Ararteko

  • RSS
  • Contactar
  • Buscador
  • Mapa Web
EUSKARA
  • A
  • A
  • A

Índice del libro

  • AURKEZPENA
  • + I. ATALA: Arau- eta antolaketa-testuingurua 13
    • 2015eko jarduera-esparrua
    • Arau- eta eskumen-esparrua
  • + II. ATALA: Eskubideak urratzea? Kexak, kontsultak eta ekimen propioko jarduerak
    • Neska-mutilen eta nerabeen edo haiei buruzko kexa-espedienteak: gerturatze kuantitatiboa
    • + Arriskuan dauden eskubideak:
      • Bizitzeko eta garatzeko eskubidea
      • Hezkuntzarako eskubidea
      • Abandonu, tratu txar edo indarkeriatik babestua izateko eskubidea
      • Familia babeslea izateko eskubidea
      • Osasunerako eskubidea
      • Adingabe arau-hausleen eskubidea
      • Jolaserako, atsedenerako eta arte eta kirol jardueretarako eskubidea
      • Diskriminaziorik ez jasateko eskubidea: atzerritarren seme-alabak; LGTBI haurrak eta nerabeak; haur eta nerabe ezgaituak; genero-berdintasuna
  • III. ATALA: Entzuna izateko eta bere iritzia kontuan hartua izateko eskubidea: Arartekoaren Haur eta Nerabeen Kontseilua
  • + IV. ATALA: Haurren eskubideak errespetatzeko kultura sortzen laguntzeko jarduerak
    • Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena onartzea ospatzea
    • Gizarte-eragileekiko lankidetza
    • Erakunde eta baliabide instituzionalekiko lankidetza
    • Ekitaldietan parte-hartzea
    • Adingabeentzako web gunea eta material didaktikoak
  • V. ATALA: Haur eta nerabeen eskubideen egoera baloratzea
  • VI. ATALA: Eranskinak

Buscador de informes

Índice de instituciones

  • Ir a p;gina inicial
  • Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren txostena 2015
  • AURKEZPENA
Descarga en formatos libres:
  • RTF
  • XML

AURKEZPENA

Aurkeztera goazen agirian bilduta daude Arartekoaren Haur eta Nerabeentzako Bulegoak 2015. urtean egindako jardueraren elementurik esanguratsuenak. Gogorarazi nahi dugu, aurten ere, erantsitako txostenaren formatua daukala, hau da, osotasun integratu baten (Arartekoak Legebiltzarrarentzako egin duen 2015. urteko txostena) zatia izanda ere, modu independentean irakur daitekeen agiria egin dugu. Horrela, erakundearen antolaketarekin eta funtzionaltasunarekin lotutako errealitatea islatzen du, talde bereziki ahul horri dagokionez: Ararteko erakundearen jardueraren zati bereizezina izanda, haien eskubideak bermatzeko kezka, interesa eta jarduerak zeharkako ikuspuntu batetik egiten dira. Ikuspuntu horrek adingabearen interes gorenari ematen dio lehentasuna, eragindako eremua edo bizitzaren alderdia edozein dela ere. Azaldutakoaren ildoan, testuan zehar txosten orokorreko zatiak eta atalak aipatu egiten dira eta, modu berean, txosten orokorrean Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren txostenari erreferentzia egiten zaio, bai kasu batean, bai bestean, garrantzi edo zehaztasun handiagoko gogoetak egiten diren bakoitzean.

Informazioa bost kapitulutan egituratuta dago, eta seigarren kapituluan eranskinak eta arloko araudia agertzen dira. Lehenengoan bulegoaren jardueraren araudi-testuingurua azaltzen da, bai eta txostenak hizpide duen urterako ezarritako plangintzaren barruan dauden lan-ildoak ere.

II. kapituluan, guztien artean luzeena, Ararteko erakundearen berezko jardueratik abiatuta, ikusitako arazo nagusiak aipatzen dira, arriskuan ikusitako eskubideen inguruan bilduta. Abian jarritako jarduerak eta herritarrek aurkeztu dituzten kexen; egindako ikuskapen bisitaldien; ofiziozko ikerketen; arduradun publikoekin eta gizarte erakundeekin izandako bileren; foroetan, batzarretan eta profesionalen topaketetan parte hartu izanaren ondorioz lortutako ikaskuntzak errepasatzen dira.

III. kapituluan zehazki azaltzen da zer-nolako jarduera burutu duen haur eta nerabeentzako gure partaidetza-organoak: Haurren eta Nerabeen Kontseiluak.

IV. kapituluak haurren eskubideei dagokienez, errespetuan oinarritutako kultura sortzen laguntzeko zenbait jarduera bildu ditu.

Azkenik, V. kapituluak ixten du agiria. Bertan, haur eta nerabeen eskubideen egoeraren balorazioa egiten da, laburpen gisa.

Licencia de Creative Commons
Esta obra está bajo una licencia Attribution 3.0 Unported de Creative Commons.

XHTML 1.0 Strict
Nivel Doble-A de Conformidad con las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 (WCAG 1.0)