez arau hausterik egin duenik.
Bestalde, Euskadiko Merkatari, Ostalaritza eta Zerbitzu Enpresen Elkarteen Konfederazioak (Euskaldendak) planteatutako gaiak aipatu behar ditugu. Horren harira, Arartekoak, elkarte horrekin izan zuen bileran, zuzenean ezagutu ahal izan zituen talde horren kezkak, gure autonomia erkidegoan merkataritza ordutegien araubidea alda
tzeko aukerari dagokionez. Aukera hori, izan ere, aurrekontu egonkortasuna eta lehiakortasunaren sustapena bermatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Dekretua onartzean ezarri zen eta Eusko Jaurlaritza behartu egingo luke merkatariei beren saltokiak igandeetan irekitzeko baimena ematera. Horrek, Euskaldendak elkartearen ustez, kalte larriak eragingo lizkioke txikizkako merkataritzari.
Era berean, gaur egun udalerri desberdinetan igandeetan merkataritza establezimenduak irekitzeari buruzko indarreko araudia urratzen ari direla salatu dute. Horren harira, aipatu elkartearen esanetan, EAEko saltokien ordutegiei buruzko otsailaren 22ko 33/2005 Dekretuaren arabera, txikizkako salmentako establezimenduek, salmentarako 400 metro karratuko azalera baino gehiago badute, beren merkataritza jarduera gara dezakete gehienez zortzi igande edo jaiegunetan, Euskal Autonomia Erkidegoan ezarritako urteko igande eta jaiegun guztietatik.
Hala ere, Euskaldendak jakinarazi duenez, saltoki askok irekitzen dituzte beren ateak igandeetan, baldintza horiek urratuz. Horrenbestez, adierazi dutenez Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailera jo dute eta indarreko araudia betetzen ote den kontrolatzeko eskatu dute. Jaso duten informazioaren arabera, ez dago aurreikusita ikuskariek igandeetan esku hartzerik. Hau da, merkatarien eta herritarren erantzukizuna da araua betetzen ote den kontrolatzea, horretarako salaketa egokiak jarriz.
Elkarteak egindako gogoeten artean gaur egun merkatariek krisi ekonomiko honen ondorioz jasaten ari diren zailtasunei buruzkoak ere azaltzen dira. Diru sarreretan jaitsiera bortitza pairatu duten arren, autonomoak direnez ez daukate eskubiderik Lanbiden aurreikusitako prestazioak jasotzeko.
Txosten hau ixtean, bada, gai horiek guztiak dagozkien administrazioekin lantzen ari gara.
Bestalde, artisau batek aurkeztu zigun kexa aipatu beharra dugu. Artisauak hainbat zailtasun planteatu zizkigun, Bizkaiko hainbat udalerritan garatzen diren aldizkako azoka eta ferietan saltokiak esleitzeko prozesuetan berdintasun baldintzetan parte hartzeko. Kexagileak udal horietako azoketan artisau gisa parte hartzeko bere eskaera kontuan hartzeko eskatu zuen. Halaber, adierazi zigunez ez zuen inolako erantzunik jaso eta ezin izan zuen saltokirik lortu. Horrez gain, ez zuen jakin zeintzuk ziren parte hartzeko baldintzak.
Gai honi buruz egin dugun azterketan egiaztatu ahal izan dugunez, udalak aldizkako azokak antolatzean Txikizkako Merkataritzaren Antolamenduari buruzko urtarrilaren 15eko 7/1996 Legean eta salmenta ibiltaria arautzen duen otsailaren 26ko 199/2010 Errege Dekretuan jasotako aurreikuspenak betetzeko eskatzen du. Udalek bete behar dituzten kontrol neurrien artean sartzen da, bada, baimena emateko prozedura publikoa izatea eta haren tramitazioa sarbide eta partaidetza irizpide argi, erraz, objektibo eta aurreikusgarrien arabera garatzea. Saltokiak aukeratzerako orduan bete egin behar dira publizitatearen, gardentasunaren eta norgehiagokaren printzipioak eta ez da ezarri behar beharrezkoa ez den, neurrigabea den edo bereizkeriarik eragiten duen baldintzarik. Sarbide muga horien barruan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko abenduaren 12ko 2006/123/CE Zuzentarauak, barne merkatuko zerbitzuei buruzkoak, aurretiaz administrazio erregistroetan aldi jakin batez izena emanda egon beharra eskatzeko debekua aipatzen du.
Edonola ere, udalek beren udalerrietan garatzen diren azoka eta merkatuetan parte hartzeko baldintzei buruzko informazio guztia erraztu eta hedatu behar dute. Hori guztia kontuan hartuta, hainbat ebazpen egin ditugu, jarraian azalduko dugun bezala, udalek salmenta ibiltaria arautzeko ordenantzak egokitu ditzaten erkidego legediaren eta haren ondorengo transposizioaren arabera bete beharreko sarbide irizpideetara eta saltokiak esleitzeko prozedurara, udaletako aldizkako azoka eta ferietan.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko apirilaren 15ekoa. Horren bidez, Mungiako Udalari iradokitzen zaio udalerrian egiten diren noizbehinkako azoketan eta merkatuetan salmenta postuak eskuratzeko irizpideak eta esleitzeko prozedura zehaztu ditzala.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko apirilaren 7koa. Horren bidez, Berangoko Udalari iradokitzen zaio udalerrian egiten diren noizbehinkako azoketan eta merkatuetan salmenta postuak eskuratzeko irizpideak eta esleitzeko prozedura zehaztu ditzala.
Arartekoaren ebazpena, 2014ko apirilaren 15ekoa. Horren bidez, Gernika-Lumoko Udalari iradokitzen zaio udalerrian egiten diren noizbehinkako azoketan eta merkatuetan salmenta postuak eskuratzeko irizpideak eta esleitzeko prozedura zehaztu ditzala.
2.3. Finantza-erakundeak eta aseguru-etxeak
Autonomia Erkidego honetako herritarrek finantza erakundeekin eta aseguru konpainiekin dituzten harremanetan sortzen zaizkien arazoen berri eman ohi digute, batez ere komisioak kobratzen direnean zerbitzu prestazioagatik edo zorpekoengatik, sinatutako hipoteka maileguen kontratuetan lurzoru klausulan mantentzeagatik eta abar.
Eremu hori, berez, ez da Arartekoaren jarduera arloan sartzen. Izan ere, finantza eta kreditu erakundeen jarduera kontrolatzea Arartekoa erakundea sortu eta arautzen duen otsailaren 27ko 3/1985 Legeak erakunde honi esleitzen dion eskumen eremutik kanpo dago; hala ere, pertsona horiei orientazioa eta informazioa ematen saiatzen gara, beren erreklamazio eta kexak organo eskudunen aurrean plantea ditzaten.
Kontsumitzailearentzako Informaziorako Udal Bulegoek eta Kontsumobidek orientazioa eman ohi diete pertsona horiei, zerbitzu horien erabiltzaile eta kontsumitzaile gisa dituzten eskubide eta betebeharrei buruz.
Edonola ere, kontuan hartu behar da banku erakundeek erreklamazioetarako barne zerbitzu bat dutela Espainiako Bankuaren Erreklamazio Zerbitzuan. Zerbitzu horrek, hain zuzen ere, erabiltzaileek banku erakundeen funtzionamenduagatik dituzten kexak ikuskatzen ditu. Zerbitzu horren ardura da, era berean, gehiegikeriazko jarduerarik gertatzen ez dela zaintzea eta une oro bankuen gaineko indarreko legedia betetzen dela bermatzea.
Halaber, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiak aseguru kontratuekin eta pentsio planekin lotutako gaietako arazoak ebazteko mekanismo bat ezarri du. Auzitegiz kanpoko (hau da, epaitegiez besteko) eta doako prozedura da. Hala ere, ez ditu jorratzen aseguruaren eremuan sor daitezkeen arazo guztiak, eta, beraz, zerbitzu honek eskaintzen duen informazioa kontsultatzea komeni da bertara jo baino lehen.
Hala eta guztiz, kontuan hartu behar da Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailak BGAEei buruzko fiskalizazio eskumen batzuk dituela.
Ebazpen horiek, EAEko organo batetik datozenez, Arartekoan aztertu daitezke. Hala, herritarrak kezkatuta daude krisi garai honetan ezingo direlako BGAEetan metatutako eskubideak erreskatatu. Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko otsailaren 23ko 5/2012 Legeak BGAEen erreskatea gaitzen du, iraupen luzeko langabeziaren kasuetan. Hala ere, ez du erreskaterako aukerarik ahalbidetzen inguruabar hori ukitutako BGAE zehatza arautzen duten estatutuetan berariaz aurreikusita ez badago.
2014ko otsailean, azkenean onartu da luzaro espero izan den Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/17/UE Zuzentaraua, kontsumitzaileekin bizitegi erabilerako ondasun higiezinetarako sinatzen diren kreditu-kontratuei buruzkoa. Horren bidez, alda
tu egin dira 2008/48/CE eta 2013/36/UE Zuzentarauak eta 1093/2010 Araudia (UE). Zuzentarau horrek esparru komun bat ezartzen du Estatu kideetan kontsumorako kreditu-kontratuak arautzeko. Horiek hipotekaren edo bestelako bermeren baten bidez bermatzen dira, bizitegi erabilerako ondasun higiezinei baldin badagozkie.
Konstituzio Auzitegiaren 2014ko ekainaren 12ko 97/2014 Epaiak Konstituzioaren kontrakoa eta ezdeusa zela adierazi zuen, besteak beste, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko otsailaren 23ko 5/2012 Legearen 23.l.a) artikulua. Arau horrek, jakina denez, metatutako eskubide ekonomikoak erreskatatzeko gaitasuna ematen zuen, betiere lehenbiziko ekarpenak gutxienez 10 urteko antzinatasuna baldin bazuen.
2014ko uztailaren 4an, Ogasun eta Finantza sailburuordeak ebazpen bat eman zuen, Konstituzio Auzitegiaren epaia ezartzeko beharrezkoak ziren interpretazio-irizpideekin. Epai hori argitaratu aurretik beren ekarpenak egin zituzten pertsonen segurtasun juridikoa, egintzak mantentzeko printzipioa eta konfiantza nahiz uste ona bermatzeko asmoz, haien eskubideak zaintzeko ahaleginak egin dira eta lehen egindako ekarpenetara mugatu da gertakizun horrengatik erreskatatzeko aukera, Konstituzio Auzitegiaren ebazpena argitaratu eta gero.
3. Araudi eta gizarte-testuingurua
3. Araudi eta gizarte-testuingurua
3.1. Ekitaldi honetan erkidego mailan eta gai honetan egon den berrikuntza nabarmen gisa uztailaren 1eko 142/2014 Dekretua azpimarra genezake, Kontsumoko erreklamazio orriei eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen kexa, erreklamazio eta salaketen arretarako prozedurari buruzkoa
Dekretu horrek indargabetu egiten du urtarrilaren 14ko 5/1997 Dekretua, erreklamazio orrien eredu bakarra eta bertan jasotako erreklamazioak tramitatzeko prozedura arautzen zituena. Dekretu berri honek, beraz, prozedura hobetu nahi du erreklamazioak administrazioan tramitatzeko orduan, erreklamazio orri baten bidez edo legez onartutako beste edozein eratan bideratutako salaketa oro kontuan hartuz, erreklamazioen tramitazio elektronikoa barne.
Bestalde, 142/2014 Dekretuak ikastetxe arautuak salbuetsi egiten ditu erreklamazio orriak izateko betebeharretik, eta, beraz, azken horiek hezkuntzarako eskubidea arautzen duen araudia bete beharko dute. Halaber, profesional liberalak ere salbuesten ditu, baldin eta Elkargo Profesional bateko kide izatea beharrezkoa bada beren jardueran aritzeko. Izan ere, elkargo horiek kontsumitzaile eta erabiltzaileen erreklamazioei erantzuteko leihatila propioak izan behar dituzte, beren kasuan kasuko araudiaren arabera.
Hala eta guztiz, kontsumoko erreklamazio orriak edukitzeko betebeharra ezartzen die jolas jarduerei eta ikuskizun publikoei.
Dekretuko 2. artikuluak kexaren figura sartzen du, honela zehaztuz: “kontsumitzaileak edo erabiltzaileak egindako adierazpena, kontsumitutako ondasuna edo emandako prestazioa desegokitzat jo delako, berau merkaturatu edo ematen duen pertsona fisiko edo juridikoari zuzendua, bere desadostasuna erakusteko, bestelako asmorik gabe.” Halaber, jarrera edo jarduera batekiko desadostasuna adierazteko aukera ere aurreikusten da, eta, 12. artikuluan ezarritakoaren arabera, kexaren hartzaile den pertsona edo erakundeari jakinaraziko zaio, eta, hala badagokio, sektorea ikuskatu behar duen organo eskudunari, kasuan kasuko gaiaren arabera.
Dekretuko arrazoien azalpenean adierazi denez, berau onartu egin da, kontsumitzaileen babesa sustatzeko eta esperientzian antzemandako gabeziak zuzentzeko, kontsumoaren arloan pizten diren gatazka edo arazoei irtenbideak emateko mekanismo errazagoak ezartze aldera.
3.2. Bestalde, 2014ko martxoan, Estatuan martxoaren 27ko 3/2014 Legea onartu zen. Horren bidez, alda
tu egin da Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteko Lege Orokorraren testu bategina.
Arau berri horren helburua da barne-zuzenbidera lekualdatzea 2011/83/UE. Zuzentaraua. Zuzentarau horrek bultzada berria eman dio Europako kontsumitzaile eta erabiltzaileak babesteari, eta kontsumitzaile-erabiltzaileen nahiz enpresarien segurtasun juridikoa indartu du, kontsumo-kontratuen Europako legerian zeuden desberdintasunak kenduz. Era berean, 3/2014 Legeak Europar Batasunaren Auzitegiaren (EBA) 2012ko ekainaren 14ko epaia bete du Espainiako Kreditu Bankuari buruzko C-618 auzian, eta hauxe onartu du: “Gehiegizko baldintzak erabat deusezak izango dira eta jarri ez direla ulertuko da. Horretarako, epaileak, aldeei entzun ondoren, deuseztzat joko ditu kontratuan ezarritako gehiegizko baldintzak, baina, hala ere, kontratu hori modu berean bete beharrekoa izango da aldeentzat, betiere baldintza horiek gabe mantendu badaiteke.”
Azkenik, EBAk, 2014ko uztailaren 17ko epaian, C-169/14 auzian, berriz agerian jarri du kontsumitzaile eta erabiltzaileak babesteko asmoz Europar Batasuneko legeriak diseinatu duen sistemaren kontrakoa dela hipoteka betearazteko prozeduren sistema hori, epaile nazionalari ez baitio ematen betearazpen horiek baliogabetzeko aukerarik, eta haren esku-hartzea aukera bakar honetara mugatzen baitu: bere azken ebazpenean, kalte-ordain bat adostera, kontsumitzaileak jasan duen kalteagatik. Orobat, ebazpen horretan adierazten denez, Europar Batasunaren berme-sistemaren kontrakoa da betearazpen-prozeduran kaltetuak helegitea jartzerik ez izatea hipoteka-betearazpenari buruzko ebazpeneko autoaren kontra, baina horretarako ahalmena ematea, aldiz, hipoteka betearazleari.
3.3. Bestalde, 2014ko otsailean, azkenean, onartu egin da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/14/UE Zuzentaraua, kontsumitzaileekin egoitza erabilerako ondasun higiezinetarako egindako kreditu kontratuei buruzkoa. Zuzentarau horren bidez, bada, alda
tu egin dira 2008/48/CE eta 2013/36/UE Zuzentarauak eta 1093/2010 Araudia (EB). Zuzentarau horrek, hain zuzen ere, esparru komuna ezartzen du estatu kideetan kontsumorako kreditu kontratuak ezartzeko, hipoteka bidez edo bestelako bermeen bidez bermatuta, egoitza erabilerako ondasun higiezinei eragiten dienean.
4. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Eremu hori, berez, ez da Arartekoaren jarduera arloan sartzen. Izan ere, finantza eta kreditu erakundeen jarduera kontrolatzea Arartekoa erakundea sortu eta arautzen duen otsailaren 27ko 3/1985 Legeak erakunde honi esleitzen dion eskumen eremutik kanpo dago; hala ere, pertsona horiei orientazioa eta informazioa ematen saiatzen gara, beren erreklamazio eta kexak organo eskudunen aurrean plantea ditzaten.
1. Oro har, arlo honetan landu diren kexak gutxi izan dira. Hala ere, horien artean nabarmenak dira funtsezko gisa jotzen ditugun zerbitzuen erabiltzaileek planteatzen dituztenak, horien artean, gas eta elektrizitatearen hornidura edo telefonia zerbitzuak hizpide dituztenak. Nahiz eta zerbitzu horiek enpresa pribatuek ematen dituzten, administrazio publikoek betebeharra dute interes orokorreko zerbitzuen prestazioaren gaineko nahitaezko kontrol lanak egiteko.
Horren harira, planteatutako kasu gehienetan azaldu den gaiari buruzko araudi esparrua zein den jakinarazten dugu eta beren eskubideak defendatzeko zein erakundera jo dezaketen adierazten diegu.
2. Halaber, autonomia erkidego honetako herritarrek maiz azaltzen dizkigute finantza erakundeekin eta aseguru etxeekin harremanetan suertatzen zaizkien arazoak.
Egungo ekonomia eta finantza krisiaren testuingurua agerian geratu da herritarrek planteatzen dizkigunetan kontsulten edukian. Herritarrak kezkatuta daude banku erakundeek komisioaren zenbatekoa areagotu edo kobratuko dietelako ordura arte doan ematen zieten zerbitzu batengatik. Halaber, pertsona nagusiei adineko pertsona batek eskatzen duen inbertsio ezaugarrien araberakoak ez diren finantza produktuak saltzeak edo une honetan pentsio plan bat erreskatatu ezinak ere haserrea eragiten dute.
9. Herri-administrazioen zerbitzuko langileak
1. Arloa kopurutan
Ararteko erakundeak 422 kexa-espediente bideratu ditu herri-administrazioaren zerbitzura lan egiten duten langileen arloan. Kopuru hori 2014. urtean jasotako guztien % 19,16 da.
Honako hauek izan dira kexa horiengatik eragindako administrazioak:
• Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) 67
• Tokiko administrazioa 14
• Foru administrazioa 9
• UPV/EHU 2
Edukiari dagokionez, jasotako kexak honako azpiarlo hauei buruzkoak izan dira:
• Lanpostuen balioespena 194
• Ordezkapenak 103
• Funtzio publikoan sartzeko hautaketa-prozesuak 75
• Beste alderdi batzuk 9
• Oporrak, lizentziak eta baimenak 9
• Lanpostuak betetzea 8
• Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura 7
• Ordainsariak 6
• Herritarren eskubideak 3
• Bateraezintasunak 2
• Administrazio egoerak 2
• Laneko jazarpena 1
• Prestakuntza 1
• Diziplina-araubidea 1
• Lanpostuen zerrenda 1
Urte honetan zehar kudeatu diren kexen (jasotakoak zein ebazteke egoteagatik horiei gaineratutakoak) izapidetze-prozesuaren xehetasunei dagokienez, azpimarratzekoa da txosten hau idatzi den unean honako egoera honetan daudela:
Datu horiek ikusita, agerikoa da herri-administrazioen zerbitzuko langileen arloan asko areagotu direla kexak. Aurreko urteetan ohikoa zena baino hiru aldiz kexa gehiago jaso dira. Hala ere, horietako asko jendetza handiak parte hartu duen eta pertsona ugariri eragin dioten administrazio-prozesuei dagozkienak dira. Hori dela eta, kexak pilatu eta espediente kolektiboen bidez bideratu dira.
Oro har, kexa horiengatik ukitutako administrazioak harkor azaldu dira, eta beharrezkoa den laguntza eskaini diote erakunde honi. Aitzitik, beste behin ere, Osakidetza-EOZen jarrera uzkurra azpimarratu behar dugu, zaildu egin baitigu aurkeztutako zenbait kexa behar adineko arretaz izapidetzea. Horrela gertatu da, adibidez, ebaluaziorako eta garapen profesionalerako deialdietan. Beroriei buruz berariazko aipamena egingo dugu jarraian datorren atalean. Halaber, jarrera horixe bera gaitzetsi behar diegu Enplegu eta Gizarte Arazoetako Saileko arduradunei, bai Lanbideko lanpostu-zerrendaren proposamenari buruz, bai Lanbidera atxikitako lanpostu horien helmuga-zentroen alda
ketari buruz egin diren ekimenen gainean sustatutako kexak direla-eta.
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Funtzio publikoan sartzeko hautaketa-prozesuak
2.1.1. Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia osatzen duten kidegoetako eskala eta kategorietara sartzeko hautaketa-prozesuetan parte hartzeko adin-mugak
Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente kategoriara (24. promozioa) sartzeko iragarri den deialdiak kexa asko aurkezteko bidea eman die herritarrei, zeren haien aburuz, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia osatzen duten kidegoetara sartzeko hautaketa-prozesuetako adin-mugak kendu beharko lirateke.
Kexa horiek jasotzeak jarduketa bat egitera bultzatu gaitu Segurtasun Sailaren aurrean. Arartekoaren 2014ko apirilaren 3ko ebazpenean irakur daitezke berorren gaineko xehetasunak.
Jarduketa horren ondorio gisa erakunde honek ulertu du Segurtasun Sailak emandako azalpenak, une honetan, justifikazio objektibo eta arrazoizkoa direla, eta, gainera, aldez aurretik azalpen horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren aldeko ebazpena izan dutela; izan ere, Justizia Auzitegia Nagusiak ez du berdintasunerako printzipioaren kontrakotzat hartu agente kategoriara sartzeko ezarritako gehieneko adin-muga. Alabaina, hori guztia betiere beste erabaki judizialik ez dagoen bitartean, irizpide jurisprudentzial desberdina ezarri eta, ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia osatzen duten erakundeetako eskala eta kidegoetara sartzeko hautaketa-prozesuetan parte hartzeko adin-mugak berriz aztertzera behartuko duena.
2.1.2. Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente kategoriara sartzeko hautaketa-prozesua: proba psikoteknikoaren zuzenketa
Hain zuzen ere, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente kategoriara sartzeko hautaketa-prozesu horren barruan, zenbait pertsonak euren desadostasuna agertu dute Kalifikazio-epaimahaiak adostutako akordio baten gainean.
Aipatutako akordioak honako hauek argitaratu zituen: zuzenketa-txantiloia, bete beharreko gutxieneko puntuazioen atalaseak eta proba psikoteknikoaren (nahitaezkoa eta kanporatzailea) behin-behineko emaitzak. Proba psikoteknikoak lau ariketa zituen, hautagaien gaitasun desberdinak ebaluatzen zituztenak (arrazoibidea, ahozko gaitasunak, gaitasun espazialak eta datuen interpretazioa). Epaimahaiak ariketa bakoitzerako atalase desberdinak ezartzea adostu zuen.
Erreklamatzaileek euren kexan adierazten zutenaren arabera, erabaki horrek, deialdiaren oinarriak hausteaz gain, ez zituen betetzen enplegu publikora sartzeko prozesuetan agindu behar duten berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioak. Gainera, haien iritziz, gainditzeko atalasea bera izan beharko zatekeen lau ariketetarako, epaimahaiak hautatutako irizpideak –haien arabera objektibotasunik gabeak– batzuei mesede egin baitzien eta beste batzuei kalte. Azkenik, defendatzen zuten ariketak egin ostean hartutako erabaki horrek epaimahaiaren jarduerak gardenak izateko betebeharra urratzen zuela; ariketak egin aurretik jakinarazi behar izan zutelako aipatutako atalaseak ezarri zituztela, eta ez emaitzak plazaratu ziren unean.
Behin Segurtasun Sailetik bidalitako informazioa eta dagokion jurisprudentzia aztertuta, ondorioztatu dugu deialdiko oinarriek beraiek gaitzen zutela epaimahaia hark hartutako erabakia hartzeko. Aldi berean, uste dugu ez zela izan arbitrarioa, gaikuntza nahikoa zuelako, eta modu objektiboan eta arrazoituan hartu zela, hautagaiek ariketetako bakoitzean lortu zituzten emaitzen bataz bestekoa zein izan zen ikusirik; jakina, haien identitatea ezagutu gabe, eta ariketa horiek ahalik eta pertsona-kopuru gehienak gainditu zitzala izanik azken helburua. Azken finean, ulertu dugu aipatu erabakia hartzeak deialdiaren oinarrietan aurreikusitako emaitza lortzea ekarri zuela, hau da, bakarrik gainditu zezatela proba ariketa bakoitzean gutxienez 15 puntu lortu zutenek eta lau ariketak batuta gutxienez 60 puntu lortu zutenek.
Erakunde honen iritziz, ezarritako irizpideak ez dakar berekin enplegu publikora sartzeko hautagaien gaitasun teknikoaren nagusitasunarekiko errespetu faltarik, horixe baita ordenamendu juridikoak lortu nahi duen xedea berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioak elkartzean. Kalifikazio-epaimahaiak ezarritako zuzenketa-irizpideak, ariketa bakoitzerako desberdinak izanagatik ere, deialdiko oinarrietan aurreikusitako esparruaren barruan hartu ziren, eta neurri berean aplikatu zitzaizkien parte-hartzaile guztiei. Gainera, ariketa bakoitzeko erantzun zuzenek balio bera izan zuten guztientzat. Horregatik guztiagatik, erakunde honek ez du aurkitu arrazoirik ariketa bakoitzerako gainditze-atalase desberdinak ezartzen zituen epaimahaiaren erabakia zalantzan jartzeko.
2.2. Ordainsariak
2.2.1. Donostiako Udala: dedikazio bereziagatik osagarria duten lanpostuen berariazko osagarria egokitzea
Donostiako Udalaren zerbitzura lan egiten duen langile multzo batek kexa azaldu zion erakunde honi, Tokiko Gobernu Batzarrak (TGB) hartutako erabaki batzuk zirela medio. Erabaki horien artean zeuden bai dedikazio bereziagatik osagarria duten lanpostuen berariazko osagarria egokitzea, bai lanpostuak balioztatzeko proposamena onartzea eta, beraz, lanpostuen zerrenda alda
tzea, lanpostu jakin batzuetan dedikazioagatik edota baliagarritasunagatik dagoen berariazko osagarriari dagokionez.
Erakunde honen esku-hartzea Arartekoaren 2014ko otsailaren 14ko ebazpenean izan du isla. Horren bidez, Udalari gomendatzen genion gai horien gainean hartu zituen erabakiak berriz azter zitzala.
Ebazpenean azaltzen den legez, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legean sartu ondotik egin gabe zeuden egokitzapenak dira. Egokitzapen horiek erabateko arauketa izan dute Donostiako Udaleko Langileen Lan-baldintzak Arautzen dituen Akordio Arautzailearen bidez, hasiera batean 2010. urterako onartu zena eta, gerora, 2012an alda
tu zena.
Gure hasierako jarduerari erantzunez, TGBk erabaki zuen Arautzeko Akordioan dedikazio bereziagatik gehienekotzat ezarrita dagoen % 25etik gorako osagarriak zituzten lanpostu batzuen berariazko osagarria egokitzea eta horiei norberaren osagarria jasotzeko eskubidea aitortzea, aldeak egon zitezkeelako Akordio bereko 74. artikulua aplikatzean. Hala ere, erabaki horrek ez zuen ekidin erakunde honek bere esku-hartzearekin jarraitu eta aipatutako gomendioa ebatzi zezala, irizten baitzuen akordio horiei buruz aurkeztutako alegazioek behar bezalako oinarria zutela.
Alabaina, zenbait interesdunek justizia-auzitegien aurrean errekurtsoak jarri zituzten, eta, horren ondorioz, Ararteko erakundearen eraketarako Legeak 13.1. artikuluan ezartzen duen geldiarazpenaren legezko betebeharra kontuan hartu behar izan genuen.
2.2.2. Hirurtekoak
Justizia Administrazioan, epealdi etenetan, bitarteko funtzionario gisa lan egin zuten bi interesdunek honako hau jakinarazi ziguten: nahiz eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutua indarrean sartu zenetik sortutako hirurtekoak dagoeneko kobratuta izan, arau hori indarrean sartu aurretik sortutakoak ordain ziezazkietela eskatu zutela, eta erantzunik jaso gabe zeudela oraindik.
2007. urtean onartu zen Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuak hirurtekoak jasotzeko eskubidea aitortu zien bitarteko funtzionarioei. Aitorpen hori etorkizunera begira egin zen, indarrean jarri aurreko epealdian atzeraeraginik izan gabe. Baina, gerora, Auzitegi Nagusiak irizpide hori gaitzetsi eta, aldiz, ontzat jo zuen hirurteko horien ordainketaren atzeraeraginezko efektuak epealdi horretatik haratago eragin zezala.
Hori horrela izanik, lankidetza eskatu genion Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Saileko arduradun nagusiari. Gure eskabideari erantzunez, txosten bat igorri zigun, non, laburbilduz, honakoa adierazten zen: planteatutako arazoa jadanik ebatzita zegoela, interesdunek 2009. urtean egindako lehendabiziko ordainketa-eskaeraren kariaz, aplikatzekoa zen arauko atzeraeraginik ezaren printzipioan oinarrituta.
Azkenik, urte hartako ekainean, antzinakotasunari zegozkion zenbatekoak (Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutua indarrean jarri aurretik sortutakoak) ordaindu zizkieten jardunean zeuden bitarteko funtzionarioei, baina ez, ordea, dagoeneko jardunean ez zeudenei. Ez genituenez ezagutzen zein ziren hori horrela izateko arrazoiak, galdetu egin genuen ea atzeraeraginik ezaren printzipioak zergatik eragin zien azken horiei bakarrik. Erakunde honetan beste txosten bat jaso zen. Bertan esaten zenaren arabera, Administrazioak konpromisoa hartzen zuen bai erakunde honetara jo zuten pertsonen eskaerak aztertzeko, bai haien egoera berean zeuden gainerakoenak ere, eskatutako zenbatekoak ordaintze aldera egin behar ziren jardunbideak egiteko asmoz.
2.3. Lanpostuen balioespena
Kexa ugari jaso dugu Osakidetza-EOZek iragarritako garapen profesionala aitortzeko deialdien gainean.
Hasiera bateko esku-hartzean, osasun-arduradunek xehetasunez azaldu ziguten, batetik, nolakoa zen deialdi horien prestaketa eta egoera, eta, bestetik, zergatik erabaki zuten abenduaren 23ko 6/2011 Legeko 19.11. artikuluan jasotako geldiarazpena aplikatzeko beharrizana zegoela, aipatu deialdietako egintza zehatzei lotuta (Lege horrek 2012. urterako EAEko Aurrekontu Orokorrak onartzen zituen, eta 2012ko urtarrilaren 1ean jarri zen indarrean). Geldiarazpen hori Zuzendaritza Nagusiaren berariazko ebazpen bidez egin zen. Hain zuzen, igorritako dokumentazioaren artean, maiatzaren 8ko 588/2014 Ebazpenaren kopia gaineratu zuten. Horren bidez, garapen profesionalerako ohiko deialdiaren zein apartekoaren (abenduaren 29ko 1930/2011 eta 1931/2011 ebazpenen bidez deitutakoak) geldiarazpena adostu zen, baita garapen profesionalerako mailen aitorpen berrien geldiarazpena ere.
