1. Proiektuaren helburua eta helmena
Txosten honen helburua EAEn garraioen sistema publikoak a
geri dituen irisgarritasun gabeziak identifikatzea da. Horretarako, funtsezkoa izango da a
ztertzea joan-etorrien segurtasuna eta funtzionaltasuna nahiz mugikortasun urriko pertsona-taldearentzako sisteman a
geri diren elementuen erabilera ergonomikoa.
Diagnostikoaren as
moa eremu honetako egungo egoeraren benetako irudia ematea da, eta baita a
gertoki objektibo bat izatea ere, esku hartzen duten a
gente eta herri-administrazioei ebaluazio jarraibideak beren a
urreikuspenetara sartzea a
halbidetu diezaien. Horren bitartez, posible izango da pixkanaka beharrezko irisgarritasun egoerak hartzen joatea, gure a
utonomia erkidegoan garraio publikoko sistema hobetzen dela bermatzeko.
Azkenik, zehaztu egin behar dugu a
zterlan honekin erakundeen, enpresen eta gizartearen kontzientziazioa ere sustatu nahi dela, garraioan irisgarritasun neurriak hartzeko dagoen presazko beharraren gainean. Horretarako, eskuratzen diren emaitzak barreiatzeko eta sentsibilizaziorako kanpaina bat bideratuko da.