4.3. Hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleak
Gai honen inguruan eginiko jarraipenen abiapuntua, funtsean, 2001eko txosten berezia da: EAEko hezkuntza behar berezietarako erantzuna. Nahiz eta jarraipen horien hasieran txosteneko 21 gomendio guztiei buruzko informazioa eskatu zen, zenbait ezaugarriren gaineko eskaera bereiziak egitea aukeratu zen 2007an, eta argitasun handiagoa lortu nahi zen datuak ematean, gaiaren irakurketa eta ulermena ulertze aldera. Bestalde, azken urteetan "hezkuntza" arloan behar bereziei emateko erantzunari dagokionez konpromisoak dakartzaten planak onetsi dira, edo hobeto esanda, zenbait pertsona-talderen berariazko beharrei. Badirudi, beraz, informazio egituratua eskatzen eta aurkezten zela konpromiso horiek ere kontuan izanik. Horren guztiaren ondorioz, 4 ataletan banatuko dugu kapitulu hau:
1) Ezintasunarekin lotutako hezkuntza behar bereziei erantzuna ematea. Eskaturiko informazioa ere sartuko dugu hemen, ikastetxeetan barrera arkitektonikoak kentzeari buruzkoa.
2) Etorkinen berariazko beharrei erantzunak ematea.
3) Haur eta nerabe ijitoen berariazko beharrei erantzunak ematea.
4) Gizarte mailan egoera txarrean dauden herritarren berariazko beharrei erantzunak ematea.
Hezkuntza behar berezien arreta dela-eta, eguneko zentroei edo hezkuntza-terapia unitateei buruzko informazioa bildu da, eta horren berri emango dugu 4.5. atalean Osasun mentaleko arazoak dituzten haurrak edo nerabeak.
4.3.1. Ezintasunarekin lotutako hezkuntza behar bereziei emandako erantzuna
Ezintasunarekin lotutako hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleei dagokienez, eguneratutako datuak eskatu genizkion sailari (37/2010/42O zenbakiko espedientea), 2010-2011 ikasturteari dagozkionak (eskolaratzea lurralde, sare, etapa eta abarren arabera), egoki iritzitako terminoetan edo banakatze-mailan. Era berean, aipaturiko txostenaren 10. gomendioari dagokionez, (ezinduak irakasleen plantillan sartzea) eta ondorengo "Pertsona ezgaituen lanerako aukerak EAEn" izeneko gure txostenaren gomendioei dagokienez (plazen erreserben kupoa %10eko kuotara iritsi arte; kontratazio mota guztietara hedatzea aplikazioa; hainbat talde eta kategoria profesionaletan banatzea lortzea; ezinduak enplegu publikoan sartzea errazten duten neurri positiboak prestatzea), proposamen horiek modu eraginkorrean aplikatzeko neurriei buruzko informazio eguneratua eskatzen dugu, baita sailak kontrataturiko ezinduei buruzko datuak ere.
Hezkuntza zerbitzuetan eta zentroetan sartzeari dagokionez, sailak Ikastetxe Publikoetako Azpiegiturak Hobetzeko 2008-20120 Plan Bereziari buruz 2010eko maiatzean emandako informazioa ikusita, aurreikuspen zehatzei buruzko eta martxan jarritako planei edo proiektuei buruzko informazioa eskatu zen (39/2010/42O zenbakiko espedientea), arlo horretan izandako aurrerapenak hobeto baloratzea ahalbidetu ahal izateko.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, azaroaren 26an, idazkia igorri zion, zertarako-eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko Arartekoari 2010/2011 ikasturterako praktiketako funtzionario izendaturiko ezinduen datuen berri emateko. Hona hemen datuak:
· Bigarren Hezkuntzan: Ezintasunaren ziozko erreserba-txandarako eskainitako 7 plazetatik bat hartu da.
· Lanbide Heziketan: Ezintasunaren ziozko erreserba-txandarako eskainitako 7 plazetatik bat hartu da.