Informazio hori aztertzean, eta zehazki esateko ebazpen horren bidez hartutako geldiarazpen-erabakia, erakunde honek beste osasun-zerbitzu batzuetako ibilbide eta garapen profesionala arautzeko arauak bertan behera uzteagatik sustatu diren administrazioarekiko auzi-errekurtsoei buruzko epaietan jarri zuen arreta. Epai horiek adierazten dutenez, geldiarazpen horrek bakarrik eragiten die ibilbide profesionalari dagozkion ordainsariak jasotzeko eskubideari indarrean dagoen epealdian, baina garapen profesionala izatea murriztu gabe, nahiz eta ez egokitu irabazkin ekonomikorik.
Horregatik guztiagatik, erakunde honetatik osasun-arduradunei eskatu diegu jakinarazi diezagutela ea maiatzaren 8ko 588/2014 Ebazpenaren aurka aurkeztu ahal izan diren administrazio-errekurtsoetan eztabaida hori (geldiarazpenak izan dezakeen hedadura) agertu ote den; hala eta guztiz ere, ulertu dugu oharkabean gera ezin daitekeen gaia dela, eta Erakundeak nahitaez heldu behar diola jarritako errekurtsoak ebazteko garaian.
Eskatutako informazioa ezagutu eta egiaztatzeko zain gaude.
2.4. Ordezkapenak
2.4.1. Donostiako Udaleko Udaltzaingoko bitarteko agenteak
Donostiako Udaleko Udaltzaingoko bitarteko agente gisa lan egin nahi duten zenbait hautagaik zalantzan jarri dute udal horrek, azken deialdietan, kontuan ez hartzea 2009an egindako LEPetik atera zen kontratazio-zerrendan integratutako hautagaien lehentasun-hurrenkera. Haien aburuz, hurrenkera horren ordez, bereizkeriaz, euskarazko bigarren hizkuntza-eskakizuna (HE2) duten hautagaiei lehentasuna ematen ari zaio.
Zehazki, bereizketak sortzen dira hizkuntza-gaikuntzaren eskakizunak bitarteko funtzionarioak izendatzeko planteatzen direnean. Bitarteko funtzionario horiei honakoa eskatzen zaie: batetik, aldi baterako programak gauzatzea, eta, bestetik, zeregin gehiegi dauden egoerei edota zereginak pilatzen diren egoerei aurre egin behar izatea. Kasu horietan, non ez dagoen erreferentzia zuzenik lanpostuen zerrendan, udaltzaingoko agenteen aldi baterako beharrizanak zuzkitzeko interesatuta dauden balizko hautagaiei eskatzen ari zaizkien hizkuntza-gaikuntzaren eskakizunak Donostiako Udalak apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren arabera landutako Euskararen Erabilera Normaltzeko Planaren ondorioak dira. Aipatu Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen du.
Izan ere, Donostiako Udalak konpromisoa hartu du Udalak antolatzen dituen zerbitzu eta jarduera orotan euskara eta gaztelania zerbitzu-hizkuntza izateko herritarrenganako harremanetan. Horrexegatik dauka Udalak helburutzat 86/1997 Dekretuko 11. artikuluan gutxieneko gisa ezarrita dagoen eta nahitaez bete behar den indizea gainditzea, eta arrazoi beragatik erabaki du jendeari harrera egiteko administrazio unitateetan, izaera soziala eta, oro har, elebiduna dutenetan, derrigortasun-data esleitzea. Horrela egin du izaera soziala duten lanposturik gehienetan, hala nola, Udaltzaingoaren kasuan. Aldi berean, azken helburu horrek azaltzen du, hura bete dadin, Plan berak esleitu izatea dagoeneko gaindituta dauden derrigortasun-datak, besteak beste, berariazko programen edota zereginen pilaketen ondorioz egin beharreko kontratazioetan. Horixe bera da esku artean dugun kexaren zioa.
Hori horrela izanik, erakunde honek ulertu du Udaltzaingoan egoten den aldi baterako agenteen beharrizanari (beharrizan hori aldi baterako izaera duten programen eraginez sortzen da, baita zeregin gehiegi dauden zein zereginak pilatzen diren egoeren ondorioz ere) erantzuteko Donostiako Udalak eskatzen duen hizkuntza-gaikuntza merezimendu- eta gaitasun-printzipioekin bat datorrela, eta, horrez gain, arrazoizkoa dela eta proportzionaltasun egokia duela 5. Plangintzaldiko (2013-2017) Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planean azaltzen diren hizkuntza-normalizaziorako ezarritako helburuekin. Ondorioz, betekizun horiek ezin daitezke diskriminatzailetzat hartu.
2.4.2. Osakidetza-EOZ
Interesdun askok jo du erakunde honetara aldi baterako kontratazio-zerrendak egin eta kudeatzen dituen Akordio-arauemailean egindako alda
ketarekin desadostasuna adierazteko.
Indarrean dagoen Akordioak ezartzen du aldi baterako enplegu publikoa betetzeko garaian, lehentasuna izango dutela dagokion hautaketa-prozesuetako oposizioaldia gainditu dutenek gainditu ez dutenen aurretik. Kexak sustatzen dituzten pertsonek diote Akordio berri baten zirriborroa ikusi dutela, eta bertan ez dagoela aukera hori jasota.
Interesdunek ustezko erabaki horrekiko desadostasuna adierazi dute, horren arabera hautaketa-prozesuak gainditu ez dituzten hautagaiek, baina Osakidetzan denbora luzez lan egin eta euskarazko ezagutzak dituztenek, ordezkatu egin baititzakete esfortzu eta dedikazio handiz hautaketa-prozesu horiek gainditu dituzten pertsonak. Dena dela, uste dute irizpidea alda
tu aurretik horren berri eman behar zitzaiela; hain zuzen ere, aipatutako hautaketa-prozesu horiek deitu ziren unean bertan.
Kasu honetan ere, txosten hau egiten bukatu dugunean, osasun-administrazioak ez dio erantzunik eman gure lankidetza-eskakizunari. Hori dela eta, uste dugu oraindik ez duela kexaren zioari buruzko erabakirik hartu.
2.5. Administrazio egoerak
Herritar batek bere desadostasuna adierazi digu Euskadiko Kooperatiben Goren-Kontseiluaren (EKGK) Osoko Bilkurak hartutako Akordioa dela-eta. Horren bidez, ukatu egiten zitzaion zerbitzu aktibora itzuli ahal izatea (borondatezko eszedentzian zegoen), eta iraungitzat jotzen zen erakundearekin zeukan lan-harremana.
Erakunde honetatik zegokion jarduketari ekin eta Kontseiluko arduradunari idazki bat bidali genion, lankidetza eskatzeko. Idazki horretan, gaiari buruzko zenbait gogoeta egiteaz gain, aipatutako erabakia hartzeko zioei buruz galdetu genuen.
Azkenik, ezin izan dugu gaiaren funtsari buruzko iritzirik agertu, erreklamatzaileak adierazi baitzigun auzitegietara jotzeko asmoa zeukala, bere eskubideak baliarazteko. Hala ere, gure esku-hartzearen eraginez, erakundeak azalpen sakonago bat eman du eztabaidagai zeuden erabakiak hartzeko erabili zituzten arrazoien gainean. Kexaren sustatzaileari jakinarazi diogu azalpen hori.
2.6. Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio-prozedura
LAB sindikatuak Bizkaiko Foru Aldundian (aurrerantzean, BFA) dituen ordezkariek kexa bat aurkeztu dute erakunde honen aurrean. Kexa horren zioa honakoa da: Aldundiak ukatu egin die erakundearen webgunean argitaratzen diren Lan Eskaintza Publikoei (LEP) buruzko datuak, kable bidez, eskuratu ahal izatea.
Webgune instituzionalean argitaratzen diren lan-eskaintza publikoei buruzko datuen gainean BFAk egin dituen alda
ketak honako asmo honekin egin dira: hautaketa-prozesuen kudeaketan datu pertsonalen tratamenduak eskatzen dituen bermeak ahalik eta gehien bete daitezela. Horren harira, jakina da hauxe dela gomendatzen dena: norgehiagoka-prozedurei buruzko izapidezko administrazio-egintzak Interneteko aldizkari ofizialetan edo erakunde-webguneetan argitaratu ordez, erakunde- webguneetan sarbide murriztua duten gune pribatuetan argitaratzea.
BFAk, gomendio hori praktikan jartzean, ulertu du berak deitu dituen hautaketa-prozesuetako izapidezko egintzei buruzko informaziora sartzeko aukera bakarrik izan dezaketela prozesu horietan parte hartzen ari diren hautagaiek. Alabaina, gerora, epaimahaia osatzen duten kideei ere ahalbidetu die informazio horretara sartzea, hautaketa-prozesuaren gainean bidezko interesa dutela aitortu baitie. Aitzitik, Aldundiak sarbidea ukatu die sindikatuetako ordezkariei.
Erakunde honek uste du behar bezala arrazoituta dagoela BFAk bere erakundearen webgunean argitaratzen diren hautaketa-prozesuetako izapidezko egintzei buruzko informaziora sartzeko aukera ukatzea. Sindikatuetako ordezkariek informaziora sartzeko egindako eskabidea ukatzeak ez du esan nahi informazio sindikala izateko eskubidea urratzen denik, ezta, era berean, askatasun sindikala izateko eskubidea ere.
3. Araudi eta gizarte-testuingurua
2014. urtean Euskal Enplegu Publikoaren lege-aurreproiektua ari dira izapidetzen.
Zioen azalpenean adierazten denez, proiektu hori zuzenean dago lotuta duela bi hamarkada baino gehiago hasitako prozesu luze horrekin, funtzio publikoa arrazionalizatzeko eta modernizatzekoarekin, alegia. Alabaina, alda
keta nabarmenak dakartza bai Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legea (EPOE) argitaratzearen ondorioz, bai azken bi hamarkadetan Herri-administrazioen gainean gertatu diren alda
keten ondorioz.
Txosten hau ixteko orduan, aurreproiektuaren sustatzaileek jakitera eman dute proiektura gaineratuko dituztela sindikatuetako ordezkariek aurkeztutako arrazoibideak, proiektuak gutxieneko adostasuna izan dezan legebiltzarrean izapidetzeko prozesua betetzeko garaian. Hori horrela izateko zio nagusia honakoa izan da: euskal administrazio publikoan lan egiten duten pertsonen kopuru handia, lege horren eraginpean egongo dena, kontuan hartzea.
4. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
4.1.Herri-administrazioen zerbitzuko langileen arloan izapidetutako kexak asko ugaritu dira; horietako asko jendetza handiak parte hartu duen administrazio-prozesuei dagozkienak dira. Hori dela eta, kexak pilatu eta espediente kolektiboen bitartez bideratzeko aukera egon da.
4.2. Oro har, kexa horiengatik ukitutako administrazioek euren betebeharra bete eta Arartekoari lagundu diote. Aitzitik, Osakidetzak jarritako oztopoekin egin dugu topo berriro, atzeratu egiten baitu, horretarako justifikazio egokirik izan gabe, erakunde honek eskatutako informazioaren ematea; ondorioz, esparru honetan aurkeztutako kexak modu egokian izapidetzea galarazten digu. Gauza bera gertatu da Enplegu eta Gizarte Arazoetako Saileko arduradunekin ere.
4.3. Ohikoa denez, funtzio publikoan sartzeko hautaketa-prozesuek kexa-kopuru handia jaso dute, beste urtebetez.
Kasu honetan, eztabaida sortu duen gaietako bat honako hau izan da: Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia osatzen duten kidegoetako eskala eta kategorietara sartzeko hautaketa-prozesuetan parte hartzeko adin-muga.
Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente kategoriara (24. promozioa) sartzeko Segurtasun Sailak iragarritako deialdiak errekurtsoa dauka jarrita Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean. Horrenbestez, Auzitegi horren hurrengo erabakiaren zain egon beharko dugu, zeinak honako aurrekari hau duen: urriaren 6ko 627/2008 zenbakidun epaia (JUR\2009\3597).
Edonola ere, uste dugu beharrezkoa dela erreferentzia egitea Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren 2014ko azaroaren 13ko epaiari, berorrek izan ditzakeen ondorioengatik. Epai horrek, judizio aurreko arazo bati buruz erabakitzean (autonomia-lege batek udaltzaingoko agente-lanpostuetara sartzeko adin-muga 30 urtean ezartzen du), ulertu du xedapen horretatik eratortzen den tratu-desberdintasuna Kontseiluaren 2000ko azaroaren 27ko 2000\78\CE Direktibaren aurkakoa dela. Direktiba hori enpleguan eta okupazioan tratu-berdintasuna eman dadin esparru orokor bat ezartzeari buruzkoa da.
4.4.Hainbat iritzi nabarmendu dira ere lan-eskaintza publikoak berriz martxan jar daitezela eskatzen, azken urteetan jasan behar izan ditugun gastu publikoari eusteko neurriak direla-eta denbora luzez geldi egon baitira.
EAEko Administrazio nagusiak zenbait hautaketa-prozesu egiteko asmoa agertu du hezkuntza eta osasuna bezalako arlo esanguratsuetan.
Horregatik, eta nahiz eta errepikakorrak izateko arriskua izan, berriro azpimarratu nahi dugu nahitaezkoa dela zuhurtziaz aritzea, prozesu horien kudeaketan ahalik eta gardentasun handiena ziurtatzeko eta berorietan parte hartuko duten interesdunen bermeak zaintzeko.
Halaber, berriz nabarmendu behar dugu lehentasuna izaten jarraitu behar duela enplegu publikoetara sartzeko interesa duten herritarrei benetako aukera-berdintasuna bermatzeak. Horretarako, diskriminazio-positiboa sustatzeko neurriak ezarriko dira zailtasun bereziak dituzten gizataldeen alde, besteak beste, ezgaitasunen bat duten pertsonen alde.
4.5. Bestalde, erakunde honentzako garrantzitsuak diren zenbait organismok euren administrazio-egiturak egokitu edota erregularizatu egin behar izan dituzte aurten. Horixe da Lanbideren kasua. Hain zuzen ere, azken urteetan zehar areagotu egin dira gizarte-bazterkeriaren aurka borrokatzeko neurriei buruz erakunde honetan jaso ditugun kexak, eta, gainera, horietako asko Lanbideren funtzionamendu okerretik sortzen ziren arazoekin lotuta egon dira.
Administrazioak bere burua antolatzeko daukan ahalmenari hertsiki lotuta dauden prozesuak dira, eskumeneko izaera garbia dutenak. Ahalmen horrek gaitasuna ematen dio Administrazioari bere zerbitzuak egokien deritzon eran antolatzeko, eraginkortasun handiena izan dezaten, eta hain egokiak izan ez diren antolaerak mantentzetik eratorritako eragozpenik izan gabe. Alabaina, horrek guztiak, jurisprudentziak nabarmendu duenez, ez dakar berekin zerbitzuak libreki edota era independentean erabili ahal izatea, balizko arbitrariotasunen bat gertatzeari bide emanez. Horregatik, erakunde honetatik ahalegin handia jartzen dugu hartzen diren erabakiak behar bezala arrazoituta egon daitezen. Bestalde, prozesu horietan langile-ordezkaritzaren parte-hartzeko bermea bete eta zaindu behar da.
Orain arteko gure esku-hartzea Lanbideren lanpostu-zerrendaren (LPZ) proposamenari buruzko bertsio baten gainekoa izan da. Bertsio horrek 2014ko ekaineko data dauka. Horri buruz iritzia eman dugu, diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE) kudeatu eta bideratzeko programaren bidez kontratu ziren langile taldeak erakunde honen aurrean egindako planteamendutik abiatuta.
Edonola ere, badaukagu hasita beste zenbait esku-hartze ere, besteak beste, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikotik (SEPE) datozen, baina Lanbideren zerbitzupean dauden langile talde batek hala eskatuta jarraitzen ari garena. Orain arte ezin izan dugu horri buruzko iritzirik agertu, Enplegu eta Gizarte Arazoetako Sailak ez digulako laguntzarik eman harengana zuzendu garenean.
Une honetan, azpimarratu behar dugu ardura eragiten digula aurreratutako proposamenarekiko sindikatu nagusiek era bateratuan helarazi diguten ukapenak.
4.6. Sindikatuetako ordezkariak gardentasun gehiagoren eskaera baliarazten saiatu dira, informazio sindikala izateko eskubidea urratzen dela argudiatuta, eta, era berean, askatasun sindikala izateko eskubidea ere. Aitzitik, erakunde honetatik eskakizun hori argitu behar izan dugu, eta ohartarazi diegu webgune instituzionaletan sarbide mugatuarekin argitaratzen diren lan-eskaintza publikoei buruzko datuak era horretan argitaratzen direla hautaketa-prozesuen kudeaketan datu pertsonalen tratamenduak eskatzen dituen bermeak ahalik eta gehien bete daitezen.
10- Animaliak babestea eta edukitzea
1. Arloa kopurutan
2014an 7 kexa jaso dira animaliak babestearen arloan, hots, erakundeak ekitaldi horretan jasotako kexa guztien % 0,32.
2. Kexarik aipagarrienak
2. Kexarik aipagarrienak
Ekitaldi honetan azpimarratu nahi dugu, orokorrean, arlo honetan izapidetutako kexen eduki zehatza animaliak edukitzeari, partikularren etxebizitzetan, espazio publikoetan eta, bereziki, animalien harrera zentroetan edo egoitzetan, gune zoologikoak deritzen horietan, duten ongizateari dagokiela.
Alde batetik, adierazi behar dugu erakunde honetan jasotako zenbait kexa idazkitan animaliek EiTBren “El Conquistador del Fin del Mundo” telebista programan jasaten dituzten tratu txarrak salatu direla. Zehazki, programa horretan egiten diren probak salatu dira. Proba horietan, animalia biziak jan behar dira eta, haietako batean, parte-hartzaileek goitik behera irekita aurkezten den animalia baten gorputz zatiak erauzten dituzte haginkadaka. Bestalde, aipatu idatzietan aipatu edukiak dituen programaren iragarkia behin eta berriz ordutegi babestuan jartzen dela azpimarratu da.
Erakunde honek egindako eskaerari erantzunda, EiTBko zuzendari nagusiak honakoa jakinarazi zigun: “…Aztergai den programa reality bat da, biziraupen-proba muturrekoak jartzen dituena ingurune-egoera oso muturrekoetan. Azken emaitzarako, banakako eta taldekako lorpenak hartzen dira kontuan. Lehiatzaileak euren borondatez aurkeztu dira castingera, eta badakite zein diren programaren ezaugarriak.
Programa ordutegi babestutik kanpo emititzen da, eta indarrean den legeriaren arabera seinaleztatuta dago.
lnoiz, programaren autopromozioa egin denean, ordutegi babesturako egoki ez diren irudiak erabili dira, eta, gertakizun horretaz jabetuta, prebentzio neurriak hartu dira, berriro jazo ez dadin.
Produkzio eta errealizazio arrazoiengatik, programa Hego Amerikako Konoko hainbat tokitan grabatzen da, eta grabazio-aldia ez dator bat emisio-aldiarekin.
Azken edizioa Amazoniako oihanean daga girotuta, eta indiar guaraniak ere azaltzen dira. Programako hainbat proba guaranien bizimoduan eta ohituretan daude inspiratuta. Nolanahi ere, programako produkzioak hornitzen dituen abereak etxalde edo denda espezializatuetatik datoz.
Esandako guztiagatik. denboraldi honen gainekorako eta etortzeko diren edizioetarako, EiTBk ordutegi babestua zaintzeko konpromisoa berresten du, indarrean den legeriak zehaztu bezala, eta produkzio-etxearen arduradunak denon interesak bateratzeko beharraren jakitun ipiniko ditu.”
Jasotako erantzuna irakurrita, izapidetutako espedienteak amaitzeko ebazpenean, erakunde honek erabaki zuen honako oharpenak egin behar zizkiola EITBri:
1. EITBk emandako informazioa ikusita, adieraz dezakegu erakunde horrek ordutegi babestua betetzeko behar diren neurriak hartzeko eta salatutako programaren ekoizleari interes guztiak bateratu beharra adierazteko konpromisoa hartu du.
2. Horri dagokionez, esan behar dugu animaliak babesteko berme handiagoak eskatzen dituen gizarte sentsibilitate gero eta handiagoa dagoela. Ildo horretatik, Arartekoaren aburuz errealitateak animalien erabilerari buruzko eskema kontzeptualak berrikusarazten ditu. Horregatik, argi dago telebista publikoak, edonola ere, edozein bizidunekiko begirunea bultzatzeko balioak sustatzen ahalegindu behar lukeela.
Horregatik guztiagatik, EITBri iradoki genion programazio ekoizleentzako jardunbide protokoloak ezartzeko aukera azter zezala, animaliei erasotzen ez zaiela eta haien ongizatea bermatzeko kontrol neurriak ezartzeko.
Bestalde, esan behar dugu pirotekniaren erabilerak animaliei eragiten dien inpaktua salatu zuela herritar batek. Jakinarazi zigunez, zaldi batzuk halako lehergailuen erabilerak eragindako burrunbaren ondorioz hil ziren.
Horri dagokionez, azken urteotan gertakari batzuk ospatzean halako lehergailuen erabilera areagotzen ari dela, eta eragin handiena urte berrian sartzean daukala.
Gasteizko Udalak 2013ko abenduaren 20an atera zuen bandoaren bidez, urte berrian sartzea ospatzearen karietara erabili eta jaurtitako artifizio piroteknikoak arautu zituen. Beharrezkotzat jo zen ospakizun hori pertsonen, ondasunen eta animalien segurtasunarekin eta bide publikoan sortutako zaratak herritarren arteko bizikidetzak eskatzen dituen mugen barruan izan beharrarekin bateratzea. Hala, 2014ko urtarrilaren 1ean petardoak, trakak, suziriak, etab. 00:00en eta 00:15en artean erabili eta jaurtitzea onartzea eta haien erabilera ospitale, klinika, pertsona nagusien egoitza, gasolindegi edo erregai edo gas biltegi orotatik polizia edo larrialdietako zentroetatik eta animaliengandik erabiltzeko eskatzea erabaki zen.
Bando horrek jarduera pirotekniko horrek dakartzan ondorio larriak txikiagotzeko izan duen eragina ezagutzen ez badugu ere, erakunde honek behar besteko jarraipena egingo du esku-hartze aukerak aztertu eta dagozkien administrazioei bidaltzeko.
3. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Ekitaldi honetan animalien baldintzak edo ematen zaien tratua salatzen dituzten erreklamazioak pertsonen eta animalien arteko elkarbizitzan zenbait eremutan sortzen diren gatazkei buruzkoei nagusitu zaizkie.
Animalien bizi baldintzak eta pertsonek ematen dieten tratua kezka etengabea eta garrantzitsua izan da beti gure gizartean eta, noski, erakunde honek burutzen duen lanean. Horri buruzko gizarte kontzientzia ez dagokie bakarrik animalien defentsan sentsibilizatuen dauden taldeei, eta herritar gero eta gehiagoengana ere iristen dela ikusi dugu.
11. Herri administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak
1. Arloa kopurutan
Aurten arlo honetan guztira 130 espediente kudeatu dira. Eragindako administrazioen araberako banaketa honako hauxe izan da:
• Tokiko administrazioa 106
• Foru administrazioa 6
• Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) 4
Azpiarloen banaketari dagokionez, sailkapena hurrengoa izan da:
• Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio-prozedura 43
• Kontratazio-araubidea, ondarea eta administrazio-erantzukizuna 35
• Tokiko zerbitzu publikoak 31
• Udal-erroldaren kudeaketa 11
• Beste alderdi batzuk 4
• Herritarren eskubideak 3
• Informazioa eta herritarren parte-hartzea 3
Urte honetan zehar kudeatu diren kexa horien (jasotakoak zein ebazteke egoteagatik horiei gaineratutakoak) izapidetze-prozesuaren xehetasunei dagokienez, azpimarratzekoa da txosten hau idatzi den unean honako egoera honetan daudela:
Bideratutako kexen multzorik garrantzitsuena, aurten ere, jardunbideari eta araubide juridikoari buruzko gaiei dagokiena da. Bereziki azpimarratu behar da administrazio-isiltasuna kexen zio nagusi gisa, eta, hala dagokionean, herritarrek agertutako eskaeren aurrean herri-administrazioek ematen dituzten erantzunak gutxi arrazoituta egoten direla.
Joan zen urtean nabarmendu genuena honakoa izan zen: errolda-arazoei zein pertsona jakin batzuek euren udalerriko biztanleen erroldan alta lortzeko dituzten oztopoei buruzko kexen kopurua. Aurten aipatu behar dugu gai horren gaineko kexen zenbatekoa erdira gutxitu dela, eta hori albiste ona da. Dena dela, arazo mota horren gainean lan egiten jarraitu behar dugu; izan ere, Legean jasota ez dauden betekizunek edo formalismoek zein egoitza efektiboa egiaztatzeko izapidetze-prozeduran egon ohi diren atzerapenek eragotzi edota luzatu egiten dute erregistro horretan izena eman ahal izatea, eta hori nahitaezko baldintza da oinarrizko gizarte-eskubideak gauzatzeko.
Jasotako kexen izapidetze-egoerari dagokionez, nabarmendu beharra dago hainbat herri-administraziok ez dituztela onartu urtean zehar bidali dizkiegun gomendio gehienak; gainera, espediente horietako askok ez dute erantzunik jaso, kexan planteatutako xedea atzera botatzea eragin duten arrazoiak adierazteko. Jarraian garatuko dugun kexarik aipagarrienen atalean, onartu ez diren ebazpen horien gainean jardungo gara.
2. Kexarik aipagarrienak
Atal honetan izapidetu ditugun kexarik esanguratsuenen laburpen bat jaso dugu, aurten aurrera eramandako lanaren isla modura; horrela bada, bereziki aipatuko ditugu gomendioren bat edo ondorioren bat emateko aukera ahalbidetu dutenak. Horiek guztiak beharrezko azpiarloen barnean txertatu ditugu, jarraian zehaztutako epigrafeei jarraiki.
2.1. Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio-prozedura
Herri-administrazioen funtzionamenduak Legearen pean egon behar du, baita euren eskuduntzak gauzatzean ematen diren arauen pean ere. Zentzu horretan, egokitasun gehiago edo gutxiago duten arrazoietan oinarrituta, herri-administrazioek ezin dezakete alboratu aplikatu behar duten araubidea, manu juridikoetako interpretazio-tekniken oinarrizko printzipioetan sostengatzen ez den interpretazioa eginez; edota, bestela, “tolerantzia” -irizpideak aplikatuta, indarrean dagoen arautik (eskuratu nahi den helburuarekin bat ez datorrena) zuzenean ihes egiteko.
Txosten guztietan azpimarratzen dugun gai orokor bat da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea (HAAJAPEL) zorrotz betetzea, bai herri-administrazioekin aritzean herritarrek dituzten eskubideei dagokienez (besteak beste 35., 37. eta 42. artikuluak), bai administrazio-egintzen betebeharrei dagokienez (53. eta 54. artikuluak), eta, azkenik, baita jarraitu beharreko administrazio-prozedura betetzeari dagokionez ere (70. artikulua eta hurrengoak), instrukzio- eta ebazpen-faseei aipamen berezia eginda. Jarraian, plazaratu berri ditugun gai horietako zenbait jorratuko ditugu, izapidetu diren kexetan behin eta berriz agertzen direnak.
Herri-administrazio oro behartuta dago herritarrek egiten dituzten eskabideei legeak ezartzen dituen epeen barruan erantzutera (HAAJAPELko 42. artikulua), eta ez da onargarria administrazio-isiltasuna erabiltzea eskabidea ezetsitzat jo dela adierazteko modu gisa. Prozedura izapidetzeko garaian izandako beste zenbait lege ez-betetzez gain, ezin diogu azpimarratzeari utzi planteatuko kexetan etengabe salatzen dela erantzunik jaso ez izana, nahiz eta alderdi hori ekitaldiz ekitaldi errepikatu.
Ikuspegi zehatzago batetik begiratuta, oraindik arazoak daude administrazioaren artxibategietako zein aribidean dauden espedienteetako dokumentuak eskuratzeko eskubidea gauzatu ahal izateko garaian (HAAJAPELko 37. artikulua). Eskubide horrek zenbait muga ditu eta baldintza zehatz batzuk bete daitezen eskatzen du, baina edonola ere, administrazioaren eskuetan dagoen dokumentazio edota informazio baten eskabidea ukatzeko, beharrezkoa da organo eskudunaren dagokion ebazpen arrazoitua,ez bakarrik administrazioaren jardueraren aurrean defendatu ahal izateko, baizik eta honako hauek ekiditeko ere: jarduera arbitrarioa izan dela hautemateko arriskua edota, are okerragoa dena, kontrako alderdiari mesede egiten zaion susmoa (bat ez datozen interesak esku hartzen duten espedienteetan).
Aurrekoaren adibidetzat, aurten zenbait kexa jaso dugu (salaketa-kasuetan) espedientean dagoen informazioa eskuratzeko eskabidearen aurrean erantzunik ez izateagatik.Salatzaileari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legeko 34.4. artikuluak honako hau zehazten du:
“Salaketak berak, besterik gabe, ez du bihurtzen salatzailea interesatu zigor-jardunbidean. Organo eskudunak jardunbidea irekiko duen edo ez eta, hala badagokio, jardunbide horri amaiera emango dion ebazpena jakinaraziko dio salatzaileari, honek horretarako eskubidea du-eta; horretaz aparte, salatzaileak ez du bestelako esku-hartzerik izango jardunbidean, kasu honetan izan ezik: Lege honen 30. atalean ezartzen den legitimazioa izatea eta jardunbidea irekitzeko eskaera egitea.”
Horrenbestez, administrazioak balioetsi egin behar ditu kasuaren inguruabar zehatzak, salatzaileak interesatu-izaera izan behar duen ala ez zehazteko. Edonola ere, salatzaileak eskubidea du bere salaketari bide eman ote zaion ezagutzeko, baita ebazpena jasotzeko ere, zehapen-espedientea izapidetu den kasuetan.
Bestalde, honako egoera hau ere agertu zaigu: salatuaren posizioa eta,salatzailea nor den jakiteko duen eskubidea zehapen-espediente baten aurrean. Egoera horretan, adierazi behar da espedienteko datuak eskuratzeko eskubidea -HAAJAPELko 35 a) artikuluak bermatzen duen defentsa-eskubidea baliatzeko asmoz– haztatu egin behar dela izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko Konstituzioko 18. artikuluarekin; hortaz, salatzaileen identitatea ezagutzeak ez badu eragozten defentsa-eskubidea baliatzea, ez da bidezkoa eskatutako datu hori ematea.
