5.1. Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan
5.1.1. Hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak o
nartzen dituen apirilaren 11ko 8/2000 Dekretuaren II. Eranskinaren arabera, mugikortasun urriko pertsonen mugikortasunerako aintzat hartu diren o
inarrizko elementuak hauek dira:
– Arrapalak
– Eskailerak
– Eskubandak
– Ate automatizatuak
– Eserlekuak
– Salmahaiak eta leihatilak
– Makina saltzaileak
– Komunak
– Informazio eta komunikazio sistemak
– Elementu bisualak
• O
ztoporik gabeko igarobidearen gutxieneko zabalera 2 metrokoa izango da.
• Malda longitudinala ≤ %6koa izango da.
• Zeharkako malda, gehienez ere, %2koa izango da –%1,5ekoa izatea gomendatzen da–.
• Zoladura gogorra, trinkoa eta irristatzearen aurkakoa.
• Mailen arteko aldean, sestra aldaketetan, sakonuneetan –arrapalak, eskailerak, lurpeko igarobideak, eta abar– o
hartarazteko zerrendak jarriko dira (≥1 m), martxaren noranzkoarekiko perpendikularrean.
• Zuhaitz txorkoak estali egingo dira.
– Arrapalak:
• Hiri ingurunearen gutxieneko zabalera 2 metrokoa izango da, eta 1,80 metrokoa, berriz, eraikinaren barrualdean.
• Gehieneko malda %8koa izango da (%6koa izatea gomendatzen da) eta peraltea %1,5ekoa izango da.
• Atseden-gunerik gabeko luzera gehienez 10 metrokoa izango da.
• Sarbideek 1,80 metroko diametroa edukiko duen bira maniobra ahalbidetu behar dute.
• Heldulekuak bi ertzetan, garaiera bikoitzean, eta ibilbide o
soan zehar.
• Aldeetako babesa arrapaletan.
• Irristatzearen aurkako zoladura.
• Eskuzko seinaleztapena arrapalarako sarbideetan.
– Eskailerak:
• Ezin izango dira isolatutako mailekin eraiki.
• Mailartea edukiko dute eta ez dute bozelik edukiko.
• Eskubandarekin bi aldeetan ibilbide o
soan zehar 1,20 m-ko zabalera gainditzen bada.
• Eskaileraren zabalerak 2,40 m-ak gainditzen dituenean, eskubanda garaiera bikoitzean ere jarriko dira.
• Eskaileretarako sarbideetan ukipen seinaleztapena.
• O
rientazio plaka eskubandetan.
– Eskubandak:
• Ez dira ahokatuta jarriko. Krokatzeak saihesteko moduan errematatuko dira.
• Bikoitzak izango dira eta 45 zentimetroz luzatuko dira arrapalen edo eskaileren muturretan; eskaileraren edo arrapalaren tarte o
soaren estaldura bermatu egin beharko da.
• Ukimen o
rientazioko plakak jarriko dira eskaileren eta arrapalen eskubandetan, Braille sisteman eta goi-erliebean.
• Behar bezain arinak izango dira esku bakarrarekin irekitzea posible izan dadin.
• O
ztopoetatik libre dagoen tokiarekin eta gurpil aulkiaren maniobra bermatzeko behar besteko zabalerarekin (gutxienez, 0,90 m bi o
rriko ateentzat).
• Garaiera egokian (0,90-1,20 m) kokatzen diren eskuz eragiten diren gailuak (krisketa, heldulekua), eta mugikortasun urriko pertsonen ekintza eremuaren barruan.
– Ate automatizatuak:
• Irekierarako programatu den denbora mugikortasun urriko pertsona igarotzea ahalbidetzeko egokia dena izango da eta horrek ez ditu 0,5 m/seg gaindituko.
• Beira duten ateetan seinaleztapenerako zerrenda horizontal bikoitza jarriko da, kolorearen aldetik kontraste nabarmena egiten duena.
– Eserlekuak:
• Ertzak eta izkina lauak.
• Eserleku multzoetan, bat garaiera egokian egongo da: lurretik 0,45 m-ra.
• Beso-euskarri eraisgarria, 20 cm-ko garaieran kokatua, eserlekutik neurtuta.
– Salmahaiak eta leihatilak:
• Gehienez ere, 1,10 m-ko garaieran. Gutxieneko luzerako 1,20 m-ko tartearekin, 0,80 m-ko garaieran eta o
ztoporik gabeko zokoa –0,70 metroko garaierakoa eta 0,50 metroko sakonerakoa–.
– Makina saltzaileak:
• Braille sistema eta makro-karaktereak goi-erliebean.
• O
rdainketa gailuak 0,90 eta 1,20 m artean.
– Komunak:
• Komunak banatzeko utzitako tokietan, 1,80 m-ko diametroa duen o
ztoporik gabeko borobil bat egin ahalko da (gomendatua: 1,50 m-koa izatea gutxienez).
• Ateetan, igarobidearen gutxieneko zabalera 0,90 m-koa izango da.
• Bi o
rrien bi aldeetan babes gisa egongo den zokaloa 30 cm-ra egongo da gutxienez atearen zabalera o
soan.
• Kanpoalderantz irekiko dira.
