Arartekoak, eskubideak bermatzeko erakunde gisa, irmoki eutsi dio 2014. urtean bere apustuari: alegia, bere ohiko funtzionamenduan eta estrategian, etengabe hobetzeko, berritzeko eta gizarteari adi entzuteko helburuak ezartzea. Bere antolaketako alderdi estrategiko horiek, bi noranzkotan dituzte ondoreak. Barruranzko ondoreak: antolaketa hobetzea, kalitateko metodologia sartzea eta eraginkortasun handiagoa lortzeko tresnez hornitzea; eta kanporanzkoak: baliabideak antolatzea, bere lanaren hartzaile diren erakunde, talde eta pertsonekin modu aktiboagoan lankidetzan ar
itzeko.
Ararteko erakundeak, halaber, berrikuntza eskaera gisa barneratu du bere lana zabaltzeko moduan teknologia eta metodologia ezberdinen bidez eta, batez ere, herritarrekiko eta erakunde sozialekiko informazio eta lankidetza tresnak burutzean, gizartearekin jarduteko bitartekoak eta formatuak birpentsatuz.
Arlo horretan Ar
artekoak 2014. urtean zehar garatu dituen proiektuak tipologia ezberdinekoak dira.
1. Lankidetza-proiektuak
Ararmapak: irisgarritasun mapak eskura daitezke telefono eta gailu mugikorretatik
2012ko abenduan, Ar
artekoak web gune bat jarri zien eskura herritarrei. Web gune horren bidez, informazioa eman nahi da EAEko turismo, garraio publiko eta liburutegi baliabide batzuen irisgarritasunaren gainean. Igarotako denbora honetan, tresna hori hobetu egin dugu eta komenigarria iruditu zaigu garapen berriak gehitzea, erabilgarritasuna errazteko eta edonondik informazio hori eskuratu ahal izateko, baita kalean oinez goazenean ere.
Horrela, telefono eta beste gailu mugikor batzuetarako aplikazio bat sortzeko ideia bururatu zaigu. Aplikazio horri esker, edonork eskuratu ahal izango du irisgarritasun-mapetan bildutako informazioa gure geografiako edozein tokitatik. Elkarlanean egindako proiektu bat da, dinamikoa, etengabe haziz doa eta bertan funtsezko eginkizuna du herritarren partaidetzak. Zenbait baliabideri buruzko informazioa hainbat herri-erakundek eman badute ere, herritarrek oro har aukera ematen zaie datu osagarriak gehitzeko, baita eguneratzeko edo jada lortutako informazioa kontrastatzeko.
Beraz, aplikazio horren helburua ez da soil-soilik baliabideen irisgarritasunari buruzko informazio erabilgarria ematea, baizik eta baita ere herritarrek Euskadiko irisgarritasunaren gaineko informazioa elkarlanean eraikitzen parte har dezaten ahalbidetzea, ar
gazkiak bidaliz, iruzkinak eginez eta edozein datu baliagarri emanez, ezgaitasunen bat duten pertsonek bermerik handienarekin moldatzeko ar
gibideak izan ditzaten.
Interneten ikusgai dago http://mapak.ararteko.net helbide publikoan, software askean egindako aplikazio informatiko baten bitartez, eta doan deskarga daiteke, informazioa eta datuak formatu irekietan dituela.
Gizarte sareak
• Arartekoa Twitterren: Ar
artekoak presentzia aktiboa du Twitterren (@Ararteko). 2014 amaieran Ar
artekoak 3.349 jarraitzaile zituen eta berak 1.916 lagun, organizazio eta erakunderi jarraitzen zien.
Twitterri esker, herritarrekin elkarreragin aktiboa dago, eta Ar
artekoaren ikerketen eta ebazpenen ondoriozko funtsezko mezuak hedatzen dira.
• 2014an Ingurumenaren Foroa tresna garrantzitsua bihurtu da ingurumenari eta ingurumen ar
loko ar
gibideak jasotzeko eskubideari buruzko informazioa hedatzeko, baita gai horren gainean Ar
artekoak esaten dituenak zabaltzeko ere. Bereziki, ingurumena babesteko elkarte eta erakunde erreferenteekin harremanak izateko horietara gerturatzeko bidea bilakatu da; azpimarragarriak dira ingurumen ar
loko informazioa eskuratzeko eskubidearen eremuan egindako ekarpenak eta lankidetza.