Prozedura orokorrak eta bereziki zehapen-prozedurak izapidetzean agertzen diren arazoekin jarraituz, gomendio bat igorri genion Donostiako Udalari, onartua izan ez zena. Zehazki, Arartekoaren 2014ko abuztuaren 11ko ebazpenean udalari gomendatu genion bertan behera utz zezala salatzaileari jarri zitzaion 250 euroko zigorra, arau-urratze arina egiteagatik (Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legeak46.3.c) y 46.4. b) artikuluetan ezarritakoaren arabera), zigor hura legezkotasunaren aurkakoa baitzen. Kasu honetan, Hiri-hondakinak jasotzeko udal-ordenantzak Legeak jasotzen duena baino askoz zigor txikiagoa zehazten zuen ustezko urratze horretarako. Indarrean dagoen Hondakinei buruzko Legearen arabera, Udalak, bere eskumenak erabilita, 900 euro arteko isunak ezar ditzake. Ildo horretatik, Udalak isunaren zenbatekoa legez onartutako zenbateko handienaren arabera eguneratu nahi izan balu, ezinbestean udal-ordenantzak alda
tzeko prozedura bete behar izango zukeen (TAOLeko 49. artikulua). Prozedurak, besteak beste, alda
keta jendaurrean jakinarazteko agintzen du.
Aurrekoez gain, zehapen-espedienteak hainbat gabezia zituen prozeduraren instrukzioan, batez ere egozketa-frogari zein udal-administrazioaren frogaren zamari zegokionez.
Azkenik, aipatu beharrekoa da Arartekoaren 2014ko maiatzaren 6ko ebazpena, zeinaren bidez Bakioko Udalari egindako eskaeraren ondotik jendaurrean aurkeztutako dokumentazioaren euskarri informatikoaren kopia eman ez izanari buruzko jarduera amaitutzat jo zen. Ebazpen horretan, honako arazo hau aztertu zen:eskatutakoa bete zela adierazten zuen egiaztapen formalaren eta dokumentazioaren benetako eskurapenaren arteko problematika. Eskurapen hori baliabide informatikoen bidez (posta elektronikoa) egitea eskatu zen, baina baliabide horiek ez zituzten betetzen sinadura elektronikoari buruzko abenduaren 19ko 59/2003 Legeko 3. artikuluak sinadura elektronikoari buruzko jasotzen dituen baldintzak.
2.2. Udal-erroldaren kudeaketa
Azpimarratu behar dugu joan zen urteko kexen erdia jaso dugula aurten alor honetan, eta hori albiste ona da arazo honek ukitzen dituen pertsonen eskubideak gauza daitezen. Aitzitik, izapidetutako kexetatik ondorioztatzen da honako hau esaten jarraitu behar dugula:Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak (TAOL) zehazten du Udal-errolda dela udalerri bateko herritarrak jasotzen dituen administrazio-erregistroa (16.1. artikulua). Bere aldetik, 17.2. artikuluak hauxe zehazten du: “Udalen beren erroldak eguneratuta mantentzeko beharrezko jardute eta eragiketak egingo dituzte, erroldan jasotako zehaztasunak errealitatearekin bat etor daitezen.”
Hortaz, administrazio-erregistro baten aurrean gaude, zeinaren ardura udalak duen. Erregistro horren helburua da udalerrian benetan bizi diren pertsona orok bertan izena eman dezala. Gauzak horrela, nabarmendu beharra dugu gai horretan esku hartzeko udalek dituzten baliabideak bakarrik bideratu behar direla aipatu erregistroan udalerriak benetan dituen
biztanleak islatzera, eta ez beste ezertara.
Hala, Tokiko Erakundeen Biztanleriaren eta Lurralde Mugapenaren Araudiko 59.2. artikuluak –BLMA– (ekainaren 11ko 1690/1986 ED) xedatzen duen egiaztapen-ahalmenak udala ez du gaitzen bizilekuaren errealitatea egiaztatzean ez dautzan baldintzak egiaztatu eta eskatzeko edo, bestela esanda, agindutako eginkizunen gehiegikeria baten aurrean egongo ginateke, udal jarduerak pertsona baten benetako bizilekua egiaztatu behar ez duenean.
Izapidetu diren kexen artetik, Sestaoko Udalari buruzkoak azpimarratuko ditugu hemen. Lehenik eta behin, adierazi nahi dugu udalak bere jarduera zuzendu duela joan zen urteko ekitaldian emandako gomendioen aurrean (Arartekoaren 2013ko irailaren 6ko ebazpena eta Arartekoaren 2013ko azaroaren 21eko ebazpena), hasiera batean ez baitziren onartu. Ebazpen horiek eman ziren udalak gauzatutako zenbait jarduera zirela-eta ireki zen ofiziozko espediente baten barruan. Jarduera horiek era sakonagoan aztertuko dira etorkinei dagokien arloan.
Bigarrenik, aipatu udalari Arartekoaren 2014ko martxoaren 31ko ebazpena igorri genion, kexagilea benetan bizi den helbidean erroldatu zezan.Gomendioa onartu egin zuen.
2.3. Informazioa eta herritarren parte-hartzea
Gai publikoetan parte-hartzeari buruz, nabarmendu behar dugu Bakioko Udalak onartu egin duela gure gomendioa (Arartekoaren 2014ko urriaren 22ko ebazpena. Horren bidez, gomendatu zaio osoko bilkurak grabatzeko baimena eman diezaiela hala eskatzen duten norbanakoei). Gomendio bera egin zitzaion aurreko urtean Bizkaiko beste udal bati, eta hura ere ez zen onartu kasu honetan erabilitako oinarri juridiko bera erabilita. Gure gomendioaren argudioen artean, 2005eko ekainaren 20ko 159/2005 Konstituzio Auzitegiaren epaia nabarmentzen genuen. Berorren arabera, honako hau ondorioztatzen zen:
• Entzunaldi publikoetan irudiak hartzeko eta hedatzeko bitartekoak erabiltzea informazio-askatasunerako eskubideak konstituzioaren bidez babestutako esparruaren parte da.
• Informazio askatasunerako oinarrizko eskubide horren erabilera ezin da orokorrean mugatu.
• Legea da entzunaldi publikoaren publikotasuna mugatu dezakeen bakarra, informazio-askatasunaren murrizketak izanagatik.
• Entzunaldi publiko baten publikotasuna murrizteko eskumena, kasu zehatz bakoitzean, jazotako baldintzak kontuan hartuta,proportzionaltasun-printzipioaren arabera erabili behar da.
2.4. Herritarren eskubideak
Atal honetan hainbat kexa izapidetu dugu; besteak beste, toki publikoetan hartutako argazkien gaineko irudi-eskubideak; osoko bilkura batean norbanako bat persona non grata izendatzeko erabakia; edota etxeko zaborrak biltzeko zenbait sistematan etxeko zabor horiek identifikatzeko betebeharrak eragiten duen intimitaterako eta pribatutasunerako eskubidearen urradurari buruzko ardura.
Horrela, Busturiako Udalaren akordioa azpimarratu behar dugu. Akordio horren arabera, norbanako bat persona non grata izendatzeko erabakia hartu zen blog batean argitaratutako artikulu batean adierazitako iritziengatik. Ondoren, udalak aintzat hartu zuen ukitutako pertsonak aurkeztu zuen berraztertze-errekurtsoa, eta bertan behera utzi zuen hartutako adierazpena, administrazioak ordenamendu juridikoak ezartzen dizkion helburuak betetzeari heldu behar baitio, eta horien artean ez dago administratuak kalifikatzea.
Udalbatzak ezin du bere gain hartu udal-erabaki bidezko iritzi-agerpenik, ez baitu hori egiteko legezko gaikuntzarik. Egintza hori ez dago jasota ez TAOLeko 25. artikuluan izendatzen diren udal-eskuduntzen artean, ez sektoreko hainbat legeditan, ezta udal-autonomia klausulan bertan ere, ez baita ukituta ageri udalaren interesik edota herritarren erkidegoaren beharrizanik.
2.5. Kontratazioa
Sektore publikoaren kontratazioa honako printzipio hauen arabera gauzatu behar da: lizitazioetan parte hartzeko askatasunaren printzipioa, prozeduren gardentasunaren eta publizitatearen printzipioa, eta kontratu publiko bat eskuratu nahi duten lehiakideen arteko diskriminaziorik ezaren eta tratu-berdintasunaren printzipioa. Horrez gain, ekonomiaren aldetik onuragarriena den eskaintza hautatu behar da. (Azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuko 1. artikulua. Dekretu horren bidez Sektore Publikoko Kontratuen Legearen –SPKL– testu bategina onartzen da).
Horrek eskatzen du lizitazio-espedientean aurretiaz eta modu zehatzean azaltzea zein diren asebete behar diren beharrizanak. Gauzak horrela, Arartekoaren irailaren 2ko ebazpena izapidetu dugu. Horren bidez, Uribarri Ganboako Administrazio Batzarrari gomendatu genion ofizioz berrikus zezala eskola-etxearen errentamendua zuzenean adjudikatzeko erabakia, aldez aurretik zegokion legezko izapidetzea eginda, eta egokiak ziren gainerako ebazpenak eman zitzala, hala balegokio. Kexa horretan, gainera, gertatzen zena zen Administrazio Batzarreko kide bati esleitu zitzaiola zuzenean, eta Administrazio Batzarreko presidentea esleipendunaren ama zela, eta, horrez gain, organo horrek prestatu zituela kontratua formalizatzeko proposamena eta baldintzak. Edizio honen itxieran, zain gaude gomendioa onartu den ala ez jakiteko.
2.6. Herri-administrazioen ondarea
Izapidetutako kexek askotariko gaiei heltzen diete, ukitako pertsonen iritziz, administrazioak ondare publikoa babesteko eskumena egikaritzen ez duelako edota titularitate publikoko ondare-eskubideei darizkien betebeharrei aurre egiten ez zaielako.
Arlo honetan, hilerrietako emakiden gaineko zenbait kexa eta kontsulta azpimarratu behar dugu. Auzitegi Gorenaren jurisprudentzia “hileta-eskubidea” izeneko kontzeptua finkatzen joan da, eta nahiz eta betiereko tituluen gaineko jurisprudentziak garapen kontraesankorra izan duen (bere garaian eman genuen horren berri), ulertzen dugu azkenean sendotu egin dela betiereko tituluak nahitaez emakida-titulu bihurtu behar direla zioen planteamendua (hasiera batean 99 urterako eta gaur egun 75 urterako), administrazioaren ordenamendu juridikoa nagusitu dadin, berarekin bateragarriak ez diren ustezko eskubide pribatuen aurrean.
Jabari publikoko ondasunei eta berorien babesari dagokienez, Arartekoaren 2014ko uztailaren 23 ebazpena izapidetu dugu. Horren bidez, Alonsotegiko Udalari gomendatu genion, legezko eran eta eskaturikoaren arabera, kexagilearen finka baten mugaketa izapidetu zezala. Udal titularitateko beste finka baten mugakidea zen finka hori. Ez dugu erantzunik jaso; hortaz, gure esku-hartzea bukatutzat jo eta ulertu dugu gure gomendioa ez dela onartu.
2.7. Ondare-erantzukizuna
Administrazio publikoen ondare-erantzukizunari buruzko erreklamazioak protagonistatzat dituzten espedienteen kopuruak hainbat kexa jasotzen jarraitzen du, eta berorietan herritarrek gure gainbegiraketa eskatzen dute.
Aztergai dugun ekitaldiak ez du berritasun handirik agertzen alor honetan, errepikatu egiten baitira administrazio-espedienteak izapidetzean ematen diren atzerapen-egoerak, hau da, gainditu egiten dira bai berariazko ebazpena emateko araudiak ezartzen dituen epeak, bai erabaki-gaitzesleekin ados ez egoteagatik auzia sortzen dutenak.Honako erreklamazio hauetan geldialdi bat egingo dugu, oraindik ere eztabaidagai direlako: norbanako baten eta administrazio baten arteko ohiko presentziaz gain, hirugarren baten esku-hartzea (kontratista edo emakidadun gisa) jasotzen duten erreklamazioak. Kasu horietan, ukitutako norbanakoa bati zein besteari zuzen dakioke. Erreklamazioa administrazioari aurkeztea erabakitzen badu, administrazioak ezin dezake jaramonik ez egin, eta behartuta dago dagokion espedientea izapidetzera. Aipatu espedientea bideratzen denean, zehaztuko da bai zein den erreklamazioaren jatorria, bai nori dagokion kalte-ordaina ematea, hala badagokio.
Bi albiste itxaropentsu gai horren gainean. Batetik, antzeman dugu, esku artean izan ditugun txostenen harira, badaudela hainbat administrazio prozedurak normaltasunez (adierazitako legezko betekizunen arabera) garatzen dituztenak. Bestetik, hasiera batean prozedura-betebeharrak saihestu nahi izan dituzten kasuak leudeke, baina, gure esku-hartzearen ostean, administrazio horiek erabaki dute espedienteak modu zuzenean bideratzea.
Hala ere, atal honekin bukatzeko, Arartekoaren 2014ko abuztuaren 22ko ebazpena aipatu behar dugu. Horren bidez, Euskal Trenbide Sareari gomendatu genion legeari jarraiki izapidetu zezala Bilboko metroaren 3. linea eraikitzearen ondotik etxebizitza batean jasandako kalteak zirela-eta bideratutako ondare-erantzukizunari lotutako erreklamazioa. Bukatutzat jo dugu gure esku-hartzea gai honetan, ez baitugu jaso inolako erantzunik erakunde honek planteatutakoari buruz; hortaz, ulertu dugu gomendioa ez dela onartu.
2.8. Tokiko zerbitzu publikoak
Aurten ere jarraitu dugu kexak edota kontsultak jasotzen Gipuzkoan, zenbait udaletan etxeko hondakinak biltzeko sistema berria (“atez ate” izenekoa) ezarri dela-eta. Ukitutako pertsonek azpimarratzen jarraitu dituzten gaiak honako hauek izan dira: bilketa-sistema hori zehazteko udalek duten eskuduntza; erabiltzaileen pribatutasun-eskubidearen ustezko urradura; galdeketen edota sinadura-bilketen bidez jasotako borondatea aintzat ez hartzea, eta abar. Alabaina, aurten dagoeneko azaltzen hasi dira hondakinen ematea erregulatzen duten arauak ustez ez betetzeagatik udalek emandako erantzunen aurrean sortutako gatazkak. Zenbait udalek ohartarazpen-gutunak bidali dizkiete nahitaezko izapidea jarraitu gabe ezarri den sistemaren aurka nabarmendu diren pertsona jakinei.
Gauzak horrela, amaitutzat jo dugu gure esku-hartzea Bergara Garbia plataformak aurkeztutako kexan (Arartekoaren 2014ko martxoaren 7ko ebazpena). Kexa hori atez ateko hondakin-bilketako sistema inposatzearen aurka eta 5. edukiontziaren defentsan aurkeztu zen. Aipatutako ebazpenean honako hau errepikatzen genuen: hondakinen gaikako bilketa-sistema bat ezartzeko edozein proiektuk arrakasta handiagoa izango du sisteman parte hartu behar duten bizilagunen artean kontsentsu handia lortzen badu.
Zizurkileko Udalari ere zuzendu gintzaizkion Arartekoaren 2014ko martxoaren 27ko ebazpenaren bitartez. Ebazpen horretan, besteak beste, ondorio hau atera genuen: udalak ez luke beharrezko lege-ahalmenik izango euren borondatez baimenik eman nahi ez duten eraikinetako jabeei fatxadetan esekigailuak jartzera behartzeko, zeren eta ez baitu aurreikuspen hori ezartzen duen indarreko hirigintza-plangintzarik edo bestelako araudirik.
Hondakinen bilketari buruzko gai honekin bukatzeko, Mutrikuko 5. Edukiontziaren Aldeko Plataformak aurkeztutako kexa aipatu beharra dago. Kexaren zioa honakoa zen: herri-galdeketa egiteko asmoz udalean aurkeztutako eskabidearen izapidetze-prozesua geldiaraztea eta Mutrikuko Udalaren Herritarrak Parte-hartzeko Ordenantza (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 40. zenbakia, 2004ko martxoaren 1ekoa) ez betetzea. Sinadura-bilketaren kanpaina egin ostean, bazen urte eta erdi baino gehiago hura udalean aurkeztu zutena, baina udalak ez zituen jarraitu indarrean zegoen ordenantzan jasotako izapideak.Azkenik, udalak eskatzen zitzaion erabakia hartu eta galdeketa egitea adostu zuen, baina galdeketa horren aurretik herritarren parte-hartzea eskatzen zuen prozesu bat (aho batez adostutakoa) gauzatu zen. Eskuratu dugun informazioaren arabera, galdeketa loteslearen emaitza bosgarren edukiontziaren aldekoa izan zen.
Ur-horniduraren zerbitzuari dagokionez, hainbat kexa izan ditugu zerbitzuaren kudeaketa-sistemaren alda
ketari buruzko desadostasuna adierazten, baita jasotzen den uraren kalitateari buruzko batzuk ere. Azken horri buruz, bereziki aipatzekoa da eraikuntza batzuek dituzten uraren presioaren gaineko arazoak.
Estolderia-zerbitzuaren gaia (zehatzago esateko, lurzoru urbanizagarrietan kokatuta dauden putzu septikoena) Bizkaiko udalerrietan etengabe sortzen den eztabaidagaia da. Putzu septiko horiek beste aukerarik ez dagoelako erabiltzen dira, ezin baitira sare orokorrera lotu, hargune posiblea urrutiegi geratzen delako. Ukitutako pertsonek, oro har, salatzen dute lurzoru hiritarreko eta lurzoru urbanizaezineko erabiltzaileek jasotzen dituzten zerbitzuetan desberdintasunak daudela. Zerbitzu horrekin jarraituz, udalak behartuta daude egiaztatzera putzu septikoek euren funtzionaltasuna betetzen dutela. Mantentze-lan desegokiek eragiten dituzten ondorioen adibide gisa, Arartekoaren 2014ko urriaren 23ko ebazpena izapidetu dugu. Horren bidez, Abadiñoko Udalari gomendatu genion zenbait baserriren saneamendu desegokiak eragindako osasungarritasunik ezaren aurrean bidezkoak ziren egikaritze-aginduak eman zitzala. Udalaren erantzunaren zain gaude, helarazitako gomendioa onartzeko prest ote dagoen ezagutzeko.
3. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Administrazio publikoek lege-manuak ez betetzeak herritarrengan duen eragina da alor honetan izapidetu ditugun kexak barne hartzen dituen arrazoi nagusiaren laburpena. Kasu bakoitzak dituen alda
era txikiekin, legea bete ez dela dioten salaketak ez dira kontu berria aurreko txostenetan jorratutako alderdiei dagokienez.
Gai horretan gehiegi luzatu gabe, laburpen honetan lehendabiziko erreferentzia bat egin nahi dugu, oroigarri gisa, administrazio publikoek euren jardunean betebehar dituzten printzipio orokorrei buruz. Behartuta daude, besteak beste, eraginkortasun- eta hierarkia-printzipioen arabera jardutera, baita konstituzioan ezarritako konpetentzia-printzipioaren arabera ere. Administrazioak errespetatu egin behar du dagokion gaiaren araberako lege-esparrua, orokorra zein sektorekoa; horrez gain, bere eskumen-eremuko arauak ere bete eta aplikatu behar ditu. Atal honetako kexarik gehienak jasotzen dituzten administrazioak toki-erakundeak dira; hain zuzen ere, euren arauen bidez, beraien zerbitzu publikoen araubide juridikoa arautzeko gai direnak, zehapen-araubidea barne.
Udaletan tradizio luzea duten ordenantzez eta araudiez ari gara. Behin araudi propio hori onartuta, toki-erakundeak behartuta daude hura betetzera, indarrean dauden gainerako lege-testuen maila berean. Ezinbestekoa da aurretik aipatu ditugun printzipioak aplikatzea, egoera jakin baten aurrean zein arau aplikatu behar den zehazteko. Ez da bidezkoa araudia nahierara aplikatzea, egokiera gehiago edo gutxiagoko arrazoiengatik, ezta interesatuek beraiek ezagutzen ez dituzten interpretazio-irizpideez edo gidalerroez baliatzea ere, berorien xede bakarra araudietatik aldentzea izanik. Dena den, ez da onargarria irizpide, gidalerro edo zirkular horien gainean ez izatea behar adineko publizitaterik, jende guztiak ezagutu ditzan.
Aurreko ataletan ikusi daitekeen bezala, ekinean jarraitu behar dugu administrazio-prozedura bete dadin. Administrazioaren jarduna, oro har, administrazio-egintza baten bitartez kontzentratzen da, eta emaitza hori lortzeko prozedura bat jarraitu behar da. Prozedura horrek, orokorrean eta beste alda
era eta berezitasun desberdinei kalterik egin gabe, honako izapide hauek barne hartzen ditu: antolaketa, instrukzioa eta ebazpena. 30/1992 Legeak arautzen dituen prozedura erkideko izapideren bat betetzen ez bada (Lege horrek herri-administrazio guztiak behartzen ditu), babesgabetasun-egoera larria sortzen die erabaki jakin baten esperoan dauden pertsonei. Prozedura bateko instrukzio-egintzak nahitaezkoak dira datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko, horiei jarraiki eman behar baita ebazpena edota administrazio-egintza. Hori guztia bete-betean jasota geratu behar da nahitaezko espedientean, interesdunak iritzi-elementu guztiak izan ahal ditzan bai erabaki administratiboaren oinarriak ezagutzeko, bai erabaki horren kontra egiteko, hala irizten badio. Oinarri gisa erabili diren dokumentuak ez egoteak eragiten duen ondorio larriena da ukitutako pertsonei defentsa-gabezia eragiten diela.
Nabarmentzeko moduko beste alderdi bat da herri-administrazioek zenbaitetan dagokion espedientea “formalki” instruitzen dutela, baina ez dutela ebazten beharrezkoa den koherentziarekin eta zentzuzkotasunarekin, egintza erabakigarriak jasota, baizik eta badagoela joera espedienteari irekiera itxura emateko, baina irekiera horrek hutsune larriak eta lege ez-betetzeak izaten ditu. Gauzak horrela, funtsezkoa da froga-jarduera esanguratsua egotea; gainera, froga horiek, beharrezkoa den xehetasunarekin, irekitako espedientean agertu beharko dira, batez ere eskabide bat ukatzeko edota zigor bat ezartzeko arrazoibide gisa erabil daitezkeenean.
Hondakinak biltzeko sistemen gaineko arazoak arlo honetako tokiko zerbitzuen atalean jorratu ditugun arren, hainbat kontsulta eta kexa jaso dugu Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa ustez urratu egiten dela adierazteko, norberaren intimitatea babesteko herritarrek dauzkaten eskubideen ikuspuntutik. Nahiz eta, gure iritziaren arabera, hondakinak biltzeko sistema ez litzatekeen egongo Lege horrek babesten dituen eskubideen eraginpean, bai uste dugu udalek, herritarren kezken aurrean, bermatu egin behar dutela zerbitzu horretako langileek dagokion konfidentzialtasuna gordeko dutela, euren betebeharren jardunean ezagutu ditzaketen informazioen gainean.
Beste ikuspuntu batetik, etxeko hondakinen biltze-zerbitzuak ezartzeko sistemei buruzko kexek zein Gipuzkoako Lurralde Historikoko kudeaketatik bertatik eratorritakoek ederki irudikatzen dute adostasun-ezak sortzen dituen arazoak, eta, zenbaitetan, baita aurkakotasun garbia ere, sistema bat edo bestea hautatzeko orduan. Herritarren parte-hartze ekimenetatik (galdeketak edota sinadura bilketak) eratorritako emaitzak aintzat hartu ez izateak sortzen digun harriduraz gain, kexak jasotzen hasi gara udal batzuen jarduerengatik. Udal horiek erdiko bidea hartu nahi dute hondakinen gaikako ematean ageri diren ez-betetzeei aurre egiteko. Udalek, nahiz eta ordenantzen arau-hausteak frogatzeko zailtasunak izan, oso arduratsuak izan behar dute zehapen-ahalmenaren barruan aplika daitezkeen printzipioak eta arauak betetzeko garaian. Aitzitik, hainbat gomendiotan adierazi dugun legez, honako hauek dira hondakinen gaikako bilketaren helburuak lortzeko erarik aproposenak: gutxieneko adostasunetara heltzeko bideak berreskuratu eta bilketa hori egin behar duten herritarren esku-hartzea lortu.
Informazioa publikoa eskuratzeko eskubideari dagokionez, joan zen urtean aipatu genuen Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu egokiari buruzko azaroaren 9ko 19/2013 Legea onartu zela. Lege hori herri-administrazio orok aplikatu behar du, eta beraren helburua da jarduera publikoaren gardentasuna sendotu eta areagotzea. Aurkeztutako kexen harira, Lege horren bi alderdi nabarmendu behar dira: batetik,hala eskatzen duen edozein norbanakok dauka eskubidea eskuragarri dagoen informazio publikoa eskuratzeko (hura ematea ukatuz gero, modu egokian arrazoitu behar da); bestetik, herri-administrazioek argitaratu egin behar dute, egoitza elektronikoetan edota webguneetan, euren erakundean aplikatzekoa den araudiari dagokion informazioa, beste zenbait informazioren artean.Nabarmendu behar dugu aurrerapausoak eman direla informazio zehatza eskuragarri jartzeko orduan; alabaina, ahalegina egiten jarraitu beharra dago hura ezartzeko aurreikusita dauden epeetan legeak dioena bete dadin (autonomia-erkidegoek urtebeteko epea dute oraindik, 2015eko abenduaren 11ra arte, Legearen betebeharretara erabat egokitzeko).
Nahiz eta egiaztatu dugun aurrerapen orokor horiek eman direla, oraindik ere alde nabarmenak hauteman daitezke administrazioen artean. Ondorioz, horietako hainbatek ahalegin handia egin beharko dute geratzen den urtean zehar, euren egoitza elektronikoetan edo webguneetan erakundeari, antolaketari eta plangintzari buruzko informazio guztia sartzeko, baita garrantzia juridikoa duen informazioa ere. Horrez gain, ekonomia-, aurrekontu-, eta estatistika-jardueren gaineko informazioa ere azaldu beharko da, Legeko 6., 7. eta 8. artikuluek agintzen dutenari jarraiki. Hala ere, azpimarratu behar dugu aipatu betebehar horiek gutxieneko eginbeharrak direla, eta ezerk ez duela oztopatzen legeak agintzen duena gainditu eta herri-administrazioek euren jardunari buruz ematen duten informazioa sakon dezaten; era horretan, erakunde horien gardentasuna areagotuko lukete eta herritarrei zerbitzu hobea eskainiko liekete.
Ezin dezakegu gogoeta hau bukatu informazio publikoa eskuratzeko eskubidea modu egokian gauza dadin herri-administrazioek jarri behar dituzten baliabideak aipatu gabe. Aurreko paragrafoan publizitate aktiboaz aritu bagara, hemen bilatzen dena da eskuragarri dagoen informazio publikoa ematea aurkezten diren eskabide jakinei erantzunez. Atal honetan ahalegin berezia egin beharko da, tradizioz aurkakotasun handia egon baita eskaera horiek asebetetzeko. Eskuragarri dagoen informazioa emateko murrizketak edo mugaketak Legean aurreikusita daude, baina teknologia berriak kide egokiak izango dira arauaren printzipioak betetzeko, gero eta errazagoa delako izaera pertsonaleko datuak bereiztea, eta horixe izan ohi da informazioa eskuratzeko eskabidea ukatzeko aitzakia erabilienetakoa. Laburbilduz, herritarrak zerbitzatzeko printzipioak adieraziko du zenbatekoa den ukitutako erakundeen gardentasun-maila.
12. Osasuna
1. Arloa kopurutan
Aurten 90 kexa jaso dira guztira, honela banatuta azpi-arloen arabera:
• Erabiltzaileen eskubideak 32
• Osasun laguntza 18
• Administrazioaren funtzionamendua eta prozedura administratiboa 16
• Itxaron zerrendak 10
• Herritarren eskubideak 9
• Kontratazio-araubidea, ondarea eta administrazioaren erantzukizuna 3
• Osasun publikoa 2
Abenduaren 31n arloko kexen informazio estatistikoa honakoa da.
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Hautapena
Oraindik jaso ditugu Osasun Sistema Nazionalaren jasangarritasuna bermatzeko premiazko neurriei buruzko apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege Dekretuko, erreformei eta lege testuinguru berri horretan gure autonomia erkidegoan egin den arautegi autonomikoari lotutako kexak. Osasun zerbitzuen eta erabiltzaileen arteko erlazioekin edo azken horiek haien funtzionamenduari buruz espero dutenarekin zerikusia duten beste kontu batzuen aldean ezin esan dezakegu aurten protagonismo berezia izan dutenik.
Osasun arreta publikoko erreformei lotutako kexak eskuratzeko eskubidearen onarpenaren ingurukoak izan dira, bai aseguratuei zein onuradunei dagokienez. Eraketa berriak zenbait alderditan argitasunik ez duela berretsi dugu; hori dela-eta, pertsonek ez dute beti jasotzen informazio argia eta adiera bakarrekoa euren egoerak doako osasun laguntza jasotzeko bidera daitezkeen moduari buruz.
Jakina denez, egun gure autonomia erkidegoan egoera irregularrean dauden atzerritarrentzat osasunaren eskuragarritasuneko erabateko parekatzea urtebete lehenagotik erroldatuta daudenei iristen zaie. Baldintza hori betetzen ez dutenek zenbait zerbitzu eskura ditzakete, familia-medikua esleituta, baina ezin dute erabat egin.
Beraz, gauden unean ezin dugu esan osasuna pertsona guztiei dagokien eskubidea denik eta, beraz, unibertsala denik. Testuinguru honetan, eskubide hori oraindik onartuta ez duten pertsonak hainbat egoeratan daude, eta batzuk Osasun Sailak urtebetez erroldatuta egotearen baldintza betetzen ez dutenentzat aurreikusi dituen formulek jaso ez dituzten egoeretan daude.
Pertsona horien orientabidea, osasun publikoko sistemara hurbiltzea bultzatuz edo haien egoerak lehen aldiz doazen eta osasun agiririk ez dutenentzat jarritako bideen bidez bideratuz, egiteke dago oraindik.
Beharbada, sistemak dauzkan informazio puntuetan, izan Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarenetan, ekainaren 26ko 114/2012 Dekretua, -Osasun Sistema Nazionaleko osasun prestazioen Euskadiko Autonomia Erkidegoaren eremuko araubideari buruzkoa- edo Aseguru eta Kontratazioaren Zuzendaritzaren jarraibideak aplikatzean, edo Osakidetzan laguntza ematean edo legediak babestutako kasuetarako (adibidez, haurduntzari arreta emateko) hitzorduak ematean, pertsona horiei arreta ematen dietenen prestakuntza faltagatik da.
Atzerritar egoiliarrak dauden egoera mota guztiei, euren baliabideekin euren osasun laguntzari aurre egiteko zailtasun ekonomikoak dituztelarik, zenbait administrazioren (Osasun Saila, INSS edo Barne Ministerioa) jarduketa batzen zaio, eta haietako bakoitzaren erabakien irakurketa isolatura darama horrek batzuetan. Hura bideratzea ez da beti erraza, ezagutu ditugun kasuetan, behintzat, ondoren posible izan den arren.
Esaterako, kasu batean laguntzarako eskubidea ukatu zitzaion Espainian modu erregularrean, familia berrelkartzearen bidez, sartu zen pertsona bati. Horrek esan nahi du berrelkartzeagatiko baimena eskatu zuen unean pertsona hartzailearen baldintza ekonomikoak hartu zituela aintzat Barne Ministerioak, eta ez hatutako pertsonarenak (Espainian atzerritarrek dituzten eskubideei eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko 4/2000 Lege Organikoa, 2/2009 Lege Organikoaren bidez erreformatu ondoren, onartu zuen apirilaren 20ko 557/2011 Errege Dekretuko 53. eta hurrengo artikuluak).
