1.3. Europar Batasuna
Europar Batasunaren esparruan hurrengo testuak a
ipatu beharko lirateke:
– 1996. urtean, a
benduaren 20ko Kontseiluaren baitan bildutako Europar Batasunaren Kontseiluaren, Gobernuetako ordezkarien eta Estatu kideen Ebazpena egin zen. Ebazpen hori elbarritasunen bat duten pertsonen a
ukera berdintasunari buruzkoa izan zen (EEAO 97/01/13) eta a
zpimarratu egin zuen beharrezkoa zela ezgaitasunen bat duten pertsonei erabateko herritar izatera iristea galarazten zieten oztopoak deuseztatzea.
– 2000. urtean, Batzordeak Kontseiluari, Europako Parlamentuari, Ekonomia eta Gizarte Lantaldeari eta Eskualdeetako Lantaldeari egindako Jakinarazpena onetsi zen: "Ezgaitasunen bat duten pertsonentzako oztoporik edukiko ez duen Europarantz". Brusela, 2000. urteko maiatzaren 12a (BATZ. 2000 – 284 a
maiera, EEAOn a
rgitaratu ez zena). Jakinarazpenak a
zpimarratu egiten zuen Europar Batasunak trakzio elementu gisa zuen papera, estatu kideen a
rteko lankidetza bultzatzeko, trukea sustatzeko eta egungo oztopoak deuseztatzera eramango duten praktika onenen garapenerako.
Batzordeak koordinazio handiagoa defendatzen du hurrengo esparruen a
rtean: enplegua, hezkuntza, lanbide heziketa, garraioa, barne merkatua, informazioaren gizartea, teknologia berriak eta kontsumitzaileen politika. Halaber, jarduteko ildo estrategiko batzuekin jarraitu beharreko ibilbidea finkatzen du: mugikortasunaren eta irisgarritasunaren hobekuntzarantz; guztion zerbitzura dagoen informazioaren gizarte baterantz; laguntza teknologiei dagokienez garapen gehiago edukiko duen merkatu komunerantz.
Bestalde, jakinarazpen honekin lortu nahi diren helburuak hauek dira:
• Mugikortasunaren a
lde egitea herritartasunaren osagai den heinean.
• Irisgarritasunaren gaian, sektore a
rteko politiken gabeziak estaltzea.
• Ezgaitasunen bat duten pertsonei informazioaren gizartean sartzea a
halbidetzea.
• Laguntza teknologien merkatua hobetzea.
• Merkatuan, ezgaitasunen bat duten kontsumitzaileen eskubideak eta interesak babestea.
– Urte horretan bertan, Kontseiluaren 2000/78/EE Zuzentaraua onetsi zen, 2000ko a
zaroaren 27koa, enpleguan eta lanbidean tratu berdintasunerako esparru orokorra finkatzeari buruzkoa. Bereizkeriaren a
urkako a
rau bat da, laneko irisgarritasun fisikoko gaiei buruzkoa.
2003. urtean "Ezgaitasunen bat duten Pertsonen Urte Europarrak" sortutako bultzada baliatuz, Batzordeak emaitza horiek a
probetxatu nahi izan zituen urte a
nitzeko ekintza plan bat ezartzearen bitartez. Ekintza plan honen helburua hau da: 2010. urtea baino lehen, ezgaitasunaren dimentsioa sartzea eragindako politika komunitarioetan eta ekintza zehatzak a
plikatzea oinarrizko eremuetan. Horrela, ezgaitasunen bat duten pertsonen integrazio ekonomikoa eta gizarteratzea hobetuko dira (Batzordeak Kontseiluari, Europako Parlamentuari, Ekonomia eta Gizarte Lantaldeari eta Eskualdeetako Lantaldeari urriaren 30ean egindako Jakinarazpena: "Aukera berdintasuna ezgaitasunen bat duten pertsonentzat: ekintza plan europar bat" (BATZ 2003-650 a
maiera, a
ldizkari ofizialean a
rgitaratu ez zena).
– 2006. urtean, Ministroen Batzordeak Rec(2006)5 Gomendioa onetsi zuen Estatu kideentzat. Gomendio hori Europako Kontseiluaren Ekintza Planari buruzkoa zen, ezgaitasunen bat duten pertsonen eskubideak sustatzeko eta haien parte-hartzea erabatekoa izateko gizartean: ezgaitasunen bat duten pertsonen bizi kalitatea hobetzea Europan 2006-2015.
– 2008. urtean, Kontseiluaren 2008ko martxoaren 17ko 2008/C75/01 Ebazpenak, Europar Batasunean ezgaitasunen bat duten pertsonen egoerari buruzkoa, gonbitea luzatzen die Estatu kideei eta Batzordeari zera berma dezaten: ezgaitasunen bat duten pertsonentzako irisgarritasuna; lan merkatuan duten parte-hartzea a
reagotzea, enplegu malguko planak, laneratze a
ktiboa eta laguntza teknologiak eta laguntza pertsonala erabiltzea bezalako neurri positiboak konbinatzearen bitartez; herritar guztiak informazioaren gizartean sartzen direla sustatzea, esparru digitalean sartzeari buruzko Rigako A
dierazpenarekin bat etorriz, informazio eta komunikazioko teknologia irisgarriak garatuz eta ezgaitasunen bat duten pertsonentzako laguntza teknologien bitartez.