Ikus daitekeenez, ikasturte horretan sarturiko irakasle ezinduei dagozkien datuak dira, baina honako hauen inguruko informazioa falta dela uzten dute agerian: Haur eta Lehen Hezkuntzan ezintasuna duten irakasleak, irakasleak ez diren eta ezintasuna duten kontrataturiko pertsonak eta, azkenik, 2010-2011 ikasturterako deialdia baino lehen hezkuntza sisteman zeuden profesional ezinduak, horiexei baitagozkie emandako datuak.
Txosten hau bukatzean, ez zen erantzunik jaso eskaturiko gainerako informazioaren gainean.
Amaitzeko, haur eta nerabe ezinduen hezkuntza behar berezien arretari buruz 2010ean jasotako banako kexen artean, zilegi izan bekigu Arartekoaren 2010eko azaroaren 4ko ebazpena nabarmentzea. Ebazpen horren bidez, hezkuntza behar bereziak dituen adingabe baten eskolaratzearen jarraipenari buruzko jarduera bukatu da, non, egoera konplexu baten inguruko jarduerak azalduta eta baloratuta, hezkuntza zerbitzuen arteko koordinazioa hobetzen jarraitu behar dela azpimarratzen da, hezkuntzan horrelako behar bereziak dituzten ukituriko adingabeei ematen zaien erantzunaren ebaluazio egokia eta behar bezalako jarraipena bermatzeko, baita familien arteko laguntza handiagoa ere.
4.3.2. Etorkinen berariazko beharrei erantzuna ematea
Azaroaren 5ean, eta ofiziozko espedientearen bidez (Espt.: 41/2010/42O) informazioa eskatu zitzaion Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari, honako hauei buruzkoa:
a) Ikasle horiek (ez bakarrik matrikulazio berriak) lurraldeen arabera eta sareen arabera banatzeari buruzko datu eguneratuak, 2009-2010 ikasturteetakoak.
b) Gure hizkuntzetako baten aurretiazko jakintzari eta jatorriari buruzko datu eguneratuak.
c) Ikasle horien eskolako emaitzei buruzko datu eguneratuak; lehen etapa amaitzean onetsitako tasak; errepikapen-tasak; eskolako graduatuak lortzeko tasak; ordaintze-tasak 16 urte bete baino lehen edo DBH bukatu baino lehen.
d) Hizkuntza errefortzuko programei buruzko datuak.
e) Kultura
rtekotasuneko koordinatzailearen postua sartu duten ikastetxeak (ikastetxe kopurua, ikastetxe mota, banaketa irizpidea...).
f) Hiru lurralde historikoetako eskolatze batzordeetan 2009-2010 ikasturtean aurkezturiko eskabideen kopurua eta eskolatze proposamenak, hots, eskolatu diren ikastetxeak.
Kulturartekotasunari dagokionez, irakasleei eskainitako prestakuntzari eta izandako partaidetza mailari buruzko informazioa eskatu genuen, baita aniztasuna ikaskuntzan txertatzeko buruturiko ekintzei buruzkoa ere.
Txosten hau idaztea amaitzean, ez da jaso datu eskaera horri buruzko erantzunik.
4.3.3. Haur eta nerabe ijitoen berariazko beharrei erantzuna ematea
38/2010/42 ofiziozko espedientearen barruan kasu honetan eskaturiko informazioa aurreko atalekoaren antzekoa da ikasleen banaketari buruzko datuei (lurraldeen eta sareen arabera) eta eskolako emaitzei buruzko datuei dagokienez. Ikasle ijitoen berariazko datuak lortzeko eta ezagutarazteko legezko zailtasunen inguruan aurretik emandako argudioa ikusita, ikasle ijitoen nortasunik batere ez dela eskatzen, datu orokorrak baizik. Horretaz gain, honako hauei buruzko informazioa eskatzen genuen:
a) Biztanle sektore honen berariazko beharrei emandako erantzuna eta eskolako emaitzen hobekuntzan duten eragina hobetzeko programak edo laguntzak.
b) Programaren egoera ikasle ijitoen eskolatzea hobetzeko.
c) Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Partaidetza Sozialerako II. Euskal Planean ezarritako jarduerak abiarazteko aurreikuspenak, horiek buruzko urratsak egin badira, horretarako erabiliko diren baliabideak eta betetze-planei buruzko aurreikuspenak.