Geroago, pertsona hartzailearen egoera alda
tu egin zen, lana galdu baitzuen. Horren ondorioz, hartutako pertsonak ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuaren babesa eskatu zuen, eta hori ere ezetsi zitzaion, familia berrelkartzea onartu zitzaion baldintzetan oinarrituta.
Datu guztiak bildu ondoren haren nahia bideratu ahal izan bazen ere, gure ustez horrek erakutsi egiten du parte hartzen duten eragileen aniztasunak beti erraza ez den prestakuntza eskatzen diela administrazio eskudunei.
Atzerritarren laguntzarako eskubidearen eremu berean, esan behar dugu adingabe atzerritar batentzako osasun laguntzari lotutako egoera baten berri eman digutela berriz.
Egungo xedapenaren arabera, adingabe atzerritarrak eskubidea dauka laguntza espainiarren baldintza berberetan jasotzeko (maiatzaren 28ko 16/2003 Legea, Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzkoa, 3. artikuluan, 16/2012 Errege Lege Dekretuak emandako idazketa berrian) baina zenbait interpretazio sortzen ari da.
Aztertutako kasu batean, INSSk irregulartzat jo zuen adingabe bat Espainian egotea; horren ondorioz, kexa jarri zuen unean, ezin zen bere aitaren aseguruaren onuradun izan.
Ukatzeko kausarekin bat etorri zein ez, onuradun izaera onartzeko eskumena duenak (INSS) onartzen ez duela ikusita, adingabearen egoera bideratzeko bidea bilatu behar genuela iritzi genion; izan ere, egoera irregularrean jo zuten, baina aldi berean egoera irregular horretan daudenentzat dauden beste bideetatik kanpo utzi zuten (bizileku baimenik gabe).
Orduan harren erroldatze denbora urte bat baino laburragoa zen eta horrek haren kasua zailtzen zuen ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuaren eremuan, baina, hori gogoan izanda, arrazoizkoa iritzi genion, ukatzeko arrazoi haren egoera irregularra onartuta, kasua gure informazio eskaeran aipatutako 16/2003 Legeko 3. artikuluan onartua izateari eta, beraz, laguntzaren doakotasuna eskuratu ahal izateari.
Planteamendu horrek ez du ulertarazi behar gure ustez adingabe orok, atzerritarra izateagatik, laguntza doakorako eskubidea duenik. Gure proposamenak adingabearen egoera berezia izan zuen kontuan: laguntzarako eskubidea zuen aitaren semea, zeini organo eskudunak (INSS) ez zion onartzen onuraduna izateko eskubidea egoera irregularrean egoteagatik.
Ikuspegi horretatik, gure ustez adingabe hura zegoen egoera bereziak laguntzarako doakotasunaren justifikazioari buruzko egindakoaz beste ebaluazio bat ahalbidetzen zuen, 16/2003 Legeko 3. artikuluaren babespean.
2.2. Erabiltzaileen eskubideak
Eskubideen enuntziatuan desadostasunik ez dagoenean haiek gauzatzeko zailtasunak badaude batzuetan, arazoa are handiagoa da enuntziatuan edo edukian bat etorri ezean. Horren adibide da aldi baterako desplazatutako pertsona bati larrialdikoa ez zen laguntza espezializatua uko egitea.
Kexa batean azaldutako egoerak erakutsi egin digu gure iritziz okerrak diren funtzionatzeko ereduak daudela. Zehazki, lehen laguntza eskaini ondoren laguntza espezializatuko balizko eskaerak, larrialdikoak ez direnean, ezesten diren egoerez ari gara.
Pertsona horrek emandako datuak ikusita, haren egonaldi/desplazamenduaren aldia erroldatzea alda
tzeko eskatzen dena baino txikiagoa zen. Ezusteko familia arrazoiek haren egonaldia luzatu zuten.
Ikusitako datuetatik ondoriozta daiteke jokabide hori ohikoa dela beste osasun sistema batzuetan eta, beraz, ez dela Euskal Osasun Sistemaren berezitasun bat. Dena dela, hori gogoan hartuta ere, ez dugu aurkitu ordenamenduak laguntza motan murrizketarik babesten duenik izatezko desplazamenduan oinarrituta eta, gainera, eskatzen duena ez dago behartuta laguntza behar izan duen autonomia erkidegoan erroldatzera.
Aitzitik, gure ustez jarduketa horiek euren patologiaren arabera dauden tokian daudela jasotzeko eskubidea dutenen osasun laguntza mugatzen dute. Nahi hori babesten du Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko 16/2003 Legeak, zeinek, 4. c) artikuluan, prestazioen katalogoan onartutako osasun laguntza dagoen autonomia erkidegoan jasotzeko eskubidea jaso duen. Bestalde, Lege bereko 24. artikuluak xedatu duenez, eskuragarritasuna lurralde nazionaleko tokia zein ere den bermatuko da.
Osasun laguntza hori Osasun Sistema Nazionaleko zerbitzu komunen zorroaren arabera gauzatu behar litzateke.
Ezin da alde batera utzi eskubidearen lege eraketa hori, laguntzaren jarraikortasuna dagoen osasun sistemaren erabiltzaileentzat aurreikusitako itxaron denborei egokitu behar bazaie ere.
Horregatik, Arartekoak jasotzeko eskubidea duten pertsonen laguntza espezializatuko eskaerei erantzutea gomendatu du, aldi baterako desplazatuta egon zein ez.
Atal honen barruan kokatu dugu pertsona batek jarritako kexa. Osakidetzaren mendekoa ez zen zentro batera bideratua izateko baimena eskatu zuen berak.Eskaera artatzea hemoderibatuen transfusiorik gabe egin nahian oinarritu zen, arrazoi erlijiosoengatik (Jehovaren lekukoa).
Kexaren alderdietako bat zen senda-agiria eman ziotela. Ospitaleak honela argitu zuen puntu hori: “Egun duen egonkortasun klinikoa dela-eta, infekzio aktiboen daturik gabe, eta pazientea ahoaren bidezko osasun tratamenduaren bidez kontrolatuta egonda, ospitalean senda-agiria ematea eta bilakaera ikustea erabaki da.” Erantsi zuenez, transfusioa saihesteko ahal zen guztia egingo zela eta guztiz beharrezkoa izanez gero baino ez zela egingo jakinarazi zitzaion, baina gaixoak bere erabakiari eutsi zion.
Medikuen erabaki hori zalantzan jarri ez zenez gero, ulertu genuen, datu gehiagorik ezean, administrazioak eskatutako ospitalera alda
tzeko izapideari ez ekiteak ez zekarren, berez, ospitaleak laguntza ukatzerik, ordenamendu juridikoak osasun sistema publikoari, kasu honetan Osakidetzari, emanarazten dion zentzuan. Ondorio horretara iritsi ginen justizia auzitegiek egindako analisia ikusi ondoren; haren arabera, ez da funtsezko eskubiderik urratu osasun sistema publikoko osasun zerbitzuek euren pazienteei osasun laguntza haiek, Jehovaren lekukoak izateagatik, edo beste erlijio batekoak izateagatik, zein beste inguruabar batzuengatik, egokiak deritzeten baldintzetan emateko konpromisorik ez hartzeagatik.
Antzeko arazoa sortu zen beste kexa batean, kasu honetan euren sinesmenengatik artatzerako aurreikusitako baldintzei eragozpenak jartzen dizkieten pertsonei arreta eman behar dien pertsonaren ikuspegitik. Kontzientzia eragozpenaren ikuspuntutik azaldu zuen bere jarrera.
Eragozpenaren aplikazio praktikoa ez da erraza eta mugak izan ditzake. Kasu jakin bakoitzean egiaztatu behar da; izan ere, adibidez, ez da gauza bera bizi larrialdiko egoeretan hartutako erabakia, non medikuek baimenik gabe jardutea lex artis-en babestuta egon daitekeen, edo programatutako artatze bat egin behar denean har daitekeena, halakoetan posible baita, artatzea behar duen pertsonaren baimena ez ezik, ospitaleak gaixoaren sinesmenen arabera burutzeko baliabideak edukitzeko aukera ere ebaluatzea.
Ikuspegi juridikotik, ezin dugu esan transfusioaren arbuiatzea bere sinesmen erlijiosoetan babesten duenak hala egiteko eskubiderik ez duenik. Baina horrek ez du esan nahi beste teknika bat erabilita artatua izateko eskubidea duenik; horrek, gainera, medikuei tekniken fidagarritasunen araberako irizpideak ezartzea ekar lezake.
Dena dela, gerta daiteke ospitaleek baliabideak edukitzea eta, beraz, transfusioa ez diren jardunbideak erabiliz artatzeko moduan egotea. Horregatik, ospitale batean paziente bati dagokionez zerbitzuak ematen dituen pertsonaren erabakiak ez luke haren antolamendutik kanpo geratu behar. Horregatik, gure ustez ezin da errezeta bakarra erabili, kasuaren inguruabar zehatzak (adingabetasuna, beste aukerak egotea, bizi larrialdia, etab.) ebaluatu gabe.
Mediku alda
ketek, gehienetan ofizioz egindako alda
keten ondorioz, kexak eragin dituzte berriz ere. Saihestezinak direla onartuta, gure jarduketak aurreko medikuarekin jarraitzea eskatu dutenek emandako arrazoiak aztertzea bilatu du.
Zerbitzu espezializatua eta ospitalea hautatzeko eskubideari dagokionez, ikusi ditugun datu batzuek eskubide hori behar bezala aintzat hartzen ez dela adierazi digute, batzuetan bigarren iritzia izateko eskaerekin nahastuta.
2.3. Osasun laguntza
Haurdun zegoen emakume batek desadostasuna adierazi zuen ospitalean eman zioten arretarekin. Kexa hori Erdiratze Arrunta Artatzeko Estrategiaren eremuan kokatzen dela ulertu genuen; horretarako Erditza arrunta artatzeari buruzko gida praktiko klinikoa prestatu zen.
Gida horretan honakoak jaso ditu: ahalik eta ezagutzarik onenean oinarritutako jardunbide kliniko egokiak hedatzea eta erabiltzea, emakumeek erabakietan parte hartzea, profesionalak prestatzea eta ikerketaren sustapena, Osasun Sistema Nazionalaren testuinguruko lan ildo nagusi gisa. Kexan adierazitakoaren arabera, bidea egiteke dago.
Gure ustez, osasun laguntzari buruzko atal honetan kokatutako zenbait kexa ondare erantzukizuneko prozeduran bideratu behar ziren, eta zentzu horretan informatu dugu.
Hala ere, berriz gogorarazi behar dugu, batzuetan, kexaren aurretik erabili den pazientearen arreta zerbitzuen aurreko erreklamazio bidean tratamendu hobea izateak haren laguntzan esku hartu zutenek ordura arte argitu ez zituzten haren laguntzaren alderdiak argitzeko balio dezake.
Patologia artatzeko behar den medikazioaren eskuragarritasunak zenbait kexa eragin ditu.
Batzuk haiek agintzea baimentzeko prozedurari lotuta egon dira, gehienetan Osakidetzako Farmazia Batzorde Korporatiboak onartzen luzatzeagatik, ospitaleko farmazia zerbitzuak proposatu ondoren. Beste batzuetan baimentzeko prozedurari; izan ere, aurreikusitako mekanismoen –haien artean, prezioak finkatzea eta finantzaketa- bizkortasunik eza ez da zio bakarra (adibidez, C hepatitisa artatzeko medikamentu berriei buruzko jarrera terapeutikoen txostenak). Kexetan, pazienteek aldeak ikusten zituzten euren aburuz berdinak ziren egoeretan eta sentitzen zuten ez zeukatela informazio kliniko nahikorik, adibidez, C hepatitisa zuten gaixoen lehentasuna azaltzeko.
Farmazia prestazioko koordainketari dagokionez, kexa batzuek bizkortasun faltaren berri eman dute, osasun txartelak ekarpena jasotzeko darabiltzan datu ekonomikoak pazienteen uneko inguruabarrei egokitzeko.
Laguntza bidezko ugalketako tratamenduak (LUT) eskuratzeari buruzko kexa gehiago jaso ditugu. Batzuek adinaren arazoa adierazi dute, dagoen itxaron beharrari lotuta. Adinaren irizpideari dagokionez, gerta daiteke, lehendik zeuden itxaron denborak luzaroan handitzeagatik, itxaroteko baldintza arruntetan tratamendua jasoko zutenek ezin hura eskuratzea 40 urte bete izanagatik. Halako egoeretan, gure gomendioa inguruabar hori kontuan hartzea da, lehentasuna baztertu gabe, tratamendua eskuratzeko bidezko itxaropena itxaron denbora luzatzeagatik zaputz ez dadin.
Prestazio horri dagokionez, ezarpenaren aurreko diagnostiko (EDG) baterako baimena ukatu zaio elkar-traslokazioa zeukan emakume bati. Eskaeraren ezeztapena lehendik seme-alabak edukitzearekin izan du zerikusia.
Beste espediente batzuetan halako kasuetan EDG egiten ez bada dagoen arrisku egoera adieraz da. Zehazki, seme-alabarik gabeko emakumeak ziren eta beste ziklo bat onartzeak (3 ziklori jarraitu zieten) prestazioaren baldintza bat ez betetzea zekarren.
Osasun Sailak jakinarazi zigunez, Osakidetzako laguntza bidezko giza ugalketaren jarraipen batzordeak egoera horiek baloratu zituen, eta haren arabera, prestazio hori eskuratzeko irizpideak ezartzeko arrazoien ikuspuntutik, gaitz genetiko baten posibilitatea ez zen salbuespena arrazoitzeko inguruabarra. Eraginkortasuneko irizpidea (3. ziklotik aurrera arrakasta-tasak duen murrizketa handia) kontuan hartuta, ez zen finantzaketa publikoaren bidez ordaindu behar.
Beste gogoeta bat ere helarazi zigun, ordea: desberdina da gaitz genetikorik gabeko ondorengoak bilatzeari dagokion balioa eta modu naturalean ondorengorik edukitzerik ez duen emakume batengan ondorengo biologikoak bilatzeari dagokiona.
Kasu honetan ez zen gertatzen hiru ahalegin agortu izanaren egoera zeinek, Laguntza bidezko Giza Ugalketaren Batzordeak adierazi zuenez, arrakasta-tasa urria iragarriko zukeen, finantzaketa publikoaren ikuspuntutik kontuan hartzeko elementua izanik.
Gaitz genetikorik gabeko ondorengoak lortzeko xedea antzutasunaren tratamenduetarako kontuan hartutako irizpideen salbuespen arrazoitua izan liteke. Halako kasuetan EDG emakume antzu bat artatzera zuzenduta ez dagoen prestaziotzat hartzeko aukera proposatu zuen iradokizuna ez zen onartua izan.
2.4. Itxaron zerrendak
Atal honetako kexa askotan ikusi dugunez, zegokien arreta zerbitzura joan ondoren, artatuak izateko espero zitekeen itxaron denborari buruzko informaziorik gabe jarraitzen zuten pazienteen informaziorik eza ohiko egoera da.
Kexen alderdi garrantzitsu hori aurreko txostenetan aipatu dugu; haietan adierazi genuenez, artatua izateko zain dagoenaren ziurgabetasuna murriztu ahal izateko informazio maila egon behar litzateke.
Itxaronaldiei buruz batzuetan azaldu diguten beste alderdi bat, haiek luzeak direnean, aldi baterako ezintasuneko egoerekin duen erlazioa da, batez ere haiengatik aldi baterako ezintasuneko egoera hori agor daitekeenean.
Interesdunak bere ezintasuneko egoera amaiaraz liezaiokeen arazoa saihestu nahi izatea, arrazoi klinikoa ez bada, bidezkotzat jo behar dugu. Bestalde, justifikatuta dago medikuak ere pazientearen prozesu klinikoa bere irizpidearen arabera juzgatzeko aukera ere, emandako datuak ikusita, artatzea aurreratzeko datu klinikorik egon gabe.
Baina kexa horiek, agian, kontuan hartu behar litzateke laneko bajen kudeaketa eta prestazioa hobetzeko INSSrekiko lankidetza hitzarmenekin lortu nahi den helburuari dagokionez; haietan, osasun sistemen eta Gizarte Segurantzaren arteko lankidetzaren bidez aldi baterako ezgaitasuneko egoeren estaldurak Gizarte Segurantzaren sistemaren jasangarritasunerako dauzkan ondorioak arindu nahi dira.
Kexa horiek agertzen duten alderdia, seguruenik, lankidetza hitzarmen horiengatik berdina ez bada ere, azaltzen ari garen arazoa ez dago helburu horretatik kanpo; izan ere, laguntza azkarragoak ezgaitasuneko egoera ahal den neurrian murrizten lagundu dezakeen moduarekin ere badu zerikusia.
2.5. Funtzionamendua
Sektoreko greba baten ondorioz larrialdiz kanpoko anbulantzia programatua erabiltzerik izan ez zuten paziente batzuen egoerak pentsarazi egin digu eragindako pertsonek ukoaren zioei buruz jaso zuten informazioa ez zela behar bezain zehatza.
Gutxieneko zerbitzu gisa (printzipioz larrialdiak, hemodialisiak eta onkologikoak) sartzen ez diren garraioak geratzen diren egoera ez da oharkabean igaro 2014ko otsailaren 17ko Aginduan; izan ere, atzeratzeak gaixotasunaren bilakaera eragin liezaiokeen kasuez mintzatzean, honakoa dio: <“Beste kasu batzuetan, osasun prestazioa denboran programatzeak zerbitzu horien erabilera malgutu dezake, une batzuetan, osasun sistemaren funtzionamenduan zailtasunak eragin arren.”. Hortaz, garraiatze batzuk, printzipioz, alda
tu egin daitezke pazienteen egoera klinikoek hala ahalbidetzen dutelako.
Informazio egoki eta zehatzagoak, artatzeko anbulantzia eskatu zen premia klinikoa bideratzea ahalbidetuko zukeen, adibidez, garraiobide horretan garraiatzea aurreikusi zen artatzea birprogramatuz eta, seguruenik, bide pribatu batera jo ondoren kostua erreklamatzeko eskaerak ezetsita ikus ditzaketenen frustrazioa saihestuko luke.
Osasun garraioaren prestazioa beste bide bat erabiltzeko ezintasun fisikoan edo beste kausa kliniko batean oinarritzen da. Horregatik, greba baten ondorioz hura programatutako egunean erabiltzerik ez dutenean, eragindako pertsonei une horietan zerbitzua burutzen den testuinguruaren berri eman behar zaie, hots, programatuta zeukaten anbulantzia ukatzeko kausak jakinarazi behar zaizkie.
Gutxieneko zerbitzuek, printzipioz, kontsulta, proba edo tratamendu atzeraezinen joan-etorriak bete behar dituzte.
Gutxieneko zerbitzuen Aginduan berariaz jasotako kasuetatik kanpo, egoera atzeraezinen aurrean noiz gauden erabakitzea konplexua izan daiteke, bestek beste, grebaren iraupena, oro har, ezin delako iragarri eta hitzorduak atzeratzea ez da beti posible edo ondoriorik gabea.
Horregatik, aurreikusitako laguntzaren eguna birprogramatzeko aukeraren eta, behar balitz, horrek artatzen ari den patologiaren bilakaerari eragin liezaiokeen moduaren berri ematea komeni da.
Atal honetan inoren baliabideekin egindako tratamendua baimentzeko prozedura batzuk kokatu behar ditugu; haiei modu bizkor edo dinamikoagoan heltzeak emaitza hobea emango zuen seguruenik. Hala iradoki zuen kimioterapia tratamendu baten aurreko kriozainketako prozesu bat eskuratzea ukatu izanaz ziharduen kexa batek.
Osakidetzan eskuragarri ez zegoenez gero, inoren baliabideetara jotzeko lehenagoko baimena eskatu zuen. Emaitza aztertuta gauzak honela gertatu zirela ondorioztatu genuen: pazienteak hasierako kontsulta bat egin zuen kriozainketa eskuratzeari buruz eta kontsultari emandako ahozko erantzuna dela-eta, prozedura hori Euskal Osasun Zerbitzuaren eskaintzan ez zegoela esanez, idatzizko eskaera formala aurkeztu zuen, zein tratamendurako behar zen medikamenduaren errezetarako bisatuaren eskaera bezala interpreta liteke.
Dialektikari begira, onartuta eskaera hori ez zela onartu gure autonomia erkidegoko zentro pribatu batera bideratzean zetzala ulertu ez zelako, arrazoizkoa da pentsatzea osasun administrazioak, funtzionamendu ahalik eta onenaren ikuspuntutik, hasiera batean Gregorio Marañón Ospitalera bideratzeko aukeraren berri eman behar ziola.
Informazio bizkorragoak kimioterapia tratamendua hasi aurretik kriozainketako prozedura eskuratzea ahalbidetuko zukeen; hura ez zen posible izan, lehen saioa Osasun Sistema Nazionaleko zentro batera bideratzeko aukera jakinarazi ziotenean izan baitzuen.
Ondare erantzukizuneko espedienteen izapidetzeari dagokionez, kexa gehiago jaso dugu izapidetzearen iraupenagatik. Ez dugu alde batera utzi nahi espediente horien analisiak eta izapidetzeak eduki dezaketen konplexutasuna, baina ordenamendu juridikoan xedatutako epea luze gainditzeak hura aiparazten digu.
3. Araudi eta gizarte-testuingurua
Apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege Dekretuak ekarri duen funtsezko alda
ketaren ondoren, haren alderdi jakin batzuk arindu egin dira talde jakin batzuek gure autonomia erkidegoan laguntza eskuratzeari dagokionez (ekainaren 26ko 114/2012 Dekretua).
Bestalde, Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako osasun tratamenduei atxikitzea errazteko laguntzak arautzen dituen azaroaren 19ko 447/2013 Dekretuak, laguntzak ezarri ditu medikamenduen prezioak tratamenduei jarraitzea galaraz ez dezan.
Iaz, Arartekoaren abenduaren 24ko 8/2013 Gomendio Orokorrean jasotako arrazoietan oinarrituta, ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuan ezarritako urtebeteko erroldatze muga berrikusteko eskatu genuen, Osasun Sistema Nazionalaren aseguratu edo onuradun ez diren pertsonen osasun laguntzarako egiazko eskuragarritasuna posible izan dadin.
Beste aukera batekin, Osasun Saileko Aseguratze eta Kontratazioaren Zuzendaritzaren jarraibide jakin batzuek laguntzaren jarraikortasuna bermatzea bilatu dute, osasun publikoaren ikuspegitik, 114/2012 Dekretuaren onarpena iritsi ez zaien pertsonek behar duten tratamendu farmakologikoa emanez. Halaber, azpimarratu egin behar da pertsona horiei familia-mediku bat esleitzea, haien osasun prozesuen jarraipenari laguntzeko.
Osasun Sailak jarraibideen bidea hautatzeko arrazoiak ez dira apetatsuak (zuhurtasuna Estatuko administrazioak aurkaratuko balu). Baina jarraibidearen tresnak ematen duen segurtasun juridikoa ez da haren hartzaileek xedapen orokor baten esparruan leukaketenaren parekoa; horregatik, gure ustez ez da alde batera utzi behar aipatu Dekretua egokitzearen bidea. Berariazko modalitate teknikoak proposa litezkeela onartuta ere, osasun laguntzarako eskubidea talde horri zabaldu behar litzaioke lurraldean egiatan bizi dela egiaztatzen denean.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
Gure jardueraren iturri nagusia banako kexak dira oraindik; haietako batzuek gomendio orokorrak ekartzen dituzte, hala nola iaz dokumentazio klinikoa eskuratzeko irizpideen egokitzapenari buruz egindakoa, edo Osasun Sistema Nazionalean aseguratu ez diren pertsonen osasun laguntzari buruzkoa, arau testuinguruari buruzko 3. atalean aipatu dugunez; izan ere, egun osasun laguntzaren eskuragarritasun osoa oraindik baldintzatzen duen araudia egokitzean datza.
Gomendio horien edukiaren inguruan sortzen diren alderdien jarraipena arlo honetako ekintza planean jasota egon da.
4.1. Ofiziozko jarduerak
Zenbait hedabidek Osakidetzako langileei eragiten dieten alderdi batzuei buruz sektore batzuek adierazi dituzten desadostasunak jaso zituzten.
Alderdi horietako bat bajak ordezteari dago lotuta; egoera horrek, nola heltzen zaion, pazienteen osasun laguntzari eragin diezaioke. Eragin horrek ez luke ikuspuntu klinikora mugatuta geratu behar.
Osakidetzak 2011ko maiatzaren 9ko Lan Baldintzen Hitzarmenean aurreikusitako irizpideak helarazi zizkigun. Bajak ordezteko irizpideak, eta ez lanpostu hutsak ordeztekoak, ezagutu nahi genituenez gero, beste eskaera bat egin genuen gaixotasunagatiko aldi baterako bajak betetzeari buruz; baja horiek 6 hilabetetik beherakoak izan ohi dira, eta hasierako erantzunean azken horiek adierazi zizkiguten.
Gure ustez, kalitate estandarrek ez dute bakarrik adierazle klinikoen araberakoak izan behar. Bestela esanda, ez dirudi zerbitzu bat ibiltzeko osasun langileen ordezpena bigarren, seigarren edo hamargarren baja egunetik aurrera egitea berdin denik.
Txosten hau egiteko unean espediente hori irekita dago.
Trebiñoko Konderrian larrialdi bat artatzeko eskaeraren inguruko jarduketak burutu ziren inguruabarrei dagokienez, ofiziozko espediente bati ekin genion Osakidetzaren aurrean. Egin dugun analisia Arartekoaren 2014ko irailaren 26ko Ebazpenean jaso dugu. Haren bidez, neskatila baten heriotza tragikoagatik eta Trebiñoko Konderrian bizi den haren familiak 112 zerbitzura egindako laguntza eskaerari emandako erantzunagatik irekitako ofiziozko espedientea amaitu zen.
Ofiziozko hirugarren espediente baten bidez dokumentazio klinikoa eskuratzeko eskaerak ebazteko oinarri erabiltzen diren irizpideei buruzko Arartekoaren azaroaren 5eko 9/2013 Gomendio orokorra, zeinen irizpideak Osakidetzak onartu baitzituen, betetzearen jarraipena egin nahi izan da.
Hura betetzeko, Osakidetzak idazki bana igorri die zerbitzu erakundeen gerentziei Gomendioa ezagutarazteko, eta jarraibideak bidali dira hura abiarazteko. Halaber, lantalde bat sortu da, Osasun Laguntzaren Zuzendaritzako eta Aholkularitza Juridikoaren Azpi-zuzendaritzako ordezkariek osatuta, eskuragarritasun eskaeren kudeaketako balizko alda
ketak aztertzeko. Une honetan esfortzu gehienak osasun zorroan ari dira egiten, banako sarbiderako ingurune digitala izan dadin, eta sartu, zuzendu, ezeztatu eta aurka egiteko egungo prozedura egokitzen.
Lantaldearekin izan genituen bileretan berretsi genuenez, funtsean ez dago desadostasunik dokumentazio klinikoaren eskuragarritasunari buruz. Baina egungo diseinuak esfortzu handia behar du historia kliniko osoa osatzen duten dokumentuetan hirugarren pertsonen daturik edo ohar subjektiborik ez dagoela egiaztatzeko eta, egonez gero, ohar horien egileek haiek ematea onartzen duten kontsultatzeko.
Osasuneko zorroan historiaren digitalizazioari dagokionez ematen ari diren urratsek eskaera askoren kudeaketa neurri batean arinduko dutela espero daiteke.
Dokumentazio Klinikoaren Batzordearen eta lantaldearen arteko elkarlanak emaitzak emango dituelakoan gaude, egungo sartzeko prozesua egokituz.
Iaz larrialdiko laguntza bizileku baimenik ez duten pertsonei fakturatzeari buruzko ofiziozko espediente bat ireki genuen. Egoera hori 16/2003 Legeko 3. artikuluan dago jasota.
Egiaztatu dugunez, helarazi zitzaigun konpromisoa gauzatu egin da eta, egun, faktura laguntzarako eskubidea frogatuz gero baliogabetu egingo dela adieraziz igortzen da. Modu bertsuan ez bada ere, egiaztatu dugunez, jakinarazpen formalarekin batera hura frogatzeko moduari buruzko argibideak ere bidaltzen dira.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege Dekretuaren erreformak dakarren esparru saihestezinean kokatuta, hura aplikatzea ez da erraza eskumenen erabilera partekatuarekin topo egiten dugun testuinguruan: osasun publikoaren aseguratu edo onuradun izatea onartzeko eskumena duen administrazioa (Estatua) alde batetik, eta laguntza hori gauzatzeko eskumena duen administrazioa (Eusko Jaurlaritza) bestetik.
Horri erantsi behar diogu osasunaz (INSS edo Osasun Saila) besteko hirugarren administrazio batek bizileku baimena bere modalitate guztietan emateari dagokionez hartutako erabakiak ere aintzat hartu behar direla. Ordenamenduak xedatu duenez, hura emateko baliabide nahikoak eta osasun asegurua edukitzea frogatu behar da. Lege xedapen batean oinarritutako presuntzio hori ez dator beti bat errealitatean, baina inguruabarrak egiatan egiaztatu gabe aplikatzen da.
Testuinguru horretan, non, bestalde, ekintza jakin batzuk xedapen orokorrak ez diren jarraibideen mende egotea beste zailtasun bat baita, egoera berdinei arreta desberdina emateko arriskua atzeman dugu, osasun eskubidearen eskuragarritasunari lotutako eskubide bilbe hori ez ezagutzeagatik. Lege murrizketekin batera, beraz, hura aplikatzeak dakarren zailtasuna daukagu.
13. Segurtasuna
Segurtasun arloak idatzizko 95 kexa jaso ditu, hots, Arartekoak aldi honetan jasotako guztien % 4,31. Herri-administrazioei eta eragin dieten azpi-arloei dagokienez, honela banatu dira:
Administrazioen arabera:
• Tokiko Administrazioa 52
• Euskal Autonomia Erkidegoko
Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) 35
Azpi-arloen arabera:
• Trafikoa 62
• Herritarren eskubideak 16
• Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura 10
• Herritarren segurtasuna 3
• Jokoak eta ikuskizunak 1
• Beste alderdi batzuk 1
• Babes zibila 1
• Kontratazio-araubidea, ondarea eta administrazioaren erantzukizuna 1
Txostena ixteko egunean, aurten izapidetutako kexak honako egoeran zeuden:
Bestalde, honako azpi-arloetan 6 espediente izapidetu ditugu ofizioz:
• Atxiloketa zentroak 2
• Herritarren eskubideak 2
• Herritarren segurtasuna 2
2014an Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jaso du kexa gehien, eta haren ondoren Bilbo, Donostia eta Gasteizko udalek. Beste udal batzuek ere jaso dituzte kexak, baina ez hainbeste.
Arestiko urteetan bezala, atal honetan ematen ditugun zenbatekoetan ez dira jaso ezesteko legezko kasuren batean egoteagatik edo herriaren defendatzailearen edo beste defendatzaile batzuen eskumen eremukoa izateagatik esku hartzerik izan ez dugunak.
