Diskriminaziorik ez jasateko eskubidea: atzerritarren seme-alabak; LGTBI haurrak eta nerabeak; haur eta nerabe ezgaituak; genero-berdintasuna
2. artikulua
1. Estatu kideek Hitzarmen honetan aipatutako eskubideak errespetatuko dituzte eta bermatuko dute beren jurisdikziopean dauden haurrei aplikatuko zaizkiela, alde ba
tera utzita haurren, gurasoen edo legezko ordezkarien arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, iritzi politikoa edo bestelakoa, nazio-, etnia- edo gizarte-jatorria, ezintasun fisikoak, jaiotza edo bestelako edozein ezaugarri.
2.8.1. Atzerritarren seme-alabak
Bakarrik dauden adingabe edo gazte atzerritarrekin berariaz zerikusia duten jarduerak (txosten honen 2.3. atalean aipatu ditugu) eta hezkuntza-sistema formalaren arloan egindakoak ez ezik (2.2. atalean jasoak), atzerritarren seme-alabak izan dira kexetako protagonistak beste arlo ba
tzuetan. Laburki azalduko ditugu jarraian.
Udal errolda kudeatzeari buruzko kexak jasotzen jarraitu dugu. Kexa horiek haurrei eragiten zieten. Ba
tik ba
t gai hauek aipatzen dira: atzerapenak erroldatzeko orduan, Udaltzaingoak eskaeran idatzitako datuak egiaztatu behar dituelako. Horren haritik, 2015eko urtarrilean berrikuntza garrantzitsu ba
t gertatu da: Idazkariordetzaren 2015eko martxoaren 16ko ebazpena onetsi da. Horren bidez, Estatistikako Institutu Nazionalaren Lehendakaritzaren eta Autonomia Erkidegoen eta Toki Erakundeen Eskumenen Koordinazioaren Zuzendaritza Orokorraren 2015eko urtarrilaren 30eko ebazpena argitaratu zen. Azken ebazpen horren bidez, udal errolda kudeatzeko jarraibide teknikoak ematen zaizkie udalei. Jarraibide berri horiek kontuan hartu dituzte 1997ko jarraibideak onetsi zirenetik legerian izandako aldaketak, eta ba
ita Erroldatze Kontseiluari egindako kontsultei buruzko txostenik garrantzitsuenak ere. Beste gauza ba
tzuen artean, erakunde honen planteamenduaren ildo beretik, ondorengoa dio ebazpenak. 1.13 atalean:
“Si el Ayuntamiento no notifica dentro de los tres meses la resolución estimando o desestimando la solicitud, operará el silencio positivo y el ciudadano quedará a todos los efectos empadronado en ese municipio (artículo 43 de la Ley 30/1992), desde la fecha de su solicitud.”
Nolanahi ere, arau orokor gisa, pertsona ba
tek erroldan alta emateko eskatzen duenean, udalek izen-ematea bestelako izapiderik gabe gauzatu behar dutela azpimarratu beharra dago (ebazpeneko 1.9 atala). Ondorioz, eskaeran ageri diren datuak benetakoak direla egiaztatzeko izapideak pertsona horrek egoitza udalerrian ezarriko duelako zalantza eragiten duten arrazoizko zantzuak daudenean ba
karrik egingo dira. Sarritan datuak egiaztatu egiten direla ikus genezake, egoitza udalerrian izatearen inguruko arrazoizko zalantzarik ez ba
dago ere. Izapidetzearen luzapena zalantzan jar dezaketen arrazoiengatik egiaztatzen da askotan.
Txosten honen osasun arloko 2.5 atalean aipatu dugunez, haurdun dauden emakume atzerritarrek zailtasunak aurkitu dituzte euskal osasun-sistemaren aldetik haurdunaldian arreta eta laguntza jasotzeko. Jakina denez, erditu aurreko aldietan, oso garrantzitsua da haurdun dagoen emakumearen eta haurraren osasun-egoera modu egokian aztertzea, etorkizunean osasun-egoera ona bermatzeko. Nolanahi ere, kasu horiek behar bezala konpondu dira.
Futbol federatua egiteko lizentziak lortzeko arazoak ere behar bezala konpondu dira. Lizentzia horiek lortzeko arazoak zeuzkaten familia atzerritarren seme-alabek (txosten honen 2.6 atalean eman dugu horren berri).
Bukatzeko, ezin dugu atal hau itxi haur eta nerabe asko pobrezian daudela berriro nabarmendu gabe. Haur eta nerabe horien familietan, familiaburua atzerritarra da eta, azterlan guztiek erakusten dutenez, gehienetan halaxe gertatzen da haur pobreen artean.
2.8.2. LGTBI Haurrak eta nerabeak
Auzi horri lotutako gure jarduketa guztien xedea hiru helburu hauen bitartez laburbiltzen da:
• Euskal herri-administrazioek euren jarduera guztietan berdintasuna erabat errespeta dezaten eta sexu-orientazio eta genero-identitatearen ondoriozko bereizkeriarik egin ez dezaten lortzea, eskubide horien gauzatzea benetakoa eta eraginkorra izateko beharrezkoak diren neurriak abian jarriz.