• Irristatzeen aurkako zoladura, bai lehor dagoenean, bai bustita dagoenean.
• 45-50 cm arteko garaieran kokatzen den komuna.
– Informazio eta komunikazio sistemak:
• Megafonia anplifikatua Indukzio magnetikoko begiztekin (T Modua).
• Teleadierazgailuak testuekin eta atzealdearekiko kolore kontraste adierazgarria edukiz.
• Entzuten den informazioa aktibatzeko CIBER Sistema.
– Elementu bisualak: informazioa, seinaleztapena, errotulazioa:
• 1,50 m-ra kokatzen den irakurketa planoa. Bigarren lerro bisuala gurpil aulkia erabiltzen duten pertsonentzat, 60 cm-tik 145 cm-ra.
• Adierazleetan bildutako informazioa irisgarria izango da Braille sistema eta goierliebean markatutako makro-karaktereak sartzearen bitartez. Ez da islak edo itsualdiak eragin ditzaketen pantailekin edo beirekin babestuta egongo.
• Toki irisgarrietan eta erraz topa daitezkeenetan kokatuko dira. Informazioa irakurterraza eta ulerterraza izan behar da edozein pertsonarentzat. Informazioaren eta atzealdearen artean kontraste kromatiko adierazgarria egongo da.
• Ukimen zerrendak erabili egiten dira eskailerak, arrapalak, eta abar seinaleztatzeko, eta horrek informazio eta o
har izatearen funtzio bikoitza beteko du.
• Norabidean gidatzeko zerrendek intereseko zona eta elementuetara eraman behar dute.
5.1.2. Garraioan Irisgarritasun-baldintzei buruzko Arau Teknikoak o
nesten dituen uztailaren 10eko 126/2001 Dekretuaren 4. artikuluaren –irisgarritasuna material mugikorrean– arabera:
– Erreserbak garraio publikoan:
• Bi toki gordeta izango dira gurpil aulkidun erabiltzaileentzat, eta lau eserleku kotxe edo ibilgailuko mugikortasun urriko pertsonentzat. Toki horiek sarbidetik hurbil eta behar bezala seinalatuta egongo dira.
• Gordetako eserlekuetan irisgarritasunaren nazioarteko sinboloa jarriko da.
– Informazio eta komunikazio sistemak:
• Ibilgailuek komunikazioan zailtasunak dituzten pertsonei egokituriko informazio sistemak eduki behar dituzte.
• Ibilgailuek argi egokia eduki beharko dute islak eta itsualdiak saihesteko.
• O
ntziratzeko ateek argi/soinu ez durunditsua izan beharko dute.
• Gelditzeko eskatzeko ukigailuak o
ngi bistaratzeko modukoak izan behar dira, kolore bizia izanez eta o
ngi kontrastatua izanez. Ukigailuak sakatzerakoan soinu seinale bat sortuko da, bolumenaren eta tonuaren aldetik egokia dena.
• O
ntziratzeko atetik gertu, gidariari o
hartarazteko txirrina egongo da, 90 eta 120 cm arteko garaieran kokatuko dena.
• Arrapala edo plataforma funtzionatzen ari diren bitartean soinu eta argi seinale bat sortuko da.
– O
ntziratzeko eta handik irteteko sistemak:
• Mugikortasun urriko pertsonak sarbideetatik autonomiaz o
ntziratu eta hartatik irten ahalko dira.
• Ibilgailurako sarbideek kolore bizi eta desberdinekoak izan beharko dute, gainerako unitatearengandik o
ngi kontrastatua.
• Zoru baxuko autobusek alde batetik belaunikatzeko sistemak edukiko dituzte, eta zoru eta plataformaren garaierak ez ditu 25 cm-ak gaindituko.
• Zoru baxuko autobusek arrapala ezkutagarria edukiko dute; haren kanpoaldeak kolore bizia edukiko du ibilgailuaren gainerako zoruarekin kontrastea egiteko. Zoru altuko autobusek igotzeko plataforma bat edukiko dute kanpoko galtzadaren eta autobuseko zoruaren artean dagoen maila aldea gainditzeko.
• Zoru altuko autobusek gurpil aulki bat edukiko dute mugikortasun urriko pertsonen sarbidea errazteko.
– Seinaleztapena eta ergonomia:
• Ibilgailuen barruko helduleku eta barrak 68/2000 Dekretuan eskudelentzako adierazitako ezaugarriei egokitu beharko zaizkie eta kolore bizia eta beste azalerengandik kontrastatua izango dute.
• Autobus barruan, heldulekuak sarrerako atetik irteerako atera bitartean jarraian kokatu behar dira eta eserlekuak aurkitzeko ukimenezko adierazleak edukiko dituzte. Zoru altuko ibilgailuetan, eserlekuen gainean dauden apaletako kanpo aldeko alboetan eserlekuaren zenbakia adierazteko ukimenezko adierazleak jarriko dira.
• Mailen ertzak biziki eta o
ngi kontrastaturik adierazita egongo dira ibilgailuaren barrualdeko beste elementu batzuekiko (paretak, mailagainak...). Horrela, ikusmenaren aldetik antzematea erraztea lortu nahi da.