Administrazioek euren jarduketa zuzendu dute aurten amaitutako kexa askotan, guk jarduketa okerra sumatu ondoren.
Oro har, administrazioek Arartekoari lagundu beharra ere modu nahiko onargarrian bete dute. Hala ere, zailtasunak dauzkagu oraindik gure eginkizunak behar bezala garatzeko, eta horrek erakunde honetara jotzen duten pertsonen eskubideei eragiten die eta kexen izapidetzea zuribiderik gabe atzeratzen du. Oraindik ere arazorik ohikoenak egiten ditugun informazio eskaerei erantzuteko luzamendua eta galdetzen ditugun kontu jakinei eta egiten dugun balorazioari ez erantzutea dira. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari egin dizkiogun gomendioetan (Arartekoaren 2014ko otsailaren 20ko Ebazpena eta Arartekoaren 2014ko abenduaren 10eko Ebazpena) aipatu arazo horietako batzuk deskribatu dira. Erantsi behar da aipatu sailak ez diola erantzun lehen gomendioari eta Ondarroako Udalak ere ez diola erantzun egin diogun gomendio bati (Arartekoaren 2014ko ekainaren 18ko Ebazpena); hori dela-eta, ulertu behar izan dugu ez dituztela onartu. Gure oharpenei ez erantzutearen beste kasu batzuk dira 2014an amaitu ditugun aurreko urteetako kexa bi; haietan, Durango eta Donostiako Udalek ez diote erantzun trafiko araudia urratzeagatik jarritako zehapena baliorik gabe uzteko eta istripu bati buruzko polizia txosten bat berraztertzeko, hurrenez hurren, igorri genien balorazioari, eta ez digute adierazi esan genien ildotik jarduteko prest dauden.
2.1. Herritarren eskubideak
2014an izapidetu ditugun kexetan maiz errepikatzen diren arazoak agertu dira berriz, hala nola indarraren erabilera eta haren barneko kontrola, ustez okerrak diren jarduketen barne ikerketa, argiketen eta salaketa administratiboen kontrola, eragiten dituzten egitateei dagokienez, kontra-salaketa, bide publikoko identifikazioak, hutsegiteengatiko atxiloketa, agintekeria eta agenteek identifikazio profesionaleko zenbakia emateari uko egitea.
Aipatu kontuetako batzuk, hala nola ikerketa, argiketen edukiaren kontrola, identifikazio profesionaleko zenbakia emateari uko egitea eta kontra-salaketa arestiko atalean aipatu Arartekoaren 2014ko otsailaren 20ko Ebazpenean eta Arartekoaren 2014ko ekainaren 9ko Ebazpenean aztertu dira.
San Frantzisko auzoan (Bilbo) gertatutako atzerritar jatorriko pertsonen polizia kontrol eta identifikazio masibo eta bereizi gabe batek kexa eragin du berriz. Kexan adierazi zenez, operatiboan kalea itxi, kale horretako dendak zuzentzen zituzten pertsonak eta haietan zeuden bezeroak bide publikora irtenarazi, pertsona horiek identifikatu eta haietako batzuk atzerritartasuneko araudia betetzeari lotutako zioengatik atxilotu zituzten. Halaber, adierazi zenez, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak Polizia Nazionalarekin batera esku hartu zuten kontrolean, baina Udaltzaingoak esan zigun ez zuela operatiboaren berririk izan eta ez zuela hartan parte hartu eta han zeuden agenteek egin zuten bakarra kontrolak eragindako ibilgailuen eta oinezkoen trafikoa zuzentzea izan zela. Kexan azpimarratu zen ezaugarri etniko jakin batzuk dauzkaten atzerritar jatorriko pertsona guztien kontra bereizi gabe burutzen diren jarduketetan pertsona horiei ospea kendu eta kriminalizatu egiten direla, etorkinen artean izua, segurtasunik eza eta ezinegona eragiten direla eta erakundeek, gizarte erakundeek eta norbanakoek haien gizarteratzea lortzeko burutzen dituzten lan prozesuak baliogabetzen direla.
Halaber, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren ustezko zirkular batek ere kexa bat jaso du. Zirkularra magrebtar gazteei eta beste talde batzuetako pertsonei egindako identifikazioei buruzkoa omen zen, eta komunikabide batek eman zuen haren berri. Kexak aipatutakoa bat zetorren egunkarietan albistearen berri izan genuenean ofizioz ekin genion jarduketarekin; haren emaitzaren berri 4.1 atalean eman genuen.
Erakunde honek arbuiatu egiten du atzerritar jatorriko pertsonen identifikazio kontrol masiboak eta bereizi gabeak egin ahal izatea, kanpoko itxuran edo ezaugarri fisiko hutsetan oinarrituta, diskriminatzailea delako, etorkin talde osoa eta haiek bizi diren auzoak estigmatizatzen dituelako, herritar guztiengan inpaktua duelako eta eskubideei erasaten dielako. Berriz errepikatu behar dugu poliziaren kontrol jarduketak ezin direla oinarritu orokorrean pertsonen arraza jatorrian, jarduketa horiekin lortu nahi den bidezko xedearen ikuspuntutik kasu jakin horretan inguruabar hori esanguratsua dela justifikatzen ez bada, eta berriz esan behar dugu oso garrantzitsua dela gomendatu ditugun prebentzio eta kontrol mekanismoak ezartzea eremu horretan jarduketa diskriminatzaileak saihestu eta aurkitzeko (“Poliziaren jarduera eta praktiketako berme sistemari buruzko urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorreko VI.1 idatz-zatia, eta Arartekoaren 2014ko abenduaren 10eko Ebazpena, zeinen bidez Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari Ertzaintzan arraza profilen garapena prebenitu eta kontrolatzeko gomendatzen baitzaio).
Aurten, halaber, zalantzan jarri da genero indarkeriako ustezko delitu baten biktimari emandako tratamendua. Kexan adierazi zenez, agenteek ustezko delinkuentea balitz bezala tratatu zuten biktima, ustezko erasotzailearen adierazpenetan oinarrituta; izan ere, azken haiei eman zitzaien sinesgarritasun handiagoa, argi zegoenean genero indarkeriako ustezko delitu bat zela.
Halaber, Ertzaintzak kalamua gizarte elkarteei buruz jarduteko dauzkan irizpideei buruzko kexa bat jaso dugu.
2014an iaz hasitako kexa bi izapidetzen amaitu dugu. Kexen arrazoia etxerik gabeko atzerritar jatorriko pertsonak bizi diren abandonatutako eraikinen utzarazteak ziren. Bilboko Udalak halako utzarazteak egin aurretik arazoaren ikuspegi sozialari heltzen dion plangintza egiteko, pertsona horiek gizarteratzeko politika publikoen araberakoak izateko, epaileen baimenez egiteko, delitu horiko kasuan izan edo eragindako pertsonen baimena eduki ezik, eta behar bezala arrazoituta egoteko egin genion gomendioa onartzearen aldeko jarrera adierazi zigun (Arartekoaren 2013ko abenduaren 11ko Ebazpena).
Aurten izapidetu ditugun kexek eta egin ditugun ofiziozko jarduketek erakusten dute oraindik ere ez direla betetzen erakunde honek gehiegikeriak saihestu eta gertatuz gero aurkitu ahal izateko proposatu dituen prebentzio eta kontrol mekanismoetako asko, egun batez ere urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorrean jaso direnez. Ondorengo 4.3 atalean gabezia horietako batzuk aipatu ditugu.
2.2. Babes zibila
2014an errepidez iristerik ez duen mendiko eremu batean bat-batean ziplo erori zen mendizale gazte baten lagunek gaztearentzat premiazko osasun laguntza eske 112 telefonora egin zuten deiari Larrialdiko Euskal Sistemak emandako erantzunari buruzko kexa bat jaso zen. Gaztea hil egin zen azkenean. Kexan laguntza agertzeko behar izan zen denbora (berrogeita hamar minutu baino gehiago deia egin zenetik mugiarazi ziren lehen baliabideak gaztea zegoen toki zehatzera iritsi arte) eta erabilitako baliabideak jarri ziren zalantzan, baita larrialdiko telefonoarekin komunikatzeko telefono estaldurarik ez egotea ere. Laguntza denbora laburragoan emanez gero ere gaztea hil zitekeela adierazi arren, aldi berean, zalantza adierazi zen, denborari eta erabilitako baliabideei dagokienez, eman zen erantzuna heriotzan erabakigarria izan ote zen.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi zigunez, egindako jarduketen analisi zorrotz eta xehea egin zuen, eta ondorioztatu zutenez, jarduketa haiek aplikatutako taktika operatiboaren araberakoak izan ziren. Halaber, adierazi zigunez, egindako analisiari esker suhiltzaile zerbitzurik gertuenak “automatikoan” mugiarazteko aukera identifikatu zen hobetzeko ildo gisa, “geroratuta” egin beharrean, aipatu taktika operatiboan ageri zenez, eta irizpide hori aplikatzen hasiak ziren.
2.3. Trafikoa
2014an izapidetu ditugun kexa gehienak zehapen araubideari buruzkoak izan dira berriz eta prozedurari dagozkion kexak piztu dituzte berriz; hari dagokionez, aurreko urteetako arazoen antzekoak jakinarazi dizkigute, batez ere hutsegiteen frogari, jakinarazpenei eta formula estandarizatuen erabilerari lotuta. Jakinarazpenei dagokienez, zerbait berria egon da: Trafikoko Zehapenen Ediktu Taularen bidez (TESTRA) egiten direnak burututzat jotzen diren unea.
Frogaren urritasuna izan da Santurtziko Udalari zuzendu diogun gomendioa zehapen bat baliorik gabe utz dezan (Arartekoaren 2014ko ekainaren 9ko Ebazpena. Gomendioan, iritzi diogu zehapena eragin zuen egitatea benetan gertatu zen pentsatzeko arrazoizko zalantza zegoen, eta zalantza hori bateraezina zen egitatea behar bezala frogatuta geratu zela ebazteko eta errugabetasun-presuntziorako eskubide konstituzionala (EK-ko 24. art.) urratu gabe zegokion zehapena jartzeko behar den ziurtasunarekin.
Zehapen araubidetik harago, beste arazo batzuk sortu dira, hala nola oinezkoen segurtasunerako arriskuak Bilbon Enekuriko gainaren eta Ibarrekolandaren artean doan espaloi-bizikleta bidean, oinezkoentzako eta txirrindularientzako esparruak bereizita ez daudelako eta bizikleta batzuk oso azkar doazelako. Halaber, zalantzan jarri da Bilboko Trafiko eta Aparkamenduaren Udal Ordenantzan (TAO) desgaitasuna duten pertsonen ibilgailuen araubide bereziari heldu ahal izateko jarritako baldintza, hots, pertsona desgaitua bera izatea ibilgailuaren gidaria (36. eta 37. art.). Arartekoaren 2014ko urriaren 30eko Ebazpenean, Ordenantza alda
tzea gomendatu diogu Bilboko Udalari, araubide horretan abenduaren 5eko 256/2000 Dekretuan araututako aparkamendu txartel bakarraren titularrak sartzeko, mugitzen diren ibilgailua gidatu ez arren.
2014an iaz jakinarazi genuen kexa batean izandako esku-hartzea amaitu dugu; Ondarroako Udalari gomendatu diogu, luzamendu gehiagorik gabe, pertsona itsu batek udalerriko oinezkoentzako ibilbideetatik era seguruan eta legezko irisgarritasun printzipioaren arabera ibiltzeko duen eskubidea babesteko neurriak har ditzala.
Era berean, aurten Ortuellako Udalari zehapen bati buruzko kexa bat izapidetzen amaitu dugu, udalak kexagileari zehapenaren ordainketa murriztua egiten utz ziezaion helarazi genion balorazioa onartzea lortu gabe.
Administrazioek euren jarduketa zuzendu dute aurten amaitutako kexa askotan, guk jarduketa okerra sumatu ondoren. Kexa horien adibide bat dira Getxo eta Oñatiko, zehapen bana baliorik gabe utz zezaten egin dizkiogun gomendioak eragin dituztenak.
2014an martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legeko testu artikulatua alda
tzeko apirilaren 7ko 6/2014 Legea onartu da. Segurtasun Pribatuari buruzko apirilaren 4ko 5/2014 Legea eta Euskadiko Autonomia Erkidegoak segurtasun pribatuari buruzko eskumenak erabiltzea aratzeko urriaren 21eko 207/2014 Dekretua ere onartu dira
Halaber, esan behar da aurtengo ekainaren 2an prozesu penaletako informazioari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko maiatzaren 2ko 2012/13/UE Zuzentaraua ordenamendura eramateko epea amaitu zela eta Gorte Nagusietan, zuzentarau hori eta prozesu penaletako interpretazio eta itzulpenerako eskubideari buruzko 2010eko urriaren 20ko 2010/64/UE Zuzentaraua ordenamendura eramateko, Prozedura Kriminalaren Legea alda
tzeko Lege Organikoaren proiektua izapidetzen ari dela.
4.1. Ofiziozko espedienteak
2014an izapidetutako ofiziozko jarduketetako batzuek, aurreko urteetan bezala, atxiloketa zentroen egoera eta atxiloketari buruzko jardunbideak egiaztatzea bilatu dute. Ondoko 4.4 atalean laburbildu dira jarduketa horiek.
Ofiziozko beste espediente batzuk ere izapidetu ditugu. Haien artean, azpimarratu behar dira Espainia 2014 Foro Globala burutzearen aurka protestatzeko ekintza bortitzetan gertatutako istiluetan Ertzaintzaren esku-hartzea burutu zen inguruabarrak ezagutzeko hasitakoak, eta egunkarietan Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren ustezko zirkular bati buruz informatu zuen albistea egiaztatzeko; haren arabera, zirkular hartan Ertzaintza Barakaldon gazte magrebtarrak eta beste talde batzuetako pertsonak identifikatzera deitu zen, eta lehenago aipatu dugu 2.1 atalean. Azken jarduketa horretan, Ertzaintzan arraza profilak egitea prebenitu eta kontrolatzeko neurriak hartzea gomendatu diogu Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari (Arartekoaren 2014ko abenduaren 10eko Ebazpena, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari Ertzaintzan arraza profilak garatzea prebenitu eta kontrolatzeko gomendatzekoa)
4.2. Txosten berezien jarraipena
Atxiloketa zentroak bisitatuz eta kexak izapidetuz arloari lotutako txosten berezi biren jarraipena egin ahal izan dugu: “Ziegak. Udalaren eta Ertzaintzaren atxiloketa-zentroak” (1991) eta “Bilboko San Frantzisko (Bilbo) zonan atzerritarrekiko burututako jarduera polizialei buruz Arartekoak izandako esku-hartzea” (1998ko urteko txostena, I.1 kapitulua, 1.6 atala).
“Ziegak. Udalaren eta Ertzaintzaren atxiloketa-zentroak” txostenaren betetze mailaz egin dugun balorazioa hurrengo 4.4. atalean laburbildu dugu.
Beste batzuetan nabarmendu dugunez, “Bilboko San Frantzisko (Bilbo) zonan atzerritarrekiko burututako jarduera polizialei buruz Arartekoak izandako esku-hartzea” txosteneko gomendio askoren irismena orokorra da eta gure esku-hartze eremuan sartzen diren gainerako polizia-kidegoei ere zabaldu behar zaie. Ikuspegi hori kontuan hartuta, oraindik ere gomendio batzuk betetzen ez direla ikusi dugu, hala nola estereotipoetan edo kanpoko ezaugarri jakin batzuetan oinarritutako jarduketa diskriminatzaileak saihestekoak edo poliziek lekukoak daudenean duten jarrerari, desadostasuneko adierazpenen aurreko erantzunari, identifikazio profesionaleko zenbakia emateari uko egiteari, zuribiderik gabeko tratuari eta identifikazioei lotutakoak [8. gomendio zehatza].
4.3. Gomendio orokorren jarraipena
Aurten izapidetu ditugun kexei eta atxiloketa zentroetara egindako bisitei esker, urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorra egin dugu; Arartekoak lanean hasi zenetik segurtasun arloan egin dituen gomendio gehienak daude han.
Polizia jarduketen barne ikerketetan gabezia handiak egiaztatu dugu berriz ere (II.1.1 atala). Oraindik dirauten arazoetako batzuk behar beste ez ikertzea eta poliziaren jarduketari berari lotutako kausa penalaren izapidetzean babestuta ez ikertzea dira. Halaber, berretsi dugunez, oraindik ez da jardunbide protokolo argi eta zehatzik ezarri.
Oraindik ez da guztiz bete polizia funtzionarioek polizia uniformean haiek identifikatzeko zenbaki edo erreferentzia bat erakuts dezaten egin dugun gomendioa (V. atala). Berriz errepikatu behar dugu zenbakia zalantzarik gabe ikusi behar dela herritarrek poliziekin harremanak izan ohi dituzten distantziatik.
Halaber, berriz atzeman ditugu gomendioak betetzen ez dituzten egoerak, prebentzio eta kontrol mekanismoak jartzeari dagokionez, batez ere indarraren erabilerari, argiketen edukiak eragin dituzten egitateak fideltasunez islatzeari, kontra-salaketari, poliziei eurei lotutako legez kontrako portaerengatiko atxiloketei eta atzerritar jatorriko pertsonekiko jarduketa diskriminatzaileei dagokienez (II.1.1, II.2, IV. eta VI. atalak).
Atxiloketa zentroak bisitatuz, bestalde, aipatu gomendio orokorreko III. atalaren eta “Miaketa pertsonalaren dilijentzia poliziaren bulegoetan” (2001eko urteko txostena) gomendio orokorrean egin genituenen jarraipena egin ahal izan dugu. 4.4 epigrafean laburbildu dugu jarraipen horren emaitza.
Trafikoko azpi-arloan berriz berretsi dugu zehapen prozeduretan jasotzen den motibazioak ez dituela beti betetzen “Trafikoa, ibilgailu motordunen zirkulazioa eta bide segurtasuna: aurrez taxututako ereduen erabilera zehapen prozedurak tramitatzean. Zenbait arazo defentsarako eskubidearen inguruan” gomendioan (2003ko urteko txostena) adierazi genituen baldintzak.
4.4. Ikuskapeneko bisitak
2014an Sestaoko Ertzaintzaren eta Santurtziko Udaltzaingoaren atxiloketa zentroak bisitatu ditugu. Oro har, zentro bietako instalazioak egokiak dira euren eginkizunerako eta bisita egunean garbitasun eta mantenu baldintza egokiak zeuzkaten, baina irisgarritasunaren ikuspuntutik gabeziak dauzkate biak eta ez daukate adingabeak zaintzeko berariazko bulegorik, urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoak (17.3 art.) eskatu bezala. Bestalde, Udaltzaingoaren zentroan aurreko bisitan ikusi genituen gabezietako batzuek diraute, hala nola geletan argirik ez egotea eta sarbide independentea egokia ez izatea atxilotuak jendearen bistan ahalik eta gutxien erakusteko bermea behar bezala betetzeko, gomendagarria denean.
Zentro biek daukate atxiloketa bideoz grabatzeko sistema. Ertzaintzan, dirudienez, sistema 2006ko urteko txostenean (I. kapitulua, 7.1 atala) aztertu genuen modelokoa da; gure ustez hark ez zituen betetzen, gure aburuz, mekanismo horrek eraginkorra izateko behar dituen baldintzak, urriaren 6ko 81/1999 gomendioan adierazi genuenez (1999ko urteko txostena, II. kapitulua, 7.2 atala). Hala ere modelo horretatik bereizten da, atxilotuak egin behar duen ibilbideko puntu batzuk kamerek hartzen duten eremutik kanpo geratzen direlako. Udaltzaingoaren zentroa ere ez zaio guztiz egokitzen gomendioari. Ez batak ez besteak ez ditu bere egin, oro har, “Inkomunikatutako atxiloketaren eremuko berme sistemari buruzko azterlana eta hobekuntza proposamenak” azterlanean (2010eko urteko txostena) eta urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorrean (III.8 atala) jaso ditugun bideo-grabaketari buruzko proposamen berriak. Halaber, ez dute bermatzen grabatutako materiala gehienez grabatutako jarduketetatik etor litezkeen balizko erantzukizun administratiboak eta penalak preskribatzeko epean gordetzea, eta ondorio horietarako ez dute kontuan hartzen giza eskubideak bermatzeko erakundeek, hala nola Arartekoak, esku hartzeko epea; hori defendatzen ditugun irizpideetatik aldentzen da eta mekanismoaren berme izatea mugatzen du.
Zentro bietan egiaztatu genituen atxiloketak, oro har, behar bezala bideratuta zeuden, erregistroak zuzen beteta eta izapideak arrazoizko denboretan eginda. Hala ere, kontsultatu genituen eskubideak jakinarazteko aktek ez zituzten betetzen Prozedura Kriminalaren Legeko 520. artikuluko baldintzak; izan ere, atxiloketa eragin zuten egitateen kalifikazio juridikoaren berri ematen zuten, ez egitateen euren berri. Ertzaintzaren atxiloketa zentroetan urtero ohartarazten dugu jardunbide horretaz, baina oraindik ez da zuzendu. Aktak ere ez ziren egokitu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren prozesu penaletako informazio eskubideari buruzko 2012ko maiatzaren 22ko 2012/13/UE Zuzentarauan jasotako arauketari, eta atxiloketari dagozkion gainerako alderdietan ere ez zen betetzen zuzentaraua.
Udaltzaingoan kontsultatu genuen atxiloketa baten erregistroetan abokatuen laguntza eskatu zen, baina hura ez zen agertu eta, hala ere, inguruabar hori eta haren arrazoia ez ziren agirietan jaso; hori dela-eta, gogorarazi behar dugu erregistroen eta atxiloketari lotutako gainerako agirien edukiak fideltasunik eta handienaz zehatz-mehatz islatu behar dutela atxiloketa nola burutu den (urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorreko III.6 atala).
Zentro horietan atxilotzeko egintzan bertan ez zaio atxilotuari ematen bere eskubideei buruz une horretan ahoz emandako informazioa jasotzen duen agiririk, ezta eskubideen berri eman izanaren aktaren kopiarik. Bestalde, atxilotuari ez zaio atxiloketaren lehen unetik ematen abokatuen laguntzarik urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorrean adierazi genuena betez (III.1 eta III.2 atalak).
Ertzaintzaren zentroan orokorrean baino ez da jasotzen burututako gorputzaren miaketan zehazki zer egin den eta hala egiteko zioak zehaztu gabe, miaketa guztiz biluzik egin ezean. Udaltzaingoari dagokionez, ez da jasotzen nola egin den ezta modu batean edo bestean egiteko zioak ere. Jokatzeko modu biak gure gomendioetatik aldentzen dira (urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorreko III.5 atala eta “Miaketa polizialaren dilijentzia poliziaren bulegoetan”).
5.1. 2014an Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak da kexa gehien jaso duen administrazioa, eta haren ondoren Bilbo, Donostia eta Gasteizko udalek. Administrazioek jarduketa okerra egondako kexa askotan euren jardunbidea zuzendu dute. Halaber, oro har, modu onargarrian bete dute Arartekoari laguntzeko betebeharra, baina oraindik gure eginkizunak modu egokian betetzeko zailtasunak aurkitzen ditugu. Oraindik ere arazorik ohikoenak egiten ditugun informazio eskaerei erantzuteko luzamendua eta galdetzen ditugun kontu jakinei eta egiten dugun balorazioari ez erantzutea dira.
5.2. Poliziaren eginkizunaren erabilerari buruzko kexetan maiz errepikatzen diren arazoak agertu dira berriz, hala nola indarraren erabilera eta haren barneko kontrola, ustez okerrak diren jarduketen barne ikerketa, argiketen eta salaketa administratiboen kontrola, eragiten dituzten egitateei dagokienez, kontra-salaketa, bide publikoko identifikazioak, hutsegiteengatiko atxiloketa, agintekeria eta agenteek identifikazio profesionaleko zenbakia emateari uko egitea. Arartekoaren 2014ko otsailaren 20ko eta 2014ko ekainaren 9ko ebazpenetan kontu horietako batzuk aztertu dira.
5.3. Oraindik ez dira ezarri gomendatu ditugun mekanismoak indarraren erabilera eta argiketen edukia ikuskatzeko. Oro har, polizia jardunbideak ikuskatzeko gomendatu ditugun mekanismo gehienek ere ezarri gabe jarraitzen dute (urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorreko II. atala). Ikerketari dagokionez, beste urte batzuetan ikusi ditugun gabeziek diraute. Oraindik dirauten arazoetako batzuk edukia urriegia izatea eta poliziaren jarduketari berari lotutako kausa penalaren izapidetzean babestuta ez ikertzea dira. Halaber, berretsi dugunez, oraindik ez da jardunbide protokolo argi eta zehatzik ezarri.
5.4. Berriz ere, etorkinak identifikatzeko egindako kontrol orokor batek kexak eragin ditu. Hala ere, oraindik ez dira ezarri eremu horretan jarduketa diskriminatzaileak saihesteko gomendatu ditugun prebentzio mekanismoak (urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorreko VI.1 atala).
5.5. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari Ertzaintzan arraza profilen garapena prebenitu eta kontrolatzeko neurriak hartzea gomendatu diogu (Arartekoaren 2014ko abenduaren 10eko Ebazpena); izan ere, gure aburuz, delinkuentzia prebenitzeko plan batean arraza jatorriagatik egin zen identifikazio jarduketen plangintza ez zegoen justifikatuta eta ez zituen betetzen eskatzen diren baldintzak diskriminatzailea ez zela ulertu ahal izateko. 5.6. Trafikoari buruzko kexak batez ere zehapen araubideari buruzkoak izan dira berriz ere, eta berriz utzi dituzte agerian hutsegiteen frogari, jakinarazpenei eta formula estandarizatuen erabilerari lotutako arazo batzuk.
5.7. Bilboko Udalari Trafikoaren eta Aparkamenduaren Ordenantza (TAO) alda
tzea gomendatu diogu, desgaitasuna duten pertsonen ibilgailuen aparkamendu araubide berezian mugitzen diren ibilgailua gidatu ez arren aparkamendu txartel bakarra duten pertsonak sartzeko (Arartekoaren 2014ko urriaren 30eko Ebazpenean), ulertzen baitugu pertsona horiek kanpoan uztea diskriminatzailea dela eta desgaitasuna duten pertsonentzako aparkamendu txartel bakarra arautzen duen abenduaren 5eko 256/2000 Dekretuan ezarritako eredua urratzen duela.
5.8. Oraindik ez da guztiz bete polizia funtzionarioek polizia uniformean bistan dagoen toki batean identifikatzen dituen zenbaki edo erreferentzia bat eraman dezaten egin dugun gomendioa (urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorreko V. atala). Berriz errepikatu behar dugu zenbakia zalantzarik gabe ikusi behar dela herritarrek poliziekin harremanak izan ohi dituzten distantziatik.
5.9. Aurten bisitatu ditugun Sestaoko Ertzaintzaren eta Santurtziko Udaltzaingoaren atxiloketa zentroak, oro har, egokiak dira euren eginkizunerako, baina ez daukate adingabeentzako berariazko bulegorik eta irisgarritasuneko arazoak dauzkate. Udaltzaingoarenean aurreko bisita batean aurkitu genituen arazoetako batzuek diraute.
5.10.. Zentro bietan atxiloketen grabaketak gordetzeko epea ez da nahikoa mekanismoa eraginkorra izan dadin. Erakunde honek proposatu dituen beste neurri batzuk ere ez dira hartu, eta horrek haren berme izaera mugatzen du.
5.11. Bisitetan egiaztatu genituen atxiloketak, oro har, behar bezala bideratuta zeuden, erregistroak zuzen beteta eta izapideak arrazoizko denboretan eginda. Hala ere, eskubideen berri emateko aktek ez zuten jasotzen atxilotuari egozten zitzaizkion egitateen berri eman izana. Aktak ere ez ziren egokitu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren prozesu penaletako informazio eskubideari buruzko 2012ko maiatzaren 22ko 2012/13/UE Zuzentarauan jasotako arauketari, eta atxiloketari dagozkion gainerako alderdietan ere ez zen betetzen zuzentaraua. Bestalde, gorputzaren miaketa egiteko eta dokumentatzeko modua ere ez dator bat gure gomendioekin eta abokatuen laguntza ez da lehen unetik ematen, urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorrean (III.1 atala) adierazi genuena betetzeko.
14. Informatzeko eta ezagutzeko teknologiak eta datuak babestea
Datuen babesaren gaian, berariazko erakunde bat dago
–Datuak Babesteko Euskal Bulegoa– euskal administrazioek datuen babesaren araudia bete dezaten, eta horrek eragin egiten du gai honi buruzko kexa gehienak erakunde hari aurkeztea.
IETen eskubideen arloan kexa idatzirik ez jaso izanak ez du adierazten behar bezala betetzen ari denik IETen eskubideen arloko legedia, are gutxiago administrazio elektronikorako sarbide eskubideak. Aitzitik, jatorria administrazioarekiko harreman elektronikoak gutxi erabiltzean kokatu behar da, eta, are kezkagarriagoa dena, herritarrek administrazio elektronikoarekiko dituzten eskubideei eta eskubide horiek balia daitezen zer organorengana jotzeari buruz duten ezagutza mugatua da.
Aipatutako gogoetei jarraiki, ezinbestekoa da administrazioarekiko harremanetan IETen erabilera sustatzen duten ekimenak hedatzea, baita esparru jakin horretan herritarrek dituzten eskubideak ezagutzea eta zabaltzea ere.
Ekimen horiek justifikatzen dituen datu enpiriko gisa, EUSTATek 2014an Euskadiko familiei egindako Informazioaren Gizarteari buruzko azken Inkestan, Euskadin 1.255.800 dira Internet erabiltzen duten 15 urte eta gehiagoko pertsonak, hots, biztanleria osoaren %67,9.
Araba dago lurralde historikoen buru Internet darabilen
biztanleriaren ehunekoari dagokionez, %69 direlarik. Haren atzean Bizkaia eta Gipuzkoa daude, %67,7 direlarik bietan.
Etxeetako IET ekipamenduari dagokionez, euskal familien %69k ordenagailu pertsonala daukate, %66,4k Interneterako konexioa daukate eta %93k telefono mugikorra dutela diote.
Adinari dagokionez, 15 eta 24 urte arteko euskal gazte ia guztiek (%98) darabilte Internet, eta IETez gehien jabetu den adin-tartea dela erakutsi dute. Haien atzean datoz 25 eta 34 urte (%95,1) eta 35 eta 44 urte (%93,7) arteko pertsona taldeak; 45 urtez gorako adin-tarteei 10 puntutik gorako aldeak ateratzen dizkiote.
Genero ikuspegitik aztertuta, Interneten erabileran gizonen eta emakumeen arteko aldeak murriztu egin dira. 15 urte eta gehiagoko biztanleei dagokienez, EUSTATen datuek erakutsi dutenez, Internet darabilten gizonak gizon guztien %71,8 dira, eta emakume erabiltzaileak, aldiz, emakume guztien %64,2. Ehunekoa kalkulatzeko 2014ko Interneten erabiltzaile guztiak hartzen baditugu oinarri, %51,1 gizonak dira eta %48,9 emakumeak.
