1.2. Europako Kontseilua
Testuinguru europarrean, azpimarratu egin behar dira Europako Kontseiluak ezgaitasunen bat duten pertsonen eskubideen alde bideratutako ekimen hauek:
– 1992. urtean, elbarritasunen bat duten pertsonak gizarteratzeari buruzko politika koherente bati buruzko gomendioa o
netsi zen.
– 1993. urtean, irisgarritasunaren gaiko printzipio eta gidalerroei buruzko gida bat landu zen.
– 1996. urtean, Gutun Sozial Europarrak jaso egin zuen ezgaitasunen bat duten pertsonek autonomiarako, gizarteratzeko eta komunitatearen bizitzan parte hartzeko eskubidea dutela, horretarako komunikazio eta mugikortasun o
ztopoak gainditzera zuzendutako neurriak hartuz nahiz pertsona horiei garraioetara, etxebizitzara eta kultura eta aisialdi jardueretara iristea erraztuz.
– 2001. urtean, Tomarreko Ebazpenaren bitartez, Europako Kontseiluak irisgarritasun unibertsalaren filosofia gain hartu zuen (ResAP Ebazpena (2001)1.) honi buruz: "eraikitako ingurunearen esparruan lan egiten duen lanbide multzoaren prestakuntza programetan ideia unibertsalaren printzipioak sartzea".