RAINBOW HAS proiektuaren bloga
RAINBOW HAS proiektua (2013-2014) RAINBOW proiektuaren (2011-2012) jarraipena da. Bi proiektuok Ar
arteko erakundeak koordinatu ditu eta Europako Batzordearen Justiziako Zuzendaritza Nagusiak aldi berean finantzatu ditu, “Oinarrizko eskubideak eta herritarrak” programaren esparruan.
RAINBOW HAS proiektuak blog bat dauka Ar
artekoaren web orrian eta, horren bidez, sakon aztertu nahi da haur eta nerabeek hezkuntza ar
loan sexu-aniztasunerako dituzten eskubideen egoera, berori hobetzeko asmoz.
2. Izaera estrategikoa eta antolakuntzazkoa
Arartekoak onartutako kudeaketa publiko
aurreratuaren eredua eta konpromiso diploma
Ararteko erakundeak 2014ko Bikaintasuna-Kudeaketa Aurreratuarekin Konpromisoa erakusten duten Diploma jaso du. Euskalitek ematen du diploma hori, eskatutako baldintzak betetzen dituzten erakundeei.
Konpromiso diplomaren bitartez, bikaintasunerantz aurrera egiteko konpromisoa hartu duten euskal erakundeak ezagutzen dira. Duela bost urtetik hona, Ar
artekoak erakundearen gaineko 3 estrategia-hausnarketa garatu ditu, plan estrategikoa dauka, baita zerbitzu-karta ere. 2014. urtean erakundearen autoebaluazioa egin du, kudeaketa aurreratuaren ereduan oinarrituta; Euskalitek egindako kanpoko kontrastea gainditu du eta erakundearen erabiltzaileen, bertako langileen eta bere ar
durako taldeen iritziak ebaluatzeko sistemak ditu. Gainera, Euskalitek bultzatutako kudeaketa publikoko ereduarekin zerikusia duten ageriko gauzak erakutsi ditu. Eredu hori 6 elementu nagusitan oinarritzen da:
• Pertsonengan proiektu partekatu bati atxikita egotearen sentimendua sorraraztea.>
•Enpresa bezeroengana orientatzea, balio-ekarpen bereizgarria eginda.
• Berrikuntza enpresaren esparru guztietan aplikatzea.
• Gizartearekiko konpromisoa bultzatzea, garrantzizko lehiakortasun-ahalmenen hornitzailea den heinean.
• Epe luzerako ikuspegia sortzea, ar
giro zehaztutako estrategia baten bidez gauzatuko dena.
• Interes-talde guztientzat gogobetegarriak izango diren emaitzak lortzea, modu iraunkor eta orekatuan.
Arartekoaren web orriaren itxura gaurkotu da aurten. Horrela, estetika modernoagoa lortu da, webeko egungo diseinu-joerekin bat datorrena, eta mugikorretatik, tabletetatik eta smartphonetatik ikusteko egokitu da.
Arartekoa .EUS domeinuko kide egin da
Arartekoa euskara eta euskal kultura bultzatzeko .EUS Interneteko domeinuko ( http://www.domeinuak.eus/eu/domeinua/) erabiltzaileen komunitatean sartu da. .EUS domeinuaren bitartez, euskara gainontzeko hizkuntzen mailan kokatu nahi da eta, gainera, euskara normalizatzen eta nazioarteko onarpena jasotzen laguntzen du.
Arartekoa http://www.ararteko.eus domeinuaren bitartez barneratu da. Domeinu horrek lotura du Ar
artekoaren web orrialdearekin, non edukiaren zati garrantzitsu bat euskaraz baitago.
Erosketak kudeatzeko prozesua ezarri da
Arartekoaren lan-prozesuak kudeatzeko tresnaren barruan pixkanaka lan-prozesu gehienak sartzeko bideari jarraiki, prozesu berri bat garatu eta ezarri da 2014an: erosketa txikien prozesua kudeatzekoa. Horrek bere baitan hartzen ditu erosketaren bizitza-zikloko aldi guztiak: sarrera-erregistro orokorrean eskaintzak eskatu eta erregistratzea, ondoren eskatzeko aldia (dagokion Zuzendaritzak baimentzea eta eskaera egitea), faktura-aldia (erregistro orokorretik espedienteari lotzen zaio).