Oraindik ere etxea da euskal biztanleriak aukeratzen duen toki nagusia Internetera konektatzeko (%93,1), eta haren atzetik, urrun, beste sarbide toki batzuk datoz, hala nola lantokia (%36,7) edo ikastetxea (%11,3).
Interneten bidezko erosketak, 2014an, 3,2 puntu gehitu dira aurreko urtearen aldean; horrek esan nahi du euskal biztanleen %41,7k erakusten dutela sarearekiko konfiantzan ondasunak eta zerbitzuak kanal digitalaren bidez erosiz.
Zerbitzu elektronikoen arloan, Eusko Jaurlaritzak eguneratu egin du, 2013ko datuekin, Zerbitzu Publiko Aurreratuen direktorioa ZERPA. Zerbitzu horien arabera, euskal herri-administrazioek dagoeneko 11.000 zerbitzu eta izapide baino gehiago eskaintzen dituzte Internet bidez. Udalen multzoak eskaintzen du zerbitzu eta izapide gehien (%44,1), ondoren Eusko Jaurlaritzak (%21,9) eta foru aldundiek (%15,3). Eskaintzarik handiena egiten duten erakunde publikoen artean, Eusko Jaurlaritza dago lehen tokian, Internet bidezko 1.153 prozedura eta izapiderekin, Bizkaiko Foru Aldundia da bigarren (447) eta Arabakoa gero (360). Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) laugarren tokian dago (346). Irungo Udala da lehen udala zerbitzu elektronikoetan, seigarren tokian baitago (236) eta horren ondotik, oso gertu, Bilboko Udala (232 unitaterekin).
2.1. Bankuko datuak Bilbao-Bizkaia Ur partzuergoari uztea
Galdames eta Sopuertako Udaletako (Bizkaia) herritar batzuek Arartekoari jakinarazi ziotenez, tokiko entitate hori Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoan sartzearen ondorioz, haien Udalek haien datu pertsonalak eman zizkioten Partzuergoari, banku-helbideratze datuak barne. Arartekoaren ustez, Udalak ezin du eman kexa-espediente bietan emandako Ebazpenetan, Udalak ezin du eman harbidedunen banku-helbideratze datua, Bilbao-Bizkaia Uren Partzuergoak zerbitzua emateko beharrezkoa ez delako, erabiltzaileek lehenago euren baimena eman ezean. Halaber, herritarrei utzitako harpidedun fitxategiko erregistroko datu pertsonalen edukiaren berri ematea gomendatu genuen, haiek ezagutu ahal izateko eta, edonola ere, Partzuergoaren eta Udalaren beraren aurrean, euren datu pertsonalak baliogabetzeko eta zuzentzeko eskubideak erabili ahal izateko.
2.2. Beste arlo batzuek kudeatutako kexak eta kontsultak izapidetzean, IETei eta datuen babesari buruzko arazo batzuk interesgarriak dira eta, beraz, aipatu egingo ditugu:
• Eusko Jaurlaritzari twitter bidez egindako kontsulta. Pertsona batek twitter bidez jo zuen Arartekoarengana jakinarazteko Eusko Jaurlaritzaren sare sozial horren korporazio-erabiltzaile bik kontsulta bat egin zutela eta ez zutela batere emaitzarik jaso. Arartekoak alderdi biekin egindako gestioen bidez, ulertu egin da twitter ez dela bide egokia administrazioari informazioa eskatzeko, kanal hori harreman bide esleitu ezean, baina, gutxienez, edozein eskari jaso izana jakinarazi eta aurretik ezarritako bidera birbidera dadila gomendatu da.
• Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizateko Foru Erakundea. Jasotako kexa enpresa-ziurtagiriak paperezko euskarrian baino ez emateari zegoen lotuta; hura enpresek ziurtagiriaren datuak bide elektronikoz bidaltzeari buruzko araudiaren aurkakoa zen eta, gainera, izapidetzeko denborari dagokionez, eraginkortasunik gabea. Bere erantzunean GOFEk disfuntzioa onartu zuen eta hura laster konpontzea espero zuen, sistema informatiko egokia ezarriz.
• Bizkaiko Foru Ogasuna. Herritar batek adierazi zigun ez zegoela batere ados Bizkaiko Foru Ogasunaren jarduketarekin. Jakin zuenez, 2012ko PFEZren aitorpenean bere aldeko itzulketa zegoen, eta haren titulartasunekoa ez zen kontu zenbaki batean ordaindu nahi zuten. Hura jakin eta Bizkaiko Foru Ogasunaren Bilboko bulegoetan bertaratu ondoren, adierazi zioten aitorpena haren izenean aurkeztu zela, baterako aitorpenaren modalitatean eta telematikoki. Kasu jakin honetan, ez daukagu elementurik erabiltzailearen koordenatu-txartela eta pasahitza titularra ez zen pertsona batek era desegokian ustez erabiltzea Foru Ogasunaren jardunbide arduragabeari egotzi ahal izateko eta, beraz, gure esku-hartzea bukatutzat eman genuen.
• Arabako Foru Aldundiko Haurren Zerbitzua. Haurren Zerbitzuak babes espediente batean zeuzkan alaben aitak jarritako kexa bat izapidetu bitartean, eta hari espedientean dauden agiriak ikusten uko egitearen ondorioz, erabaki egin dugu, informazioa eskuratzeko eskubidea eskubide absolutua ez bada ere, eta beste eskubide batzuk zaindu beharragatik hura mugatu badaiteke ere, ezinbestekoa dela informazioa emateari egindako uko oro arrazoitzea eta neurtu egin dela frogatzen duten datu eta argudioekin behar bezala justifikatzea; ez du balio, ordea adingabeen eskubideak eta datu pertsonalen babesa orokorrean aipatzeak informazioa emateari egindako ukoa justifikatzeko arrazoi gisa.
• Donostiako Udala. Arestian aipatu kexan bezala, Udal horretako Prebentzioaren, Haurren eta Familiaren Zerbitzuari gomendatu diogu ondo eta behar beste arrazoitu behar dituela adingabeak babesteko espedienteetan dauden agiriak eta txostenak eskuratzeari uko egiteko erabaki oro.
2014. urtean ez da datuen babesera edo IETetara berariaz zuzendutako jarduera arauemailerik egon, baina horrekin harreman eztabaidaezina duten arau- eta jurisdikzio-berrikuntzak egon dira, adibidez:
• Europako eremuan:
Aurtengo berrikuntza nagusia Europar Batasuneko Justizia, maiatzaren 13an, “Interneten ahaztua izateko eskubidea” babesteko emandako epaia izan da. Han ebatzi denez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren datu pertsonalen tratamenduari buruzko 95/46/CE Zuzentaraua eta Europar Batasuneko funtsezko eskubideen Gutuna aplikatuz, Interneteko bilatzaileek (hala nola Google) argitaratutako informazioetarako estekak ezabatu behar dituzte egiaztatzen bada pertsonaren datuen babeserako eta duintasunerako funtsezko eskubidea urra dezaketela edo dagoeneko egokiak ez badira; kasu horretan, eragindako pertsonak datuak babesteko agentziei edo justizia auzitegiei erreklama diezaieke.
Bestalde, bilatzaile horiek kudeatzen dituztenek datuak babesteko araudia bete behar dutela, informazioaren gizartearen bitartekari dihardutela eta datu horien tratamenduaren arduradunak direla ere jaso da.
Halaber, funtsezko kantu batez ohartarazi da: bidezko interesaren eta adierazpen eta informazio askatasunaren eta eragindako pertsonen eskubideen arteko beharrezko oreka; hortaz, bizitza publikoan eginkizun edo zeregin bat burutzen duten pertsonen informazioa salbuetsita dago.
Egoera horiek behin betiko konpontzeko, Europar Batasuneko datuen babesari buruzko Arautegia onartu behar da eta, gure ustez, bizkortu egin daiteke epai horren ondoren.
Formatu irekietako informazioaren eta argitalpenen berrerabilpenari dagokionez, Arartekoak irmotasunez bultzatu du politika hori, eta emaitza zientifikoen argitalpen irekiranzko joera “itzulerarik gabeko puntu” batera iritsi da, Europako Batzordeak aurkeztutako azterlan baten arabera. 2002,an agertu zirenetik, Creative Commons lizentziak eduki mota oro, argazki eta bideoetatik ikerketa akademiko, hezkuntza material edo datu publikoetara, era irekian partekatzeko nazioarteko estandar bihurtu dira. 2006an munduan Creative Commons lizentzia peko 50 milioi bat lan bazeuden, 2014an kopurua 882 milioitaraino igo da.
• Estatu mailan, joan den abenduan Espainiako Gobernuaren Gardentasunaren Ataria ireki da, gardentasun, informazio publikorako sarbide eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean xedatutakoa betez, eta publizitate aktiboa eskaintzen du: erakundeena, araudiei eta ekonomiari buruzkoa, eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidea erabiltzea ahalbidetzen du (muga batzuk jarrita, hala nola datu pertsonalen babesari buruzko 15. artikuluan xedatutakoak).
• Autonomia eremuan, 2014an Eusko Jaurlaritzaren hiru ekimen gauzatu dira zein, Arartekoaren aburuz, interes handikoak dira ekintza arlo honetarako:
- Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak, ekainaren 17an, 2014-2016ko Berrikuntza Publikoko Plana,onartu zuen, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailak bultzatuta, herri-administrazio autonomikoa modernizatzen aurrera egiteko.
Plana aurreko 2011-2013 BPPren bilakaera da eta honako helburu estrategikoak dauzka:
- Administrazio irekia: Herri-administrazioaren gardentasuna, parte-hartzea eta lankidetza sustatzea.
- Administrazio eraginkorra: Kalitatezko zerbitzu eskaintza, zenbait kanalez (aurrez aurre, telefonoz, Internetez) eskuragarria, garatzea.
- Administrazio efizientea: Kudeaketa administrazioko efizientzia hobetzea, antolamendua egokituz, kudeaketa eredu berriak ezarriz eta teknologiaren erabilera burutsua eginez.
- Administrazio berritzailea: Administrazioko berrikuntza sustatzea, herritarrak eta profesional publikoak politiken eta zerbitzu publikoen diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan engaiatuz.
- Joan den abenduan amaitu den “Euskadiko demokraziaren eta herritarren parte-hartzearen liburu zuria”, bere sustatzaileen hitzetan, erreferentziazko esparrua da gizartea eta administrazioak bultzatu, mobilizatu eta engaiatzeko.
Liburu zuri horretan jasotako gobernantza ereduaren helburua –haren prozesu parte-hartzailean Arartekoaren Erakundeak ere esku hartu du-, euskal gizarteko gaitasun publiko eta pribatuak aintzatetsi eta haietan jardutea, balio publikoa sortzeko engaiamendu kolektiboa bultzatu xedez. Ikaskuntza eta hazkuntza partekatuko eredu hori gobernu onaren printzipioetan oinarritzen da: osotasuna, eraginkortasuna eta efizientzia, gardentasuna, parte-hartzea eta lankidetza. Liburu zuri horrek, beraz, bultzatu nahi duen gobernantza eredua balio publikoa egokiro sortzeko hiru alderdi parte-hartzaileak bateratzearen emaitza da:
- Parte-hartze politikoa.
- Zerbitzuak diseinatzeko parte-hartzea.
- Lankidetzako parte-hartzea.
- Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak, irailaren 16ko saioan, Euskal Herri Administrazioaren Lege proiektua onartzea; haren asmoa herritarrek gardentasunerako duten eskubidea eta administrazioak eragiten dieten erabaki publikoak hartzeko prozesuan aktiboki parte hartzea bultzatu eta errazteko duen betebeharra bultzatzea da. Proiektu horren oinarrietako bat administrazio elektronikoa eta herritarren arreta dira; hala, egiaztatu egiten da zuzentzen dituzten printzipioak bat datozela herritarren zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legekoekin eta lotura dutela herritarrek herri-administrazioarekin bide elektronikoz erlazionatzeko dituzten eskubideen dekalogokoekin; haien artean daude berdintasuna, proportzionaltasuna, lankidetza eta batez ere, sarbide unibertsala eta guztientzako diseinua bermatzekoa (Arartekoak funtsezkoa deritzo ikuspegi horri). Horretarako, kanal anitzeko sistema bat aurreikusten da, osagai teknologikoak, antolakuntzakoak, informaziokoak eta pertsonalak bilduz, aurrez aurreko kanalen, telefonozkoen edo telematikoen bidezko komunikazioa Interneten oinarritutako bideen erabileraren bidez erraztea helburu izanik.
Halaber, ona deritzogu Bilboko Udalaren jardunbideari; izan ere, aurten Bilbao Open Data plataforma atera du, udal datu publiko guztiak entitateen, enpresen eta herritarren eskura jartzeko zerbitzua, gardentasuna eta datuen erabilera sustatu xedez.
Azpimarratu behar da Euskadi dela I+Gn esfortzurik handiena jartzen duten autonomia erkidegoetako bat, Cotec berrikuntza teknologikorako fundazioak egindako Espainiako Teknologia eta Berrikuntzari buruzko 2014ko Txostenaren arabera. Agiri horren arabera -2012ko datu estatistikoak jaso ditu-, Euskadi dago buru biztanleko I+Gko gastuaren sailkapenean, atzean Nafarroa, Madril eta Katalunia daudelarik.
Gizarte testuinguruan berriz nabarmendu behar dugu herritarrek Interneten dituzten datuen segurtasunari buruz duten kezka gero eta handiagoa, Arartekoak bere jarduketetan jaso duenez. Internauten jarrera, ordea, paradoxikoa da: EMC multinazional teknologikoak hamabost herrialdetako 15.000 zibernauten Interneteko pribatutasunari buruzko iritziekin argitaratutako mundu mailako “Privacy Index” azterlanean jaso denez, lau pertsonatatik hiruk diotenez, uko egiten diote euren pribatutasuna Interneteko onura gehiagoren truke sakrifikatzeari, baina egiatan ez dituzte euren datuak behar beste babesten eta, izan ere, %62k luzaroan erabiltzen dituzten pasahitz berberak.
Halaber, Telekomunikazioen eta Sareko Informazioaren Gizartearen Behatoki Nazionalak, INTECO Komunikazioaren Teknologien Institutu Nazionalarekin batera, egindako Espainiako etxeetako zibersegurtasunari eta konfiantzari buruzko azterlanetik ateratako datuen arabera, etxean haririk gabeko konexioa duten Interneten erabiltzaileen %26,4k ez daki zer babes sistema darabilen, eta %15ek ez daki babestuta dagoen edo ez dagoela dio zuzenean.
Arartekoan 2010ean sortu zen IET eta datuen babesaren lan eremu honen helburuen artean, herritarrek datuen babesari eta administrazio elektronikotik eratorritako eskubideei dagokienez herritarrek dauzkaten eskubideei balioa ematea, eta haien zabalkundean eginkizun proaktiboa egitea daude, sinetsita baikaude eskubide horien erabilerak eta haiek babesteak berrikuntza ahalmen handiagoa duten herritarrak sustatzen laguntzen dutela.
Horrexegatik, 2014n helburu horri lotutako zenbait jarduketa planifikatu eta burutu dira.
4.1. Txosten bereziak
2013an E-inklusioa eta Euskadin herritarrek IKTen bitartez gizartean eta eremu publikoan parte hartzea izeneko txosten berezia argitaratu da.
Eremu horretan egoerek eta proiektuek duten bilakaera azkarra dela-eta, 2014aren amai aldera txostenean identifikatutako 4 arrakala digitalei buruzko datuen jarraipenari eta txosten berezi horretako zenbait gomendiori heldu zaie. Zehazki, Arartekoak euskal herri-administrazio kopuru adierazgarri batek hartutako ekimenei buruzko informazioa eta dokumentazioa bildu ditu, honakoei lotuta:
• Erakundeen webetako zerbitzuen eta edukien eskuragarritasuna errazteko jarduketak.
• Multikanalerako eskubidea bultzatzeko ekimenak.
• Gailu mugikorretatik erabiltzeko garatutako aplikazioak, batez ere adineko pertsonei eta funtzio aniztasuna duten pertsonentzat pentsatutakoak.
• Herritarrek parte hartzeko eta IETen bidez gardentasuna bultzatzeko ekimenak.
Laburbilduta, funtsezko honako alderdiak azpimarra litezke:
Euskadiko arrakala digitalen bilakaeraren analisia (2012-2014)
2012 eta 2014. urteen arteko bilakaera aztertuta, alda
keta positibo batzuk identifika ditzakegu Euskadiko arrakala digitalen murrizketan. Halaber, egiazta dezakegu hobetzeko tarte handia eta euskal herritarren IETen erabileran desberdintasuneko egoerak daudela oraindik.
EUSTATen datuen arabera, gaur egun Euskadiko arrakala digitalei lotuta jarraitzen duten lau alda
gai handi aipa ditzakegu:
• Familia mota: Internet erabiltzen duten familien artean seme-alabak dituztenen ehunekoa seme-alabarik ez dutenen edo pertsona bakarrak osatutakoen ehunekoa halako bi da ia.
• Generoa: Euskadin Internet erabiltzen duten gizonen eta emakumeen ehunekoa urtero handitu arren, ez da nahikoa gizonen eta emakumeen arteko erabilera aldea murrizteko. Emakumeek gizonek baino gutxiago erabiltzen dute Internet oraindik (aldea 7,5 puntukoa da ia).
• Adina: 55 urtetik gora, erabilera ehunekoak herritar gazteenenak baino nahiko txikiagoak dira. Azken bi urteetan 55 eta 64 urte arteko herritarren artean Interneten erabileran 20 puntuko hazkundea gertatu da.
• Jarduera mota: 2014an lan egin eta Internet erabiltzen duten pertsonen ehunekoaren eta langabezian dauden eta Internet erabiltzen dutenenaren arteko aldea 50 puntukoa da ia. Arrakala horrek garrantzi berezia dauka Internet eta IETak pertsona talde horrentzat (langabezian daudenak) euren lan-bizitza promozionatzen eta bizi kalitatea hobetzen saiatzeko funtsezko tresna direnean.
Administrazioak herritarren parte-hartzea errazteko dituen bidea, moduak eta erak
Eskuratutako informazioaren bidez bilakaera aztertzean, ondorio garrantzitsuak agertzen zaizkigu:
• Aztertutako 10 administrazioetatik 9k, euren web atarietan, herritarren parte-hartzeari buruzko atal berezia dute eta han IET kanalak bermatzen dituzte herritarren eskaera eta kontsultarako eskubidea erabiltzeko.
• Txosten berezian adierazi bezala, ordea, ondoren haietako bakan batzuek baino ez dituzte argitaratzen herritarrek eskaera edo kontsulta horietan egindako ekarpenei buruzko informazio osoa, eskaerei erantzuteko erabilitako denborei buruzko estatistikak, eskaerei buruzko informazioa, arloen edo sailen bidez bilduta, etab.
• Aztertutako administrazio guztien esanetan, herritarren ekarpenak erabakiak hartzeko prozesuetan sartzeko behar diren mekanismoak dauzkate. Baina haietako batzuek baino ez dituzte ondoren argitaratzen iragazteko prozesu hori nola burutzen den, administrazioaren balorazioa, eztabaida, lan planetan sartzea, azken emaitzak, etab.
• Open Datari dagokionez, bilakaera positiboa da. Herri-administrazioaren maila bakoitzaren (jaurlaritza, aldundiak, udalak) ekimenen heldutasun mailari dagokionez, ordea, badirau alde handiak. Batez ere udal txikienentzat, gainditu beharreko arloa da oraindik gobernantza garden eta irekiagoko ereduarekin dituzten konpromisoetan.
• Bilakaeraren analisiak albiste onak ere badakarzkigu, hala nola administrazio guztiak multikanalei buruz egiten ari diren esfortzu etengabeak. Hala, egiaztatu ahal izan denez, azken 2 urteetan aurrerakada handia egin da gailu mugikorren bidez informazio eta izapidetzerako sarbidea edukitzeari dagokionez.
• Herritarren parte-hartzeari buruzko berme juridikoei dagokienez, analisian eskuratutako informazioa ikusita ez gara hain baikorrak. Aztertutako 10 euskal herri-administrazioetatik 5ek baino ez daukate herritarren parte-hartzea arautzen duen berariazko araudirik.
• Badago 2012an aztertu eta 2014an aurrerapen edo hobekuntzarik izan ez duen beste alderdi bat: funtzio publikoko berdintasunari lotutakoa, hain zuzen ere. Alegia, desgaitasun edo funtzio aniztasun motaren bat duten pertsonen aukera berdintasuna herri-administrazioetan euren lana burutzeko. Aztertutako administrazioetatik batek ere ez dauka barne arautegirik zehazteko nola jokatu behar den lanpostua eta gailu guztiak, aplikazio informatikoak, etab. egokitzeko, edonork, daukan funtzio aniztasun mota daukalarik ere, bere lana gainerako funtzionarioen aukera berdinekin burutu ahal izateko.
4.2. Bilerak
2014an Ararteko mapak proiektuari lotutako zenbait bilera egin dira, batez ere telefono eta beste gailu mugikor batzuetarako aplikazioaren deskargari lotutakoak, kasu batzuetan hura zabaldu eta haren erabilera bultzatzeko: hala nola Helduak Adi eta desgaitasun fisiko eta sentsorialaren eremuan lan egiten duten elkarteekin; eta beste kasu batzuetan dauden baliabideetako informazioa eguneratzea lortzeko (Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza,
Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Liburutegi Zerbitzua eta Euskal Trenbide Sarea), baita Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarekin eta haren mendeko Irisgarritasuna bultzatzeko Euskal Kontseiluarekin, eta Eusko Jaurlaritzako herritarren arretaren zuzendaritzarekin ere, webeko baliabide mapa handitzeko aukera aztertzeko.
4.3. Iritzi artikulua
Otsailaren 20an, Arartekoak gori dagoen gai bati buruzko iritzi artikulu bat argitaratu zuen. Gaia Interneten ahaztua izateko eskubidea zen, eta berriz azpimarratu zen irtenbidea eskubide biek batera irautea dela: adierazpen eta informazio askatasunak eta eragindako pertsonen eskubideek, eta informazio askatasuna bermatzea, baina informazio horiek egiazkoak, neurrizkoak, indexaezinak izateko eta denboran indarraldia edukitzeko zama jasanez. Artikulu hartan ondorioztatu zenez, Arartekoaren ustez informazioa, gardentasuna eta ezagutza eraginkorra funtsezkoak dira, dagoeneko “etika digitala” esaten zaiona errespetatzen duen egiazko komunitate digitalaren eraikuntzan aurrera eginez.
5.1. Herri-administrazioen eskura dagoen dokumentazioko informazioa eskuratzeko eskubidea gero eta gehiago ari da erabiltzen; horretarako, administrazioek jarrera bermatzaileak hartu behar dituzte alderdi guztien eskubideekin, aurrez aurre dauden eskubideak neurtu behar dira eta informazio edo dokumentazio hori eskuratzeari uko egiten zaion kasuetan arrazoitu egin behar da.
5.2. Adingabeek Interneten bidez edo sare sozialetan parte hartuz euren adinerako egokiak ez diren edukiak eskuratzeari buruzko kexa eta kontsulta batzuetan, berriz errepikatu behar izan dugu gurasoek seme-alabak kontrolatu eta lagundu egin behar dituztela teknologiak erabiltzean eta edukiak eskuratzean.
5.3. Datuen babesari dagokionez, sare sozialen eta komunikazio sare publikoen erabileran informazio, kontzientziazio eta arriskuko jokabideak saiheste ez orokorra atzematen dugu oraindik; informazioa, datuak eta irudiak norberaren nahiaren kontra hedatzea erraztu dezake horrek, fitxategi horien zaintza eta transmisioaren urrakortasuna dela-eta.
5.4. Bere proiektuetako batzuen bidez, -hala nola Ararteko mapak, bere argitalpenen formatu irekiak, etab.-, Arartekoak informazioaren berrerabiltzea eta datu publikoen irekitzea sustatzeko lana egiten jarraitu du.
5.5. Arartekoaren inklusio digitalari eta gizarte parte-hartzeari buruzko txosten bereziko gomendioen betetze mailaren jarraipenak, iritzia emateko elementu berriak eman digu egungo egoeraren eta IETek herritartasun aktiboa eta inklusiboa bultzatzeko eta herritarren parte-hartzea errazteko duten ahalmena diagnostikatzeko.
Herritarren zein euskal herri-administrazioen aldean, analisiak erakutsi duen bilakaerak honakoak berretsi ditu, besteak beste:
• Arrakala digitalak pixkanaka murrizten ari dira, batez ere generoari eta adinari lotutakoak.
• Beste batzuek, hala nola lan jarduerari (landunak/langabetuak) eta familia motari (seme-alabak dituzten familiak/seme-alabarik gabeko familiak/bakarrik bizi diren pertsonak) lotutakoek, ordea, badiraute eta Interneten erabileran desberdintasun argiak erakusten dituzte oraindik.
• Administrazioen aldean, alderdi batzuetan “etxeko lanak” egin dira eta bideak, moduak eta erak jarri dira herritarren parte-hartze eta inklusio digitala ahalik eta gehien errazteko.
• “Etxeko lan” horietan aurrerapen handiak sartzen dira esparru arautzaile eta estrategikoan, hala nola, adibidez, Euskadiko demokraziaren eta herritarren parte-hartzearen liburu zuria eta Euskal Herri Administrazioaren Lege
Proiektua. Biak dira mugarri garrantzitsuak eta beste aurrerakada bat ekarri dute herritarrek bizitza politikoan eta euren ingurunearen eraketan izan behar duten eginkizun berria sustatzeko oinarriak ezartzen.
• Beste gomendio batzuk, ordea, bilakaeraren berrikuspen horren ondoren, indarrean daude oraindik eta administrazioek berrikusi eta baloratu behar dituzte.
15. Lana eta gizarte segurantza
1. Arloa kopurutan
Aurten, arlo honetan, guztira 16 kexa espediente kudeatu dira.
Arloko kexei buruzko informazio estatistikoa, abenduaren 31n, honakoa izan da:
2. Kexarik aipagarrienak
Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura
Ohiko kexak zerbitzuen funtzionamenduarekin lotuta egon dira; zehazki, enplegu eskarien kudeaketari edo enplegua eta lanbide heziketa sustatu eta babesteko jarduerari buruzkoak izan dira. Halaber, lan ikuskaritzaren eta OSALAN taldearen esku hartzearekin lotutako kexak ere egon dira.
Lanbide heziketari dagokionez, prestakuntza ikastaroetara joateagatiko laguntzen ordainketari buruzko hainbat kexa jaso ditugu. Iaz bezala, ordainketetan atzerapenak egon dira, eta nahiz eta orduan ere gaia bideratu genuen, garraiorako laguntzen ordainketan atzerapen hori jasan zutenei ez zitzaizkien behar bezala azaldu ordainketa horren arrazoiak edo aurreikuspenak.
Are garrantzia handiagoa izan du, hala ere, laguntza horiek erretiratu izanak; aurten, izan ere, ez baita deialdi berrietarako aurrekontu gordailurik aurreikusi.
Interesdunak kexa batean adierazitakoari jarraiki, ikastaroa egiten ari zen unean Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta bat jasotzen ari zen. Ondorioz, Lanbiderekiko laneratze hitzarmenetan prestakuntza ikastaroak egiteari buruzko betebeharren bat aurreikusten bada, lekualdaketarako laguntzak beste era batean landu beharko liratekeela planteatu dugu.
Edonola ere, beharrezkoa iruditu zitzaigun Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari iradokitzea aurrerantzean informazio argi eta zehatza eman zezala ikastaroetako laguntzei buruz, kexetan ageri ziren itxaropen zapuztuak saiheste aldera.
Eremu honetan bada, beste laguntza batzuk falta direla azpimarratu da kexetan. Merkataritza establezimendu txikiak irekitzeko autoenplegu proiektuak finantzatzeko orduan baliabide urriak daudela nabarmendu dute hainbatek. Laguntza horiek TAS/1622/2007 Aginduaren esparruan kokatzen dira. Bada, laguntza horietarako ez da aurrekontu hornidurarik aurreikusi, eskumenak eskualdatu ondoren (gehienetan Lanbidera).
Prestakuntza ikastaroei dagokienez, kexa batzuetan azaldu denez garrantzitsua da eskaintza horien baldintzei buruzko informazio egokia izatea eta eskaintza horien gaineko kontrol gehiago egotea.
Partaideen esanetan, ez ziren bete funtsezko baldintzetako batzuk, zehazki, ikasleen ehuneko hirurogeirentzako kontratazio eskaintzari buruzkoa.
Kexa onartuta, bada, ikasle horiek egindako erreklamazioaren erantzunean zera ikusi genuen: Lanbideren azalpenei jarraiki, eskaintza horiek arautzen dituen araudian (abenduaren 23ko 327/2003 Dekretua, lan aukerak areagotzeko eta laneratzea sustatzeko neurriak arautzen dituena) ez dago aurreikusita prestakuntza zentroek (kasu honetan bezala) kontratazio konpromisodun proiektuak tramitatu ditzaketenik.
Hala ere, erantzunean adierazi zenez, enpresak prestakuntza zentroari kontratazio itxaropenak zeudela jakinarazi zion, eta, ondorioz, ikasleei aukera horien berri ematea komenigarritzat jo zen.
Ikasleek, ondoren, hainbat jarduera egin zituzten lan eskaintzaren konpromiso hori urratu izana argitzeko, tartean Lanbideri igorri genion informazio eskaeran erantsi genuen erreklamazioa. Bertan, ikasleek kontratazio konpromiso horiekin zuzenean lotutako gaiak planteatu zituzten. Konpromisoaren benetako irismenari buruzko informazioa eman ez zitzaiela pentsarazten duten zantzuak azaldu zituzten, zehazki.
Gure ondorioa Enplegu Sailari igorri genion, eta, bertan azaldu genionez, proiektuan onartu ez diren konpromisoak ez dira eskaintzetan sartu behar. Lanbideren erantzunean jasotako egoeren kasuan, egokiagoa dirudi ikasleei kontratazio itxaropenei buruzko informazioa ematea, ikastaroaren eskaintzan konpromiso hori sartu gabe. Edonola ere, ezin da inoiz konpromisorik sartu benetan izaera hori ez badu.
2012ko ekainean laneratze aktiborako hitzarmen bat sinatu zuen pertsona batek kexa bat aurkeztu zuen, hitzarmen hori aktibatuta ez zegoela jakin zuelako, inolako informaziorik jaso ez zuen arren. Lanbidera jo zuen eta, bertan azaldu ziotenez, bere kasua zerbitzu zentraletan aztertzeko zain zegoen, azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuko 5. artikuluko 1 h) atalarekin lotuta (horren bidez, gizarte enpresen kalifikazioa arautzen da eta horietan sartzeko prozedura eta horien erregistroa ezartzen dira), gizarte bazterkeria egoerak tarteko.
Interesdunak adierazitakoaren arabera, argi dago ez zekiela 2012an sinatutako hitzarmenak ez zuela ondoriorik. Enpresa lankide batean eskaintza bat egin nahi izan zuenean eduki zuen horren berri eta horregatik jo zuen Lanbidera, bere egoera argitzeko. Lanbidek Arartekoari igorritako erantzunean azaldu zuenez, bestalde, interesdunari jakinarazi egin zitzaion kolektibo espezifiko bateko kide izate hori egiaztatu gabe zegoela.