• Euskal gizarte osoan, ba
zterkeriarik ezan eta aniztasun afektibo-sexualari eta genero-aniztasunari lotutako eskubideen errespetuan oinarritutako kultura zabaltzea.
• Homofobia edo transfobiaren aurka borrokatzea (edozein formatan agertzen ba
da ere), Euskadin LGBTI haur eta nerabeen egoeraren gaineko ezagutza eta sentsibilizazioa zabalduz.
2015. urtean hauxe gertatu da: lesbiana, gay, bisexual, transexual eta intersexualen arloan egin den lanaren zati garrantzitsu ba
tek haur eta nerabeen egoerarekin izan du zerikusia, ba
tez ere transexualekin.
Adingabe transexualen edo arauz kanpoko genero-portaera dutenen familiek egindako eskaerak gai hauekin lotuta daude: haur horiei eta beren familiei arreta publikoa emateko esparrua hobeto egokitu dadila, ba
tik ba
t osasun eta psikologia arloetako arretari eta hezkuntza arloari dagokienez. Eskaera horiek kexa moduan iritsi dira erakunde honetara; horien artetik, adierazgarriena iruditzen zaiguna azpimarratu dugu txosten orokorreko III.9 kapituluan, “nabarmendutako kexak” deritzan atalean, ba
ina ba
ita laneko bileren eremuan ere, hala nola Escuela Segura delakoaren esparruan (hurrengo paragrafoetan hitz egingo dugu horretaz) eta gizarte-erakundeekin egindako bileretan. Horrela, gure lurraldean berriki sortu den Chrysallis Euskal Herria adingabe transexualen familien elkarteak adierazi digunez, ezinbestekoa da neska-mutil horiek ikusgarri egitea, onartzea eta behar bezala artatzea, bizimodu normalizatua eta erabateko garapena izango dituztela bermatzeko. Jarrera kritikoa dute (eta horretan ba
t datoz beste erakunde eta elkartu gabeko familia ba
tzuekin) Berdindu Familiak–en jarduerarekin (Berdindu LGBTI pertsonak artatzeko zerbitzuaren ataletako ba
t da hori), izan ere, itxuraz ez da betetzen ari familiek zerbitzu horretara jotzean dituzten itxaropenak.
Osasun arloan, familia ba
tzuek adierazi digute ez daudela pozik Osakidetzako Genero Unitatean jaso duten arretarekin (2016ko lehen hilabeteetan mintzatuko gara horretaz), eta kezkatuta daudela ekainaren 28ko 14/2012 Legean, transexualak genero-identitateagatik ez ba
ztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoan aurreikusi zen medikuntza-gida atzeratzen ari delako.
Bestalde, jarraitu dugu Eusko Jaurlaritzako Familia eta Komunitate Politikaren Zuzendaritzak eta Berdindu zerbitzuak ba
besten duten “Eskola seguruaren aldeko talde egonkorra” izeneko programan (2013an hasi zen), hau da, osaera mistoa (soziala-instituzionala) duen lan egiteko foroan, eskolan haurren eta nerabeen aniztasun afektibo-sexualerako eskubideen errespetua eta sustapena bultzatzeko. Izan ere, Ararteko erakundeak –Haurren eta Nerabeen Bulegoaren bitartez eta LGBTI pertsonen eskubideen arloaren bitartez– erregularki parte hartzen du programa horretan, beste erakunde ba
tzuekin ba
tera (besteak beste, azpimarratu behar da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila. Foro horren eginkizuna, funtsean, honako hau da: adingabeei, familiei eta irakasleei laguntzeko jarduerak eta protokoloak koordinatzea ikastetxeetan eta adingabeak tartean daudenean identitateari eta genero-rolei lotutako egoera eta jokabideen eremuan. Taldearen lanari dagokionez, ikastetxeentzako gidalerro eta gomendioen proposamena eztabaidatzen eta aztertzen ari da orain, euskal hezkuntza-sisteman aniztasun sexualari eskaini behar zaion arretarekin eta ikastetxean homofobia eta transfobia saihestearekin lotutakoa.
Jarduera horietatik guztietatik ondorio hau atera dugu: nahiz eta berdintasun formala gure sistema publiko osoan bermatuta egon, oraindik hobetzeko tarte handia dagoela zerbitzu publikoek haur eta nerabe horiei ematen dien arretan; era berean, egiteko bidea dagoela, eremu guztietan erabateko integrazioa lortzeko, ba
ita ere aniztasun afektibo-sexuala eta genero-aniztasuna errespetatu eta ospatzeko.
