4. Eskumen esparrua: maila anitzeko politika
Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren ar
tean, garraioaren gaian, dagoen eskumen banaketari dagokionez, aipatu egin behar da Konstituzioaren 148.1.5. ar
tikuluan xedatutakoaren babesean EAEk eskumen esklusiboa duela trenbideen eta errepideen gainean, horien ibilbidea oso-osorik autonomia erkidegoaren lurraldean garatzen bada eta, halaber, eskumen esklusiboa du bide horietatik edo kable bidez egindako garraioaren gainean.
Eragin horietarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren (AE aurrerantzean) 10.32 ar
tikuluak finkatu egiten du autonomia erkidegoaren aldekoa dela hurrengo alorretako eskumen esklusiboa: "Trenbideak, lehor, itsaso, ibai eta kablezko garraioak, portuak, heliportuak, aireportuak eta Euskal Herriko Meteorologi Zerbitzua. Konstituzioaren 149.1.20 ar
tikuluaren erabakiari kalterik egiteke. Kontratatzeko zentroak eta garraio ar
azoei dagokienez kargarako bukalekuak ere bai".
AEko 12.9 ar
tikuluak finkatu egiten du EAEri dagokiola Estatuaren legedia gauzatzea salgaiaren eta bidaiarien garraioa antolatzerakoan, horien jatorria eta destinoa bere erkidegoaren lurraldearen barruan egonez gero eta Konstituzioaren 149. ar
tikuluko 1. idatz zatiko 21. zenbakiak aipatzen duen Estatuaren titulartasuneko azpiegituretatik igarotzen bada ere. Betiere, ez zaio kalterik ekarriko Estatuak beretzat gordetzen duen gauzatze zuzenari.
Konstituzioaren 149.1.21 ar
tikulu horrek finkatu egiten du Estatuak hurrengoen gaineko eskumen esklusiboa duela: "Autonomia erkidego bat baino gehiagoren lurraldetik dabiltzan trenbideak eta lehorreko garraioak; komunikabideen ar
aubide orokorra; ibilgailu motordunen trafiko eta zirkulazioa; posta eta telekomunikazioak; aireko kableak, itsas azpikoak eta irrati-komunikazioa".
Bestalde, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foru Organoen ar
teko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legean ezarritako eskumenen ar
abera, lurralde historikoei dagokie beren jarduera eremuan bidaiarien eta salgaien errepidetiko garraioa antolatzea, barne hartuz garraioaren antolamendua, ikuskatzea eta zehapena nahiz bidaiarien zerbitzu publikoa sustatu eta hobetzeko lana.
Azkenik, udalak izango dira oinezkoen irisgarritasunaren ar
duradun kaletik ekipamendu ezberdinetaraino doan hiri ingurunean, eta baita autobusen hiri zerbitzuen eta taxi egokituaren zerbitzuaren gaineko ar
duradun ere.
Eragin horietarako, deskribatu den lurralde banaketak –europartze eta eskualdetze prozesu batek bultzatuta gainera– eredu aldaketa ekarri du azken hamarkadetan garraio sistemen gobernantzara. Politikak lurraldekotzea, azpiegiturekin eta bidaiarien garraio zerbitzuen antolamenduarekin zerikusia dutenak batez ere, eskualde mailako ekarpen adierazgarrienetako bat izan da garraioen politikan.
Gauzak horrela, EAE bezalako lurralde batean administrazio politikoko lau mailara bitarte topatzen ditugu; horietan, agente eskumendun bakoitzak bere eragiketa estrategia propioa planifikatzen eta garatzen du. Garraioen gaiko erabaki publikoak sakabanaturik daude lurralde maila ezberdinetako erakunde anitzen ar
tean, eta horrek erabakitako ekintzak gauzatzea zailtzen du.
Testuinguru honetan, garraio publikoko sistemen irisgarritasuna hobetzera zuzendutako jarduerei aurre egiterakoan, beharrezkoa da neurriak integratzeko eta adosteko tresnak antolatzearen gaian sakontzea, horiek garraiobide ezberdinen erabilera normalizatzen laguntzeko. Aldi berean, sare osoaren elkarreragingarritasun funtzionalerantz orientatu behar dira neurri horiek. Ondorioz, lurralde maila guztien ekarpena eta haien ar
teko lankidetza funtsezkoak dira egungo ar
azoak eta oztopoak konpontzeko eta etorkizunean herritarren bizi kalitatea hobetzeko.
Erantsitako diagramak EAEko garraioen sistemako maila anitzeko eskumen eskema erakusten du, agente eta zerbitzuen inguruan egituratuta, garraio moduen irisgarritasunari eta erabilera normalizazioari buruzko testuinguru ar
autzaile eta erregelamenduzkoaren baitan.
GARRAIOA ETA IRISGARRITASUNA EAE-REN EREMU FUNTZIONALEAN
ESKUMEN ETA AR
AUDI DIAGRAMA