Edonola ere, baldintzetako baten betearazpenari buruzko zalantzak jakinarazi zitzaizkiola onartuta ere, ez da inon ageri, geroago, hitzarmena sinatu ondoren, hitzarmenaren baliagarritasunik eza jakinarazi zitzaionik.
Hitzarmen berri bat sinatu zen ondoren eta arazoa bideratu egin zen. Hala ere, guk Lanbideri gure gogoetak jakinarazi genizkion. Izan ere, aurreko hitzarmenaren eraginkortasun eza jasota geratu ez zenez, ziurgabetasuna sortu zen eta horrek negatiboki eragin zion bi alderdien arteko harremanetan nagusitu behar den segurtasun juridikoari. Ikuspegi juridikotik, izan ere, argi dago interesdunak, hitzarmena aktibo zegoela pentsatuta, fede onez jokatu zuela. Baldintzetako bat betetzen ez bazen, hitzarmena ez zen formalizatu behar. Eta, formalizatzekotan, jasota geratu beharko litzateke bazterkeria baldintza hori betetzean egongo zela indarrean.
Eremu desberdin batean, pertsona nazionalizatu batek zera planteatu zigun, ez zela onartu bere aurreko AIZren ordez egungo NAN jartzeko eskaria, Udal bateko Tokiko Garapen eta Enplegu Zentro batek igorritako diploman. Bigarren abizenaren alda
keta ere ez zen onartzen.
Udalaren ustez, izan ere, ezin zen bere eskaria bete, aurkeztutako NANa froga bakarra bazen. Aurreko nortasuna eta ondorengoa bat zetozela egiaztatzen zuen agiriren bat aurkezteko eskatu zitzaion eta hori egiteko moduari buruzko informazioa eman.
Aurrekariak aztertu ondoren, administrazioaren erabakia ez zela bidegabea ondorioztatu genuen. Gaitasun diploma bat bezalako agiria lortzearekin lotutako datu bat alda
tu nahi zen. Agiri horrek ikastaro bat gainditu dela ziurtatzen du, eta, beraz, pertsona baten gaitasun profesionala egiaztatzen du. Horrenbestez, pertsona horren aurreko eta ondorengo nortasuna berdina direla argi eta garbi azaldu behar da, datu garrantzitsua baita. Horregatik eskatu zuen udalak egiaztagiri hori, aurreko eta ondorengo nortasunari buruzko datua egiazkoa zela ziurtatzeko.
Espainiar nazionalitatea eskuratzean, Nortasun Agiri Nazional berria lortzen da eta datuak (adibidez, zenbakia) ez dira bat etortzen aurreko egoitza txartelean agertzen zirenekin. Gaitasun agirian, zehazki, AIZ agertzen zen.
Bateragarritasun Ziurtagiriari esker, bada, (nazionalitatea lortu duen) espainiar batek egiaztatu egin dezake bere nortasuna bat datorrela lehen Espainian bizi zen atzerritar gisa zuen AIZrekin. Ziurtagiri horretan, halaber, AIZ NAN bihurtu dela agertzen da.
Bateragarritasun ziurtagirien helburua, izan ere, aurreko nortasunaren eta egungoaren lotura egiaztatzea da. Bateragarritasun agiri hori erabilgarria da interesdunak eremu desberdinetan egin behar dituen tramiteetarako, honakoa kasu. Hori guztia azaldu genion interesdunari eta nazionalitate alda
keta hori Atzerritarren Erregistro Nagusiari jakinaraztea komeni zitzaiola jakinarazi genion. Izan ere, hala, administrazio eskudunak agiri bat igorriko du, lehen AIZ zeukan eta orain NANa daukan pertsona berdina dela egiaztatzeko.
Laneko segurtasunari dagokionez, Leioako campuseko obra batean langile bat erori eta hiltzea eragin zuen zorigaitzezko gertakariko egoeren gainean ikerketa egokiak egiten ari direla ikusi ondoren, Arartekoak gertatutakoari buruzko informazioa eskatu zion Enplegu Sailari, Lan Ikuskaritza eta OSALAN tartean. Halaber, EHU/UPVri ere informazioa eskatu zitzaion, konponketa kontratatu zuen erakundea berau izanik, obrako segurtasun neurrien baliagarritasunari buruzko informazioa biltzeko.
Administrazioen jarduerei dagokienez, lan ikuskaritzak egin zituen hasierako jardueren berri izan genuen, horiek arau haustearen aktan jaso baitziren. Ikuskaritzaren ondorioz, lan arloan arau hausteak egiaztatu ziren, baita gizarte segurantzan ere, eta, ondorioz, isuna jarri zitzaion obrarako kontratatutako enpresari, bai eta azpi kontratatutakoari ere. Segurtasun neurriak ez betetzearen ondorio larriak direla eta, horien betearazpenaren gaineko zaintza areagotu egin behar dela errepikatu nahi dugu.
Lan ikuskaritzaren arloko jarduera eremu batean, gainera, kexa batek haren jarduerarekiko desadostasuna planteatu digu. Lan jazarpen bati buruzko salaketaz ari gara. Lan harreman horretan, zehazki, kaleratze baten ondoren adostasun batera iritsi ziren.
Aztertutako datuen arabera, kaleratzearen gainean lortutako adostasunari buruzko jarduerak eta jazarpenaren gainean egindakoak nahastuta daudela ondorioztatu ahal izan dugu. Izan ere, jarduera horien amaierak bi gaietan eragiten zuela pentsatu da. Alabaina, adostasunaren ziozko adiskidetzea bidegabeko kaleratzearen gainekoa zen, eta, beraz, emaitza horrek ez zeukan loturarik jazarpenaren ziozko salaketarekin.
Geroago, interesdunak sustatu zituen jardueren ondorioz, zera jakin ahal izan zuen, bere garaian ikuskatzaile jarduleak ez zuela antzeman enpresaren arduradunek haren gaineko jazarpenik egin zutenik. Hau da, ikuskatzailearen epaia ez zen jakinarazi eta hori salaketari tramitazio desegokia ematea dela uste dugu. Are gehiago kontuan hartzen badugu enpresaren egoeratan egondako bilakaeraren ondorioz, orain, ikuskatzailearen iritziz, ezin dela jarduera berririk egin.
OSALANen jarduera bati dagokionez, bestalde, enpresa batek bere desadostasuna azaldu zigun, ikuskapen jarduera bat salaketa anonimo batean oinarritu zelako.
Organismo horren interneteko orrian adierazten denez, ez dira tramitatuko salaketa anonimoak. Kexaren arrazoia planteatuta, bada, organismo horren ardura zen kasu honetan zergatik esku hartu zuen argitzea.
Interesdunak planteatutakoaren aurka, OSALANen zera adierazi zuen erantzunean, kexa identifikatuta zegoela eta ez zela anonimo. Halaxe dokumentatu zen, gainera. Horrenbestez, puntu hori argituta geratu zela ulertu genuen.
Nolanahi ere, garrantzitsua iruditu zitzaigun kontuan hartzea kexa OSALANen webgunean jasotako oharrari buruzkoa bazen, haren arabera “Ez direlako salaketa anonimoak tramitatuko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 70. artikuluaren arabera”, adierazpen horrek, gure ustez, ez duela esan nahi OSALANek esku hartu ezin duenik. Izan ere, gertaera bat ezagutzeko moduak ez dio bertan esku hartzea galarazten horretarako gaitasuna duenari.
Laguntzak jasotzen dituzten enpresetan tokiko enpleguaren sorrera ez sustatzea eta beste erkidego batzuetan erroldatutako pertsonen kontratazioa onartzea ere salatu dute kexetako batzuek. Horren harira, diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten edota ordainketaren araberako prestazioa jasotzen ez duten langabetuen kontratazioa babesteko deialdietan Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea funtsezkoa den arren, hortik kanpo salaketa hori bidera ezina da.
Gizarteratze arlokoak diren hainbat kexa lan arloko kexa honekin zeharka lotuta egon dira, lanaren legediko arau haustetzat jotzen zituzten hutsuneekiko harremana planteatzen baitzuten. Zehazki, berez boluntarioak izan ez ziren enplegu uzteak boluntario gisa ulertzen ari zirela planteatu zitzaigun. Enplegu harreman batzuetan zaila da halakorik frogatzea, eta, ondorioz, lan ikuskaritzak era arrazoituan jardutea ere zaildu egiten da. Edonola ere, komenigarria iruditu zaigu pertsona batzuek azaldu diguten errealitate hau aipatzea. Izan ere, beren kontratu iraungitzeetan boluntariotasunaren presuntzioa aplikatu zaie. Arazo hori batez ere arautu berri den eremu batean eman da, zehazki, etxeko zerbitzuko lan harreman berezien arloan.
3. Araudi eta gizarte-testuingurua
Administrazioaren beste jarduera arlo batzuetan bezala, honetan ere arazoak sortu dira haren funtzionamenduaren ondorioz. Funtzionamendu desegokia ez da ematen soilik bestela jokatu balitz emaitza desberdina izango luketen kasuetan. Berariaz aztertzen ez diren erreklamazioetan erantzunik ez dagoenean ere ematen da, nahiz eta dagokion administrazioaren jarduera ez den desegokia izan.
Laguntzen atalean ikusi dugunez, kexa batzuetan haserre agertu dira lehen agintaritza publikoen babesa zuten arloak desagertu egin direlako.
Prestakuntza ikastaroetarako lekualdaketen kasuan pentsatzekoa da laguntza horiek ezabatu izanak eragina izango duela ikastaroetara joateko orduan eta, ikastaro horiek gizarteratze lanen parte badira, kontuan hartu beharko dira.
Lan istripuak oraindik ere egon badaude eta, datuei erreparatuz gero, batzuetan hartu beharreko neurriak kontrolatu ez direlako gertatzen dira, hau da, printzipioz saihestu egin zitezkeen istripuak dira. Hori dela eta, neurrion betearazpenaren gaineko zaintza areagotu egin behar dela uste dugu.
16. Hirigintza eta lurralde antolamendua
1. Arloa kopurutan
Hirigintza eta lurraldearen antolamendu arloan Arartekoak hiri antolamendua, hiria lurzorua urbanizatuz eta ondoren eraikiz eraldaketako prozesuak eta hirigintzako legezkotasunaren babesa biltzen dituen diziplinaren inguruan burututako esku-hartzeak jasotzen dira.
Hirigintza eta lurraldearen antolamendu arloan 66 kexa-espediente kudeatu dira, hots, aurkeztutako erreklamazio guztien3. Eragindako administrazioen arabera, hauxe da kexen banaketa:
• Tokiko administrazioa 57
• Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) 1
Azpiarloei dagokienez:
• Hirigintzako diziplina 33
• Hirigintzako kudeaketa 11
• Hirigintza arloko informazioa jaso ahal izatea 9
• Administrazioaren funtzionamendua eta prozedura administratiboa 9
• Kontratazio-araubidea, ondarea eta administrazioaren erantzukizuna 2
• Irisgarritasuna 1
• Lurralde antolamendua 1
Izapidetzearen egoerari eta arlo horretako kexen emaitzari dagokionez:
2014an hirigintza arloko erreklamazio eta ebazpen kopurua aurreko ekitaldietakoaren antzekoa izan da. Erreklamazioak batez ere administrazioak hirigintzako salaketei erantzunik ez emateagatik edo eraikinen eta lurren kontserbazio egoerak eragindako arazoengatik jarri dira.
Arartekoak arlo horretan izandako eraginkortasun mailari dagokionez, Arartekoaren arlo horretako ebazpen kopurua handitu egin dela hartu behar dugu kontuan. 2014an 9
ebazpen egin dira –gure web orrian kontsulta daitezke dagokien atalean–; haietan, agertutako arazo batzuei buruzko gomendioak, iradokizunak eta ondorioak adierazi ditugu.
Espediente horien barruan Arartekoaren zenbait ebazpeni emandako erantzun positiboa azpimarratu nahi dugu. Santa Juliana auzoaren gizarte eta hiri berroneratzeari buruz atera ditugun ondorioei emandako erantzuna azpimarratu behar dugu. 2010ean Arartekoak zenbait oharpen egin zituen Abanto-Zierbenako Udalari eta orduko Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Politika Sailari zuzendutako ebazpen batean. Gobernu Kontseiluak erabaki bat onartu du, 2014ko abenduaren 16koa, egungo Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eskatuta, Santa Juliana auzoaren hiri berroneratzeko obren lehen fasea finantzatzeko, okupatu gabeko etxebizitza batzuk erosi eta eraistea bultzatzeko.
Halaber, sentikortasun kimiko aniztuneko (SKA) sindromea deritzun gaixotasunaren tratamendurako biltegi-aterpe bat eraikitzea sustatzearen zailtasunaren berri eman zigun pertsona baten kasua ere aipa dezakegu. Gaixotasun horretan zona urbanizatuetan egon ohi diren agente kimiko eta toxikoen eraginpean egotea saihestu behar da. Agente horien artean konposatu organiko lurrunkorrak edo beste produktu toxiko batzuk daude. Tratamendu horretarako tokirik egokiena, ingurune naturala izateagatik eta patologia horrek behar dituen ingurumen ezaugarriengatik, lurzoru urbanizaezineko lursail batean aurkitu zuen kexagileak. Arartekoaren 2013ko otsailaren 19ko Ebazpenean gomendio bat zuzendu genion Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailari, Sentikortasun Kimiko Aniztuneko sindromeak jotako pertsona baten aldi baterako tratamendurako eraikinaren interes publikoa zegoen balora zezala, Lurzoru eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko, 2/2006 Legeko 28. artikuluan jasotakoari jarraiki.
Duela gutxi, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailaren ebazpenaren berri jaso dugu; haren bidez, toxikorik gabeko erabilera anitzeko biltegi-aterpea instalatzearen interes publikoa onartu da. Irizpide alda
keta horri esker eraikin hori eraikitzeko izapideei ekin ahal izan zaie.
Erandioko Udalak, bidearekin muga egiten duen lursail batean landaretza eta sasitza gehiegi dagoela-eta, bere jabetzara iristeko bide publiko baten mantenu egokia bermatzeko ezer ez egiteagatik, aurkeztutako kexari ere irtenbidea eman zaio. Erandioko Udalak jakinarazi digunez, erreklamazioa obren udal zerbitzuari helarazi dio aipatu bide publikoaren eremua mantentzeko lanak egin ditzaten. Lursail mugakideko jabeari ere eskatu zaio bidearekin muga egiten duten bere jabetzako lursailen mantenu lanak egin ditzan, segurtasuna bermatu eta istripu arriskua saihesteko.
Zumarragako Udalak gomendio bat onartu du; haren bidez etxebizitza bateko obrak legeztatzeko era desegokian kobratutako ordainketa agindua baliogabe zezala eskatu genion. Obrek baimendutakoa baino zenbait metro karratu gehiago hartuko zituzten eta ezin zen egin. Edonola ere, kexagilea obrak erregularizatzen saiatu zen baina sobera eraikitakoagatik ordaindu behar zuela adierazi zion udalak. Azkenean irizpide horren berrikusketaren berri eman digu kexagileak.
Gasteizko herritar batek higiezin baten kontserbazio eta segurtasun egoera eskasaz kexatu da. Udalaren esku-hartzea eskatu du zenbaitetan mantenu faltak eragindako harri askatzeak saihesteko. Gasteizko Udalak orain arte higiezinaren egoerari dagokionez burututako hirigintzako jarduketen berri eman digu. Bestalde, administrazio espedientea aurrera eramaten jarraitzeko eskatu diogu, pertsonei eragindako balizko kalteak saihestu eta segurtasun, osasungarritasun eta bizigarritasun arazo oro konpontzeko ezarritako neurriak zuzen eta eraginkortasunez gauzatzea bermatu arte.
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Jabeak eraikinak kontserbazio egoera egokian eduki beharra
Hirigintzaren esparruan, lursailen jabeek segurtasuneko baldintzetan eduki behar dituzte, osasungarritasunarentzako eta apaingarri publikoarentzako zein pertsona eta gauzentzako arriskuak saihesteko. Betebehar hori jabeari dagokio duen lursailaren titulartasunaren arabera. Edonola ere, udal administrazioak eskumena dauka dagokion espedientearen bidez betebeharra betetzen dela bermatzeko eta, dagozkion txosten teknikoak bildu ondoren, betearazteko aginduak emateko. Eskumen hori Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeko 199. artikuluak xedatutakoaren arabera esleitzen zaio. Lursailen jabeek segurtasun, osasungarritasun, apaingarri publiko eta duintasuneko baldintzetan edukitzeko betebeharra dute. Ebazpen horretan, udalari zegokion administrazio espedientea izapidetu eta ebatz zezala gomendatu genion, salatutako lursailaren egoera egiaztatu eta, hala balegokio, jabeari segurtasun eta osasungarritasun baldintza egokiak bermatzeko behar ziren mantenu lanak burutzeko agindu ziezaion. Halaber, kexagileari aurkeztutako salaketei zegokienez udalak jarritako neurrien berri eman behar ziola adierazi genion.
Gai horri buruz jaso ditugun erreklamazioetan esku hartu beharra azaldu da, tokiko administrazioak eskatutako neurriak har ditzaten arduradunek. Horietako bat da 2014ko martxoaren 18ko ebazpena, haren bidez lokal partikular batean intsektuak hiltzeko neurriak bultzatzea gomendatu zitzaion Balmasedako Udalari.
2014ko urriaren 23ko ebazpenean ere, zenbait baserriren saneamendu desegokiak eragindako osasungaiztasunaren aurrean zegozkion betearazte aginduak ematea gomendatu genion Abadiñoko Udalari.
Aipamen berezia merezi du Arartekoaren 2014ko abenduaren 5eko ebazpena, Sestao eta Trapagaran arteko industrialdean kokatutako Babcock Power S.A. enpresaren nabe industrialen eraispenari buruzkoa.
Zenbait elkartek eman digute Sestao eta Trapagaran arteko industrialdean kokatutako Babcock Power S.A. enpresaren eraikin industrialaren arrisku egoeraren berri. Zenbait pertsona talde legez kontra sartu dira erabiltzen ez diren instalazio horietan eta kontrolik gabeko desmuntatze lanak burutu dituzte. Azken egunetan zenbait gorabehera gertatu dira, hala nola instalazioen zati bat erretzea, egitura hondatuz, desmuntatzen ziharduen pertsona baten istripu larria edo eraikinaren fibrozementuzko estalkiaren erorketa. Ebazpen horretan Arartekoak Trapagarango eta Sestaoko Udalek zein beste erakunde batzuek, hala nola Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak aurreikusitako jarduketak aztertu ditu. Sestao eta Trapagarango Udalen txostenetan jasotako udal jarduketak hirigintzako legedian xedatutako esparruaren araberakoak dira. Bestalde, ingurumen administrazioak ere erantzun du egun arte arriskutsuak izan daitezkeen hondakinen kontrolik gabeko biltegiko egoerari erantzuteko. Babckock Power SAren nabe industrialen kontrolik gabeko eraisketaren kasuak hirigintza, ingurumen eta industria ondarearen babeseko esku-hartzeak premiaz eta koordinatuta jarrai dezala eskatzen du. Babcocken nabe industrialen egoera bereziak udalaren premiazko esku-hartzea behar du, HLLko 202. artikuluan jasotako eskumenak erabiliz. Premiazko neurri horiek berehalako utzaraztea bermatu eta kontrolik gabe sartzea prebenitu behar du eraginkortasunez, horrela pertsonen segurtasuna eta osotasuna bermatu eta instalazioko segurtasunak okertzen jarraitzea saihesteko. Betearazteko agindua betetzen ez bada, administrazio eskudunak betearazpen subsidiarioa erabaki beharko du, kostu ekonomikoa jabetzari jasanaraz diezaiokeela. Bestalde, udalek eraikinaren aurri egoerari buruz hartzen dituzten erabakiek udal katalogoetan –kultura administrazioak eskatuta- sartu behar diren nabe industrialen babes kulturalaren araubidea kontuan hartu eta zaindu behar dute. Nabeetan, kontrolik gabeko eraisketagatik, ingurumen kalteko egoera egon ahal izateari dagokionez, ingurumen administrazioaren esku-hartzea –balizko ingurumen kaltea prebenitu eta hondakinen legedia era zuzenean aplikatzeko- era egokian koordinatu behar da hirigintza jarduketarekin interes publiko biak betetzen direla bermatzeko.
Laburbilduz, erakunde honek halako egoerak prebenitzeko egindako proposamena administrazio neurri horiek koordinatzeko batzorde bat bultzatzea da, eraikinaren hondatzea saihesteko eta era berean nabe industrialen kontrolik gabeko desmuntatzeak dakarren arriskua handitzea saihesteko.
2.2. Tokiko administrazioen betebeharrak hirigintza planeamenduan edo hitzarmenean jasotako konpromisoei dagokienez
Horri dagokionez, 2014ko uztailaren 17ko ebazpena aipatzen dugu; haren bidez, kexa jartzaileak hirigintza hitzarmenean adostutakoa betetzeko egindako eskaerari erantzun egokia ematea gomendatu zitzaion Zaldibiako Udalari.
Erreklamazio horretan pertsona batek jakinarazi zigun ez dela bete 2007an Zaldibiako Udalarekin zinatutako hitzarmena. Hirigintza hitzarmenaren helburua hirigunea eraberritzeko eragiketaren barruan bide bat urbanizatzea zen. Jabetzak lursailak utzi behar zizkion udalari urbanizazio proiektu bat burutzeko. Zaldibiako Udalak ordainetan lokal bat emango zuela ezarri zuen hitzarmenak. Halaber, jabearen alde zenbait mantenu lan egin eta ordaintzeko konpromisoa hartu zuen. Urbanizazio proiektuari dagozkion obrak 2008an egin ziren; horretarako, jabetzak bere lursailak okupatzea baimendu zuen eta erabilera publikoari utzi zitzaizkion egiatan. Kexagileak dioenez, ordea, egun arte Zaldibiako Udalak ez ditu bete hitzarmen haren bidez hartutako betebeharrak.
Hirigintza hitzarmenak administrazioen eta pertsona fisiko edo juridikoen arteko kontratuak edo hitzarmen administratiboak dira. Hirigintza hitzarmen maila ematen zaie hitzarmenak hirigintza eremuari, bai planeamenduari bai haren betearazpenari, hirigintza kudeaketaren bidez lotutako jarduketei lotuta daudenean. Hitzarmenak tipikoak izan daitezke, araudian jasota daudenean, edo atipikoak, berariaz araututa ez daudenean. Hirigintza hitzarmen atipikoei dagokienez, erreklamazioan azaldutakoa bezalako kasuak aurkituko genituzke; haren bidez administrazioaren prestazioa obrak egitea da eta partikularrena lursail batzuk uztea. Kasu horiek sinatzaileen arteko administrazio kontratuak dira eta haiek arautzeko kontratazio arau orokorrak hartu behar dira kontuan. Euren ondorioen artean hitzarmenek ez dituzte alderdiak behartzen diren kontraprestazioak egitera lotzen asmo huts gisa, kontratuz baizik. Jurisprudentziak adierazi duenez, hitzarmenek alderdiak lotzen dituzte Kode Zibileko 1256. eta hurrengo artikuluen arabera. Hala, hitzarmenak betetzea ezin da administrazioaren erabakiaren mende utzi eta ezin dira bete gabe utzi aldebakarreko erabakiz.
Bestalde, zuzenbideko printzipio orokorrek, hala nola administrazioen eta administratuen arteko harremanak zuzentzen dituzten bidezko konfiantzaren eta fede onaren printzipioek, partikularrak administrazio hitzarmenetan baliozko eran sinatutako klausulak ez betetzetik eratorritako bidezko itxaropenetan kaltetuak izatea saihesteko balio dute.
Esan behar da edozein itun edo baldintza alda
tzeko hura adostu zuten alderdien borondatea behar dela. Hortaz, Zaldibiako Udalak ezin du hitzarmeneko konpromisoak, hala nola lokala emateko konpromisoa, aldebakarreko erabakiz bete gabe utzi. Horregatik, udalak hirigintza hitzarmenean jasotako konpromisoak betetzeko bitartekoak jarri behar ditu. Baldintzaren bat bete ezean ezintasun hori teknikoki arrazoitu eta hitzarmena berrikusi beharko du, dagokion administrazio prozeduraren bidez, eta eragindako kalteak behar bezala ordaindu beharko ditu. Edonola ere, administrazioak era baliozkoan egindako hitzarmenak betetzen ez baditu, kontratuko beste alderdiak bate gabea eskatzeko ekintza dauka eta prestazioak betetzeko edo kontratua amaitzeko eska dezake. Kasu horietan, betetzerik ez dagoen alderdien ordez damu-domaiengatiko kalte-ordaina eskatu ahalko da.
2014ko maiatzaren 19ko beste ebazpen batean, Lekeitioko Udalari gomendatu zaio komunikazio sistema orokorraren lurzorua uzteko sinatutako hitzarmenean adostutako obrak oker burutu izanari buruzko eskabidea behar bezala izapidetzea.
2014ko martxoaren 25eko ebazpena ere aipatuko dugu; Laudion antolamenduz kanpo zegoen eraikin bati buruzko hirigintza egoerari buruzkoa zen. Higiezin baten jabea den pertsona batek adierazi zuenez, egungo Hiri Antolamenduko Plan Nagusiaren arabera eraikin hori antolamenduz kanpo dago. Eraikina kokatuta dagoen lursailaren zati bat udal bide sistema kalifikatu da eta administrazioak desjabetzearen bidez eskuratzea aurreikusita legoke. Egun arte, HAPN onartu zenetik igaro den denbora igaro arren, udalak ez ditu betearazi aurreikusitako hirigintza jarduketak eta ez dio ekin lursailaren desjabetzeari. Laudioko Udalak txosten bat igorri digu higiezinaren egoeraren berri emateko. Higiezina antolamenduz kanpoko egoeran dago indarrean dagoen Laudioko 1995eko Hiri Antolamendu Plan Nagusiaren arabera. Halaber, zehaztu duenez, eraikina aurri egoeran jo zen 1984ko otsailaren 2ko erabakiaren bidez.Udalak emandako erantzunean lursail horren hiri kudeaketa errazteko izandako elkarrizketen berri eman zitzaigun. Jabetzak egindako proposamenari berariaz emandako erantzunik ageri ez bada ere, erantsi digun udal txostenean, eraikina eraistea baloratzearekin batera, horri buruzko zenbait irtenbide proposatu ziren. Hala, udal txostenaren aburuz, beste aukera batzuen artean, ez legoke hirigintzako eragozpenik udalak eraisketa subsidiarioki betearazteko, zonako urbanizazio gastuetarako kargura. Halaber, adierazi zuenez, eraisketaren kostua eraikina hartzen duen lursaileko lurzoru azaleraren desjabetzearekin ordainduko litzateke, planeamendu nagusiak kanpoko bide sistema orokor gisa definitu baitu. Kexagileak adierazitako arazoari dagokionez, esan behar da, eragindako alderdiek jarduketa honen bidez lor ditzaketen akordioak gorabehera, administrazioak hiri antolamendua hirigintza planetako xedapenen arabera betearazteko interes publikoa bermatu behar duela. Bestalde, administrazioak hirigintza legedian jasotako lurzoruaren jabeen eskubideak eta betebeharrak hartu behar ditu kontuan. Horretarako garrantzitsua da udalak lursail birzatitzeko espedienterako zein bide sistema orokorra eskuratzeko kanpoko lursailaren hirigintzako desjabetzerako, dagokion kudeaketa sistemaren arabera, behar diren hirigintzako jarduketak sustatzeko dituen betebeharrak betetzen dituela bermatzea. Hirigintzako desjabetzearen kasuan, 2/2006 Legeko 185. eta hurrengo artikuluetan jasotako epeak eta prozedurak kontuan hartuz. Horregatik, Laudioko Udalari ebazpen bat zuzendu diogu proposamenari berariazko erantzuna eman diezaion eta burutzeke dagoen hirigintza jarduketa horren baldintzak idatziz itundu ditzan, eta legedian hirigintzako desjabetzerako jasotako xedapenen bidez planeamendu nagusiak kanpoko sistema orokor gisa definitu duen lursail zatia eskura dezan. Udalak bere aldeko proposamena dakarren txostena igorri digu, gure ebazpenaren araberako hitzarmen bat sinatzeko.
2.3. Hirigintza diziplina eta administrazio espedienteak bultzatu beharra
Hirigintza arloan agertzen den arazo ohikoenetako bat hirigintzako salaketei erantzunik ez ematea da. Herri-administrazioek berariazko erantzuna eman behar diete interesdunek egindako eskabide guztiei. Administrazio izapideak eta herritarrentzako egiazko erantzuna egotearen bermea Espainiako Konstituziotik beretik dator -103.1 eta 105. artikuluak- eta Lisboako Itunak sartutako Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Kartako 41. artikuluak xedatzen duenez, herritarrek administrazio onerako duten eskubidearen baitakoak dira.
Arazo hori zenbait ebazpenetan jaso da. Besteak beste, 2014ko abuztuaren 18ko ebazpena aipatuko dugu; haren bidez, aurkeztutako salaketei erantzutea eta lurzoru urbanizaezineko zenbait lursailetan egindako baimenik gabeko obrak eta erabilerak hirigintza legediari egokitzeko izapidea egiten jarraitzea gomendatu zaio Erandioko Udalari.
Beste bat 2014ko abuztuaren 18ko ebazpena izan zen; haren bidez, obra batzuk hirigintzako legediari egokitzeko aurkeztutako salaketei buruzko izapidea egiten jarraitzea gomendatu zitzaion Munitibarreko Udalari.
Baita Arartekoaren 2014ko ekainaren 16ko ebazpena ere; haren bidez, hirigintzako informazio eskaera eta salaketa izapidetu eta ebaztea gomendatu zitzaion Kuartangoko Udalari.
3. Araudi eta gizarte-testuingurua
Lurzoru eta Hirigintzaren 2/2006 Legea alda
tzeko urriaren 2ko 2/2014 Legeak bigarren xedapen iragankorrean plan nagusiak eta arau subsidiarioak egokitzeko xedatutako epea luzatu du. Lege horren bidez epea hamabost urtekoa da gehienez 2006an indarrean sartu zenetik.
Eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria. Eusko Jaurlaritzak, abenduaren 9an, eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriari buruzko 226/2014 Dekretua onartu du.