Txosten hau idaztea amaitzean, ez dugu eskaturiko informazioa.
4.3.4. Gizartean babesik ez duten herritarren berariazko beharrei erantzuna ematea
Etorkinek eta ijitoek dituzten berariazko hezkuntza beharrei ematen dizkieten erantzunak aurreko bi ataletan ikusita, orain "gizarte babesik ez duten herritarrak" deritzogun sektore zehaztugabeago bat aipatuko dugu (gizarte, kultura
eta diru aldetik babesik ez dutenak). Eskolako ume horien zati handi bat babesik gabeko zonaldeetan kokaturiko zenbait ikastetxetan biltzen dira eta, kasu guztietan hezkuntza behar berezi batekin ere identifikatzen ez bada ere, eskolako emaitzetan eragin erabakigarria izan ditzaketen zenbait ezaugarri ditu eta, azken finean, hezkuntzarako eskubidea erabiltzean.
Bereziki zaila den laugarren bloke horri dagokionez, Arartekoak, 2010eko azaroaren 5ean, ofiziozko beste espediente bat helarazi zio Hezkuntza Sailari (45/2010/420 zenbakiko espedientea), informazio zehatza eskatzen deneko lau gomendio ardatz hartuta:
1. Babesik gabeko ikasleen hezkuntza goiztiarra lehenestea (hezkuntza behar bereziei buruzko txosteneko 1. gomendioa).
2. Diskriminazio positiboa baliabideak esleitzean bereziki babesik ez duten ikasleei neurri handi batean arreta ematen dieten ikastetxeei (txosten horretako 2. gomendioa).
3. Hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleen banaketa orekatua bermatu eta "eskolako ghettoak" galarazten dituzten neurriak hartzea (txosteneko 3. gomendioa).
4. LHIak argitzea eta irakaskuntza arautuaren eta ez arautuaren artean bideratzea (txosteneko 5. gomendioa).
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren erantzunaren ardatza txosteneko 5. gomendioa da (eskaturikoetatiko 4. puntua), eta Lanbide Hastapeneko Gaitasun Programen (aurrerakinak ditu LHIetan) printzipioei eta helburuei buruko informazioa ematen du, baita ikastetxe eta ikasleen datuak eta adierazleak, emaitzak, etab. ere. Ondoren azalduko ditugu horiek guztiak.
Lanbide Hastapeneko Gaitasun Programak 16 urtetik gorakoentzat dira (salbuespenez, 15 urtekoentzat), eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatuaren titulua eskuratu ez duten ikasleei beste aukera bat eskaintzea du xede eta, aldi berean, laneratzea erraztuko duen lanbide gaitasuna lortzea. 2009-2010 ikasturtean, 398 talde eratu dira, 69 zentrotan banatuak, eta horietatik 29 udalen menpekoak dira, 21 irabazteko asmorik gabeko erakunde pribatuen mendekoak eta 12 itunpeko ikastetxeak eta 7 ikastetxe publikoak.