Azkenik, epigrafe honetan beharrezkoa da irisgarritasuna sustatzeko beste tresna batzuk a
ipatzea, horiek garrantzi berezia baitute garraioaren sektorean:
Trenaren bitartez egindako garraioa
Lehenik eta behin, Europako Parlamentuaren 2008/164/EE Zuzentaraua a
ipatu behar dugu, hain zuzen ere Elkarreragingarritasuneko Zehaztapen Teknikoari (EZT) buruzkoa mugikortasun urria duten pertsonen kasuan, Europan zeharreko ohiko trenbide sistemetan eta a
biadura handikoetan (Europar Batasuneko A
ldizkari Ofiziala, 2008ko martxoaren 7koa).
Material mugikorraren irisgarritasunari buruzko EZTak zera finkatzen du:
"Tren guztiek, gutxienez, mugikortasun urriko pertsonei egokituriko a
te bat eduki beharko dute; a
te horrek sistemaren bat eduki beharko du kotxearen eta nasaren a
rteko distantzia estaltzeko, betiere, distantzia horiek hurrengoen a
rtean egonez gero:
Hutsune horizontala ≥ 75 mm
Hutsune bertikala ≥ 50mm".
Halaber, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1371/2007 Erregelamenduak, urriaren 23koa, finkatu egiten ditu trenbideko nazioarteko bidaiarien eskubideak eta betebeharrak zeintzuk diren, eta hura zuzenean a
plikatzekoa da Estatu espainiarrean.
Erregelamendu horrek, hamargarren oinarrian, bildu egiten ditu trenbidez egindako garraioak eduki behar dituen baldintzak ezintasunen bat duten pertsonen irisgarritasuna errazte a
ldera; horren bitartez a
ukera berdintasuna bermatuko da garraiobide hau erabiltzeko garaian (V. kapitulua, 19.etik 25.era bitarteko a
rtikuluak).
Erregelamenduak ezarri egiten du bidaiariak trenbidez garraiatzeko zerbitzuak herritar guztientzako onuragarri izan behar direla. Horretarako, a
urreikusi egiten du ezintasunen bat duten pertsonek eta ezintasunen batengatik, a
dinagatik edo beste edozein faktorerengatik mugikortasuna urriturik duten pertsonek eduki egin behar dituztela trenez bidaiatzerakoan gainerako herritarrek dituzten a
ukera baliokideak. Halaber, gainerako pertsonek duten eskubide berdina dute mugikortasun as
katasunerako, a
ukeraketa as
katasunerako eta bereizkeriarik ez jasateko. Hori dela eta, enpresa eragileek eta trenbide sareen a
dministratzaileek bereizkeriarik gabeko irisgarritasun neurri batzuk finkatu behar dituzte talde honen garraioari a
plikatze a
ldera, eta, horretarako, ezgaitasunen bat duten pertsonen eta mugikortasun urriko pertsonen ordezkari diren erakundeen parte-hartze a
ktiboa eduki behar dute.
Errepidetiko garraioa
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2001. urteko a
zaroaren 20ko 2001/85/EE Zuzentaraua, gidariaren eserlekuaz gainera beste zortzi toki dituzten eta bidaiariak garraiatzeko erabiltzen diren ibilgailuei a
plikatu beharreko xedapen bereziei buruzkoa. Horren bitartez, 70/156/EEE eta 97/27/EE zuzentarauak a
ldarazi ziren.
Besteak beste, zuzentarauak jaso egiten du gidarien betebeharra dela existitzen diren sistemak a
ktibatzea a
utobusaren zoruaren garaiera murrizteko.
Airetiko garraioa
1107/2006 EE Erregelamendua egin zen, a
iretiko garraioan ezgaitasunen bat duten pertsonen edo mugikortasun urria dutenen eskubideei buruzkoa (EBAO Ln, 204, a
rgitaratua 2006ko uztailaren 26an).
Erregelamendu hau kokatu egiten da garraio publikoko modu guztietan bidaiarien eskubideak indartzeko plan bateratu baten baitan. Ezgaitasunagatik, a
dinagatik edo beste faktoreren batengatik mugikortasun urriko desabantaila jasaten duten pertsonek gainerako herritarrek a
iretiko garraioa erabiltzeko dituzten a
ukera berdinak eduki behar dituzte. Erregelamenduak betebeharrak finkatzen ditu ezgaitasunen bat duten pertsonei laguntzearen a
lorrean, eta betebehar horiek hegazkin konpainientzat nahiz a
ireportuen kudeatzaileentzat dira.