Barruko sinadura elektronikoa ezarri da
kexaren prozeduran
Kexa-espedientearen tramitazio osoan agiriak osorik daudela eta benetakoak direla bermatzeko, sartzen diren agiriak automatikoki konpultsatzen dira eta ateratzen diren agiriei sinadura elektroniko aurreratua jartzen zaie, barruko sinadura-karpeta baten bidez eta espedienteen kudeatzailean guztiz integratuta.
Ingurumena hobetzeko sistema
Arartekoaren eguneroko lanak, pertsonen edozein jarduerak bezalaxe, inguruari eragiten dio, eta alderantziz, eta ingurumen-inpaktuak sortzen ditu; horretaz jabetuta, 2011. urtean Ingurumena Kudeatzeko Sistema bat ezartzea erabaki genuen, Ekoscan ar
auari jarraiki. Kudeatzeko sistema horren bitartez, apurka-apurka kutsadura prebenitzeko neurriak barneratuz joan gara urteotan, gure erakundea kudeatzeko beste faktore bat balitz bezala. Horri esker, ingurumen ar
loan dugun portaera hobetu dugu egunetik egunera.
Ingurumena kudeatzeko sistema hori abenduan ikuskatu du kanpoko erakunde ziurtagiri-emaile batek. Hori egin ostean, IHOBEren (Eusko Jaurlaritzaren Ingurumeneko Elkarte Publikoa) ziurtagiria lortu dugu, zeinak egiaztatzen baitu ingurumena kudeatzeko gure sistemak betetzen dituela elkarte horrek bultzaturiko Ekoscan ar
auko irizpideak.
Gure erakundeak ingurumenaren kudeaketa hobetzeaz harago, honatx orain ar
te ingurumen ar
loan erdietsi ditugun lorpen nagusiak:
•Paperean inprimatutako ar
gitalpenak gutxitu ditugu, aleak banatzerakoan zentzuz jokatuz eta horiek editatzeko baliabide digitalak gehiago erabiliz. Ohiko txostenean erabilitako paper kopurua %96 murriztu da.
•Erabiltzen dugun paperaren % 100ek Europako ekoetiketa du, baita iturri mistoen FSC etiketa ere. Beraz, bai paperaren jatorrian, bai hori ekoiztean ere, ingurumenezko baldintza zorrotzak hartu dira kontuan.
•Erabili eta botatzeko plastikozko 3.800 edalontzi gutxiago kontsumitzen ditugu eta botilako ur gehienaren ordez, txorrotako ura edaten dugu.
•Garbiketa eta ar
gitalpen zerbitzuak kontratatzean ere ingurumen ar
loko irizpideak gehitzen hasi gara.
Arartekoaren ar
gitalpenak hobetzea
Arartekoak formatu elektronikoarekin lan egitearen alde egin du apustu, bere ar
gitalpen guztiak hedatzeko formatu onena eta erreferentea hori delakoan. Hala eginez gero, nabigagarria izango da atal guztietan, eta bilatzaile baten laguntzarekin nahi den informazioa aurkitu ahalko da, esteka bidezko sarrerekin, pasahitza edo administrazioak, ar
audia eta halako erreferentziak sartuta. Horrek bide ematen du webguneko ar
lo jakin batzuk beste web gune batzuekin, beste erakunde batzuekin eta abarrekin lotzeko.
Web guneari erantsitako formatu elektroniko berri hori hainbat euskarritan kontsulta eta deskarga daiteke: pdf-n, eta baita formatu irekietan ere: html, xml, csv; horiei esker, errazago erabil daiteke web orrialdeko datu irekien ataletik abiatuta, eta, modu horretan, herritarrek libreki berrerabili ahal izango dituzte.
Hain zuzen ere, berrerabiltzeko aukera horren informazioa emateko, creative commons lizentzia erantsi da Ar
artekoaren ondoz ondoko edizio eta ar
gitalpenetan. Lizentzia horrekin, txosten horiek berrerabiltzeko aukera ematen da.
Paperezko formatua kendu egin da ar
gitalpen guztietan (ohiko txostenean izan ezik; horrentzat, oso ale-kopuru mugatua mantentzen da, erakusgarri gisa).
Erabaki horiek Ar
artekoak orain duen filosofian biltzen dira, hau da, bere onurarako zein beste erakundeen onurarako informazioa berriz erabiltzea erraztea eta baliabideak herritarrekin partekatzea.