1.1. Nazio Batuen Erakundea
Gizarte ereduaren esparruan, azpimarratzekoak dira hurrengo une garrantzitsuak Nazio Batuek adierazitako ekimenetan:
"Aukera Berdintasunari buruzko Arau Bateratuak Ezgaitasunen bat duten Pertsonentzat", 1993ko abenduaren 20ko 48/96 Ebazpenean bildutakoak. Ebazpen horren artikuluetan ezarri egiten da zeintzuk diren parte-hartze berdintasunerako betekizunak, berdintasun hori zein eremutan gauzatu behar den, burutzapen neurriak eta ikuskapen mekanismoak.
Txosten honen esparruan, aipatzekoa da ebazpen horren 5. artikulua. Bertan, sarbide aukerak arautzerakoan, zera finkatzen da:
"Estatuek aitortu egin behar dute sarbide aukeren garrantzi o
rokorra, gizartearen maila guztietan aukera berdintasuna lortzeko prozesuaren barruan. Edozein eratako ezgaitasunen bat duten pertsonentzat, Estatuek zera egin behar dute: a) ekintza programak finkatzea ingurune fisikoa irisgarria izan dadin, eta b) neurriak hartzea informaziorako eta komunikaziorako irisgarritasuna bermatzea aldera".
Bestalde, 2001eko azaroaren 30ean, Nazio Batuen Biltzar Nagusiak nazioarteko hitzarmena sustatzea erabaki zuen, horren bitartez ezgaitasunen bat duten pertsonen eskubideak eta duintasuna babestu eta sustatzeko, eta horrek, lehen adierazi dugun moduan, garrantzia eduki zuen Ezgaitasunen bat duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Nazioarteko Konbentzioan, 2006ko abenduaren 13koa eta gure herrialdean 2008ko maiatzaren 3an indarrean jarri zena. Konbentzioak ezgaitasunen bat duten pertsonen eskubideak defendatu eta bermatzen ditu bizitzaren eremu guztietan (hezkuntza, o
sasuna, lana, kultura, aisialdia, gizarte parte-hartzea eta parte-hartze ekonomikoa...), irisgarritasuna erakutsiz testuinguru hauetako bakoitzaren zeharkako elementu gisa.
Tresna berri honek o
ndorio garrantzitsuak eduki ditu ezgaitasunen bat duten pertsonentzat. O
ndorio nagusien artean, azpimarratzekoak dira herritar talde honen "ikuspena" Nazio Batuen giza eskubideen babes sistemaren barruan, ezgaitasuna giza eskubideen gai bat bezala nahitaez hartu beharra eta pertsona hauen eskubideak defendatzerakoan tresna juridiko loteslea edukitzea.
Konbentzioaren 9. artikuluak zera zehazten du irisgarritasunari buruz:
"1. Ezgaitasunen bat duten pertsonak askatasunez bizi ahal izan daitezen eta bizitzaren alderdi guztietan erabateko parte-hartzea eduki ahal izan dezaten, Alderdi diren Estatuek neurri egokiak hartuko dituzte ezgaitasunen bat duten pertsonak ingurune fisikora, garraiora, informaziora eta komunikazioetara –informazioaren eta komunikazioaren sistema eta teknologikoetara barne– gainerakoen baldintza berdinetan iristen direla ziurtatzeko. Halaber, jendeari irekitako edo erabilera publikoa duten beste zerbitzu eta instalazio batzuetarako sarbidea ziurtatuko da, bai hiri inguruneetan, bai landa izaerakoetan. Neurri horiek, irisgarritasun o
ztopoak eta mugak identifikatzea eta deuseztatzea barne hartuko dutenak, aplikatu egingo zaizkie, besteak beste, hauei:
a) Eraikinak, bide publikoak, garraioa eta bestelako kanpo eta barruko instalazioak, adibidez ikastetxeak, etxebizitzak, o
sasunaren alorreko instalazioak eta lantokiak.
b) Informazio, komunikazio eta bestelako zerbitzuak, zerbitzu elektronikoak eta larrialdikoak barne.
2. Alderdi diren Estatuek, halaber, neurri egokiak hartuko dituzte honetarako:
a) Instalazioen edo jendeari irekitako edo erabilera publikoko zerbitzuen irisgarritasunari buruzko gutxieneko arauak eta jarraibideak garatu, aldarrikatu eta aplikatzen direla ikuskatzeko.
b) Jendeari irekitako edo erabilera publikoko instalazio eta zerbitzuak ematen dituzten erakunde pribatuek ezgaitasunen bat duten pertsonentzako irisgarritasun alderdi guztiak aintzat hartzen dituztela bermatzeko.
c) Ezgaitasunen bat duten pertsonek aurre egin beharreko irisgarritasun arazoetan esku hartzen duten pertsona guztiei prestakuntza eskaintzeko.
d) Eraikinei eta jendeari irekitako beste instalazio batzuei Braille moduan idatzitako eta irakurketa eta ulermen errazeko formatuetan idatzitako seinaleztapena emateko.
e) Giza laguntzako edo animalia eta bitarteko laguntzako moduak eskaintzeko, gidak, irakurleak eta zeinu hizkuntzaren interprete profesionalak barne. Horren bitartez, jendeari irekitako eraikinetara eta beste instalazio batzuetara sartzea erraztu behar da.
f) Ezgaitasunen bat duten pertsonei laguntza eta babesa emateko beste modu egoki batzuk sustatzeko, horren bitartez informaziora iristen direla bermatzeko.
g) Ezgaitasunen bat duten pertsonak informazio eta komunikazio sistema eta teknologia berrietara iristen direla sustatzeko, Internet barne.
h) Etapa goiztiar batean informazio eta komunikazioaren sistema eta teknologia irisgarrien diseinua, garapena, ekoizpena eta banaketa sustatzeko, sistema eta teknologia horiek irisgarriak izan daitezen ahalik eta kostu txikienean".