Araudi esparruari dagokionez, abenduan onartu da Euskadin abenduaren 22ko 234/2015 Dekretua, non arautzen ba
ita transexualek Euskadin zer dokumentazio administratibo erabili ahal izango duten, harik eta Erregistro Zibilean beraien sexuaren zuzenketa egin arte. Dekretu horrek garatzen ditu Ekainaren 28ko 14/2012 Legeak. 7. artikuluan bildutako xedapenak. Dekretu horren bidez araututako dokumentazioa daukaten pertsonek (adingabeek ere ba
i) honako eskubide hauek izango dituzte osasun eta hezkuntza arloan:
• Libreki aukeratutako genero-nortasunaren arabera tratatuak izateko eskubidea.
• Libreki aukeratutako genero-nortasunari dagokion izenarekin identifikatuak izateko eskubidea.
• Osasun arloan dokumentazio administratiboa egokitzeko eskubidea; salbuespen gisa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren ardurapean dagoen osasun-historial konfidentzialean, dagokion pertsonaren inguruko beharrezko erreferentziak egingo dira;
• Ikastetxeko dokumentu administratiboak egokitzeko eskubidea, adibidez: ikasgelako zerrendak, kalifikazioen informazio-buletina, ikasle-txartela, eta bestelakoak. Helburua hauxe da: aintzat hartzea ikaslea zer generorekin sentitzen den identifikatua, dekretu honetan xedatutakoaren arabera jaulkitako dokumentazio administratiboan adierazitakoari jarraikiz. Hala eta guztiz ere, ikaslearen espediente ofizialean, ondorio ofizialetarako erregistratuta dauden identitate-datuak mantenduko dira.
Euskal dekretu berri horrek hemendik aurrera ezarri duen agiria (identifikazio txartela) egiteko prozedura has dadin, interesdunak eskatu beharko du. Adingabea ba
ldin ba
da, bere legezko ordezkariek eskatuko dute. Edonola ere, adingabeak entzuna izateko eta bere iritzia azaltzeko eskubidea izango du, haurren gaineko legerian ezarritakoaren arabera.
Bukatzeko, hemen aipatuko dugu Europako Kontseiluak 2015eko apirilean ateratako txostena Giza eskubideez eta pertsona intersexualez (Human rights and intersex people). Txosten horretan, gizon-emakume binarismoan sar daitekeen definizio biologikorik gabe jaio diren pertsona horien egoeraz ohartarazten da. Pertsona horiek jaiotzen diren unetik beretik eta, beraz, haurtzaro eta nerabezaro osoan gertatzen dira gizakiaren duintasunaren kontrako trabak eta erasoak; horiek larriki mugatzen dute beraien genero-identitatea eta, azken ba
tean, beren nortasuna aske eta erabat garatzea. Horregatik, Ararteko erakundeari eta, bereziki, bulego honi ezinbestekoa iruditzen zaie Euskadin pertsona horien eskubideekiko sentikor bihurtzeko eta eskubide horiek defendatzeko lanean hastea.
2.8.3. Haur eta nerabe ezgaituak
Haur eta nerabe ezgaituei dagozkien aurtengo kexetan, bi gai aipatzen dira:
1. Donostiako autobus geltoki berrian ikusi diren irisgarritasun akatsak (zehazki azaldu dugu ezgaituei buruzko III.3 kapituluan). Garraio publikoaren ba
lizko erabiltzaile gisa, beraiengan eragiten dute azpiegitura berri horren gabeziek.
2. Hezkuntza arloan: ikasle ezgaituek ikasketa jakin ba
tzuk egin ahal izatea; ikasketa maila eta modalitate guztietan erabateko hezkuntza normalizazioa lortzeko laguntzak eta ba
liabideak; eta eskola garraioa (gai horiek guztiak txosten honen 2.2 atalean aipatu ditugu).
2.8.4. Genero berdintasuna
Atal honetan laburki aipatzea merezi dute Nazio Ba
tuen Emakumeen kontrako Bereizkeria Desagerrarazteko Ba
tzordeak (CEDAW) argitaratu dituen azken oharrak, 2015eko uztailean Espainia aztertu ondoren. Garrantzi bereziko beste gai ba
tzuen artean, haur eta nerabeengan bereziki eragina duten bi gai aipatuko ditugu hemen:
• Lehen kasuan, Ba
tzordeak gomendatu zuen ez zedila onartu 16 eta 18 urte bitarteko neska eta emakumeentzako abortatzeko eskubideari buruzko legearen proiektua, traba gehiegi jartzen ba
itzituen gazteek haurdunaldia eten ahal izateko. Irailean, ordea, irailaren 21eko 11/2015 Lege Organikoa onartu zen, haurdunaldia beren borondatez eteteko ahalmena judizialki aldatua duen adingabe eta emakumeen ba
besa indartzeko.
• Bigarren gaitzat, asiloa eskatzen duten neskak ba
besteko sistema hobetu zedila eskatu zuen, mugetako kontroletan indarkeriarik ez dela erabiliko bermatuz, eta asiloa emateko prozedura eragingarria eta alderdikeriarik gabea ezar zedila.