17. taula. EAEko Hastapeneko Lanbide Gaitasuneko Programak dituzten ikastetxeen kopurua, lurralde historikoen eta erakunde titularren arabera
|
Udala |
Irabazi asmorik gabeko erakundea |
Ikastetxe publikoa |
Itunpeko ikastetxea |
Guztira |
Araba |
2 |
2 |
7 |
4 |
15 |
Bizkaia |
14 |
13 |
0 |
5 |
32 |
Gipuzkoa |
13 |
6 |
0 |
3 |
22 |
EAE |
29 |
21 |
7 |
12 |
69 |
Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
18. taula. EAEko Hastapeneko Lanbide Gaitasuneko Programen talde kopurua, lurralde historikoen eta erakunde titularren arabera
|
Udala |
Irabazi asmorik gabeko erakundea |
Ikastetxe publikoa |
Itunpeko ikastetxea |
Guztizkoak |
Guztira |
|||||
|
1º |
2º |
1º |
2º |
1º |
2º |
1º |
2º |
1º |
2º |
|
Araba |
7 |
7 |
3 |
3 |
11 |
11 |
8 |
7 |
29 |
28 |
57 |
Bizkaia |
60 |
59 |
42 |
43 |
0 |
0 |
22 |
21 |
124 |
123 |
247 |
Gipuzkoa |
31 |
31 |
11 |
11 |
0 |
0 |
5 |
5 |
47 |
47 |
94 |
EAE |
98 |
97 |
56 |
57 |
11 |
11 |
35 |
33 |
200 |
198 |
398 |
Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
19. taula. EAEko Hastapeneko Lanbide Gaitasuneko Programetan matrikulaturiko ikasleen kopurua, lurralde historikoen eta erakunde titularren arabera
|
Udala |
Irabazi asmorik gabeko erakundea |
Ikastetxe publikoa |
Itunpeko ikastetxea |
Guztizkoak |
Guztira |
|||||
|
1º |
2º |
1º |
2º |
1º |
2º |
1º |
2º |
1º |
2º |
|
Araba |
107 |
94 |
44 |
38 |
133 |
106 |
112 |
85 |
396 |
313 |
709 |
Bizkaia |
651 |
623 |
474 |
475 |
0 |
0 |
263 |
236 |
1.388 |
1.334 |
2.722 |
Gipuzkoa |
349 |
317 |
140 |
103 |
0 |
0 |
43 |
56 |
532 |
476 |
1.008 |
EAE |
1.107 |
1.024 |
658 |
616 |
133 |
106 |
418 |
377 |
2.316 |
2.123 |
4.439 |
Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko arduradunak.
Sexuari dagokionez, emakumeak ikasle guztien %27 dira. Adinak direla-eta, gehienak 16 eta 17 urtekoak dira, hots, neska-mutilen %79. Bestalde, etorkinak guztizkoaren %30 dira.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak dioenez, ikasketak 2009-2010 ikasturtean bukatu dituen programan horietako lehen promozioak lortu dituen emaitzek gainditu egiten dituzte hasierako aurreikuspenak, honako hauez ari baikara:
· Bigarren mailako ikasleetatik %75ek lortu dute ziurtagiria.
· Maila ertaineko prestakuntza zikloetan sartzeko probetara aurkezten direnetatik %42k gainditu dituzte probak, guztizkoaren %7 baino ez badira ere.
· Bigarren mailako ikasleen artean %27,6k gainditu dute graduatua, baina aurkeztu direnen %59k eskuratu dute titulua.
Genioenez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 2010eko azaroan eginiko informazio-eskaerari emandako erantzuna orain arte aurkeztu dena baizik ez da izan, baina komenigarria da adieraztea ezen, gomendioetako bigarrenaren inguruan, hots, gizartean babesik ez duten ikasleenganako bereizkeria positiboko ekintzen inguruan, 2009-2010 ikasturteko zenbait kasu bildu direla ezohiko txosteneko 3.5. puntuan, hain zuzen ere argitaratzeko fasean dauden babesik gabeko haurrei buruzko txosten berezian. Zehazkiago, hauexen berri ematen dute: hezkuntzako berariazko jarduera-proiektuak; ikaskuntza erkidegoen proiektuak; eskola laguntzarako programa (PROA); curriculum-aniztasuneko proiektuak.