1.1. Nazio Batuen Erakundea
Gizarte ereduaren esparruan, a
zpimarratzekoak dira hurrengo une garrantzitsuak Nazio Batuek a
dierazitako ekimenetan:
"Aukera Berdintasunari buruzko A
rau Bateratuak Ezgaitasunen bat duten Pertsonentzat", 1993ko a
benduaren 20ko 48/96 Ebazpenean bildutakoak. Ebazpen horren a
rtikuluetan ezarri egiten da zeintzuk diren parte-hartze berdintasunerako betekizunak, berdintasun hori zein eremutan gauzatu behar den, burutzapen neurriak eta ikuskapen mekanismoak.
Txosten honen esparruan, a
ipatzekoa da ebazpen horren 5. a
rtikulua. Bertan, sarbide a
ukerak a
rautzerakoan, zera finkatzen da:
"Estatuek a
itortu egin behar dute sarbide a
ukeren garrantzi orokorra, gizartearen maila guztietan a
ukera berdintasuna lortzeko prozesuaren barruan. Edozein eratako ezgaitasunen bat duten pertsonentzat, Estatuek zera egin behar dute: a
) ekintza programak finkatzea ingurune fisikoa irisgarria izan dadin, eta b) neurriak hartzea informaziorako eta komunikaziorako irisgarritasuna bermatzea a
ldera".
Bestalde, 2001eko a
zaroaren 30ean, Nazio Batuen Biltzar Nagusiak nazioarteko hitzarmena sustatzea erabaki zuen, horren bitartez ezgaitasunen bat duten pertsonen eskubideak eta duintasuna babestu eta sustatzeko, eta horrek, lehen a
dierazi dugun moduan, garrantzia eduki zuen Ezgaitasunen bat duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Nazioarteko Konbentzioan, 2006ko a
benduaren 13koa eta gure herrialdean 2008ko maiatzaren 3an indarrean jarri zena. Konbentzioak ezgaitasunen bat duten pertsonen eskubideak defendatu eta bermatzen ditu bizitzaren eremu guztietan (hezkuntza, osasuna, lana, kultura, a
isialdia, gizarte parte-hartzea eta parte-hartze ekonomikoa...), irisgarritasuna erakutsiz testuinguru hauetako bakoitzaren zeharkako elementu gisa.
Tresna berri honek ondorio garrantzitsuak eduki ditu ezgaitasunen bat duten pertsonentzat. Ondorio nagusien a
rtean, a
zpimarratzekoak dira herritar talde honen "ikuspena" Nazio Batuen giza eskubideen babes sistemaren barruan, ezgaitasuna giza eskubideen gai bat bezala nahitaez hartu beharra eta pertsona hauen eskubideak defendatzerakoan tresna juridiko loteslea edukitzea.
Konbentzioaren 9. a
rtikuluak zera zehazten du irisgarritasunari buruz:
"1. Ezgaitasunen bat duten pertsonak as
katasunez bizi a
hal izan daitezen eta bizitzaren a
lderdi guztietan erabateko parte-hartzea eduki a
hal izan dezaten, A
lderdi diren Estatuek neurri egokiak hartuko dituzte ezgaitasunen bat duten pertsonak ingurune fisikora, garraiora, informaziora eta komunikazioetara –informazioaren eta komunikazioaren sistema eta teknologikoetara barne– gainerakoen baldintza berdinetan iristen direla ziurtatzeko. Halaber, jendeari irekitako edo erabilera publikoa duten beste zerbitzu eta instalazio batzuetarako sarbidea ziurtatuko da, bai hiri inguruneetan, bai landa izaerakoetan. Neurri horiek, irisgarritasun oztopoak eta mugak identifikatzea eta deuseztatzea barne hartuko dutenak, a
plikatu egingo zaizkie, besteak beste, hauei:
a) Eraikinak, bide publikoak, garraioa eta bestelako kanpo eta barruko instalazioak, a
dibidez ikastetxeak, etxebizitzak, osasunaren a
lorreko instalazioak eta lantokiak.
b) Informazio, komunikazio eta bestelako zerbitzuak, zerbitzu elektronikoak eta larrialdikoak barne.
2. A
lderdi diren Estatuek, halaber, neurri egokiak hartuko dituzte honetarako:
a) Instalazioen edo jendeari irekitako edo erabilera publikoko zerbitzuen irisgarritasunari buruzko gutxieneko a
rauak eta jarraibideak garatu, a
ldarrikatu eta a
plikatzen direla ikuskatzeko.
b) Jendeari irekitako edo erabilera publikoko instalazio eta zerbitzuak ematen dituzten erakunde pribatuek ezgaitasunen bat duten pertsonentzako irisgarritasun a
lderdi guztiak a
intzat hartzen dituztela bermatzeko.
c) Ezgaitasunen bat duten pertsonek a
urre egin beharreko irisgarritasun a
razoetan esku hartzen duten pertsona guztiei prestakuntza eskaintzeko.
d) Eraikinei eta jendeari irekitako beste instalazio batzuei Braille moduan idatzitako eta irakurketa eta ulermen errazeko formatuetan idatzitako seinaleztapena emateko.
e) Giza laguntzako edo a
nimalia eta bitarteko laguntzako moduak eskaintzeko, gidak, irakurleak eta zeinu hizkuntzaren interprete profesionalak barne. Horren bitartez, jendeari irekitako eraikinetara eta beste instalazio batzuetara sartzea erraztu behar da.
f) Ezgaitasunen bat duten pertsonei laguntza eta babesa emateko beste modu egoki batzuk sustatzeko, horren bitartez informaziora iristen direla bermatzeko.
g) Ezgaitasunen bat duten pertsonak informazio eta komunikazio sistema eta teknologia berrietara iristen direla sustatzeko, Internet barne.
h) Etapa goiztiar batean informazio eta komunikazioaren sistema eta teknologia irisgarrien diseinua, garapena, ekoizpena eta banaketa sustatzeko, sistema eta teknologia horiek irisgarriak izan daitezen a
halik eta kostu txikienean".