2002/91/CE Zuzentarauak, 2010/31/UE Zuzentarauak alda
tuta, eraikinen eraginkortasun energetikoa sustatzearen helburu komunitarioa jaso du. Neurrien barruan, eraikinen ziurtagiri energetikoa prestatu beharra ezartzea aurreikusi du. Zuzentarau horien transposizioa urtarrilaren 19ko 47/2007 EDren bidez egin da eta geroago eraikinen eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko oinarrizko prozedura onartzeko 235/2013 Errege Dekretuaren bidez. Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria 2013ko apiriletik eska dakieke eraikin eraiki berriei, salmenta eta alokairuei eta herri-administrazioak 250 m2 edo gehiagoko azalera erabilgarria okupatzen duen eraikin publikoei edo eraikin publikoen zatiei. Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak araudi autonomikoa eguneratu du 235/2013 Errege Dekretu berrian adierazitakoari egokitzeko. 226/2014 Dekretuak ere eraginkortasun energetikoaren ziurtagirien zuzentasuna eta eraginkortasuna arautzen ditu. Bestalde, etxebizitzak erosi edo alokatzen dituzten pertsonen informaziorako eskubidea ere jaso du. Araudi hori eraikin eraiki berri guztietan aplikatzen da. Lehendik dauden eraikinen kasuan hiru kasutan eska daiteke. 1.000 m2 baino gehiagoko azalera erabilgarria duten eraikinen eraberritze edo zaharberritzeetan, haien itxituren25 baino gehiago berritzen denean edo burututako jardueraren erabilera edo intentsitatea alda
tzen denean. Saldu edo maizter berri bati aholkatzen zaizkion lehenagoko eraikinetan ere eskatzen da. Azkenik, agintaritza publikoak 250 m2 baino gehiagoko azalera erabilgarria okupatu eraikinei, haietara jendea joan ohi bada. Beste neurri bat ere xedatu du: eraginkortasun energetikoko ziurtagiria sartzea eta eskritura publikoan eta jabetzarren erregistroan hura islatzea.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
Ekintza plan honetan jasotako proposamenak zuzenean lotuta daude ingurumen arloko planean sartutakoei, batez ere ingurumenean diharduten elkarteekin aurreikusitako ekintzei dagokienez.
4.1. Bilerak elkarteekin
2014an harremana izan dugu auzo edo esparru andeatuak leheneratzeko interesa duten pertsona talde eta elkarte batzuekin. Eremu horiek Meatzaldeko eta Nerbioiren ezkerraldeko udalerrietan daude, hala nola Sestaon, Trapagaranen eta Abanto-Zierbenan. Haren helburua arrazoizko epeen barruan etxebizitzaren eskuragarritasuna eta baldintza egokiak dituen hiri ingurune irisgarria bermatzeko udal planeamenduan jasotako xedapenen hirigintzako garapenean aurrera egitea da.
4.2. Bilerak administrazioarekin
Kontaktuak izan ditugu Astigarragako Udalaren zerbitzu teknikoekin, baserri mugakide bati eragin dioten Putzuetako bideen eta hiri lurzoruaren urbanizazio zerbitzuen egoerari buruz.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
• 2014an higiezinen sektorean krisi egoeran jarraitu dugu. Egungo egoeran, lurzoru berrien urbanizazioa bultzatzen ez duen hiri garapeneko eredu baten beharra egonda, auzo eta ingurune zaharkituen hirigintza eta gizarte leheneratzean jarri behar dira arreta eta baliabide ekonomikoak. Estrategia horren barruan lehentasun handiagoa eman behar zaie zonarik andeatuenei. 2014an ikusi dugunez, azkenean lehen urratsak ematen ari dira zenbait zona, hala nola Santa Juliana auzoa, Abanto-Zierbenan, leheneratzeko edo Sestaoko auzoen leheneratzea bezalako prozesuak finkatzen ari dira.
• Horretarako, euskal erakundeei Estatuko legedian jasotako urratsak ematen jarraitzeko eskatu diegu, hiri eremu zaharkituetan hiria berritzeko edo zaharberritzeko ekintzak erraztu, bizkortu eta bultzatzeko neurriak ezartzeko.
Hiri leheneratze prozesu horietan baldintza bat izan behar da kasu guztietan eraikinen irisgarritasun unibertsala bermatzea eta eraginkortasun energetikoa hobetzeko neurriak sustatzea.
Eraikinen zaharberritzearen eremu horretan, eraikinen ikuskapen teknikoko prozesuak bultzatu behar dira, Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak jabetzarentzat jasotako betebehar eta eskubideen arabera.
Herri-administrazioek okupatutako eraikinei dagokienez –eredu izateko–, zaharberritze programak bultzatu behar dira, haien eraginkortasun energetiko maila handia izateko eta energia kontsumoa eta hark sortutako isuriak ia guztiz desagertzeko.
• Erabiltzen ez diren eraikin industrialen egoerari dagokionez, prebentzio neurriak hartzea komeni da instalazio horien legez kontrako eraisketa saihesteko. Jabetzaren betebeharra abiapuntu hartuta, udal administrazioek neurri administratiboak hartu behar dituzte eraikinean sartzea, hura hondatzea eta hondakin arriskutsuak barreiatzea ekiditeko, batez ere zaindu beharreko industria ondareko balio kulturalak daudenean.
17. Etxebizitza
1. Arloa kopurutan
2014an, Etxebizitza arloan 123 espediente kudeatu ditugu, alegia Arartekoak guztira kudeatu dituen espedienteen
% 5,58; hori, kontuan hartu gabe baztertu edo beste defentsa bulego batzuetara bidali ditugun kexak.Hona hemen espedienteak dagozkien administrazioen arabera banakatuta:
• Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra
(Euskal Autonomia Erkidegokoa) ;98
• Tokiko Administrazioa ;11
Gaiei dagokienez, espedienteak honako hauei buruzkoak izan dira:
• Etxebizitza babestuaren alokairua ;55
• Etxebizitzarako sarbidea: premia
frogatzea eta esleitzeko prozedura ;25
• Administrazioaren funtzionamendua
eta prozedura administratiboa ;25
• Kalteak etxebizitza babestuetan
eraikitze akatsengatik ;12
• Beste alderdi batzuk ;4
• Etxebizitza erosi eta birgaitzeko laguntzak ;1
• Herritarren eskubideak ;1
Aurten kudeatutako erreklamazioen (hau da, 2014an jasotakoen zein 2014ko urtarrilaren 1ean hasita zeudenen) izapide zehatzei dagokienez, txostena idazten ari garen honetan, hau da Etxebizitza arloaren egoera:
2. Kexarik aipagarrienak
Orain, Etxebizitza arloan sartzen diren gaien sailkapena aintzat hartuta, herritarrek erreklamazioak zer gai nagusitan jarri dituzten aztertuko dugu.
2.1. Etxebizitzarako sarbidea: premia
;frogatzea eta esleitzeko prozedura
Aurten, errentan hartzeko babes ofizialeko etxebizitzak zuzenean esleitzeko eskarien inguruan Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak emandako informazio eta erantzunekin konforme ez daudela eta herritarrek aurkeztutako kexa eta kontsulten kopuruak gora egin du. Aztertu ditugun kasuetan, Sailak iritzi dio kexagileek ezin izan dutela egiaztatu legez babestutako etxebizitzak zuzenean esleitzeko bidea ematen duten salbuespeneko egoeran zeudela.
Erakundean hartu ditugun erabakietan saiatu gara azaltzen 2012ko urriaren 15eko Agindua, etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa, indarrean jarri zenetik, errentan jartzeko etxebizitza babestuak esleitze aldera, etxebizitza premiaren baremoa ezartzeko sistema objektibo bat erabili behar dela eta, gainera, herritarren eskaria dagoen eskaintza publikoa baino handiagoa dela, zoritxarrez. Ondorioz, iritzi diogu aipatu sailak emandako informazioa eta erantzunak zuzenbidearekin bat zetozela, eta kexagileei jakinarazi diegu gaur egungo baremazio irizpideak batuta ateratzen den puntuazioaren ordena dela, oro har, babestutako etxebizitzak esleitzeko erabili behar dena.
Aurreko urteetan bezala, babes ofizialeko etxebizitzen esleipendun diren familien kexak jaso ditugu; familia horiek etxebizitza handiagoa eskatzen dute, esleitu zitzaien etxebizitzan dagoeneko ez dutelako behar adina leku. Aztertutako kasuetako bitan, kexagileek Etxebizitza Hutsen Programako, hau da, Biziguneko etxebizitza bat zeukaten errentan hartuta. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari elkarlan-eskariak egin ondoren, erantzun hau jaso dugu: “ezin ditugu eskariak onartu, ez daukagulako haientzako moduko etxebizitza librerik”.
Sailak azaldu digu, halaber, etxebizitza handiagoak eskatu dituzten familiei ezin dietela egoki erantzun, batetik, 75 m2 edo gehiagoko etxebizitza gutxi daudelako; eta, bestetik, premia larriagoan dauden herritarrei erantzun behar dietelako.Bi espedienteetan gure esku-hartzea amaitu eta atera ditugun ondorioak eman ditugu aditzera, eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari ohartarazi diogu etxebizitza premia larriei erantzuna emateaz gain, behar adina bitarteko jarri behar dituztela hala alokairu erregimeneko etxebizitza babestuen ibilbideak gauzatzeko nola etxebizitzak errentan hartzen dituzten pertsona eta familien araberako neurria izan dezaten lortzeko.
Atal hau amaitzeko, Arartekoaren 2014ko martxoaren 19ko ebazpena aipatuko dugu. Ebazpen horretan “Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio beharrezko neurriak har ditzala beren ondorengoen zaintza partekatua duten bereizitako eta banandutako pertsonek babes ofizialeko etxebizitza bat txandaka gozatzeko aukera izan dezaten alokairu-araubidean”.
Gomendio horretan alaben zaintza partekatua duen emakume banandu baten kexa aztertu genuen. Emakumeak “familiaren egoitza gisa izendatutako etxebizitzaren seihileko erabilera eta titulartasuna partekatzen ditu, eta familiaren etxebizitza bere senar ohiak okupatzen duen aldietarako alokairuko babes ofizialeko etxebizitza bat behar duela adierazi du”. Kexagileak Arartekoak esku hartzea eskatu zuen, ez ziotelako utzi Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena ematen, etxebizitza baten titular zelako.
Kexagilearen kasua “etxebizitza premiaren eskakizunaren salbuespenei” buruzko arauarekin alderatu eta gero, ondorioztatu genuen saila arauaren interpretazio mugatzailea egiten ari zela, eta araua bikote bat banandu edo dibortziatu ondoren familia-egoitzaren erabilera ezkontideetako bati esleitzen zaionean bakarrik aplikatu daitekeela, harreman horretatik jaiotako seme-alaben zaintza ere, normalean, ezkontideetako bati esleitzen baitzaio.
Gauzak horrela, egin genuen gomendioan Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari eskatu genion araudia interpretatzerakoan gaur egungo errealitatea kontuan hartzea, seme-alaben zaintza partekatzen duten eta familia-etxebizitza txandaka erabiltzen duten bikotekideek babes ofizialeko etxebizitza bat eduki ahal dezaten familia-etxebizitza erabiltzea beste bikotekideari tokatzen zaionean.
Izan ere, gomendioan azaldu genuen moduan, “hala egin ezean, bereizi edo banandu ondoren beren ondorengoen zaintza partekatua eta, beraz, familia-egoitzaren erabilera partekatua duten bikotekide eta ezkontideei etxebizitza babestuaz gozatzeko orduan tratu diskriminatzailea ematen zaiela ulertzen dugu”.
Hala eta guztiz ere, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak ez ditu onartu kexagileak Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena emateko eta babes ofizialeko etxebizitza bat errentan hartu eta txandaka erabiltzeko aukera izan behar duela justifikatzeko eman ditugun arrazoiak. Dena den, Arartekoari emandako erantzunean honako hau adierazi du: “hala ere, indarrean dagoen araudian alda
ketak eginez gero, kontuan hartuko da egindako gomendioa”.
2.2. Etxebizitza babestuaren alokairua
Joan den ekitaldiko urteko txostenean, ikusita herritarrek alokairu publikoen prezioa jaisteko eskari gehiago egin zituztela, administrazio publikoei gomendatu genien, batetik, alokairu publiko horien prezioak arrazoizkoak ziren ala ez lehenbailehen aztertzea; eta bestetik, babes publikoko etxebizitzen onuradunek etxebizitza-gastuak zailtasunik gabe ordaindu ahal ditzaten behar adina neurri hartzea.
Gauzak horrela, azken urtean alokairu publikoen prezioaren inguruko kexa eta kontsulta gutxiago jaso ditugu.Zalantzarik gabe, baliabide ekonomiko gutxiko pertsona askorentzat, etxebizitza-gastuek behera egiten dute, batetik, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak babestutako etxebizitzen alokairuaren prezioari eusteko neurriak hartu dituelako (“errenta berezi”en bitartez); eta bestetik, errentariei ez zaielako egotzi ondasun higiezinen gaineko zerga.Ondoriozta dezakegu, beraz, aldi baterako hartu dituzten neurriak egokiak direla.
Edozein modutan, alokairu publikoen prezioari eusteko hartutako bideak etengabea eta orokorra izan behar duela deritzogu, eta, beraz, babestutako etxebizitzen errentaren prezioa arautzen duen araudian jaso behar dela.
Alde horretatik, gogoratu beharra daukagu Eusko Legebiltzarrak, 64/2014 Legez besteko Proposamenaren bitartez, Eusko Jaurlaritzari eskatu ziola, 2014ko apirilaren 7an, 2010eko azaroaren 3ko Agindua, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioak zehazteari buruzkoan moldaketa batzuk egitea, eta agindu hori 2014an ez duela bete.
Ondorioz, gure aburuz, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak alokairu publikoen prezioa berriz arautu eta aipatu 64/2014 legez besteko proposamenean planteatutako moldaketen bideragarritasuna zer iritzi duen azaldu beharko luke. Proposamen horietako batzuk errentariek nahiz babestutako etxebizitzetako errentarien hainbat elkartek egin dituzte azken urteetan (proposamen horietako batzuk dira, adibidez, errentaren zenbatekoaren gehieneko %30ean tasak eta erkidegoko gastu finkoak sartzea, eta errentariek erkidegoko gastuetan zuzenean parte hartzeko mekanismoak ezartzea, beharrezkoak ez diren edo gutxitu daitezkeen kontsumoak murrizte aldera).
Atal hau biribiltze aldera, herritarrek babestutako etxebizitzen alokairuaren inguruan aurten egindako kexen edukia aipatuko dugu, labur-labur; kexa asko Biziguneri, hau da, Etxebizitza Hutsen Programari buruzkoak dira.Alde batetik, errentariek fidantzak berandu bueltatu dizkietelako eta errentan hartutako etxebizitzako kalteen ondorioz fidantza horietan egin dizkieten atxikipenekin bat ez datozelako kexa gehiago egin dituzte.
Beste alde batetik, beren etxebizitzak Bizigune programan sartzeko laga dituzten jabeen kexek ere gora egin dute.Jabeek etxebizitza lagatzea adostutako aldia amaitu ondoren egin dituzte erreklamazio horiek, eta adierazi dute etxebizitzak egoera txarrean bueltatu dizkietela.
Kexa-espedienteak eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak emandako dokumentazioa eta txosten teknikoak aztertu ondoren, jarduera administratiboa egokia izan dela iritzi diogu.Beharbada, errentatzailearen eta errentariaren artean etxebizitzaren zaintzaren eta kalteen konponketaren inguruan sortzen diren ezinbesteko eztabaidak gutxitu egingo lirateke etxebizitzak emandakoan nola dauden aztertzeko kontrol-mekanismo gehiago jarrita, batetik; eta errentariek eta etxebizitzen alokairu programa publikorako lagatzen duten jabeek dauzkaten eskubide eta betebeharren inguruko informazioa emateko neurri osagarriak jarrita, bestetik.
2.3. Kalteak etxebizitza babestuetan
;eraikitze akatsengatik
Oraindik ere, maiz, babestutako etxebizitzen onuradunek babes publikoko etxebizitzetako eraikuntza-akatsak konpontzeko eskariak egiten dituzte.Aurreko hainbat txostenetan azaldu bezala, administrazio publikoek beranduegi erantzuten dituzte herritarrek egindako salaketak; askotan, gainera, eraikuntza-akatsak konpondu arte denbora asko pasatzen da, eta denbora horretan esleipendunek ezin dute bizigarritasun-baldintza egokietan bizi.
Aurten amaitutako kexa-espedienteak aztertu ditugu, eta ondorioztatu dugu, batetik, administrazio publikoek egoki erantzun dietela Arartekoak egindako elkarlan-eskariei eta, oro har, babes publikoko etxebizitzen erabiltzaileek salatutako eraikuntza-akatsak konpontzeko neurri egokiak hartu dituztela.
Alde horretatik, errentamendu-erregimenean lagata zeuden eta eraikuntza-akatsak zituzten hainbat etxebizitza babesturen kasuan esku hartu dugu eta, azkenik, kasu horietan eraikuntza-akatsak konpontzeko arazo teknikoak zeudela egiaztatu ondoren (hezetasun-arazo larriak zeuden), Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, Alokabide sozietate publikoaren bitartez, errentariei etxebizitzaz alda
tzeko aukera eskaini die. Udal-etxebizitza bat errentan hartuta zeukan emakume baten eskubideak betetzea ere lortu dugu, Hernaniko Udalari egindako eskari batean.
2.4. Administrazioaren funtzionamendua
;eta prozedura administratiboa
Kexa eta kontsulta nagusiei dagokienez, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta egiteko eskariak atzera bota dituztelako eta onartutako eskariei baja emateko erabakiak hartu dituztelako kexa eta kontsulta asko jaso ditugu 2014an. Dakigunez, erregistro horretan egoki izena ematea ezinbesteko baldintza da babes ofizialeko etxebizitzaren baten onuradun izateko. 2008an gomendio orokor hau egin genuen: “Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legera egokitu behar dira etxebizitza eskatzaileen erregistroari dagozkion
ebazpenen tramitazioa eta jakinarazpena”. Gomendio horretan ondorioztatu genuen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak bajak emateko erabakiak hartzeko prozedura formala aztertu behar zuela eta prozedura horretan interesdunari entzuteko izapidea eta erabaki horien berri jakinarazteko bidea ezarri behar zituela.
Gomendio orokor horretan ondorioztatu genuen, halaber, jakinarazpen pertsonalak egin ordez ezin zirela, legez, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroaren inguruko erabakiak iragarki-oholetan argitaratu, erabakiak argitaratzea jakinarazpen pertsonalen osagarri izan behar zuela, izatekotan.
Oraingoz, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila ez dago etxebizitza-arloan eskumena zuten aurreko sailek erabakien jakinarazpenen baliozkotasunaren gainean aplikatzen zuten irizpidea alda
tzeko prest. Jarrera hori argi geratu da, guk egindako gomendioari ezezkoa eman baitiote. Izan ere, egiaztatu genuen, babestutako etxebizitza baten esleipena behar bezala jakinarazi ez zutenez, babestutako etxebizitzen eskatzaile batek esleitu zioten etxebizitza galdu zuela eta, gainera, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan baja eman ziotela, “esleitutako etxebizitzari isilbidez uko egiteagatik”.
Gure esku-hartzearen emaitza Arartekoaren 2013ko azaroaren 26ko ebazpen batean dago jasoa. Ebazpen horren bidez, “Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio berrikus dezan kexagileari Eskatzaileen Erregistroan baja emateko ebazpena, ez delako egiaztaturik geratu esleitu zitzaion babes ofizialeko etxebizitzari uko egin zionik”. Gomendio horretan erabakien jakinarazpenak argitaratzea nahikoa ez dela adierazten duen jurisprudentzia-doktrina ugari bildu genuen (jakinarazpenak argitaratzea interesdunaren helbiderik ez edukiz gero edo interesduna non bizi den ez jakinez gero bakarrik da eraginkorra), eta iritzi genion kexagileak, etxebizitza esleitu zitzaionaren jakinarazpena berme formalik gabe egin zenez, eskubidea zuela, batetik, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan baja emateko erabakia berraztertzeko; eta bestetik, babestutako etxebizitza izateko egindako eskariaren araberako bizilekua esleitzeko.
Gaur egun, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroa 2012ko urriaren 15eko aipatu Aginduaren bidez dago arautua; Agindu hori etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa da. Araudi horren arabera ere iragarki-oholetako argitalpenek dute lehentasuna eta ondorioz, epigrafe honen hasieran azaldu bezala, etxebizitza babestuen eskatzaileek kexa asko aurkezten dituzte, ez dutelako erregistroan baja ematen zaienaren berri jasotzen eta, ondorioz, ezin dituztelako erregistroan baja ez emateko alegazio eta frogak garaiz aurkeztu.
Babestutako Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan baja emateak ondorio larriak dauzka herritarrentzat (antzinatasuna galtzeaz eta babestutako etxebizitzak esleitzeko prozeduretan parte hartzeko aldi baterako debekuaz gain). Kasu batzuetan, herritarrek salatu dute baja emanez gero etxebizitza-arloko gizarte-laguntzak jasotzea ukatu diezaieketela edo laguntza horiek jasotzeari utz diezaieketela. Azken kasu horiek ikusita, beraz, arrazoi gehiago dago erregistroaren inguruko erabakiak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legean ezarritako berme formal guztiekin egin daitezen eskatzeko.
Azkenik, Arartekoaren 2014ko azaroaren 10eko ebazpen bat aipatu beharra daukagu. Ebazpen horren bidez, “babesturiko etxebizitzen erosleen eskubideak bermatzeko beharrezko neurriak hartzea gomendatzen zaio Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari, bankuek finantzaziorik ez emateagatik esleituriko etxebizitza eskuratzeari nahitaez uko egin behar dioten pertsonei dagozkienak”.
Gomendio hori egin genuen, hain zuzen ere, krisi ekonomikoa hasi zenetik babes ofizialeko etxebizitzen esleipendun askok ezin izan dutelako esleitutako etxebizitza eskuratu, finantza-erakundeek ez dietelako etxebizitzaren prezio osoa ordaintzeko hipoteka-mailegua eman, aldez aurretik kontsulta egin eta behar zuten finantzazioa jasoko zutela ziurtatu zieten arren.
Kasu horietan (batzuk auzibidez konpondu dira), Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak esleitutako etxebizitzak erosi zituztenek salerosketa-kontratu pribatu bat zuten sinatua eraikuntza-enpresa batekin, eta enpresa horrek Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzaren nahitaezko oniritzia zeukan. Gauzak horrela, erosleek azaltzen zuten babesgabe sentitzen zirela, etxebizitza babestua galtzeaz gain kalteak ordaindu behar zituztelako, eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak ez zietelako inolako konponbiderik ematen haiek eragin ez zituzten kalteak arindu ahal izateko.
Gomendio horren helburua da, beraz, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak arazo hori aintzat hartzea eta babestutako etxebizitzen esleipendunen eskubideak betetzen direla ziurtatzea, baldin eta bankuen finantziaziorik jaso ezin badute edo, bat-bateko lan-urritasunagatik, esleitutako etxebizitza babestuari uko egin behar badiote.
Gauzak horrela, gomendioan bi proposamen daude jasota: 1. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak babestutako etxebizitzak salerosteko baimentzen dituen kontratuak berrikustea eta kontratu horien klausulak Kontsumo, Nekazaritza Segurtasun eta Nutrizioko Espainiako Agentziak gaur egun zehaztuta daukan kontratu-ereduan ezarritako akordioen arabera moldatzea; eredu hori Eusko Jaurlaritzaren “Etxebizitza erosteko eskuliburua”n jasoa dago. 2. Kexagileei eta antzeko egoeran dauden guztiei Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan duten antzinatasunari eusteko eta errentamendu-erregimeneko etxebizitza babestuak esleitzeko gaur egungo prozesuetan parte hartzeko eskubidea aintzatestea.
Txosten hau amaitu dugu eta oraindik ez dugu jaso gomendio horren inguruko Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren erantzunik.
2.5. Beste alderdi batzuk
Etxebizitza premia berezia duten kolektiboei dagokienez, bi esku-hartze nabarmenduko ditugu, errentamendu-erregimeneko bi etxebizitza babesturen onuraduni bizilekuaz egoki eta duintasunez goza dezaten lagundu baitiegu.
Lehenbiziko kasuan, kexagileak laurogei urte zeuzkan eta guk bitartekari-lanak egitea eskatu zuen, bizi zen udal-etxebizitzan leiho berriak irekitzeko jarri zioten sistema ezin zuelako erabili. Etxebizitzaren ardura zuen erakundearekin, alegia Bilboko Udal Etxebizitzak entitatearekin zenbait izapide egin ondoren, jakin genuen errentariak eta udal-erakundeak akordio bat adostu zutela eta errentariaren beharrari erantzun ziotela: etxebizitzako bi leihotan errentariak leiho horiek erraz irekitzeko eta haren premiaren araberako sistema bat jarri zuten.
Bigarren kasuan, desgaitasun fisikoa eta mendetasun handia zuen pertsona batek esku hartzea eskatu zigun, babes ofizialeko etxebizitzaren errenta igo ziotelako.
Kexagileak kexa-idazkian adierazi zuen, errentaren igoera zela eta, janzteko eta elikatzeko oinarrizko gastuak ezin ordaindurik geratzen zela, desgaitua zenez laguntza eta tratamendua behar zituelako egunero, ezinbestean, eta hilero asko ordaindu behar zuela horregatik (etxean bertan laguntza jasotzeko, autonomia pertsonaleko zentro batera joateko eta abar).
Gauzak horrela, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari eta Alokabide sozietate publikoari proposatu genien kexagilearen diru-sarrerak aztertzea; izan ere, ikusi genuen jasotzen zuen prestazioetako bat finalista zela (%65etik gorako desgaitasuna izateagatik zegokion) eta, ondorioz, gure iritziz, prestazio hori ez zela kontuan hartu behar babestutako etxebizitzaren errentaren zenbatekoa zehazteko.
Azkenik, kexagileak jakinarazi zigun Alokabide sozietate publikoak errentan hartuta zeukan etxebizitza babestuaren errenta txikitzea onartu zuela eta, beraz, autonomia pertsonala sustatzeko egunero behar zuen laguntza eta tratamendua ordaintzen jarraitu ahal izango zuela.
3. Araudi eta gizarte-testuingurua
Eusko Legebiltzarrean Etxebizitzaren Lege Proposamena lantzen jarraitzen dute. Proposamen horren helburua da “etxebizitza duin eta egokiaz gozatzeko eskubidea arautzea Euskal Autonomia Erkidegoan”. Azken urteetan azpimarratu dugu euskal herritarrek etxebizitzaz gozatzeko duten eskubidea bene-benetan eta modu eraginkorrean ziurtatzeko lege bat behar dutela. Horregatik, espero dugu hurrengo ekitaldian, Legebiltzarrean jorratzen ari diren ekimenari esker, oinarrizko gizarte-eskubide hori finkatzeko araua onartzea.
Aurrez aipatu legez besteko 64/2014 proposamenaz gain (proposamen hori Alokabidek kudeatzen dituen etxebizitza publikoetan aplikatzen den kontseilariaren 2010eko azaroaren 3ko Agindua alda
tzea da), Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza-politika publikoan eragina izango duten Legebiltzarreko beste bi ekimen aipatu behar ditugu.
Alde batetik, Eusko Legebiltzarrak, 2014ko otsailaren 26an, guztira 37 ebazpen onartu zituen, etxebizitzaren inguruko eta hirigintza leheneratzeko Eusko Jaurlaritzaren politika hobeto antolatzeko.
Egiaz, erabaki horien helburua da “2013-2016 Etxebizitza Plan Zuzentzailean” jarraibide batzuk sartzea, besteak beste errentamendu-erregimeneko etxebizitza gehiago jartzeko, etxebizitza hutsak erabiltzeko neurriak sustatzeko eta bitarteko ekonomikoak ez dauzkan jendeari etxebizitza duina eta egokia izateko duen eskubidea bermatzeko, betiere irizpide hauek kontuan hartuta: eskuragarritasuna, iraunkortasuna eta energia aurreztea.
Beste alde batetik, Eusko Legebiltzarrak, 2014ko azaroaren 6an, EAEn administrazio publikoak hutsik dauzkan etxebizitzen inguruko 174/2014 Legez besteko Proposamena onartu zuen. Proposamen horren helburua da erosketa-erregimenean jarrita dauden baina hamabi hilabete baino gehiago esleitu gabe daramaten etxebizitza babestuak errentan uztea sustatzea.
Eusko Jaurlaritzaren araudien inguruko jarduerari dagokionez, babes ofizialeko etxebizitzen erregimen juridikoan ezer gutxi alda
tu da. Aurten dekretu hauek onartu dituzte (ordena kronologikoan daude zerrendatuta):
a) 80/2014 Dekretua, maiatzaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoa arautzen duen dekretua alda
tzen duena.
b) 2014/180 Dekretua, 2014ko irailaren 23koa , merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritzako ASAP (alokairu segurua, arrazoizko prezioa) programa sortzeko den Dekretua alda
tzen duena.
c) 230/2014 Dekretua, abenduaren 9koa, Alokabide, S.A. sozietate publikoaren estatutu sozialak alda
tzeko baimena ematen duena.
Bere aldetik, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak xedapen bakarra argitaratu du aurten: Agindua, 2014ko azaroaren 26koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinen bidez bigarren aldiz alda
tzen baita etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruzko agindua. Xedapen horren helburua da etxebizitzak birgaitzeko laguntzak erregulatzen dituen araua aipatu 80/2014 Dekretuan egindako alda
keten arabera moldatzea.
4. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Babestutako etxebizitzen eskariaren eta eskaintzaren arteko aldea oso handia da oraindik, eta ez dirudi alde hori laster txikituko denik, krisi ekonomiko bete-betean gaudelako eta, egoera horretan, herritarrek nekez aurkituko dutelako beren premiak asetzeko modua etxebizitzen merkatu librean. Hori dela eta, botere publikoek neurri normatibo eta ekonomiko sendoagoak hartu behar dituzte herritarrek etxebizitza duin eta egokiaz gozatzeko duten eskubidea eraginkorki ziurtatzeko.
Etxebizitza Legeak ziurtatu behar du epaimahaien aurrean eskatu ahal izatea etxebizitzaz gozatzeko eskubidea betetzea. Horrez gain, euskal administrazio publikoek ahalegin handia egin behar dute aurrekontu aldetik, batez ere alokairu-erregimeneko etxebizitza babestuen gero eta eskari handiagoari erantzun egoki eta eraginkorra eman nahi badiote.
2014an egin ditugun esku-hartzeak aztertu ondoren, ikusi dugu euskal administrazio publikoak jabetzen ari direla etxebizitza-politika publiko egokia gauzatzeak duen garrantziaz, herritarrek bizimodu duina izan dezaten. Alde horretatik, egiaztatu dugu neurri egokiak hartu dituztela alokairu publikoen prezioari eusteko eta familiek, gabezia ekonomikoak badituzte ere, babes publikoko etxebizitzez modu egonkor eta iraunkorrean gozatzeko aukera izateko.
Betiere, irizten diogu babestutako etxebizitza gehiago jarri eta etxebizitza libreak gizarte-alokairuan jartzeko programa publikoak indartu behar direla; izan ere, administrazio publikoek dauzkaten etxebizitza-motak, maiz, ez dira babes publikoko etxebizitzen onuradunek etxebizitzaz alda
tzeko duten premiei erantzuteko modukoak.
Halaber, uste dugu Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroa hobeto kudeatu beharra dagoela, horretarako behar adina bitarteko material eta giza baliabide jarrita, herritarrek babestutako etxebizitzak esleitzeko prozeduretan eta etxebizitza-arloko gizarte-laguntzetan behar bezalako berme formalak izan ditzaten.
Azkenik, etxebizitzaren eta gizarte-laguntzaren arloetan eskumena duten administrazio publikoen arteko koordinazioa ezinbestekoa da, baldin eta etxebizitza-arloan pobrezia eta bazterkeria saihestu nahi badira.