6.1. Gizarte laguntzaileekiko lankidetza
Arartekoaren erakundeak, eta berariaz Haurren eta Nerabeen Bulegoak, honako dokumentu honen lehen atalean aipatzen denez, aukera garbiari eusten dio bere jarduera-ildoen artean: haurren eta nerabeen arloan lan egiten duten gizarte eragileekiko lankidetza. Dela haien eskubideak ezagutarazteko edo horien alde egiteko, dela egoera bereziki arazotsuan diren adingabeen sektoreentzat askotan izaten diren zenbait baliabideren kudeaketan.
Lankidetza harreman horiek urtero gauzatzen dira, eta hainbat formatu erabiltzen dira: bilerak, bisitak, kolaborazioak dokumentuetan edo proposamenetan, informazio-eskaerak, etab. Elkarte edo erakunde hauek: EDEX, Pantallas amigas, SOS Arrazakeria, Picor Taldea, Harresiak Apurtuz, Haurrei eta Nerabeei Laguntzeko Elkartea (APIA), Bazen behin clown, Argilekuko Ahizpa Hirugarrendar Kaputxinoak, Hernaniko Zikuñaga zentroko Nuevo Futuro Elkartea, Iturriotz-Azpi zentroko Dianova taldea, Fernando Buesa fundazioa, Gestionet, Haurren Tratu Txarren Prebentziorako Elkartea (FAPMI), Gipuzkoako Banaturiko Aiten Elkartea (AGIPASE), Kale dor Kayiko...
Atal honetan, honako txosten berezi hau gai honetan inplikaturiko elkarte guztiei edo nerabeen programak dituzten elkarte guztiei bidali izana aipatu behar dugu: EAEko erakundeen jarduna nerabeen droga kontsumoen arloan. Oraingoan, norabide bakarreko erlazioa da ageri-agerian, baina harreman egonkorragoak eta hobeagoak zabaltzea errazten du.
Arlo zehatzean edo hezkuntzarekin loturikoan, honako hauek izandako harremanak eta trukeak aipatu behar ditugu: ikastetxeekin, hainbat ikastetxetako gurasoen elkarteekin, zuzendaritza taldeekin, unibertsitateko ikasleekin eta irakasleekin, edo sektore jakin batzuetako hezitzaile taldeekin. Arartekoaren Haurren eta Nerabeen Kontseilua eratzeko prozesua dela-eta, harremanetan izan gara askotan: lehenik eta behin, jardun eta dinamika parte-hartzaile ezagunak eta, neurri batean, finkatuak dituzten ikastetxeen gaineko orientazioa ematen duten hezkuntza zerbitzuetako arduradunekin; bigarrenik, balizko ikastetxe hauetako arduradunekin eta behin betiko aukeraturikoekin; hirugarrenik, Kontseiluko 12 nerabeen gurasoekin.
Azkenik, era berean, atal honetan sartu ditugu ikerketa eta azterketa taldeekin izandako bilerak eta harremanak, zenbaitetan jakintza kudeatzen duten unibertsitateekin edo ikastetxeekin lotuta, hala nola Droga-mendekotasunen Deustu Institutuarekin edo Eguía-Careaga Fundazioaren SIIS.