Gizarte-eragileekiko lankidetza
Arartekoak eta, dagozkion kontuetan, Haur eta Nerabeen Bulegoak, bere jarduera-ildoen ar
tean ar
gi eusten dio haurren eta nerabeen esparruan lanean diharduten gizarte-eragileekin elkarlanean ar
itzeko aukerari, bai haien eskubideak jendarteratuz edo defendatuz, eta bai, askotan, batez ere egoera ahulean dauden neska-mutilentzako baliabide jakin batzuk kudeatuz.
Lankidetza-harreman horri dagokionez, urtero zehazten da, eta hainbat formatutan egiten da: bilerak, bisitak, kolaborazioak dokumentu edo proposamenetan, eta abar.
Harreman ohikoa eta jarraitua daukagu haur eta nerabeen eskubideak babesteko erakundeekin, hala nola Save the Children eta UNICEFekin, Euskal Herriko Batzordearekin.
Ezintasunen bat duten pertsonen ar
loan, ezintasun, mendekotasun, buru-osasun eta gaixotasun kronikoen ar
loetako aholkulari koordinatzaileek, aldizka, harremanak izaten dituzte sektore-erakundeekin. Horrela, aurten hainbat bilera egin dira FEDEAFESekin, Elkartean ezgaituen Konfederazio Koordinatzailean elkartutako federazioekin, eta Euskadiko Zeliakoen Elkartearekin. Aztertutako egoera edo ar
azoren bat haur eta nerabeengan bereziki agertzen bada edo haiengan eragin berezia badu, elkarlanean ar
itzen gara, ar
azoen konponbideari haurren ikuspegia gehituz.
Babesik gabeko haurrei dagokienez, haur babesgabeentzako egoitza-baliabideak ikustera joan garenean, harremanetan egon gara elkarte hauekin: AVAIM, Educo eta SIMI plataforma (STOP Impunidad Maltrato Infantil), Landalan, Urgatzi eta Zabalduz. 2014an hasitako jarduerari jarraipena emanez, Euskadiko gizarte langintzaren elkargoekin egindako bileretan, baita ere SIISek -erakunde honen eskariz- Euskadiko udalen gizarte-zerbitzuen egoerari buruzko azterlana egiteko asmoz antolatu dituen eztabaida-taldeetan, gai hau jorratu da: babesgabetasun ar
ineko eta moderatuko egoeretan, lehen mailako ar
retako gizarte-zerbitzuen jarduera.
Udako ikastaroa antolatzeko –gazteek emantzipazio prozesuetan dituzten ar
azoekin lotua- harremanetan egon gara Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin eta ADSIS fundazioarekin. Erakunde hori, baita Peñascal fundazioa, Gipuzkoako Osabidezko Hezkuntzarako Partzuergoa eta Mendibil Elkarte Pedagogikoa ere, informatzaile garrantzitsuak izan dira erakunde honek sustaturiko ofiziozko jardueraren batean.
Azkenik, Bizkaiko Gurutze Gorriarekin, Chrysallis Euskal Herriarekin, Gizarte Hezitzaileen Euskadiko Elkargoarekin edo Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkartearekin izan dugun harremanari esker, haur eta nerabe jakin batzuk tartean egon litezkeen egoerak ezagutu ahal izan ditugu.